Olabideren Biblia

[Sarrera]

  1. Idazti aunek, irakaspen aundiko izan nai du. Itun Zaŕeko idazle batzuk ere aitatzen digute: Tobi, 2, 12 eta Ezek. 14, eta 20; eta, geroago Itun Beŕi’an ere bai, Yak. 5, 11.

Ordukoak goibelez ikusten zutena, eta oraingoak garbi ezaŕia nai lutekena, auxe da: «Miña zertarako dugu? Zergatik beti oñazepean ibili? Aro gogaikaŕitik onik bai al-datoŕkigu? Ez-beaŕetik irabazirik atera al-dezakegu? Gaiztoak aldioro gaľen agertu beaŕ al-du? Zintzoaren yasapenak nondik datoz?»

Ixraeldaŕek, itz labuŕ biko erantzuna zuten doi: negaŕ-malkoak ogenetik datoz; zoriona, on-egiñen ordain eta sari bikain izan oi da, onoimenari dagokion onespena.

  1. Idazti onen egiľeak, erantzun oriek okeŕ daudenik ez du aipatzen. Alde batera, bayesten ditula ere, ba-dirudi: Yob, azkenera lengo maľan ipintzen bait-du; eta,ari akaŕez yardundakoak, Yaube’k ez yakintzat bait-damaizkigu. Ala ere zertxobat geyogorik erakutsi nai liguke: auzi auek korapiľo asko dituztela eta baŕne sakonekoak dirala. Eta, lenbizi zigoŕa zer dan yakin beaŕ dugu; ondoren, zorionaren mami-ostena zertan datzan ikusi. Bañan, lan ori, irakuŕleak berak burutu beaŕ du, idaztian esaten zayona ausnaŕtuz, lan eŕexari baño gogaketa emankoŕari txera eztiago ekaŕiz.
  2. Yob, ixraeldaŕ ez-baña, beste eŕialde batekoa da. Alabañan, eŕbesteko batengandik irakaspen onak aŕtzeaz, lotsakizunik ez dugu. Gizon zintzo: idaztiaren asieratik alaxe agertzen zaigu. Maitagaŕi ere bai. Yaube’k batzaŕa zabaldu zularik, txeŕen ere araxe biltzen da: zital alakoak, ordea, zintzoa ezin yasan; eta, Yaube’k ari buruz damayon baimena pozik aŕtzen du. Gizonontzai onginai eta maitasun-apuŕño bat izan ba’lu, ez zun oŕelakorik egingo. Ba-dakigu beraz. Yob’i gertatzen zayona, Yaube’ren aldetik, azteŕketa bat besterik ez da: miñez okituari, lagunek esan dezayoketena gerok ere ez dugu ontzat emango, ayen esakunen edeŕtasuna eta bikaintasuna gora-bera.
  3. Yob bera ere laŕi dabil. Miñaren esangura uleŕtu eziñik, lanik aski badarabilki. Arek dakina, auxe bakaŕik da: ez-beaŕak Yaube’rengandik datoz; eta, oŕenbesteraño iñaŕosia izateko, arek ez dula ezer egin, ez okeŕik, ez Yaube biraokatu. Miñaren zotiñik zoŕotzenean, alakoxe basati-iŕintzi batek erteten dio, bere garbitasuna eta ogenik-eza aitoŕtzeko.
  4. Or, bada: une ontantxe Eliu’k korapiľoa askatzen erakutsi beaŕ diola dirudi; alabañan, asieran ikuťu diguten ua besterik ez daki aipatzen. Alegia: eroankizunak eta egonaŕiak, gure gogoa garbitzeko indaŕ berezia ba-dutela. Eliu’k, ordea, gaia erabiltzen ezin du asmatu; itzik ez datoŕkio; poz-bidea luzatu nai liokela ere, labuŕbide guziak estu gertatzen zaizkio; eta, Yaube’ren auŕean izkutatu beaŕean arkitzen da. Azkenean ere, Yaube’k berak auzia dabaki: Yob zintzoa da. Ark ogenik ez du egin. Ala ere, okeŕ ťiki batek ari baŕnea zulatu dio, zimikotxo egiñaz: Yaube’ren izkutukoetan zertan saŕtu beaŕ zun? Yaube’ren asmoa yakiten zertan isitu? Gizonok yakin beaŕ duguna, auxe da: miñaren izana eta zergatia eta esangura Yaube’k ba-dakizki. Izkutuki sakona da ori. Ari men egiñez, Arengandik datoŕena oldez aŕ dezagun. Yaube’rengan, ontasuna eta zuzentasuna, eskutik dabiltza elkaŕekin.
  5. Atxiľoaro ondoren, emen irakasten diranak uleŕizeko, ixraeldaŕak egokiera poliťa zuten. Izan ere, eŕbestean zintzoak eta okeŕak edeŕki astinduak izan ziran; eta, bakoitzaren bikaintasuna, nor-berak daginetik obeto ezagutzen dala ere ikasten asi bait-ziran. Miñak lan bikoitza dagi: gerongana bildu, eta Yainkoagana yaso. Gerongana bilduz, azpirik ez dugula ikustean, eŕoak botatzeko Yainkoagana yo beaŕ.
  6. Idazti onek, iru zati ditularik, ataria ba-du; eta, amaitzerakoan egurastegitxoa ere bai.

—1) Asiera edo ataria: 1’tik 3’ra.

2) Yob eta adiskideak erausian: 4´tik 31’raño.

3) Eliu’ren yardunaldia: 32’tik 37´raño.

—4) Yaube’ren irakatsiak: 38´’tik 41’raño.

—5) Amaia. Yob lengo oñean dugu: 42’gaŕen atala osorik.

 

1

Yob zintzoa

  1. Us eŕialdean, ba-zan, Yob zeritzan gizon yatoŕ, zuzen, yainkozale, ta txaŕkeritik alde bizi zan bat.
  2. Zazpi seme eta iru alaka zitun,
  3. ta aren ardiak zazpi miľa ziran; gemeluak, iru miľa; buztaŕidiak bosteun; zamariak, bosteun; eta, moŕoitaldea, oso aundia. Soŕtaldeko semerik beñena zan.
  4. Aren semeak, nork bere etxe eta egunean, oŕitsak egin oi zituzten, aren iru alabak berekin yan-edatera deiturik.
  5. Oŕits-aroa amaitatukoan, Yob ek semeak eratoŕi ta garbitu ondoren, goiz-goizetik yaiki ta semeak aña eŕopak eskeintzen zitun, bere baitan ziotsalarik: «Apika, nere semeak beren biotzetan ogen egin eta Yainkoa iraindu dute». Ta oŕela egiten zun Yob’ek aldioro.

 

Azteŕpena

  1. Eguna elduta, Yainkoaren semeak, Yaube’ri auŕkezteko etoŕi ziran; eta, ayen artean Satan ere bai.
  2. Ta Yaube’k, Satan’i esan zion:

— Nondik atoŕ? Satan’ek Yaube´ri erantzun zion:

— Luŕ-inguruakarakatzen ibilita natoŕ.

  1. Yaube’k Satan’i, beŕiz:

—Nere moŕoi Yob ez al-duk auteman? Ua bezain yatoŕ, zuzen, yainkozale ta txaŕkeritik aldendutako gizonik, luŕbiran ez bait-zegok.

  1. Satan’ek Yaube’ri yardetsi zion:

— Utsean, ain lotsa agertzen zaizu ala?

  1. Bera, ta aren etxea, ta dagokion guzia, esibabesan Zuk yaŕia ez ote-da? Aren eskulanak onetsi dituzu; eta, aren artaldeak luŕa estaltzen dute.
  2. Esku ori edatu, ordea; bere ditun edozertan ikutu ezazu, auŕkez-auŕke biraokatzen ote-zaitun.
  3. Yaube’k Satan’i esan zion:

— Oŕa: arenak oro aukeran dituk. Bañan, bera ez ezak ikutu. Ordun, Satan, Yaube’ren auŕeandik aldendu zan.

  1. Ta egunen batean, bere seme-alabak anai nagusiarenean yaten eta ardoa edaten ziralarik, *
  2. moŕoi batek, etoŕita, Yob’i esan zion:

— Idiak goldean eta astoak ayen uŕbil iaŕean ari zirala,

  1. Sabe’taŕek, bat-batean yauzirik, guziak aŕtu, eta moŕoyak ezpataz il ditute; eta, ni bakaŕik itzuri naiz, beŕia zuri ekaŕtzera.
  2. Oraindik ua mintzo zalarik, beste batek, etoŕita esan zion:

— Yainkoaren suak, * ortzitik yetxi; eta, artaldeak eta moŕoyak eŕe eta irentsi ditu; eta, ni bakaŕik itzuri naiz, beŕia zuri ekaŕtzera.

  1. Artean ori mintzo zalarik, beste batek, etoŕi ta esan zion:

Kaldaitaŕek, iru saiľetan gameluetara amildu ta eraman ditute, moŕoyak ezpataz iľaz; eta, ni bakaŕik itzuri naiz, beŕia zuri ekaŕtzera.

  1. Oraindik ori mintzo zalarik, beste batek, etoŕita esan zion:

— Zure seme-alabak, anai nagusiarenean yaten eta ardoa edaten ari ziran;

  1. ta, ara: basoaren aldetik, aize zakaŕ batek erauntsi, eta etxeko lau egiak * iñaŕosi ditu; eta, etxea erori da, moŕoyak azpian zapalduz, eta, ni bakaŕik itzuri naiz, beŕia zuri ekaŕtzera.
  2. Yob’ek, yaiki eta bere soingañekoa (longaña) uŕatu eta buruko adatsa moztu zun; eta, auzpezturik,
  3. esan zun:

«Amaren sabeletik laŕugoŕi irten nintzan; eta, laŕugoŕi itzuliko naiz arâ. Yaube’k emanda, Yaube’k kendu. Yaube’ren izena, onetsi bedi!!»

  1. Guziotan Yob’ek ogenik ez zun egin; ez itz erorik Yainkoaren auŕean esan.

 

2

Azteŕpen areagoa

  1. Beste egun batean, Yainkoaren semeak, Yaube’ri auŕkezteko etoŕi ziran; eta, ayen artean, Yaube’ri auŕkezteko, Satan ere etoŕi zan.
  2. Ta Yaube’k, Satan’i esan zion:

— Nondik atoŕ? Satan’ek, Yaube’ri erantzun ta esan zion:

Luŕ-inguruak arakatzen ibilita natoŕ.

  1. Yaube’k Satan’i, beŕiro:

Nere moŕoi Yob ez al-duk auteman? Luŕbiran ez bait-zegok ua bezain yatoŕ, zuzen, yainkozale eta txaŕkeritik aldendutako gizonik, bere artan zintzo irauten dularik, bidegabez, * ua iresteko axatu naukan aŕen.

  1. Satan’ek, Yaube’ri yardetsi eta esan zion:

Laŕu orde laŕu, bai! Daukan guzia ere biziaren orde ematen edonork ba-daki.

  1. Bañan, eskua edatu eta giaŕen ikutu ezazu... eta, ezetz onetsi?
  2. Yaube’k Satan’i esan zion:

Or dikat aukeran; bizia utziok, ordea.

  1. Ordun, Satan’ek, Yaube' rengandik aldenduta, Yob legen zitalez oiñazpitik burugañeraño yo zun.
  2. Yob, bere soin-maŕuzketarako eltzeki bat artuta, auts-gañean eseri zan;
  3. ta emazteak esan zion:

Oraindik isituta al-zaude zure zintzokerian? Yainkoa utzazu, eta il zaitez!!

  1. Yob’ek yardetsi zion:

«Emakume ergel bezela mintzo zera. Yainkoagandik, ona eta gaitza orobat aŕtu beaŕ dira». Guzi otan, Yob’en ezpañek ez zuten ogenik egin.

 

Adiskideak datozkio

  1. Yob’en iru adiskide, Elipaz Teman’daŕa, Baldad Sue’ taŕa ta Sopar Naama’ŕa, Yob’en gañera eroritako gaitz guziok aditzean, arengana agertzeko elkaŕtuta etoŕi ziran, beren laguntzaz aren samiña arintzeko.
  2. Uŕundik, arengana begiak yaso eta ari ezin antzemanik, negaŕez oyuka asi ziran; nork bere soñekoa uŕatuz eta buru-gañean autsa baŕeyatuz.
  3. Ta, arekin egon ziran, zazpi egunez eta zazpi gauez luŕean eserita, itzik ere ari egiteke, aren atsekabea laŕegia zala bait-zekusten.

 

3

Yob’en añenak

  1. Ordun Yob, aoa zabalduta, bere soŕtzegunaz añenka asi zan.

 


  1. Ta mintzo egiñez, esan zun:
  2. Utikan, nere soŕtzeguna!! (Ye. 20, 14-18) ta «sein aŕ erne da» zioten gaua (zion)
  3. Egun ua, itzali bedi;

goitik, Yainkoak ez beza nabaitu!

ezta argiak ere, izpirik aren gañera eman.

  1. Erio-itzal iľunak berama;

aren gañean, odei bat betza; egun-iľuntzeak izua bekaŕkio.

  1. Gau artzaz iľunbea yabetu bedi: ez bedi urteko egunetan leŕotu, ezta iľatartean zenbatu ere.
  2. Lekayorik gabe, soil bego arako gau ua.
  3. Biraokatu bezate, egunak biraokatzen ta Lebiatan deitzen dutenek.
  4. Goiz-izaŕik ez bekio agiri; egun-zal eta egunik-ez bego, goiz-argi-uŕatzearen betazalak ikusi gabe;
  5. emasabeleko atea itxi ez zidalarik miña ezagutzetik yarein ez naulako.
  6. Zergatik ez nintzan umontzitik arâ il, emasabeletik soŕtzean bizia galdurik?
  7. Zergatik, belaun bi, * nere zai zeuden-egou, ta ugatz bi ni azteko gerturik?
  8. Orain nare nentzake, lotan atsedeten,
  9. berek egindako iľetxetan lo dauden luŕeko yaun eta aundizkiekin,
  10. ta ziľaŕez beren etxeak betetzen ari izandako uŕedun nagusiekin;
  11. edo, iľoŕak bezela, ez nintzake bizi izan, argia ikusi ez duten auŕtxoen eduz.
  12. An * gaizkiñek, okeŕ-opoŕa dute ta, atsedena, neketan akituek.
  13. Atxiľo izanak ere, an paketan daude,

lantzairen * mintzorik entzuteke.

  1. Txiki ta aundia an * orobat dira eta yopua ugazabarengandik yarei.
  2. Zergatik, argia zoritxaŕekoei eman, ta bizia, biotza samiñez dutenei;
  3. erio-erpai daunenei, eriorik, ordea, ez; altxoŕ ostenen biľa baño azkuzago aren biľa dabiltzanei,
  4. ta iľobia idorotzean, pozaren-pozez iyutika asten diranei?
  5. bidea, Yainkoak itxita, ostendua zayon gizonari?
  6. Ogitzat, intziriñak ditut, eta, ura bezela, oŕoak darizt.
  7. Izan ere, izutzen nauna gañean dut; zerbaiten belduŕ ba’naiz, orixe datoŕkit.
  8. Nare ez nago; gentzarik niretzat ez, atsedenik ezta ere; ikara beti!!

 

4

Elipaz’en yarduna

  1. Elipaz Teman’daŕak artetu eta esan zion:
  2. Ain zaude nekatua!! Itz egingo al-dizugu? isilik, nor egon liteke, ba?
  3. Ara! askoren irakasle

ta esku argalen sendotzaľe ziñana,

  1. zure izketaz, erortzekoak eraiki

ta belaun makuŕberak indaŕtzen zenituna,

  1. orain, garaya eldu zaizunean, gaitzitu

 ta aldira orduko izutu zera.

  1. Yainkoaren belduŕa itxarobide al-zenun?

Zure uste ona, zintzotasunetik ez al-zetoŕkizun?

  1. Gomazu, otoil: eŕugabe izakita, nork luŕ yo du? zintzoak non izan dira erauziak?
  2. Txaŕkeria goldatu eta gaitza erein dutenek, gaitza biltzen ere dute. Ori, bai: ikusita nago.
  3. Yainkoak bere atsez igaŕtzen eta suduŕ-aizez suntsitzen ditu.
  4. Ortzak puskatu zazkionetik, leoyaren oŕo eta maŕumak yoanak * dira;
  5. aŕapakiñik gabe leoya amaituta, beŕiz, leoikumeak sakabanatzen dira.
  6. Itz bat, ostuka, eldu zait,

eta, nere belaŕiak susmuŕa aŕtu dio.

  1. Gaueko amets-irudipenetan, gizakumeak lo * dauntzanean,
  2. izu eta ikarak aŕtu naute, ta ezuŕ guziak daŕdar asi zazkit.
  3. Ats batek auŕpegia igortzi dit, ta nere aragiko iľe guziak laztu egin dira.
  4. Norbalt zutik nere begietan;

auŕpegitik antzik ez diot ematen;

ta mintzo samuŕ au dantzut;

  1. Gizakia, Yainkoaren auŕean zuzenetsi al-diteke? Bere Egiľearen auŕean garbi agertzeko lain ote-da?
  2. Bere moŕoyen gibel-belduŕ ba’da, (Emen. 15,15) eta bere aingeruengan utsak nabaitzen ba’ditu,
  3. areago, noski, oñaŕitzat autsa eta etxetzat loya * eta, sitsak yota bezela, apuŕtuko diranen gizonengan!!
  4. Goizetik aŕatserañokoan biŕindu

eta betiko galduak, iñoren oaŕ gabe, izango dira.

  1. Ayen dedua ere ez al-da ayekin galduko?

Ilko dira; yakintzara gabe, gero.

5

  1. Dei egizu, beraz; erantzuterik ote-dukezu? Deunetan, beŕiz, norengana yoko duzu?
  2. Ergela, aseŕeak iltzen bait-du, ta sengabea iñartxiak.
  3. Ergela, eŕoak egiten ikusiko dut,

ta bertantxe aren egoitza biraokatuko dut.

  1. Ta, aren semêntzat ez da yareibiderik izan; Atean Ebaztegiangaiztetsiak izan dira, eta, iñor ez da ayen alde irten.
  2. Aren uzta, gosetuek mandiora eraman eta yango dute, eta, ondasuna, egaŕiek irentsiko.
  3. Elkaitza ez bait-da autsetik soŕtzen, ezta nekea ere luŕetik ernetzen;
  4. gizakia neketarako yayoa bait-da, txorikumeak gôra egatzeko bezela.
  5. Nik, beŕiz, Yainkoagana yo nai dut, eta nere aŕenak Arengana doaz.
  6. Egite aundia eta adikaitzak Arenak bait-dira, Arenak alatz zenbakaitzak;
  7. Arena, luŕgañera euria eraxtea, eta landetan ura ibiľeraztea.
  8. Arena, apalak gôra yasotzea, ta axanpaz daudenei atsaldia ematea.
  9. Arena, maltzuŕen asmoak iraultzea, ayen eskuek ezer egin ez dezaten.
  1. Arena, zamoek berayen amaŕuz atzematea, ta gaiztoen maŕoak alpeŕ biurtzea. (1 Ko. 3,19.)
  2. Egunez iľunbetan dabiltz,

ta eguerdian, gauez bezela, aztamuka.

  1. Arena, da, ayen mingain-soŕbatzetik

ta indaŕtsuaren eskutik gaxoakyareitea-zaitzea

  1. Oŕela, gaxoari, itxoa datoŕkio, eta gaiztoak aoa itxi beaŕ du.
  2. Zoriontsua, Yainkoak ataŕatzen duna!

Ez gaizki eraman, beraz, Altsuaren ataŕa

  1. Ark zauria egin eta osabidea berak dakaŕkio, Ark yo eta Aren eskuak sendatzen du.
  2. Sei laŕialditan onez aterako zaitu, eta zazpigaŕenean ez zaitu gaitzak aŕtuko.
  3. Gosetean eriotzatik yaregingo zaitu, eta gudatean ezpata-sorbatzetik.
  4. Mingain-zartaiľutik babes dukezu, eta itxesaldian ez zera izutuko.
  5. Ausiabaŕtzan eta gosetean baŕe egingo duzu, eta ez zabiltzake basa-piztien belduŕ. -
  6. Landako aŕiekin elkaŕtua izango bait-zera, eta basa-mamuak paketsu ditukezu.
  7. Zure etxolan pakea ikusiko duzu, eta egoitza ikeŕtzean, ez zaizu ezer peituko.
  8. Zure azia ugaltzen ikusiko duzu, eta zure kimuak, belaŕa bezela baŕeyatzen.
  9. iľobian, umorik saŕtuko zera, mugonez —giro onezbildutako galmeta bezela.
  10. Oŕa gerok auteman duguna. Eta, ala da.

Aditu, ba; eta, gogoan erabiľazu.

 

6

Yob’en yardespena

  1. Yob’ek yardetsi eta esan zun:
  2. Ai lite, nere aseŕearekin batera, nere elkaitza txonpelan aztatu!!
  3. Itxasoko ondaŕa baño astunagoa liteke, izan;

motzak * dira, arean, nere itzak.

  1. Altsuaren geziak neregan bait-dira, eta ayen edena edaten dago, nere gogoa.
  2. Belaŕ ondoan, basastoak aŕantza egiten ote-du?

Bere yanari-auŕean, idiak oŕo, ote?

  1. Geza dana, gatzik gabe, nola yan?

Txuringoa, ao-gozagaŕi al-da, gero? *

  1. Ikuitzerik ere ez du nai nere gogoak: Ala dira nere aragiko gaitzak.
  2. Onaŕtua al ba´litz nere otoia!!

Eta, Yainkoak, nere ustea bete al ba’lu!!

  1. Yainkoak apuŕtu nai ba’niñu, eta bere eskua ni itaitzeko ba’lezaŕkit:
  2. ua nere poza, eta miñetan atsaldia!

Aren erabaki deunak autsi ez izana!!

  1. Zein dut itxoiteko indaŕa?

Zein zait yasateko amaya?

  1. Nere indaŕa, aŕi-indaŕa ote-da?

Nere aragia, burni-orizkoa ote-da?

  1. Ez al-nago bakaŕik, eta nora-ezean utzia?
  2. Adiskideari, latzaldian, eŕukia azaldu beaŕ, altsuaren belduŕa galdu ba’lu ere.
  3. Nere anayak, aŕu bezain gezuŕti azaldu dira: oldaŕtsua bait-da aŕuko erauntsia,
  4. izotzez aŕetu

eta eluŕez nâsiak doazanean.

  1. Agoŕtean, beŕiz, izotz eta eluŕa urtzen dira, eta bero-aldian uberka ustu egiten da.
  2. Ayen bidea aldatzen da, eta luŕin-antzo suntsituta aitzen dira.
  3. Tema’ko bidaztiak latsari so.

Saba’koak ere, aren ustez ibilita

  1. beren usteaz lotsa beaŕ

arâ etoŕi orduko ahalketuta.

  1. Oŕela, zuek, orain, uts egin didazute, elkaitza ikusita izutu zerate.
  2. Esan ote-dizuet daukazutenetik zerbait niri ekaŕita emateko?
  3. etsayen eskutik ni askatzeko, edo indaŕtsuen mendetik yareiteko?
  4. Argitu nazazute, eta isiliko naiz, zertan uts egin dedan erakuskidazute.
  5. Izan ere, zuen itzak, gogoŕak dira:

zein zan, ordea, akaŕ oŕentzako akaŕkizuna?

  1. Itzak gaiztetsi nai al-dizkidazute?

aizeak daramatzin, etsi onen, itzak?

  1. Umezurtzaz ere zotz egin; *

eta, adiskideen lepotik mozkin atera nairik zabiltzate.

  1. Orain, aŕen, niregana biuŕ zaitezte;

zuen auŕean gezuŕ diodanentz.

  1. Orain, adizute! Utikan aizunkeria!!

Oraindik, adizute! Nere zuzentasuna, beti bat

  1. Aizunkeririk ote-da nere mingañean?

Ez ote-du nere txastamenak, elkaitzaren kerua nabaitzen?

 

7

  1. Gizakiak, luŕeko aldia, gudaldi ez ote-du? * eta, aren egunak, otsein-egunak ez ote-dira?
  2. Yopua, itzaiaren iŕikaz,

eta nekazaria lansari-zai diran bezela,

  1. nik iľabete nekagaŕiak yarauntsitzat, eta gau aspeŕgaŕiak arlotzat ditut.
  2. Oeraz-gero, diot: noiz yaikiko naiz?

Noiz amaituko da gaua?

Eta, goizabaŕera arte axanpaz okaturik nago.

  1. Aragia, aŕez eta zoldaz estalia dut, eta, laŕua itxasi eta usteltzen diyoakit.
  2. ŕ.uleen anezka baño ariñago nere egunak igaro ta suntsitu dira, uste onik ezean.
  3. Oroi zaitez, nere bizia uts bat dala, * ta nere begiek zorionik ikusiko ez dutela.
  4. Nigana so; eta, begik ez nau ikusiko.

Zure begiak nigana: eta aral, ni ezer ez.

  1. Odeya suntsitu eta ezerezten da;

berebat, Xeol’era iñor ezkero, ez da igoko,

  1. ez etxera itzuliko,

ez, berean, ezaguna izango.

  1. Ez dut, beraz, aoa itxiko;

gogo-laŕian mintzatuko naiz, biotz-axanpan erostak egiñaz.

  1. Itxasoa edo bidutziren bat ote-naiz? * Esitartean itxita naukazu-ta!!
  2. «Oeak atsedena damaidake;

«artan ibituko zait dordoa», ba’diot

  1. ametsez oñazetan nauzu, eta ikuspenez izutzen.
  2. Lepoa galdu naiago nuke, eta eriotza, ezuŕok baño.
  3. Etsita nago: ez naiz betiko bizi izango;

utz nazazu: ezer ez bait-dira nere egunak.

  1. Gizakia zer da, oŕen ayolatsu zabilzkion?

eta biotza arengan yaŕtzeko?

  1. Goizetik ari so ibil zakizkion, une oroz ua azteŕtzeko?
  2. Noraño zaudeke nigandik aldentzeke?

Ez ote-didazu istua iresteko ere astirik utziko?

  1. Ogen egin dut. Zer gaitz dagizuket, gizazai Oŕi? zure aitziko, zergatik yaŕi nauzu, eta neronentzako nekagaŕi?
  2. Eta, nere ogena, zergatik ez dezu ezabatu;

eta, nere gaiztakeria barkatu?

Laisteŕ lo bait-natzake autsean, * eta biyaŕ Zu nere biľa orduko, ni izana izango naiz,

 

8

Baldad’en yarduna

  1. Ordun, Baldad Sue’taŕak itz egin eta esan zion:
  2. Noiz arte ditukezu erausiok; eta, aize zakaŕ diran zure itzok?
  3. Yainkoak, zuzena okeŕtzen ote-du? Altsuak, bidezkoa iraultzen ote?
  4. Zure semeek uts egin ba’diote, ogena, berak nozituerazi die.
  5. Zuk, goizetik, Yainkoagana yo, eta, Altsuari otoi ba’dagiozu,
  6. eta garbi eta zuzen ba’zera, zuregana leyatuko da, noski, adiguriz zure etxe zintzoa betetzeko.
  7. Eta, len zenun zoriona, dukezunaren aldean gutxi etsiko duzu.
  8. Antziñekoei, ezperen, galdetu; arbasoenetan, arduraz, ikeŕazu:
  9. atzokoak gera, eta gutxi dakigu, (Er. 144, 4) luŕeko gure egunak itzal uts dira-ta(Emen 14, 2)
  10. argituko zaitute, mintzatuko zazkizu, esatekoa beren biotzetik atereaz.
  1. Iya, zingiran ezik aziko ote-da?

Belaŕa, urik gabe biziko ote-da?

  1. Mardulenik dagonean, ebakia izan baño len, beste belaŕak baño len igaŕ ledike.
  2. Yainkoaz ahantzi diranen bideak, alaxe dira; azalutsen ustea, alaxen usteltzen da.
  3. Alakoen ustea iguingaŕi bait-da, eta, ayen entzinmena, amareun bat.
  4. Bere etxeari ezaŕiko zayo; eta, etxea ez dagoke, zurkaitzez sendotuko du; eta, etxea luŕera.
  5. Eguzkitan mardul azaltzen da, gandoak baratzan ernetzen zazkiola.
  6. Aren eŕoak, ituŕi ondoan lakainduta aŕitartean baŕeyatzen doaz.
  7. Dagon tokitik idokitzen ba’dute, toki ark, zapuztu eta esaten dio: «Ez azagut».
  8. Ori da aren pozaren amaya;

eta, luŕetik, oŕatiño, bestetzu erneko dira.

  1. Or duzu, ba: Yainkoak zintzoa ez du gaitzesten;

ezta, ez dio bere eskua gaiztoei eskeintzen.

  1. Oraindik, zure aoa baŕez beteko da, eta zure ezpañak pozez.
  2. Zure arerioak ahalkez okiťuko dira,   eta gaiztoen etxola suntsituko da.

 

9

Yaube zuzena da

  1. Yob’ek erantzun eta esan zun:
  2. Ala da, noski; ba-dakust;

ta, Yainkoaren begietan, gizakia, nola zurituko litzake?

  1. Arekin izkatu nai ba’lu, amaŕ-eunetik, bein ere, ezin lezayoke erantzun.
  2. Biotzez argi da; eta, indaŕez azkaŕ: * Ari gogoŕ egin-da, pakea nork izan du?
  3. Mendiek, susmatzeke, Ark aldatu, eta bere aseŕealdian iraultzen ditu.
  4. Ark, luŕa, bere tokitik iñaŕosten du, aren iroskayak zotukatuz.
  5. Ark ala aginduz-gero, eguzkia ez da soŕtzen; eta izaŕak zildaipean gelditen dira. *
  6. Ortzia, Ark bakaŕik edatzen du. * eta itxasoko uiñen gañean ibili dabil Ua.
  7. Ostorga, Orion, Sei-izaŕak, *

eta Egoaldeko ortzi-gelak Ark egin zitun.

  1. Ez da, Aren alatzak uleŕtu

eta egite aŕigaŕiak zenbatu ditzakenik.

  1. Ba-datoŕkit, etoŕi: ez dut ikusten.

Ba-ditzurkit, itzuri: ez dut aditzen.

  1. Zerbait kentzen ba’du, nork itzuleraziko dio? * Nork esango dio, «zer dagizu?»
  2. Yainkoak ez du bere aseŕea atzeratzen;

Aŕoenak ere makuŕtzen zazkio.

  1. Nik, beŕiz, al-nerantzuyoke, Arekin erausteko itzak aukeratuz?
  2. Zintzoa ba’nintz ere, ez nioke erantzungo.

Aitzitik ere, ebazletzat otoi dagioket

  1. Eta, nik deituta, ba’lerantzukit, ez dut uste, nere aŕenak lentzuzkenik, *
  2. txaŕamel ontan zanpatua

eta zauriz betea, utsean naukanez-gero,

  1. arnas aŕtzen utzi beaŕean, miñez okitzen naularik.
  2. Indaŕa beaŕkoan, Uaxe bai indaŕtsu!!

Epai zuzena nai ezkero, aitoŕa nork lemaidake? *

  1. Nere burua zuritu nai ba’nu, nere aoak gaiztetsiko niñuke.

Yatoŕa naizala ba’niotsa, berak gaizto egingo niñuke.

  1. Yatoŕa al-naiz? Neronen ezaguerarik ez dutl! Nardagaŕi zait bizia.
  2. Orobat da. Argatik esan dut:

«Zintzoa eta gaiztoa berebat poŕokatuko ditu

  1. Sostean bederen elkaitzak ilko ba’litu! Bañan, ogengabeen laŕiaz nausatzen da.
  2. Luŕa, gaiztoen eskuetara emana da, * bere ebazleei auŕpegia Ark estaltzen bait-die, Ua bera ez ba’da, nor eta non da?
  3. Nere egunak, antxintxilariak baño ariñago do zori-onik ikusi gabe igesi:
  4. seskazko ontziak bezela igaro dira, aŕanoa aŕapakin-gañera bezela.
  5. «Negaŕok utzi, auŕpegia aldatu;

«eta, ortzargi azaldu nai dut» ba’diot,

  1. nere min guziek ikaratu naute, eta, oaŕtzen naiz garbietsiko ez naula.
  2. Ogenduntzat izan beaŕ-ta zertarako alpeŕik nekatuko naiz?
  3. Eluŕ-urez ikuziko ba’nintz ere, eta nere eskuak gatzuz garbituko ba’nitu,
  4. lokatzetan saŕtuko niñuzuke, eta nere soñekoei ere nazkagaŕi nintzayeke.
  5. Ni bezelako gizona, ez bait-da

Arekin yarduki eta auzitara auŕkezteko.

  1. Ez da gure artean, epaiľetzat eskuak bion gañean yaŕi ditzakenik.
  2. Bere zigoŕa, nere gañetik, ken beza, eta, Aren izua, ez bekit yabetu.
  3. Aŕezkero, bai: belduŕik gabe, mintzatuko naiz onela ni ere yabe ez naiz-ta.

 

10

  1. Biziaz aspeŕtuta nago;

adiaka ekin eta biotzeko samiña agertuko

  1. Yainkoari diost: «Ez nazazu gaiztetsi; auzika zertzaz zaitudan, erakuskidazu!
  2. Iñor zapaltzea, on al deritzazu, eta zure eskuen lana zapuztea, gaiztoen asmoak, beŕiz, istaraztea? *
  3. Aragizko begiak ote-dituzu, ala, Zuk ere, gizakiek dakustenez ote-dakusazu?
  4. Zure egunak, gizakienak bezela al-dira, eta zure urteak, ilkoŕenak bezela?
  5. gaiztakeri biľa ibiľi,

eta ogen-loŕatzean ari zakizkidan?

  1. ogendun ez naizala, (It. 32, 39) eta zure eskutik iñork ezin yarein naula yakinda ere?
  2. Naizanez, zure eskuek biribildu eta antolatu naute, eta irentsiko ote-nauzu?
  3. Buztiña bezela landu nauzula, oroi zaitez, aŕen! eta, auts biuŕtuko al-nauzu?
  4. Ez ote-nauzu, esnea bezela ixuri, eta gazta bezela gatzatu?
  5. Aragiz eta laŕuz yantzi nauzu, ta ezuŕez eta kirioz osatu.
  6. Biziarekin eŕukia eman didazu, eta zure ardurak bizirik nauka.
  7. Guziok, biotzean izkutatuak dituzu, ordea; ba-dakit gogoan dauzkazula.
  8. Ogen ba’dagit, Zuk, auteman, bai: nere gaiztakeritik garbitu, ordea, ez.
  9. Ogendun ba’naiz, nere zoritxaŕa!!

Zintzo ba’naiz, ezin yaso det burua, nere elkaitza ikustean, lotsaz okiťuta bait-nago.

  1. Yaikitzen ba’naiz, leoya bezela eizara zatozkit, beŕiro nigan aundiki ankeŕtzeko,
  2. akaŕkizun beŕiak niri egotziaz, zure aseŕea nigan, areagotuaz, eta gaitz-piľo beŕiak niri yaurtiaz.
  3. Emasabeletik zertarako atera niñuzun?

Il izango nintzake; eta, begik ez niñuke ikusiko?

  1. Izana ez ba’nintz bezela izango nintzake, emasabeletik iľobiratua.
  2. Nere egunak gutxitxo ez al-dira?

Itxoin, beraz; eta, utz nazazu piťin bat atsedeten.

  1. bein ere ez itzultezko yoan nadin erio-luŕ iľun eta itzaltsura,
  2. erio-itzala bezain itsu eta erakaitzera, laño beltza argitzat daukan luŕera».

 

11

Sopar’en yarduna

  1. Ordun, Sopar Naama’taŕak itz egin eta esan zion:
  2. Itz-yario onentzat, ez ote-da erantzunik izango? ta gizonak, egiaren orde ezpañak al-dituke?
  3. Zure erausioi buruz, isil egon beaŕ ote?

ta zuk nausa eginda, iñork ez ote-dizu lotsa soŕtuko?

  1. Zuk diozu: «Nere esanak ziñak dira, «eta, zure begietan garbi naiz».
  2. Agian, Yainkoak itz egin nai luke eta, bere ezpañak zuretzat iriki,
  1. yakintzaren burupide ostenak zuri agertzeko! Aren yaklntza, aŕigaŕi bait-da.
  2. Yainkoa ikeŕtzeko biderik idoroko al-duzu? Altsuaren izate gureneraño elduko ote-zera?
  3. Ortzia baño goragoa da, nola azteŕtu?

Xeol baño sakonagoa, nola ezagutu?

  1. Aren kaizua, luŕa baño luzeago da, eta itxasoa baño zabalagoa.
  2. Eldu, itxi eta bazteŕtu nai ezkero, ari nork eragotziko dio?
  3. Gizagaiztoak ba-dazagutzi, eta gaitza, begiraka ibili gabe dakus.
  4. Oŕela: zuntzun zana, seneko egingo da, eta, basastakume zana, gizon yayoko ya.
  5. Zure biotza gertu, eskuak Arengana yaso,
  6. zure eskutik, txaŕa daiteken guzia, iraitzi; eta, gaiztakeriari, zurean egoten ez utzi.
  7. Aŕezkero, noski, aurpegia orban gabe yasoko duzu, eta sendo; eta, bilduŕ gabe zaudeke;
  8. nekeok ahantziko dituzu, ayetaz, igarotako uraz bezela, oroitzeko.
  9. Gerokoa, eguerdia baño argiago dukezu, ta iľuntzean, goizean bezela zaudeke.
  10. Eta, itxoa izaki-ta, eskieŕ biziko zera, ta iľobia gertu dukezu lasa etzateko.
  11. Eta, izutu zaitzakenik gabe etzango zera, (Ap. 26, 6) eta, askok, auŕpegia ikusi nai izango dizute.
  12. Bañan, gaiztoen begiak lausotuko dira, eta ez dukete nora yo; (Ap. 26, 16) eta ayen itxoikizuna, azken-arnasa izango da.

 

12

Yaube’ren ardura

  1. Yob’ek itz egin eta esan zun:
  2. Zuek, eŕia zerate, noski: * eta yakintza zuekin ilko da!!
  3. Nik ere sena dut, zuek bezela; (Emen 20, 2)

ez nauzute motzago:

eta nori ez zayo orixe gertatzen?

  1. Adiskideentzat nausagaŕi datza (Itz. 14, 2) Yainkoak dei eginda, Ark dantzuyona! Zintzo-yatoŕa, nausagaŕi!!!
  2. Eztitan bizi diranen iritziz, oñak leŕarazteko iľinti kaxkaŕ bat baizik ez bait-da.
  3. Ohoinen etxolak nare dira,

eskier berebat Yainkoaren naŕitatzaľêna, (ta) bere eskua Yainkotzaz zayona.

  1. Ala ere, otoi, galde aberêi, eta irakatsiko dizute: eguratseko egaztiei, eta argituko zaitute;
  2. Itz egiozu luŕari, eta ark irakatsiko dizu; eta, itxasoko aŕayek ber-bera esango dizute.
  3. Guzi orietan, nork ez daki, Yaube’k ori egin dula?
  4. Bizidun guzien arnasa, Aren eskuan dago: eta gizasoin guzien bizia (ere bai).
  5. Aoa, azkuŕia txastatzeko bezela, belaŕiak, ez al-dira itzak aditzeko? (Emen 34, 3)
  6. Sena, zahaŕena da, zuhuŕtasuna, adintsuena.
  7. Arengan daude, bañan, yakintza eta indaŕa; Sena eta adimena, Arengan.
  8. Ark iraulia ez da beŕeraikiko; (Is. 22, 22; Ag. -3, 7) Ark itxia ez da irikiko.
  9. Ura ukatzen ba’du, dana agoŕtzen da: yarei uzten ba’du, urak luŕa ondatzen du.
  10. Indaŕ eta sena Arenak dira:

Arenak, okeŕtua eta okeŕtzaľea.

  1. Ark, onulariak, oin-utsik uzten ditu: eta, ebazleei sena kentzen die.
  2. Eŕegeen geŕikoa, Ark askatu, eta geŕuntzea lokaŕiz estekatzen du.
  3. Apaizak oin-utsik lotsagaŕi uzten eta aundizkiak iraultzen ditu.
  4. Egizaleei mintzoa eragotzi, eta zahaŕei sena kentzen die.
  5. Nagusien gañera aikea ixuri, eta altsuen indaŕa aultzen du.
  6. Sakonetatik iľunpea asagotu, eta lañoa argitara ateratzen du.
  7. Endak ugaldu eta poŕokatu, edatu eta biltzen ditu.
  8. Luŕeko eŕien buruei sena kentzen die, eta baso-etzetan, biderik gabe, aldeŕai daramatzi,
  9. iľunpean aztamuka argirik gabe, eta, moskoŕak bezela aldaroka.

 

13

  1. Guziok, begiz ikusi

eta belaŕiz entzunda, uleŕtzen ditut.

  1. Nik ere, zuek bezela dazkit: ez nauzute motzago.
  2. Alabañan, Altsuarekin erausi,

eta, Yainkoarekin izkatu nai nuke.

  1. Izan ere, zuek gezuŕ-ontzi zerate, Sasi-sendatzaľeak oro.
  2. Agian, isilik egonez (Itz. 17, 28) yakitun zenielurikete.
  3. Orain, nere zuribidea entzun, eta nere ezpañetako yardetsia adizute.
  4. Yainkoaren alde gezuŕez egin beaŕ ote? Aren alde aizunetan yo?
  5. Yainkoa limurtzeko al-diarduzute oŕela? Arentzat auzia irabazteko, ala?
  6. Azteŕtu beaŕko ote-zaituz, edonortzaz bezela, Artzaz maxika zabiltzatenentz?
  7. Ataŕa egingo dizue, ostuka, limuŕkeriz zabilzkiote-ta.
  8. Aren aunditasunak ez al-zaituz izutzen;

eta, Aren belduŕak ez ikaraz yaŕtzen?

  1. Zuen erasiak autsa dira, Zuen erantzunak buztiña.
  2. Ixoľ Mintzatuko naiz ni, gerta ala gerta.
  3. Zertarako dakaŕt nere aragia ortzetan, * eta nere bizia eskuetan?
  4. Ilko ba’niñu ere (eta, ez dut oŕelakorit uste)
    Aren auŕean nere yarduera zurituko dut.
  5. Ori izango da nere osasuna, gaiztoa, Aren auŕean ez bait-da agertzen.
  6. Entzun nere itzak,

Nere zuribidea aŕtu belaŕietan.

  1. Ots!! auzitara gerturik nago, eta, ba-dakit ongi irtengo naizala.
  2. Auzian, auŕka nor duket?

isiľik orain ba’nengo, ilko nintzake-ta.

  1. Ez uka, ordea, niri eskari bi, zure auŕpegitik ostendu ez nadin:
  2. nere gañetik zure eskua ken, eta ez nazala zure izuak txunditu.
  3. Zuk deitu; eta, nik erantzungo,

edo ni auŕean mintzatu, eta Zuk erantzungo.

  1. Zenbat dira nere uts eta ogenak?

Ezagurazi izkidazu nere okeŕ eta ogena.

  1. Zergatik ostentzen didazu auŕpegi ori, eta etsaitzat naukazu?
  2. Osto erauzi bat apuŕtzen, eta, agotz igaŕ bat ezesten ekinda al-zabiltz?
  3. Gaitz gaŕatzak nere auŕka darabizkizu-ta, gaztaroko uts egiñak yaukitzen dizkidazu,
  4. bide orotan nere ataizean zaude, eta oin-inguruan metxa ipintzen didazu.
  1. Ni, beŕiz, ustelduta irotzen noa, sitsak yotako yazkia bezela.

 

14

  1. Emakumegandik yayoarentzat *

egunak uŕi, dordoa ugari.

  1. Lorea bezela, erne danetik, dabakite, (Len 8, 9; Er. 144, 4) eta, itzala bezela, suntsitzen da iraun gabe.
  2. Eta, ala da: arengana begiak ernai dituzu, eta auzitara Zuri buruz deitzen al-nauzu?
  3. Zikiñetik garbi nor ilkiko? Iñor ez. (Er. 51, 4)
  4. Bai: aren egunak erabakiak dira.

Bai: aren iľabeteak zenbatuak dituzu;

eta, bai: ezin autsi diteken muga ezaŕi diozu;

  1. arengandik aldenduta utzazu atsedeten, nekazaria bere egunsariaren ustez bezela.
  2. Zugatzaz etsienik ez dago; ebakia izan aŕen biŕloratu eta aldaskatan bizirik gelditzen bait-da.
  3. Eŕoa luŕean zâŕtu, eta enboŕa autsetan irotu zayolarik ere,
  4. ur-usaiñez erneturik

len bezela adaŕburua beŕitzen du.

  1. Gizaki ilkoŕ eta aula, beŕiz, iľez-gero non da?
  2. Itxasoko ura suntsituko da eta ibayak ustu eta agoŕtuko dira;
  3. Gizakia, beŕiz, il ezkero ez da yaikiko; ortzia ezereztu arte, ez da esnatuko; ez dute iratzaŕiko.
  4. Ene pozal, zure aseŕea ibitu arte Xeol’en bereiz ostenik ba’neunkazu, nitzaz oroitzea noizko duzun zenesaidalarik.
  5. Bañan, il ezkero gizakia bizi ote-da? nere moŕoi-aldiko egun oro zai nagoke, oraingoa noiz aldatuko zaidan.
  6. Zuk deitu nauzu; eta, nik erantzungo dizut; zure esku-lana eŕukiz begiratuko duzu-ta.
  7. Orain, beŕiz, nere uŕatsak zenbatzen ari zera; eta, begiak, nere ogenera ernai dituzu. (Emen 31, 4; 34, 21; Itz. 5, 21)
  8. Nere okeŕa zarpatxoan lotuta daukazu, eta nere ogenak metatzen dituzu.

  1. Mendiak erori eta apuŕtuko dira, noski; aŕkaitzak tokitik aldatuko.
  2. Urak aŕia zulatzen du, eta urarangelak luŕa bosatzen, oŕela Zuk, giza-itxoa ezerezten duzu.
  3. Zuk betiko uzkailita, doa;

auŕpegia aldatzen diozu; eta, igoŕtzen duzu.

  1. Aren semeak ospetsu egingo dira; eta, berak ez du yakingo; doľoŕak izango dira; bera ez da oaŕtuko.
  2. Anartean, aren aragia miñez, * eta biotza negaŕez egongo dira.

 

15

Elipaz’en ekiñaldia

  1. Ordun, Elipaz Teman’daŕak itz egin eta esan zun: *
  2. Zuhuŕa al-da, yakite utsalez erantzutea, sabela ego-aizez betetzea;
  3. alpeŕikako itzez;eta, erasi zirtziľez yardutea?
  4. Yainkoari lotsa galdu diozu, eta Arenganako begirunerik ez zaizu gelditzen.
  5. Zure gaiztakeriak daragizu aoa, biraolarien izkuntza erabiltzeko.
  6. Zure aoak, ez nik, gaitzesten zaitu; zure ezpañok salatzen zaitute.
  7. Lenyayoa al-zera gizonetan? Mendiak baño len soŕtua, ote?
  8. Yainkoaren kuxeľua entzunda ote-zaude? yakintza zuretzat yasoa ote-daukazu?
  9. Ez dakigunik, zer dakizu?

Ikasi ez dugunik, zer ikasi duzu?

  1. Gure artean ere, buru-zuriak ba-dira, (Ika. 18, 8) zure aita baño zâŕagoak, gero.
  2. Gutxi al-da zuretzat Yainkoagandiko poza, * eta ostenik, baŕnean, zerbait bai al-duzu?
  3. Biotza zergatik duzu gañez eraginda, eta begiak biraka?
  4. Zure arnasa, Yainkoaren auŕka bait-doa: eta, bai, aotik yaurtitzen dituzun itzak ere.
  5. Zer da gizakia, garbi azaltzeko? * emakumegandik soŕtua, zuzentzat agertzeko?
  6. Ara: Yainkoak bere deunak ere ez ditu entzingaŕi, eta ortzia bera Aren begietan ez da garbia (Len 4, 18)
  7. Zeñen gogaikaŕi eta kiratsago daiteke, txaŕkeria, ura bezela edaten dun gizonal!
  8. Entzun!!: zerbait dut zuretzat; ikusi dudana esango dizut.
  9. Yakintsuak dirakastena, gurasoek ayei ostendu ez zietena;
  10. (luŕaren yabe bakaŕ ziran ayek, arâño aŕotzik ez bait-zan bein ere saŕtu) ona, ayek irakatsia:
  11. Bere egun guzietan, gaiztoa laŕi bizi da; ankeŕaren urteak muga ťikia dute.
  12. Aren belaŕietan mintzo izugaŕiak; pake-erdian gaiztagiñak gañera;
  13. iľunpetik itzuri nai eta ezin; * ezpataren belduŕ beti;
  14. otzuŕean nora gabe aldeŕai; * egun beltzak datozkiolakoan.
  15. Dordo eta axanpak kezkatsu dakaŕte, buŕukara doan eŕege bezela.
  16. Yainkoaren auŕka eskua yaso bait-du, Altsuari gogoŕ egin dio,
  17. lepo zaiľez yaurti zitzayon, bere babeski lodiaren ostean;
  18. auŕpegia zitzi-koipe zeriola zeukan, eta saŕkutzak gantzakiz lodi-anpatuak.
  19. Iri-iraulietan bizi zan, su eta il utzitako etxe utsetan.
  20. Ez da aberastuko; aren ondasunak ez dirauke, eta aren on-ibaŕak ez dira luŕean edatuko.
  21. iľunpetik ez da itzuriko, aren muskiľak gaŕak kiskalduko ditu, eta aren lorea aizeak baŕeyatuko.
  22. Bere gezuŕean ez bedi entzindu; atzipetuko da-ta; gezuŕa izango bait-da aren saria.
  23. Garaya baño len irotuko da, eta aren adaŕa ez da ostoz yantziko.
  24. mâtsondoak bezela bere muskiľa galdu, eta oliondoak bezela bere lorea iraitziko du.
  25. Dongearen etxea elkoŕa bait-da;

eta, emari-etxola suak irentsiko du.

  1. Miña soŕtu eta ogena erdi egin, eta sabela gezuŕera gertu. (Er. 7, 15; Is. 60, 4.)

 

16

Yob’en erantzuna

  1. Yob’ek, itz egin eta esan zun:
  2. Oŕelakorik aski entzunda nago;pozkiľe nekagaŕiak zerate.
  3. Ez al-da utsalen amairik izango? ala, zerk aizkatzen zaitu yardesteko?

  1. Nik ere, zuek bezela itz egingo nuke, nagonez ba’zeundete;

zuen lepotik itzak zortatuz, eta burua igituz.

  1. Aoz adorea nemaizueke, eta nere ezpain-zirkiñak miña arinduko lizuek
  2. Nere miña, beŕiz, ez da nere itzez arinduko; eta, isiltzen ba’naiz, arinduko ote-zait?
  3. Orain, beŕiz, akituta nauka, nereak oro iraulita daude.
  4. Aitoŕ, ba-daitoŕkit nere auŕpegi zargaildua, auŕka dut ua ere.
  5. Aren asaŕeak eldu eta esesten nau, ortz-kaŕaska dabilkit, eta begi zoŕotzez niri so dago etsaya.
  6. Guziak, nere auŕka aoa zabali dute, matsaľak gerenez zanpatzen dizkidate, nere auŕka bildu diralarik.
  7. Yainkoak gaiztoari eman naukio, eta gizatxaŕen eskuetan iraitzi nau.
  8. Narerik nengon; eta, apuŕtu nau, lepotik eldu, yaŕosi adoitzat yaŕtzen naula.
  9. Aren geziak ingurutik yausi zaizkit, giltzuŕunak eŕukirik gabe zulatzen dizkit, luŕera ixurtzen dit nere beazuna,
  10. itxes-itxeska itxestuta nauka, eta, gudari bat bezela gañera datoŕkit.
  11. Laŕu-gañean zoŕo bat yosi didat, * nere burua autsez ezaindu dut.
  12. Negaŕaren-negaŕez auŕpegia goŕitu zait; eta, betazalak itzalez estaiiak ditut.
  13. Nere eskuetan, ala ere, zakaŕkeririk ez dago: eta, nere otoitza garbia da.
  14. Luŕ!, nere odola ez txukatu;

eta nere deadaŕarentzat ez bedi mugarik.

  1. Beaŕik ere, ara zeruan neretzat lekukoa, goi ortan nere alde aitoŕ dagidakena. *
  2. Nere otsa, Yainkoaganaño eldu;

Begiok, Arengana negaŕez daude,

  1. Ai!!, Yainkoarekin yarduki al ba’nu, lagunak lagunarekin bezela!!!
  2. Bañan, igarotzen doaz zenbatutako urteak, eta atzerarik ez dun bidetik yoateko naiz.

 

17

  1. Arnasa aitzen doakit, ' nere egunak uŕitzen ari dira. iľobia zai dagokit.
  2. Nausalarien erdian bait-nago, samiñaŕen, begiak beti atzaŕi ditudala.
  3. Ots, Iauna, yaŕi nere baitura Zuri buruz, beste nork naiko luke eskuan niri yo? *
  4. Ayen biotza senari buruz itxi duzula-ta, garai gelditzen ez dituzu utziko.
  5. Ba-da adiskideak banaketara deitzen dituna, aren semeen begiak iltzen diranean.
  6. Eŕien aotan yaŕi naute, auŕpegian tu egiten zayon alakotzat.
  7. Nere begiak saŕakioz lañotu dira, eta nere soin-atal guziak itzal egiñak ditut.
  8. Zintzoak aŕituta daude, eta xalo-ogengabea azalutsari asaŕetzen zayo.
  9. Zintzoa, ala ere, bere bidean sendo dago, eta esku garbiak dituna azkaŕago.
  10. Zuek oro, beŕiz, itzul zaitezte, zatozte! zuetan yakintsurik ez duket idoroko.
  11. Nere egunak yoan dira, nere asmoak suntsitu, nere biotzeko ondasuna ziranak.
  12. Gaua egun biuŕtu didate, iľuna bera argiari muxuka dabilkit.
  13. Itxoingo al-dut? Xeola da nire etxea, eta, nere oea iľunpetan gertu dut.
  14. iľobiari ots egin diot: «Zu zera nere aita»; eta aŕei «Nere aŕeba zuek zerate».
  15. Non da onez-gero, nere itxarobidea? Eta, nere poz-ona nork auteman du?
  16. Nerekin xeolera yetxiko al-dira?

Guztiok batera autsetan murgilduko al-gera?

 

18

Gaiztoen ataŕaldia

  1. Baldad Sue’taŕak itz egin eta esan zion:
  2. Erausiok noiz amaituko dituzu?

Guri itz egiten uzteko añean seneko ote-zaitugu?

  1. Astotzat zergatik gaituzute eta alotzak gera zuen begietan?
  2. Aseŕez ito-zorian zauden oŕengatik, utzia izango ote-da luŕa, edo aŕkaitza bere tokitik aldatuko da?
  3. Gaiztoaren argia ere itzaliko da, eta ez da istatuko aren suaren txinparta.
  4. Aren etxolan argia iľunduko da;

eta aren gañeko kiriseľua itzaliko da.

  1. Aren uŕats sendoak aulduko dira; eta aren asmoek berek amilduko dute.
  2. Oin-azpian sarea yaŕi bait-diote, eta, aren gañean ibili beaŕ du.
  3. Segarak orpotik elduko dio, eta, ortz-artean eukiko du.
  4. Segarako goroitea, laŕean izkututa dago, gokotsa, beŕiz, bidegañean datza.
  5. Alde guzietatik izuak aŕtuko du, oñak eragozten dizkiolarik...
  6. Goseak albia aulduko dio, eta elkaitza aren aldamenean zutik dago.
  7. Izuŕiak laŕua yango dio, eta, Erio’ren lensemeak aren alderdiak irentsiko ditu.
  8. Eskieŕ dalakoan, bere etxolatik idokia, eta, belduŕ-eŕegerengana eramana izango da. *
  9. Arena zan etxolan, edonor biziko da, arena ez bait-da ordutik, egoitza artan sulbuŕa baŕeyatuko dute.
  10. Azpian, aren eŕoak igaŕtuko dira, eta, goyan adaŕak iñausiko dizkiote.
  11. Aren oroitza lurgañetik ezabatuko da; * eta, zeyetan ez du izenik izango.
  12. Argitik iľunpera iraitzia izango da; eta, luŕbiratik astandua.
  13. Eŕian, semerik, iľobarik ez du izango, ez bere egoitzan bizi liteken etxekorik.
  14. Aren azagaz saŕtaldekoak aŕitu;

eta, soŕtaldekoak izutuko dira.

  1. Gaiztoaren egoitza, ori da;

ori, Yainkoa ez dazagunaren tokia.

 

19

Yob’en min gaŕatza

  1. Ordun, Yob’ek itz egin eta esan zun:

2. Gogoa, noiz arte atsekabetuko didazute, eta itzaren-itzez astinduko nauzute?

  1. Bai, amaŕetan iraindu nauzute, eta iotsarik gabe nekagaŕi zatzazkidate.
  2. Uts eginda ba’nengo ere, nere utsegiña niregan geldituko litzake. *
  3. Bañan, nere auŕka aŕoturik, nere gerena yaukizen ba’didazute,
  4. yakizute, Yainkoak irauli naula, eta bere saretan naukala.
  5. Ona ni okeŕaz espaka; eta, ez nantzu; deadaŕez ekin... eta zuzentzerik ez.
  1. Bidea itxi dit... eta, ezin igaro, zidoŕ guziak iľun ezaŕi dizkit.
  2. Dedua erantzi dit;

eta, buruntza burutik kendu.

  1. Alde guzitatik ondatu nau; eta, galdua naiz, nere uste ona, zugatza bezela, eŕotik atera du.
  2. Eta, aseŕetu zaidalarik, etsaitzat aŕtu nau.
  3. Aren osteak bapatean etoŕi dira; eta, nere auŕka bide egiñik, nere etxolaren inguruan yaŕi dira.
  4. Nere anayak niregandik asagotu ditu; eta, nere ezagunak aldendu dizkit.
  5. Nere uŕkoek utzi naute;

eta, elaideak ântzi dira nitzaz.

  1. Nere etxeko maizteŕ eta neskameak, atzetzat begira naute;

eta, ayen begietan aŕotz naiz.

  1. Nere moŕoyari dei egin aŕen, erantzunik ez; neronen aoz otoi egin beaŕ diot.
  2. Nazkagaŕi egin zayo emazteari nere atsa; eta, nere sabeleko semêi iguingaŕi natzaye.
  3. Auŕek ere nardatzen naute;

yaikitzen ba’naiz, nausaka asten dira.

  1. Adiskide miñenek goŕoto naute, maite nitunak etsai biuŕtu zaizkit.
  2. Laŕu eta aragia ezuŕei itsatsiak dauzkat, ortzak ere axal utsez ozta estaliak.
  3. Eŕuki izan nitzaz, nere adiskideak, eŕuki: Yainkoaren eskuak yo nau-ta.
  4. Zergatik esesten nauzute Yainkoak bezela, nere aragiz bein ere asetzeke?
  5. Ai litz!! nere itzak idatzi ditzakenik, Ai lira!! laŕutx batean bilduak!
  6. edo, burnizko eztenez eta berunez, aŕian betiko ildaskatu ditzakenik!!
  7. Ba-dakit nere Osagiľe-goela bizi dala, * luŕ-gañean azkenik yaikitzeko;
  8. eta nere laŕu au galdu ondoren, nere aragitan Yainkoa ikusiko dudala.
  9. Neronek, bai; neronez ikusiko dut, nere begi ber-berok ikusiko dute, giltzuŕunak uste ontan urtzen doazkit.
  10. Zuek, beŕiz, «arazo onen aztaŕenak aŕtzeko nola ekin genezake», diozutenok,
  1. ezpataren belduŕ izan zaitezte, txaŕkeriok ezpatarako lain bait-dira, ebazkuntza ba-dala yakin dezazuten.

 

20

Gaizto oriek!!

  1. Sopar Naama’ŕak itz egin eta esan zion:

2. Adimen eta biotzak eraginda erantzun nai dizut.

  1. Laidotzat dagidazun akaŕa entzunda, nere adimenaren atsak erantzuna dakaŕkit.
  2. Ez ote-dakizu; lendabizitik, * gizakia luŕean yaŕia izan danetik,
  3. gaiztoaren loraldia labuŕa, eta azalutsaren poza apuŕ batekoa dala?
  4. Aren garaya ortziraño eldu, (Er 37, 35) eta aren burua odeyetaraño iritxi aŕen,
  5. azkenik, aren einkariak bezela, luŕ yoko du, eta, ikusi zutenek «Non da» esango dute.
  6. Amets bat bezela egaka igaro, * eta gaueko irudipena bezela suntsituko da.
  7. Ikusi dun begiak ez du beŕiz ikusiko;

eta, aren etxeak ez du gero ezagutugo.

  1. Aren semeek, landeŕei ordaindu;

eta, aren ondasuna, beren eskuz, dagokienei biuŕ beaŕko diete.

  1. Aren ezuŕak betetzen zitun gaiztakeriak.

ayekin autsetan etzango dira.

  1. Gaiztakeria, bere aoko gozaritzat, * min-azpian izkututa,
  2. ao-sapai erdian erabiltzeko, yarei utzi gabe zeukan-eta.
  3. Azkuŕia aren eŕayetan aldatu, eta, suge-beazun biuŕtuko zayo baŕnean. *
  4. Irentsitako ondasuna okaldian yaurtiko du;

Yainkoak sabeletik yaurtiraziko dio.

  1. Suge-edena xurgatzen bait-zun;

eta, suge-miztoak ilko du.

  1. Ezti eta guriña ez ditu ikusiko, latsetan ibaika ixurtzen.
  2. Etekiñak biltzen zituneko alaitasuna galduko zayo, aŕtu-emanak ongi diraneko poza yoanen.
  3. Landeŕak eta nekazariak esku-utsik igoŕi bait-zitun, eta bestek eraikitako etxea ostu zun.
  4. Sabela opoŕ uzten ez zekin, (Go. 5, 9) ez du, beraz, bere gogarako azkenik izan.
  5. Oro gutxi zan aren salokeriarentzat;

aren ondasunetik ez da, beraz, ezer geldituko.

  1. Yoritasun betean puŕut egingo du, eta elkaitzaren min guziak gañera eroriko zazkio.
  2. Aren sabela betetzeaŕen,

bere aseŕe irakiña igoŕiko dio,

aren aragian, euria bezela, yetxiraziaz.

  1. Burni-ayotzetik igesi ba’doa, burniorizko uztaiak zulatuko du;
  2. aren sabeletik gezia irteten da,

aren gibelaren mutuŕ bizia ageri da,

ikara, metaka, gañera yauzi zayo,

  1. iñongo iľuntzak oro, izkutuan zai dauzka. *

Iñoren atsik gabeko suak direntsa, eta aren etxolako ondakiñak eŕetzen dizkio.

  1. Ortziak aren gaiztakeria argitaratuko du,

eta luŕa aren auŕka yaikiko da.

  1. Uyoldeak aren etxea ustuko du, eta aseŕe-egunean suntsituko.
  2. Ori da, Yainkoak gaiztoarentzat daukana, eta, Yainkoagandik ark aŕtuko dun okeŕ-ordaña.

 

21

Zoriona nork aukeran?

  1. Yob’ek erantzun eta esan zun:
  2. Entzun! Nere itzak, entzun;eta, zuengandiko atsaldia, auxe izan bekit.
  3. Mintzatzen utz nazazute;

eta, gero aukeran nausa zenegidateke.

  1. Gizakirekin ote-dut izkaldia?

Ziyorik gabe sumintzen ote-naiz?

  1. So niri; eta, aŕitu zaitezte; eta, eskua ao-gañean ipiñazute.
  2. Gogoan darabildanean, aragi-ikaraz, neroni ere txundituta gelditzen naiz.
  3. Zergatik gaiztoak bizi (Ye. 12, 1; A. 1, 3, 13) eta adiñeko dira, eta altsu izatera eltzen?
  4. Azia iraunkoŕ dute ingurun;

eta, ondorengoa begien auŕean.

  1. Ayenean Izugabeko lasatasuna; eta, Yainkoaren zigoŕik ez.
  2. Ayen zezena galtzerik gabe ernaile; eta, ayen beya iľoŕtzerik gabe umedun.
  3. Beren orpogoŕiak artaldea bezain yarei uzten ditute eta, ayen auŕak yauzika oi dabiltz:
  4. Zaldabez eta kitaraz abesten, txistu-otsez poz betea dutelarik.
  5. Egunak, zâŕtzaroraño eztitan diyoazkie, eta iľundegira, biotz-lasa doaz.
  6. Ala ere, Yainkoari zesayoten: «gugandik alde egizu! zure agindu-eskeak ez ditugu ezagutu nai».
  7. «Zer da Altsua, meneko gakizkion? (Ma. 3,14.) Zertarako zaigu on, Ari aŕen egitea?»
  8. Ez dute, ordea, aukeran beren zoriona;

Utikan, nigandik gaiztoen asmoa.

  1. Esan niri: gaiztoen argia zenbaitetan itzaltzen dan? ondamena gañera datoŕkien?

Yainkoak asaŕetuta, ayen yarauntsia poŕokatzen dun?

  1. Aizeak eragindako agotza, eta zirimolak erauntsitako iľauna bezela dira?
  2. Yainkoak, zigoŕa aren semeentzat daukala?

Ari ezaŕi beaŕ lioke, ordea, uleŕ dezan.

  1. Bere begiz elkaitza bekus, eta, Altsuaren aseŕetik edan beza!! *
  2. Bera ez danean, beretaŕen zoriaz ari zer? aren iľabete-saiľa ebakia danez-gero?
  3. Bai al-dago zerbait, Yainkoari irakatsi dezayokenik? gorenak ebazten ditun Yainkoari?
  4. Olako, indaŕtsuenik danean, biotz-nare zoriontsu iltzen da:
  5. sayets biak gantzez guri, eta ezuŕak muiñez okiťuta.
  6. Beste ua, aldiz, gogo-samiñez zoriona txastatu gabe iltzen.
  7. Autsean, biak berdin dauntzate, eta aŕek estaltzen ditute.
  8. Ots!! Zuen oldozpenak ba-dazaguzat;

eta, bai nere auŕka darabiltzizuten asmakeriak ere.

  1. Diozute: «Arako yauntxoren etxea non dago?

gaiztoak bizi ziran etxola non?»

  1. Ez al-diezute bidaztiei galde egin, eta ez al-dakizute zer dioten?
  2. «Elkaitz-egunean, gaiztoarentzat okeŕik ez; aseŕe-egunean itzurpidea arentzat?»
  3. Nork yaukitzen dio darabiľen bizikera?

eta, egiten ditunen ordaña nork damayo?

  1. iľobira daramate,

eta, an ere ba-du zai dagokionik.

  1. Munloko zotalak ere mêtzen dizkiote;

eta, aren ondoren gizakiak oro yaŕaiko zazkio (...)

  1. Zertako, ba, dabazkidazute alpeŕikako pozbideak? okeŕ diran erantzun oriekin?

 

22

Elipaz aspeŕgaitz

  1. Elipaz Teman’daŕak, ordun, itz egin eta esan zun:
  2. Gizakia, Yainkoarentzat onuratsu al-daiteke?

Beretzat, bai, onuratsu daiteke, sendun ibiliz.

  1. Zintzoa zerala ere, Goikoari zer?

Onbidean zabiltzala ere, Ark zer irabazten?

  1. Zintzoa zeralako ataŕatzen ote-zaitu, * eta auzira ote-datoŕ zurekin?
  2. Zure gaiztakeria ez al-da izugaŕia, eta zure ogenak mugarik gabe?
  3. Alabañan, zure anayei baya kentzen zenien, eta laŕugoŕiei soñekoak erazten zenizkien. *
  4. Nekatuari ez zenemayon urik, eta goseari ogia kentzen zenion.
  5. Beaŕtsuaren ondare-luŕaz yabetu ziñan, zure begikoa an bizitzen yaŕtzeko. *
  6. Alargunak esku-utsik igoŕi, eta umezurtzen besoak austen zenitun. *
  7. Argatik xedebaz inguratua zaude, * eta izuak sostean aŕtua.
  8. Argia iľunpe biuŕtu zaizu eta itsu, eta urarangelak itotzen zaitu. *
  9. Yainkoa, ortzi-goyenean ez al-dago?

Ez al-ditu Ark izaŕen buruak ikusten? *

  1. Zuk, beraz, diozu: «Yainkoak zer daki?

Lañoaren baŕnetik ebatzi al-izango ote du?»

  1. Odeyak altxabe ditu, ikusi ez dezan; eta, ortzi zabal ortan ibili-dabil.
  2. Gizatxaŕek ibilitako bide zâŕean, beraz, ibili nai al-dezu?
  3. Ayek, garaira gabe, erauziak izan ziran; uyolak eŕotik aterata.
  4. «Alde egizu gugandik» Yainkoari ziotsaten— «Zer dagiguke Guzialdunak?»
  5. Ua zan, ala ere, etxeak aberastu zizkiena, bitartean gaiztoak, beren burupidetik ayenatzen Zuten.
  6. Ayen poŕokaldian, zintzoak pozez daude, eta ogengabeak nausaka dio: (Er. 107, 42)
  7. «Oŕa!! Ayen aŕopuzkeria ezabatu da;

«ayen onibaŕak suak irentsi ditu».

  1. Ots!! Yainkoari adiskidetu zakizkio: eta oŕela ditukezu ontuŕe onak.
  2. Aren aotik legea aŕtu, eta Aren itzak zure biotzean saŕ itzazu.
  3. Alguzidunarengana apaltasunez ba’zatoz,

eta zure okeŕkeri-etxolatik uŕutiratzen ba’zera,

  1. uŕe-totxoak autsatzat aŕtzen ba’dituzu,
    eta Opir guzia aŕuko aŕ-kaskaŕtzat,
  2. ordun, Alguziduna, zuretzat uŕezko altxoŕ eta ziľaŕ-meta dukezu. *
  3. Alguziduna atsegingaŕi dukezu, eta auŕpegia Yainkoaganuntz yasoko duzu. *
  4. Otoi dagiokezu; eta, entzungo dizu; eta, eskein-zoŕak ordainduko dizkiozu.
  5. Zerbait erabakitakoan, burutuko duzu; eta, zure bidetan argia dirdir auŕkituko duzu.
  6. Apaltzen danari «gora» esaten bait-zayo, (Itz. 29, 23) eta begiak beratzen dituna gaizkatuko da.
  7. Ogenduna Ark yareiten du; beude zure eskuak garbi: yareiña zaitezke.

 

23

Yob’en zuriketa

  1. Yob’ek yardetsi eta esan zun:

2. Gaur ere gaŕatzak izango dira nere itzak:

Aren beso astunak intziri-samiñak ateratzen dizkit.

  1. Norbaitek ai lit! erakutsi Ua non idoro;

Aren aulkiraño ninyoake;

  1. Auzia Aren auŕean atera, eta nere aoa argibidez bete nezake,
  2. zer lerantzuidaken yakiteko, eta zer lesaidaken uleŕtzeko.
  3. Aŕandiro ote-liarduke nerekin?

Ez; ostera ere, begiak niregana lituzke.

  1. Eta, ordun, zindoa bait-naiz, arekin izkaturik, Aren epaitik betiko yaregingo nintzake.
  2. Eguzkialdera ba’noa, Ua an ez: saŕtaldera abitzen ba’naiz, an ere ez.
  3. Ipaŕera Aren biľa asirik, nik Ua ez nabaitzen; egoaruntz bira ba’dagit, orobat ikusi-eziña zait.
  4. Ba-daki, ordea, zein bidetan ibiltzen naizan;

aŕagoan azteŕ nazala, beraz, eta uŕea bezela irtengo naiz.

  1. Nere oiña, Aren aztaŕnatan ibili oi da;

Aren bidea, iñoiz sayesteke, niretzat aŕtua dut.

  1. Aren ezpañetako agindutik ez naiz aldendu;

Aren aoko itzak, nere lege bakaŕa izan dira.

  1. Bañan, Ark zerbait erabakiz-gero, nork lekaŕke atzera? Gogoak eman diona egiten du.
  2. Nitzaz erabaki duna burutuko du; * eta olako asmorik asko ditu.
  3. Andik nere izua Aren auŕean;

gogoratzeak ere ikaratzen nau.

  1. Yainkoak biotz-il nauka, Guzialdunak izutzen nau.
  2. Arganako tartean iľunpea yaŕi zait;

eta Ua auŕez-auŕe ikustea iľunak dit eragozten.*

 

24

  1. Zergatik, Alguzidunak ez ditu aldiak berezi, eta Ua dazagutenek Aren egunak ez ditute ikusten?
  2. Zedaŕi-aldalariak ba-dira;

artaldea eta artzaia ostuta daramazte.

  1. Umezurtzaren astoa erabiltzen dute; eta, alargunareu idia baitzat aŕtzen.
  2. Bidetik noaŕoinak aldentzen dira; eta, landeŕak ayengandik ostentzen.
  3. Laŕastoa basoan bezela, yanari-biľa apizean soŕtzen dira goizetik, umeen goseak artara eragin-da,
  4. yatekoa ereintzetan napuŕtzen; eta, zitalaren mâstietan apizten.
  5. Yantzirik gabe, gaua laŕugoŕi igarotzen dute, otzaldian estalkirik ez dutelarik.
  6. Mendititako ur-oldaŕak uyeltzen ditu; eta, babesik ezean, aŕkaitzei ezaŕtzen zazkie.
  7. Umezurtza ugatzetatik daramate; eta, landeŕei baikuntza aŕtzen diete.
  8. Laŕugoŕi, soñekorik gabe landeŕok nagusientzat— goserik balak daramazkite.
  9. Aren orma-tartean olioa eraixten;

eta, dolarêtan arentzat mâtsa istikatzen.

  1. Iriak gizonen intziriñez;

eta, iltzen diranen gaŕaxiz beteak...

Yainkoak ez du oŕelakorik eragozten.

  1. Ba-dira argiaren etsayak ere, * aren bideak ezagutzeke eta aren zirkuetan ibiltzeke.

14.Gizeraiľea gau beltzean yaikitzen da; landeŕa eta gaixoa iltzen ditu, eta, ebaslea gauez biraka dabil.

  1. Ezkontza-nasleak, begia iľunabaŕera du ernai: «Iñork ez nau ikusiko» esanez, bere auŕpegia estaltzen du zapiz. *
  2. iľunez —(iľunaldiyan)etxeak zulatzen dituzt egunargiz izkutuan an daude, oŕela argi-arbuyatzaľe diran oriek.
  3. Ayentzat, goiza, eriotz-itzala bezainbat da, bai bait-dituzte ayek ere biotz-ikarak.
  1. Ur-azala baño kolokago dira: * ayen arloa landan biraogaŕi da, mâsti-bidea ez zaye ezaguna.
  2. Legoŕte eta beroak eluŕ-ura xurgatzen dute: alaxe iľunpe-baŕneak ere ogen egin dutenak.
  3. Erdi zunak berak ântzi du, aŕak arengan beteketa gaitza darabilte; artzazko oroitzarik ez da.
  4. Gaiztakeria zugatza antzo pitzatua izango, auŕgabeko emakume antzua indaŕkeriz zerabiľan ark, eta, alargunaren eŕukirik ez zun (ari on egiteko).
  5. Altsuei bakaŕik laguntzen zien ark: yaiki dalarik, bere biziaz ere kezkaz da, noski.
  6. Uste ona damaye, lagundu ere ditu; (Ag. 2, 21) bañan, aren begiak ayen ibilkerari so-oaŕ daude.
  7. Goratu dira: eta, berealaxe ez dira ageri; erori dira, besten antzera biŕindu, galburuak bezela metatuak dira.
  8. Nork, ezperen, gezuŕtitzat salatuko nau? nere itzak, nork ezeztuko ditu?

 

25

Yainkoarentzat gizakia zer?

  1. Ordun, Baldad Sue’taŕak itz egin eta esan zun:
  2. Arenak dira nagusitza eta larderia;Arena, bere goi ayetan pakea aztea.
  3. Aren osteak zenbatu al-ditezke?

Noren gañean ez ote-da Aren argia?

  1. Nola, beraz, Yainkoarentzat gizakia zintzo azaldu? Nola Arentzat, emakumegandik yayoa garbi ageri?
  2. Ara! iľargiak berak ez du argirik;

eta, izaŕak, Aren begietan, garbiak ez dira.

  1. Are gutxiago, aŕ bat dan gizakia; zer dioke mamu dan gizakumeak?

 

26

Yaube indaŕtsu

  1. Yob’ek yardetsi eta esan zun:

2. Noren lagun zatoz? Erkin norbaitena?

Beso makala indaŕtzen ari al-zera?

  1. Ori, zuntzunari onu ematea da; eta, yakite aundia azaltzea!!
  2. Norentzat dira zure itzok? eta, norena aotik darizun atsa?
  3. Itzalak luŕpean dardaraz daude; urak eta ayetako bizilagunak ikaraz.
  4. Xeola, Aren begietan nabari-goŕi dago, Galpenak Ua auteman du.
  5. Ark dauka Ipaŕa utsaren gañean edatua;

azpiko euskaŕi gabe, luŕa zintzil Ark ipiñi du.

  1. Ura, odeyetan lotua dauka;

ayen aztaz lañoak uŕatzen ez dirala.

  1. iľargi betearen musua Ark estaltzen, eta arengan Bere laño-sarea edatzen du.
  2. Urgañean metxa maŕatu du, argi eta iľunaren mugaraño.
  3. Ortziko zutoyak, Aren zemaz * izututa zotukatzen iira.
  4. Bere indaŕez itxasoa nare dauka, * Naspiľa bere yakintzaz zapaltzen du.
  5. Aren atsak ortzia ikuzi du;

eta Ipaŕ-sugea Aren eskuak zizta-zulatu du.

  1. Ots!! Guziok, Arek egindakoen soŕtarazikoen— ertzak dira: *

entzuten duguna apuŕño besterik ez;

Aren oñaztu-oyartzuna, bañan, nork uleŕtuko?

 

27

  1. Eta, bere itzaldiari ekin-da, Yob’ek esan zun:
  2. Ala Yainkoal, nere auzia eurtua daukana;

eta, ala Alguzidunal, biotza samiñez bete didana. *

  1. Biziak nigan dirauño, eta Yainkoaren atsa suduŕean dudaño, *
  2. nere ezpañek txaŕkeririk ez dute esango; ez eta nere mingañak gezuŕik aterako.
  3. Diostazutena, iñola ere ez dizuet onaŕtuko; iltzen nauzutela ere, nere zintzotasuna ken dezaidazuten ez aizuet utziko.
  4. Zuzenean nago; eta, aitoŕ ontatik ez naiz sayestuko, nere egunetako bat ere ez bait-dit biotzak salatzen. *
  5. Nere etsaya, gaizkintzat bego; nere aitzikoa, okeŕtzat.
  6. Azalutsak, zein itxarobide duke, ba, Yainkoak yo eta bizia ari kentzean?
  7. Zorigaitza gañera etoŕiko zayonean, Yainkoak ayen oyuak entzungo ote-ditu?
  8. Alguzidunarengan atsegiña idoroko ote-du? * Aldi orotan, Yainkoari otoi ote-dagioke?
  9. Yainkoaren yarduna darakaskizuet, * Alguzidunaren burupidea ez dizuet ostenduko.
  10. Ots!! Zerok ikusi duzute, Zergatik, ba, oŕen alpeŕik darausazute?
  11. «Oŕa diozuYainkoak gaiztoarentzat daukana, eta, Alguzidunarengandik okeŕak duken yarauntsia;
  12. seme asko ba’ditu, ezpataz ilko dizkiote, aren auŕtxoak ez dira ogiz aseko;
  13. eta ostekoak il ta eortziak izatean, ayen alargunek ez die negaŕik (erostarik) egingo
  14. Autsa bezela ziľaŕa metatu (ayek) eta loya bezela yazkiak bildu ondoren,
  15. bildua zintzoak yantzi, *

eta ziľaŕa ogengabeak yarauntsiko du.

  1. Ayek eraikitako etxea, sitsarena bezela da; landazayek daraikiten txabola bezelakoa.
  2. Aberatsa lotara yoango; bañan, azkenekoz: begiak irikitzerakoan, arena amaitua izango da.
  3. Uyolde bat bezela, izua gañera datoŕkio; ekaitzak gauez darama,
  4. eta aize zakaŕak erauntsia ba-doa, bere tokitik zirimolan irabiotuta.
  5. Yainkoak, eŕuki gabe, yo eta yo darauntsa: alpeŕik abiťuko da Aren eskuetatik igesi.
  6. Bere lekuan bertan ere, txixtu eta esku-zartak aŕtzen doa.

 

 

28

Yakintza ziña

  1. Ziľaŕa ateratzeko meatzak ba-dira; eta uŕea urtzeko aŕagoak.
  2. Burnia, luŕetik idokitzen da; eta, burni-oriya aŕia urtuz dugu.
  3. iľunpeari muga ezaŕi zayo; eta, luŕpe iľun eta itzalpekoa, azken barneraño ezagun egiten zaigu.
  4. Oñik ez zezagun baŕne artan, gizakiak, berak zulatutako bideak, olo-luŕetik uŕun dauzka.
  5. Ogia dakaŕen luŕak, baŕnean sua soŕtu zayolarik,
  6. aŕitartean zapir’ak ditu, eta ondaŕ-sokoŕean uŕea.
  7. Arâko bidea, egaztiak ez du ezagutu; eta, sayaren begik ere ez du ikusi.
  8. Basabereek ez du oinkatu; eta leoya artan ez da ibili.
  9. Baña, gizakiak, bere eskua mugeŕari ezaŕita, mendiak eŕotik iraultzen,

10a. ibayak aŕkaitzetatik ateratzen ditu:

11a. itaxurak eragozten daki;

10b. aren begiak ezertarako dan guzia ikusi du,

11b. eta izkutua dana argitara dakaŕ.

  1. Zuhuŕtasuna, beŕiz, nondik iritsi? Zein da adimentokia?
  2. Arâko bidea gizakiak ez daki;

ez da bizidunen luŕean arkitzen.

  1. Lezeak dio: «Nigan ez da».

Itxasoak dio: «Ez da nerekin».

  1. Uŕez ez da ordaintzen, (Y. 7, 9) ez ziľaŕez aztatzen.
  2. Opir’ko uŕea ez da ua aña:

ez eta onikar edeŕak eta zapir’ak ere.

  1. Ez da uŕerik, ez leirik, berdindu leikiokenik, * ez uŕe utsezko ontzirik arekin aldatzekorik.
  2. Koral eta istaŕia ez dira aren aldean aipagaŕi: eta zuŕtasunketa txirlaŕiarena baño obea da.
  3. Kus’ko topazi ez daiteke arekin berdindu;

ezta aren aldean uŕe garbia edeŕetsi ere.

  1. Zuŕtasuna, beŕiz, nondik datoŕ?

Adimenaren tokia non dago?

  1. Bizidun guzien begientzat ostenduta dago; egaztienentzat estalita.
  2. Galmen eta Erio’k diote:

«Aren aipua belaŕietara eldu zaigu».

  1. Arenganako bidea Yainkoak daki: eta, aren tokia dazagu.
  2. Luŕbirako guenetara bait-dakus, eta ortzipeko dana begietan du.
  3. Aize-oldaŕa arautzen,

ur-azta berdintzen,

  1. euri-legea yaŕtzen,

eta tximist-bidea erabakitzen zunean,

  1. yakintza begietan zeukala nondik iritxi eta biľa diteken erakutsi digu. *
  2. Esanez: «Ara; Yakintza, Yaunaren belduŕ-dun izatea da; eta, sena, ogenetik aldegitea».

 

29

Yob’en azken yarduna

  1. Eta, bere itzaldian ekiñik, Yob’ek esan zun:
  2. Beiñolako iľabete ayetara, nork itzuliko niñuke, Yainkoak zaitzen niñun egunetara?
  3. Aren kiriseľua nire-gain diztiz izaki-ta, iľunpean baŕna, aren argitan ibili nenbiľanean!!!
  4. Ordun, nere gara-erdiko egun ayetan, Yainkoa bait-neukan nere etxolan nabari.
  5. Alguziduna, artean nerekin zegon eta nere semeak ingurun nitun.
  6. Bideak esnez ikuziak neuzkan, eta aŕiak olioa xiŕipaka zemaidaten;
  7. Iriko atera agertzen nintzanean, * eta, zeyean aulkia apaintzen zidatenean,
  8. ni ikustean gazteak izkutatzen,

eta, zâŕak yaiki ta zutik gelditzen ziran;

  1. nagusiek, erausia ebakirik, aoa eskuz estaltzen zuten;
  2. agintariei mintzoa makets;

eta, mingaña aosapaira itsatsia gelditzen zitzayen;

  1. ninentzun belaŕiak zoriontsua ziostan; ninkusan begiak aundiesten niñun;
  2. laguntzen bait-nitun deika zetoŕkidan landeŕa eta, urgazlerik gabeko umezurtza.
  3. Galtzorian zanaren onespena gañera zetoŕkidan, eta, alargunaren biotza alaitzen nun.
  4. Soñekotzat zuzentasuna nekaren;

eta, bera zitzaidan longaiña eta burukoa.

  1. Itsuak begitzat niñun, eŕenak ointzat.
  2. Landeŕen aita nintzan, eta ez nezagunaren auzian azteŕenak aŕtuta,
  3. okeŕari mataraiľa austen, eta ortzetatik puska kentzen nion.
  4. Eta nesan; «Nere kabian ilko naiz;

eta, nere egunak ondaŕak aña izango dira;

  1. eŕoa ur-ondoan yaŕia neukan, eta intza nere ostoetan koka.
  2. Nere ospea biŕloratuko zait;

eta, nere uztaya nere eskuetan sendotuko.

  1. Adi eta zai egoten zitzaizkidan, nere onuarekiko isilik.
  2. Ni mintzo izanez-gero, yardeslerik ez an; eta, nere izketa ayen gañera ziñotsan.
  3. Euriaren bezela, nere zai oi zeuden, beranteuriari bezela, aoa zabalik.
  4. Ortzargi ba’nintzayen, ezin ayek siñetsi, * nere iŕipaŕ ua galtzen utzi gabe.
  5. Ayetara ezkero, maipuru oi nintzayen, gudostean eŕege bezela eserita, atsekabe ziranen pozkiľetzat.

 

30

Bêra-beaŕa

  1. Orain, beŕiz, nausagaŕi naute gaztêk; ayen aitak, nere artaldêtako zakuŕetara aŕtzekoak ez ba’ziran ere.
  2. Zertarako, ba, izango litzaidake ayen esku-indaŕa, Albia ayengandik osorik yoana zan;
  3. Noaŕoin eta gosez akituta, etze soil eta elkoŕetan igesi zebiltzan,
  4. sasitartean belaŕ gaziak biltzen, eta iñaŕ-zaiñak ogitzat yaten.
  5. Eŕitik yaurtiak izaten ziran, eta lapuŕtzat izkolaka axatuak.
  6. Aŕu gaitzetan bizi ziran, luŕ-zuloetan eta aŕkaitzetan.
  7. Gaŕaxika zebiltzan sasitartean. eta asunetan zeuntzan,
  8. nardagaŕi eta izenik gabe, aurkintzatik nargaz oilduak.
  9. Orain, beŕiz, ayentzat eresi-lelo egiña nago; * eta, elepide natzaye.
  10. Iguin naute; asagotu zazkit, eta neri auŕpegira tu egiteko ez dira belduŕ izan.
  11. Beren lokaŕia askaturik, gaizki narabilte, eta nere auŕean aokoa yaurti dute.
  12. Eskui-aldetik umekondoak yaiki zazkit, oin-zoztoŕak neri yaŕtzen.
  13. Nere zirkua poŕokaturik, ni galtzeko auŕeratzen: eta, ayei buruz laguntzaľerik ez dut.
  14. Akal zabaletik etoŕi dira, iraulkiñen artetik saŕturik.
  15. Izua gañera yauzi zait, aizeak bezela nere gogoa erauntsirik, eta nere osasuna odei bat bezela igaro da.
  16. Eta orain, adorea nigan urtzen da; * eta, atsekabe-egunek aŕtu naute.
  17. Gauez ezuŕak zirtzikatzen zazkit, (Emen 19, 22) eta, odol-yoak nere zañetan ez du opoŕaldirik. *
  18. Aren indaŕez laŕua mazkaldu zait, eta anokiak bezela ertsatzen nau.
  1. Lokatzera iraitzita natza, auts eta iľaun antzeko egiña.
  2. Dei egin dizut; eta, ez didazu entzun; auŕkeztu natzaizu, eta Zuk yaramonik ez.
  3. Ankeŕ biuŕtu zatzazkit;

eta, esku indaŕtsuz narauntsazu.

  1. Aize-gañera yaso eta erabili niñuzularik, ekaitzean suntsitu nauzu.
  2. Ba-dakit, eriotzara naramazula, bizi izanak oro biltzen diran etxera.
  3. Bañan, iľobirakoan eskua luzatu;

eta, gaitzaldian ots egitea ziľegi ez ote-da?

  1. Ez ote-nun negaŕ egiten, bestên elkaitzetan? Eta, ez ote-nintzayon landeŕari eŕuki izaten?
  2. Onaren zai ni: eta, gaitza etoŕi zait; Argiaren aiduru; eta, iľunpea yausi.
  3. Nere baŕnekoak bol-bol dira isiltzeke; egun beltzak eldu zazkit.
  4. Belduta nago; ez, noski, eguzkiaŕen; lagunartean yaikitzen ba’naiz, ots egiteko da.
  5. Basoraen anai eta egalpeŕkumen lagun * biuŕtuta nago.
  6. Laŕua beltz egiña dut;

eta, ezuŕak sukaŕez kiskaliak.

  1. Nere kitara minkuŕti;

eta, nere txistua negaŕti biuŕtu da.

 

31

Yob’en yatoŕtasuna

  1. Nere begiekin, ituna egiña dut: Neskarik nola nekaŕke, beraz, gogora?
  2. Yainkoak goitik zein sari lemaidake; eta zein liteke niretzat Goiko Alguzidunarengandiko yarauntsia?
  3. Ondamena ez al-da gaiztoen zatia; eta, elkaitza okeŕ dabiltzanena?
  4. Ez al-ditu nere bideak ikusten, eta nere uŕats guziak zenbatzen?
  5. Gezuŕez ibili ba’naiz, eta nere oña maŕo egitera leyatu ba’da,
  6. Yainkoak aztaga zuzenez azta benaza; eta, nere zintzotasuna dazaguke.
  7. Nere uŕatsak bidetik sayestu ba’dira, biotza begien ondoren yoan ba’zait, eta nere eskuei zerbait itsatsi ba’zaye,
  8. nik ereindakoa bestek yan beza, eta nere zituak erauziak bitez.
  9. Biotza emakum6k liľuratu ba’didate,

eta adiskidearen atetik ataizean egon ba’natzayo,

  1. nere emazteak besterentzat eyo beza, eta aren gañean besteak makuŕ bitez:
  2. ori, ogentzaŕ eta txaŕkeri aundia bait-da;
  3. ondamendiraño iristen dan sua, eta nere ondasuna eŕotik txautuko zuna.
  4. Auzitan, auŕka, elkaŕekin geniardularik, nere neskame-moŕoyen eskubidea aintzakotzat aŕtu ez ba’dut,
  5. zer negike, Yainkoa yaikiko danean?

zer nerantzuyoke ebaztera datoŕkenean?

  1. Ez ote-du ua ere, umontzian egin naunak egin?

eta, emasabelean soŕtu gaituna, Ber-bera ez ote-da?

  1. Landeŕari, nai zunik ez diot ukatu;

eta, alargunaren begiak ez ditut mintzen utzi.

  1. Nire ogia, niretzat bakaŕik ez neukan;

umezurtzak ere artatik yaten zun.

  1. Nere gaztetandik nerekin azi bait-da aitarekin bezela;

eta emasabeletik lagun etoŕi natzayo.

  1. Iñor, biľuzirik iltzear,

edo landeŕen bat soñekorik gabe nekusaneko,

  1. aren geŕuntzea nere ardien iľez beroturik,

beraren onespena irabazten ez ba’nun,

  1. ebaztegian laguntza idoroko nula ikusiz, umezurtzaren auŕka nere eskua yaso ba’dut,
  2. lepoa soñetik yalki,

eta besoa sorbaldatik iñausi bekit.

  1. Yainkoaren apenak izutzen bait-nau;

eta, Aren aunditasunari buruz ezin nengoke.

  1. Uŕean etzan ote-da nere uste ona?

Uŕeari: «Zu zera nere itxarobidea» esan ote-diot?

  1. Nere aberastasuna aundia zalako poztu ote-naiz?

eta, nere eskuak bildutako on ugariengatik?

  1. Eguzkia istatzen eta iľargia deduz ibiltzen ikustean,
  2. biotza baŕnean liľuratu zaidalarik,

nere aoari eskua muñez ezaŕi ote-diot? *

  1. Epai gaitzerako lain litzaidake,

oŕela Goiko Yauna ukatzea.

  1. Etsayaren kaltez poztu ote-naiz, gaitzak aŕtzen zunean iyutika?
  2. Ez!: nere mingañari, ostera, eragotzi diot

aren eriotza araoka eskatuz ogen egitea.

  1. «Non auŕkitu, arenean aragiz ase ez danik?»

zioten nere etxekoek nitzaz.

  1. Landan, aŕotzak gaua igaro beaŕez utzi ote-ditut?

Etoŕkiñei ez ote-nien atea zabaltzen?

  1. Nere atsegiñak, gizartean oi danez, estali; *

eta, nere gaiztakeriak kolkoan ostendu ote-ditut?

  1. lagunabaŕen belduŕez eta aidengandikako nargaren lotsa, isilik eta atauŕera ilkitzeke egon beaŕez bezela?
  2. Nork lemaidake entzulerik?

Oŕa nere zantzua: Alguzidunak berantzukit!!!

Nere aitzikoak, bere salakuntza bidatz!!!

  1. Sorbaldaren gañean daramaket;

buruntza bezela lotuta ekaŕiko dut.

  1. Nere uŕats oro aitoŕtuko diot;

nagusi bezela auŕkeztuko natzayo.

  1. Nere luŕak nere auŕka ots ba’dagi, eta arekin, aren ildoek ere nagaŕ ba’dagite;
  2. Aren zituak txanpon-ordañik gabe yan ba’ditut, eta aren yabei bizia kendu ba’diet,
  3. gari-beaŕean arantzak bekazkit: eta, garagaŕ beaŕean lapatzak. Amaitu dira Yob en itzak.

32

Eliu’ren asmakizunak

  1. Eta iru gizon ayek, zintzoa zala etsi-etsita, Yob ikusirik, ari erantzuteke gelditu ziran.
  2. Bañan, Eliu, Barakel Buz' taŕaren semea, Eŕam’en odolekoa, aseŕetu zan. Yob’en auŕka lenbizi aseŕe ori piztu zitzayon,Yob’ek bere burua Yainkoa baño zuzenagotzat zeukala-ta;
  3. bere iru adiskide ayen auŕka, gero, erantzunenik arentzat ez zutelarik ere, Yob gaiztesten zutelako.
  4. Zâŕagoak zirala-ta, Eliu itxoiten egon zan, Yob’ek zerausaño.
  5. Bañan, ayen aoan erantzunik ez zala ikusita, aseŕez beterik,
  6. Barakel Buz’taŕaren seme Eliu’k itz egin zun eta esan:

Gaztea ni; zuek, beŕiz, zâŕak izaki-ta, lotsa ta uzkuŕ nintzan deritzadana zuei agertzeko.

  1. Egunak mintzatuko dira uste nunadin elduak sen ona erakutsiko du.
  2. Izan ere, ba-da gizonengan gogoa, eta Alguzidunaren atsak adimena damaye. *
  3. Ez dira bat adin eldua eta sen ona, ezta gizon zuhuŕa eta epaiľe zuzena ere.
  4. Entzun niri; dasaizuet, beraznik ere, azalduko dut nere aburua.
  5. Ara!: zuen itzak itxoiten nengon, zuen aburuak ezagutu nai, itzen biľa zenbiltzatelakoan,
  6. adi-adi zuengana so; eta, ara:

Yob’en auŕka mintzatzeko iñor ez; aren itzei yardesteko zuetako iñor ez.

  1. Ez esan: «Egia idoro dugu»;

Yainkoak yo du; ez gizonak;

  1. Yob’en itzek ez naute ikutu;

ez diot nik ere zuen itzez yardetsiko.

  1. Izutu dira; ez dute erantzun;

itzak peitu zazkie.

  1. Itxoin dut; bañan, ez dira mintzatu; isiľik gelditu dira, ezer erantzuteke.
  1. Nik, beraz, itz egingo dut, nik ere, nere aburua azalduko dut.
  2. Esankizunez beterik bait-nago, eta, barneko atsak naragi.
  3. Aral: baŕnea, irtenbiderik ez dun ardo antzo dut; zagi beŕiak bezela lertu-beaŕez.
  4. Atsedeteko itz egingo dut;

erantzuteko ezpañak irikiko ditut.

  1. Nori mintzo natzayon ez det begiratuko, iñor ez dut limuŕtuko.
  2. Limuŕtzen ez bait-dakit, egin naunak laisteŕ ken ez nazan.

 

33

Yob iritzitsu

  1. Entzun, beraz, Yob, nere yarduna: nere itz guziak aditu.
  2. Ara: aoa irikitzen dut nere mingaña artan mintzo dedin.
  3. Itzak biotzetik zintzoki dariztake; eta nere ezpañak egi utsa esango dute.
  4. Yainkoaren atsak egin nau;

Alguzidunaren arnasak eman dit bizia.

  1. A1 ba’duzu yardeskidazu;

gertu zaitez; yarki zakizkit.

  1. Ona emen ni ere, zu bezela, Yainkoak buztiñez egiña.
  2. Ez zaitez nere belduŕaz izutu; * eta nere eskua ez zaizuke astuna.
  3. Aral: nere belaŕitan esan duzu:

eta, zure itzen otsa ondo entzun dut.

  1. «Garbi nago eta ogen gabe;

zuzen naiz eta okeŕik ez da nigan.

  1. Berak, beŕiz, nere auŕka apukoak asmatuz etsaitzat nauka.
  2. Nere oñak biľuŕez ditu, eta nere bide guzietara so dago.»
  3. Oŕa, ba, nere erantzuna: ortan zuzen ez zera;

Yainkoa gizona baño aundiagoa da-ta.

  1. Arekin zertako izkatu, zure itz guzietara erantzuten ez ba’dizu?
  2. Yainkoak, oŕatiño, bein eta beŕiz itz egin oi digu. naiz guk Ua ez ikusi.
  3. Gauko amets-irudipenetan, * gizakiak lokaŕtuta, oean lo dauntzanean,
  4. belaŕia irikitzen die,

eta irudipenez izutzen ditu,

  1. gizona dakionetik aldentzeko, eta aŕokeria arengan itzaltzeko,
  2. eta, oŕela aren adorea iľobitik eta bizia gezitik yareiteko.
  3. Oñazez ere oean aŕagotzen du;

eta, aren ezuŕ guzien taigabeko ikaraz.

  1. Ogia iguin du,

yaki onak gogaikaŕi zazkio. *

  1. Aragia begitatik aitzen diyoakio, estaliak ziran ezuŕak begitara yaŕtzen;
  2. aren bizia iľobira uŕbiltzen doa, eta aren soña Erio-ortzetara.
  3. Ala ere, ari eginbeaŕa irakasteko, anei artetik aingeru bat ba’datoŕkio,
  4. eta artzaz eŕukituta, «iľobitik yarei egizu» Yainkoari ba’dio «arentzat ordaña idoro dut», *
  5. aragia umetan baño mardulago biuŕtuko zayo, eta gaztezaroko egunetara itzuliko da.
  6. Otoi eginda, Yainkoa adeibera didoroke;

Aren auŕpegia ikusiko du.

  1. Eta, gizauŕean, aldaŕi au dagike:

«Ogen egin eta zuzena autsi dut;

eta, ez dit ordain egokia yasanerazi. *

  1. iľobira gabe euki nau;

eta, argia bizitan ba’dakust»

  1. Ona, bein eta beŕiz Yainkoak gizarekiko darabiľan yardunbidea,
  2. gaixoa iľobitik yareiteko;

eta, bizien argiz argitzeko.

  1. Adi, Yoo!!, entzuidazu;

ixol: ni mintzatuko naiz.

  1. Esanenik ba’duzu, erantzuidazu, mintzo zaitez, zuzenetsi nai bait-zaitut.
  2. Bestela, entzuidazu isiľik,

eta nik sen ona irakatsiko dizut.

 

34

Iru yakitunek nolabaiteko

  1. Eliu’k, bada, ekinda esan zun:
  2. Yakintsuak!!: entzun nere itzak!buru argikoak!! adi egon zakizkidate,
  3. yanaria txastatzeko aoa bezela, itzak bereizteko belaŕia dugu-ta.
  4. Ebaztekoa ondo mugatu beaŕ dugu, dakiguntzat gure artean, ona zer dan.
  5. «Zintzoa naiz» esan bait-du Yob’ek— «eta Yainkoa ez da nerekikoan zuzen.
  6. «nere kaltez gezuŕa esan omen dut;

nik, «ogen egiteke mingaŕi da, noski, nere gezia».

  1. Nork, Yob’ek bezela, añenak ura bai’liran edan ditzazke?
  2. Gaiztagiñei biltzen zaye, eta zitalekin dabil.
  3. «Ezertarako ez zayo iñori, «Yainkoaren gogara ibiltzea» Esan du-ta Yob’ek. *
  4. Sen ona duzutenok, entzuidazute, beraz: Yainkoagandik, utikanl zitaikeria;

Alguzidunarengandik, bidegabekeria utikan!!!

  1. Egiña, bakoitzari, biuŕtzen bait-dio, bere bidetan biľatzen zuna idoroerazten.
  2. Ez du, Yainkoak, bidegabekeririk egiten, Alguzidunak ez du zuzenbidea austen.
  3. Luŕgañeko nagusitza, norengandik du?

Izadi osoaren arduradun, nork yaŕi du?

  1. Bere gogoa Arengana itzuli;

eta, bere ats eta arnasa Arengana bildu ba’lu,

  1. bizidun guzia berealaxe iiko, eta gizakia auts biuŕtuko litzake.
  2. Au entzun, adimena ba’duzu;

nere itzetara zaude ernai.

  1. Zuzen-goŕototzaľea ebazle yaŕtzeko ote-da? eta, Zuzen beñena gaiztesten al-zatozkigu?
  2. Eŕegeri «zitala»; eta, aundizkiei «doľoŕa» diotsena?:
  3. nagusiei auŕpegira begiratzen ez, (Ika. 35, 15) edo aundizkia landeŕa baño obesten ez duna, dirana, guziek Aren eskutik dute-ta?
  4. Gaberdiz sostean amaya didorokete;

aundizkiak iñaŕosi eta suntsituak dira; azkaŕa, bere indaŕa erakutsi gabe doa-yoan.

  1. Yainkoaren begiak giza-bidêtara ernai bait-dira, Aren uŕatsak oro ikusiz.
  2. Ez da iľunperik, ez itzalik, gaiztagiñak ostentzeko egokirik.
  3. Gizonari, garai yakiña yaŕi dio, Yainkoaren ebaztegira agertzeko. *
  4. Altsuak ikeŕketarik gabe yo;

eta, ayen ordez besteak yaŕtzen ditu.

  1. Ayen egiteak ezagutuak bait-ditu; gauez ayek suntsi eta zapalduz.
  2. Gaiztoak ziranez-gero,

agirian yotzen ditu.

  1. Arengandik sayestu ziralako,

eta Aren bide guziak ez ezagutu nairik,

  1. landerek oyua Arengana igo-erazi zutelako, eta gaixoek deadaŕa entzun-erazi zutelako,
  2. Pakea ba’dakaŕ, Ua nork gaiztetsi dezake?

Ostentzen ba’da, Ua nork nabaitu?

  1. Azalutsari eŕegetza erazteko, eŕiari xedeba ez dakion.
  2. Ona, beŕiz, Yainkoari nola mintzo beaŕ zayon:

«Barkal! Ez nazazu apuŕtu!

  1. Ez dakidana, irakaskidazu;

ogen egin ba’dut, gerokoan ez dut egingo.»

  1. Oŕela zuk zapuztutako ogena zigoŕkatuko ote-luke?

Zuri aukera; ez niri. Esan, ba, dakizuna.

  1. Sen oneko gizon eta entzule zuhuŕ guziek

nerekin esango dute:

  1. Yob ez da zuhuŕki mintzatu, aren itzak sengabeak dira.
  2. Ala ere, Yob azteŕtu beaŕa da azkeneraño;

Aren erantzunak gizatxaŕenak bezelakoak bait-dira.

  1. Bere, ogena areagotuz, gaizki egiña gure artean txaloka ta Yainkoari biraoka bal-bal dago-ta.

35

Yainkoa gurera makuŕtzen

  1. Beŕiro Eliu’k itz egin eta esan zun:
  2. Bidezkoa al-deritzazu esatea:

«Yainkoa baño zuzenagoa naiz ni»?

  1. Nere ogendik atera nezaken ontuŕea

zuri zer?—bait-diozu!

  1. Zuri erantzutera noa,

bidenabaŕez zure adiskidei ere bai.

  1. Begira ortzia; eta, so egizu;

ikus odeyak, zu baño garayagoak.

  1. Ogen ba’dagizu, zein kalte dagiozu?

eta txaŕkeriak metatuz, zer zenegioke?

  1. Zuzen ba’zabiltz, zer damayozu?

edo, zer aŕtzen du zure eskutik?

  1. Gizakia, zu bezela da: zure txaŕkeritik kaltea,

edo zure zuzentasunetik onura atera dukena.

  1. Zapalkeri askorengatik intziriak,

eta, altsuen azpikoengandik gaŕaxiak soŕtzen dira;

  1. Bañan, iñork ere ez dio: «Non dago Yainko nere Egiľea?

gauarentzat eresiak dituna?:

  1. luŕeko piztiak baño areago irakasten

eta eguratseko egaztien gañez argitzen gaituna.»

  1. Ala ayek oyuka; ez dira, ordea, entzunak *

gaiztoen aŕokeriagatik.

  1. Yainkoak ez ditu gezuŕ-itzak aditzen;

eta, Alguzidunak ez du alakoengana begiratzen.

  1. «Ez du ikusten» zuk diozunean bertan,

zure auzia begietan du; itxoizu.

  1. Orain ez du bere asaŕea azaltzen,

ezta gaiztakeria zoŕozki zigoŕtzen ere.

  1. Alpeŕik, Yob’ek, aoa iriki du,

itz ergelak eŕuz esanaz.

 

36

Yob’ek yasandakoen ziyoa

  1. Beŕiro, Eliu’k itz egin eta esan zun:
  2. Itxoin pixkat; eta, argituko zaitut;

ba-dut, oraindik Yainkoaren alde zer esan.

  1. Nere izpidea, uŕundik aterako dut, eta, nere Egiľearen zuzentasuna erakutsiko dut.
  2. Nere itzetan, noski, gezuŕik ez bait-da;

yakite osokoa aldamenean dezu.

  1. Ara! Yainkoa azkaŕa da;

Ark biotza zintzo eta kirmen. *

  1. Gaizkiñei ez die bizia pizten;

gaixoei, beŕiz, dagokiena damaye.

  1. Bere begiak ez ditu zintzoengandik aldentzen;

eŕegeak Ark aulkian yartzen ditu, betiko eseri eta goratuak.

  1. Eta, oin-biľuŕez lotuak

eta atsekebe lokaŕiz elduak izanez-gero,

  1. beren yardunbidea ba-darakuskie;

eta nagusitu zayen txaŕkeria azaltzen die;

  1. eta belaŕia irikitzen die akaŕerako;

eta, gaizkeritik biuŕtzeko dasaye.

  1. Alki eta menderatzen ba’zazkio, beren egunak onez eta urteak eztitan beteko ditute.
  2. Entzuten ez ba’dute, ostera, ezpatak yoko ditu;

eta, beren itsukerian ilko dira.

  1. Biotz maltzuŕekoak, aseŕea altxatuz, ez dute deadaŕik egiten, lotuak dauzkanean.
  2. Gaztaroan iltzen dira;

eta, ayen biziak emagizonen azaga oi du. *

  1. Atsekabetua, atsekabez yareiten du;

eta, laŕialdian belaŕia irikitzen dio.

  1. Zu ere, elkaitz-aotik aterako zaitu:

laŕialditik zabalera ekaŕi;

eta zure maya yaki edeŕez beteko du.

  1. Gaiztoen epaikizuna bete duzunez-gero, auzi eta epaya yasango dituzu.
  2. Aseretzen ba’da, iñaŕosiko bait-zaitu iñaŕosi, samuŕtzeko egiñalak egin aŕen, itzuri ezin zaitezkelarik.
  3. Zure gaŕaxiak aintzat aŕtuko ote-ditu? Ez!

Ez eta uŕea; ez indaŕ guzien al-izatea ere.

  1. Ez egon gauaren erpai;

eŕiak beren artatik igoko diralakoan.

  1. Ez zaitez, aŕen, gaiztakerira makuŕtu; oŕetxegatik bait-zaude atsekabez itoa.

 

Gorasaŕe bikain!!

  1. Ara!: Yainkoa indaŕez gorena da; nongo irakaslea Aren kideko?
  2. Bidea nork erakutsi dezayoke? Nork dasayoke: «Gaizki egin duzu»?
  3. Ernai zaude, beŕiz, Aren egintzak goratzeko; lendik giza-abestietan edeŕetsiak.
  4. Gizaki guziek daude ayetara so;

oro ayetara uŕundik begira.

  1. Ots!! Yainkoa aundia da: gure adimenaz gañekoa; Aren urteak zenbatu-eziñak dira.
  2. Arek, uretatik tantoak idokirik bere lañorako luŕintzen ditu;
  3. gizagañera odeyetatik mara-mara iñotsi dadintzat.
  4. Nork igaŕi dezake laño-zabalera?

Nork Aren egoitzako buŕunbak? *

  1. Ara!, Aren inguruan bere argia dir-dir, itxasoa, beŕiz, barneraño estalia.
  2. Oŕela eŕiak yauŕtzen ditu, eta azkuŕia eŕuz ematen die.
  3. Bere eskuetan tximista aŕtuta, nora yo beaŕ dun agintzen dio,
  4. oñaztaŕa aldaŕikari zayola

gaiztakeriaren auŕka asaŕea erakusterakoan.

 

37

  1. Oŕetzaz, biotza taupaka zait, bere tokitik irten beaŕez.
  2. Entzun! Entzun, belduŕez Aren otsa eta aotik irten zayon durunda. *
  3. Ortzipean edonora doa, eta Aren tximista luŕ-ertzetaraño.
  4. Ondoren, buŕunbakako ostotsaz

Aren mintzo ozenak zart egiten du;

eta, Aren dundun’koa entzuten daneko oñazkaŕak ez du luzetu.

  1. Bere aots ikaragariz, Yainkoak, ezagutzen ez ditugun egiteak burutzen ditu.
  2. «Yetxi luŕera», eluŕari bait-dio; eta, berebat langaŕ eta euri-yasari.             
  3. Oŕela, gizaki guzien eskuak nolabait loturik, * Aren egimena igaŕi dezaten.
  4. Ordun iizeak ere beren gorkuan saŕtu,  eta beren txokoan gelditzen dira.
  5. Ekaitza, egoaldetik datoŕ; eta, otza ipaŕetik.
  6. Izotza, Yainkoaren atsez soŕtzen; * eta, ur-azala ormatzen da.
  7. Odeyak, Ark luŕiñez betetzen ditu, eta, tximista bota-erazten die.
  8. Eta, Aren asmoak beteaz, or doaz biraka, agintzen diena luŕ-gañean egitera,
  9. naiz bere luŕa zigoŕtu, naiz bere eŕukia azaldu nairik.
  10. Entzun au, Yob: geldi zaitez;

Yainkoaren egite aŕigaŕiak oaŕ itzazu.

  1. Bai al-dakizu nola egiten ditun;

nola odeitik tximista ernerazten dun?

  1. Odei-zabunak bai al-dazkizu, eta Yakintza bera dan Aren lanketa bikain ori?
  2. Zure yazkiak bero diranean, luŕgaña egoaizez nare-astun dagonean,
  3. Arekin ortze-sapaia edatu ote-duzu, tupiki-urtuzko ispiľu dirudin ua?
  4. Zer esan beaŕ diogun erakuskiguzu, (gauden iľunpean esatekoa azteŕtu ezin dugu-ta)
  5. Nesakena nork leramayoke? Liardukiokena apuŕtua liteke.
  6. Argia orain ez da ortzian dirdir ageri; aizea datoŕke, ordea, ortzia garbitzen.
  7. Oskarbia ipaŕaldetik datoŕ, * Yalnkoaren aintza ikaragaŕiagatik.
  8. Guzialduna ezin atxiki dezakegu, indaŕtsu eta arteza da oso; zuzenbidea ez du autsiko. *
  9. Belduŕez begira bezate guziek!

Yakintsuei ere ez bait-die yaramonik egiten.

 

38

Yakintza’k Yob txunditzen

  1. Yaube’k ordun, ekaitz-baŕnetik Yob’i itz egin eta *

 esan zion:

  1. Nor da, sengabeko itzez, Yainkoaren asmoa iľuntzen ari dana?
  2. Geŕia gizonki lotu: galdeka natoŕkizu; erantzuidazu!
  3. Luŕa Nik irastean, non ziñan? Esaidazu, beŕirik ba’duzu?
  4. Neuŕiak nork erabaki dizkion, agian dakizu: aria nork edatu dio gañera?
  5. Aren azpiak, zertan saŕtuak dira; edo nork yaŕi du aren giltzaŕia?
  6. goizeko izaŕak batera eresi zegitenean, eta Yainkoaren seme guziak lekayoz zeudelarik?
  7. Itxasoa ate-baŕuan nork itxi zun, amasabeletik oldaŕez soŕtzen zanean?
  8. odeyak soñekotzat, eta lañoa geŕikotzat ezaŕi nizkionean?
  9. eta ate eta ataga ipiñirik, nere muga erabaki nionean,
  10. «Auŕera gabe, onaraño atoŕke», esanez, eta, «ire uiñen oldaŕa emen autsiko zaik».
  11. Bizi zeranetik, goizeko izaŕari noizpait agindu, eta egun-uŕatzeari bere tokia irakatsi al-diozu?
  12. luŕ-ertzak atzirik gaiztoak yaŕos ditzan? *
  13. Ordun luŕa, buztin xakitua bezela, apainkiago yantzia ageri da;
  14. gizatxaŕen argia, beŕiz, itzalia, *

eta beso goratua autsia gelditzen zaye.

  1. Itxasoaren sakoneraño saŕtu, eta lezeko zingoan ibili al-zera?
  2. Erio-ateak azaldu al-dizkizute?

Itzal-atakak ikusi al-dituzu?

  1. Luŕaren zabalera igaŕi al-duzu?

Guziok ba’dakizkizu, mintza zaitez!!

  1. Argitarako bidea non da?

Non iľuntegia?,

  1. bata eta bestea beren mugetara eraman, eta ayen etxêtako zirkuak ezagun dituzu, ta?
  2. Yakin ere ba-dakizu: ayek baño len yayo bide-bait-ziñan, eta urte askodun adiñekoa zaitut...!!
  3. Eluŕ-altxoŕetan saŕtu al-zera?

Txingaŕ-bildegiak ikusi al-dituzu?,

  1. laŕi-egunerako, guda eta buŕuka-aldirako ayek bilduak bait-dauzkat.
  2. Argia zein bidetatik adelatzen da?

eta, ego-aizea luŕgañera nondik baŕeyatzen?

  1. Uyoldearen amilguneak nork egin ditu, eta tximistarentzako bideak?
  2. iñortxo ere ez dan luŕaldetara, gizonik gabeko alderdietara euria ekaŕtzeko?
  3. etze soil eta luŕ iľak asetzeko, eta aziak ernerazteko?
  4. Euriak, aitarik ote-du?

Intz-tantoak nork soŕtzen ditu?

  1. Izotza, noren altzotik irteten da?

eta, ortzitiko antzigaŕa nork soŕtzen du?

  1. ura, aŕiya bezain gogoŕtu eta lezegaña ormatu dedin?
  2. Zu al-zera, ortzian Kolka-txitoen lokaŕiak ertsi * eta, Iru Eŕegeenak askatuxeak dituzuna?
  3. Izaŕpiľoek, zuk erabakita al-dute agertzeko aldia? eta, Artzak beren umekin otsemaiľe al-zaitu?
  4. Ortziko legeak, bai ai-dazkizu;

eta, ango antolabidea luŕean ezaŕiko ote-duzu?

  1. Zure mintzoa odeyetara yasoz-gero, estalia izateko bezain ugari, ura bai al-dezu?
  2. Tximistei, yoateko agindua ematen al-diezu? eta, ayek «emen gaituzu» al-darantzuizute?
  3. Yakintza odei baŕnean nork ipiñi du? * eguraldiari adimena nork eman dio?
  4. Odeyak, yakitez nork zenbatu, eta, euri-zagiok nork ustu ditzake, 38. autsa ore-pil biuŕtu

eta zoyak elkaŕi itsatsi ditezan?

  1. Leoiarentzat eiza zuk ote-dakaŕzu;

eta, leoikumeak asetzen ote-dituzu?

  1. beren zuloetan etzanak

edo altxabetik ataizean daudenean?

  1. Beleari yatekoa nork inguratzen dio (Er. 146, 9) belakumeak Yainkoari oyuka yanari-gabe oŕ-ara dabiltzanean?

39

Aŕigaŕiak are

  1. Orkatzek ume noiz dagiten bai al-dakizu?

 Oreiñen ertaldia ikusi al-duzu?

  1. Ayen izoŕ-iľabeteak zenbatu al-dituzu? eta, ertaldia noiz duten bai al-dakizu?
  2. Ume egiteko belaunikatzen dira, eta etze-zabalean umeak uzten dituzte.
  3. ayen umeŕiak, laŕean azkaŕtuta

asagotzen dira, amarengana ez itzultzeko.

  1. Basastoa nork yarein du? ari lokaŕiak nork askatu dizkio?
  2. Basoa etxe du, Nik emanda; etze gazia bizitoki.
  3. Iriko iskanbiľaz, ari ayolik ez; nagusiren oyurik arentzat ez.
  4. Alapide, mendiak ditu;

eta edozein belaŕ-izpi biľa an dabil.

  1. Urok’ek zure esanera bizi nai izango ote-du? Gauez, zure ikuľuan geldituko ote-da?
  2. Edez ildorako, lotuko ote-duzu?

Zure ondoren, lugintzan ari izango ote-da?

  1. Aren indaŕaz naikotuta, zure lana leporatuko ote-diozu?
  2. Zitu-loŕa egiteko eta eultzia laŕañean biltzeko, on izango zaizula uste al-duzu?
  3. Egalpeŕaren ego edeŕak!!

Edeŕak, noski, aren ego eta lumak!! *

  1. Bere aŕautzak, ordea, luŕean utzi;

eta, ondaŕean ipintzen ditu berotu ditezan,

  1. oinkatuak eta iizêk istikatuak izango ote-diranentz oaŕtzeke.
  2. Bere txitoentzat gogoŕa da;

bere ez ba’litu bezela:

alpeŕik yasandako nekeak ayolik ez ari.

  1. Yainkoak sena ukatu bait-dio; eta, adimenik ez dio eman.
  2. Bear ba’da, beŕiz, egak eragiñez, zaldi eta zaldizkoa mutuŕuts uzten ditu.
  3. Zaldiak, albia zugandik ote-du? lepoko adatsa zuk eman al-diozu?
  4. Txaiskuŕa bezela izutuko ote-duzu?

Aren suduŕ-ats biphiľa ikaragaŕi da;

  1. Laŕean putinka ari da indaŕ-pozaŕen, eta iskiľu-artera leyaz yaurtzitzen da.
  2. Izuaz nargatzen da; belduŕa ez dazagu, eta ezpata-auŕeandik ez du eurt egiten.
  3. Gezi, aiztaga eta azkonen zarata, bere ondoan nabaituz-gero,
  4. luŕa aseŕez zagaika yotzen asten da, turutotsa erpai itxoiten.
  5. Turuta entzun ala, «eup» dio, eta agintarien arao eta oyu-tartean, buŕuka uŕundik sumatzen du.
  6. Miruak, zuk irakatsita, luŕa utzirik,

egoalderuntz egaka egiten ote-du?

  1. Aŕanoak ere, zuk aginduta gora yo eta bere kabia an yaŕtzen ote-du?
  2. Aitzetan eta maľoetan bizi eta egoten da; mendiko aŕortz eta aŕkaitzetan.
  3. Andik, aŕapakiñera zurt

so dago uŕutira.

  1. Aren umeek odola dadoskite; (Mt. 24, 28) eta, iľotza edonun ezkero, aŕanoak ere artara. *

40

Yob’en itzak

  1. Yaube’k, Yob’i, apelatuz esan zion:

2. Alguzidunari izkatzeko, yakin beaŕ ez ote-da? Maxiolariak, Yainkoari berantzuyo!

  1. Yob’ek, Yaube’ri erantzun eta esan zion:
  2. Zirtzil onek zer darantzuizuke? *

Aoa eskuz itxiko didat.

  1. Bein ere mintzo ba’naiz; ez dut erantzungo; ez dut beŕiro berean isituko. *

 

Yaube indaŕtsu

  1. Eta, Yaube’k, ekaitz-artetiik Yob’i erantzun eta * esan zion:
  2. Geŕia, gizonki lotu:

galdeka natoŕkizu; erantzuidazu.

  1. Zure burua zuritzeko, nere zuzenbidea ukatuta gaiztesten al-nauzu?
  2. Besoa, Yainkoarena bezainbatekoa al-duzu?

Mintzoa Arena bezain buŕunbatsu?

  1. Orain, gorasaŕe eta gurentasunez apain zaitez;

dedu eta ospez yantzi zaitez.

  1. Zure asaŕea leŕtzen utzazu;

eta aŕotsu bat ikusita apai ezazu;

  1. so batez iritzi-aŕo apuŕtu ezazu, gaiztoak antxe bertan poŕokatu itzazu.
  2. Guziak batera auspean ostendu itzazu, ayen auŕpegiak iľunpean itxirik
  3. Oŕela nik ere aitoŕtuko dizut, zure eskuyak yarein zaitzakela.

 

Zaldi aundi

  1. Ikus Behemot!!: zu bezela, Nik egiña; * idia bezela, belaŕez asetzen da.
  2. Indaŕa geŕuntzetan du;

albia, sabeleko giaŕetan.

  1. Isatsa, aren oldez, izaga bezanbait zakiltzen zayo; ankarteko zañak, korapiľotuak ditu;
  2. aren ezurak burni-orizko seskak dira; aren alderdiak burnizko zigorak.
  3. Ua, Yainkoak egindakorik garayena da: * bañan Egiľeak ezpataz zematzen du;
  4. baztaŕ oyantsuak debekatu dizkio, eta ayetako iize guziak.
  5. Osto-zâŕ-zabaldun-pean du ark etzangua; zingiradiko sistoŕtzan izkutatzen da.
  6. loto-itzalez estalia, eta, latsarteko zumalikaŕez inguratua.
  7. Ez da uyoletan artegatzen;

Yordan, aoraño ba’letoŕkio ere, ua beti nare.

  1. Begietatik ua atzemateko, aren suduŕa eztenez zulatzeko lain, nor da?

 

Muskeŕ izu

  1. Lebiatan ere amuz atzemateko, *

eta, mingañetik lokaŕiz eusteko lain bai al-zera?

  1. Zumalikaŕik suduŕean saŕtu;

eta, kakoz matsaiľa zulatu ote-zenezayoke?

  1. Aŕen eta aŕen ari izango al-zaizu, limuŕkeriak esaten?
  2. Zurekin, itun egingo ote-du, eta zuretzat aŕtuko ote-duzu betiko?
  3. Txori bat bezela, yostaľutzat erabiľi; *

eta, zure neskatxentzat lotuta eukiko ote-duzu?

  1. Baltzukoek salgai yaŕiko ote-dute, * merkatarien artean uzituta banaturik?
  2. Laŕua geziz zulatuko ote-diozu, edo aŕain azkonez burua?
  3. Zure eskua, gañean ezaŕiozu:

oroitzen zeralarik, beŕiz asteko gogorik ez duzu izango.

 

41

  1. Ustea ustel irtengo zaizu: aren so-goŕira iñor erorazteko aski da.
  1. Ua esnatzeko kemenik iñork ez du; auŕez-auŕe ari lekiokenik ez da.
  2. Ordain-zigoŕik gabe nor auŕeratu zaio? Ortzipean iñor ere ez!!
  3. Aren alderdiak ez ditut aiphatzeke utzi nai: ark dun indaŕ gaitza aairaziko dut.
  4. Ari, auŕetik estalkia nork yaso dio? Aren oskol bikotean akalik nork egin du?
  5. Aren mutuŕeko ateak nork iriki ditzake? ortzak izugaŕiak bait-ditu!
  6. Bizkaŕ-estalkitzat oskol sendo bat du: elkaŕ ertsitako ezkataz egiña.
  7. Bata besteari itsatsirik ditula, atsari ere tarterik ez diote uzten.
  8. Bakandu ezin dirala, meta oretua dirudite.
  9. Aren urzintzak argia dir-dir yartzen du;

eta, aren begiak egun-argitzearen betazalak-edo dira.

  1. Aren aotik gaŕak soŕtzen, * eta txinpartak yauzten dira.
  2. Suduŕetatik kea dario, dirakin pertz edo eltzetik bezela.
  3. Ikatza, arnasez gori biurtzen du eta aotik sua ilkitzen zayo.
  4. Aren indaŕa lepoan datza;

Aren auŕean izu-ikara.

  1. Aragiaren giaŕa tink du; sakatuta ere ez da igitzen.
  2. Aren biotza, aŕia bezin gogoŕa da; azpiko eyotaŕia bezain gogoŕa.
  3. Ua yaikiz gero, azkaŕenak belduŕtzen dira; izuaŕen sabelduz.
  4. Aren auŕka ez da zerbait dan ezpatarik; ez aiztagarik, ez azkonik, ez gezirik.
  5. Burnia lastotzat du; gurnia, eguŕ usteltzat.
  6. Geziak ez du oilduko;

abail-aŕiak agotz biuŕtzen zaizkio.

  1. Izkiľuak arentzat orbela bezela dira; eta, aiztagaren dardarak nausagaŕi ditu.
  2. Azpia, eltzeki zoŕotzez bezela lazkaŕtuta du; loigaña oŕaztu egiten duna.
  3. Itxaso sakona, eltze bat bezain irakintsu, eta lui-ontzi bat bezain luŕintsu yaŕtzen du.
  4. Ibiltzean, bere ondoren, argi-ildoak uzten ditu; itxasoa buru-zuri ba’litz bezela ipintzen.
  5. Luŕgañean, idekorik ez du ezeren belduŕ ez izateko egiña bait-da.
  6. Dana goitik begiratzen du;

basabere azkaŕtsuenen eŕege bezela.

 

42

Yob’en azken-aitoŕa

  1. Ordun Yob’ek, Yaube’ri erantzun eta esan zion:
  2. Oro dezakezula, ba-dakit: * eta, ezer ere ez zaizula ostendu.
  1. «Nor da senik gabe zuhuŕtasuna ostentzen duna?» Senik gabe, noski, mintzo izan naiz,

neretzat aŕigaŕi eta ez ezaguna zanaz.

  1. «Entzun orain: ni mintzatuko naiz;

Nik galde egingo dizut: erantzuidazu».

  1. Belaŕi-entzutez ordun zure beŕi ba-nekin; orain, ostera, begiz ikusi zaitut.
  2. Okeŕ nengon: bañan, garbai nauzu, luŕ eta eŕautsaren gañean.

 

Amaya

  1. Yaube’k, Yob’i itzok esan ondoren, Elipaz Teman’daŕari «Aseŕea * piztu didazute —esan zion— zuk eta zure adiskide bi oriek; Nitzaz, ez bait-zerate beaŕ danez mintzatu izan; nere moŕoi Yob, ordea, bai.
  2. Orain, beraz, zazpi txekoŕ eta zazpi ari artuta, ene moŕoi Yob’engana zoazte; eta, eŕopatzat zeron alde eskeiñi itzazute. Nere moŕoi Yob’ek zuen alde otoitz egingo du; eta, aren edeŕagatik * ez dizuet zuen ergelkeriari dagokion ordaña emango. Ez bait-zerate Nitzaz, beaŕ danez mintzatu; nere moŕoi Yob, ordea, bai».
  3. Beraz, Elipaz Teman’daŕak, Baldad Sue’taŕak eta Sopar Naama’taŕak yoanda, Yaube’k esan ziena egin zuten.

Yob’en otoia Yaube’k onaŕtu zun.

  1. Yob’ek bere adiskiden alde otoi egindakoan, Yaube’k ua lengoratu zun. Yob’ek len zeukana bikoiztuta biuŕtzen ziolarik.
  2. Yob’en anai-aŕebak eta lengo ezagun guziek arengana yo eta arenean ogia yan zuten arekin; eŕuki izan zitzazkion; Yaube’k yasanerazi zion laŕialdiaz poztu zuten; eta, guziek kesita bana eta uŕezko eraztun bana eman zioten.
  3. Yaube’k ere, azkeneko aldian lengoan baño oparoago Yob onetsi zun; eta, Yob’ek amalau miľa ardi, sei miľa etzemando, miľa buztaŕidi, eta amaŕ eun astoeme izan zitun.
  4. Zazpi seme eta iru alaba ere izan zitun.
  5. Lenbiziko alaba Yemima zeritzan; bigaŕena Ketsia; eta, irugaŕena Keren-Appuk.
  6. Ez zan aurkintza guziko neskatxetan Yob’en alabak bezain edeŕik. Ayen aitak yarauntsia ezaŕi zien nebaen artean.
  7. Gerokoan Yob bizi izan zan eun ta beŕogei urtez, bere semeak eta semên semeak laugaŕen beleunaldiraño ikusiz.
  8. Azkenean zâŕ-egunez beteta il zan.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper