Olabideren Biblia

YUDIT

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazlearen asmo eta yomuga, agirian daude: estualdirik aundienean ere Yainkoak iñor ez dula asagotzen. Bere maitên ardura Arek beti ba-dula. Ua maite dutenek, yarei izango dira. Aren esanetara dabiltzanek, azkenean, iñartxi gabeko iŕi-paŕ eztiz dabilzke ibili. Alarguna eta txikiak biotz-biotzean daramazkin Arek, gaŕantzizko lanketak burutzeko, bazteŕean dauden aulak aukeratzea nayago izaten du.
  2. Oloperne’rekiko arazo artan ain garai irten zala ikusita, norbaitek uste lezake, oraingoek ere beste ainbeste egin lezaketela, ingurun ditugun nolabaiteko lanketa batzutara urbiľagotuz. Alde batetik oŕelako ustekizunak ez lirake ezestekoak; ala ere, onako auxe yakin beaŕ da: gure auŕeko deunak eta gizurenak egin izandako zertxo asko aŕigaŕi, bai, aŕigaŕi dirala; eta, txito txalogaŕi; bañan, gerok iñoren aolku burutsurik gabe beste ainbeste egin nai izatea, besterik dala.

Idazti onek iru zati onelatsu ditu:

1) Meditaŕek gudarako laguntza nai. Iñork ematen ez... eta aseŕetu eta iñartxiz yudutaŕak biŕindu nai: 1’tik 7’gaŕenera.

2) Estuasunean Yudit’en asmoa eta eŕiari aolkuak. Aparirako deia. Oloperne lepo-motz: 8’gaŕenetik 13’gaŕenera.

3) Ixraeldaŕen poza. Lekayoak. Yudit’en gorapena. Yudit’en eresia. Eriotza. 14´gaŕenatik 16-raño.

1

Eŕiarteko guda

  1. Arphaxad’ek, Madai’ko eŕegek, eŕi asko menderatu zitun; eta, Ekbatan izena ezaŕi zion iri azkaŕ-azkaŕa
  2. laukotutako aŕianduz eraiki zun. Egin zizkion aŕesien zabalera, irurogeita amaŕ ukaikoa zan; eta, goibera ogei ta amaŕekoa; eta, ayetan egin zitun doŕen goibea eun ukaikoa zan.
  3. Doŕeok laukotuak ziran; eta, ayen alde bakoitza ogei oinzabal zan; eta, doŕen goibeari atêna zegokion.
  4. Bere gudalostên indaŕez eta bere gurdien kopuruz iľaŕaintsu zan.
  5. Bañan, aren yauraldiko amabigaŕen urtean, Ninibe iri aundiko eŕege Nabukodonosor’ ek guda egin zion;
  6. eta, Eŕagua deritzan ordoki zabalean, Euparate, Tiger eta Yadason ibayen aldean, Elik’etaŕen eŕege Eŕok’en landan atzeman zun.
  7. Aŕez-gero Nabukodonosor’ en yaureŕiak gora aundia iritsi zun. Eta, ark, biotza aŕotu zitzayolarik, geznariak * bidali zitun Kiliki’n, Damasko’n eta Liban’en bizi ziran guzietara;
  8. Karmel’go, Kedar’ko, Galilai’ko eta Esderelon ordoki aundiko egoiliaŕei,
  9. Samari’koei, Yordan ibayaz andikoei, Yerusalem’erañokoei eta Gesen’go luŕaldean Kus’erañokoan bizi diran guziei.
  10. Eŕi guzioi Asur’ko eŕegek geznariak bidali zizkien.
  11. Eta, guziek iritzi batez uko egin zioten; eta, geznariak istiarazi zituten yaramonik egin gabe.
  12. Ordun, Nabukodonosor * eŕegek, eŕi ayei aseŕetuta, bere yauralkiarengatik eta bere yaureŕiarengatik ayetaz apen aŕtzeko zin egin zun.

2

Batzaŕa. Gertupenak

  1. Nabukodonosor eŕegeren amairugaŕen urtean, lenbiziko iľaren ogei ta bigaŕen egunean, apentzeko asmo ori asurtaŕen eŕege Nabukodonosor’en etxean erabaki zan.
  2. Bere zâŕ, agintari eta gudalburu guziak dei egin eta ayekin batzaŕe bereizean bilduta,
  3. luŕ osoa bere mendera azpiratzeko asmoa aŕtu zula esan zien.
  4. Eta, asmo ori guziek onaŕtu ziotelarik Nabukonosor eŕegek Oloperne’ri, bere gudarien buru nagusiari deiturik,
  5. esan zion: «Irten oxeskiko eŕege guzien eta batez ere nere erabakia ezetsi dutenen auŕka;
  6. eta, menderatu izkidazu ayen iri azkaŕak oro.»
  7. Ordun, Oioperne’k asurtaŕen gudalosteko agintari eta yauŕle guziak deitu; eta, eŕegek agindu zionez, eun ta ogei miľa oñezko gudagizon eta amabi miľa zaldizko gezilari txango artarako leŕokatu zitun.
  8. Eta, alako gudalostearen auŕelaritzat konkoŕmando tirlu zenbakaitz bat bere gizonentzako orni ugariekin, eta bei ta arien saldo zenbakaitzak ere yoateko agindu zun.
  9. Asur osotik, bere bidean garia ere gertutzeko agindu zun;
  10. eta, eŕegeren etxetik uŕe eta ziľaŕa eŕuz atera zitularik,
  11. bera eta gudoste osoa abiatu ziran bazteŕaldeak oro, otiek bezela, estaliz, gurdi, zaldi eta gezilariekin.
  12. Asur’ko muga igarota, Kiliki’ren ipaŕaldeko Ange menditzaŕetara eldu zan; eta. ango gaztelu eta iri azkaŕak oro beretu zitun,
  13. Melitene iri ospetsua oldaŕez aŕtu; eta, Tarse’ko egoiliaŕ guziak eta etxearen auŕez ta Kelon luŕaldearen egoan ziran Ismael’en semeak laŕutu zitun.
  14. Euparate igarota, Mesopotami’ra yoan zan; eta, Kaboras eŕekatik itxasorañoko iri azkaŕak oro poŕokatu zitun.
  15. Uŕenean, egoalderuntz yabetu zan Kiliki’tik Yapet’en mugetarañoko luŕalde guzietaz.
  16. Eta, Madian’daŕ guziak atxiľo eraman, ayen ondasun guziak ebatsi; eta, gogoŕ egin zioten guziak saŕaskitu zitun.
  17. Andik Damasko’ko landetara yetxi zan uztaroan; eta, uzta guziak eŕe, eta zugatz eta mâsti guziak ebaki zitun.
  1. Eta, luŕaldeko gizaki guzien gañera saŕakioa erori zan.

3

Menperaketa

  1. Ordun, iri eta bazteŕalde guzien eŕege eta nagusi guziek, Mesopotami’ko Asur’enek, Soban’enek, Libi’renek eta Kiliki’renek, Oloperne’ri geznariak bidali zizkioten, esateko:
  2. «Ibitu, aŕen, zure asaŕea guri buruz; il eta eriotzarekin yoputzaren gaitzak oro yasan baño, gure bizia yagon eta eŕege aundi Nabukodonosor’en mendean egon nayago dugu-ta.
  3. Gure iriak oro, gurea dan guzia, gure mendi, muño, landa, beyen, ardien, auntzen, konkoŕmandoen eta zaldien saldo guziak, gure ondasun eta sendiak oro, zure auŕean dira.
  4. Bego zure mendean dagokigun guzia.
  5. Gu eta gure semeak, zure moŕoi gera.
  6. Zatozkigu nagusi paketsutzat; eta moŕoitzat aŕ gaitzazu nai dukezun guzirako.»
  7. Ordun, bere zaldizkoekin yetxi eta iri eta egoiliaŕ guzietaz nagusitu zan;
  8. eta, iri guzietatik gizon azkaŕ eta gudarako egokiak urgazletzat aŕtu zitun.
  9. Luŕalde artaz yabetutako saŕakioarengatik, iri guzietako seme aundienek eta nabarienak, bai eta lagunabaŕak ere. arengana auŕeratzen ziran,
  10. buruntza eta zuziekin aldabai eta txistuen otsez abegi on egiteko.
  11. Bañan, ala ere, aren biotz ankeŕa ezin ibitu zuten.
  12. Iriak poŕokatu eta yauroyan guziak txarotu zizkien.
  13. Nabukodonosor’ek agindu bait-zion luŕaldeko yainko guziak erauzteko, Oloperne’ren al izatez azpiratu litzayoken eŕi orotan, bera bakaŕik yainkotzat aiphatu zedin.
  14. Soban’go Asur osoa, Apamai osoa eta Mesopotami osoa arakatu ondoren, Edom’eko Gabaa’ra eldu zan;
  15. eta, ango iriak oro beretutakoan, ogei ta amaŕ eguneko ekuraldia an egin zun, bere gudaloste guziak bertan biltzeko.

4

Ixrael’daŕen saŕakioa

  1. Yuda’ko ixraeldaŕak, gertaera auek entzunda, oso belduŕtu ziran uŕbiltzen zitzayela ikusirik.
  2. Saŕakio eta ikarak biotzak bete zizkien, beste iri eta yauretxeak bezela Yerusalem eta Yaunaren etxea ere naŕiotuko ote litukenentz.
  3. Samari osora eta inguru guzietara Yeriko’raño deitzaľeak bidali eta mendigañetan gudari-saiľak yaŕi;
  4. eta, beren eŕixkak esi, eta gari-orniak mandioratu zituten, gudarako gertuak izateko.
  5. Eliakim apaizak Esderelon’en auŕez Dotain’en aldeko ordokiaren auŕkez-auŕke bizi ziran guziei eta igarobide litzazkioken bazteŕetako guziei idatzi zien
  6. mendi-gañetaz yabetu zeitezen; eta, Yerusalem’erako bidea menditartean ertsiena zan unetan zaitzaľeak yaŕi zitzaten.
  1. Ixrael’go semêk Yaunaren apaiz Eliakim’en erabakiok bete zituten.
  2. Eta, eŕi osoak Yaunarengana aŕen eta aŕenez yo zun, baruz eta otoitzez gizon eta emakumeak apalik.
  3. Apaizak zurdatzez yantzi ziran; eta, umeak yauretxe auŕean auzpeztu ziralarik, Yaunaren opamaya zakuz estali zuten.
  4. Eta, ao batez, Ixrael’en Yainko Yaunari ots egin zioten, beren auŕak aŕapakintzat eramanak, beren emazteak ayentzat ostuak, beren iriak txarotuak; eta, beren yaureskiñak naŕiotuak ez zeitezan; eta, Ixrael, atzeŕiei biraogaŕi egiña ez zekien.
  5. Ordun, Yaunaren Apaiz Nagusi Eliakim’ek, Ixrael osoa arakatu zun, onela mintzatuz:
  6. «Yakizute, Yaunak, Aren auŕean barutan eta otoika ba’ dirauzute, zuen otoiak entzungo ditula.
  7. Gomazute, gudaloste, babeski, gurdi eta zaldietan ustea zeukan Abimelek, bere indaŕ eta al izatez entzindako ua, otoitz deunaren ukaldiz, burniz buŕuka ari gabe poŕokatu zun.
  8. Orixe gertako zaye Ixrael’ en etsai guziei, asi duzuten lanean ba’dirauzute.»
  9. Aolku oen ondoren Yaunari otoi egin zioten eta Aren auŕean iraun zuten.
  10. Eŕopariak Yaunari eskeintzen zizkiotenek ere, zurdatzez yantzirik eta burua autsez estalitik, eskeintzen zizkioten.
  11. Eta, guziak biotz-biotzez Yainkoari eskatzen zioten, Ixrael bere eŕia sorotzi zezan.

5

Akio’ren itzaldia

  1. Ixrael’en gogoŕ egiteko gertutzen ari zirala; eta, mendietako igarobideak itxi zitutela asurtaŕen buruzagiari yakiñerazi ziotenean,
  2. amoŕuak aŕtu zun; eta, sumiñez ixiotuta, Moab’eko nagusiak eta Amon’go agintariak deiturik,
  3. esan zien: «Esaidazute zelako eŕia dan menditaŕ oriena, zeintsu diran aren iriak, norañokoa dan ayen indaŕa eta gudarako al izatea; zenbat diran aren semeak; eta, nor dan aren gudagizonen buruzagia:
  4. bai eta zer dala-ta, soŕtaldeko eŕi guzien artean oriek bakaŕik ezetsi nauten; eta, abegi on egitera auŕeratu ez diran guregana.»
  5. Ordun, Akior’ek, amondaŕen buruzagiak, erantzun eta esan zion: «Yauna, entzun nai ba’didazu, mendigañetan bizi dan eŕi oŕetzaz egia desaizuket; eta, ez da nere aotik itz aizunik irtengo.
  6. Eŕi ori Kaldai’taŕen yatoŕikoa da; lenbizi Mesopotami’n bizi zan;
  7. bañan Kaldai’n zeuden bere gurasoen yainkoei yaŕai ez zien * nai izan;
  8. eta, ayen arbasoek zuten yainko ainitzen siñestea utzirik,
  9. Goiko Yainko bakaŕa, beren luŕaldetik irteteko eta Kanaan’en bizitzeko agindu ziena, yauretsi zuten. Gosetea luŕaldean soŕtu zalarik, Aigito’ ra yoan eta an lareun urtez eŕi zenbakaitz izateko giñoan ugaldu ziran.
  10. Aigito’ko eŕege batek gaizki erabiľi eta bere iriak buztin eta aŕiluz eraikitzera beaŕtu zitularik, beren Yainkoarengana aŕenez yo zuten; eta, Yainkoak askotariko elkaitzez Aigito osoa zigoŕkatu zun.
  11. Aigitoaŕek, beren artetik yaurti zituten; eta, zigoŕkaldia amaitu zitzayen; bañan, beŕiro atzi eta yopu egin nai izan zituten.
  12. Ixraeldaŕak igeska ziyoazanean, Goiko Yaunak itxasoan igarobidea zabaldu zien, alde bakoitzean ura orma sendotzat mordotuz; eta, sakon artan baŕna oin legoŕez igaro ziran.
  13. Ezesten zitun aigitoaŕen gudaloste zenbakaitza, ostera, antxe gelditu zan, urez estalita, yazoa ondorengoei iragaŕtzeko ayetako bat ere itzuri gabe.
  14. Itxaso Goŕi’tik irtendakoan, Sina-mendi’ko etzetan baŕna yaŕai ziran, lenik iñor an bizi edo egon al ez ba’zan ere.
  15. Bañan, edan zezaten, ango ituŕi gaŕatzak ayentzat eztitu ziran; eta, beŕogei urtez azkuŕia ortzi-goitik izan zuten.
  16. Gezi-uztairik gabe eta babeskirik edo ezpatarik erabili gabe edonora ziyoazan, Yainkoak ayen alde buŕukatuz gurenda ayentzat iristen zun.
  17. Eŕi oŕek ez du kalte * egin zionik izan; bere Yainkoarengandik sayesten zanean baizik.
  18. Bañan, beste yainkoren bat yauretsi duten bakoitzean itxesa, ezpata eta gerena etoŕi zazkie.
  19. Eta, beren Yainko Yauna yaurestetik sayestuta garbai diran bakoitzean, Goiko Yaunak, gogoŕ ekiteko indaŕa eman die.
  20. Eta, azkenik kanaandaŕen, yebustaŕen, pereztaŕen, etetaŕen eta amortaŕen eŕegeak eta Esebon’go altsuak azpiratu ditute; eta, ayen luŕalde eta irietaz yabetu dira.
  21. Beren Yainkoari uts egin ez dioteño, zori ontsuak izan dira; Yainkoak gaiztakeria goŕoto du, ordea.
  22. Eta, Yainkoaren aginduz yaŕai beaŕ zuten bidea azken urteok baño len utzi duten bakoitzean, eŕi ainitzek gudan biŕindu ditu; eta, ayetako ainitz atzeŕietara atxiľo eramanak izan dira.
  23. Bañan, beren Yainko Yaunarengana arestian itzuli diranetik, bildu eta mendi guziotan bizi dira; eta, beŕiro Yerusalem eta ango beren yauretxea beren mendean daukate.
  24. Orain, bada, ene Yauna, txostenak aŕtu itzazu. Yainkoaren begietan gaiztakeri baten ogendun ba’dira, goazan ayen auŕka, ayen Yainkoak eskuratuko bait-dizkizu eta zure al izatearen uztaŕpera eroriko dira.
  25. Yainkoari uts egin ez ba’ diote, ostera, ez diegu gogor egin al izango; eta, luŕ osoarentzat nardagaŕi gaitezke.»
  26. Akior isili zanean, OIoperne'ren aundizki guziak aseŕetuta asi ziran ua iltzeko asmotan elkaŕi esaka:
  27. «Nor da gizon ori, Ixrael’ go semeak Nabukodonosor eŕegeri eta aren godalostei iskiľurik, indaŕik eta guda-igurdizirik gabe gogoŕ egin al izango diotela esateko?
  28. Atzipetu nai gaitula Akior’i erakusteko, goazan mendi oŕetara; eta. ayetako azkaŕenak eskuetan dauzkagunean, bera eta ayek ezpataz saŕaskituko ditugu,
  29. eŕi guziek ezagun dezaten, luŕeko Yainkoa Nabukodonosor dala; eta, beste Yainkorik ez dala.»

6

Akior Betuli’ra eramana

  1. Ayek isiľi ziranean, Oloperne’k, aseŕez gori, esan zion:
  2. Igaŕletzat mintzatuz dioskuzu Yainkoak Ixrael’go eŕia yagongo dula; nik, beŕiz, erakutsiko dizut, Nabukodonosor baizik beste yainkorik ez dala.
  3. Guzi oriek, gizon bat bezela, yoko ditugunean, ayekin zu ere asurtaŕen ezpataz ilko zera; eta, zurekin Ixrael osoa suntsituko da.
  4. Oŕela dazagukezu luŕ osoaren Yauna, Nabukodonosor dala. Ordun, nere gudagizonen ezpatak alderik alde zeaŕtuko zaitu; eta, zaurtuen artean eroriko zera; eta, ez duzu arnas egingo gerokoan; ayekin ilko zera-ta.
  5. Iragaŕi duzuna egia dala uste ba’duzu; eta, nere itzak beteko ez diralakoan ba’zaude ez bekizu auŕpegia erori; eta, biyoa artatik zurbiltasun ori.
  6. Bañan, ayekin ilko zerala yakin dezazun, ara: ordu ontatik eŕi oŕetara bialduko zaitute, zoŕ zayena nere ezpatak yasaneraziko dienean, apen berberaxe ayekin yasan dezazun.»
  7. Eta, berealaxe, Oloperne’k bere moŕoyei agindu zien Akior atzi eta Beluli’ra eraman, eta Ixrael’daŕen eskuetan utzi zezatela.
  8. Moŕoyek, beraz, Akior atzemanik, ordokira igaro zuten; bañan, mendira uŕbildu ziranean, abailkariak ayen auŕka irten ziran;
  9. eta, moŕoi ayek mendibaŕenean eurt egin zuten; eta, zugatz bati Akior esku-oñetatik lotua utzirik, beren nagusiarengana itzuli ziran.
  10. Eta, ixraeldaŕek Betuli’ tik yetxi eta arengana elduta, askatu zuten; eta, Betuli’ra eraman; eta, eŕiaren erdira eroanik, galdetu zioten zer zala-ta asurtaŕek lotuta utzi zuten.*
  11. Garai artan, Betuli’ko yauŕleak Ozi, Mika’ren semea, Simeon’en leñukoa; eta, Gotoniel deritzan Karmi ziran.
  12. Akior’ek, zâŕen erdian eta eŕi osoaren auŕean azaldu zun Oloperne’ren galdêi berak erantzundako guzia; eta, erantzun oŕegatik Oloperne’ren gizonek il nai zutela;
  1. eta, Oloperne’k asaŕetu ta agindu ziela, ixraeldaŕei eskuetara Aklor eramatea, ixraeldaŕak azpiratu litukenean bizia oñazetartean berari kentzeko, ixraeldaŕen yagolea Goiko Yauna dala esan zulako.
  2. Akior’ek bere itzaldia amaitu zunean, eŕi osoa iuŕeraño auzpeztu zan Yauna yauresten; eta, intzirin eta malkoz nasia Yaunaren auŕean biotz batez zegion bere otoitza,
  3. esanez: «Ortzi-luŕen Yainko Yauna!! Ikus ayen anpuruskeria; eta, begira gure txikitasuna. Itzul begiok zure autuengana; eta, erakutsiezu beren ustea Zuregan ipiñia dutenak bertan bera ez dituzula uzten; eta, beren uskeri eta beren al izateaz iľaŕaintzen diranak, luŕera eraixten dituzula.»
  4. Negaŕetan eta otoiketan egun osoa igaro ondoren, eŕiko semêk Akior urgaizten zuten esanez:
  5. «Gure arbasoen Yainkoak, Aren al izatea aldaŕikatu duzunez-gero, ayen ondamena ikusteko adeya ordaintzat dagizuke.
  6. Bego baita zurekin Yainkoa, yareikuntza ori bere moŕoi auei damaigukenean, zu eta zuretaŕ guziak, ala nai ezkero gure artean, bizi zaitezten.»
  7. Batzaŕea banatu zanean, Ozi’k, Akior bere etxera aŕtu eta oŕits aundi bat egin zion.
  8. zâŕ guziei bazkari artara dei egin zien;
  9. eta, ala bildurik, gau osoa Ixrael’go Yainkoaren laguntza eske igaro zuten.

7

Etsaien ekiñaldia

  1. Biaramunean, Oloperne’k bere gizonei agindu zien, Betuli’ren auŕkako igoera.
  2. Gudagizon ayek eunta ogei miľa oñezko eta ogei ta bi miľa zaldizko ziran, berak egindako atxiľo gudarako onak eta bazteŕalde eta irietatik berekin zekaŕtzin mutiľak zenbatu gabe.
  3. Guziak batera buŕukarako gertu ziran Ixrael’en auŕka; eta, mendian zeaŕ Dotain’en auŕez dagon tontoŕeraño yoanik Belma deritzan tokitik Esderelon’ en auŕez-auŕe Kelmon’año yaŕi zuten kapaŕdia.
  4. Oŕenbesteko gudostea ikustean, Ixrael’go semeak luŕeraño auzpeztu ziran; eta, beren buruak autsez estalirik, guziek batera Ixrael’go Yainkoari eskatu zioten bere eŕiaren alde eŕukia azal zezala.
  5. Eta bereala, iskiľuak aŕturik, menditarteko bide eta zidoŕ guzietan yaŕita gau eta egun zai egon ziran.
  6. Bitartean Oloperne’k, inguruak arakatuz, eŕitik egoaldean eŕeten batez ura irira zeraman ituŕi bat idoro eta eŕetena ebaki zun.
  7. Aŕesirik alde zenbait ituŕiño ziran, ordea; eta, iritaŕak ayetara ziyoazan, egaŕia asetzeko ez ba’zan, moteltzeko beintzat.
  8. Bañan, amondaŕ eta moabetaŕak Oloperne’rengana eldu ziran esaka: «Ixrael’daŕen ustea aiztamakil eta gezietan ez datza; mendiok eta aŕoilgañeko muño auek dira maldatzen ditun babesa.
  9. Beraz, burukarik gabe azpiratu al ditzazun, ura ayetan edatea daragozkieten zaitzaľeak yaŕ itzazu; eta, oŕela ezpatarik gabe suntsituko dituzu, edo berak amikatuta damaizukete mendi auen babesean ezikaitz zeritzayen beren iria.»
  10. Onu au Oloperne’ri eta aren aldamenekoei atsegin izan zitzayen; eta, agindu zun ituŕi bakoitzaren inguruan eun gizoneko sail bat yaŕtzea.
  11. Zaibide oŕengatik, ogei egunen buruan, Betuli’ko egoiliaŕ guziei beren urtegi eta osiñetako ura aitu zitzayelarik, iria gelditu zan iritaŕei egaŕia asetzeko egun oro, neuŕiz aŕen, banatzen zitzayen urik gabe.
  12. Ordun, gizon eta emakume, gazte eta auŕak, oro Ozi’rengana bildu ziran; eta, ao batez guziek esan zioten:
  13. «Zure eta gure artean, Yainkoa ebazle bekigu, asurtaŕekin pakeaz itundu nai izateke egin diguzun gaitzarengatik.
  14. Oŕegatik ez da lagun datoŕkigunik, egaŕiak akituta ayen begietan garortzanean.
  15. Orain, bada, bildu irian gauden guziok, Oloperne’ren gizonei mugonez azpiratu gaitezan.
  16. Obe bait-da guretzat bizia yagon eta atxiľoaldian Yainkoa goratzea, gure begietan emazte eta semeak saŕaskituak ikusi ondoren, gu ere ilbeaŕez eta gizaki guzientzat âlkegaŕi gelditzea baño.
  17. Ortzi-luŕak eta gure ogenen arauz zigoŕkatzen gaitun gure arbasoen Yainkoa ikusletzat gauŕ aŕturik, larderiatzen zaitugu Oloperne’ri len-bait-len eskuratu gaitzakiozula, egaŕi-agoŕtez pitinka il beaŕean, ezpata-sorbatzez sostean saŕaskituak gaitezan.»
  18. Oŕela mintzatu ondoren, eŕi oso arengan negaŕ eta gaŕaxiak eŕuz soŕtu ziran; eta, guziak ao batez Yainkoarengana oyuka ari izan ziran ordu luze askotan, esaka:
  19. «Ogen egin dugu, gure arbasoekin; okeŕ ibili gera; gaiztagin gaituzu.
  20. Oŕen biotz-bera zeranez gero, eŕuki zakizkigu, edo Zeroŕen eskuz gure ogenen apena burutu ezazu; eta, ustea Zuregan daukagunok ez gaitzazu utzi ezagun ez zaitun eŕiaren eskuetan,
  21. Nor da orien Yainkoa atzeŕiek esan ez dezaten.»
  22. Eta, oyu ta negaŕ egitez aunatu-ta isili ziran,
  23. Ozi’k, malkoak zerizkiola yetxirik, esan zien: «Kemen, senideoki! Yaunaren eŕukia itxoiten bost egunez gaitezan!
  24. Agian asaŕea ibituko zayo; eta, bere Izenaren aintza erakutsi nai izango du. Bost egun auen buruan,laguntza ez ba’datoŕkigu, zuek diozutena egingo dugu.»

8

Yudit yatoŕ, zintzoa

  1. Itzok, Yudit zeritzan alargun bati norbaitek yakiñerazi zizkion. Yudit ori Merari’ren alaba zan; Merari, beŕiz, Idokes’en semea; eta au, Yose’ rena; eta au, Ozi’rena; eta au, Elai’rena; eta au, Yamnor’ena; eta au, Gedeon'ena; eta au, Eŕapain’ena; eta au, Ahitop’ ena; eta au, Melki’rena; eta au, Enan’ena; eta au Natani’ rena; eta au, Salatiel’ena; eta au Simeon’ena; eta au, Ixrael’ ena.
  2. Manase, Yudit’en senaŕa, garagaŕ-aroan il zan.
  3. Aloŕean balak lotzen ari ziran itailarien zaitzaľe zegola, beroak buruan yota, bere iria zan Betuli’n il eta, bere arbasoekin eortzia izan zan.
  4. Yudit’ek, alargun zanetik uŕengo iru urte eta erdin,
  5. bere etxeko goitian gela bat beretzat egiñerazi zun; eta, an bere neskamêkin itxita bizi zan;
  6. eta, geŕian zurdazko zapi bat zekaŕen; eta, larunbatetan, ilbeŕitan, eta Ixrael’en etxeko yayetan barau zegin.
  7. Edeŕ-edeŕa zan; eta, senaŕarengandik ondasun aundiak, moŕoi asko, eta idi-ardien saldoz betetako on-ibaŕak zeuzkan.
  8. Ospe aundia zun orotan, Yainkoaren belduŕ bait-zan oso; eta, ez zan mardail-itzik ere artaz zesakenik.
  9. Or ba, boskaŕen eguna igarotakoan iria etsayei emateko agintza Ozi’k egin zula aditu zunean, Kabiri eta Karmi zâŕei deitu zien;
  10. eta, el ziranean, esan zien: «Zer dala-ta esan du Ozi’k iria asurtaŕei damayokela, bost egunen buruan laguntzarik eldu ez ba’zaizue?
  11. Nor zerate zuek Yauna oŕela zirikatzeko?
  12. Ez da itz ori, eŕukia irabazteko adiñona, aseŕea eragiteko eta sumiña areagotzeko baizik.
  13. Yaunaren eŕukiari epe bat yaŕita, zuen naitara eguna erabaki diozute.
  14. Bañan, Yainkoa yasankoŕa danez-gero, ogen oŕezaz garbaituta, askespena malkoz eskatu beaŕ diogu.
  15. Yainkoaren zemak gizonenak bezela ez bait-dira; eta, Aren sepa ez da gizonena bezela amaŕutzen.
  16. Beude apalik, beraz, gure biotzak Aren auŕean, Aren moŕoyei dagokigun gogo apalez.
  17. Dasayogun Yaunari negaŕetan bere naitara eŕuki dakigula, etsayen anpuruskeriz gure biotza urduritu dan bezela, gure apaltasunaz iľaŕaindu gaitezken.
  18. Izan ere, beren Yainkoa utzita, sasi-yainko, aŕotzei zeŕaizkien gure arbasoei ogenetan ez gatzazkie yaŕai.
  19. Ogentzaŕ onengatik, ain txuxen ere, etsayen ezpatari, erpei eta isekari emanak izan zitzazkien. Guk, beŕiz, Ua besterik Yainkotzat iñor ez dazagugu.
  20. Arengandik siratsa itxaro beaŕ dugu apalik, eta Ark gure odolaz apen aŕtuko du atsekabetzen gaituten etsayen lepotik; eta, gure auŕka yaiki litezken eŕiak oro, gure Yaunak apalerazi eta alkez beteko ditu.
  21. Eta orain, ene senideok, Yainkoaren eŕian zâŕak zeratenez-gero; eta, eŕiaren bizia zuen eskuetan bait-dago, ayen biotzak zuen itzez adoretu itzazute, ateman dezaten gure arbasoek yasandako zigoŕkaldiak, beren Yainkoa egitan yauresten ote zuten ikeŕtzeko izan dirala.
  22. Gogoratu bezate, Abraham gure aita azteŕtua izan zala; eta, loŕaldi askotako azteŕketaren ondoren, eldu zala Yainkoaren adiskidegora.
  23. Oŕela Ixaak, oŕela Yakob, oŕela Moxe eta Yaunaren gogarako izanak oro, loŕaldi askoren artean igaro ziran kirmenik.
  24. Eta, aitzitik, onelako azteŕketak Yaunaren belduŕez onaŕtu beaŕean, Yaunaren auŕka gaitzitu, yaiki eta erasika ibiľi diranak oro,
  25. poŕokatzaľeak zatituta edo sugêk yota galdu dira.
  26. Ez gaitezala, beraz, yasan dugunaz apendu;
  27. ostera ere, zigoŕkaldiok gure ogenak baño ariñagoak dirala gogoratuz, siñetsi beaŕ dugu Yaunak bere moŕoi bezela yasan erazten dizkigun loŕaldiok, gure kalterako ez-baña, gure obekuntzarako datozkigula.»
  28. Ozi’k eta zâŕek erantzun zioten: «Egia da, esan duzun guzia; eta, ezer ezin yardetsi zaye zure itzei.
  29. Orain bada, otoitz egiozu Yainkoari guretzat, emakume deun eta Yainkoaren belduŕ zera-ta.»
  30. Yudit’ek esan zien: «Esan dudana Yainkoarena dala dazaguzutenez-gero,
  31. azteŕtu orain, erabaki dudana ere Yainkoarengandik ote datoŕen; eta, eskatuiozute Yainkoari nere erabakia burutzeko indaŕtu nazala.
  32. Egon zuek gau ontan atondoan, eta ni irtengo naiz nere neskametako batekin; eta, ekin otoiketan bost egunotan, Yaunak, zuek esan duzutenez, Ixrael bere eŕia yagon dezan.
  33. Ez dut nai, ordea, nere egitekoa zuek ikeŕtzea; eta, besterik zuei nik iragaŕi arte, gure Yainko Yaunari niretzat eskatu baizik ez bedi emen egin.»
  34. Ozi’k, Yuda’ko nagusiak esan zion: «Zoaz ongi; eta, bego Yauna zurekin, gure etsayen lepotik apen aŕtzeko!!» Eta, aguŕ agiñik yoan ziran.

9

Yudit’en otoitza

  1. Ayek yoandakoan, Yudit bere otoitegian saŕtu zan; eta, zurdatz bat yantzita, burua autsez estalirik, Yaunaren auŕean auzpeztuta, otoitz au egin zun:
  2. Nere aita Simeon’en Yainko Yauna!! Neska bat * indaŕkeriz gerendu eta aren neskatasuna autsi duten atzeŕien lepotik apen aŕtzeko ezpata eman zenion Ori!!
  3. Ayen emazteak ebaskin eta alabak yopu utzi; eta, ayen erazkin guziak Zureganako azkuz betetako zure moŕoyei banatu zenizkien, ene Yainko Yauna! E1 zakizkit, aŕen, alargun oni!
  4. Zu bait-zera antziñeko alatzak egin; eta, bata bestearen ondoren asmatu zenituna; eta, Zuk nai dezuna baizik ezer ez da gertatzen.
  1. Zure bideak oro, auŕenik * gertuak bait-dira; eta,zure erabakiak auŕenik ere leŕotuak.
  2. Begira, orain, asurtaŕen kapaŕdia, aigitoaŕena beiñola begira zenunez, beren guda-gurdi, zaldi eta gizonen kopuru aundian ustea zutelarik, zure moŕoyak izkiľuz ezesten zitutenean.
  3. Bañan, Zuk gudaloste arengana begira zenun; eta, iľunpeak aunatu,
  4. itxasoak bidea eragotzi eta urak irentsi zitun.
  5. Orixe gerta bekie orain, beren kopuru eta askotza aundian, gurdi, azkon, babeski, gezi, eta aiztamakiľetan uste dutelarik, zure moŕoyak iskiľuz zematzeko iľaŕaintzen diran oriei.
  6. Eztakite oriek, asieratik guda-ausle zeran eta Yaube deritzazun Ori, gure Yainkoa zerala.
  7. Yaso zure besoa antziñean bezela; ayen indaŕa zure indaŕez apuŕtu ezazu; beror zure aseŕepean zure yauretxea naŕiotzeko, zure izenaren egoitza loitzeko, eta zure opamaiko adaŕak ezpataz erauzteko zemak dagizkizutenen indaŕa.
  8. Otoi, Yauna, gizon oŕen ezpataz bere aŕopuzkeria erauzia bedi!
  9. Nere begiok, ark niri so egitean, sare bekizkio; eta, nere itz samuŕez yo ezazu.
  10. Gizon ori nargatzeko egonaŕia eta iraultzeko indaŕa biotzean izkidazu.
  11. Zure izenaren oroigaŕi aundia izango da, emakume baten eskuz oŕelako gizona luŕ yoa ikustea.
  12. Zure al izatea, Yaun Ori, gudaloste aundietan ez bait-datza; ez eta zaldien indaŕean ere; eta, aŕoputzak bein ere ez zazkizu atsegin izan; gizon apal eta samuŕen otoia, ori bai, atsegin izan zaizu beti.
  13. Goiko Yauna! Itxasoen Egiľea eta izaki guzien Yabea!! Entzun zure eŕukian entzinda dagon emakume gaxo onen eskaria.
  14. Oroi zaitez, Yauna, zure Itunaz, ipiñi nere aoan itz egokiak; eta, nere biotzean nere asmoa sendotu ezazu, zure etxea guren egon dadin beti;
  15. eta, zu zerala Yainkoa, eta Zurengandik alde beste Yainkorik ez dala eŕi guziek ezagun dezaten!!»

10

Yudit Oloperne’rengana

  1. Yaunari bere otoia egindakoan, Yudit, Yaunaren auŕean auzpeztuta zetzan tokitik yaiki eta bere neskameari deiturik, etxe baŕnera yetxi zan.
  2. Eta, zurdatza eta alargun-soñekoa utzirik
  3. bere soña ikuzi eta miŕa bikaiñez igurtzi; bere buruko adatsa oŕaztu, eta tuŕua buruan ezaŕi zun; eta yai-soñekoa * soñean eta oskiak oñetan yantzita, bere besoko, lepoko eta belaŕietako obo eta eŕaztunak aŕturik, bere edergaŕi oroz apaindu zan.
  4. Yaunak ere araztasuna areagotu zion; edeŕketa ori iŕiskeritik ez bait-zetoŕen, kemendik baño. Argatik, Yaunak edeŕtasuna geitu zion; guzien begietan idekorik gabeko edeŕtasunez ageri zedin.
  5. Eta, bere neskameari ardo-zaragi bat, olio-bonbil bat, irin erea, arnari umelak eta, ogi eta gaztaya emanik, abiatu zan.
  6. Neskamearekin iriko atera eldu zanean, aren zai zeuden Ozi eta iriko zâŕak idoro zitun.
  7. Eta, ayek ua ikusi zutenean, aren edeŕtasunez aŕitu ziran zearo.
  8. Eta, ezertxo ere galdetu gabe igarotzen utzi zioten, esanez: «Gure arbasoen Yainkoa lagun bekizu eta bere indaŕez sendotu bitza zure biotzeko asmo guziak, Yerusalem zuregatik onetsia eta zure izena deun eta yatoŕen artean idatzia dadin.»
  9. An zeuden guziek ao batez esan zuten: «Ala bizl Ala biz!!»
  10. Eta, Yudit’ek bere neskamearekin atea igaro zun.
  11. Eguna uŕatzean menditik yeixten ziyoanean, ataizlari asurtaŕek idoro eta geldirazi zuten, esanez: «Nondik nora zoaz?»
  12. Yudit’ek erantzun zien: «Emakume ebertaŕ bat naiz ni; eta, ayetatik igesi * natoŕ, ebaskintzat emanak izango zazkizuela bait-dakust, zuenganako nargaz zuei menderatu eta zuen edeŕa irabazi nai ez dutelako.
  13. Argatik, nere baitan esan dut: «Oloperne nagusiari auŕkeztuko natzaio, ayen kuxeluak yakinerazteko; eta, gizon bat ere galdu gabe zein atetik saŕtu daiteken erakusteko.»
  14. Yudit’en auŕpegira so zeuden gizon ayek, itzok entzunda, ainbesteko edeŕtasunez begiak liľuratzen zizkielarik,
  15. esan zioten: «Bizia yagon duzu,gure nagusiarengana etoŕtzeko asmoa aŕtuz.
  16. Etsita egon zaitezke a’ri auŕkeztean, ondo aŕtuko zaitula; eta, aren biotzari atsegin izango zatzazkiola.» Eta Oloperne’ren kapaŕdira eramanik, Yudit’en etoŕera iragaŕi zioten.
  17. Yudit auŕkeztu zitzayonetik, Oloperne bere begien liluraldiari menderatu zitzayon.
  18. Aren aldamenekoek esan zioten: «Nork ezetsi dezake aiu emakume edeŕak ditun ebertaŕen eŕia? Oŕelako emakumeak eukitzeaŕen ere guda egin gentzayoke.»
  19. Yudit’ek Oloperne ikusi zun purpuraz, uŕez, berilez eta beste istaŕiz apainduta eŕezel baten azpian eseria
  20. eta, bere begiak aren auŕpegira so euki ondoren, luŕeraño auzpeztuta guŕ egin zion. Bañan, berealaxe Oloperne’ren moŕoyek bere nagusiaren aginduz Yudit eraiki zuten.

11

Lenbiziko erausia

  1. Ordun, Oloperne’k esan zion: «Zaude nare, eta oil belduŕa biotzetik; bein ere ez bait-diot kalterik egin Nabukodonosor eŕegeri men egin nai dionari.
  2. Zure eŕiak ez ba’niñu ezetsi, ez nuan aren auŕka nere aiztaga yasoko.
  3. Esaidazu orain, zergatik asagotu zeran zuretaŕetatik, eta guregana etoŕtzeko asmoa aŕtu duzun.»
  4. Yudit’ek erantzun zion: «Aŕtu adeyez zure mirabe onen itzak. Mirabe onek dasaizukena egiten ba’duzu, Yaunak zure arazoa ondo baño obeto burutuko du-ta.
  5. Ala bizi dedila Nabukodonosor, luŕeko eŕege! Eta, bizi zaitezala baita okeŕ dabiltzan guziak ataŕatzeko indaŕa beregandik duzun ori! Izan ere, gizakiak ez ezen, abereak ere menderatzen dizkiozu.
  6. Zure gogoaren antzea eŕi guzietan aiphatua dabil; eta, luŕ osoak dazagu, aren yaureŕian lena eta altsuena zu zerala; eta, bazteŕalde orotan ospatzen da zure yauŕbidea.
  7. Yakiña da baita, Akior’ek esan duna ere; eta, zure aginduz gertatuko zayona.
  8. Nabari bait-da gure Yaunak, ogenengatik gaitzituta, bere eŕia etsayei emateko erabakia bere igaŕlên aoz aldaŕikatu dula.
  9. Eta, Ixrael’go semêk beren Yainkoa mindua zutela bait-dakite, zurekiko izua gañera erori zaye.
  10. Beste aldetik ere goseteak ertsatzen ditu; eta, urtegiak agoŕtu zazkielarik, ildakotzat begira ditzakezu.
  11. Azkenik, beren abereak lepo egiteko eta ayen odola edateko erabakita daude.
  12. Beren Yainko Yaunari eskeñiak izanez-gero, Yaunak ukatzea ere eragozten dizkien gari, ardo eta olioa berentzat aŕtu eta eskuz ikutzea ere ziľegi ez zayena iresteko asmotan dabiltz. Ori egiten ba’dute, beŕiz, poŕokatuak izango dirala ezin uka diteke.
  13. Ori yakinda, ni, zure mirabe au, ayetatik igesi uŕundu naiz; eta, guziok zuri yakiñerazteko Yaunak bidalita natoŕkizu.
  14. Nik, zure mirabe onek irtenda, Yainkoari otoi egingo diot;
  15. eta, Ark dasaidake noiz biuŕtuko dien ogen-ordaña; eta, ni natoŕkizuke yakiñerazteko: Yerusalem’era zaramazket; eta, Ixrael eŕi osoa idoroko duzu artzaigabeko ardiak bezela, zaunka legizuken zakuŕik ikusteke.
  16. Yainkoaren ardurak guzi au adirazi dit;
  17. eta, ayen auŕka suminduta bait-dago, zuri adirazteko bidali nau.»
  18. Itzaldi au Oloperne’ri eta aren moŕoyei atsegin izan zitzayen; eta, Yudit’en zuŕtasunaz aŕituta, elkaŕi ziotsaten:
  19. «Ez da luŕ osoko emakumetan ganoraz, edeŕtasunez eta ele zuŕez idekotu zayokenik.»
  20. Eta, Oloperne’k esan zion: «Edeŕa egin du Yainkoak eŕi ori eskura dezaiguzun auŕena zu gurera bialtzean.
  21. Uaxe bera izango da nere Yainkoa ere; eta, zu Nabukodonosor’en etxean izango zera; eta, zure izena luŕ osoan ospagaŕi.»

12

Aundizkien oturuntza

  1. Ordun, agindu zun bere  altxoŕeko kapaŕera Yudit eratoŕtzeko; artan egon zedin; eta, erabaki zun bere mayetik eman beaŕ zitzayona.
  2. Yudit’ek yardetsi zion: «Nik ezin yan dezaket, orain, zure mayetik, agindu duzunez, lemaizkidaketen yakirik, ez bait-dut gaizpide iñorentzat izan nai; niretzat ekaŕi dudanetik yango dut.»
  3. Oloperne’k esan zion: «Eta, ekaŕi dituzun yanariok amaitu daitezkenean zer dagizukegu?»
  4. Yudit’ek erantzun zion: «Ala bizi zaitez, yauna!! Zure mirabe onek, ez ditu bere yanariak oso amaituko, aŕtu dudan asmoa Yainkoak nire eskuz burutu duken arte.» Ordun Oloperne’ren moŕoyek saŕtu zuten, ayen nagusiak agindutako kapaŕean.
  5. Ara saŕtzean, Yudit’ek, gauez eta goizabaŕez Yaunarengana otoiketan yo zezan irteteko eskubidea eskatu zun.
  6. Eta, Oloperne’k bere moŕoyei agindu zien, bere oldez irteten utzi zezaiotela iru egunez, Yainkoa yauresteko.
  7. Beraz, Yudit Betuli’ko aranera gau oro biltzen eta ituŕi batean garbitzen zan.
  8. Eta, andik itzulitakoan, Ixrael’go Yainko Yaunari eskatzen zion uŕats orotan bere eŕiaren yareikuntzara zuzendu zezala.
  9. Gero, bere kapaŕean saŕturik, an garbi gelditzen zan, bere azkuŕia aŕatsaldean ostera aŕtu arte.
  10. Laugaŕen egunean Oloperne’k, bere moŕoyei * zauta bat eskeñi zien; eta, bere iren Bagao’ri esan zion: «Zoaz ebertaŕ oŕengana; eta, etsiraziozu nirekin olde onez bizi nai dezan.
  11. Lotsagaŕi litzayoke gizon asurtaŕ bati, emakume batek arengandik garbi itzultzeko añean txulia ba'leza.»
  12. Ordun Bagao’k, Yudit’ engana yo eta esan zion: «Ez bedi uzkuŕtu neska on ori, nere yaunarengana yoateko, aren auŕean ospatua daiten; eta arekin yan eta ardoa pozik edateko.»
  13. Yudit’ek erantzun zion: «Nor naiz ni, nere yaunari uko egiteko?
  14. On eta edeŕ leritzayoken guzia * dagiket; eta, bizi naitekeño, obetsi duken guzia, orixe izango da niretzat onena.»
  15. Eta, berealaxe yaikirik, bere edergaŕiz apainduta auŕkeztu zitzayon.
  16. Arenganako iŕitsez zitxekan Oloperne’ri biotza dar-dar asi zitzayon;
  17. eta, Yudit’i esan zion: «Edan, orain eta yan pozik, nirekin, atsegin zaitut-eta.»
  18. Yudit’ek erantzun zion: «Edan, bai edando dut; yauna, nere egunik ospetsuena gauŕkoa da-ta.»
  19. Eta, bere mirabeak gertu ziona aŕturik yan eta edan egin zun Oloperne’ren auŕean.
  20. Eta, Oloperne’k, aren aldean pozez beterik, ardo geyegi edan zun: bein ere baño geyago, noski.

13

Oloperne’ren amaya

  1. Iľuntzean moŕoyak  beren kapaŕdietara leyatu ziran; eta, Bagao ere, gelaren atea itxirik yoan zan andik.
  2. Guziak ardoz moskoŕtuta zeuden;
  3. eta, gelan Yudit bakaŕik gelditu zan.
  4. Oloperne, bere oean zetzan, moskoŕ izugaŕiz lo-zomoŕo;
  5. eta, neskamea Yudit’en aginduz, gelatik alde ataizean zegon.
  6. Yudit’ek, beŕiz, oe auŕean zutik otoi au aopean, ezpañak igituz, egin zun:
  7. «Ixrael’go Yainko Yauna!! Azkaŕ nazazu; eta, begira adeitsuki, egitera noana, zure agintzaren arauz, Yerusalem, zure iria, beŕeraiki dezazun; eta, zure laguntzaz egin dezakedala uste dudana, nik burutu dezadan».
  8. Eta, ori esanda, Oloperne’ ren oeburuko zutoira uŕbildu zan; ta andik dindil lotuta zegon aren ezpata askatu;
  9. eta, zoŕotik idokirik, Oloperne’ren adatsa oratu zun esanaz: «Yainko Yauna! Azkaŕ nazazu une ontan».
  10. Eta, bi ukaldiz lepoa moztu eta burua kendu zion; eta eŕezela zutoyetik aŕtu eta aren iľotz itzindua luŕean iraulkatu zun.
  11. Eta, luzatu gabe irtenik, Oloperne’ren burua bere neskameari eman; eta, bere zoŕoan saŕtzeko agindu zion.
  12. Eta, len baño len biak, otoi egiteko oi ziranez, irten ziran; eta, kapaŕdian igaro eta aranaren inguru egiñik, iriko atera eldu ziran.
  13. Yudit’ek aŕesiko zaitzaľêi ots egin zien: «Iriki atea! Yainkoa gurekin bait-dago; eta, Ixrael’en alde bere al izatea erakutsi du».
  14. Itzok entzunda, zaitzaľêk iriko zâŕei dei egin zieten;
  15. eta, iritaŕak oro, txikienetik aundieneraño, arengana leyatu ziran; itzuliko ez zalakoan bait-zeuden;
  16. eta, zuziak ixioturik, aren baranoan guziak bildu ziran. Yudit’ek toki garai batera igorik, ixo egin zien; eta, isili ziranean, esan zien:
  17. «Goretsazute gure Yainko Yauna, Arengan ustea zeukatenak bertan bera ez ditu utzi-ta.
  18. Bere mirabe onen egitez, bere agintzako eŕukia Ixrael’en alde burutu; eta, nere eskuz bere eŕiaren etsaya il du».
  19. Ordun, Oloperne’ren burua zoŕotik aterata, erakutsi zien, esanez: «Ona emen, asurtaŕen nagusia zan Oloperne’ren burua; ona emen, aren oeko eŕezela, moskoŕtuta zetzalarik emakumearen eskuz gure Yainko Yaunak yo zunean.
  20. Bizi da Yauna; eta, Aren aingeruak yagon nau, emendik irten, an egon eta andik itzuli naizanean. Yaunak ez nau loitzen utzi; eta, ogen-kutsurik gabe biuŕtu nau zuetara, Aren gurendaz eta nire eta zuen yareikuntzaz poza daridala.
  21. Yauna goretsazute guziok, onbera bait-da eta Aren eŕukia betikoa».
  22. Ordun, guziak, Yauna yauretsirik, Yudit’i esan zioten: «Yaunak bere indaŕaren onespena eman dizu; zure bitartez gure etsayak ezereztu ditu-ta».
  23. Ozi’k, Ixrael eŕiaren nagusiak, esan zion: «Ene alaba!! Yainko Yaun Garayak onetsi zaitu; luŕeko beste emakumeak baño oparoago onetsi ere!
  24. Onetsi bedi, ortzi-luŕen Egile Yauna, gure etsairik gogoŕenari lepoa mozteko zure eskua erabiľi duna!
  25. Zure izena gaurdanik betiko ospetsu egin du; eta, zure aiphu ona ez da bein ere, giza-aotik eroriko; Yaunaren al izateaz beti oroituko bait-dira; zure eŕiaren axanpa eta loŕak ikustean, aren edeŕagatik zeroŕen bizia ukatu beaŕean ibiliz, gure Yainkoaren auŕean poŕokalditik zuk yarein gaituzulako». *
  26. Eta, eŕi osoak, oyuka esan zun: «Ala biz! Ala biz!!»
  27. Bereala, Akior’i deitu ziotelarik, Yudit’ek esan zion: «Zuk aitoŕtu duzunez, bere etsayen lepotik apentzaľe dan Ixrael’go Yainkoak, Ber-Berak, siñesgabeko guzien buruzagiari lepoa nire eskuz moztu dio.
  28. Eta, ala dala ikus dezazun, ona emen buru au: Oloperne’rena da. Yainkoa nardatzen zun aŕoputz arena! «Ixrael eŕia atzemana daitekenean, sakatzak ezpataz zuri zeaŕtzea egingo dut» esanez, eriotza zematzen zizunarena.»
  29. Oloperne’ren burua ikustean, izutu eta txorabiotuta luŕera auzpez erori zan.
  30. Senera biuŕtu eta suspeŕtu zanean, Yudit’en oñetara auzpezturik guŕ egin eta esan zion: «Yakob’en kapaŕ guzietan onetsia deritzakezu; eta, zure izena dantzuketen eŕi orotan Ixrael’go Yainkoa zuregatik onetsia izango da».

14

Asurtaŕen poŕokaldia

  1. Ordun, Yudit’ek eŕi osoari esan zion: «Entzun, senideok: Yaŕi buru au gure aŕesitik zintzil;
  2. eta, eguzki-soŕtzean norbere iskiľuekin irten zaitezte guziak oldaŕez, ez noski bêra yeisteaŕen, buŕukara amiltzen diranen eduz baizik.
  3. Etsayen ataizlariek, ordun, beren buruzagiarengana igesi yoko dute, buŕukarako esnatzeaŕen.
  4. Eta, agintariei, Oloperne’ ren kapaŕera laisteŕka eldurik, aren iľotz itzindua bere odolean zuŕun dakusketenean, saŕakioa gañera darorkie.
  5. Eta, igesi yoaten ikustean, ezetsi itzazute belduŕik gabe; Yainkoak zuen oinpean zapalduko ditu-ta».
  6. Ordun, Akior, Ixrael’go Yainkoak zerabiľan al izatea ikusita, Yainkoaren siñestea aŕturik, erdaindu zan eta Ixrael eŕira erantsia izan zan; eta, bera bezela, aren yatoŕi osoa oraindañokoan danez.
  1. Egundu zualarik, Oloperne’ren burua aŕesitik esegi zuten; eta, nor bere iskiľuekin guziak zarataz eta aŕamantzaka irten ziran.
  2. Ori ikusita, ataizlariak Oloperne’ren kapaŕera leyatu ziran.
  3. Kapaŕean zeudenak, Oloperne esnatu zedin, gelaren atera etoŕi ziran, aŕamantza berariz geituz, alako iskanbiľaz bere deitzaľearen beaŕik gabe itzaŕi zedintzat;
  4. asurtaŕen indaŕa izanaren atea yo edo iriki nai zukenik ez bati-zan.
  5. Bañan, aren mendeko gudalburu, agintari eta asurtaŕen gudalosteko nagusi guziek etoŕirik gelazayei esan zieten:
  6. «Saŕ zaitezte zuek eta esna ezazute: sagu oriek beren zuloetatik irten eta buŕukara axatu gaituzte-ta».
  7. Ordun, Bagao’k, aren gelan saŕturik, txalo egin zun eskuz, Oloperne Yudit’ekin lo zegolakoan.
  8. Bañan, zirkin-otsik bat ere entzuten ez zula-ta, uŕbildu zan; eta, eŕezela yasorik, Oloperne’ren iľotza bururik gabe, odolez zikiña, luŕean zuŕun ikustean, oyu aundi bat negaŕez eginda, bere yazkiak uŕatu zitun.
  9. Andik, Yudit’en kapaŕera yoan zan; eta, idoro ez bait-zun, aruntza bilduengana irtenda, esan zlen: «Emakume ebertaŕ batek bakaŕik, Nabukodonosor’en etxean itxea saŕtu du. Oŕa, ezperen Oloperne luŕean yaurtia; eta, aren burua ez da an».
  10. Itzok adituta, asurtaŕen gudalburuek beren yazkiek uŕatu zituten; eta, ikaraz gogoa-laŕi zebiltzan.
  11. Eta, ayen kapaŕdietan yaikitako aŕamantza izugaŕia izan zan.

15

Asurtaŕen igesa

  1. Gudaloste osoa, Oloperne itzindua izan zala yakitean, arnasik gabe eta zer egin ez zekila gelditu zan; eta, saŕakio eta laŕiaren eragitez guziak igeska gaizkatu beaŕez zebiltzan,
  2. batak besteari itzik egin gabe; eta, burua apalik, gañera zetozkien ebertaŕen otsa aditzean, dana bertan bera utzita, landako bide eta muñoetako zidoŕetan baŕna iges egin zuten.
  3. Oŕela igesi yoaten ikusita, Ixrael’go semeek esetsi zituten, mendietatik yetsi eta adaŕotsez eta oyuz zeŕaizkiela.
  4. Eta, asurtaŕak beren iges zalapartatsuan banatuta bait-zebiltzan, batuta zeŕaizkien ixraeldaŕek iritxi zitzaketen guziak yotzen zituten.
  5. Gañera ere, Ozi’k Ixrael’go iri eta bazteŕalde orotara geznariak bidali zitun.
  6. Eta, bazteŕalde orotatik iskiľukin igoŕitako mutiľak ezpataz yoka beren mugetaraño yaŕai zitzazkien.
  1. Betuli’n geldituak, asurtaŕen kapaŕdian saŕtu ziran; eta, asurtaŕek iges egiteko an utzitako guzia ebaskintzat yaso zuten, piľa izugaŕitan;
  2. eta, asurtaŕena izan zan guzia Betuli’ra garaitzaľetzat itzultzean berêkin ekaŕi zuten. Artalde, abere eta atuxak zenbakaitzak ziran; eta, txikienetik aundieneraño, guziek erazkiñez aberastu ziran.
  3. Yoakin apaiz nagusia, bere zâŕ guziekin Yerusalem’ dik Betuli’ra yoan zan Yudit ikusteaŕen.
  4. Eta, Yudit'i, ayetara irten zanean, guziek ao batez aguŕ egin zioten esanez: «Zu zera Yerusalem’go aintza; zu Ixrael’go aŕokizunik aundina; zu gure eŕiaren dedua.
  5. Gizonki egin duzu, biotz azkaŕez; eta, zure senaŕa izan ezik, ez duzu beste gizonik ezagutu. Argatik, Yaunaren eskuak indaŕtu zaitu; eta, onetsia izango zera beti».
  6. Eta, eŕi osoak esan zun: «Ala biz! Ala biz!!»
  7. Ogeita amaŕ egunez, asurtaŕen erazkiñak biltzen ari izanda ere, ixraeldaŕek, ozta-ozta guziak yaso al izan zituzten.
  8. Eŕiak Oloperne’rena izan zala egiztatu zun guzia, uŕe ziľaŕ, istaŕi eta edotariko puxkak oro, Yudit’i eman zizkion.
  9. Eta guziak, emakume, neska eta mutiľak ikotu ziran salteri eta kitaren otsez.

16

Yudit’en eres-olerkia

  1. Ordun Yudit’ek eresi au Yaunari abestu zion:

  1. Ospatu Yauna aldabayez, abestu Yaunari txintxiñekin eresi beŕi batez goretsazute, Aren izena goraka aldaŕikatuz.

  1. Yauna, guda-ausle da eta Aren izena Yaube.
  2. Eŕi orotatik gu yareiteko bere eŕiaren erdian bere kapaŕa yaŕi du.
  3. Asur bere gudaloste azkaŕekin ipaŕaldeko mendietatik etoŕi da: aren gudariek aŕuak bete eta zaldiek aranak estali ditute.
  4. Berak zion, nere luŕaldea eŕe nere gazteak saŕaskitu.

nere auŕak aŕapakintzat eta neskak atxiľo eramango zitula.

  1. Bañan, Yaun Guzialdunak irauli, emakume baten eskuetara eratoŕi, eta aren eskuz lepo egin du.
  1. Ez bait-da ayetako azkaŕena, mutiľen bultzaz erori;

ez dira Titan’en semeak yo dutenak, ez eta zentoyak ere, gogoŕ egin diotenak; Yudit’ek, Merari’ren alabak, bere begitarte edeŕez poŕokatu du.

  1. Izan ere, alargun-yazkiak erantzirik, poz-soñekoa yantzi du, Ixrael’go semeei gurenda emateko;
  2. bere auŕpegia gantzukiz igurtzi du. bere txerloak itsutaz lotu ditu, eta yantzi beŕi batez etsaya liľuratzeko apaindu da.
  3. Aren oskiek Oloperne’ren begiak liľuratu ditute; aren edeŕtasunak biotza atxiľo egin dio; eta, bere eskuek Oloperne’ren beraren ezpataz Oloperne lepo egin dute.
  4. Persiaŕak emakume onen egonaŕiz, izutu dira; eta, aren kemenez madaitaŕak
  5. Neretaŕak, makal eta egaŕiz akituta ere, ageri izan diraneko, asurtaŕ guziak, oyuka beren kapaŕdian, asi dira.
  6. Emazte gaztên semêk zaurtuak, eta igesi doazan auŕak bezela, iľak izan dira nere Yainkoaren auŕean buŕukan iľak.
  7. Eresi bat Yaunari abestu dezayogun, eresi beŕi bat gure Yainkoari.
  8. Adonai Yaunal! Aundia zera Zu;

guren Zure al izatea;

eta, iñor ez al zaizu gainditu.

  1. Men egin begizute izaki guziek;

Zuk esanda guziak egiñak, eta zure atsak Zuk bidalita, soŕtuak bait-dira guziak.

  1. Zure auŕean mendi eta itxasoak baŕendik zotukatu ta aŕiak urtzen dira.
  2. Zure belduŕ diranak, beŕiz, zure auŕean aundiak dira orotan.
  3. Zoritxaŕekoa, nere eŕiaren auŕka yaikitzen dan eŕia! Yaun Guzialdunak, artaz apena aŕtu, eta ebaztegunean zigoŕkatuko du.
  4. Eta, alakoen aragia suari eta aŕei emango, kixkali eta oñazetuak beti izan daitezan.
  1. Guzion ondoren, eŕi osoa Yerusalem’era yoan zan, Yauna gurendarengatik yaurestera; eta, garbitu izandakoan, guziek beren sutopa, zin eta agintzak eskeñi zizkioten.
  2. Yudit’ek, ântzi-herem’ tzat * eskeñi zizkion, eŕiak berari emandako Oloperne’ren atuxak oro; eta, aren oetik berak aŕtutako eŕezela.
  3. Eŕia pozik zegon yauretxearen auŕean; eta, gurenda oŕen poza iru iľabetez Yudit’ ekin ospatu zun.
  4. Egun ayen ondoren, bakoitza nor-berera itzuli zan; eta, Yudit Betuli’n aundia izan zan; eta, Ixrael’go luŕalde osoan aundiena,
  5. azkaŕ bezain garbia. Eta, Manase senaŕa il zitzayonetik, bere bizialdiko egunetan iñongo gizonik ez zun ezagutu.
  6. Yai-egunetan aintzaz beterik azaltzen zan.
  7. Bere senaŕa izanaren etxean eun ta bost urtez bizi izan zan; eta, bere neskamea yarei utzi zun. Il zanean, senaŕaren aldean eortzi zuten Betuli’n.
  8. Eta, eŕi osoak aren iľetak zazpi egunez egin zitun.
  9. Bizi izan zaño, eta aren eriotzaren ondoko urte askotan, iñork ez zun Ixrael urduritu.
  10. Aren gurendako yayeguna, egun deunetako bat da ebertaŕentzat; eta, ordutik gaurdaño, yuduek ospatzen dute.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper