Olabideren Biblia

MAKAB’TAŔEN LENA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Makab itz onek, Maľu esan nai du; eta, idazti ontan ain indaŕtsu agertzen zaigun Yuda’ri ezaŕi zioten izengoiti bat da. Idazti osoan, Antiok Epipane’ren auŕka buŕukan zintzo ibili ziranen egite bikañak, zeatz adirazten zaizkigu: Kisto’ren auŕeko 175’ gaŕenetik 135’gaŕeneraño.

Lenago, (71) idazti batzuk, bitan zatituak ikusi izan ditugu: au ez da ayen antzera erdibitua. Idazlearen asmoz, osorik, dagon bezelaxe idatzia dago.

  1. Makab’etaŕak, lenbiziko garai artan, Yaube’ren gudari ziran soiľik; eta, Aren izen deuna edeŕtu naiz bakaŕik yeiki ziran, atzeŕitaŕen nabarmenkeriaz aŕitu eta ikaratuta. Lenbiziko garaitza ayetzaz xuxpeŕturik, gizonetan saŕi gertatu izan danez, uŕenagoko buŕukak Abeŕiyari begira geyago burutu zituzten, Yaube Yainkoa bigaŕen-edo ipiñiz: ori, itzez ez zuten esaten, noski; bañan, egin zutenetik ongi antz ematen zayo. Ortatik batetxo aŕotu gabe, irabazi zuten izen ona eta zetozkien auŕerapen guziak Yaube’k ayei ematen zizkiela etsi eta sinisturik zeuden; eta, bein ere baño geyago uste zuten Yaube’k Ixrael eŕia gauza aunditarako zerabilkila eta erabili nai zula.
  2. Itun Zâŕ osoan, auxe besterik ez zaigu irakasten eta azaltzen: Idazteunekoak oro Mesia’ren etoŕera gertatzeko dirala; eta, ona orain idazti au bukatzen degunean, Aren etoŕera atarian.

IESU’ren garayan ere, parisaitaŕak, arako Hasidim’daŕen ondorengoak-edo, abeŕtzaletasuna zoŕotz agertuko dute; eta, ayen legekoitasuna Ostiral Gureneko gure IESU’ren eriotzaz osatutako Erospena amaitzeko izango da. (Ik. Emen 2, 42 +).

Ona idaztiaren zatiak:

1) Buŕuka nondik soŕtu eta aren asiera: 1´go eta 2’gaŕen atalak.

2) Yuda’ren bizkoŕtasuna: 3’tik 9´gaŕeneraño.

3) Yonata’ren garaitzak: 9-23’gaŕenetik 12’rañu.

4) Simon’en ekiñaldiyak: 13’tik 16’raño.

1

Alexander aundia

  1. Alexander Makedoniaŕak,  Piľipe’ren semeak, Elade’ko eŕege izatera iritxitakoan, Ketin’dik irtenda, Persi eta Media’ŕen eŕege Dari’rengana yo zunean,
  2. guda asko egin. gaztelu asko beretu, eskualdetako eŕegeak il,
  3. eta luŕ-ertzetaraño eldurik, eŕi ainitzen altxoŕak bildu zitun; eta, aren auŕez, luŕa isiľi zan.
  4. Biotza gainditu eta aŕotu zitzayon, beraz; eta, gudaloste azkaŕ bat eraturik,
  5. eŕi askoren luŕ eta eŕegeak azpiratu eta zergapeko egin zitun.
  6. Guzion ondoren, oeratu zan; eta, iľuŕen zala ezagunik,
  7. gaztezarotik arekin azitako aundienak deituta, il baño len bere yaureŕia ayei banatu zien,
  8. eta amabi urtez eŕege izanda il zan.
  9. Ayek, ordun, nor bere eŕialdean, eŕege yaiki ziran.
  10. Alexander ildakoan, guziek buruntza iritsi zuteu, eta berebat gerokoan ayen semêk urte ainitzez; eta, ayen mendean gaitzak baŕatu ziran luŕean.

Antiok Epipane (2 M. 4, 7; 2 M. 4, 9-17)

  1. Eŕege ayengandik aldakaitz gazte bat erne zan, Antiok Epipane, Antiok Aundiaren semea, baikuntza zuŕian Eŕoma’n egona, eta elendaŕen yaureŕiko eŕege, eun ta beŕogei ta amazazpigaŕen urtean yaŕia.
  2. Egun ayetan zenbait gizatxaŕ Ixrael’en yaikita, lagun asko berengana bildu zituzten, esaka: «Inguruko eŕiekin itun egitera goazan; ayengandik bereixi geranetik gaitz asko gañeratu zaizkigu-ta».
  3. Asmo ori ontzat aŕtu zie- ten,
  4. eta eŕiko seme batzu eŕegerengana yoan ziran. Eŕegek atzeŕien legebidez bizitzeko eskubidea eman zien.
  5. Eta, ayek, atzeŕien ekanduz yolastegi bat Yerusalem’en eraiki;
  6. eta, nork bere buztan-mokoa luzatu zuten; eta, Itun deunetik aldenduz, beren buruak atzeŕiei saldu zizkien ogenerako. *
  7. Antiok’ek, bere eŕegetza sendotu zala uste izan zunean, Aigito’z yabetzeko eta oŕela, yaureŕi biak beretzat eukitzeko asmoa aŕtu zun.
  8. Eta, gudaloste izugaŕi batekin, gurdi, zaldi, eta izontzi ainitzekin, Aigito’n saŕtuta, *
  9. Tolemai, Aigito’ko eŕege eraso zun. Aren auŕean belduŕtuta, Tolemai’k iges egin zun; eta, aren gizon asko saŕaskituak izan ziran.
  10. Ordun, Antiok’ek, Aigito’ ko iri azkaŕak aŕtuta Aigito guziko erazkiñak yaso zitun.

(2, M. 5, 11-16) Erasoa

  1. Aigito yo ondoren, Antiok itzuli eta eun ta beŕogei ta irugaŕen urtean Ixrael'en auŕka yoan zan;
  2. eta Yerusalem’era oste izugaŕi batekin elduta,
  3. aŕo-aŕo yauretxean saŕtu zan; eta, uŕezko opamaya, argimutiľa zegozkion puskaekin, eskein-ogietako maya, uŕezko edontzi, eŕatiľu eta gopoŕ guziak, ate-oyala, eta yauretxeko aldauŕeak zitun uŕezko buruntza eta apaingaŕiak oro ebatsi zitun eta yauretxe osoa erantzi * zun.
  4. Idoro al izan zitun uŕe, ziľaŕ, puska bikain eta altxoŕ ostenak ere aŕtu zitun;
  5. eta dana zeramala, bere eskualdean saŕtu zan, gizaki asko saŕaskitu eta zema aundiak egin ondoren.
  6. Ixrael osoa, bazteŕalde orotan negaŕ samiñez gelditu zan.

  1. Nagusi eta zâŕak adiaka

eta neska-mutiľak atsekabe zebiltzan;

emakumên edeŕtasuna zimeldu;

  1. senaŕ beŕi guziak erostaka;

eta emazte beŕiak oean negaŕez zeuden;

  1. luŕa ikaratu zan bere egoiliaŕengatik, eta Ixrael’go etxe osoa lotsaz bete zan.

  1. Bi urteren buruan, eŕegek bidalita, zergazai * Misi’ko nagusiak laguntalde aundi batekin Yuda’ko irietara etoŕirik,

  1. iritaŕei, gezuŕez, gentza-usaizko-itzaldiak egin zizkien. Iritaŕek siñetsi zioten.
  2. Bañan, ayek, iriaren gañera sostean erorita, zoŕozki yo zuten; eta, ixraeldaŕ ainitz saŕaskitu zituten,
  3. iria laŕutu eta eŕe zuten; etxeak eta aŕesiak irauli,
  4. emakume eta auŕak atxiľo egin eta abereak beretu zituten.
  5. Gero, Dabid´en iria esi aundi ta sendoz inguratu tadoŕe sendoz babestu zun. Ori izan zitzayon gaztelu.
  6. Artan, lagunabaŕ txaŕak, giza-seme okeŕak irikotzat yaŕi zitun; eta, eŕiarentzat, xedeba,
  7. yauretxearentzat maŕo,
  8. eta Ixrael’entzat txeŕen gaizto izan ziran.
  9. Odol ogengabea yauretxearen baranoan ixuri ta yauretxea bera loitu zuten.
  10. Beraz, iritaŕak Yerusalem’dik igesi irten ziran; eta, iria atzeŕien egoitza eta an yayoentzat atze biuŕtu zan; aren semeak, bertan bêra utzi zutelako.
  11. Yauretxea etze il bat bezin soil gelditu zan; yayak negaŕ-egun’, larunbatak lotsagaŕi, ta ospea irainbide biuŕtu zan.
  12. Lengo aintza añean orduko gerena geitu zan; eta aren gurentasuna
  1. Antiok eŕegek, yaureŕi osoan, erabaki bat aldaŕikatu zun: guziak eŕi bat bakaŕik zeitezan, ta bakoitzak bere lege bereiziak utz zitzan.
  2. Eŕi guziak eŕegeren aginduari makuŕtu zitzazkion.
  3. Ixrael’daŕ ainitz ere aren yaurespidera sayestu ziran.
  4. Ta, eŕegek, geznariak igoŕiz, Yerusalem’era eta Yuda’ ko beste eŕietara idazkiak eratoŕi zitun; atzeŕitaŕen ekanduak aŕtu,
  5. yauretxean eŕopari ta beste yauropa ta ixurketak eragotzi,
  6. larunbatak eta beste yayak naŕiotu,
  7. yauretxea ta yaurestaľuak loitu,
  8. yainkotzakoentzat opamai, yauroyan eta yauretxeak egin-eraiki,
  9. semeak erdaintzeari utzi, eta edotariko zantaŕkeriz beren buruak likistu; eta, oŕela beren negaŕetan aldatu.

legeak ântzirik, aren erabakiak aldatu zitzaten.

  1. Bakaldunaren agindu au bete ez lukena iľaun izan beaŕ zan.
  2. Guziok, idazti ayetan, bere yaureŕi osoari, eŕegek agintzen zizkion; eta, eŕi guzietan yauŕleak yaŕi zitun.
  3. Yuda’ko iri orotan opariak egin beaŕ zirala, agindu zun berebat.
  4. Ixrael’daŕ asko, legetik sayestu eta okeŕ zabiltzanak oro, atzeŕitaŕei bildu zitzazkien,
  5. eta altxabetara eta edotariko txoko izkutuetara Ixrael’i iges egiñerazi zioten.
  6. Eun ta beŕogei ta boskaŕen urtean, Kasleu iľaren amabostean, itxes-eidol * nazkagaŕia opamaigañean eraiki zuten; eta, Yuda’ko iri guzien baranoan opamayak egin zituten.
  7. Etxêtako ate eta zeyetan luŕingayak eŕetzen,
  1. eta lege-idaztiak yaŕugitakoan, uŕatu eta kixkaltzen zituten.
  2. Itun-idaztiren bat etxean arkitzen ziotena, eta legezale agertzen zana, eŕegeren erabakiaren arauz iltzen zituten.
  3. Ori, iľero zegieten irietan zidorozten alakoei;
  4. eta, iľero ere, ogeita boskaŕen egunean eŕopamayaren gañeko opaŕian opariak zegizten.
  5. Eta, erabakiaran arauz, beren auŕak erdaintzen zituten emakumeak saŕaskitzen,
  6. auŕak lepotik esegitzen zizkieten; eta, etxeak laŕutzen eta erdaintzaľeak lepo egiten zituten.
  7. Ixrael’daŕ askok, ala ere, sendo iraun zuten, loiturik ezer ez yateko kementsuki erabakita,
  8. alako yanariz kutsutuak izan baño len, il nayago zutela.
  9. Ixrael’i gañera yausitako elkaitza, ziñez ikaragaŕia!!!

2

Matati eta aren semeak

  1. Egun ayetan, Simeon’en seme Yon’en semea zan Matati, Yerusalem’go Yorib’etaŕetako apaiza, azaldu eta Modin’ en bizi zan.
  2. Ark bost seme zitun: Yon, goitizenez Gadi;
  3. Simeon, goitizenez Tasi;
  4. Yuda, goitizenez Makab;
  5. Eieazar, goitizenez Abaran; eta Yonata, goitizenez Apo.
  6. Yuda’n eta Yerusalem’en egiten ziran nabarmenkeriak ikusita,
  7. Matati’k zerasan: «Ene!: auxe negaŕgaŕial! Zergatik yayo naiz, nere eŕi eta iri deunaren atsekabea ikusteko, etxean alpeŕik geldi beaŕez atzeŕien eskuetan erortzen diranean?
  8. Ango yauretxea, gizonik zirtziľena bezela, atzeŕitaŕen mendean dago:
  9. aren atuxa aintzagaŕiak aŕapakintzat eramanak, umeak zeyetan lepo egiñak; eta, mutiľak etsayen ezpataz luŕ yoak dira.
  10. Zein eŕik ez du, zerbait aren yaureŕitik yarauntsi eta aren erazkiñetatik beretu?
  11. Ari, bere aunditasuna kendu diote osorik; yarei izan zana yopu egin da.
  12. Ta, ara! geneukan deun, edeŕ eta aintzagaŕi guzia, irauli eta naŕiotu dute.
  13. Zergatik bizi gera, gu, oraindik?»
  14. Ordun, Matati’k eta aren semeak, beren soñekoak uŕatu zituten eta zurdakiz yantzirik negaŕ aundi egin zuten.

Zirikalarlak

  1. Modin’a igesi etoŕiak sayestera beaŕtzeko eŕegeren bidaliak eldu ziranean,
  1. israeldaŕ asko bildu zitzazkien, eta Matati eta aren semeak, ostera, ayen aitzika bildu ziran.
  2. Antiok’en bidaliek itza aŕturik Matati’ri esan zioten: «Iri ontako guren eta aundi eta seme-senidengatik itzalgaŕi zeran ezkero,
  1. auŕena eldu zaitez, eta eŕegek agindutakoa egizu, eŕi guziek, Yuda’ko gizonek eta Yerusalem’en gelditu diranek egin dutenez; eta, bakaldunaren adiskide zure semêkin izango zera, uŕez, ziľaŕez eta emari ugariz aundituta».
  2. Matati’k yardetsi; eta, ozengi esan zien: «Eŕegeren mendeko eŕi guziek, esangin azalduz, eta aren erabakiei gogotik makuŕtuz, beren arbasoen yaurespidea utziko ba’lute ere,
  3. nik, nere semeak, eta nere senidêk, gure arbasoen ituna yagongo dugu.
  4. Utikan guregandik Yainkoaren lege eta aginduetatik sayestea!
  5. Eŕegeren erabakiak ez ditugu aditu nai, gure yaurespidetik eskui edo ezkeŕeruntz sayesteko».
  6. Itzaldi au amaitu zuneko, guzien begietan yudu bat auŕeratu zan, Modin’go opamayean, eŕegeren agindu-arauz opari bat eskeintzera.
  7. Ori ikusita, Matati asaŕetu zan, giltzuŕunak irabiotu zitzaizkion, legearen arauz sepa sumindu zitzayon; eta, yauzirik, gizon ua opamaiaren gañean il zun.
  8. Eta, bereala, opari egitera beaŕtzen ari zan eŕegeren mutiľa saŕaskitu eta opamaya irauli zun.
  9. Ori, Arau-aldeko azkuaren eragitez egin zun, Zanbiri, Salun’en semea, * Pinees’ek il zunean bezela.
  10. Ordun, Matati’k oyuka irian esan zun: «Legearen alde azkutsu, eta Itunari buruz kirmen diranak oro irtenda beŕaizkit».
  11. Eta irian zeuzkatenak oro utzirik, bere semêkin mendira iges egin zun.
  12. Berebat, lege eta zuzenbidearen yaŕaiľe asko etze-basora yetxi
  13. eta, an gelditu ziran beren emazte eta artaldekin, gaitzak geitu zitzaizkielako.
  14. Eŕegeren erabakia autsi zuten gizonak etzêtako altxabêtara igesi yoanak zirala Yerusalem’go Dabid’en irian zeuden eŕegeren gizon eta gudariei yakiñerazi zitzayenean,
  15. ainitz leyatu ziran ayek yazaŕtzeko yoatera.
  16. Eta, ayetara orduko, ayen auŕez-auŕe larunbatez gertu ziran, esanez: «Dagoneko ere, bai, beraz? Irten eta eŕegek diona egizute; eta, biziko zerate».
  17. Ayek erantzun zieten: «Ez gera irtengo; eta, ez dugu larunbat eguna naŕiotuko».
  18. Berealaxe, eŕegeren gizonak ayen auŕka asi ziran buŕuka.
  19. Bañan, yuduek ez zieten erantzun; ez eta aŕi bakaŕtxo bat iraitzi ere; ez beren altxabeak itxi; bai, ordea, esan:
  20. «II gaitezan guziok zintzoki! Bidegabez iltzen gaituztela, ortzi-luŕek ere ba-dakite: aitoŕ bekizkigu!»
  21. Beraz, larunbateko erasoaldian, beren aberêkin guziak, gizon, emakume eta auŕak, miľaren bat lagun, saŕaskituak izan ziran.
  1. Matati’k eta aren adiskidek, saŕaski au yakin zutenean, samin bizi-biziz
  2. elkaŕi esan zioten: «Gure senide orien ereduz ba’diardugu, eta gure biziaren eta ekanduen alde atzeŕien auŕka buŕukatzen ez ba’degu, luŕetik laisteŕ erauziko gaitute».
  3. Egun artantxe, beraz, asmo au aŕtu zuten: «Gure auŕka buŕukatzen norbait, dana dala ere, larunbatez ba’datoŕ, gogoŕ egingo diogu; eta, ez ditugu utziko gu saŕaskitzen, beren altxabetan gure senidek utzi ditutenez.
  4. Ordun, Ixrael’go Asid’ etaŕ biphil eta legekoi yatoŕen sail bat bildu zitzayen, *
  5. eta berebat gaitzetatik itzuritako guzik lagun etoŕi eta urgazi sendo izan zitzazkien.
  6. Oŕela, gudaloste bat egin ziralarik, sayestuak sepaz eta okeŕtuak sumiñez yo zituten. Osterantzekoek, yareikuntzaren biľa atzeŕietara iges egin zuten.
  7. Matati’k, bere semêkin luŕaldea arakatu zun, opamayak iraultzen,
  8. zidorozten auŕ erdaingabeak oro, indaŕez ere erdaintzen,
  9. eta, aŕoputzak ezesten. Eta, beren arloa zori onez burutu zuten.
  10. Izan ere, legea atzeŕien eta eŕegen al izatetik yagon zuten, ogenlarien auŕean beren burua makuŕtu gabe.

Matati’ren eriotza. Ondorengoak

  1. Eriotzako eguna uŕbildu zitzayonean, Matati’k, bere semei esan zien: «Aŕopuzkeria, nagusi da, orain; ataŕa, itxesa, aseŕe, eta separen garaya da, oraingo au.
  2. Beraz, legearen zaitzaľe azkutsu zaitezte orain; eta, bizia ere, arbasoen legearengatik emateko tiñel.
  3. Zuen arbasoek, beren egunetan burutu zituzten egitekoak, gogora itzatzute;

eta, betiko ospe eta izena iritsiko dituzute.

  1. Abraham ez ote zan azteŕaldian kirmen azaldu;

eta, bere siñestea ez ote-zitzayon zindokuntzat aŕtua izan?

  1. Yose’k, atsekabealdian, aginduak yagon zitun;

eta, Aigito’ren yauna izatera eldu zan.

  1. Pinees, gure aitak, ere, bere azku gaŕtsuarengatik betiko apaizkuntzaren ituna aŕtu zun.
  2. Yesu, agindu zitzayona egiñez gero, Ixrael’go ebazle egin zan.
  3. Kaleb’ek, eŕian egin zun aitoŕarengatik, berebiziko yarauntsia iritsi zun.
  4. Dabid’ek, bere eŕukiarengatik

yaraulkia irabazi zun betiko.

  1. Eli, legearen azkuz bait-zizekan, ortzira aŕtua izan zan.
  2. Anani, Azari eta Misael, gaŕetatik, siñestez yagon ziran.
  3. Daniyel, ogenik gabekoa bait-zan, leoyen aotatik yareiña izan zan.
  4. Eta, oŕela, autemazute, gizaldirik-gizaldi, Yainkoarengan ustea dutenak ez dirala kikildu izan.
  5. Ogenlariaren zemaen belduŕ ez izan, aren aintza sastegira eta aŕetara bait-doa;
  6. Gauŕ txito goratua da, eta biyaŕ ez da ageri, alakoa autsera ditzul, andik soŕtua bait-da, eta aren asmakeriak ezabatuak dira.
  7. Pizkoŕtu zaitezte, beraz, ene semeok, legean gizonki yardun;

arengatik ospagaŕi izango bait-zerate.


  1. Or duzute Simon, zuen anaya. Sen onekotzat dazagut; aditu ezazute beti; aita izango zaizue.
  2. Yuda Makab, gudalburu eta atzeŕien auŕkako buŕuketan artezkari bekizue.
  3. Bildu zuekin legearen yaŕaiľe guziak; eta, etsayen lepotik zuen eŕia apen ezazute.
  4. Atzeŕiei, ordain egokia biuŕtu; eta, legearen aginduak arduraz yagon.»
  5. Gero, semeak onetsi zitu-

la, bere arbasoetara bildu zan.

  1. Eun ta beŕogei ta seigaŕen urtean il zan; eta, bere semek Modin’en eortzi zuten; eta, Ixrael osoak, aren iľetak negaŕez egin zitun.

3

Yuda’ren aintza: Izen ona

  1. Aren orde Yuda, goitizenez Makab’aren semea, yaiki zan.
  2. Eta, aren anai guziek eta aren aitari itsatsi zitzazkion guziek laguntzen zuten; eta, Ixrael’en guda pozik zegiten.
  3. Bere eŕiaren izen ona zabaldu zun;

eta, zentoi batek bezela, guda-txaramiľa eta yantzi eta iskiľuak aŕturik gudaketan ari izan zan bere ezpataz eŕia yagoteko.

  1. Bere yazaŕketan, leoi bat bezelakoa zan, oŕoa eizean dagin leoikumearen antzekoa.
  2. Legetik sayestuak usnaka esetsi eta bere eŕiaren artegatzaľeak eŕe zitun.
  3. Sayestuek, aren auŕetik, belduŕtuta eurt egin zuten gaiztagiñak oro, izutu ziran;

eta, aren eskuz yareikuntza auŕera ongi ziyoan.

  1. Aren ekiñaldiek, eŕege asko naŕitatzen zituten, Yakob’en eŕia, ostera, poztu zuten;

eta, aren oroitza betiko oneskaŕi dago.

  1. Yuda’ko iriak arakatuz, dongeak ayetatik erauzi zitun; eta, ataŕalditik Ixrael atera zun.
  2. Aren izena luŕ-ertzetaraño zabaldu zan; eta, galtzorian zeudenak irozo zitun.

Apoloni’ren poŕokaketa (2, M. 8, 1-7)

  1. Atzeŕitik eta Samari’tik, Apoloni’k, guda-gizon asko bildu zitun, Ixrael’i guda egiteaŕen.

  1. Yuda’k, ori, yakin zuneko, aren auŕka yoanda, ua poŕokatu eta il zun. Ayetako ainitz zaurtuta erori ziran; eta, osterantzekoak iges egin zuten.
  2. Yuda’k, ayen erazkiñak yaso zitun; eta, Apoloni’ren ezpata beretzat aŕturik, aŕezkero buŕukaldi orotan zerabiľan.
  3. Siñestedunen artetik, gudarako laguntalde aundi bat Yuda’k bildu zula, siriaŕen buruzagi Seron’ek yakin zunean, esan zun:
  4. «Izen ona eta ospea yaureŕian irabazteko, eŕegeren erabakia nardatzen dituten Yuda eta arekin dabiltzanak poŕokatuko ditut».
  5. Esana egin beaŕez, gizatxaŕen * talde indaŕtsu bat urgazletzat zeramala, Ixrael’go semêtan apena burutzeko igo zan.
  6. Bet-Oron’ako aldapera eldu ziranean, Yuda bidera auŕeratu zitzayen, gizon gutxirekin.
  7. Auek auŕka zetoŕkien gudalostea ikusita Yuda’ri esan zioten: «Nola buŕukatu gaitezke guziok oŕenbesteko oste indaŕtsuaren auŕka, gauŕko baruz akituak geralarik?»
  8. Yuda’k esan zien: «Eŕeza da Yainkoarentzat, ala ere, oste aundia gutxien eskuetara eratoŕtzea; eta, Goikoari gutxirekin edo askorekin yareitea, orobat zayo.
  9. Gudako gurenda gudarien askotzan ez bait-da; ortzitikako indaŕean baizik.
  10. Ayek, sail gogaikaŕi eta aŕoa, noski: gure auŕka, gerok, gure emazte eta semeak, eta gureak oro ondatu ondoren, gu ezabatzeko asmoz datoz.
  11. Bañan, gu, geron bizi eta legearen alde buŕukatzen gera.
  12. Yainkoak, beraz, gure auŕean, biŕinduko ditu. Ayen belduŕik ez izan».
  13. Ori esanda, berealaxe atzeŕitaŕ ayen gañera yauzi ziran; eta, Seon bere gizonekin guretaŕen auŕean poŕokatua izan zan.
  14. Yuda’k, Bet-Oron’go pataŕean baŕna ordokiraño esetsi zitun. Saŕaskitutako asiriaŕak zortzireun izango ziran; enparauak pilistaŕen luŕaldera iges egin zuten.
  15. Ordun, Yuda’ri eta aren anayei buruz, belduŕa eta izua edatzen asi zan baranoko eŕietan.
  1. Ayen izena eŕegerenganaño eldu zan; eta, eŕi guziek Yuda’ren buŕukak eleketan zerabiltzen.

Antiok laŕi

  1. Beŕiok entzunda, Antiok biziki asaŕetu zan. Aren aginduz, yaureŕiko gudagizon guziak gudaloste indaŕtsu batean bildu ziran.
  2. Bere kutxak irikirik, urte bateko saria banatu; eta, edozertarako gertu zeitezela agindu zien.
  3. Bañan, bere kutxetan txanponak uŕi zirala; eta antziñeko egunetatik zetozan legeak bazteŕtzeko, yaureŕian berak soŕtu zitun taŕgo eta elkaitzengatik, yaureŕiko zergak ertu zirala oaŕturik;
  4. lengo eŕegek baño eŕuzago beretzat eta bestentzat esku zabalez eralgi oi zuna, askotan len bezela, peituko ote zitzayon kezkatu zan.
  5. Arazo ontan, Persi’ra yoateko asmoa aŕtu zun; ango zergak yaso eta diru ugari biltzeko.
  6. Lisi, eŕege odoleko gizon gurena, Euparate ibaitik Aigito’ren mugaraño buruzagi utzi zun yaureŕiko azi-oŕaziak yauŕi zitzan',
  7. eta, Antiok litzulken urtean, aren semea yagon zezan.
  8. Gudalostearen erdia eta epelak aren mendean yaŕi zitun; eta, bere asmoak burutzeaz eta Yuda’ko eta Yerusalem’goei egin beaŕkoaz aginduok eman zizkion:
  9. Gudaloste bat ayen auŕka igoŕi beaŕ zien, Ixrael’en indaŕa eta Yerusalem’en gelditu ziranak poŕokatzeko, ayen oroitza andik ezabatzeko,
  10. luŕalde osoan ayen orde atzeŕitaŕak bizitzez yaŕtzeko; eta, zotzean, berayei luŕa banatzeko.
  11. Gudalostearen beste erdia aŕtuta, eun ta beŕogei ta zazpigaŕen urtean, iri nagusia zan Antiokei’tik irtenda eŕege Euparate ibaya igarorik, aruzko luŕaldean baŕna auŕeratu zan.

Gorgi’ren ondamena (2, M. S, 8-15)

  1. Lisi’k, Tolemai, Dorimen’ en semea, Nikanor eta Gorgi eŕegeren agintari yatoŕ eta adiskideak autu zitularik,
  2. ayekin beŕogei miľa zaldizko igoŕi zitun, Yuda’ko luŕaldean saŕtuta, eŕegeren aginduz dana itxesteaŕen.
  3. Agintari eta gudagizon ayek, arâ yoanda, ordokian, Emaus’en * ondoan, kapaŕdia yaŕi zuten.
  4. Luŕaldeko saloskariek, ayen etoŕera yakin zutenean, uŕe eta ziľaŕ asko eta biľuŕiak aŕturik, ayengana yoan ziran, Ixrael’go semeak yoputzat erostera; eta, siriaŕen, eta atzeŕitaŕen gudalosteak, Antiok’enari bildu zitzazkion.
  5. Yuda’k eta aren anayek gaitz-okeŕak geitu eta gudaloste ayek mugaetara uŕbiltzen zitzaizkiela zekusten; eta, eŕia suntsitu eta biŕintzeko eŕegek emandako agindua yakiñik,
  6. elkaŕi esan zioten: «Gure eŕi iraulia, eraiki dezagun!; eta, aren ta yauretxearen alde buŕukatu gaitezen».
  7. Eŕia bildu zan, beraz, buŕuka gertutzeko; eta, eŕuki eta adeya Yainkoari eskatzeko.
  1. Yerusalem, etze il-legoŕ bat bezela, egoiliaŕik gabe zegon;

aren semeetako bat ere ez zan arâ saŕtzen, ez eta andik irteten;

yauretxea, etsayen oinpean zegon;

eta, gaztelua atzeŕitaŕen mendean:

atzeŕien egoitza egiña:

Yakob’en eŕitik poza yoana zan, txistu eta kitarak isilik.


  1. Bildu ziraneko, beraz, Yerusalem’en auŕez-auŕe dagon Mispa’ra yoan ziran; ixraeldaŕentzat Mispa, beiñola otoi-toki izana bait-zan. *
  2. Egun artan, zurdatzez soña eta autsez burua estalirik eta yazkiak uŕaturik, baru egin,
  3. eta atzeŕitaŕek margoke-, taz beren yainkotzakoak ezaŕi nai zizkioten Lege-idaztia edatu zuten. *
  4. Apaiz-soñekoak, askiñak eta amaŕenak bildu zituten; eta, beren aldia betea zuten nazirak eratoŕirik,
  5. ortziruntz ozenki ots egiten zuten, esanez: «Zer dagikegu; eta, nora daramazkegu?
  6. Zure yauretxea istikatu eta naŕiotuta dago; eta, zure apaizak negaŕez eta âlkez daude.
  7. Atzeŕiak, gu zapaltzeaŕen bildu dira; gure auŕka asmatzen dutena, dazaguzu.
  8. Nola gogoŕ eutsi gengieke, lagun ez ba’zatozkigu?»
  9. Gero, turuta yo zuten eta oyuka asi ziran biziki.
  10. Yuda’k, bere gizonak, aneika, eunka, beŕogeitamaŕnaka eta amaŕnaka taldetu; eta, sail bakoitzaren agintariak izendatu zitun.
  11. Eta, etxegiľe, senaŕ-beŕi, mâsti-landatzaľe eta erabei, legearen arauz, etxera itzultzeko esan zien.
  12. Ordun, etzandegia andik yaso, eta, egoalderuntz, Emaus’ en ondora aldatu zuten.
  13. Eta, Yuda’k esan zien: «Geŕikatu eta kemendu zaitezte; gerturik zaudete, gu eta gurean deuna dan edozer abaŕikatzera bildu diran orien auŕka biaŕ goizean buŕukatzeko.
  14. Obe bait-zaigu buŕukaldian iltzea, gure eŕiaren eta yauretxearen ausiabaŕtza ikustea baño.
  15. Goikoak naiko lukena, egin bedi!»

4

(2, M. 8, 23-29) Yuda garaile

  1. Bost anei oñezko eta miľa zaldizko aŕturik, Gorgi’k etzandegia gauez andik yaso zun,
  2. yuduenarenera uŕbiltzeko eta ayen gañera sostean erortzeko; eta, bide-erakusletzat gazteluko zenbait gizon zeramatzin.
  3. Ori yakitean, Yuda yaiki zan bere gizon biphiiekin, Emaus’en aldean zegon eŕegeren gudalostea,
  4. aren gizonak etzandegitik alde baŕeyatuak ziranean, yotzeko.
  5. Gorgi, Yuda’ren etzandegira gauez eldu zan; bañan, an ez zun iñor idoro. Ordun, mendietan baŕna, aren biľa yoan zan, esaka: «Oriek, guregandik igesi doaz».
  6. Egundu zanean, Yuda ordokian agiri izan zan, ez babeskirik ez eta zartaľurik ere ez zekartzen iru miľa gizonekin.
  7. Eta, atzeŕitaŕen kapaŕdi indaŕtsuak, oskolez estalitako gizonak, eta ayen inguruko zaldizkoen saiľak, gudan ikasiak, ikustean,
  8. Yuda’k bere gizonei esan zien: «Ez belduŕ izan, oste aundi oŕen auŕean; ez izutu aren erasoaldia yasan beaŕez.
  9. Oroi zaitezte, gure asabak Itxaso Goŕian gaizkatuak izan zirala, oste altsu batekin Parao'k ezetsi zitunean.
  10. Orain, Goikoari ots dagiogun, gutzaz eŕuki, bere itunaz oroitu, eta gudaloste ori poŕokatu nai izango dula etsi-etsita.
  11. Eŕi guziek dazagukete ba-dala Ixrael gaizkatu eta yareiten dun Bat».
  12. Artan, atzeŕitaŕek, begiak yasorik, ayen auŕka yuduak zetoztela auteman zuten;
  13. eta, etzandegitik irten ziran buŕukaldirako; eta, Yuda’rekin ziyoazanek turuta yo zuten.
  14. Atzeŕitaŕek, beŕiz, elkaŕen tupustaka luŕ yo eta ordokira iges egin zuten.
  15. Bañan, azkenekoak oro ezpataz erori ziran; eta, osterantzekoak Gazer’año eta Yudai’ko Azot’eko ta Yamni’ko ordokietara yuduek esetsi zituten; eta, iru miľaen bat gizon il zizkieten.
  16. Ordun, Yuda’k esestaldia utzirik, bere gizonekin itzulita,
  17. eŕiari esan zion: «Erazkiñetara ez leyatu; beste buŕuka bat aurki dugu-ta.
  18. Gorgi eta aren ostea mendian uŕbil ditugu. Egon, orain, gotoŕ, gure etsayen auŕka; eta, laisteŕ, ayen erazkiñak bilduŕik gabe yaso al izango ditugu».
  19. Oraindik Yuda mintzo zalarik, gizatalde bat ageri izan zan menditik begiraka.
  20. Gorgi’renetakoak ziran; eta, beren lagunak igeska yoanak zirala, eta zekusten kearengatik yuduek kapaŕdia eŕe zietela oaŕtu ziranean,
  21. biziki izutu ziran; eta, beste aldetik Yuda’ren gudalostea ordokian buŕukaldirako auteman bait-zuten,
  22. pilistaŕen luŕaldera igeska leyatu ziran.
  23. Ordun, Yuda, arestixeko aŕapakiñetara oldaŕtu zan; eta, uŕea, ziľaŕa, oial urdin eta goŕiak, eta ondasun aundiak ugari yasota,
  24. eresika itzuli ziran, Goikoa goretsiz, onbera eta beti eŕukitsua dalako.
  25. Aundia izan zan, noski, egun artako yareikuntza!
  26. Itzuritako atzeŕitaŕ guziek, Lisi’rengana yoanda, gertatutako guzia yakiñerazi zioten.
  27. Eta, aditu zunean, istu eta zañil gelditu zan, arazoa Ixrael’en ez bait-zan berak nai eta eŕegek agindu zunez burutu.

(2 M. 11, 1-12) Lisi azpiratua

  1. Uŕengo urtean, beraz, yuduak zeatzeaŕen, irurogei miľa oñezko eta bost miľa zaldizko bildu zitun.
  2. Edom’en baŕna yoanda, Bet-Sur’en aldean etzangu-kapaŕdia yaŕi zuten. Yuda, amaŕ miľa gizonekin ayen auŕka irten zan.
  3. Eta, gudoste izugaŕi ua ikustean, otoitz egin zun esanez: «Goraldia Zuri, Goli’ren indaŕa, zure moŕoi Dabid’en eskuz biŕindu eta Saul’en seme Yonata’ren eta bere iskiľu-mutiľaren eskuetan pilistaŕen kapaŕdia eratoŕi zenun, Ixrael’en Yareiľe Oŕi!!!
  4. Gudaloste ori, zure eŕi Ixrael’en eskuan utzi ezazu; eta, beren gizon eta zaldien tirlu aundia gora-bera âlketuak geldi bitez!
  5. Ikara itzazu; ayen indaŕ aŕoputza urtu ezazu; eta, luŕ yo bezate zeatuta!
  6. Maite zaitutenen ezpataz iraul itzazu; zure izena dazagutentzat; eta, guziek, eresika goretsi zaitzaten».
  7. Bi aldetatik, buŕukaketa, berealaxe asi zan; eta, Lisi’ren kapaŕdiko bost miľa gizon yuduen ezpataz erori ziran.
  8. Bere gizonen poŕokaldia; eta, gizonki bizi edo iltzeko Yuda’renen isi biphila ikustean, gudari geyago biltzeaŕen Antiokei’ra Lisi biuŕtu zan; oŕela, azitako gudalostearekin Yuda’ ra itzultzeko asmotan.

Yauretxe-txukunketa (2, M. 10, 1-8)

  1. Yuda eta aren anayak, ostera, esan zuten: «Ara, gure etsayak apuŕtuta, goazan, yauretxea garbitu eta beŕitzera».
  2. Gudaloste osoa bildurik, beraz, Sion-mendira igo ziran. *
  3. Eta, yauretxea soil, opamaya naŕiotuta, ateak eŕeta; espaŕua, oyana edo mendia bezela, sasiz betea; eta, apaizgelak luŕ yoak ikustean,
  4. beren soñekoak uŕatu, negaŕ aundi egin eta beren buruak autsez estali zituten;
  5. eta, luŕeraño auzpezturik, turutotsen artean ortziruntz ots egin zuten.
  6. Ondoren, Yuda’k bere gizonei agindu zien gaztelukoak erasotzea toki deuna garbitu arte.
  7. Gero, apaiz naŕiogabe eta lege-zalênak autu zitun;
  8. eta, ayek yauretxea garbitu, eta aŕi kutsatuak sastegi batera eraman zituten.
  9. Eta, loitutako eŕopa-mayaz zer egin beaŕ zan elkaŕekin asmaketan ziardutelarik,
  10. iraultzeko onua ontzat aŕtu zuten; atzeŕitaŕek loitu zutela-ta, gerengaŕi bait-zitzayen. Irauli zuten, beraz;
  11. eta, aren aŕiak yauretxe-mendiko toki egoki batean yagon zituten, igaŕle bat ayetaz erabakitzera yaiki leitekeño.
  12. Eta, legearen aginduari atxikirik, landako zenbait aŕi oso bildu eta lengoaren ereduz opamai beŕi bat egin zuten.
  13. Yauretxea beŕeraiki ta baŕnetik beŕitu zuten; eta, yauretxea bera eta espaŕua deunetsi zituten.
  14. Yauretxeko atuxa beŕiak ere egin eta argimutiľa, luŕin-maya eta eskein-ogietakoa bertan yaŕi zituten beŕiro.
  15. Opamayean luŕingaya ketarazi, argimutiľeko kiriseľuak ixio zituten yauretxea argitzeko,
  16. mayean ogiak, eta beren tokietan eŕezelak ipiñi zituten, eta lan guziak amaitutakoan,
  17. eun ta beŕogei ta zortzigaŕen urtean, Kasleu deritzan amaŕgaŕen iľaren ogeita bostean, eguna-astean yaikirik,
  18. berek egindako opamai beŕian, yauroparia, legearen arauz eskeñi zuten.
  19. Lengo opamaya atzeŕiek loitu zuten iľa eta egun beretan, opamai beŕiaren adeiua eresika, kitarez, kinorez eta txiliñez egin zan.
  20. Eŕi osoak, luŕeraño auzpeztuta, ortarako lagundu zitun Goikoa yauretsi eta goratu zun.
  21. Opamayaren adelua eŕopari eta eskeŕ eta goraldirako opariak eskeñiz yaitsuki ospatu zuten, zortzi egunez.
  22. Yauretxeko auŕea, uŕezko aiľaraz eta babeskiz apaindu zuten, eta ango saŕgu eta apaizgelak beŕitu eta ayetan ateak yaŕi zituten.
  23. Eŕiaren poza, aundia zan; eta, atzeŕitako gerena ezabatu zan.
  24. Yuda’k, aren anayek eta Ixrael eŕi osoak opamayaren adelu-egunak urte oroko garai berean, Kasleu’ren ogei ta bostean asita zortzi egunez yaya pozik ospatzea erabaki zuten.
  25. Aldi artan Sion-mendia, aŕesi eta doŕe sendoz inguratu zuten, atzeŕiak iñoiz ba’letoz, toki ua ostikopetu ez zezaten, len bezela.
  26. Eta, gudarien sail bat an yaŕi zuten, mendia yagon zezaten; eta, ortarakoxe Bet-Sur ere sendotu zuteu, Edom’ en auŕez eŕiak babesa izan zezan.

5

Baranoko eŕien guda

  1. Opamaya beŕeraiki eta yauretxea lengoratu zala, baranoko eŕiek yakin zutenean, goriki aseŕetuta,
  2. beren arteko Yakob’en semeak poŕokatzea erabaki zuten; eta, ayetako ainitz il eta esesten asi ziran.
  3. Yuda’k, Edom’eko Akarabatan’en eskualdean Esau’taŕei guda egin zien, ixraeldaŕak ertsiak zeuzkatelako; eta, gogoŕki zeatu, apaldu eta laŕutu zitun.
  4. Bean’daŕen gaiztakeriaz ere oroitu zan; Ixrael’i maŕoak bidetan yaŕtzen zizkiotelarik, sare eta zoztoŕ bat zitzazkiolako.
  5. Yuda’k beren doŕetan ayek saŕerazi * ondoren, doŕe eta doŕêtakoak guziak surtan eŕe eta suntsitu zitun.
  6. Andik, Amon’daŕetara igaro ziran; eta, Timotai buru zitzayon gudaloste azkaŕ eta eŕi kopurutsu bat an idororik,
  7. buŕukaidi askotan poŕokatu eta autsi zitun.
  8. Ta Yazer eta aren mendeko iriak beretu ondoren Yudai’ra itzuli zan.

Galaad’en eta Galilai’n

  1. Galaad’en ziran atzeŕitaŕak, beren artetik ixraeldaŕak erauzteko, ayen auŕka bildu zirala-ta, ixraeldaŕ ayek Dateman’go gazteluan gerizatu ziran.
  2. Ta Yuda’ri eta aren anayei idatzi zien: «Baranoko eŕiak gu ebaintzeko bildu dira,
  3. eta emengo gazteluan gerizatu bait-gera, artzaz yabetzeko gertutzen ari dira. Ayetako gudagizonen buru Timote da.
  4. Zatoz, ba, ayen eskuetatik gu yareitera; guretakorik asko erori bait-dira.
  5. Tob’en luŕaldean zeuden gure anai guziak saŕaskitu, ayen emazte eta auŕak atxiľo eraman, ondasunak oro beretu, eta miľarên bat gizon il ditute».
  6. Idazti au irakuŕtzen ari ziranean, beste geznari batzu soñeko uŕatuekin eldu ziran beŕi au ekaŕiz:
  7. «Tolemai’ko, Tir’ko, Sidon’go eta atzeŕien Galai osoko gizonak bildu dira gu galtzeko».
  8. Yuda’k eta eŕiak itzok entzunda bereala, batzaŕe aundi bat bildu zan, laŕialdiau eta etsayak erasoak zeuden beren senidei zer legieteken ikusteko.
  9. Ta Yuda’k bere anai Simon’i esan zion: «Gizonak aututa zoaz Galilai’ko zure anaiak yareitera: Yonata, nere semea eta ni Galaad’a goazke».
  10. Yose, Zakari’ren semea, eta Azari, eŕiaren agintariak osterantzeko gudagizonekin Galilai’n utzi zitun luŕaldea yagoteko,
  11. eta esan zien: «Yauŕleŕia; bañan, ez egin buŕukarik atzeŕitaŕen auŕka, itzuli gaitezken arte!»
  12. Simon’i iru miľa gizon eman zizkion Galilai’ra yoateko, eta Yuda’ri Galaad’ako zortzi miľa.
  13. Simon’ek, Galilai’ra yoanda, buŕukaldi askotan atzeŕitaŕak poŕokatu eta Tolemai’ko atetara esetsirik,
  14. iru miľa atzeŕitaŕ il ta ayen erazkiñak yaso zitun.
  15. Ta Galilai’ko eta Arbat’ eko yuduak ayen emazte, auŕ eta zegozkien guziekin bildurik, Yudai’ra pozik eraman zitun.
  16. Yuda Makab eta Yonata, aren anaya, Yordan igarota, etzean baŕna, iru egunez auŕeratu ziran.
  17. An zidorozten Nabat´etaŕek abegi on egin eta ayen anayei Galaad’en yazo zitzayona zearo yakiñerazi zieten:
  18. «Ayetako ainitz iri aundi eta azkaŕak diran Bosora’n, Bosor’en, Alimes’en, Kaspor’en, Maked’en eta Karnain’en ertsiak dira.
  19. Galaad'eko beste irietan ere itxi diranak dituzute; eta, ayen etsayak gertuta daude iri auek biaŕ erasotzeko; eta, ayek atzeman eta egun berean iitzeko».
  20. Yuda’k, beraz, Bosor’ako etzera doan bidea sostean aŕturik, eta iriaz yabeturik, aŕak oro ezpataz il zitun eta ango erazkiñak yaso ondoren iria eŕe zun.
  21. Gauez, andik irten eta gaztelura, Dateman’a, yoan ziran;
  22. eta goizera orduko begiak yasorik, gizatalde zenbakaitz bat zurubi eta zapalkiľuz gaztelua aŕtzeko uŕbiltzen ta baŕneko yuduak atzemateko buŕukatzen ikusi zuten.
  23. Asitako buŕukaldia ta adaŕotsekin ortziraño igotzen ziran iritaŕen oyu eta gaŕaxiak entzuteau, Yuda’k,
  24. bere gizonei esan zien: «Buŕukatu zaitezte gauŕ, zuen anayen alde!!»
  25. Iru taldeka etsayei alderatu zitzazkien atzetik, eta turutotsez eta gaŕaxiz otoitz egin zuten.
  26. Timote’ren gizonek, Yuda an zala ezagundakoan, iges egin zuten; eta, Yuda’k yo zitun gogoŕki. Egun artan saŕaskitutako atzeŕitaŕak zortzi miľa bat izan ziran.
  27. Andik, Yuda, Mispa’runtz yoanda eraso eta aŕtu zun, eta aŕak oro saŕaskitu eta ayen erazkiñak bildurik, iria eŕe zun.
  28. Ta auŕera yaŕairik, Kasbon, Maked, Bosor eta Galaad’ eko beste iriak beretu zitun.
  29. Guzion ondoren, beste gudaloste bat bildurik, kapaŕdia eŕekaz andi, Eŕapon’en auŕez-auŕe yaŕi zun.
  30. Gudaloste ori ikeŕ zezaten Yuda’k igoŕitakoak txosten au ekaŕi zioten: «Baranoko eŕi guziak Timote’ren gizonei bildu zazkie, gudaloste aundi bat osatuz».
  31. Araba’tik ere lagunak akuratu ditute; eta, kapaŕdia ibaiez andi dute, zu erasotzeko gertuta».
  32. Ordun, Yuda auŕeratu zan ayetara; eta, Timote’k bere gizonen agintariei esan zien: «Yuda’k, bere gizonekin, arâ ezkero, ibaia igarotzen ba’du auŕena, ez diogu gogoŕ egin al izango; garaituko zaigu.
  33. Bañan, ibaia igaro beaŕean, kapaŕdi-etzandegiak beste aldean yaŕtzen ba’ditu, arâ igarota garaituko gatzazkio».
  34. Yuda’k, ibaira orduko eŕoldezayak ibaiaren egian geldirazirik, esan zien: «Ez utzi iñor gelditzen; betoz guziak buŕukara».
  35. Ta, ibaia bere gizonekin auŕena igaro zun etsaietaruntz. Atzeŕitaŕak oro poŕokatuak izan ziran; eta, iskiľu guziak iraitzirik, Karbain’go yauretxera iges egin zuten.
  36. Yuduak iriaz yabetu ziran; eta, yauretxea baŕnean zitun guziekin eŕe zuten. Karnain luŕ yoa gelditu zan; eta, atzeŕiek ez zuten irozo al izan.
  37. Ordun, Yuda’k, Galaad’ eko ixraeldaŕak oro, txikienetik aundieneraño, emazteak, auŕak eta zeukaten guzia bildu zun, gizatalde ua Yudai’ra eramateko.
  38. Eporon iri aundi eta oso sendora, Yudai’rako saŕguan eldu ziran, eskui-ezkeŕetara artatik sayestu al izateke, aren erdian bidea bait-zan.
  39. Irikoak itxi ziran, ateak aŕiz yuduei zeragozkietela. Ta, Yuda’k geznariak bidali zizkien pake-itzokin:
  40. «Utz gaitzazute gure luŕaldera igarotzen; eta, iñork ez dizue kalterik egingo; bakaŕik, oñez igaro nai dugu-ta». Bañan ez zieten iriki nai izan.
  41. Ordun, Yuda’k, agindu zun, bere gizonei aldaŕikatzeko, nor bere tokian yaŕi beaŕ zala.
  42. Eta, guziak beren tokietan yaŕi ziraneko, iria gau eta egun eraso eta eskuratu zuten.
  43. Eta, aŕak oro saŕaskitu, iria guziz suntsitu eta erazkiñak yasorik, iľotzak istikatuz, auŕera igaro ziran.
  44. Andik, Yordan igarota Bet-San’go auŕez-auŕe datzan ordoki zabalera eldu ziran.
  45. Yuda atzean zoan, atzelariak biltzen bide osoan eŕia aolkatzen Yudai’raño eldu arte.
  46. Eldu ziranean, Sion-mendira yai eta pozez igota, eŕopariak eskeñi zituten, iñor erori gabe pakez itzuľ ziralako.

Entzinmen erokoak

  1. Yuda Galaad’eko luŕaldean Yonata’rekin, eta Simon aren anaya Tolemai’ren auŕka Galilai’n ziran bitartean,
  2. Zakari’ren seme Yose’k eta gudari-sail baten buru zan Azarik, ayen gurendak eta buŕukaldiak yakinda,
  3. esan zuten: «Irabazi dezagun guk ere, izen-on aundi bat, eta goazan inguruko eŕiei guda egitera».
  4. Eta, beren gizonei aginduak emanik, Yamni’ren auŕka yoan ziran.
  5. Gorgi, bere gizonekin iritik irten zan ayei gogoŕ egiteko.
  6. Eta, Yose’k eta Azari’k, Yudai’ko mugetaraño iges egin beaŕ izan zuten. Egun artan eroritako ixraeldaŕak bi miľa gizon edo ziran. Poŕokaldi aundi au, eŕiari etoŕi zitzayon, noski,
  7. berek gogoŕ yoko zutelakoan, Yuda’ri eta aren anayei entzun nai izan ez zietelako.
  8. Ez ziran, ordea, Ixrael yareiteko eskua eman zitzayenen azikoak.
  9. Yuda eta aren anayek, beŕiz, Ixrael osoan eta ayen izena zentzuten atzeŕi guzietan gora aundia iritxi zuten.
  10. Eta, guziek ayengana lekayoka irten zuten.
  11. Yuda’k, bere anayekin irtenda, Esau’taŕak egoaldeko luŕaldean eraso, Eboron eta aren mendeko eŕixkak beretu, ayen babesak irauli, eta aren esiko doŕeak eŕe zitun.
  12. Ta kapaŕdia yasorik, atzeŕitaŕen eskualdera yoanda, Maresa’n baŕna igaro zan.
  13. Egun artan zagaitzat gogoŕ yo nairik, buŕukaldian ariñegi saŕtutako zenbait apaiz erori ziran.
  14. Gero, Yuda, atzeŕitaŕen luŕaldeko Azot’a yoanik, ayen opamayak irauli, sasi-yainkoen kopos-irudiñak eŕe, eta iriak laŕutu ondoren, Yudai’ra itzuli zan.

6

Antiok Epipan’en eriotza (2 M. 1, 11-17; 2 M. 9)

  1. Bitartean, Goyeri’ko eskualdeak arakatzen ari zan Antiok bakaldunak, yakin zun, Persi’ko Elimai’n iri bat zala, uŕe eta ziľaŕen askotzarengatik ospetsua;
  2. eta, an yauretxe txito aberats bat, uŕezko eŕezelekin eta Piľipe’ren seme Alexander Makadoniaŕak, Elade’ko eŕege auŕenak an utzitako guda-txaramil eta babeskiekin.
  3. Ara yoan, beraz, iria aŕtu eta beretzat laŕutu nairik zebiľela, nai zunik iristerik ez zun izan: irikoak aren maratiľen beŕi izanda,
  4. buŕukarako gerturik yaiki ziralako. Beraz, igeska bazteŕtu zan, atsekabez belduta, Babilon’a itzultzeko.
  5. Persi’n zegola, norbaitek yakiñerazi zion, Yudai’n zeukan gudalostea igeska itzuli zala;
  6. Lisi, gudaloste sendo batekin arâ yoanari, yuduek iges egiñerazi ziotela; yuduek iskiľuz, gudagizonez eta erazkin ugariz, beren indaŕa geitu;
  7. Yerusalem’go opamaigañean berak eraikitako eidol nazkagaŕia irauli, eta yauretxea orma aundiz, len zanez, esitu zutela; eta, orobat Bet-Sur irian gertatu zala.
  8. Ori entzunda, eŕege izutu eta laŕitu zan biziki; eta, atsekabez beldu eta gaizkitu, oeratu zan, bere asmoak burutu ez ziralako.
  9. Eta, an gelditu zan egun askoz, geroago eta geyago atsekabea geitzen zitzayolako.
  10. Iltzen zalakoan, bere adiskideak oro deiturik, esan zien: «Begietatik loa yoana zait; eta, biotza axanpaz akiťuta dut.
  11. Nere baitan esan dut: «Zelako loŕaldira eta zeinbesteko axanpa-uiñetara etoŕi naizan!!, nere al izatearen garayean zori-ontsu eta maitea nintzan auxe berauxe!!
  12. Orain oroitzen naiz, Yerusalem´en egin nitun bidegabekerietaz, ango uŕe eta ziľaŕezko erazkiñak eraman eta Yudai’ko egoiliaŕak andik okeŕez erauzi nitunean!!
  13. Argatik gaitzok gañeratu zazkidala dazagut; eta, atzeŕian iltzen naiz atsekabez belduta».
  14. Ordun, Piľipe, * bere adiskidetakoa deituta bere yaureŕiaren buru izendatu zun.
  15. Eta bere agintza-aiľara, soñekoa eta ikuŕatza zemaizkioiarik, bere semearen ikaspidea eta eŕege izateko aziera egotzi zizkion.
  16. Antiok eŕege antxe il zan, eun eta beŕogeigaŕen urtean.
  17. Eŕegeren eriotza yakitean, Lisi’k aren orde, berak auŕtzarotik azitako Antiok ildakoaren semea, goitizenez Eupator deritzana yaŕi zun.

Eupator Yudai’n

  1. Gazteluko gudagizonek, Ixrael, yauretxearen inguruan itxia zeukaten; tai gabe mutiri zitzazkion; eta, atzeŕientzat sendogaŕi bat ziran.
  2. Yuda’k ayek poŕokatzea erabakita, eŕi osoa bildu zun ayen auŕka alaz egiteko.
  3. Eta, guziek batera eun ta beŕogei ta amargaŕen urtean alaza asi zuten berek egindako guda-doŕez eta beste zapalkiľuz.
  4. Gazteluko zenbait espaŕu artatik itzuri ziran; eta, Ixrael’ go gizatxaŕ batzu bildu zitzazkielarik,
  5. eŕegerengana yoanda esan zioten: «Noiz arte luzatuko duzu gure anayen apentzaľetzat gure alde yaikitzea?
  6. Geron oldez, zure aitaren agindupean yaŕi giñan, esan ta erabaki liguken guzia moŕoitzat egiteko.
  7. Oŕetxegatik, gure eŕiko semeak, etsai biuŕtu zazkigu; ayen eskuetan eroritako guretaŕak oro saŕaskitu ditute; eta, gure genun guzia ebatsi digute.
  8. Eta, ez dute gure auŕka bakaŕik eskua edatu; gure muga guzien auŕka baizik.
  9. Eta, ara!!: orain Yerusalem’go gazteiuaren auŕez kapardia yaŕi dute artzaz yabetzeko; eta, Bet-Sur’ko yauretxea indaŕtu dute.
  10. Laisteŕ auŕeratzen ez ba’zatzazkie, geyago ere dagikete; eta, ez dituzu geldiarazi ahal izango».

Indaŕkeria

  1. Ori entzuuda, eŕegek, asaŕez beterik bere adiskide guziak, gudalosteko agintari eta zaldizkoenak bildu zitun.
  2. Beste yaureŕietatik eta itxasaldetatik saripeko gudamutiľak arentzat gudukatzeko, taldeka arengana zetozan.
  3. Gudalostean eun miľa oñezko, ogei miľa zaldizko eta ogeita amabi elepa mutuŕluzetzaŕ zitun,
  4. Edom’etik etoŕita Bet-Sur’i alaz egin zioten; eta, berek egindako zapalkiľuz luzaro eraso zuten. Bañan, gaztelukoek irtenda, gizonki buŕukatuz zapalkiľuak eŕe zizkieten.
  5. Ordun, Yuda’k, gaztelua utzirik, Bet-Zakari’ra' bere kapaŕdia aldatu eta eŕegerenaren auŕez-auŕe yaŕi zun.
  6. Eŕegek, egundu baño len yaikirik, Bet-Sur’ko bideari buruz bere gizonak oldaŕez iraitzi zitun; eta, buŕukarako gertu ziran turutotsez.
  7. Muturluzetzaŕak buŕukaldira eragiteaŕen, mâts-masustaen uriña zerakuskieten,
  8. eta gudarien taldetan banatu zitun. Mutuŕluzetzaŕ-elepa bakoitzarekin gudatxaramiľez eta burnizko txapelez yantzitako anei gudamutil, eta aren aldean bosteun zaldizko yatoŕ ziyoazan.
  9. Muturluzetzaŕ auek ziran tokian, zaldizko auek ere an zeuden; eta ua nora aldatu, ayek ere aruntza ziyoazen, ayengandik bein ere uŕundu gabe.
  10. Gañean zurezko doŕetxo sendoak, bakoitza bere muturluzetzaŕari lokaŕiz ezaŕia, zekazten, eta ayetan ogeitamabi gudamutil, eta inditaŕ bana.
  11. Osterantzeko zaldizkoak gudoskolez yantziak bi saiľetan talde bakoitza eskui-ezkeŕtatik gerizatzeko banatuak ziran.
  12. Uŕezko eta burniorizko babeskietan eguzkia dirdiratu zaneko, argi ixioak bezela, mendiak ayen istaz argitu ziran.
  13. Eŕegeren gudalosteko gizatalde bat mendigañetan; eta, beste bat ordokian baŕna atza-atzaŕi eta erabidez auŕeratzen zan.
  14. Ainbesteko giza-tirluen oyuak, ibilketaren zarata eta iskiľuen kaŕaskotsa zentzuten guziak izutzen ziran; gudaloste ori oso kopurutsu eta indaŕtsua bait-zan.

Eleazar’en adorea

  1. Yuda, bere gizonekin buŕukarako auŕeratu zan; eta, eŕegeren osteko seireun gizon erori ziran.
  2. Abaro’ren seme Eleazar’ ek muturluzetzaŕ bat, gudatxaramiľaz estalia eta besteak baño aundiagoa, auteman zun.
  3. Eta, an eŕege bera zala igaŕi izanik, bere eŕia yarein eta betiko izena indaŕtzeaŕen, bere bizia emanez,
  4. arengana leyatu zan biphilki, taldean baŕna, eskui-ezkeŕ saŕaskituz, eta, aren auŕean gizon ayek alde eta alde zerorzten.
  5. Aberetzaŕaren ankaŕtean saŕtuta kalitu zun; eta, aren gañean ua erori zala, Eleazar bertan il zan.
  6. Yuduak, eŕegeren indaŕa eta aren gudarien oldaŕa ikusita, ayengandik asagotu ziran.

Yerusalem’i erasoa

  1. Ayen auŕka, eŕegeren gudalostea Yerusalem’en' auŕka igo zan; eta, eŕegek bere kapaŕdia Yudai eta Sion-mendiaren auŕez yaŕi zun.
  2. Bet-Sur’ekin onezkoak egin zituzten; eta, auek iritik irten ziran; an itxian ziranentzat yatekorik ez bait-zan, iuŕarentzat atseden-urtea zalako.
  3. Eŕege Bet-Sur’ez yabetu zan; eta, zaitalde bat an utzirik, 51. bere kapaŕdia toki deunaren auŕez luzaro yaŕia izan zun; eta, artan guda-doŕe, zapalkiľu, su eta aŕi-iskiľuak, geziak yaurtitzeko guda-aŕubi eta abailak egiñerazi zitun.
  1. Yuduek ere zapalkiľuen auŕka zapalkiľuak egin zituzten; eta, egun ainitzez buŕukatu ziran.
  2. Bañan, mendi deunean yatekorik ez zan; urte ua, zazpigaŕena bait-zan; eta, atzeŕietatik igeska Yudai’ra etoŕiek selaruetan mardo egindako azkuŕiak yanak zituten.
  3. Mendi deunean gizon gutxi gelditu ziran; geyenak, goseaŕen nor bere tokietara baŕeyatu bait-ziran.
  4. Antiok eŕege izanak, bere seme Antiok azi eta eŕege yaŕi zezan autu zun Piľipe,
  5. eŕege zanaraen gudalostearekin Persi eta Medi’tik itzuli zala, eta yaureŕiaren arazoak bere gain aŕtu nai zitula Lisi’k entzun zunean,
  6. Antiokei’ra leyatu zan, eŕegeri eta guda-agintariei eta gizonei esateko: «Egun oro galtzen ari gera; yatekoa, uŕi dugu; gure kapaŕdiaren tokia sendo babestua dago; eta, guri dagokigu yaureŕiaren ardura.
  1. Orain, gizon oriei eskua eman dezayegun, beraz; eta, ayekin eta ayen eŕi guziarekin onezkoak egin ditzagun,
  2. eta utzi ditzagun beren legepean bizi izaten; lege ori nardatu dugula-ta, amoŕatuta daude eta guzi au egin bait-digute».
  3. Itzaldi au eŕegeri eta agintariei atsegintsu izan zitzayelarik gentzaz yarduteko geznariak yuduei bidali zizkien. Yuduek bayetz esanda,
  4. eŕegek eta agintariak zin egindakoan bazteŕtu ziran.
  5. Ordun, eŕege Sion-mendian saŕtu zan, tokiko babesak ikusi zitun; eta, berealaxe, egindako ziña autsiz, inguruko aŕesia iraultzeko agindu zun.
  6. Antiokei’ra abazuzan itzuli zan; eta, iriaz Piľipe yabetu zala idororik, aren auŕka buŕukatuta, iria beretu zun.

7

Demetiri

  1. Beŕogeitamaŕgaŕen urtean, Demetiri, Seleuk’en semea, Eŕoma-iritik irten eta gizon gutxi batzurekin itxasaldeko iri batera yoanik, ango eŕege yaŕi zan.
  2. Bere gurasoen yauregiaz yabetu zanetik, gudalosteak Antiok eta Lisi atzeman zitun Demetiri’rengana eramateko.
  3. Ori yakitean, Demetiri’k esan zun: «Ez erakutsi niri orien auŕpegiak».
  4. Guda-gizonek, beraz, il zituten; eta, Demetiri bere yaureŕiaren yauraulkian eseri zan.
  5. Ordun, Ixrael’go gizatxaŕ eta donge guziek apaizgoa beretzat iŕikatzen zun Alkim buru zutela, arengana yo;
  6. eta, eŕia salatu zioten, esaka: «Yuda’k, bere anayekin zure adiskide guziek suntsitu ditu; eta, gure luŕetik erauzi gaitu.
  7. Igoŕi, beraz, orain, zure gogoko bat, guri eta eŕegeren eskualdêi egin dizkigun okeŕak ikusita, aren adiskide eta urgazleei ataŕaldia eman dezayen.
  8. Eŕegek, bere adiskidetartetik Bakide, gizon kirmena, yaureŕian aundia, eta ibai-aruzko yauŕlea autu;
  9. eta, Yuda’k egindako okeŕak ikustera bidali zun; eta, Alkim zitala apaiz nagusi izendaturik, ixraeldaŕen lepotik apena aŕtu zezala agindu zion.
  10. Yaiki ziran, beraz; eta, gudaloste aundi batekin Yudai’ra etoŕita, Yuda’ri eta aren anayei pake-itzak gezuŕez esatera geznariak igoŕi zizkioten.
  11. Bañan, ayek ez zieten siñetsi, gudaloste aundiarekin zetozala bait-zekusazten.
  12. Eta, idazlari-sail batek Alkim eta Bakide’rengana yo zuten zuzentzaren eske.
  13. Ixraeldaŕetan pakea eskatzeko auŕenak Asid’etaŕak izan ziran.
  14. «Gudagizonekin Aaron’ en aziko gizon bat etoŕi-datoŕ —zioten— onek ez gaitu atzipetuko».
  15. Alkim’ek gentza-itzez erausi zun ayekln; eta, zin-egiñez esan zien: «Ez dizuegu gaitzik egingo; ez eta zuen adiskidei ere».
  16. Ayek siñetsi zioten; bañan, egun artantxe, Alkim’ek, ayetako irurogei atzeman eta saŕaskitu zitun, idatzita dagonez:
  17. «Zure autuen * aragia yan eta berayen odola Yerusalem’go inguruan ixuri zuten; eta, ez zan eortzi litukenik izan» (Er. 79, 1-3).
  18. Ordun, eŕi guziaz, belduŕ eta ikara yabetu zan; eta, zioten: «Ez da orietan egiarik, ez eta zuzentasunik ere; itza yan, eta egin-ziña autsi dute-ta».
  19. Bakide’k, ordun, Yerusalem’dik yoanda, kapaŕdia Bet-Tseze'n eraiki zun; eta, aruntza orduko, ayengandik sayestutako gizon asko eta zenbait eŕiko seme atzeman eta lepo egindakoan, osin aundi batera iraitzi zitun.
  20. Eskualde ua Alkim’eri egotzi zion; eta, yagon zezan gudari-sail bat ari emanik, eŕegerengana itzuli zan.
  21. Alkim’ek leŕenak zegitzin apaiz-nagusitza iristeko;
  22. eta, eŕiaren ganbuxlari guziak bildu zitzazkiolarik, Yuda’ren eskualdeaz nagusitu zan; eta, gaitz goŕiak Ixrael’en soŕtu zitun.
  23. Alkim’ek eta aren alderdikoek ixraeldaŕei zegizkioten gaitz auek, atzeŕiek egindakoak baño aundiagoak, * noski, Yuda’k ikusi zitunean,
  24. Yudai’ko mugape osoa arakatu zun, sayestuen lepotik apen aŕtuz; eta, aŕezkero ayek ez ziran luŕaldera itzuli.
  25. Alkim’ek, Yuda eta arekin zeudenak, bera baño sendoagoak zirala, eta gogoŕ ezin zegiela uleŕtu zun; eta, eŕegerengana itzulirik, gaiztakeri askotaz salatu zizkion.

Nikanor’en ibiľiak (2 M. 14, 12-14; 30)

  1. Ordun, eŕegek, Nikanor, bere guda-agintari beñenetakoa eta Ixrael’en etsai amoŕatua Yuda’ren auŕka igoŕi zun, eŕia zeatzeko aginduz.
  1. Nikanor’ek, gudaloste aundi batekin Yerusalem’era elduta, Yuda’ri eta aren anayei geznariak bidali zizkion, sasi-pake itzez.
  2. esatera: «Gure eta zure artean, buŕukarik ez bedi! Gizon gutxi batzukin, zuek pakez ikustera noa».
  3. Yuda’rengana yoan zan, beraz; eta, adiskidetsuki aguŕ egin zioten elkaŕi; bañan, etsayak gerturik zeuden Yuda atzemateko.
  4. Yuda’k yakin zun, ordea, azpikeriz etoŕi zitzayola; eta, ari buruz izututa, ez zun, beŕiro, aren auŕpegia ikusi nai izan.
  5. Nikanor, bere asmoa nabari zala ezagunda, Yuda’ren auŕka irten zan, Kaparsalama’ ren aldean buŕukatzera.
  6. Eta, Nikanor’en gizonetako bost miľaren bat erori eta enparauak Dabid’en irira igeska baztertu ziran.
  1. Guzion ondoren, Nikanor Sion-mendira igo zalarik, ari pakez aguŕ egiten yauretxeko zenbait apaiz eŕiko zâŕ irten ziran; eta, eŕegeren alde eskeintzen ziran yauropak erakutsi zizkioten.
  2. Bañan, Nikanor’ek, lotsagabeko itzez nausatu, nargatu eta loitu zitun.
  3. Eta, aseŕez zin au egin zien: «Yuda eta aren gudagizonak eskuetara oraintxe emanak ez ba’zazkit, garaitzaľe itzultzean etxe au eŕeko dut». Eta sumin goriz yoan zan.
  4. Ordun, apaizak saŕtu ziran; eta, opamai ta yauretxearen auŕean zutik, negaŕez zioten: «Yauna!!!
  5. Zeroŕek autu duzu etxe au zure izena yaŕtzeko, zure eŕiarentzat otoitz eta aŕen-etxe dedin.
  6. Apendu zaitez gizon oŕetzaz eta aren gudalosteaz; ezpataz eror beitez. Gogoratu ayen biraoak eta ez itzazu bizi izaten utzi!!»
  7. Nikanor, Yerusalem’dik irtenda Bet-Oron’en aldean kapaŕdia yaŕtzen yoan zan; eta, Siri’ko gudalostea bildu zitzayon.
  8. Yuda’k, iru miľa gizonekin bere kapaŕdia Adasa’ren aldean yaŕi eta otoitz au egin zun:
  9. «Yauna! Asur’ko eŕegek beñola igoŕitakoek biraokatu zituztela-ta, zure aingeruak etoŕirik eun eta larogei ta bost miľa gizon il zizkieten.
  10. Erauzi, egun ere, gudaloste ori gure auŕetik, guziek ezagun dezaten gizon ori gaizki mintzo izan dala zure yauretxeaz, eta aren gaiztakeriari dagokion apenez zeatu ezazu».
  11. Kapaŕdi bietakoen buŕukaldia Adar-iľaren amairugaŕen egunean gertatu zan. Nikanor’en gizonak poŕokatuak izan ziran; eta, Nikanor bera buŕukaldian erori zan auŕena.
  12. Nikanor erori zala ikusita, aren gizonek, iskiľuak iraitzirik, iges egin zuten;
  13. eta, yuduek eguneko bide batez Adasa’tik Gezer’en alderaño adaŕotsez esetsi zituten.
  14. Inguruko eŕixka guzietatik yuduek ayen auŕka irtenik, indaŕez yotzen zituten; eta, siriaŕak elkaŕen auŕka biuŕtuta guziak, bat ere itzultzeke, ezpataz zaurtuta erori ziran.
  15. Yuduek, ayen erazkiñak bildu zituten; eta, Nikanor’en burua eta aŕokeriz edatu zun eskua mozturik, Yerusalem’go auŕez dindil yaŕi zituten.
  16. Eŕia poztu zan biziki; eta, guziek egun ua poz-pozik eman;
  17. eta, erabaki zuten, alako eguna urte oro ospatzea, Adar-iľaren amairuan.
  18. Yudai luŕaldea, egun gutxi batzuz bederen, nare gelditu zan.

8

Yuda eta Eŕoma’ŕak

  1. Yuda’k, eŕomaŕei buruz omen zana aditu zun; arean, gudari altsuak zirala: eskatzen zitzayena ba-zegitela; ayengana yotzen zutenak, adiskidetzat atosten zituztela; eta, gudan azkarak zirala.
  2. Ayen gudak eta ayek azpiratu eta zergapean yaŕitako Galati’n burutu zituten egite aundiak yakin zitun.
  3. Bai eta Españi’n egin zutena; ango uŕe eta ziľar-meatzak beren mendera aŕtu eta luŕalde osoaz, zuhuŕtasunez eta egonaŕiz, yabetu arte;
  4. eta, uŕun-uŕuneko eskualdeak eta luŕ-ertzetatik zetozan eŕegeak zeatu eta gogoŕki yo zitutela; eta enparauek ere, urte guzian zerga damayetela.
  5. Piľipe ere, eta Perse, Ket’ etaŕen eŕege, eta eŕomaŕen auŕka iskiľuak aŕtu zitutenak oro poŕokatu eta menderatu omen zituten.
  6. Eun eta ogei elepa muturluzetzaŕ eta zaldi, gurdi eta gizon ainitzekin yazaŕi zitzayen Antiok Aundia, Asia’ko eŕege azpiratu omen zuten;
  7. eta, Antiok bizi atzemanik, bera eta aren ondorengoak zerga aundi bat urte oro eŕomaŕei ematera; eta, ortarako bahitzaľe egokiak Eŕoma’n uztera, beaŕtu zituten.
  8. India’ren luŕaldea, Medi’aŕena, Lidi’aŕena eta aren eskualde edeŕenetako zati batzu berebat eŕomaŕei eman beaŕ zieten; eta, ayengandik aŕtuta eŕomaŕek Eumen eŕegeri eman zizkioten.
  9. Elade’taŕak erabakita zeuden eŕomaŕak erasotzeko; bañan,
  10. auek asmo au igaŕirik yazaŕi zitzazkien; eta, eladetaŕ ainitz saŕaskitu, ayen emazte eta auŕak atxiľo eraman, angoak laŕutu, luŕaldea menderatu, aŕesiak irauli eta gizonak yopu egin zituten, gaurdaño daudenez.
  11. Eta, berebat, gogoŕ egin zieten beste yaureŕi eta ugarteak, txarotu eta azpiratu zituten.
  12. Beren adiskideekin eta alki zitzazkienekin, ostera, pake kirmenez bizi dira; auzoko eta uŕuneko eŕiak beren mendean ditute; eta, ayen izena entzuten duten guziek lotsa darakuskiete.
  13. Berek nai dutena eŕege yaŕtzen dute; eta, nai dutena, eŕegetzatik diraulte; oŕen altsuak omen dira-ta.
  14. ori gora-bera, ayetako iñork ez du buruntzarik, ez eŕege-soñekorik aundiagotzat azaltzeko ekaŕtzen.
  15. Irureun ta ogei gizureneko batzaŕe bat antolatu dute, eŕiaren arazoetaz egun oro elkaŕean yarduteko, ongi yauŕi daitezan;
  16. eta, urte oro, agintea yaun bati egotzi oi diote, eŕi osoa yauŕi dezan; eta, guziek iñartxi eta esparik gabe gizon bakaŕ aŕi men dagiote.

Uri aundiruntz

  1. Yuda’k, Eupolem, Akos’ en seme, Yon’en semea, eta Yason, Eleazar’en semea autu; eta Eŕoma’ra bidali zitun, adiskide-elkaŕgoa ayekin egitera,
  2. Ixrael’engandik buztaŕia asagotzeko lagundu zezaten; elendaŕek yoputza zekaŕkiola bait-zekusan.
  3. Eŕoma’ra yoan ziran, beraz, eta bide luzeren buruan batzaŕera saŕtuta, esan zuten:
  4. «Yuda Makab’ek, aren anayek eta Yuduen eŕiak bidalita gatozkizue, elkaŕtze-ituna zuekin dagigun; eta, zuen lagun eta adiskidetzat idatzi gaitzazuten».
  5. Asmo au, atsegintsu zitzayen.
  6. Ona emen, tupikizko oletan batzaŕeak idatzi; eta, pake ta laguntzaren agiritzat Yerusalem’en beti egon zedin eman zien erantzuna;
  7. «Legoŕean eta itxasoan ongi beitez beti Eŕoma’ŕen eta Yudu’en Eŕiak; eta, ayengandik uŕun beude ezpata eta etsayak.
  8. Eŕoma’ŕen mendeko edozein tokitan ayekin elkaŕtutako edonoren edo, batez ere, berayen auŕka guda soŕtzen ba’da;
  9. Yuduen eŕiak, ordun, lezakenez biotz-biotzetik lagunduko ditu;
  10. eta, buŕukariei, gari, iskiľu, ziľaŕ-sari edo izontzirik emateko beaŕkizunik, Eŕomaŕek ez dute izango. Ori da Eŕoma’ŕek nai dutena; eta, ituneko erabaki au ezer aŕtzeke yagongo dute.
  11. Eta, orobat, Yudu’en eŕiaren auŕka, auŕenik guda soŕtzen ba’da, Eŕoma’ŕak ayen alde, garayean lezaketenez gogotik buŕukatuko dira;
  12. eta, yuduek, buŕukarientzat ez dute gari, iskiľu, ziľaŕ edo ontzirik emango. Ori da Eŕoma’ŕek nai dutena; eta, ituneko erabakiak sasi-asmorik gabe zeatz beteko ditute.
  13. Auek dira Eŕoma’ŕek Yudu’ekin egindako itunaren buruak.
  14. Gerokoan, alde batekoek edo bestekoek zerbait geitu edo andik eratxi nai ba’du, aburu bateraz-gero, ba-legike; eta, oŕela aldatua, bientzat bete beaŕa izango da».
  15. Demetiri eŕegek egin dizkien okeŕei buruz, oŕa zer idatzi diogun: «Zergatik leporatu diezu uztaŕi astun ori adiskide eta elkaŕtuak zaizkigun yuduei?
  16. Beste bein, zure auŕka guregana yotzen ba’dute, bai legoŕez bai eta itxasoz ere, zure auŕka buŕukatuko gera».

9

Yuda’ren eriotza

  1. Nikanor eta aren gizonak buŕukaldian erori zirala yakinda Demetiri’k Bakide eta Alkim bere gudalostearen eskuiko egalarekin Yudai’ra beŕiro igoŕi zitun.
  2. Eta, ayek Galgal’ako bidetik Arbel’go Masalot’a yoanda, kapaŕdia an yaŕi zuten; eta, iria aŕturik, ango iritaŕ asko il zituten.
  3. Eun ta beŕogei ta amaŕgaŕen urtean, lenbiziko iľean, Yerusalem’en auŕez kapaŕdiratu ziran.
  4. Andik ogei miľa oñezko eta miľa bi zaldizkoekin Bere’ era aldatu ziran.
  5. Yuda’k bere kapaŕdia Eleasa’n yaŕia zun miľa gudari azkaŕenekin.
  6. Bañan, ainbesteko atsai-tirlua ikustean izututa, geyenek kapaŕditik itzalgaizka iges egin zuten; eta, zortzireun bakaŕik gelditu ziran.
  7. Bere ostea urtzen eta buŕukaldia berealaxe etoŕtzen ikusirik, Yuda’ri biotza erdibitu zitzayon, beretaŕak biltzeko astirik ez zulako; eta, gogoa galdu zun.
  8. Ala ere, arekin gelditu ziranei esan zien: «Goazan gure etsaien auŕka, nagusitu ote gatzazkien». Bañan, ayek uko egiñez, ziotsaten:
  9. «Eziña!! Gure bizia yagon dezagun orain, gure anayengana itzultzeko; eta, laisteŕ biuŕtuko gera etsayen auŕka buŕukatzeko; oso gutxi gera-ta»
  10. Yuda’k yardetsi zien: «Ori, nik ezl! Etsayen auŕean iges egin, nik ez! Garaya eldu ba’zaigu, gizonki il gaitezan gure anayen alde; geron izena zikintzeke».
  11. Etsayak kapaŕditik irten eta yuduen auŕka auŕeratu ziran, zaldizkoak albo eta albo, talde bitan; abailkari eta gezilariak auŕean; eta, beñenak lenengo leŕoetan.
  12. Eta, Bakide eskuiko egalean zan. Oŕela, gudaritalde ua turutotsez auŕeratzen zan.
  13. Yuda’renak ere, turuta yo zuten, eta, guzien oinpean luŕa ikaraz dar-dar zegon. Buŕukak, goizean asita aŕatsalderaño iraun zun.
  14. Yuda’k, auteman zun Bakide bere gudari azkaŕenekin eskuiko egalean zala. Beraz, biotz biphilkoak Yuda’rekin bildu zirala;
  15. etsayen eskuiko egala poŕokatu zuten; eta, Azot’eko mendiraño esetsi zituten.
  16. Ordun, ezkeŕ-egaleko gizonak, eskuiko egalaren poŕokaldia ikusirik, biuŕtu ziran; eta, Yuda eta arekin ziranak atzetik eraso zituten.
  17. Buŕuka zakaŕtu zan; eta, alde bietan ainitz zaurtuta erori zirau.
  18. Yuda, erori zan ayetako bat izan zan; eta, aren gizonek iges egin zuten.
  19. Yonata’k eta Simon’ek Yuda, beren anaya yasota, beren gurasoen iľobian eortzi zuten Modin’en.
  20. Ixrael osoak samin biziz negaŕ egin zion; eta, iľetak egun askoz egin zitun esaka:
  21. «Erori da, erori! Ixrael’en yareiľe altsua!!!»
  22. Yuda’ren osterantzeko gora-berak, egin zitun gudak eta burutu zitun asmaketa aundi eta ospegaŕiak, idatziak ez dira: ainitz bait-dira.

Yonata

  1. Yuda il zaneko, Ixrael’go mugape osoan gizatxaŕ eta gaizkiñak oro yaiki eta azaldu ziran.
  2. Egun ayetan, gosete aundi bat soŕtu zan; eta, luŕalde osoa Bakide’ri menderatu zitzayon.
  3. Bakide'k, gizon gaiztoak autu eta luŕaldearen nagusi yaŕi zitun,
  4. eta ayek, ayola aundiz

Yuda’ren adiskiden biľa ibilita, Bakide’ri zeraniazkioten; eta, Bakide iraiñez apentzen zitzayen.

  1. Ixrael’go loraldia aundia zan, igaŕleak Ixrael’en agertzen ez ziranetik izanak oro baño geiago.
  2. Ordun, Yuda’ren adiskide guziek bilduta, Yonata’ri esan zioten:
  3. «Yuda, zure anaya il zanetik, ez degu aren ideko gizonik, gure etsai Bakide’ren eta gure eŕia goŕoto duten guzien auŕka yoateko.
  4. Gauŕ, beraz, guk, aren orde aukeratzen zaitugu, aren orde buruzagi zakizkiguntzat eta gudan agindu gaitzazun».
  5. Garai artan, beraz, Yonata’k nagusitza aŕtu zun; eta, bere anai Yuda’ren orde yaiki zan.

Igeska

  1. Ori yakinda, Bakide, ari bizia kentzeko eretiaren biľa asi zan.
  2. Bañan, Yonata, aren anai Simon eta ayen alderdikoak oro, asmo ori yakinda, Tekua’ko basetzera igeska yoan; eta, Aspar’ko aintziraren egian gelditu ziran.
  3. Bakide’k ori yakin zun; eta, bere gizon guziekin Yordan’en aindira larunbatez eldu zan.
  4. Yonata’k, Yon bere anaya, eŕiaren burua, bere adiskide Nabat’etaŕetara bidali zun, bere orni guziak ayenean uzteko baimena eskatzeko.
  5. Bañan, Yambiri’ren semeak Madaba’tik irten ziran. Yon eta aren orni guziak atzemanik yoan ziran guzia eramanez.
  6. Geroko noizpait, Yonata’k eta aren anai Simon’ek yakin zuten, ezkontza aundi batentzat Medaba’tik aŕandiro zekaŕtela emaztegaya, Kanaan’ go nagusi gorenetako baten alaba.
  7. Eta, bere anai Yon’en odolaz oroituta, igo eta mendiko altxabe batean kuku gelditu ziran.
  8. Andik begiratzean, aral zarata aundi eta yai-bonbon; senaŕgaya auŕean bere adiskide eta anayekin ziyoan aldabai eta erestaľuen ots eta iskiľuen artean.
  9. Ordun, baŕandatik yaiki eta ezteiliaŕak saŕaskitzeko yauzi ziran; eta, ayetako ainitz zaurtuta erori ziran; enparauek mendietara iges egin zuten; eta, ayen erazkin guziak yaso zituten.
  10. Ez.tayak negaŕ biuŕtu ziran; eta erestaľu-otsak adia.

Yordan ibayean

  1. Beren anayaren odolaz apen aŕtu ondoren; Yordan’en egira itzuli ziran.
  2. Yazoa adituta, Bakide, gudagizon askorekin Yordan' en egira larunbataz leyatu zan.
  3. Eta, Yonata’k beretaŕei esan zien: «Yaiki gaitezen, gure biziaren alde buŕukatzera; gauŕ ez bait-gera beste aldietan bezela:
  4. guda auŕean dugu, eta or-andik Yordan’go ura, idoia eta basoa: igespiderik ez.
  5. Ots egiozute, beraz, Goikoari, etsayen eskutatik yarein gaitzan.
  6. Buŕuka asi zanean, Yona ta’k eskua auŕeratu zun Bakide yotzeko; bañan, Bakide istiatu zan.
  7. Ordun, Yonata bere gizonekin Yordan’a yauzirik, ibayaren beste egira igeri igaro zan; eta, etsayek ez zuten ibaya igaro; eta, ez zituten esetsi.
  8. Bakide’ren gizonetako miľa bat iľak izan ziran egun artan.

Bakide burutsu

  1. Bakide’k, Yerusalem’era itzulirik, zenbait gaztelu azkaŕ Yudai’n eraiki zitun; eta, Yeriko, Emaus, Bet-Oron, Bet-El, Tamnata, Para eta Topo’ko gazteluak orma aundiz, zegozkien ate eta moŕoiľoekin esitu;
  2. eta Ixrael erasotzeko gudarien saiľak ayetan ipiñi zitun.
  3. Bet-Sur, Gazara eta Yerusalem’go gaztelua indaŕtu zitun, gudasaiľak eta yanari-mandioak ayetan yaŕirik.
  4. Luŕaldeko aundizkien semeak bahitzaľetzat aŕtu eta Yerusalem’go gazteluan atxiľo euki zitun.
  5. Beŕogei eta amairugaŕen urteko bigaŕen iľean, Alkim’ek agindu zun, yauretxearen espaŕuko aŕesiak iraultzeko, igaŕleak eraiki zutena suntsitzeko; eta iraulketa asi zun.
  6. Bañan, aldi artan gaizkitu zan; eta, aren lanak eragotzita gelditu ziran. Aoa itxi zitzayon; igimena galdu zun; eta, gerokoan itzik ere ezin esan zun; ez eta bere etxeko arazoaz ezer agindu.
  7. Aldi artantxe, Alkim oñaze ugariz il zan.
  8. Alkim il zala yakitean, Bakide eŕegerengana itzuli; eta, Yudai, bi urtez nare gelditu zan.

Bakide, len bezela gaizto

  1. Ordun, yudu etoi guziak bildu ziran, esaka: «Yonata eta aren alderdikoak nare bizi zaizkigu, belduŕik gabe. Bakide eratoŕ dezagun, bigaŕenez; eta, gau bakaŕ batean guziak atzemango ditugu».
  2. Eta, arengana yoanda, ari onu au eman zioten.
  3. Yaiki zan, beraz, gudaloste aundi batekin etoŕtzeko; eta, Yudai’n zitun aldeko guziei idazkiak itzalgaizka igoŕi zizkien Yonata’z eta aren lagunetaz yabetu zeitezan. Bañan, ezin zuten; ayen asmo biuŕia Yonata’ren aldekoak yakin bait-zuten.
  4. Eta, zimarkunaren buru ziran luŕaldeko semetatik beŕogeita amaŕ gizon atzemanda saŕaskitu ondoren,
  5. Yonata’k Simon’ekin eta beren lagunekin etzeko Bet-Basi’ra yoanda, ango iraulkiñak beŕeraiki eta iria babestu zuten.
  6. Bakide’k yakin zunean, bere gudagizon guziei eta Yudai’n zitun aldekoei dei egin zien;
  7. eta, Bet-Basi’ra yoanik, kapaŕdia aren auŕez yaŕi eta gudazapalkiľuz iria egun askoz eraso zun.
  8. Yonata, Simon bere anaya irian utzirik, landara bazteŕtu zan; eta, gudagizonen sail batekin itzulirik,
  9. Odomera, aren anayak eta Paseron’en semeak beren kapaŕetan yo zitun; eta, etsayak ezetsi eta bere indaŕak geitzen asi zan.
  10. Simon’ek ere, beretaŕekin iritik irtenda, etsayen zapalkiľoak eŕe zitun.
  11. Eta, biok batera Bakide eraso, zanpatu, eta oso naigabetu zuten; aren xede eta ustea usteldu zitzazkiolako.
  12. Ordun, beren luŕaldera etoŕtzeko aolkatu izan zuten gaizkiñen auŕka aseŕetuta, ayetako ainitz il zitun; eta, enparauekin bere luŕera itzultzea erabaki zun.
  13. Yonata'k, yakin zunean, geznariak bidali zizkion, pakeaz arekin ituntzeko; eta, aren eskuetatik atxiľoak atzera ekaŕtzeko.
  14. Bakide’k, abegi on egin zien; eta, gezna onaŕturik bizi zaitekeño kalterik Yonata'ri ez egiteko zin egin zion.
  15. Yudai’n len egindako atxiľoak biuŕtu zizkion; eta, bere luŕaldera itzulirik, bein ere ez zan gerokoan Yuda’ra etoŕi.
  16. Etsayen ezpata Ixrael’ dik asagotu zan; eta, Yonata’k bere egoitza Makma’n yaŕi zun; eta, andik eŕia yauŕtzen eta Ixrael’dik gizatxaŕak erauzten asi zan.

10

Adiskide-naiekoak

  1. Eun eta irurogeigaŕen urtean, Alexander Epipane, Antiok’en semea irten eta Tolemaida’ren yabe egin zalarik, angoek onaŕtuta, bertan eŕege gelditu zan.
  2. Demetiri eŕegek, ori yakin zuneko, gudaloste aundi bat bildurik, aren auŕka irten zun.
  3. Eta, gañera, Yonata goratzeaŕen, adiskidetsuki idatzi zion:
  4. «Leya gaitezan bait-ziononezkoak arekin egitera, Alexander’ekin gure auŕka egin ditzaken baño len.
  5. Oroituko bait-da, berari eta aren anayari egin dizkiegun okeŕ guzietaz».
  6. Gudagizonak biltzeko, iskiluak inguratzeko, eta arekin elkaŕtzeko eskubidea zemayon; eta, gazteluan itxiak zeuzkan bahitzaľeak ari biuŕtzeko agindu zun.
  7. Yonatak, Yerusalem’era yoanda, eŕi osoaren eta gaztelukoen belaŕitan idaztia irakuŕi zun.
  8. Gudagizonak biltzeko eskubidea eŕegek zemayola entzutean, biziki izutu ziran.
  9. Bahitzaľeak Yonata'ri biuŕtu zizkioten: eta, Yonata’k ayen gurasoei itzuli zizkien.
  10. Yonata, Yerusalem’en gelditu zan, bizitzez; eta, iria antolatu eta beŕitzen asi zan.
  11. Laukotutako aŕiz iriko esia eta Sion-mendikoa babeserako egin zitzatela langiľeei agindu zien; eta, oŕela egin zuten.
  12. Ordun, Bakide'k egindako gazteluetan ziran guziek, iges egin zuten;
  13. eta, andik irtenda nor bere luŕaldera bazteŕtu ziran.
  14. Legetik eta aren aginduetatik sayestuak ziraneko batzu bakaŕik Bet-Sur’en gelditu ziran, gorkuan bezela.
  15. Demetiri’k Yonata’ri egindako agintzak Alexander eŕegek aditu zitun; bai eta Yonata’k bere anayekin burututako egite aundiak eta yasandako laŕialdiak.
  16. Eta, esan zun: «Guk ere ez al-dugu alako gizon bat idoroko? Gure adiskide eta gudakide izan dezagun orain?»
  17. Eta, idazki bat bidali zion, esanez:
  18. «Alexander eŕegek, bere anai Yonata'ri aguŕ.
  19. Entzunda gaude al izate aundia duzula eta gure adiskide izateko egokia zerala.
  20. Argatik, zure eŕiaren Apaiz Nagusi yaŕtzen zaitugu gauŕ eta eŕegeren adiskide deritzakezu (eta bidenabaŕ, purpurazko yazki eta uŕezko aiľara bat zegoŕzkion) gogaide eta adiskide kirmen izango zatzazkigulakoan».
  21. Yonata’k, eun eta irurogei urtek o zazpigaŕen iľabetean, Txosna-yayetan apaiz-soñekoa yantzi zun, gudagizonak bildu eta iskiľu asko inguratu zitun.
  22. Ori entzutean Demetiri'k atsekaberen - atsekabez esan zun: «Edeŕa egin dugu!!
  23. Alexander’ek auŕea aŕtu digu; yuduen adiskidetasuna bere al izatea geitzeko beretzat irabazi du-ta.
  24. . Nik ere itz samuŕez, agintzaz eta emariz idatziko diet lagun dakizkidan».

Eskutitza

  1. Oŕa idatzi ziena: Demetiri eŕegek Yuduen eŕiari aguŕ.
  2. Pozik entzun dugu alkaŕtzen gaitun ituna yagon duzutela eta gure adiskidegoan dirauzutela.
  3. Yaŕai zaitezte oŕela, kirmen izaten; eta, gure alde egin duzutenaren ordain edeŕa biuŕtuko dizuegu,
  4. Zamak arinduko eta on asko egingo dizkizuegu.
  5. Gauŕgero zuei eta yudu guziei zergak, gatzeko arielak, aiľarak eta azi erenak askesten dizkizuegu;
  6. Gauŕdanik betiko zuentzat uzten dut zugatzen zitu erdia, eta bein ere ez da niretzat Yudai’n, ez eta Samari eta Galilai’tik bildu zitzazkion iru irietan ere yasoko.
  7. Deun eta yarei bego Yerusalem bere luŕalde osoarekin; eta, arentzat beitez amaŕenak eta zergak ere.
  8. Yerusalem’go gazteluaren yabetzaz ere erazten naiz; eta, Apaiz Nagusiari damayot, bera yagoteko nai lituken gizonak bertan yaŕi ditzan.
  9. Eta Yuda’tik atxiľo ekaŕita, nere yaureŕi osoan diran yuduak oro, uŕurik yareiten ditut; eta, berengatik edo beren abereengatik ez dute iñolako zergarik ordain beaŕik izango.
  10. Nere yaureŕiko yudu guzientzat yai guziak, larunbatak, il-beŕiak, beren legean erabakitako egunak eta yai nagusien auŕeko eta osteko iru egunak oro, atseden eta opoŕ-egun izango dira.
  1. Alako egunetan, ayetako iñoren auŕka iñolako auzietan ezer ezin egin edo ukatu diteke.
  2. Eŕegeren gudalostean eŕoldetuak izango dira ogei eta amaŕ miľa yudu; eta, eman beaŕko zaye eŕegeren gudalosteko oroei eman oi zayena; eta, ayen artetik aŕtuko dira, eŕege aundiaren gazteluetan izatekoak.
  3. Ayen artetik ere, zenbait aŕtuko dira, yaureŕiko arazo arduragaŕientzat; bai eta agintariak ere; eta bere legearen arauz biziko dira, Yudai luŕaldearentzat eŕegek agindu duuez.
  4. Yudai’ri emanak zazkion Samari’ko iriak Yudai’renak etsi beitez baten mendean egoteko, eta Apaiz Nagusiari baizik ez diote iñori men egingo.
  5. Tolemaida ere eta aren mugapea Yerusalem’go yauretxeari damayot yaurespideako.beaŕ diran eralgientzat.
  6. Nik, berebat, eŕegeren altxoŕetik toki egokietan aterata, amabost miľa sikel-ziľaŕ urteoro damazkioket.
  7. Eta, lengo urteotan arduradunek altxoŕeratu ez zutela-ta, peitu daiteken guzia yauretxeko lanentzat eman beaŕko dute.
  8. Yauretxeko zergak zirala-ta aŕtu oi ziran bost anei sikel-ziľaŕak ere asketsirik daude, yauresketan ari oi diran apaizei bait-dagozkie.
  9. Eta, eŕegeri edozertan zoŕdun zazkielarik, yauretxean edo yauretxeari dagokion toki batean gerizatu leitezkenak oro, zama ori gabe geldituko dira; eta, nere yaureŕian dagokien guzia pakez euki al izango dute.
  10. Yauretxea eraiki eta beŕitzeko eralgibeaŕa ere, eŕegeren mozkiñetatik yasoko da.
  11. Yerusalem'go aŕesiak eta Yuda’ko beste irienak eraiki ta sendotzeko eralgibeaŕ guzia ere, anditxek aterako dira, orobat.

Alexander’en yardunak

  1. Yonata’k eta eŕiak itzok entzun zitutenean, ez zituten siñetsi ez eta aŕtu nai izan ere, Demetiri’k Ixrael'i egindako okeŕak eta yasankizun aundiegiak gogoratuz.
  2. Alexander’en eskeiña obetsi zuten, pake-itza entzunerazteko auŕena izan zalako.
  3. Alexander,gudaloste aundi bat bildurik, Demetiri’ren auŕka irten zan.
  4. Buŕukaraz-gero, Demetiri’ren gizonak iges egin zuten; eta Alexander’ek esetsi zitun, gainditzen zitzayelarik.
  5. Buŕuka, eguzkia etzan zan arte gogoŕa izan zan; eta, egun artan Demetiri iľa izan zan.
  6. Ordun, Alexander’ek Aigito’ko eŕege Tolemai’ri geznariak bidali zizkion esateko:
  7. «Nere yaureŕian saŕtu eta nere gurasoen yauralkian eseri naiz. Demetiri poŕokatuz nagusitza iritsi dut; eta, gure luŕaz yabetu naiz.
  8. Egin diodan buŕukan biŕinduak izan dira ua eta aren gudalostea; eta, aren yauralkira igo naiz.
  1. Orain, elkaŕen adiskide gaitezen: zure alaba idazu emaztetzat, eta sui nintzaizuke; eta, zuri eta ari zoŕ zazkizuen opariak emango dizkizuet».
  2. Tolemai eŕegek erantzun zion, oŕela: «Zori ontsua zure gurasoen luŕaldera saŕtzen eta ayen yauralkian esertzen ikusi zaitun eguna!
  3. Idatzi didazuna berealaxe dagiket; bañan, zatoz niregana Tolemaida’n auŕpegi-ikuste dezagun eta alaba eman dezaizudan, esan duzunez».
  4. Beraz, Tolemai, bere alaba Keleopatara'rekin Aigito’tik irten eta eun ta irurogei ta bigaŕen urtean Tolemaida’ra yoan zan.
  5. Alexander eŕege arengana irten zan; eta, Tolemai’k bere alaba eman ziolarik, ezteyak eŕegei dagozkien aunditasunez Tolemaida’n ospatu zituzten.

Yonata’ri gorasaŕeak

  1. Alexander eŕegek Yonata'ri idatzi zion arengana eratoŕtzeko.
  2. Yonata Tolemaida’ratu zan aŕandiro; eta, eŕege biak idoro zitularik, ayei eta ayen adiskidei ziľaŕ, uŕe eta opari asko eman zizkien; eta, ayen edeŕa irabazi zun.
  3. Aren auŕka Ixrael’go gizatxaŕ donge batzu agertu ziran eŕegeri Yonata salatzeko; bañan, eŕegek ayei agertu beaŕean,
  4. Yonata’ri yantziak kendurik, * purpuraz yantzi zezaten agindu zien. Eta, ori egin zutenean, bere aldamenean Yonata esererazirik,
  5. beren aundizkiei esan zien: «Iriko erdira onekin irtenda, aldaŕikatu ezazute iñolako arazoaz Yonata iñork salatu ez dezan; eta, iñor mutiri ez dakion.
  6. Salatari, ayek aren aintzarako aldaŕla entzun eta purpurez yantzia ikusi zuteneko iges egin zuten;
  7. eta, eŕegek goratu, bere adiskiderik mamiñen artean idatzi, gudalburu izendatu eta nagusitzaren erkide egin zun.
  8. Yonata yai ta poz Yerusalem’era itzuli zan.

Apoloni’ren poŕokaldia

  1. Eun eta irurogei ta boskaŕen urtean Demetiri’ren semea bere gurasoen luŕaldera Kereta’tik biuŕtu zan.
  2. Olako beŕia yakinda, Alexander samin aundiz Antiokei’ ra itzuli zan.
  3. Demetiri’k Apoloni, Koile-Siri’ko yauŕlea, gudalburu egin zun. Eta, onek gudaloste aundi batekin Yamni’ra elduta, Apaiz Nagusi Yonata’ri itzok bidali zizkion:
  4. «Zu zera gure auŕka yaiki dan bakaŕa; eta, zuregatik nausagaŕi eta ezetsiak gera gu. Zergatik zabiltz or gure auŕka mendietan nagusi?
  5. Zure indaŕetan entzinda ba’zaude, yeitxi ordokira buŕukatzeko; eta, buru damayogun elkaŕi, nere gizonak beteŕitaŕak bait-dira.
  6. Galde eta ikas nor naizan ni eta, nortzu diran nere lagunak. Ayek diotenez, zuen oña ezin egon bait-da gure auŕean; zuen gurasoek bere luŕaldean bitan iges beaŕ izan dute-ta.
  7. Nola gogoŕ zenegieke orain nere zaldizkoei, aŕi, aitz edo igestokirik ez dun ordokian?»
  8. Yonata, Apoloni’ren itzok aditzean sumiñez eŕeta, amaŕ miľa gizon aŕturik, Yerusalem’ dik irten zan; eta, Simon aren anaya, lagun zetoŕkiolarik,
  9. Yope’n auŕez kapaŕdia yaŕi zun; eta, irikoek ateak itxi zizkioten, Apoloni’ren gudasail bat Yope’n bait-zan. Yonata’k iria eraso zun.
  10. Orduan, irikoek, izututa, iria iriki zioten; eta, Yonata artzaz yabetu zan.
  11. Ori adituta, Apoloni iru miľa zaldizko eta gudaloste aundi bat bildurik,
  12. Yope’tik asagotzeko alegian Azot’untz bidea asi ondoren, sostean ordokira biuŕtu zan, berekin zitun zaldizko ugarietan entzinda. Yonata, Azot’ año yaŕai zitzayon; eta, bien artean buŕuka piztu zan.
  13. Apoloni’k toki izkutu batean miľa zaldizko yuduen atzean utziak zitun;
  14. bañan, Yonata’k bere atzeko maŕo oŕen beŕi yakin zun. Zaldizko ayek Yonata’ren gudalostea inguraturik, azkon eta geziak gizon ayei iraizten goizetik aŕatseraño ari izan ziran.
  15. Bañan, gure gizonak Yuda’k agindu zienez,leŕotuta gelditu ziran, etsayen zaldizkoak nekatu ziran arte.
  16. Orduan, Simon’ek zaldizkoak aunatuta ziranean, bere gizonak auŕeraturik Apoloni’ ren oñezkoak eraso, poŕokatu eta iges egiñerazi zitun.
  17. Zaldizkoak ordokian baŕeyatu ziran; eta, itzuri ziranak Azot’a yoan eta beren sasi-yauretxe Bet-Dagon’en saŕtu ziran bizia yagoteko.
  18. Bañan, Yonata’k, Azot eta inguruko iriak eŕe, ayetako erazkiñak yaso; eta, Dagon’en etxea, an gorkuratutako guziekin surtan eŕe zitun.
  19. Ezpataz saŕaskitu eta suak irentsiak zortzi miľa gizon gora-bera izan ziran.
  20. Andik Yonata’k bere gizonak Askalon’a eraman zitun; eta, iritaŕak ayengana aintza aundiz irten ziran.
  21. Yonata beretaŕekin Yerusalem’era itzuli zan erazkin asko eramanez,
  22. Eta Alexander eŕegek guziok entzun zitunean, Yonata goraldi beŕi askoz ospatu zun,
  23. eŕegeren aidêi eman oi zayen uŕezko txabiľa bidali zion; eta, Akaron ta mugape osoa yarauntsitzat eman zizkion.

11

Nagusi bi il

  1. Aigito’ko eŕegek gudaloste bat bildu zun, itxasegiko ondaŕak bezain zenbakaitz: eta, Alexander’en yaureŕia azpikeriz beretu eta bere yaureŕia geitu nairik,
  2. Siri’ra yoan zan pake-itzez; eta, angoek iriak irikitzen zizkioten eta arengana biltzen ziran; Alexander eŕegearen sui bait-zan, arengana irteteko guziei agindu zien.
  3. Bañan, Tolemai’k, iri batera orduko, bere gudagizonen talde bat an uzten zun.
  4. Azot’a uŕbildu zanean, iritaŕek Dagon-etxea sutan eŕea, Azot eta aren aldiriak luŕean irauliak, iľotzak or-andik yaurtiak; eta, gudan ildakoen kaskiak bide-ondoan metatuak erakutsi zizkioten.
  5. Eta, Yonata iguingaŕi zekiontzat, eŕegeri esan zioten alako itxesaren egiľea Yonata zala; eta, eŕegek isilik dana entzun.
  6. Yonata eŕegeri Yope’n auŕkeztu zitzaion aŕandiro; eta, biek elkaŕi aguŕ egin zioten eta an lo egin zuten.
  7. Yonata, Eleuter ibairaño eŕegerekin yoan eta andik Yerusalem’era itzuli zan.
  8. Oŕela, Tolemai itxasaldeko Seleuki’raño diran irietaz yabetu zan, asmo txaŕak Alexander’en auŕka gogoan zerabilzkiľa;
  9. eta, Demetiri’ri geznariak bidali zizkion esanez: «Zatoz, elkaŕ itundu gaitezan; eta, Alexander’en emaztea dan nere alaba emango dizut; eta, zure aitaren yaureŕian eŕege izango zera.
  10. Garbaituta bait-nago nere alaba ari eman izanaz; bizia niri kentzeko gogoz ibili dalako».
  11. Oŕela, Alexander’en auŕka mintzo zan, aren yaureŕia beretzat iŕikatzen bait-zun.
  12. Bere alaba, Alexander’i kenduta Demetiri’ri eman zion; eta, Alexander’engandik asagotu zan, arenganako etsaigoa azalduz.
  13. Tolemai’k Antioke’n saŕtuta, Asia’ren buruntza aŕtu zun; eta, bi buruntza, Aigito’ rena eta Asia’rena beretu zitun.
  14. Garai artan, Alexander Kiliki’n zan, aurkintza ayetakoak aren auŕka yaiki ziralako.
  15. Eta, Tolemai’ren azi-oŕazien beŕi yakin zuneko, ari guda egitera biuŕtu zan. Bañan, Tolemai eŕegek bere gudagizonak aren auŕka aterata, indaŕtsuki gogoŕ egin eta iges-egiñerazi zion.
  16. Alexander geriza-eske Arabi'ra igesi yoan zan; eta, Tolemai eŕege garai gelditu zan.
  17. Zaldiel arabiaŕak Alexander’i burua moztuta Tolemai’ri igoŕi zion.
  18. Iru egunen buruan Tolemai il zan; eta, gazteluetako aigitoaŕ guziak iritaŕek il zituten.
  19. Demetiri, ostera, eŕege egin zan eun ta irurogei ta zazpigaŕen urtean.

Yonata eta Demetiri

  1. Egun ayetan Yonata’k, Yerusalem’go gaztelua erasotzeko, Yudai’ko gizon guziak bildu eta aren auŕka guda-orni asko egin zitun.
  2. Bañan, beren eŕia goŕoto zuten zenbait gizatxaŕek, Demetiri eŕegeren biľa yoanda, esan zioten Yonata gaztelua erasotzen ari zala.
  3. Ori entzutean, Demetiri aseŕetu zan, eta Tolemaida’ra berealaxe yoanda, Yonata’ri idatzi zion gazteluaren erasoketa utzirik, elkaŕi erausi beaŕez Tolemaida’ra len-bait-len ager zedin.
  1. Ori entzutean Yonata’k eraso-aldian yaŕaitzeko agindu zun; eta, Ixrael’go zâŕ eta apaiz batzu aŕtuta, aŕiskura yauzi zan.
  2. Uŕe, ziľaŕ, yazki eta beste emaikizun asko aŕturik Tolemaida’ra yoan zan eta eŕegeri auŕkeztu zitzayolarik, aren edeŕa irabazi zun.
  3. Bere eŕiko gizatxaŕ batzuk aren auŕka zenbait espa auŕkeztu zituten.
  4. Bañan, eŕegek, bere auŕenek bezala, bere adiskide guzien begietan goratu zun,
  5. Apaiz Nagusigoan eta lengo ospe guzian sendotu, eta bere adiskidêtako beñentzat aldaŕikatu zun.
  6. Yonata’k Yudai’rentzat eta Samari’ko iru zertanentzat zergarik-eza eskatu zion; eta, ordaintzat irureun talanta eskeñi zizkion.
  7. Eŕege, alki izan zitzayon eta guziotaz idazki au bidali zion:
  8. «Demetiri eŕegek, bere anai Yonata’ri eta Yuduen Eŕiari aguŕ!
  9. Or bialtzen dizuegu, ezaguna dakizuentzat, gure lengusu Lasten’i idatzi diogunaren iyeki au:
  10. Demetiri eŕegek bere aita Lasten’i aguŕ!!
  11. Erabakita gaude adiskide kirmen zazkigun Yuduen eŕiari on egiteko, erakutsi dizkigun gogo zintzoengatik.
  12. Yudai’ren mugape osoa ta Samari’tik berari itsatsitako iru zertanak Eparain, Lida ta Eŕamatain, beren mendeko luŕekin biuŕtzen dizkiegu; ango luŕen uztatik eta zugatzen zitutik eŕegerentzat urte oro yaso oi zana, Yerusalem’go apaizentzat dadin.
  13. Eta, berebat, eŕegetzat zegozkigun amaŕenak, zergak, gatzagaen arielak eta ekaŕtzen zitzazkigun aiľarak,
  14. gauŕgero ayentzat uzten ditugu osorik. Eta erabakiotatik bat ere ez da bein ere galduko-igatuko.
  15. Atera, beraz, orain guzien beŕidazkun bat, eta emayozute Yonata’ri, mendi gureneko toki agiri batean ipiñi dezan».

Beŕiro gudaketa

  1. Demetiri eŕegeak, aren auŕean luŕaldea isilik zegola-ta, iñork gogoŕ ez zegiola ikusirik, bere gudagizon guziak nor berera igoŕi zitun. Atzeŕerietako ugartetatik bildua zun aŕotz-gudalostea berekin geldirazi zun; et.a, bere gurasoen gudaloste guziak etsai biuŕtu zitzaizkion.
  2. Orduan, Alexander’en yaŕaiľe auŕenik izandako Tiripon’ek, Demetiri’ren auŕka gudaloste osoa maŕ-maŕ zebilela ikusirik, Antiok, Alexander’en semea azten ari zan Eimalkuai arabiaŕarengana yo zun,
  3. gazte ua aren aitaren orde eŕege aldaŕikatzeko ekaŕ zezayola isituki eskatuz; eta, yakiñerazi zizkion Demetiri’k bere gudagizonei egindako guzia eta gudagizon ayen arekiko goŕotoa; eta, egun askoz arenean gelditu zan.
  1. Yonata’k geznariak igoŕiz, Demetiri eŕegeri eskatu zion Yerusalem’go gazteiutik eta Yudai’ko beste irietatik bere gudagizonak atera zitzala, Ixrael’i mutiri zitzazkiolako.
  2. Eta, Demetiri’k erantzun au bidali zion: «Ez dut ori bakaŕik zuregatik eta zure eŕiarengatik egingo; garaya eldutakoan, gañera, zu eta zure eŕia aintzaz beteko zaituzt.
  3. Orain, beŕiz, ondo zengike, zenbait gudagizon urgazletzat igoŕiko ba’zenizkit, nere gudaloste osoak utzi nau-ta».
  4. Yonata’k iru miľa gizon azkaŕ Antiokei’ra igoŕi zizkion; eta eldu ziranean, eŕege biziki poztu zan.
  5. Iriko eun ta ogei miľa gizon bildu ziran eŕegeri bizia kentzeko.
  6. Eŕege bere yauregian bazteŕtu zan; eta, iritaŕ ayek iriko bide guzietaz yabetuta guda asi zuten.
  7. Orduan, eŕegek laguntza-eske yuduei dei egin zien; eta, auek irian zabaldu ziralarik
  8. eun miľa gizon il zituzten egun artan; eta, egun berean iria eŕe, erazkin asko aŕtu eta eŕege onik atera zuten.
  9. Enparauko iritaŕek, iria yuduen mendean erabat zegola ikusirik, kemena galdu zuten; eta, eŕegeri oyuka aŕen egin zioten:
  10. «Iguzu pakea, ta aŕen!ez bezate yuduek gure eta iriaren auŕka luzaroago buŕukan ekin!!»
  11. Eta, beren iskiľuak bertan bêra utzirik, onezkoak egin zituten. Yuduek, beŕiz, gora aundia iritxi zuten eŕegeren eta yaureŕiko seme guzien auŕean; eta, erazkiñez okituta Yerusalem’era itzuli ziran.
  12. Demetlri eŕege bere yauralkian sendotu zan; eta, luŕaldea ibitu zan.
  13. Gero, ala ere, bere itz guziak yan zitun; Yonata’rengandik uŕundu zan eta ari erakutsitako asmo onak bete beaŕean, buruauste asko eman zizkion. *

Antiok’ekiko elkaŕgoa

  1. Guzion ondoren, Tiripon’ ekin Antiok mutiltxoa itzulirik, aŕege egin zan eta aintzat buruntzatu.
  2. Nor berera Demetiri’k igoŕitako gudagizonak oro Antiok’en baranoan bildu ziran; eta, Demetiri’ren auŕka guda egin zuten; eta, Demetiri’k bizkaŕa biuŕtu eta anka egin zun.
  3. Tiripon’ek mutuŕluzetzaŕ guziak aŕtuta, Antiokei beretu zun.
  4. Orduan, Antiok gazteak Yonata’ri idatzi zion esanez: «Apaiz-Nagusigoan sendotzen, lau zertanen buru eta adiskidetzat aŕtzen zaitut.
  5. Uŕezko atuxak bidali zizkion, eta uŕezko edontziak edateko, purpuraz yazteko eta uŕezko txabiľa ekaŕtzeko eskubidea eman zion.
  6. Eta, Simon Yonata’ren anaya Tir’ko mugatik Aigito’ko mugarañokoan yauŕle egin zun.
  7. Orduan, Yonata irtenik, ibayaz aindiko luŕaldea arakatzen ai zan; eta, Siri’ko gudari guziak laguntzaľetzat bildu zitzazkiolarik, Askalon’a yoan zan; eta, angoek begirune aundiz atotsi zuten.
  8. Andik Gaza’ra yoan zan. Angoek ateak itxi ziozkaten; eta, berak iriari alaz egin zion; eta, aren aldiriak ere ta laŕutu zitun.
  9. Gaza’koek eŕukia eskatu zioten, eta Yonata’k eskuya pakez edatu zien; bañan, bahitzaľetzat agintarien semeak atzeman eta Yerusalem’era bidali zitun. Oŕela, luŕalde osoa Damasko’raño arakatu zun.
  10. Orduan Yonata’k yakin zun Demetiri’ren gudalburuak gudaloste aundi batekin Galilai’ko Kades’en zirala, luŕaldetik Yonata yaurtitzeko asmotan.
  11. Eta, Simon bere anaya an utzirik, ayen auŕka yoan zan.
  12. Simon’ek, Bet-Sur’a uŕbilduta, egun askoz iria inguru guzietatik ertsi zun.
  13. Irlkoek pakea eskatu zioten; eta, Simon’ek eman zien, iritik irtenerazi zitun, iria beretu eta gudasail bat an utzi zun.
  14. Yonata, bere gizonekin Genesar’ko aintziraren aldean yaŕita, egundu baño len Aser’ko ordokian ayekin saŕtu zan.
  15. Eta, aral!: atzeŕitaŕen gudalostea, maŕo bat Yonata’ren auŕka gertu zutela, auŕetik zetoŕen.
  16. Maŕokoek, beren altxabetik bapetan irtenda, buŕukaldia asi zuten; eta Yonata’ ren gizon guziek iges egin zuten.
  17. Bi bakaŕik an gelditu ziran: Matati, Absalom’en semea, eta Yuda, Kalpi’ren semea, gudalburuak.
  18. Orduan Yonata’k, bere yazkiak uŕatu eta burua autsez estalirik, otoitz egin zun.
  19. Beŕiro buŕukari ekiñaz poŕokatu zitun eta etsaia igesi yoan zan.
  20. Ori ikusita, igesi yoandako Yonata’ren gizonak arengana biuŕtu ziran; eta, guziek batera etsayak Kades’eraño ezetsi zituten; eta, kapaŕdia izan zan tokian, berena yaŕi zuten.
  21. Egun artan atzeŕitaŕen gudostetik ogeitamaŕ-eun gizon il ziran: eta, Yonata Yerusalem’era itzuli zan.

12

Geznariak Eŕoma’ra eta Esparta’ra

  1. Yonata’k, garaya on zitzayola ikusirik, geznariak autu eta Eŕoma’ra bidali zitun, angoekin adiskidegoa beŕitzeko. *
  2. Eta asmo berean Esparta’ŕei eta beste zenbait eŕiri idaztiak igoŕi zizkien.
  3. Eŕoma’ra orduko, geznariek, batzaŕe nagusira saŕturik, esan zuten: «Yonata Apaiz Nagusiak eta Yuduen Eŕiak bidalita gatozkizue, zuekin egiña dugun adiskidego eta elkaŕtasuna beŕitzeko».
  4. Batzaŕeak idazki bat eman zion, toki guzietan urgaziak zeitezan, beren luŕaldera -abeŕira- ondo itzultzeko.
  5. Ona, Yonata’k Esparta’ŕei bidali zien idazkia:
  6. «Yonata Apaiz Nagusiak, Eŕiaren batzaŕeak, apaizak eta osterantzeko Yuduek, beren senide Esparta’ŕei aguŕ!!
  7. Aspaldiz gero aŕtuta genun Apaiz Nagusi Oni’ri zuen eŕege Arei’k, gure anai zeratela aitoŕtuz bidali zion idazkia: noski, dakaŕkizuegun eredu ontan ikusi dezakezutenez.
  8. Oni’k, Arei’ren geznaria deduz atotsi; eta anaigoaz argi ziardun idazkia aŕtu zun.
  9. Guk, beraz, Idazteunak eskutan darabiltzigunok oŕelakorik ezer gure atsedenerako beaŕik ez ba’dugu ere,
  10. obetsi dugu geznariak anaitasun eta adiskidegoa beŕitzeko, zuei bidaltzea, idatzi zenigutenetik gaurdañoko artea luzea dalako.
  11. Gu beti, egun aundietan eta beaŕ ba’da beste egunetan ere, gure yauropari eta yauresketan zuetaz anayei dagokienez, tai gabe oroitzen gera. *
  12. Zuen loraldiak pozten gaitu;
  13. gu, beŕiz, elkaitz asko eta guda ainitz yasaten ari gera; baranoko eŕegek guda egiten dute-ta.
  14. Ez dugu, ala ere, guda oriengatik zuei eta lagun ta adiskide enparauei nekagaŕi izan nai.
  15. Goikoaren laguntza gure alde bait-dugu, gure etsayetatik yarein gera, eta ayek apalik dauntzate.
  16. Argatik, Numeni Antiok’ en semea, eta Antipater Yason’en semea, autu eta Eŕoma’ ŕei bidali dizkiegu, antziñeko itun eta adiskidegoa ayekin indaŕtzera.
  17. Zuengana yoateko ere agindu diegu, zuei aguŕ egin eta gure anaitasuna beŕitzeaz gure idazkia eraman dezaizueten.
  18. Ondo dagikezute orain, erantzuten ba’diguzute.»
  19. Ona emen, Oni’ri biuŕtu zioten idazkiak ziona:
  20. «Arei, Esparta’ŕen eŕegek, Oni Apaiz Nagusiari, aguŕ!
  21. Esparta’ŕ eta Yuduetaz egiten dun idazti batean idoro da Esparta’ŕak eta Yuduak Abraham’en aziko anai gerala.
  22. Orain, beraz, ori dakigunez gero, ondo egingo duzute zuekin dugun gentza-itunaz idazten ba’diguzute.
  23. Guk ere, darantzuizuegu, zuen abere eta onibaŕak gure dira; eta, gureak zuenak. Ori da gure aginduz erantzungo zaizuenaren mamia.»

Demetiri Yonata’ren auŕka

  1. Demetiri’ren gudalburuak, lengoa baño gudaloste ugariago batekin auŕka zetoŕkiola yakinda, Yonata
  2. ayetara Yerusalem’dik irten zan Enat’eko zertanera, Yudai’n saŕtzeko eretirik ez astirik ez zezaten.
  3. Ayen kapaŕdira igoŕi zitun ikeŕlek itzultzean, yakiñerazi zioten aren auŕka etsayak gauez etoŕtzeko erabakita zeudela.
  4. Eguzkia etzandakoan, Yonata’k bere gizonei ernai eta iskiľuekin gerturik gau osoan egoteko agindu zien; eta, zaitzaľe batzu kapaŕdiaren baranoan yaŕi zitun.
  5. Yonata, beretaŕekin buŕukarako gerturik zegola ikustean, etsayak izutu ziran; eta, beren kapaŕdia sañoaz iziorik, iges egin zuten.
  6. Yonata’k eta aren gizonek sañoen ikusteaz atzipetuta, ez zuten goizeraño ayen igesa auteman.
  7. Orduan, Yonata’k ezetsi zitun; iritsi, ordea, ez. Eleuter ibaya igana bait-zuten.
  8. Sayestu zan, beraz, Zabad’etaŕak zeritzaten arabiaŕetara, ta yo ta laŕutu zitun.
  9. Eta bereala, Damasko’ra yoan zan; eta, eskualde ayek oro arakatu zitun.
  10. Simon ere irten eta Askalon’año eta uŕengo gudatokietaraño auŕeratutakoan, Yope’ra biuŕturik, artzaz yabetu zan,
  11. entzunda bait-zegon ango gaztelua Demetiri’ri eskuratzeko asmoa zutela iritaŕek; eta, iria yagoteaŕen gudarien sail bat an utzi zun.
  12. Yonata’k, bere osteratik itzulitakoan, eŕiko zâŕak bildu zitun; eta, ayekin erabaki zun gazteluak Yudai’n eraikitzea,
  13. Yerusalem’go aŕesiak beŕitzea; eta, gaztelu eta iriaren bitartean aŕesi garai bat eraikitzea, gaztelua iritik aldentzeko, sal-eroslerik gabe gelditu zedin.
  14. Eta, iriaren beŕikuntzarako bildu ziralarik, aŕugañean eguzkialderuntz Kapenata zeritzan aŕesi iraulia biryaso zuten.
  15. Simon’ek ere, Adida izenekoa Sepela’n eraiki eta aŕesiz, atez eta moŕoiľoz babestu zun.

Yonata’ren eriotza

  1. Bitartean Tiripon eŕegetza eta buruntzaren iŕikaz Antiok eŕege nola atzemango zun asmaketan zebilen.
  2. Bañan, asmo ori Yonata’k eragotzi eta guda egingo ziola pekatuz, Yonata ere atzeman eta il nai zun; eta, Bet-San’era bazteŕtu zan.
  3. Yonata ere, beŕogei miľa gudari bikañekin, aren auŕka buŕukatzeko, Bet-San’era yoan zan.
  4. Tiripon’ek, bera atzemateko Yonata etoŕtzen ikustean izututa,
  5. dedu aundiz abegi on egin zion; eta, bere adiskide guziei Yonata ospatu eta berari bezela Yonata’ri men egiteko agindu zien.
  6. Eta, Yonata’ri esan zion: «Zergatik urduritu didazu eŕi osoa, gure artean gudarik ez danez-gero?
  7. Igoŕi itzazu, orain, norberera; eta zenbait gizon zuretzat aŕturik, zatoz nirekin Tolemaida’ra; eta, iri ua eta osterantzeko gudal-iriak eta gudalostea, eta arazo guzien yauŕleak zuri emanda bereala, nerera itzuliko naiz; ortarako etoŕia nauzu-ta».
  8. Yonata’k siñetsi zion; eta, Tiripon’ek ari esandako guzia egiñez, bere gizonak nor berera igoŕi zitun; eta, Yudai’ra itzuli ziran.
  1. Bañan, Yonata Tolemaida’n saŕtuta bereala, iritaŕek iriko ateak itxirik, ua eta arekin etoŕiak atzemanda ezpataz il zituzten.
  2. Eta, gero, Tiripon’ek Galilai’ra eta ordoki zabalera oñezko eta zaldizkoen gudaloste bat bidali zun, Yonata’ren lagun guziak saŕaskitu zitzaten.
  3. Bañan, auek, Yonata atzeman eta bere lagun guziekin lepo egiña zala yakinda, elkaŕi eragiñaz irten ziran gudarako gertuta.
  4. Orduan, ezeslek, yuduak beren bizia yagoteko erabakita zetozkiela ikustean, etoŕi bidetik atzera egin zuten,
  5. eta yuduak oro Yudai’ra pakez saŕtu ziran, eta Yonata eta aren lagunak negaŕez deitoratu zituten: eta, Ixrael osoak belduŕtuta iľeta aundiak egin zizkien.
  6. Ordun, baranoko eŕi guziak, yuduak zeatzeko igitzen ari ziran, esaka:
  7. «Buruzagirik eta laguntzaľerik gabe orain gelditu dira-ta, goazan ayen auŕka, eta ayen oroitza gizartetik erauzi dezagun.»

13

Agintari

  1. Gudaloste aundi bat Yudai’n saŕtzeko eta luŕaldea txirtxiľatzeko Tiripon biltzen ari zala Simon’ek yakin zun.
  2. Eta, eŕia belduŕ-ikaraz zegola ikusirik, Yerusalem’era igo zan; eta, eŕia deituta,
  3. aolkatu zun esanez: «Ba-dakizute, nere anayok, nik eta gure aitaren etxeko guziek gure lege eta yaurespidearen alde egin duguna eta yasan ditugun guda eta buruausteak.
  4. Asmo ontan nere anayak Ixrael’en alde il dira; eta, ni bakaŕik gelditu naiz.
  5. Yainkoak ez nazala oraiu utzi nere bizia iñoizko loŕaldian zikoizki yagoten; nere anayak baño obea ez naiz-ta.
  6. Aitzitik ere, nere eŕi eta yauretxearen, eta gure ume ta emazten apentzaľe izango naiz, gu galtzeko eŕi guziak goŕotoz bildu diranez-gero.»
  7. Itzok adituta, eŕiaren biotza ixiotu zan,
  8. eta guziek oyuka esan zioten: «Zu zera gure otsemaľea, zure anai Yuda eta Yonata’ren orde;
  9. otsemaiguzu gudan, zenesaiguken guzia egingo dugu.»
  10. Simon’ek gudagizon guziak bildu zitun; eta, Yerusalem’go aŕesiak osotzen leyatuz, iria inguru guzian sendotu zun.
  11. Aldi berean, Yonata, Absalom’en semea, naiko gudagizonekin Yope’ra igoŕi zun; eta, Yonata, egoiliaŕak andik iraitzita, iri artan gelditu zan.

Yonata’ren eriotza

  1. Tiripon, Yonata berekin atxiľo zeramala, naiko gudagizonekin Yudai’n saŕtzeko, Tolemaida’tik irten zan.
  2. Simon’ek, bere kapaŕdia Aid’en yaŕi zun, ordokiaren auŕez.
  3. Yonata’ren orde Simon buruzagi egiña eta berari guda egiteko gerturik zegola Tiripon’ek yakin zunean, geznariak bidali zizkion esateko:
  1. «Yonata zure anaya atxiľo ba’daukagu, egotziak zegozkion arazoak gora-bera, eŕegeri zor zion ziľaŕarengatik daukagu.
  2. Orain, beraz, bidali izkidazu irureun talanta ziľaŕ eta aren semetako bi bahitzaľetzat, yareginda gero (yareingo bait-dugu) auŕka biurtu ez dakigun.
  3. Simon’ek ba-zekusan geznariak gezuŕez mintzo zitzazkiola; bañan, ala ere, ziľaŕa eta gazte biak bidali zizkion, eŕiaren goŕotoa bere gain ez aŕtzeko; esan bait-leiteke;
  4. «ziľaŕa eta bi gazteak bidali ez dizkiolako, Yonata galdu da.»
  5. ziľaŕa ta gazteak bidali zizkion, beraz; bañan, Tiripon’ ek, bere itza yanda, Yonata ez zun askatu.
  6. Ostera ere, Yudai zapaldu eta ebaintzeko, Ador’uzko bidetik inguratuz, auŕeratu zan. Bañan, Simon bere gudagizonekin orotara zeŕaikion.
  7. Yerusalem’go gazteluan ziranek, Tiripon’i geznariak bidali zizkioten, etzean baŕna ayen alde yanariekin leyatzeko eskatuz.
  8. Tiripon’ek, ayengaua yoateko, bere oñezko guziak gertu zitun. Bañan, gau artan eroritako eluŕtzarengatik arâ eldu eziñik, Galaad’a yoan zan.
  9. Eta Baskama’ra urbildu zanean, Yonata an il eta eortzi zun.
  10. Eta, andik bere abeŕi-aldera itzuli zan.
  11. Simon’ek bere anai Yonata’ren iľotza erakaŕi eta Modin’en, bere gurasoen irian eortzi zun.
  12. Ixrael osoak, aren iľetak egun askotan negaŕ samiñez egin zitun.
  13. Simon’ek, bere aitaren eta anayen iľobigañean uŕundik ikusi leiteken oroigaŕi garai bat auŕe-atzetik landutako aŕiz eraiki zun.
  14. Artan, ikustekoak diran zazpi iru-ertzeko-meta, bata bestearen auŕez zutik, Simon’ en aita, ama eta lau anayen dedurako.
  15. Ayen inguruan, Simon’ ek zutoi aundiak eraiki, zutoyetan iskiľuak betiko oroigaŕitzat yaŕi; eta, iskiľuen aldean itxasbidetik ikusi zitzaketen itxasontzia koposterazi zitun.
  16. Au da, Simon’ek Modin’ en eraikitako eorztegia, eta gaurdaño dirau.

Simon: Antiok bigaŕena

  1. Tiripon’ek, Antiok eŕege gaztea azpikeriz il zun,
  2. eta bereala aren orde eŕege egin zalarik, Asia’ko eŕegen buruntza iritsi eta gaitz aundiak luŕaldean egin zitun.
  3. Bitartean, Simon’ek Yudai’ko gazteluak biŕeraiki, doŕe garaiz, aŕesi aundiz, ate ta moŕoiľoz sendotu eta yanariz ornitu zitun.
  4. Gero, zenbait gizon aŕturik, Demetiri eŕegeri bidali zizkion atsaldia Yudai’rentzat iristeko; Tiripon’en egiteak oro ohoinketa utsak ziralako.
  5. Demetiri eŕegek eskari oŕen arauz erantzun eta idazti au bidali zion:
  6. «Demetiri eŕegek Simon Apaiz Nagusi eta eŕegeren adiskideri, bai eta Yuduen zâŕ eta eŕiari ere, aguŕl!
  7. Bidali dizkiguzuten aiľara eta palma aŕtu ditugu; eta, pake osoaz zuekin ituntzeko eta zama orotatik yarein zaiteztela gure arazoen yauŕlêi idazteko gerturik gaude.
  8. Zuei buruz erabakita dugun guzia sendo daŕai; eraiki dituzuten gazteluak zuentzat beitez.
  9. Gaurdaño guri egindako uts eta okeŕ guziak eta zoŕ zeniguten aiľara askesten dizuegu; eta, beste zergaren bat guretzat Yerusalem’en yaso oi ba’zan, gauŕdanik ez bedi bildu.
  10. Eta zuetako zenbaitek, gure aldamenekoetan leŕotuak izan nai ba’dute, leŕotu beitez; eta, gure artean pakea bego.»
  11. Eun ta irurogei ta zazpigaŕen urtean, eŕien uztaŕpetik * Ixrael askatu zan.
  12. Eta Ixrael eŕia asi zan eŕiko ol eta agirietan itzok idazten: «Simon Apaiz Nagusi aundi, ta yuduen gudalburu eta otsemaiľearen lenbiziko urtean».

Simon’en bikaintasuna

  1. Egun ayetan, Simon’ek Gazara’ren auŕka irtenda, aren inguruan kapaŕdia yaŕi, eta elepoli deritzan tramankulu bat egin eta iriaren auŕka erabiliz, doŕe bat akaldu ta beretu zun.
  2. Elepolin ziranak, irira yauzi ziran; eta, zalaparta aundia soŕtu zan irian.
  3. Iritaŕak beren emazte eta auŕekin aŕesigañera igo ziran; eta, Simon’i oyuka eskatu zioten eskuya adeyez zemayela.
  4. «Ez yardun gurekin ziotsatengure gaiztakerien arauz, zure eŕukiaren arauz baizik.»
  5. Simon, samuŕtu zitzayen; eta, ez zitun yo geyago; bañan, iritik yaurti zitun; eta sasi-yauretxeak garbitu ondoren, Yainkoa goratuz eta onetsiz irian saŕtu zan.
  6. Eta, loikeri guziak iritik kendutakoan, legearen yaŕaile ziñak an yaŕi zitun; eta, iria babesturik, beretzat etxe bat an egin zun.
  7. Yerusalem’go gazteluan ziranei gebendua zitzayen andik irtetea eta ezer erosi-saltzea; goseak zeuden, beraz, eta goseaŕen asko il ziran.
  8. Simon’i oyuka eskatu zioten eskuya eŕukiz eman zezayela; eta, eman zien; bañan, andik iraitzi zitun; eta, kutsu guzitik gaztelua garbitu ondoren,
  9. eun ta irurogei ta amaikagaŕen urteko ogei ta iruan, artan saŕtu zan, eŕia zantzoz, palmaz, kitaraz, txiľiñez, salteriz, eresiz eta abestiz zeŕayolarik; Ixrael'go etsai zakaŕa sauntsitua zalako.
  10. Aren aginduz egun au urte oro poz aundiz ospatzen zan.
  1. Gazteluaren aldean dagon yauretxeko baŕutia babestu zun: eta, bera ta beretaŕek an gelditu ziran egoitzaz.
  2. Aŕezkero, Simon’ek Yon bere semeari, gizon yatoŕ zala ikusirik gudagizon guzien nagusitza egotzi zion; eta, Yon Gazara’n bizi izan zan.

14

Simon’en ospe-egunak

  1. Eun ta irurogei ta amabigaŕen urtean, Demetiri eŕege, Tiripon’i guda egiteaŕen, Medi’ra yoan zan, urgazle-taldeak biltzeko.
  2. Arsake’k, Persi eta Medi’ ren eŕegek, Demetiri Medi’n saŕtu zala yakin zunean, bere gudalburuetako bat ua atzemateko bidali zun.
  3. Gudalburu ark Demetiri’ ren gudalostea poŕokaturik, Demetiri atzeman zun; eta Arsake’ri eraman ziolarik, Arsake’k atxiľotu zun.
  4. Simon’en egun guzietan, Yuda’ren eŕialdea nare egon zan.

Lengo elkaŕgoak beŕitzen

  1. Yonata’ren eriotza Eŕoma ta Esparta’n yakin zanean, atsekabetu ziran biziki.
  2. Bañan, Simon, Yonata’ ren anaya, aren orde Apaiz Nagusia eta luŕalde osoaren eta ango iri guzien yabea zala entzunda bereala,
  3. tupikizko puxka-axaletan idatzi zioten, aren anai Yuda eta Yonata’rekin egindako anaigo eta elkaŕtea beŕitzeko.
  4. Eta, idaztiok Yerusalem’ en bildutako eŕi osoari irakuŕiak izan zitzazkion. Ona emen Esparta’ŕek bidaľtakoaren eredua:
  5. «Esparta’ŕen nagusi ta iriek Simon Apaiz Nagusiari, zâŕei, apaizei ta Yuduen eŕiaren osterantzeko anayei, aguŕ!
  6. Bidali dizkiguzuten geznariek zuen al izatea, aintza eta poza yakiñerazi dizkigute; eta, ayen etoŕerak poztu gaitu.
  7. Eta, gure eŕiaren agirietan idatzi dugu ayen esana, arean: Numeni, Antiok’en semea, ta Antipater, Yonata’ren semea, Yuduen geznariak, etoŕi zazkigu gurekin zenuten adiskidetasuna beŕitzeko.
  8. Eŕiak, abegi edeŕ egin die; eta, ayen itzen eredu bat eŕiaren agiri beñenetan gogotik ipiñi du, Esparta’ŕen eŕiari oroigaŕi dakion. Eta eredu ori, Simon Apaiz Nagusiarentzat biŕidatzi dugu aldakiz.»
  9. Gañera, Simon’ek, Eŕoma’ra miľa minako uŕezko babeski aundi batekin Numeni bidali zun, ayekin egindako elkaŕgoa sendotzeko.
  10. Guziok yakitean, eŕiak esan zun: «Nolako eskeŕak genegizkieke Simon’i eta aren semei?
  11. Ark, aren anayek eta bere aitaren etxekoek, gogoŕ ekiñez Ixrael’en etsayak oildu ditute eta askatasuna sendotu diote.» Eta, burniorizko puxka-axaletan ori kizkaturik, zutoi bati esegi zizkioten Sion-mendian.
  12. Ona emen, ayetan esana: «Eun ta irurogei ta amabigaŕen urteko Elul-iľaren emezortzian, Simon Apaiz Nagusiaren irugaŕen urtean, Asaramel’en,
  13. apaizen, eŕiaren, endako nagusien eta luŕaldeko zâŕen batzaŕe aundi batean, aitoŕ eginda: Guda asko piztu dira luŕalde ontan.
  14. Bañan, Matati’ren seme Simon Yarib’etaŕak eta aren anayak aŕiskutik itzurtzeke bere eŕiaren etsayei gogoŕ egin diete, beren yauretxea eta legea irozotzeko; eta, beren eŕiarentzat aintza aundia irabazi dute.
  15. Yonata'k ere, bildu zun eŕia, eta Apaiz Nagusi egiña izan ondoren bere arbasoei bildua izan zitzayen.
  16. Yuduen etsayek luŕaldea zaŕastatu eta yauretxera eskua edatu nai zuten.
  17. Bañan, Simon’ek gogoŕ egin die; eta, bere eŕiaren alde buŕukaturik, bere gudagizonei iskiľuak eta lansaria eman dizkie;
  18. Yudai’ko iriak eta mugako Bet-Sur iria, lenago etsayei iskiľutegi zitzayena babestu ditu, eta orain yuduen gudari -sail bat an utzi du.
  19. Itxasaldean ere, Yope babestu du, eta Azot’en mugan Gazara len etsayena zana babestu ondoren, yuduak bizitzez an yaŕi ditu; eta, ayen babeserako beaŕa dan guzia utzi die.
  20. Eŕiak, Simon’en yardunbidea eta bere eŕiari eman nai zion gora ikusita, bere buruzagi eta apaizen nagusi yaŕi du; berak egindako guziarengatik, eŕiarenganako ditun zuzentasun ta kirmentasunarengatik, eta bere eŕia goratzeko orotan azaldu dun azkuarengatik.
  21. Aren egun eta eskuetan, dana Yudai’n biŕloratu da. Atzeŕiak eta Dabid’en iria dan Yerusalem’go gazteluan ziran ta andik irtenda, yauretxearen inguruak loitzen eta yauretxe deuna bera naŕiotzen zutenak Yudai’tik yaurti ditu.
  22. Eta, gaztelua sendotu du; eta, iria ta luŕaldea yagoteko gudari yuduak an yaŕi, eta Yerusalem’go aŕesiak biŕeraiki ditu.
  23. Guziongatik Demetiri eŕegek Apaiz Nagusigoa egotzi dio,
  24. bere adiskide aldaŕikatu ta deduz bete du;
  25. entzunda bait-zegon Eŕoma’ŕek yuduak adiskide, lagun eta anaitzat zituztela; eta, Simon’en geznariei aŕera ospetsua egin ziela.
  26. Yuduek eta apaizek buruzagitzat eta betiko Apaiz Nagusitzat ezagun dute, igaŕle zin bat azaldu daiteken arte. *
  27. Bera, gudalburu gorena, yauretxe, eŕi eta luŕaldearen yauŕlea; eta, iskiľu eta irietako babes guzien arduraduna da.
  28. Yaurespidea beregain du; guziak men egin beaŕ diote; aren izenez eŕiaren agiriak azaldu beaŕ dira; eta, purpura ta uŕezko aiľak soñekoan ekaŕtzea dagokio.
  29. Eŕiko iñori, ezta apaizetako bati ez zayo ziľegi auetako ezer alde batera uztea, aren esanari uko egitea, aren baimenik gabe batzaŕea biltzea, purpura eta uŕezko aiľa soñekoan eramatea.
  30. Eta, erabakiok autsi edo ezertan moztu litukena, ogendun izango da.
  31. Eŕi osoak ontzat aŕtu du erabakion arauz Simon bere gain yaŕtzea.
  32. Simon alki zitzayon; eta, Apaiz Nagusiari, gudalburuari, yuduen eta apaizen yauŕleari dagozkion eginbeaŕak aginte gorenarekin batera beregain aŕtu ditu.»
  33. Agiri au burniorizko puxka-axaletan kizkatua yauretxearen inguruko lorioan, guzien begietan ezaŕtzea,
  34. eta eredu bat altxoŕtegian Simon’entzat eta aren semêntzat yagotea erabaki zan.

15

Antiok’en idaztia

  1. Demetiri eŕegeren seme  Antiok’ek itxasoko ugartêtatik Apaiz Nagusia ta Yuduen burua zan Simon’i, eta Yuduen eŕi osoari idazki bat bldali zion, artan au zesayelarik:
  2. «Antiok eŕegek, Apaiz Nagusia eta Yuduen enda-buru dan Simon’i aguŕ!!
  3. Gizon nazkagaŕi batzuk gure gurasoei ostutako yaureŕia atzera aŕtzeko, gudagizon yatoŕ asko bildu ta gudontziak gertu ditut.
  4. Eta, oyekin an legoŕeratu nai dut, gure luŕaldea eta yaureŕiko iri asko poŕokatu ditutenen lepotik apentzeko.
  5. Orain, beraz, beŕitzen dizkizuet nere auŕeneko eŕegêk zergaei eta beste edozein eginbeaŕi buruz zuei egindako adeikizunak.
  6. Ziľegi uzten dizkizuet gure zantzua duken txindia zure eŕiarentzat egitea.
  7. Yerusalem eta ango yauretxea yarei begozkizue, eta berebat, zuek egindako iskiľu eta eraikitako gazteluak oro zuentzat uzten ditut.
  8. Gauŕdanik, betiko asketsia zaizue eŕegeren altxoŕari zoŕ zenioken guzia.
  9. Gure yaureŕiaz beŕiro yabetu gaitezkenetik, zu eta zure eŕi eta yauretxea ospetsuki abesrastuko zaituzagu, zuen aintza luŕbira osoan nabari dedintzat.»
  10. Eun ta irurogei ta amalaugaŕen urtean, Antiok bere gurasoen luŕalderuntz irten zan eta, gudagizon geyenak bildu zitzazkiolarik, Tiripon gizon gutxirekin gelditu zan.
  11. Antiok ezetsi zun; eta, Tiripon itxasaldean baŕna Dora izturira igeska yoan zan,
  12. gañera zetozkion gaitzak eta beretaŕen sayestea ikusten bait-zun.
  13. Antiok’ek eun ta ogei miľa oñezkorekin eta amaŕ miľa zaldizkorekin Dora’ren auŕka yoanda,
  14. alaz egin zion; eta, ontzidia alderaturik, legoŕetik eta itxasotik iria ertsi zun, iñor irten edo saŕtzen utzi gabe.

Yuduen aldezko idazkiak

  1. Bitartean, Numeni eta aren lagunak Eŕoma’tik itzuli ziran, eŕege ta luŕaldekoentzat idazkiak ekaŕiz. Ona emen, idazki ayek ziotena:
  2. «Luki, Eŕoma’ŕen urte-lendakariak Tolomai eŕegeri agur!
  3. Adiskide eta elkaŕtuak zazkigun Yuduen geznariak, adiskidego eta elkaŕgo ori beŕitzeko, guregana etoŕi dira, Simon Apaiz Nagusiak eta Yuduen eŕiak bidalita,
  4. miľa minako uŕe-babeski bat dakaŕkiguteia.
  5. On iritzi zaigu, beraz, eŕegei eta eŕiei idaztea, yuduen edo ango luŕaldên auŕka gudarik ez dagiten; eta, guda legieketenak lagundu ez ditzaten.
  6. On deritzaigu, berebat, babeskia ayengandik aŕtzea.
  7. Beraz, gizatxaŕ batzu, beren luŕalde artatik igeska zuenean bazteŕtu ba’dira, eramazkiozute Simon Apaiz Nagusiari, beren lege-arauz zigoŕtu ditzan».
  8. Ori bera Demetiri eŕegeari idatzi zioten; bai eta Atal’i, Ariarat'i, Arsake’ri, eta bazteŕaldeko guzietakoei ere;
  9. Samsun’goei, * Esparta’ koei, Delo’koei, Mindo’koei, Sikion’goei, Kari’koei, Samo’koei Panpili’koei, Liki’koei, Alikarnas’koei, Eŕodo’koei, Paseli' koei, Koo’koei, Side’koei, Arad’ koei, Gortin’goei, Ginid’koei, Kiper’koei eta Kirene’koei.
  10. Eta, guzion eredu bat, Simon Apaiz Nagusiarentzat atera zuten.

Antiok’en okeŕ zitala

  1. Antiok eŕege Dora’ren auŕka itzuli zan beŕiro; eta, bere gizonak eta aren aginduz egindako guda-erabiltaľua gero eta geyago alderatuz, Tiripon artan itxi eta an saŕtu eta andik irteteko eziñez utzi zun.
  2. Simon’ek, eŕege laguntzeko, bi miľa gudari yatoŕ, ziľaŕ, uŕe, eta iskiľuak bidali zizkion;
  3. bañan, eŕegek ez zitun aŕtu nai izan; eta, Simon’ekin egindako itun guziak autsirik, arengandik aldendu zan.
  4. Eta, Simon’engana Atenobi zeritzan bere adiskidetako bat bidali zun, auŕpegi-ikuste arekin egiñez esan zezayon: «Zuek Yope eta Yerusalem’go gaztelua zerontzat aŕtu dituzute; iriok gure yaureŕiarenak dira, ordea.
  5. Ayen aldiriak txirtxiľatu eta bazteŕaldeak txarotu dituzute; eta, nere yaureŕiari dagozkion beste tokietaz yabetu zerate.
  6. Orain, beraz, biuŕtu izkidazute kendu dizkiguzuten iriak, Yudai’tik alde aŕtu dituzuten irietan zuentzat yasotako zerga guziekin.
  7. Edo, irien orde izkidazute bosteun talanta ziľaŕ; eta, egin dituzuten andegaen ta irietatik yaso dituzuten zergaen orde beste bosteun talanta. Bestela, zuen auŕka yoango gera guduka.»
  8. Yerusalem’era eldutakoan eŕegeren adiskide Atenobi, Simon’en aberastasuna, uŕezko eta ziľaŕezko edontziz betetako alasak; eta, aren aŕandia ikusi zitunean, aŕituta gelditu zan; eta, eŕegeren gezna adirazi zion.
  9. Simon’ek yardetsi eta esan zion: «Guk ez dugu beste iñoren luŕik guretu; eta, beste iñorena danik ezer ez daukagu. Etsayen eskuetan aldi batez egon dan gure arbasoen yarauntsia bakaŕik gure eskuetara eratoŕi dugu.
  10. Berebiziko mugona idoroz gero, zegokigun arbasoen ondareaz beŕiro yabetu gera.
  11. Eskatzen dizkiguzun Yope eta Gazara oriek, gure eŕiari kalte aundiak zegizkioten; ala ere, ayen orde eun talanta damazkizugu.» Atenobi’k ez zun itzik ere erantzun;
  12. eta, eŕegerengana aseŕez itzulirik, Simon’en erantzuna, aren aberastasuna, eta arenean ikusi zun guzia yakiñerazi zizkionean, eŕege sumindu zun gaŕazki.

Kendebai’ren auŕka

  1. Bitartean, Tiripon izontzi batean Ortosi’ra igesi yoana zan.
  2. Orduan, eŕegek Kendebai, itxasaldeko buru izendatu zun; eta, oñezko eta zaldizkoen gudaloste bat zemayolarik,
  3. Yudai’ren auŕka gudari ayekin igotzeko, Gedor erasotzeko, eta iriko ateak itxi ta eŕia iskiľuz menderatzeko agindu zion. Eŕegek bitartean Tiripon ezetsi zun.
  4. Kendebai Yamni’ra eldu zaneko, eŕia uxatzen, Yudai lardaskatzen, eŕiko semeak atxiľotzen eta saŕaskitzen asi zan. Gedor babestu zun,
  5. eta zenbat zaldizko eta oñezko an ipiñi zitun, Yudai’ ko bideak eŕegek agindu zionez, arakatu zitzaten.

16

  1. 1. Yon, Gazara’tik igo zan,  Kendebai egiten ari zana aitari iragaŕtzeko.
  2. Orduan, Simon’ek bere seme zâŕenak, Yuda eta Yon, deituta aiei esan zien: «Ene anayak!, ni eta nere aitaren etxea Ixrael’en etsayei guda egiten gaztezarotik ari izan gera, eta gure eskuek Ixrael’en askatasuna iritxi dute.
  3. Orain aguretuta nago; zuek, Yainkoaren adeyez aski garatu zerate. Neronen eta nere anayen orde yaiki ta zoazte gure eŕiaren alde buŕukatzen; eta, bego zuekin Goikoaren laguntza.»
  4. Eta, berak aurkintzan aututako ogei miľa oñezko eta zaldizkoak irten ziran Kendebai’ren auŕka; eta, gauez Modin’en lo egin zuten.
  5. Goizean yaiki ziran; eta, ordokiruntz auŕeratzean, ara!!: oñezko eta zaldizkoen tirlu aundi bat ayen auŕka zetoŕen. Gudaloste bien artean ibai zakaŕtsu bat ziyoan.
  6. Yon, bere gizonekin etsayen auŕez yaŕi zan; eta, ibaya igarotzeko uzkuŕ zirala autemanik, bera igaro zan auŕena; eta, ori ikustean guziek aren ondoren igaro zuten.
  7. Gudariak sailkatu eta zaldizkoak oñezkoen erdiko yaŕi zitun. Etsayen zaldizkoak ainitz ziran.
  8. Yon’en turutotsez Kendebai’k bere gizonekin iges egin zun; eta, ayetako asko zaurtuta erori eta enparauak gaztelura bazteŕtu ziran.
  9. Orduan, Yuda, Yon’en anaya, zaurtua izan zan; bañan, Yon’ek Kendebai babestua zeukan Gedor’año ezetsi zitun.
  10. Azot’en landetako doŕetaraño iges agin zuten; eta, Yon’ek iria eŕe zun. Etsai iľak miľa izan ziran; eta, Yon Yudai’ra itzuli zan narerik.

Simon’en eriotza

  1. Tolemai, Abob’en semea, Yeriko’ren ordokiko yauŕle egiña izan zan. Uŕe eta ziľaŕa ugari zitun,
  2. Apaiz Nagusiaren sui zalako.
  3. Biotza aŕotu zitzayon; eta, eskualdeaz yabetu nairik, Simon’en eta aren semên auŕka azpikeri bat asmatu zun, ayek gabe gelditzeko.
  4. Beaŕik ere, Yudai’ko iriak ayen zori onaren azkuz arakatzen ari zan Simon, bere seme Matati eta Yuda’rekin Yeriko’ ra eun ta irurogei ta amazazpi urteko Sabat deritzan amaikagaŕen iľean yeitxi zan. *
  5. Abob’ek, Dok zeritzan berak egindako geztelu tiki bat zeukan; eta, artan azpikeriz atotsi zitun; eta, oŕits bat eskeñi zien, zenbait gizon an ostenak zeuzkala, ordea.
  6. Simon eta aren semeak xerbel ziranean, Tolemai yaiki zan; eta, iskiľuak aŕturik, gizon ayekin oŕistegira saŕtuta, Simon eta aren seme biak eta ayen moŕoi batzu saŕaskitu zituten.
  7. Oŕenbesteko azpikeriz on ordain gaitza biuŕtu zien.
  8. Tolemai’k eŕegeri ori idatzi zion, luŕaldea eta ango iriak ari menderatzeko gudagizonen eske.
  9. Eta, zenbait gizon Gazara’ra Yon iltzeko igoŕi zitun; eta agintariei idazkiak bidali zizkien arengana yoan zaitezan; ziľaŕ, uŕe, eta beste opari asko emango zizkiela-ta.
  10. Beste gizon batzu Yerusalem’era igoŕi zitun, iria eta yauretxeko mendia arentzat aŕtu zitzaten.
  11. Bañan, norbaitek auŕea aŕtu zien: eta, Yon’i azaldu zion aren aita ta anaiak iľak izan zirala, eta berebat esan zion: «Zu ere il zaitzaten zenbait gizeraiľe bidali ditu.»
  12. Beŕi au yakitean biziki izututa, Yon’ek bera iltzeko etoŕiak atzeman ta il zitun; bizia kendu nai ziotela ezagun izan bait-zun.
  13. Yon’en beste goraberak, ark egindako gudak, burututako ekintzak, eraikitako aŕesiak eta osterantzeko egiteak,
  14. aren Apaiz-Nagusitzaren egun-idaztian idatzita daude oro, bere aitaren orde Apaiz Nagusi egiña izan zanetik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper