Olabideren Biblia

ESTER

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Ester ixraeldaŕak, bere abeŕkideak il-zori laŕitik atera zitun: Yudit’ek bere eŕitaŕak Oloperne’ren atzapaŕetatik bezela.
  2. Idazti onen idazkera bi iritxi zaizkigu: ebertaŕena eta eladetaŕena. Bigaŕen onek, besteak baño luzagaŕi geyago ditu.
  3. Idazleak edestiari dagokiona zintzo ematen, akats gabe yardun izan du; eta Idazteunaz ate, beste edeslariek esan dizkigutenak ikuitzen ba’ditu, idazti ontan aipatzen diranak ayenekin bat datoz. Izan ere, garai artako bakaldunak, persitaŕak alegia, legunkeriari emanak bide ziran; eta idazti ontan agertzen zaizkigun bezelatsu: aŕtu-emanen kezka iñori utzi, eta berek oŕitsetan eta yolasean.
  4. Eguzki-aldeko zabaldi orietan, atzera eta auŕera, enda asko ibili izan dira; eta, elkaŕenganako ezin-ikusiak ugari izatea ez da aŕitzeko. Oŕela, beraz, yudutaŕek alako apentza-sakailketak egin ba’zituzten, gogoan izan beaŕ dugu, maitasun-legea ez zala artean beaŕ bezela uleŕtzen; eta, idatzirik daudenak irakuŕtzen ere yakin beaŕ da.
  5. Idazti onen zatiak onela dira:

    1) Saŕera.

    2) Asuero eta Basti.

    3) Mardokai eta Ester.

    4) Yuduak zamapean.

    5) Yuduak besteratuak.

    6) Yai aundi gogoangaŕia.

  6. Eladeratik artua, tartean saŕturik arkitzen da, eta guztiro eŕex antzemateko eran: zenbatzerakoan binakakoak dituta. Onela: 1.1-; 1.17-; 13.7-, eta abaŕ. Eberkeratik aŕtu eta itzulia, beti bezela zenbaki bakaŕaz dago, txatal bakoitzak bere zenbakia.

1

Mardokai’ren ametsa

1.1. — Asuero eŕege aundiaren bigaŕen urteko Nisan-iľaren lenbiziko egunean, Mardokai Benyamindaŕak, Yair’en seme Semei’ren semeak, amets bat izan zun. *

1.2.— Yudu ori, gizon guren eta eŕegeren maizteŕetakoa, Susa’n bizi zan,

1.3.— Asuero’k Yerusalem’dik aldatutako atxiľotartean, Yuda’ko eŕege Yekoni’rekin erakaŕia. *

1.4.— Aren ametsa,ona emen: sosteko iskanbiľak, aŕamantzak, ostotsak, luŕikarak eta zotuketak.

1.5.— Gero, au ere sostean, erensugetzaŕ bik, luŕikarako gerturik auŕeratuz, ots aundi bat atera zuten;

1.6.— eta, otsa entzunda atzeŕi guziek zintzoen eŕiari yazaŕtzeko leyatu ziran.

1.7.— Ta ara!: egun beltz eta iľun bat, axanpa, laŕi, loŕ eta izu aundia lurgañean.

1.8.— Zintzoen eŕi osoa, bere gaitzen belduŕez urdurituta, eriotzarako gertu zan,

1.9.— ta Yaube’rengana ots egin zularik, ots artatik ituŕiñoa, ibai aundi biuŕtua, ur ugariz edatu zan.

1.10.— Argi eta eguzkia ageri izan ziran; eta, gizagaxo apalek goratuta, aŕandituak irentsi zituten.

1.11.— Amets au ikusita,Mardokai’k, oetik yaikirik, gogoan zerabiľan zer egin nai zukean Yaube’k; eta, biotzean gaueraño ametsa irabiotzen zun, dana oro zeatz-meatz ezagutzeko gogoz.

Azpi-lanean

1.12.— Mardokai, egun ayetan, yauregiko iren eta zaitzaľe Gabat eta Tara’rekin, eŕegeren irian bizi zan,

1.13.— ta ayen eleketak entzun eta asmoak ezagundakoan, Asuero eŕege yotzeko gertuta zeudela uleŕtu zun; eta, eŕegeri adirazi zion.

1.14.— Eŕegek, iren biok azteŕtu zitun; eta, aitoŕtu zutenean, esegita iľak izan ziran

1.15.— eta, berak,yazoa edestian idatzi zun; eta berebat Mardokai’k idatziz erason zun

1.16.— Eŕegek yauregian blzitzeko agindu zion; eta, emariak egin zizkion.

1.17.— Or, ba! Aman Agag’ etaŕa, * Amadata´ren semea, eŕegerentzat dedugaŕi zan; eta, eŕegeren iren biengatik Mardokai ta aren eŕia galtzeko erabakita zegon.

1

Yai aundia

  1. Asuero’ren egunetan yazoa. Asuero, India’tik Kus’ año eun eta ogei eta zazpi eŕialderen gañean eŕegek,
  2. Susa’n, bere yaureŕiko iri nagusian yauralkia zula,
  3. bere yauraldiko irugaŕen urtean oŕits bat bere nagusi eta moŕoi guziei egin zien, Persi’ko ta Madai’ko gudariei, ta Euparate ta eŕialdetako buruzagiei. bere auŕean bildurik,
  4. eun ta larogei eguneko aldi luzean bere eŕegetzaren oparotasun ospetsua ta bere aunditasunaren dedu ta aintza erakusteko.
  5. Ta ayek betetakoan, zazpi eguneko beste oŕits bat eŕegeren yauregiko baratzaren atarian Susa-iri nagusiko eŕi osoari ta aundiei egin zien.
  6. Atxurdiñezko abên gañetik, ziľaŕezko eraztunez ta liño goŕizko goroitez ezaŕita ba-zan estalki zuri, urdin ta goŕbel bat; azpia porpirez, marmol txuriz ta beltzez, ta kareyez egiña zan; ta mai-etzangu edo oe.ak uŕez eta ziľaŕez.
  7. Eŕegeren esku zabalari zegokionez, eŕegeren ardoa, tankera askotako uŕezko ontzietan zemayeten.
  8. Edanbeaŕa, legearen arauz iñori neuŕtu zezayokenik ez zan; eŕegek, bere etxeko nagusiei agindu bait-zien, bazkaldaŕ bakoitzaren oldez egiteko.

Basti’ren txepelkeria

  1. Basti eŕegemeak ere, emakumêi oŕits bat gertu zien, Asuero eŕegearen yauregian.
  2. Biotza ardoz poztu zitzayolarik, eŕegek zazpigaŕen egunean, bere zazpi moŕoi irenei, Nauman’i, Bazata’ri, Arbona’ ri, Bagata’ri, Abgata’ri, Zeta’ri ta Karbas’i esan zien,
  3. Basti eŕegemea, buruntzaz apaindua, eŕegeren auŕera ekaŕtzeko, aren edeŕtasuna eŕiari eta nagusiei erakusteko: edeŕa bait-zan oso.
  4. Irenek zekaŕkioten gezna gora-bera, ordea, eŕegiñak ez zun auŕkeztu nai izan. Ta eŕege, aseŕez irakinda,
  5. aldiak zekizten yakitunengana biuŕtu zan; eŕegek ala egiten bait-zun lege eta ekanduak zezaguztenekin.
  6. Aren ondoan zazpi auek ziran: Karsena, Setar, Admata, Tarsis, Mares, Marsana, ta Mamukan, Persi’ko ta Madai’ ko nagusiak, eŕegeren auŕpegia ikusi oi zutenak eta yaureŕiko lenen maľan yaŕiak.
  7. Ta esan zien: «Basti eŕegemeari, legearen arauz zer egin beaŕ zayo?, irenen mezuz Asuero eŕegek agindu diona egin ez dun ezkero?»
  8. Mamukan’ek, eŕegeren eta nagusien auŕean esan zun: «Basti eŕegemeak, ez du eŕegeren auŕka bakaŕik ogen egin, Asuero eŕegeren eŕialde guzietako nagusi ta lagunabaŕ guzien auŕka ere bai.
  9. «Eŕegiñak egin duna, emazteki guzien artean zabalduko bait-da, beren senaŕak ezesteko. Eta esango dute: «Asuero eŕegek Basti eŕegiñari beregana deitu... ta, eŕegiña ez da arengana etoŕi».
  10. Ta, gauŕgero Persi’ko ta Madai’ko anderek, eŕegemeak egin duna adituta, eŕegeren nagusi guziei aipatuko diete, narda ta aseŕe ugari soŕturik.
  11. Eŕegek ontzat ba’du, Persi’ko eta Madai’ko legêtan idatzia eta aldaŕikatua izau bedi, iñork uŕatu * ez dezan, eŕegeren agindu bat; Basti eŕegiña Asuero eŕegeren auŕean geiago ez auŕkezteko, ta aren buruntza beste andere obe bati eŕegek emateko».
  12. agindua ta erabakia, yaureŕi zabal osoan ezaguna izanez gero, emazteki guziek beren senaŕei, txiki naiz aundiei, lotsa erakutsiko diete».
  13. Onua, eŕegeren eta nagusien gogarako izan zan; eta. eŕegek, Mamukan’ek esana egin zun.
  14. Ta eŕegeren luŕalde orotara idazkiak biali zitun, eŕki bakoitzeko idazkeraz eta eŕi bakoitzaren izkeraz egiñak, senaŕak oro, erabat, beren etxeko yaun izan zitezan; eta, aldaŕi ori eŕi bakoitzaren izkeraz egin zezaten.

2

Ester aukeratua

  1. Guzion ondoren, Asuero eŕegearen aseŕea ibitu zanean, gomutara etoŕi zitzaizkion, Basti eta Basti’k egiña; eta, artzaz erabakitakoa.
  2. Ta eŕegeren moŕoi ta otseiñek esan zioten: «Eŕegerentzat lazo edeŕeko neska yatoŕ ikulugabeak biľa bitzate.
  3. Ta eŕegek yaŕi bitza, bere yaureŕiko luŕalde orotan lazo edeŕeko neska uts-yatoŕ guziak Susa iri nagusiko emekumetegian bildu ditzaketen gizonak, eŕegeren emakumezai Ege irenak bere zaipean ditzan; eta, ayei apainketarako beaŕ dana eman dezayen.
  4. Ta eŕegeren begi-beteko dadiken neska,eŕegin izan bedi, Basti’ren orde». Eŕegek onua ontzat aŕtu, eta ala egin zan.
  5. Susa iri nagusian ba-zan, Mardokai zeritzan benyamindaŕ yudu norbait,
  6. Yuda’ko eŕege Yekoni’ rekin eŕbestetutako atxiľo tartean Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek ekaŕia. Yair’en semea zan: au, beŕiz, Semei’ rena ta au Kis’ena.
  7. Bere anayaren alaba Edisa, edo-ta Ester ere zeritzana, laŕantz oneko eta lazo edeŕeko neskatxa azi zun; aren gurasoak il ziranean, umezurtz ikusirik, alabatzat aŕtua zeukanda.
  8. Or ba: eŕegeren agindu ta erabakia aldaŕikatutakoan, Susa iri nagusian, Ege’ren ardurapean, neska ainitz bilduak izan ziranean, Ester ere aŕtu ta eŕegeren etxean, Ege emakumezayaren ardurapean yaŕi zuten.
  9. Ege’k, on eta adeigaŕi auŕkiturik, nexkatxari apaingaŕi eta bizirakoak laisteŕ eman zizkion; eta, arentzat, yauregiko zazpi neska bikain aŕturik, emakumên etxeko alderdi onenera ayekin aldatu zun.
  10. Mardokai’k izpide ori gebendu ziolako, Ester’ek, bere eŕia edo yatoŕia iñori ez zion adirazi.
  1. Mardokai, beŕiz, Ester’ en gora-berak eta ari zegiotena ezagutzeko, egunero, emakumên etxeko atauŕean, arâ-onâ zebiľan.
  2. Neska bakoitza, emakumêntzat erabakita zegonez, amabi iľabetez atondu beaŕa zan: seitan, olio-miŕaz; eta, beste seitan luŕinketaz eta emakumên gantzuketaz.
  3. Oŕez-gero, eŕegerengana ziyoazan; eta, eurak eskatu aña zemayoten emakumetegitik eŕegeren etxera yoateko.
  4. Aruntza aŕatsaldean yoan; eta, biaramon goizean, andik beste emakumetegira zeramaten, eŕegeren iren eta emakumezai Susagaz’en ardurapean egoteko; eta, beŕiro eŕegerengana bein ere ez zan saŕtzen, eŕegek nai izan eta aren izenean deitua izan ezik.
  5. Eŕegerengana saŕtzeko aldia eldu zanean, Ester’ek, bere aita Abihail’en anai, Mardokai’ren alabatzakoak, ezer ez zun eskatu, eŕegeren iren eta emakumezai Ege’k aukeratu ziona baizik; eta, ala ere, ark, ikusi zuten guzien edeŕa irabazi zun.
  6. Ester. yauregira, Asuero eŕegerengana, beronen yauraldiko zazpigaŕen urtean, Tebet * zeritzan amargaŕen iľean eramana izan zan.
  7. Eŕegerentzat Ester emakumerik maitagaŕiena zan; eta, aren adeya ta eŕukia, neska guziak baño irabaziago zitula, eŕegek ari ezaŕi zion yaureŕiko buruntza buruan; eta, Basti’ ren orde, eŕegin yaŕi zun.
  8. Ta Ester’en edeŕagatik bere nagusi eta moŕoi guzientzat, oŕits aundi bat egin zun; bere eŕiei atsaldia eman zien, ta eŕegeri dagokion esku zabalez emariak banatu zitun.

Mardokai eta Aman

  1. Uŕengo neska-biltzean, Mardokai eŕegeren atean an zebiľan ibili.
  2. Mardokai’k agindu zionez, Ester’ek bere eŕi ta yatoŕia iñori ez zizkion adirazi; eta, aren aginduak oro betetzen zitun, arekin azi zanean bezela.
  3. Egun ayetan, eŕegeren atean Mardokai eserita zegola, eŕegeren atezai ziran Tares eta Bagata irenek, aseŕez suminduta, Asuero eŕegeari eskua ezaŕi nai izan zioten.
  4. Mardokai’k ori sumatu zunean, Ester eŕegiñari azaldu zion; Ester’ek, beŕiz, Mardokai’ren izenean eŕegeri.
  5. Arazoa ikeŕi eta egiztatutakoan, iren biak abetik dindil iľak izan ziran; eta, yazoa, Edesti-idaztian idatzi zuten eŕegeren auŕean.

3

  1. Gertarion ondoren, Asuero eŕegek, Aman Agag’etaŕa, Amadata’ren semea, gurendu eta yaso zun, aren aulkia bere aldameneko nagusi guzienenak baño gorago ezaŕirik.
  2. Eŕegeren aginduz, eŕegeren atariko moŕoi guziek, Aman’i makuŕturik guŕ egiten zioten; Mardokai ez zitzayon makuŕtzen, * onek ari ez guŕ egiten.
  3. Eŕegeren atariko moŕoyek, beraz, Mardokai’ri ziotsaten: eŕegeren agindua zergatik uŕatzen duzu?
  4. Ta egunero ori esaten ziotelarik ere, Mardokai’k ez bait-zien aditzen, Aman’i yakiñerazi zioten, Mardokai bere artan isituko zanentz (ikusteko), yudu zala esan bait-zien.
  5. Mardokai makuŕtzen eta auzpezten ez zitzayola ikusita, Aman aseŕez beterik,
  6. Mardokai’ri bakaŕik eskua ezartzez ez zan naikotu. Mardokai’ren eŕia yakiñerazi zioten; ta, Mardokai’ren eŕia (Asuero’ren yaureŕi osoko yudu guziak) galtzeko asmoa aŕtu zun.

7. Nisan deritzan lenbiziko iľean, Asuero eŕegeren amabigaŕen urtean, Aman’en auŕean, egun eta iľa oroen pur edo zotz egiñez, zozketan Adar deritzan amabigaŕen iľekoa irten zan.

Yuduek ondatzeko erabakia

  1. Ta Aman’ek, Asuero eŕegeri esan zion: zure yaureŕiko alde guzietan, beste * eŕitartean baŕeyatua, eŕegeren legeak betetzeke, beste eŕienak bezelako ez diran leggkin bizi dan eŕi bat ba-da. Alako eŕia bizirik uztea, eŕegeri ez zayo on.
  2. Eŕegek ontzat ba’du, aren ondamena idatziz agindu bedi; eta, kutxazai edo txindizayaren eskuz, nik amaŕ miľa talanta ziľar aztatuko ditut, eŕegeren altxoŕera eramateko.
  3. Eŕegek eraztuna bere beatzetik aterata, Aman Agag’ etaŕari, Amadata’ren seme eta yuduen etsayari bidali zion.
  4. Ta eŕegek Aman’i esan zion: ziľaŕa bego zuretzat; eta, baita eŕi ori ere, nai dukezuna egin dezayozun.
  5. Lenbiziko iľaren amairugaŕen egunean, eŕegeren idazlariak deituak izan ziran; eta, eŕegeren izenez eta eraztun-atzez, Aman’en aginduak, eŕegeren aldameneko nagusiei, luŕalde orotako agintariei, ta eŕi orotako buruei zearo idatzi zizkieten, luŕalde bakoitzari bere izkeraz, ta eŕi bakoitzari bere izkuntzaz.
  6. Ta idazkiak bidayez eŕegeren luŕalde orotakoei igoŕi zizkieten: yudu guziak, gazte eta zâŕ, txiki eta aundi, auŕ eta emakume, egun berean, Adar deritzan amabigaŕen iľaren amairugaŕenean abaŕikatu, il eta suntsitu zitzaten, ta ayen ondasunaz yabetu zaitezan.
    1. — Ona emen aiphatutako erabakiaren eredua: «Asuero eŕege aundiak, India’tik Aitiopi’raño bere mendean eun ta ogei ta zazpi luŕaldetako buru ta yauŕlei, uŕengoa idazten die:
    2. — «Eŕi askoren buru; eta, luŕbira osoaren nagusia egin ba’naiz ere, ez dut ahal-izatearen burgoikeriz, yauŕpide beti erabidetsu ta samuŕez baizik, mendekoak bizian nare sendotu, yaureŕia azken mugetaraño eztialdian eskieŕ yagon; eta, guziei maitagaŕi zayen pakea biŕloratu nai izan.
    3. — Asmo au nola burutu nezaken, onulariei galdetu diedalarik, gure artean yakitez auŕena, aldarterik gabeko onarengatik eta kirmentasun sendoarengatik nabaria ta eŕegeren uŕena dan Aman’ek,
    4. — yakiñerazi dit, luŕbirako eŕialde orotan nâsita dagon enda maltzuŕ bat eŕi guziei aitziko legez, ta eŕegen aginduak isituki nardatuz, gure mendeko eŕitartean elkaŕte egokia eragozten ari dala.
    5. — Beraz, eŕi bakaŕ ori, gizadi osoaren auŕka eta bere lege okeŕez arengandik bakanduta; eta, gure arazoetatik girbinduta, nabarmenkeri aundienak egiten ta yaureŕiaren zori ona eragozten ari dala dakigunez-gero;
    6. — Erabaki dugu, gure arazoen arduradun nagusia ta nolarebait gure aita dan Aman’ en idazkian ezagurazten zaizuena oro, emakume ta auŕekin, etsayen ezpataz, eŕuki eta adeirik gabe, suntsituak daitezela aurtengo Adar-iľaren amalaugaŕen egunean.
    7. — Oŕela, len bezela orain ere etsai ditugun gizatxaŕok, egun berean saŕaskituta luŕpera ezkero, gure bizitzari pake eta loraldi osoak biuŕtuko zaizkio».
  1. Eŕialde bakoitzaren legetzat aldaŕikatu beaŕ zan aginduaren iyeki bana, eŕi guzietara agirian bidalia izan zan, aiphatu dan egun artarako gerturik egon zitezan.
  2. Bidayek, eŕegeren aginduz abazuzan irten ziran; eta, legea Susa’n, yaureŕiko iri nagusian aldaŕikatua izan zanean, eŕege eta Aman edatera eseri ziran; Susa iria, beŕiz, urduri zabiľan geraka.

4

Mardokal eta Ester’en alegiñak

  1. Yazo zana yakin zunean, Mardokai’k bere soñekoa uŕatu * zun; ta zoŕo batez eta autsez yantzirik, oyu aundi ta gaŕaxika, iriko erdira yoan zan.
  2. Oŕela eldu zan eŕegeren atauŕeraño; zoŕo-yantziz eŕegeren atetik auŕera saŕtzea ziľegi ez bait-zan.
  3. Eŕialde orotan, eŕegeren agindu ta erabakia edonora eldutakoan, yuduen samin, baru ta negaŕak aundiak izan ziran; eta, zoŕo eta autsa ziran askoren oea.
  4. Ester’en neskame ta irenak beŕiarekin eldu zitzaizkionean, eŕegiñak, minki atsekabetuta, Mardokai’ri aldagaŕi bat bidali zion, zoŕoa utzirik yantzi zezan; bañan, Mardokai’k ez zun nai izan.
  5. Ordun Ester’ek, Atak’i, eŕegek berari moŕoitzat emandako irenetako bati, deitu ta agindu zion Mardokai’ri galdetzeko zer ta nondik gerta zitzayon?
  6. Atak’ek, enparantzan Mardokai’rengana yo zun, eŕegeren atauŕean;
  7. eta Mardokai’k yazo zitzayon guzia yakiñerazi zion, ta yuduen ilketarako Aman’ek eŕegeren altxoŕarentzat eskeñitako ziľaŕketa.
  8. Yuduak galtzeko Susa’n aldaŕikatutako legearen iyeki bat ere eman zion, Ester’i erakutsi eta azaldu zezayon bere eŕiaren alde eŕegerengana saŕ zedin, aŕenez eŕukia eskatzeko.
    1. — «Gogora itzazuesan zionzure auŕtzaroko egunak, nere eskutik iñutzen ziñanekoak. Eŕegeren uŕena dan Aman, gu galtzeko, eŕegeri, gure auŕka mintzo izan zayo.
    2. Yaunari otoyean len dei eginda, beraz, eŕegeri gure alde mintzo zakizkio. Eriotzatik yagon gaitzazuľ»
  1. Mardokai’ren itzak Ester’i adirazteko, Atak itzuli zan.
  2. Ta Ester’ek Atak’i agindu zion Mardokai’ri esateko:
  3. «Eŕegeren moŕoi eta aren luŕetako eŕi guziek ba-dakite, eŕegeren baŕneko gelan norbait, gizon naiz emakume, deitua izan gabe saŕtu ba’litz, alakoarentzat iltzeko lege bakaŕa dala, uŕezko zigoŕtxoa aren gañean eŕegek edatzen ez ba’ du, bizi dedin. Ni, beŕiz, ogeita amaŕ egunez gero ez naiz deitua izan eŕegerengana saŕtzeko»
  4. Ester’en itzok Mardokai’ ri ekaŕi zizkiotenei,
  5. Mardokai’k erantzun au eman zien Ester’entzat: «Ez uste izan yudu guzien ausiabaŕtzatik, eŕegeren etxean zaudelako itzuriko zeranik.
  6. «Izan ere, inka ontan isiľik gelditzen ba’zera, atsaldia eta yareikuntza, yuduoi, beste nonbaitetik * datozkiguke, zu eta zure aitaren etxea, beŕiz, galduko zerate. Eta, nork daki, eŕegemetzara inka ontan ortarako eldu ote-zeranik?»
  7. Ester’k, Mardokai’ri erantzun au igoŕi zion:
  8. «Zoaz ta Susa’n litezken yudu guziak bildu itzazu; eta, niretzat baru egizute; ni ere barurik nagoke nere neskamekin; eta, gero, legea gora-bera, eŕegerengana saŕtuko naiz; eta, il beaŕkotan ilko naiz».
  9. Mardokai, beraz, Ester’ en esana egitera yoan zan.

Mardokai’ren otoitza

17.1 Ordun Mardokai’k, Yaube’ren egiteak oro gogoratuz, Berari otoi egin zion, ziotsalarik: *

17.2 —«Yauna! Yauna!! Eŕege Guzialdun! Dan oro zure mendean dago; eta, ez da Zuri, Yaun oŕi, gogoŕ dagizukenik, Ixrael, zure eŕia, yareiteko erabakita zaudenez-gero,

17.3 ortzi-luŕak eta ortzipeko alatzak Zuk egiñak bait-dira.

17.4 —Oroen Yauna zera: eta, ez da Zuri, Yaun oŕi gogoŕ dagizukenik.

17.5 Dana ba-dazaguzu; eta ba-dakizu, noski, Aman aŕoputzari auzpezten ez ba’ natzayo, ori ez dala lotsagabekeritik yayo, ez anpuruskeri edo iľaŕainkeritik;

17.6 —Ixrael yareiteko, aren aztaŕnak laztantzen pozik beratuko nintzake-ta.

17.7 —Ori, ordea, giza-aintza Yaube’ren aintzagañean ez ipintzeko egin dut; eta, Zuri baizik, Yaunal, iñori ez natza-

yo auzpeztuko; eta oŕela egiteaz aŕoputz ez naiteke.

17.8 Orain, beraz, Yainko Yauna, Yainko Bakaldun, Abraham’en Yainkoa!, zure eŕiaz eŕuki zaitez; aspaldiz-gero gu galtzeko ernai bait-daude, zure yarauntsia geranok abaŕikatzeko iŕikaz.

17.9 Aigito’ko luŕetik Zeroŕentzat atera zenun ondarea, ez nardatu!

17.10 Entzun nere otoya! Zure aloŕeko eta yarauntsikoei adeibera zakizkie. Gure negaŕa pozaldira alda ezazu, ene Yauna!!»

17.11 Ixrael osoak ere, Yainkoari ots egin zion; guziek, eriotza begietan zuten-eta.

Ester’en otoitza

17.12 —Ester eŕegiñak ere, eriotzarako axanpaz izututa, Yaube’rengana yo zun.

17.13 Ta, bere soñeko edeŕak erantzirik, goibel-aldi eta negaŕ-egunetako soñekoz yantzi zan; gantzu bikañen orde, auts eta simauŕez bere burua zikindu; soña gogoŕ erabiľi zun, eta bere burutik berak idokitako iľez, atsegin oi zitzazkion tokiak bete zitun.

17.14 Ta Ixrael’go Yainko Yaunari otoi au egin zion: «Gure Yaun eta Bakaldun bakaŕa!! Urgazlerik gabe, bakaŕ nagon oni, zatozkit lagun!!

17.15 Zori-gaitza eskutuŕean dut-eta.

17.16 Yayo nintzanetik entzun dut, gurean; Zuk, Yaun Oŕek betiko ondarea zekizun Ixrael autu zenula beste eŕiak baño len; eta, ayen asabak ez-baña gureak Zureagotzat bereizi, ta Ixrael’en alde zure agintzak oro bete dituzula.

17.17 Ala ere, guk orain, zure auŕean ogen egin dugul; eta, gure etsayen eskuetara erorazi gaituzu,

17.18 ayen yainkoak, yauretsi ditugulako.

17.19 Zuzena zera Yauna! Eta, orain ez da ayentzat aski, yoputza gogoŕez gu zapaltzea; ostera ere, eskuz-esku beren yainkotzakoekin alkaŕtu dira,

17.20 —zure aotikako erabakia ustelerazteko, zure yarauntsia abaŕikatzeko eta zure goreslên aoa isteko. Oŕela, Zure etxe eta opamayaren ospea itzali,

17.21—atzeŕien aoa irudiñen eta aragizko bakaldun baten ospean beti zabal dadin.

17.22 Yauna!!, Zure yauraga, ezer ez diranen eskuetan ez utzi; gure poŕokaldian baŕe egin ez dezaten; ostera ere, berayen asmoa ayen auŕka biuŕtu, ta gu galtzen ari dana, auŕena galengaŕi utz ezazu.

17.23 Oroi zaitez eta ager zakizkigu, Yauna gure loŕaldian; eta, uste ona idazu, aundizkien Nagusi eta altsuen Bakaldun Oŕek!

17.24 Leoyaren auŕez, nere aoari izpide ona eman; ua eta aren aldekoak oso suntsitu daitezentzat.

17.25 Gu, ostera, zure eskuz yareln gaitzazu; eta, Zu Yaun Ori izan ezik, bakaŕ eta urgazle gabe naizan emakumeño oni lagun zatozkit!!

17.26 Zuk, dana dazaguzu ta ba-dakizu gizatxaŕen ospea goŕoto dudala; eta, erdainduak ez diranen ta atzeŕitaŕ guzien oea iguingaŕi dudala.

17.27 Nere beaŕaldia Zuk dakusazu; eta, zeñen iguingaŕi zaidan, agertzen naizanean, buruan dakaŕdan nere deduaren zantzua; astagaitz-oyala bezin iguingaŕi; eta, bazteŕtuta egon naiteken egunetan ez dakaŕt gañean.

17.28 —Zure mirabe onek, egundaño ez du Aman’en mayean yan, ezta eŕegeren oŕitsetan atsegin aŕtu, edo yainkotzakoei eskeñitako ardorik edan.

17.29 Onara ekaŕi niñutenetik gaurdaño, zure mirabe onek bein ere ez du atsegiñik txastatu, Zuregan Yainko Yaunarengan, Abraham’en Yainkoarengan baizik.

17.30 Edonor baño altsuago zeran Yainkoa!! Entzun!, beste itxarorik ez dugunon deya; gaiztoen eskutatik yagon gaitzazu; eta, axanpatik yarein nazazu».

5

Ester, bakaldunarengana

1.1 Irugaŕen* egunean, Ester, otoitza amaituta, garbai-yazkiak utzirik, eŕegin yantzi zan. Ta, eŕegemetzari dagozkion soñekoz dirdir oroen arduradun eta yaresleari dei egindakoan, bere neskame bi aŕturik, bere soin biguña ozta irozo eziñik bezela, ayetako baten gañean ezaŕita ziyoan; eta besteak, aren soñekoaren aila yasoz zeŕayon.

1.2 Ester’ek, adeŕtasun-gaŕez goŕituta, auŕpegi alai eta maitagaŕia zerakusan; alabaña, aren biotza laŕi-laŕi zan.

1.3 Ta aterik-ate igaroaz, eŕegeren auŕean auŕkitu zan. Eŕege, yauregian, bere yauralkian eserita zegon, eŕegetzaren ezagupide guziekin, uŕez eta istaŕiz txit apain eta itzalgaŕi oso.

1.4 Ta bere auŕpegia yaso zun aintzaz ixioa guztiro, eta aseŕe biziz so egin zion. Eŕegiñak adorea galdu zun. Izu-ikara txaŕ artan margoa zurbildu zitzayon; auŕetik ziyoakion neskamearen sorbaldan bere burua makuŕtu zun.

1.5 —Ordun Yaube’k eŕegeri aseŕea samuŕtu zion eta eŕukira erakaŕi zun ua. Eŕegea urduritu zan, ta yauralkitik ilki zan aguro eta adorea Ester’i biuŕtu zitzayon arte, bere besoetan aŕtu ete suspeŕtu zun.

1.6 Ziotsan:

«Ester!! Zer duzu?... Neba nauzu!!... Kemen!!! Ez zera ilko! Gure erabakia lagunabaŕentzat da. ZATOZ!!»

  1. Ta uŕezko zigoŕtxoa aŕturik, lepogañean ipiñi zion; eta besarkatu zun esanaz:

«Itz egidazu!!

1.7 Yauna!!—Ester’ek esan zionYainkoaren aingeru bezela ikusi zaitut. Eta, zure aintzaren belduŕez biotza urduritu zait. Yauna! aŕigaŕi zera eta auŕpegia eskeŕez betea duzu».

1.8 Ori esatean, adorea galduz zorabiotu zan. Eŕege laŕitu zan; eta, moŕoyek eŕegiña suspeŕtu zuten alegiñez.

  1. Ta eŕegek esan zion:

«Ester eŕegiña! Zer duzu? Zeren eske zaitut? Yaureŕiaren erdia ere emana izango zaizu».

  1. Ester’ek esan zion:

«Eŕegek onaŕtzen ba’du, gaur, eŕege ta Aman, gertu dedan bazkaritara betoz».

  1. Eŕegek esan zun:

— «Aman’i laisteŕ dei agiozute, Ester’ek diona egiteko».

Eŕege ta Aman, beraz, Ester’ek gertutako bazkaritara yoan ziran.

  1. Ardo-bazkaritan eŕegek Ester’i esan zion:

— «Zure eskaria zein da? Emana izango zaizu. Zer opa duzu?

Yaureŕiaren erdia ba’litz ere, iritxiko duzu».

  1. Ester’ek yardetsi eta esan

zion:

«Ona, nere eskari eta gogoa:

  1. Eŕegeren edeŕa ba’dut, eta nere eskaria eŕegek onaŕtu ta nere gogoa bete nai ba’dit, Aman’ekin eŕege, gertuko diodan bazkaritara betoŕ, ta biyaŕ egingo dut eŕegek diostana.
  2. Egun artan Aman, biotzetik poza zeriola, ortzargi irten zan. Bañan, eŕegeren atauŕean, Mardokai bere auŕean ez yaiki ezta igitzen * ere ez zala ikusirik, aren auŕka asaŕez bete zan.
  3. Ala ere, samiña indaŕez estalirik, etxera ezkero, adiskideak eta Zares bere emaztea eratoŕi zitun,
  4. ta bere ondasun naroaz, seme-kopuruaz, ta beste nagusi ta moŕoyen gañera yasotzeko norañoko gorabideak eŕegek eman zizkionaz itz egin zien.
  5. Esan ere zien: «Ester eŕegiñak, berebat, berak gertutako bazkaritara, eŕegerekin ni baizik iñor ez du deitu; eta, biyaŕko ere ba-naiz eŕegerekin arengana deitua.
  6. Bañan, guziok neretzat, ezer ez dira, Mardokai yudua eŕegeren atauŕean eseria dakustaño».
  7. Bere emazte Zares’ek eta adiskide guziek esan zioten: «Beŕogei ta amaŕ beso garaiko tantai bat zuti bezate; eta, eŕegeri biyaŕ esayozu Mardokai artatik dindil esegitzeko; eta, eŕegerekin bazkaritara pozik zoazľ» Alako aolkua entzunik pozez bere onetik irtenda, abea gertutzeko agindu zun Aman’ek.

6

Aman galeran

  1. Gau artan, logalea uŕundu zitzayolarik, eŕegek urte-gertarien idaztia ekaŕtzeko agindu zun. Ta eŕegeren auŕean irakuŕtzean,
  2. Asuero eŕege il nai zuten Bagata eta Tares, eŕegeren atalzayetako iren bi, Mardokai'k salatu zitula antxe idatzia idoro zuten.
  3. Eŕegek esan zun:

Zelako dedu ta sari izan du Mardokai’k oŕegatik?

Eŕegeren otsein ta moŕoyek erantzun zioten:

Ezer ere ez zioten eman.

  1. Eŕegek galdetu zien:

Nor da atarian?

Aman atalauŕera etoŕi bait-zan, berak gertutako tantaitik Mardokai eskegi zezala eŕegeri esateko.

  1. Moŕoyek erantzun zioten:

Aman dago or, atarian.

Ta eŕegek esan zun:

Saŕ bedi!!

  1. Aman’i saŕtu zanean, eŕegek esan zion:

Eŕegek goretsi nai dun gizouari zer egin beaŕ zayo?

Aman’ek bere baitan uste izan zun: «Ni izan ezik, nor ote da eŕegek goretsi nai duna?»

  1. Ta eŕegeri esan zion:

Eŕegek goretsi nai dunarentzat,

  1. Eŕegek erabilitako soñeko ta zaldi bat, eta aren buruko buruntza aŕtuta,
  2. Eŕegeren nagusi gorenetako batek soñeko ta zaldia ekaŕi bitza; ta eŕegek goretsi nai dun gizon ua yantzirik, iriko enparantzan baŕna zaldiz beramate, aren auŕetik aldaŕika: «Eŕegek goretsi nai duna, onelaxe goretsi beaŕa da».
  3. Ordun eŕegek Aman’i esan zion:

Soñekoa ta zaldia aguro aŕtu, esan duzunez; eta, yauregiko atauŕean eserita egoten dan Mardokai yuduari oŕelaxe egiozu. Esan dituzun itzetako bat ere, ez bekizu gero, ântzi!!!

  1. Beraz Aman’ek soñeko ta zaldia aŕtu zitun; eta, Mardokai yantzirik enparantzan baŕna zaldiz eraman zun, aren auŕetik aldaŕikatuaz: «Eŕegek goretsi nai duna, onelaxe goretsi beaŕa da».
  2. Ondoren Mardokai yauregiko atauŕera itzuli zan; eta, Aman negaŕez eta burua estalirik, * bere etxera leyatu zan.
  3. Etxera orduko, Aman’ek bere emazte Zares’i eta bere adiskide guziei, yazo zan guzia esan zien; eta, aren onulariek erantzun zioten: «Mardokai ori yuduen odoleko ba’da, aren auŕean erortzen asiz-gero, ez diozu gogoŕ egin al izango, eta azkeneraño eroriko zera.»
  4. Ayek oraindik zeraustela, eŕegeren irenek etoŕita Aman bereala eraman zuten, Ester’ ek gertutako bazkaritara.

7

Bazkaria

  1. Eŕege eta Aman, Ester eŕegiñarekin edatera * etoŕi ziran;
  2. eta, bigaŕen egun artako ardo-aldian ere, eŕegek Ester’i esan zion:

«Ester eŕegiña, zure eskaria zein da? Eskatzekorik zer duzu? Eŕiaren erdia ere zuretzat izango da.»

  1. Ester eŕegiñak erantzun eta esan zion:

«Eŕege! Zure edeŕa ba’dut, eta zuk ontzat ba’duzu, bizia indazu!: oŕa, nire eskaria! Nere eŕiaren bizia ere indazu: oŕa, nere aŕena!

  1. Ni ta nere eŕia salduta bait-gaude, poŕokatu, sakaildu La suntsituak izateko. Yopu eta mirabe izateko bederen salduak ba’giña, isilik nengoke; bañan eŕegeri datoŕkioken galera gure etsayak ezin ordaindu du.»
  2. Asuero eŕegek, Ester eŕegiñari yardetsi ta esan zion:

— «Nor ta non da, oŕela egiteko biotza aŕotu zayon olako ori?»

  1. Ta Ester’ek esan zion;

— «Oŕelako etsai eta arerioa, Aman zital ori dugu». (Aman, eŕege ta eŕegiñaren auŕean, zuriz aŕi biuŕtu zan.)

  1. Ordun eŕege, ardo-bazkaritik aseŕez yaiki, eta yauregiko zugaztira yoan zan; eta, Aman bere biziaren alde eŕegiñari aŕen egiten gelditu zan, Eŕegeren aldetik, bereak egin zula bait-zekusan.
  2. Eŕege, yauregiko zugaztitik bazkaldegira itzuli zanean, Aman, Ester zetzan oe-gañean eroria zan. Ta eŕegek esan zun:

«Nere etxean, beraz, neronen begi-auŕean, eŕegiñari gogoŕean eldu?» Itzok eŕegeren aotik soŕtu ziraneko, Aman’i auŕpegia estali zioten:

  1. Ta, Arbona’k, eŕegeren aldameneko iren batek, esan zun:

— «Ara!, Aman’en etxean, zutik, beŕogei ta amaŕ besoko tantaya, Mardokai’rentzat, eŕegeren onerako mintzo izan zanarentzat, Aman’ek berak eraikia.» Ta eŕegek yardetsi zun:

— «Antxe bertan eskegi ezazute!!»

  1. Aman, beraz, ber-berak Mardokai’rentzat eraikitako tantaitik eskegi zuten; eta, eŕegearen asaŕea ibitu zan.

8

Bakalduna yuduen alde

  1. Egun artantxe, Asuero eŕegek, yuduen etsai Aman’ en etxea Ester eŕegiñari eman zion; eta, Mardokai eŕegeri auŕkeztu zitzayon; Ester eŕegiñak, ua beretzat zer zan aitoŕtu bait-zun.
  2. Eŕegek, bere eraztuna Aman’i kendu eta Mardokai’ri eman zion;
  3. Ta, Ester’ek bere etxeko buru Mardokai yaŕi zun. Ester, beŕiro, eŕegerekin itz egitera itzuli zan; eta, aren oñetan auzpezturik, negaŕez eskatu zion, Aman Agag’etaŕaren zitalkeria ta yuduen auŕka zerabilzkin asmoak ezereztu zitzala.
  4. Eŕegek, uŕezko zigoŕtxoa Ester’engana auŕeratu zun; eta, Ester’ek yaikita, eŕegeren auŕean zutik,
  5. Ari esan zion:

«Eŕegek onaŕtzen ba’du; eta, bedoŕen edeŕa ba’daukat; eta, arazoa zuzen ba’deritzayo; eta, bedoŕen begietan ona ba’ naiz, eŕegeren luŕalde guzietako yuduak galtzeko asmoz Aman’ ek idatzitako agiriak atzera biuŕ ditezela, idatzi bedi.

  1. Nere eŕiaren ausiabaŕtza nola nekusake? Nola nere endaren ondamena?»
  2. Asuero eŕegek, Ester eŕegiñari ta Mardokai yuduari yardetsi zien:

Aral Aman’en etxea Ester’i eman diot; eta, yuduen auŕka yazaŕi zalako, Aman eskegia izan da.

  1. Eŕegeren izenean, on deritzaizuena yuduei idatziezute: idazkiak eŕegeren eraztunez zantzuturik, gero!; eŕegeren eraztunez zantzututako edozein idazkik atzerarik ez du-ta.
  2. Ordun, eŕegeren idazlariak deituak izan ziran, Siban deritzan seigaŕen iľaren ogei ta irugaŕen egunean; ta, Mardokai’k agintzen zienez, India’tik Kus’ año diran eun ta ogei ta zazpi eŕialdetako yuduei, eŕegeren ordekoei ta eŕkietako agintariei idatzi zieten luŕalde bakoitzeko idazkeraz eta eŕi bakoitzaren izkuntzaz; eta, yuduei ere, ayen idazkeraz eta izkuntzaz.
  3. Idazkiok, Asuero eŕegeren izenez egiñak, eraztun atzez sendotuak; eta, zaldiz, gameluz eta mandozko bidailariz igoŕiak izan ziran.
  4. Ta, ayetan, eŕegek iri guzietako yudei eskubidea zemayen elkaŕekin bilduta beren bizia yagoteko, ta ayen auŕka liyoaken edozein eŕi edo aldeko etsai-piľoa, auŕ-emakumerik bazteŕtzeke, eraso, il eta abaŕikatzeko; eta, ayen ondasunaz yabetzeko.
  5. Asuero’ren eŕialde guzietan egun ber-berean, Adar deritzan amabigaŕen iľaren amairugaŕenean, oŕela egin zuten.

Osterapen-erabakia

12.1 Ona emen erabakiaren mamia:

12.2 Asuero eŕege aundiak, India’tik Aitiopi’raño bere mendeko eun ta ogei ta zazpi luŕaldetako buru ta yaurlêi idazten die, eta beŕi-on!! dasaye.

12.3 Ongiľe zintzoen eŕuki aundiarengatik gora yasotako gizon asko aŕoputz oi dira;

12.4 eta, gure mendekoak gaizki erabiľi ez ezen, berei emandako dedua yasan eziñik, dedu ori eman zienei ere sareak ipintzen dizkiete.

12.5 Eskeŕ ona gizartetik uŕuntzea ayentzat ez da aski; eta, beŕi zayon onaren iľaŕain-

keriz puztuta, dana beti dakusan Yainkoaren epaitik itzuri ahal izango dirala uste dute.

12.6 Askotan agintedunek eta adiskiden arazoak yauŕtzeko ardura egotzia zayenetako ainitzek yaureŕiaren goyeneko buruak kalte itzurkaitzetara ele txuri ta maltzuŕez daramazte, odol ogengabeaz eŕkide dagiztelarik.

12.7 Gaiztakeriaren maltzuŕek yauŕlen zintzotasun adeitsua atzipetzen dute.

12.8 Ori, antziñeko edestietan dirakuŕgunak baño obeki, zuen aldean maiz gertatzen danak darakuskigu, ahal izatea erabiltzeko lain ez diranen izuŕiarengatik burututako bidegabekeriak oaŕtu nai ezkero.

12.9 Etoŕkizun ona gertu nai dugu, beraz, yauŕeri nare eta paketsu bat guzien onerako yagoteaŕen, aldatu beaŕa aldatuz eta epairako auŕkezten zaiguna zintzo ta zeatz azteŕtuz.

12.10 Oŕa, ezperen, Amadata’ren seme Aman Makedoniaŕa, * Persiaŕen odoletik uŕuneko atzeŕitaŕa ta gure samuŕtasa izatetik oso asagotua.

12.11 Gurean aŕtuta iritxi du gizon oŕek guzientzat dugun adeya, gure aitatzat aiphatu ta dedu-maiľetan eŕegeren uŕentzat nabari ta guzientzat itzalgaŕi izateko añean.

12.12 Bañan, bere anpuruskeria ezi beaŕean, eŕegetza ta bizia ere guri kendu nairik ibiľi da.

12.13 Ta edotariko maŕoz ta gezuŕez egin ahala egin du Mardokai, gure yareile ta moŕoi ziña, Ester eŕegetzan nere eŕkide akatsgabea, eta ayen eŕi osoa zuzitzeko.

12.14 Oŕela uste bait-zun Persi’aŕen mendea, gu bakaŕik zuzitu ondoren, Makedoniaŕen eskuetara aldatuko zala.

12.15 Guk, ostera, gaiztagin oŕek eriotzarako zeuzkan yuduak ezertaz ogendun izan beaŕean, lege zuzen-zuzenpean bizi

12.16 —ta guretzat eta gure arbasoentzat gure eŕia loretsu yagon dun Yainko guren, aundi ta beti biziaren seme dirala ezagutu dugu.

12.17 Ondo egingo duzute, beraz, Amadata’ren seme Aman’ek zuei bidalitako idazkiak alde bat uzten ba’dituzute.

12.18 —Izan ere, ori egin duna, Susa’ko atauŕean esegia il da, bere etxeko guziekin. Oŕela, guzien nagusia dan Yainkoak ordain zuzena laisteŕ eman dio.

12.19 Idazki onen eredu bat agirian ipiñazute toki orotan, ta utzi yuduei beren legepean yarei ibiltzen, ta lagundu iozute loŕaldi egunerako ayen auŕka erortzeko gertuta zeuden lepotik apen aŕ dezaten, Adar deritzan amabigaŕen iľaren amairugaŕen egun berean.

12.20 Oroen Nagusia dan Yainkoak, bere enda bereiziarentzat negaŕ-egun ori poz-egun biuŕtu du-ta.

12.21 —Zuek ere, beraz, ospatu ezazute pozik egun ori, zuen yai aundienak bezela, guri eta Persi-zale guziei, orain eta gerokoan, gure yareikuntza eta gure azpisugeen poŕokaldia gomutara dakaŕkigun.»

  1. Eŕi guziei nabari zekien, eŕki bakoitzean aldaŕikatu beaŕ zan erabakiaren iyeki bana edatu zan, beŕiz, yuduek gertu zitezan etsayen apena egun artan aŕtzeko.
  2. Bidailariek, beraz, irten ziran abazuzan zaldiz (ta) gameluz (ta) mandoz, eŕegeren aginduak eraginda; ta legea aldaŕikatua izan zan Susa’n, yaureŕiko iri nagusian.
  3. Mardokai, yauregitik irten zan eŕege-soñeko urdin-txuriz, uŕezko buruntza edeŕez ta liñozko longain goŕiz yantzia; eta, Susa-iri nagusia poztu eta alaitu zan.
  4. Yuduak argi eta alai zebiltzan, pozez ta deduz beterik;
  5. ta, eŕegeren agindua edozein luŕalde ta irletara eldutakoan, yuduentzat argi ta poza, oŕits ta yaya besterik ez zan; eta, auŕkintzako eŕietan lagun asko, ayen belduŕez izututa, yudu egiten ziran.

9

Zozketa egun aundia

  1. Adar deritzan amabigaŕen iľean, amairugaŕen egunean, eŕegeren erabakia ta legea betebeaŕak izanen ziranean; yuduen etsayek, yuduen yabe egiñak izanen zirala uste zuten egunean bertan, dana oro irauliz (alde-erantziz) yazo zan, yuduek beren goŕotatzaľên yabe egin bait-ziran.
  2. Asuero eŕegearen eŕialde guzietako irietan, yuduek suntsitu nai zituztenei eskua gogoŕ ezaŕtzeko bildu ziran; eta, buru eman zienik ez zan aurkitu, eŕi guzien gañera izua erori izan zalako.
  3. Ostera ere, eŕialdetako nagusi, eŕegeren ordeko, agintari ta yauŕle guziek, yuduak goresten zituten; Mardokai’renganako izua ayen gañera erori bait-zan.
  4. Izan ere, Mardokai, eŕegeren etxean aundia izan; eta, aren ospea eŕialde guzietan baŕeyatzen ziyoan; Mardokai, geroago ta altsuago azaltzen balt-zan.
  5. Yuduek ezpataz, ilketaz ta ausiabaŕtzaz beren etsayak * yo zituten, ayei nai aña kalte egiñez.
  6. Susa iri nagusian, yuduek beŕeun gizon sakaildu eta il zituten,
  7. ta ayen artean Persandata, Delpon, Espata,
  8. Porata, Adai, Aridata.
  9. Pernesta, Arisai, Aridai ta Yezata.
  10. Amaŕ auek, yuduen etsai eta Amadata’ren seme Aman Agag’etaŕaren semeak ziran. Ez zuten, alabaña, aŕapakin-biľa eskurik erabili.
  11. Eŕegeri, Susa-iri nagusian iľak izan ziranen zenbaki-kopurua egun berean iritxi zitzayon.
  12. Ta, eŕegek eŕegiñari esan zion:

«Susa iri nagusian, yuduek, beŕeun gizon sakaildu eta il dituzte: eta, ayen artean Aman’ en amaŕ semeak. Eŕegeren beste eŕialdetan, zer egin ote-dute? Onez-gero, beste zerbait opa al-duzu? Emana izango zaizu. Beste eskaririk ote-dakaŕkidazu? Egiña izango zaizul!»

  1. Ester’ek erantzun zion:

«Eŕegeren gogarako izatekotan, yuduei ziľegi bekie, biyaŕ ere gauŕko legez egitea; eta. Aman’en amaŕ semeak tantaitik dindil yaŕtzea.»

  1. Eŕegek oŕela egiteko agindu zun; eta, erabaki au Susa’n aldaŕikatua izan zanean, Aman’ en amaŕ semeak eskegiak izan ziran,
  2. ta Susa’n, aurkitzen ziran yuduek, Adar-iľaren amalaugaŕenean, beŕiro bildu ziralarik, Susa’n bertan irureun gizon il zituzten; ez zuten, ordea, erazkin-biľa eskurik erabili.
  3. Eŕegeren beste eŕialdetako yuduek ere, beren bizia yagoteko; eta, etsayen aldetik atsedena izateko bilduta, arerioei irurogei ta bost miľa gizon il zizkieten. Erazkin-biľa eskurik erabili gabe, ordea.
  4. Ori Adar-iľaren amairugaŕen egunean; eta, amalaugaŕenean atseden aŕtu zuten; eta, au oŕits ta poz-eguna izan zitzayen.
  5. Susa'ko yuduek, beŕiz, amairugaŕen eta amalaugaŕen egunean bilduak izanez-gero, amaboskaŕenean atsedena aŕtu zuten *; eta ori oŕits eta poz-eguna izan zitzayen.
  6. Ori dala bide, aŕesigabeko irietan bizi diran landetako yuduentzat Adar-iľaren amalaugaŕen eguna, poz eta oŕits-eguna, eta nork bere auzokoari esku-erakutsiak eta landeŕei emariak egiteko yayeguna da.

Zozketa-yaya eraikl

  1. Guziok, Mardokai’k idatzi zitun; eta, Asuero eŕegearen eŕialde orotako yudu guziei, uŕbil naiz uŕungoei, idazkiak bidali zizkien,
  2. Adar-iľaren amairu eta amalaugaŕen egunetan, urte oro yai egitea agintzen zielarik.
  3. Alako egunak, berayetan yuduak etsaipetik atsedenera eldu ziranez-gero; eta, alako iľean, negaŕ eta atsekabea, poz eta yai biuŕtu zitzaizkienez-gero, oŕits ta pozerako, esku-erakutsiak auzokoari eta emariak landeŕari egiteko berebizikoak bait-ziran.
  4. Aŕezkero, yuduek Mardokai’ren aginduz asi zutena, legetzat aŕtua dute.
  5. Izan ere, yuduen etsai eta Amadata’ren seme Aman Agag’etaŕak, yuduak suntsitu nairik, pura edo zotza atera zun, ayek galdu eta iltzeko.
  6. Bañan, eŕegek, Ester auŕkeztu zitzayonean, idatziz agindu zun, yuduen auŕka Aman’ ek eyotako asmo txaŕa, beraren auŕka biuŕtu zediľa; eta, ua eta aren semeak abetik eskegiak izan zitezela.
  7. Argatik, pur izenetik yetxita, egun oriek purim izena dute. Eta, yuduek, idazti ark ziagon guzia, berek ikusi zutena, eta bestêngandik eldu zitzayena autemanda,
  8. berentzat, beren ondorengoentzat eta itsatsiko litzazkieken guzientzat aŕtu zuten; eta, ez dute bein ere uŕatuko, egunok idatzita dagonez eta dagokion aldian urte oro ospatzeko erabakia.
  9. Purim-egunok ez dira yudutaŕtetik yalkiko; eta, ayen oroikuntza, yuduen ondorengoengan ez da itzaliko.
  10. Abihail’en alaba, Ester eŕegiñak eta Mardokai yuduak beste idazti bat idatzi zuten Purim-idazti au erabat sendotzeko.
  11. Ta idazkiak, Asuero eŕegeren eun ta ogei ta zazpi eŕialdêtara, yudu guziei igoŕi zizkieten, pakez eta egiz zesayetelarik
  12. Purim-egunok erabakitako garayean sendo zaitu zitzaten, Mardokai yuduak eta Ester eŕegiñak agindu zietenez; eta, yuduek berentzat eta beren ondorengoentzat onaŕtu izan zutenez, baru ta negaŕ-aldiaren amaitzerako.
  13. Ester’en erabakiak Purim-egun auetako eginkizunak sendotu zitun; eta, idaztian yaŕiak izan ziran.

10

Mardokai´ren goraltza

  1. Asuero eŕegeak, legoŕean eta itxasoko ugartetan zergak erabaki zitun.
  2. Aren ahal-izate eta kemenez burututako guziak; eta, Mardokai’ri eman zion gora aundiaren azalkuntza ez al-daude Persi’ko eta Madai’ko eŕegen urtekarietan idatzita?
  3. Or ba: Mardokai yudua, Asuero eŕegeren uŕena ta yuduetan aundia, bere anai-kopuruan onetsia zan; bere eŕiaren onaz eta endaren pakeaz ayola bait-zebiľen.

3.1 Ta Mardokai’k esan zun: «Guziok, Yainkoak burulu ditu.»

3.2 —Izan ere, oroitzen naiz ortaz nik egindako ametsaz; ezertxo bete gabe ez da gelditu,

3.3 ituŕriñoa, ibai biuŕtua, argi soŕtua, ta ur ugaria. Ibaya Ester da, eŕegek emaztetzat aŕtu eta eŕegeme yaŕia.

3.4 Erensuge biak, ni eta Aman gera.

3.5 Eŕiak, yuduen izena ezabatzeko elkaŕtuta zeudenak.

3.6 Eta, nere eŕia, Yaube’ri dei eginda yarein dana, Ixrael da. Yaube’k gure eŕia yarein du. Alako gaitz guzietatik Yaunak atera gaitu; Yainkoak len, eŕietan egundaño gertatu-eztako zantzu eta alatz aundiak egin ditu.

3.7 Ta, ortarako, ondore bi gertu ditu: bata, Yaube’ren eŕiarentzat; bestea, atzeŕi guzientzat.

3.8 —Ta ondore biok etoŕi dira, Yainkoak eŕi guzientzat erabakitako garai, muga eta ebaztegunean.

3.9 —Yaube’k bere eŕia gogoratu; bere yarauntsia zuzenetsi du.

3.10 —Ta Adar-iľaren amalau eta amaboskaŕen egunok, bere eŕian, Ixrael’en ondorengoengan, gizaldirik-gizaldi Yaube’ ren auŕean yai ta pozik ospatuko dira.

Oaŕ bat

3.11 —Tolemai eta Keleopatara’ren yauraldiko laugaŕen urtean, apaiz eta lebitaŕ ere omen-zan Dosite’k eta beroŕen seme Tolemai’k, Purim edo zozketari buruzko idatzi au ekaŕi zuten. Yatoŕa zanaren aitoŕtza ere ba-zegiten, eta Yerusalem’go batzaŕeko Tolemai norbaiten seme Lisimak’ek biuŕtua omen-zan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper