Olabideren Biblia

NEEMI

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Lenengo ataletik, Neemi negarez eta intzirika agertzen zaigu; eta, ortarako ziyorik aski ba-zun, noski.

Idazti au, lengoaren bigaŕen zati bezela ekaŕi oi dute askok; eta, yomuga, arena ber-bera dula esan beaŕ aundirik ez da. Ixraeldaŕei Yaube’renganako eraspena geitzea beste asmorik ez dula dirudi.

  1. Onen auŕeko idazti guziek, kistaŕ bizitzari buruz irakatsi andikoak dira: ayekin au ere bai: Irtenera idaztia, Yosue’rena eta Samuel’enaz batzen ba’dugu, oraingo au ayek osatzeko laugaŕen ertza bezela zaigu etxe batean: etxe au, Ixrael eŕiaren osasuna dugula. Beste iru ayetan ere, ixraeldaŕak yausi ziran; eta, Yaube’k eraiki zitun: idazti ontan ere beste oŕenbestexe irakasten zaigu. Yauzketa oyetan eta eraikitza orietan, beti zio bat eta kidekoak ditugu: Yaube’renganako zintzotasunetik aldendu edo sayesten diranak, Ark utzi egiten bait-zitun, ixraeldaŕak ezer ez izateraño amiltzen ziran: egoera negargaŕi artaz oaŕtzen ziralarik, biotzeko damutasuna zetoŕkien eta garbaiak begiak zabal-erazten zizkien, beiñola utzitako bide zuzenera agertzeko. Bañan, erorikorik gaŕatzena eta beltzena geroxeagokoa izango zan; eta, IESU Yaunaren beŕpizteaz baizik osatuko ez zana.

Idaztiak, zati bi ditu:

1) Iri deuna beŕeraiki: 1’tik 6’gaŕeneraño.

2) Ixrael eŕiaren xuxpeŕtzea: 7´tik 13’raño.

1

Neemi’ren otoya

  1. Elki’ren seme Neemi’ren  edestia, (itzak). Ogeigaŕen urteko Kasleu iľean, Susa iri nagusian nengolarik,

  1. Anani nere anayetako bat zenbait gizonekin Yuda’tik eldu zan, ta atxiľo izandakoan itzuritako yuduetaz ta Yerusalem’etzaz galde egin nien.
  2. Ta erantzun zidaten: «atxiľo-alditik yarei itzuriak beren luŕaldean axanpa goŕitan gerenduta daude; ta Yerusalem’go aresiak irauliak dira, ta ayen ateak surtan eŕeak.»
  3. Itzok adituta eseri nintzan, negaŕ ta malkotan egun asko emanez; baru egin nun, ta otoiketan ari izan nintzan (Goiko Yainkoaren auŕean.
  4. Ta esan nion: «Ots! Goiko Yainko Yaube azkaŕ, aundi, izugaŕi, ta maite zaituten ta zure aginduak betetzen ditutenekiko itun ta eŕukiaren Yagolea!!
  5. Beude zure begiok atzaŕi ta zure belaŕiok zabal, zure moŕoi diran Ixrael’go semeen alde moŕoi onek gau ta egun dagizun otoya entzuteko. Ixrael’go semeen ogenak aitoŕtzen dizkizut; ogendun gera, noski, ni ta nire aitaren etxea.
  6. Izugaŕiro iraindu zaitugu; ez ditugu bete zure moŕoi Moxe’ri eman zenizkion agindu, erabaki ta arauak.
  7. Oroi zaitez zure moŕoi Moxe’ri esan zenionaz: «Nere aginduak austen ba’dituzute, sakabanatuko zaituzt atzeŕitartean;
  8. Niregana itzulirik, beŕiz, nere aginduak yagon ta betetzen ba’dituzute, ortziko guenetara iraitziak ba’ziñate ere, guziok andik bildu ta nere izena yaŕtzeko autu dudan tokira ekaŕiko zaituzt.»
  9. Zure moŕoi ta eŕia dira; zure al izate ta esku indaŕtsuak yaregin ditu.
  10. Aŕenl, Yaube, aŕen!! Bego atzaŕi zure belaŕia nere otoyera ta zure izenaren belduŕ izan nai dutenenera. Ondore ona zure moŕoi oni emayozu, aŕen! gauŕ, ta gizon onen * edeŕa niretzat iritsazu.» Eŕegeren edontzilari bait-nintzan orduan.

2

Neemi Yerusalem’era

  1. Artasartsa’ren yauraldiko ogeigaŕen urtean, Nisan iľean, eŕegek ardoa auŕean zularik, nik aŕtu ta eman nion, aren auŕean goibel ez azaltzeko ayolaz.
  2. Bañan eŕegek esan zidan: «Zer dala-ta duzu auŕpegia goibel gaixorik ez zaudela ere: biotzeko axanpa baizik ezin daitekeori.» Ordun oso belduŕtuta,
  3. eŕegeri esan nion: «Bizi bedi eŕege beti!, nola ez negoke betiľunik, nere gurasoen iľobietako iria txarotu ta aren ateak surtan kixkaliak diranez-gero?
  4. Zer nai-zu, ba?» esan zidan eŕegek.Ordun Goiko Yainkoarengana biotza yasorik
  5. eŕegeri esan nion: «Eŕegek ontzat ba’du, ta zure moŕoi au begi onez begiratzen ba’duzu, Yuda’ra bidal nazazu, nere arbasoen iľobietako iria beŕeraikitzeko.»
  6. Eŕegek aldamenean emaztea eseri zitzayolarik, yardetsi zidan: «Noiz arte izango da zure bidea, ta noiz itzuliko zera?» Epea eman nion, eta eŕegek ontzat aŕtu ta yoaten utzi zidan.
  7. Gero eŕegeri esan nion: «Eŕegek ontzat ba’du, idazlariek ibai-aruzko yauŕleentzat idazkiak bemaizkidate, Yuda’ ra eldu arte bidea eŕaztu dezaidaten.
  8. Eŕegeren irizai * Asap’entzat ere beste idazki bat nai nuke, yauretxe ondoko gazteluaren ateentzat, iriko esiarentzat eta bere bizitzako etxearentzat zura eman dezaidan.» Ta Yainkoaren esku ona nere alde bait-zan, eŕegek eman zizkidan.
  9. Beraz, ibai-aruzko yauŕleengana yota, eŕegeren idazkiak igoŕi nizkien. Eŕegek, gañera, zenbait gudalburu ta zaldizko nirekin bidali zitun.
  10. Sanabalat Oron’daŕak eta Tobi, moŕoi Amon’daŕak ori yakin zutenean, oso gaizki eraman zuten ixraeldaŕen ituiña ontzeko, norbait etoŕtzea.

Lenbiziko uŕatsak

  1. Yerusalem’era eldu nintzan, ta iru eganez egonda,
  2. gizon gutxirekin gauez yaiki nintzan; eta, nere Yainkoak biotzean ezaŕi zidan Yerusalem’en eginbeaŕa iñori azaltzeke, ta niñeraman astoa besterik ekaŕtzeke,
  3. irten nintzan gauez Aran-atetik Iransuge-ituŕi ta Simauŕ-ateruntz Yerusalem’go aŕesi ta ateak ikeŕtzen. Aŕesia akalduta zegon, ta ateak surtan eŕeak ziran.
  4. Andik auŕeratu nintzan Ituŕ-ate ta Eŕege-urtegiraño, ta an ez zan tokirik niñeraman astoarekin igarotzeko.
  5. Ta aŕuan * gora igo ta aŕesia begira ondoren, ostera egin nun ta Aran-atetik saŕtu nintzan.
  6. Agintariek ez zekiten nora ta zertara yoan nintzanik. Yuduetan ere iñori ez nion ordurarte ezagunerazi; ez apaizei, ez aundizkiei, ez agintariei edo lanean ari ziranetako iñori ere.
  7. Orduan, bai, esan nien: «Ba-dakusazute zeñen gaizki gauden; Yerusalem luŕ yoa, ta aren ateak, surtan eŕeak. Zatozte; eraiki dezagun Yerusalem’go aŕesia, gerokoan nardagaŕi ez izateko.
  8. Ta azaldu nien nola ari izan zan nere alde Yainkoaren esku ona, ta eŕegek esan zidana. Ta erantzun zidaten: «Goazan, eraiki dezagun.» Ta kemendu ziran ondo yokatzeko.
  9. Sanabalat Oron’daŕak, Tobi, moŕoi Amon’daŕak, eta Gosen Arabiaŕak yakin zutenean, isekaz eta nausaz zioskuten: «Zertan ari zerate or? eŕegeren auŕka biuŕtzen al-zerate?»
  10. Nik yardetsi ta esan nien: «Goiko Yainkoak Berak ondore ona damaiguke; Aren moŕoi gera. Yaiki ta lanera. Zuek, beŕiz, eŕkidetzarik Yerusalem’en ez duzute, ez eskurik ez eta oroitzekorik ere.

3

Aŕesia beŕeraikitzen

  1. Eliasib apaiz nagusiak, eta aren anai apaizek, lanari ekinda, Ardi-atea eraiki zuten ategalak ezaŕtzen zizkiotelarik, eta aŕesia Mea´ren ta Ananael´en doŕeetaraño atondu zuten.
  2. Aren aldamenean Yeriko’ ko gizonak eraikuntzan ari ziran, eta berebat aren aldean Zakkur, Amri’ren semea.
  3. Aŕai-atea Asnaa’ren semek eraiki zuten, ta abe, ategal, moŕoiľu ta atagak ezaŕi zizkioten.
  1. Uŕenean eraikiľea Marimut, Akus’en seme Uri’ren semea zan, ta aren aldamenean Mosolan, Mesezebel’en seme Baraki’ren semea; ta aren ondoan Sadok, Baana’ren semea;
  2. ta aren aldean Tekua’ŕak; bañan, ayetako aundizkiak ez zuten burua makuŕtu, beren nagusia urgazteko.
  3. Pase’ren seme Yoyada’k eta Basodi’ren seme Mosolan’ ek Ate Zaŕa beŕitu zuten, ta abe, ategal, ixtaľu ta atagak ezaŕi zizkioten.
  4. Ayen aldamenean, ibai-aruzko yauŕlearen etxe ondoan eraikiľeak Melki Gabaon’daŕa, Yadon Meronat’etaŕa, ta Gabaon’go ta Mispa’ko gizonak ziran.
  5. Aldamenean Eziel uŕegiña, Arai’ren semea; ta uŕenean Yerusalem’go aŕesi zabaleraño Anani gantzugiña.
  6. Ayen ondoan eraikiľea Eŕepai, Ur’en seme ta Yerusalem erdiaren agintaria, zan.
  7. Aldamenean bere etxearen auŕez-auŕe Yedai, Aromap’ en semea; ta uŕenean Atus, Aseboni’ren semea.
  8. Eren’en seme Melki’k, eta Paat-Moab’en seme Asub’ek beste unean aŕesia ta Labe-doŕea beŕeraiki zuten.
  9. Ta ayen aldean eraikiľea Selun, Aloes’en seme ta Yerusalem erdiaren agintaria bere semeekin zan.
  10. Anun’ek eta Zenoe’ko gizonek Ate Zaŕa beŕitu zuten, ategal, ixtaľu ta atagak ezaŕtzen zizkiotelarik; ta, aŕesian miľa ukaiko unea eraiki zuten Simauŕ-ateraño.
  11. Melki, Eŕekab’en seme ta Bet-Akaran zertaneko nagusia, Simauŕ-atearen beŕitzaľea izan zan; ta eraiki zunean, ategal, ixtaľu ta atagak ezaŕi zizkion.
  12. Selun, Koloza’ren seme ta Mispa zertaneko nagusia, Ituŕ-atearen beŕitzaľea izan zan ta eraiki ta estali zunean, ategal, ixtaľu ta atagak ezaŕi zizkion. Siloe’ko urtegiaren ormak ere eŕegeren baratza ondoan, Dabid’en iritik baŕen-maľadiraño beŕegin zitun.
  13. Aren aldamenean Azbok’ en seme Neemi’k, Bet-Sur zertan erdiaren nagusiak, Dabid’ en iľobien aitziraño, ta lan aundiz egindako urtegiraño ta kementsuen etxeraño unea eraiki zun.
  14. Aren ondoan lebitaŕak eraikitzen ari ziran, ta ayen buruan Eŕehun, Beni’ren semea; ta uŕenean, bere zertanaren auŕean, Asebi, Keita zertan erdiaren nagusia.
  15. Ta aren ondoan beste zertan erdiko anayekin Babai, Enadad’en seme ta ayen nagusia.
  16. Aren aldamenean Azer’ek Yosue’ren seme ta Mispa’ko nagusiak, beste une bat iskilutegirako igobidearen auŕez, zokoan, beŕitu zun.
  17. Aldameneko unea, zokotik Eliasib apaizaren etxerañokoa, Zakari’ren seme Baruk’ ek yoranez eraiki zun.
  18. Uŕenean, beste une bat, Eliasib’en atetik beraren etxeko ertzerañokoa, Merimut’ek Akus’en seme Uri’ren semeak beŕitu zun.
  19. Aren ondoan ordokiko apaizak beŕitzaľeak izan ziran;
  20. ta uŕenean, beren etxeen auŕez, Benyamin ta Asub; ta aldamenean, bere etxearen auŕez, Azari, Maasi’ren seme Anani’ren semea. •
  21. Aren ondoan, Azari’ren etxetik ukondo-ertz ta zokorañokoan, Benui, Enadad’en semea.
  22. Zokoaren ta eŕege-etxearen ondoan auŕeratzen dan doŕe garayaren ondoan, baitegiko atearen auŕkez Paleel, Ozi’ren semea, ta aren aldamenean Padai, Paros’en semea.
  23. Natindaŕak Opel’en bizi ziran ekalderuntz. Ur-atearen ta doŕe garayaren auŕez-auŕe.
  24. Ayen aldamenean Teku’ aŕek doŕe aundi artatik Opel’ go aŕesirañoko atea eraiki zuten.
  25. Apaizak ere eraikuntzan asi ziran Zaldi-atean, nor bere etxearen auŕean.
  26. Aldamenean, Sadok, Emer’en semea, bere etxearen auŕean; aren ondoan, Semai, Sekeni’ren seme, ekaldeko atearen zaya.
  27. Uŕenean, Anani, Selemi’ ren semea, ta Anun, Selep’en zazpigaŕen semea. Ayen ondoan Mosolan, Baraki´ren semea, bere egoitzaren auŕez.
  28. Uŕenean, Melki, uŕegiñetakoa, Nipkad-Atondoan dagon natindaŕen ta merkatarien etxeraño.
  29. ta zokoko sapaiľoraño. Ta zokoko sapaiľotik Ardi-aterañokoa uŕegin ta merkatariak eraiki zuten.

4

Etsayen aseŕe ta mutirikeriak

  1. Aŕesia eraikitzeko lanak adituala, Sanalabat aseŕe ta sumindu zan goriki. Yuduei nausa zegien;
  2. ta bere senideen ta Samari’ko ostearen auŕean itz egin ta esan zien: «Zertan ari dira yudu ergel oriek? Yaŕaitzen utziko al-ditugu? opariak eskeñiko al-ditute? noizpait amaituko al-dute? Eŕetako aŕien moltzoetatik aŕiak piztu * nairik ote-dabiltza?»
  3. Ta aren aldamenean zan Tobi amondaŕak esan zun: «Oriek legiketen aŕesia, azeriei* saŕtzen eragozteko ere lain ez da izango.»
  4. Entzun, gure Yainko oŕek, nola esesten gaituten; iraiñak beren burura biuŕtu izkiezu, eta atxiľo-luŕean nardagaŕi egitzizu.
  5. Ez asketsi ayen gaiztakeria, ta ez bedi zure begietandik ayen ogena itzali; eraikiľeak axukatzen dizkigute-ta.»
  6. Aŕesia erdiraño eraiki ta akalik gabe egiña genun; ta eŕiaren biotza lanerako bero zegonean,
  7. Sanabalat, * Tobi, arabiaŕ, amondaŕ ta azotetaŕak Yerusalem’go aŕesiaren beŕikuntza auŕera zoala, ta aren akalak antolatzen ziraia adituta, aseŕetu ziran biziki;
  8. ta Yerusalem’en auŕka gudaz ta ganbuxkeriz etoŕtzeko elkaŕtu ziran.
  9. Orduan gure Yainkoari

otoi egin genion ta ayei buruz zaitzaľeak gau ta egun yaŕtzen asi giñan.

  1. Ala ere Yuda’k zion: *

«Lepakariak akituta gaude ta luŕ geyegi da;

ez dugu aŕesia eraiki al izango.»

  1. Ta gure etsayek zioten: «Ez bezate gure asmoa igaŕi, ez eta usnatu ere, ayen erdira eldurik, il ditzagun ta eraikuntza eragotzi dezagun.»
  2. Bañan ayen artean bizi ziran yuduek, guregana etoŕtzean, zetozkigun tokietatik ayen asmoa amaika bidez yakiñerazi bait-ziguten,
  3. baŕengo tokietan eŕia aŕesi osteko alde garayetan sendika yaŕi zan, nor bere ezpata, aiztaga ta gezi-ustayekin.
  4. Ta ikusi nitunean, yaikirik, aundizki, agintari, ta osterantzeko lagunabaŕei esan nien: «Ez izan ayen belduŕ. Oroi zaitezte Yaun aundi ta ikaragaŕiaz, ta yo gogoŕ zeron senide, seme, alaba, emazte ta etxekoen alde.»
  5. Etsayak, ernai geundela ta ayen asmoa Yainkoak ustelerazi zula oaŕtu ziran; ta guziak aŕesira itzuli giñan nor bere lanerako.
  6. Egun artatik guretako erdi bat eraikuntzan ari izaten zan, ta beste erdia babeski, gezi-ustai ta soin-oskolekin zegon; ta nagusiak Yuda’ren etxe osoaren ostean zeuden.
  7. Aŕesia zeraikitenak, lepakariek eta zama leporatzen zietenek, esku batez lan zegiten, beste eskuan ezpata zutela.
  8. Eraikile bakoitzak bere ezpata geŕian lotuta zeukan, ta oŕela ari ziran lanean; ta turutaria nere aldean zegon.
  9. Ta aundizki, ta agintari ta osterantzeko lagunabaŕei esan nien: «Eraikizun aundi ta luze dugu, ta aŕesian bata bestearengandik uŕun baŕeyatuta gaude.
  10. Turutotsa edonon entzunda, bereala arâ bildu zakizkigute. Gure Yainkoa gure alde buŕukatuko da.»
  11. Oŕela ari giñan lanean, guretako erdiak aiztaga, argi-asgoŕitik izaŕaldiraño eukirik.
  12. Garai artan ere eŕiari esan nion: «Bakoitzak bere moŕoyarekin gaua Yerusalem’ en bigaro gure zai gauez egoteko, ta egunez lan egiteko.»
  13. Ta ez nik, ez nere anai ta gizonek edo zeŕaizkidan zaitaldekoek ez genun soñekoa erantzi, ikuzketarako izan ezik; bakoitzak izkiľua eskubian generaman.

5

Eŕia espaka; Neemi’ren erantzuna

  1. Zarata aundi bat soŕtu zan eŕiko seme ta emakumeetan, ayen senide yuduen auŕka.
  2. «Gure seme-alabaekin geyegitsu gera, bait-zioten batzuk. Garia eman bekigu, yan ta bizia yagon dezagun.»
  3. Bestetzuk zioten: «Gure aloŕ, mâsti ta etxeak, gosetean garia iristeko baitu beaŕ izan ditugu.»
  4. Bestetzuk zioten: «Guk eŕegeren zergarako dirua osatzeko, gure aloŕ ta etxeak baitu beaŕ izan ditugu.
  5. Gure aragia ta gure senideena ari berberekoak dira, oŕatiño; gure auŕak eta ayenak ere ari berberekoak; ala ere, gure seme-alabak yoputzat eman beaŕ dizkiegu; gure alabaetatik ayen yopu egiñak bait-dira batzu; guk eragotzi ezinda, gure aloŕ ta mâstiak besteen eskuetan * daude-ta.»
  6. Espa ta erasiok adiťu nitunean, aseŕetu nintzan goriki;
  7. ta arazoa gogoan erabili ondoren, aundizki ta agintariei agiraka egin ta esan nien: «Dirua mozkiñez senideei auŕeratzen diezute, beraz?» Ta biľera aundi bat ayei buruz eginda,
  8. esan nien: «Atzeŕiei saldutako gure senideentzat yareikuntza guk erosi ondoren, zuek orain, guretaŕei gañera, alako senideak saltzen dizkiezute?» Guziak isilik gelditu ziran, yardetsienik gabe.
  9. Ta esan nien: «Eginbide ori ez duzute on. Gure aitziko atzeŕien begietan âlketuak izan baño Yainkoaren belduŕez ibili nayago ez al duzute?
  10. Nik ere, ta nere anai ta moŕoyek diru ta garia ainitzei eman dizkiegu. Ots!, asketsi dezayegun orain, aŕtzeko ori!!
  11. Biuŕtu izkiezute, aŕen, beren aloŕ, mâsti, oliondo ta etxeak, bai eta maľegu-saritzat kendu diezuten diru, gari, ardo, ta olioaren eunena ere.»
  12. Ta esan zuten: «Dana biuŕtuko diegu, ezer eskatu gabe. Diozuna egingo dugu. Orduan, apaizak bildurik, ala egiteko ziña eskatu nien.
  13. Ta nere longaña astindurik, esan nun: «Oŕela iñaŕaus beza Yainkoak aren etxe ta on guzietatik itz au bete ez luken edonor; oŕela iñaŕausia ta eskutik utzia izan bedi alakoa.» Ta eŕi osoak esan zun: «Ala biz.» Ta Yaube goretsi zuten. Ta guziek ala egin zuten.
  14. Artasartsa eŕegek bere yauraldiko ogeigaŕen urtean yauŕletzat Yuda’n yaŕi niñun egunetik ogei ta amabigaŕen urterañoko amabi urte ayetan, ez dugu yauŕlearen ogirik yan, ez nik, ez eta nere seme edo moŕoyek ere.
  15. Ni baño len yauŕle izanek eŕiaren bizkaŕ bizi ziran, beŕogei sikel ziľaŕ ta gañera ogi ta ardoa arengandik egun oro aŕturik. Eta ayek bezela ayen moŕoyek eŕia zakatzen zuten. Ez nik oŕela, nere Yainkoaren belduŕ naiz-ta.
  16. Aitzitik ere, aŕesia eraikitzen nere mutil guziekin lan egin nun, luŕik nere esku * ez nula ere.
  17. Gañera, eun ta beŕogei ta amaŕ yudu ta egintarik, eta inguruko eŕietatik guregana zetozanek nere mayean yaten zuten.
  18. Egun oro gertu oi zidaten idi bat, sei ari bikain ta egaztiak, eta amarna eguneko ardoa ugari; ta ala ere, iñoiz ez nun yauŕlearen ogiarentzakoa eskatu, yoputza gogoŕpean bait-zetzan eŕi au.
  19. Onerako oroi zaitez nitzaz, ene Yainkoa, ta eŕi onen alde egin dudan guziaz.»

6

Zoztoŕ beŕiak eta eraikuntzaren amaya

  1. Sanabalat’ek, Tobi’k, Gosen arabiaŕak eta beste etsayek, akalik uzteke aŕesia beŕitu nula aditu zuten. Ategalak, ala ere, ez ziran oraindik yaŕiak.
  2. Ordun Senabalat’ek eta Gosen’ek gezna au bidali zidaten: «Zatoz Ono araneko eŕixketan bil gaitezan.» Kalte egin nai zidaten, ordea.
  3. Ta geznariak igoŕi nizkien, esanez: «Aundia da nakion egitekoa; ezin yetxi naiteke; zuengana yeisteko aldendu ba’nintz, lana bitartean auŕera gabe geldirik legoke-ta.»
  4. Lautan gezna bera bidali zidaten, ta lautan ere erantzun bera eman nien.
  5. Boskaŕen aldian Sanabalat’ek, berean ekiñez, bere mutil bat bidali zun ta aren eskuan idazti iriki bat.
  6. Oŕa idazkian ziostana: «Eŕietan bala-bala dabil, ta Gosen’ek ala dio, zu ta yuduak eŕegeri yaŕkitzeko asmoan zabiltzatela, ta ortarako aŕesia daraikizutela, eŕegetzat, omen danez, zu yaŕtzeko.
  7. Igaŕleak ere Yerusalem’en yaŕi omen dituzu zutzaz aldaŕi au egiteko: «Oŕa Yuda’ko eŕege! Susmuŕok eŕegek entzun litzake. Zatoz, beraz, elkaŕekin oŕetzaz yardutera.»
  8. Nik erantzun au bidali nion: «Diozunik ezer ere ez da gertatu. Istiľuok zeroŕen buruan ernetako asmakeriak dira.»
  9. Guzi oriek izutu nai giñuzten, eskuak ianerako zañil ta egitekoa amaira gabe geldituko zitzazkigulakoan. Eskuok, beraz, areago sendotu ditut.
  10. Semai’k, Metabeel’en semeak, Dalai’taŕenetakoak, bere etxean itxirik zegola, arengana yoan nintzan, ta esan zidan: «Bil gaitezan biok batera; goazan yauretxera, ta yauretxeko ateak itxi ditzagun; gu iltzera bai bait-datoz, ta gaur gauez etoŕiko dira.»
  11. Nik yardetsi nion: «Naizana izanda, iges egin dezadala? Naizana izanda, bizia yagoteko eikalean saŕ nadiľa? Ez naiz saŕtuko.»
  12. Auteman nun ez zala Yainkoak bidalia, sasi-igaŕle-antzo mintzo zitzaidala, baizik, Tobi’k eta Sanabalat’ek ortarako erosita.
  13. Izan ere, ni izutzeko erosia bait-zan, ogen egin nezan, ta oŕela ayek nere izena beztu ta alkez bete zezaten.
  14. Gogora itzazu, ene Yauna! Tobi’ren ta Sanabalat’en gaiztakeri au, eta ni izutzen ari ziran Noadi igaŕle emea ta beste igaŕleak.»
  15. Aŕesia Elul-iľaren * ogei ta boskaŕen egunean, beŕogei ta amabi egunen buruan, oso egiña gelditua zan.
  16. Gure etsai guziek ori aditu zuten, ta inguru guziko eŕi guziek, belduŕez beterik, eta gogoa galdurik, alako egiña Yainkoa’rena zala ezagun zuten.
  17. Ala ere, egun ayetan idazki asko zebiltzan yudu nabariengandik Tobi’rengana ta Tobi’rengandik ayengana.
  18. Izan ere, Yuda’n asko bait-ziran Tobi’rekin itz aŕtuta; Are’ren seme Sekeni’ren suya zalako, ta aren seme Yoanan’ek Baraki’ren seme Mosolan’en alaba emaztetzat aŕtu izan zulako.
  19. Ta nere auŕean bera goresten ta nik niona ari yakiñerazten zebiltzan. Tobi’k, beŕiz, idazkiak bidaltzen zitun ni izutzeko.

7

Eŕolde beŕia

  1. Aŕesia beŕeraiki, ategalak ipiñi, ta atezai, abeslari ta lebitaŕak izendatu ondoren,
  2. aginduak eman nizkien Yerusalem’i buruz nere anai Anani’ri ta Anania’ri, gazteluko nagusiari, gizon ziña ta Yainkoaren belduŕtsutzat nabaria zalako.
  3. Ta esan nien: «Ez zabaldu Yerusalem’go ateak eguzkiak berotu arte. Ta aŕatsaldean, zeron begietan itxi bitzate. Ta gau-aldika Yerusalem’go bizilagunak beude nor bere etxe auŕean zai.
  4. Iria aundi ta zabala zan; iritaŕak eta etxe beŕituak, beŕiz, gutxi.
  5. Yainkoak biotza eragin zidan, aundizk'i, agintari ta eŕi osoa bildu ta eŕoldatzeko. Ta idoro nun lenik etoŕien eŕoldea, ta an idatzita:
  6. «Ona emen Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek Babilon’a atxiľo eraman izanda, Yerusalem’era ta Yuda’ra, nor bere irira itzuli diran aurkintzako semeen izenak: *
  7. Zorobabel, Yosue, Neemi, Sarai, Eŕaelai, Mardokai, Belsan, Nespar, Eŕeun, ta Baana’ rekin etoŕi ziran Ixrael eŕiko gizonen zenbakia:
  8. Paros’taŕak bi miľa ta eun ta irurogei ta amabi.
  9. Sapai’taŕak: irureun ta irurogei ta amabi.
  10. Are’taŕak: seireun ta beŕogei ta amabi.
  11. Paat-Moab’etaŕ, Yosue’ taŕ ta Yoab’etaŕak: bi miľa ta zortzireun ta emezortzi.
  12. Elan’daŕak: miľa ta beŕeun ta beŕogei ta amalau.
  13. Zetu’taŕak: zortzireun ta beŕogei ta bost.
  14. Zakai’taŕak: zazpireun ta beŕogei.
  15. Bani’taŕak: seireun ta beŕogei ta bi.
  16. Bebai’taŕak: seireun ta ogei ta zortzi.
  17. Azgad’etaŕak: bi miľa ta irureun ta ogei ta bi.
  18. Adonikan’daŕak: seireun ta irurogei ta sei.
  19. Beguai’taŕak: bi miľa ta irurogei ta zazpi.
  20. Adin’daŕak: seireun ta beŕogei ta amabost.
  21. Ezeki’ren odoleko Ater’ taŕak: bederatzireun ta zortzi.
  22. Asun’daŕak: irureun ta ogei ta zortzi.
  23. Besai’taŕak: irureun ta ogei ta lau.
  24. Arep’etaŕak: eun ta amabi.
  25. Gabaon’daŕak: larogei ta amabost.
  26. Bet-Leen’daŕ ta Netopa’ŕ gizonak: eun ta larogei ta zortzi.
  27. Anatot’etaŕak: eun ta ogei ta zortzi.
  28. Bet-Azmabet’etaŕak: beŕogei ta bi.
  29. Kariat-Yarin’daŕ, Kepir’ taŕ ta Berot’etaŕak: zazpireun ta beŕogei ta iru.
  30. Eŕama’taŕ ta Gabaa’ taŕak: seireun ta ogei ta bat.
  31. Nakmas’taŕak: eun ta ogei ta bi.
  32. Bet-El’daŕ eta Ai’taŕak: eun ta ogei ta iru.
  33. Beste Nebo’taŕak: beŕogei ta amabi.
  34. Beste Elam’daŕak: miľa ta beŕeun ta beŕogei ta amalau.
  35. Aren’daŕak: irureun ta ogei.
  36. Yeriko’taŕak: irureun ta beŕogei ta bost.
  37. Lod’etaŕ, Adid’taŕ, ta Ono’taŕak: zazpireun ta ogei ta bat.
  38. Senaa’taŕak: iru miľa ta bederatzireun ta ogei ta amaŕ.
  39. Apaizak: Yosue’ren odoleko Yudai’taŕak: bederatzireun ta irurogei ta amairu.
  40. Emer’taŕak: miľa ta beŕogei ta amabi.
  41. Pasur’taŕak: miľa ta beŕeun ta beŕogei ta zazpi.
  42. Aren’daŕak: miľa ta amazazpi.
  43. Lebitaŕak: Yosue’ren, Kedmiel’en, ta Odui’ren ondorengoak: irurogei ta amalau.
  44. Abeslariak, Asap’etaŕak: eun ta beŕogei ta zortzi.
  45. Atezayak: Selun’daŕ, Ater’taŕ, Telmon’daŕ, Akub’ etaŕ, Atita’taŕak eta Sobai’taŕak: eun ta ogei ta emezortzi.
  46. Natin’daŕak: Sia'ŕen semeak, Asap’enak, Tabaot’enak,
  47. Keros’enak, Siaa’renak, Padon’enak,
  48. Lebana’renak, Agaba’renak, Selma’renak,
  49. Anan’enak, Gadel’enak, Gaer’enak,
  50. Eŕai’renak, Eŕasin’enak, Mekoda’renak,
  51. Gatzan’enak, Aza’renak, Pasea’renak,
  52. Besee’renak, Meunim’ enak, Nepus’enak,
  53. Bakbuk’enak, Akupa’renak, Arur’enak,
  54. Beslot’enak, Maida’renak, Arsa’renak,
  55. Berkos’enak, Sisara’renak, Tema’renak,
  56. Masi’renak eta Atpa’renak.
  57. Salomon’en moŕoyenak: Sota’renak, Soperet'enak, Parida’renak,
  58. Yaala’renak, Derkon’ enak, Gedel’enak,
  59. Sapati’renak, Atil’enak, Pokeret - Asbain’enak, eta Amon’enak.
  60. Natin’daŕ eta Salomon’ en moŕoyen ondorengo guziak: irureun ta larogei ta amabi.
  61. Ona emen, beŕiz, Tel-Mela’tik Tel-Asa’tik, Kerub’ etik, Adon’dik, eta Emer’tik itzuliak; eta, beren belaunetxe ta aikoa ixraeldaŕak ote ziranentz ezin adirazi izan zutenak:
  62. Dalai’ren semetatik: Tobi´renak, eta Nekoda’renak: seireun ta beŕogei ta bi.
  63. Apaizetatik: Obi’renak, Akos’enak eta Berzelai’renak. Berzelai’ren emaztea Berzelai Galaad’etaŕen alabaetakoa zan, ta andik zetoŕkion izena.
  64. Guziok, beren aikoaren biľa yatoŕi-idaztiak azteŕtu aŕen ez zuten idoro, ta apaizkundetik aldenduak izan ziran.
  65. Ta yauŕleak esan zien, Yauŕe’ri eskeñietatik ez yateko, apaiz bat Urim * ta Tumim’ekin yaiki arte.
  66. Guziak bilduta beŕogei ta bi miľa ta irurogei ziran,
  67. ayen moŕoi ta neskamerik zenbatzeke; ta ayetan beŕeun ta beŕogei ta bost abeslari, gizon ta emakume.
  68. Ayen zaldiak zazpireun ta ogei ta amasei ziran; mandoak beŕogei ta bost;
  69. gamelu-konkoŕmandoak lareun ta ogei ta amabost; eta astoak sei miľa zazpireun ta ogei.
  70. Zenbait sendiburuk emariak ekaŕi zituten lanerako. yauŕleak miľa darakma uŕe, beŕogei ta amaŕ gopoŕ, ta eun ta ogei apaiz-atoŕa.
  71. Zenbait sendiburuk lanerako altxoŕarentzat ogei miľa darakma uŕe ta bi miľa ta beŕeun mina ziľaŕ eman zituten.
  72. Ta osterantzeko eŕiak ogei miľa darakma uŕe, bi miľa mina ziľaŕ, ta irurogei ta zazpi apaiz-atoŕa eman zitun.
  73. Oŕezkero, apaiz, lebitaŕ, atezai ta abeslariak, lagunabaŕak, natindaŕak eta Ixrael osoa beren irietara bazteŕtu ziran bizitzez.

8

Lege-idaztia eŕiari irakuŕi

  1. Zazpigaŕen iľa eldu zanean, beren irietan ziran Ixrael’en seme guziak, gizon bat bezela, bildu ziran Yerusalem’en Ur-ate auŕeko zeyean; ta Ezra idazleari esan zioten Yaube’k Ixrael’i emandako Moxe’ren Lege-idaztia ekaŕ ziezala.
  2. Ta zazpigaŕen iľaren lenbiziko egunean Ezra apaizak auŕkeztu zien eŕi osoaren auŕean uleŕtu zezaketen gizon ta emakume guziei.
  3. Ta goizetik eguerdiraño Ur-ate auŕeko zeyean irakuŕi zien uleŕtu zezaketen gizon ta emakume guziei; ta eŕi osoa buru-belaŕi adi zegon Lege-idaztira.
  4. Zurezko sapaiľo bat artarako egin zuten, ta artan zegon Ezra lebitaŕa, ta aren aldamenean Matati, Semei, Ani, Uri, Elki ta Masi eskuyaldean; ezkeŕekoan, beŕiz, Padai, Misael, Melki, Asun, Asbadan, Zakari ta Mosolam.
  5. Andik Ezra’k eŕi osoaren begietan, eŕi guzia baño goitiago bait-zan, idaztia zabaldu zun; ta zabaldu zunekoxe, eŕi osoa zutitu egin zan.
  6. Gero, Ezra’k Yainko Yaube aundia goretsi zun; ta eŕi osoak, eskua yasorik, «Amenl Amenl!» erantzun zion; ta guziak burua luŕeruntz, Yaube’ri makurtu ta auzpeztu zitzaion.
  7. Yosue, Bani, Serebi, Yamim, Akub, Septai, Odi, Maasi, Kelita, Azari, Yozadab, Anam, Palai ta lebitaŕek legea eŕiari azaltzen zioten, ta eŕiak nork bere tokitik zentzuyen.
  8. Yainkoaren Lege-idaztia irakuŕi zioten, zirakuŕtena azaldurik, uleŕ zezan.
  9. Ta Neemi’k * (Yauŕle aundi), Ezra’k apaiz-idazlariaketa eŕiari irakasten zioten lebitaŕek, eŕi osoari esan zioten: «Gaurko eguna zuen Yainko Yaube’ri eskeñia dugu; utzi negaŕ-malkoak. Eŕi osoa, legearen itzak aditzean, negaŕez bait-zegon.
  10. Ta Neemi’k esan zien: «Zoazte, guriki yan-edatera, ta ortarakorik ez dutenei bidaliezute;gaurko eguna gure Yainko Yaube’ri eskeñia bait-dugu; ta ez zaitezte atsekabetu, Yaube’ ren yayetako poza zuen indaŕa da-ta».
  11. Lebitaŕek ere ixo egiñez zioten: «Isil zaitezte; Yainkoaren eguna da-ta gauŕ».
  12. Eŕi osoa yoan zan, beraz, yan edatera ta ortarako emariak agitera, poz aundiz beterik, adirazi zizkioten itzak uleŕtu zitulako.

Txosna-yaya

  1. Bigaŕen egunean eŕi osoaren sendiburu, apaiz ta lebitaŕak bildu ziran Ezra idazlariarengana legearen itzak aditzeko.
  2. Ta Moxe’ren eskuz Yaube’k emandako legean idoro zuten Ixrael'go semeak zazpigaŕen iľeko yaya txosnetan egin beaŕ zutela;
  3. ta guziei yakiñerazteko, Yerusalem’en ta iri guzietan aldaŕi au egin beaŕ zitzayela: «Irten mendira ta ekaŕi andik olio, leŕ ta giľorien ostoiľak. palmak eta edozelako zugatz oŕitsuen adaŕak, idatzita dagonez txosnak egiteko.
  4. Eŕiak irtenik, ekaŕi zitun; ta nork beretzat txosna antolatu zun bere etxe gañean, Yaube’ren etxeko aldabêtan, Ur-atauŕeko zeyean ta Eparain-atauŕekoan.
  5. Atxiľo-alditik itzulitako eŕi guziak txosnak egin zitun, ta ayetan bizi izan zan. Nun’ en seme Yosue’ren egunetatik ez zuten Ixrael’go semeak oŕelako yairik egin. Guzien ango pozal!
  6. Lenbiziko egunetik azkenekoraño Ezra’k Yainkoaren Lege-idaztia egun oro zirakuŕkien. Oŕela yai egin zuten zazpi egunez, ta zotzigaŕenean biľera aundi bat oi danez.

9

Barurako biľera

  1. Ixrael'go semeak, zataŕez yantzi ta autsez beterik, il bereko ogei ta laugaŕen egunean, barurako bildu ziran.
  2. Ixrael’go yatoŕikoek, atzeŕitaŕ guziengandik bereiz aldendu ta zutik yaŕita, beren ogenak eta arbasoen gaiztakeriak aitoŕtu zituten.
  3. Ta ala beren tokian zutik, beren Yainko Yaube’ren Lege-idaztia lau bider irakuŕi zuten egun artan, ta lau bider beren Yainko Yaube aitoŕtu ta auzpez yauretsi zuten.
  4. Gero Yosue, Bani, Kedmiel, Sabani, Buni,  Serebi, Bani, ta Anani, lebitaŕen sapaiľora igota, asi ziran beren Yainko Yaube'ri ots egiten.
  5. Ta Yosue, Kedmiel, Bani, Asebni, Serebi, Odai, Sebni, ta Patai lebitaŕek esan zuten: «Yaiki ta onetsazute zuen Yainko Yaube»:

Onetsia zu Yaube gure Yainko menderen-mendetan!

Onetsi bedi Zure Izen Ospetsua onespen eta goraldi oroz goiti yaŕia!

  1. Zuk, Yaube, Zuk bakaŕik egin dituzu ortzi zabal ori ta aren izaŕdui osoa, * luŕa aren gañeko guziekin, ta itxasoa aren baŕneko guziekin. Zuk guziok piztuta dauzkazu;

ta ortziko izaŕduiak yauresten zaitu;

  1. Zuk, Yainko Yaube, Abram autu * ta Kaldai’ko Ur’tik atera zenun, ta Abraham izena ezaŕi zenion.
  2. Zuk, aren biotza zintzo zala ikusirik, arekin ituna erabaki zenun, Kanaan’daŕen, Et’etaŕen, Amor’taŕen Perez’taŕen, Yebus’taŕen ta Gerges’taŕen luŕa aren yatoŕiari emateko;

ta zuzena zeranez, zure itza bete duzu.

  1. Gure arbasoen Aigito’ko axanpa ikusi ta ayen oyuak Itxaso Goŕian entzunik, 10. zantzu ta alatzak egin zenitun Parao’renean eta ayen moŕoyenean, ta aren luŕ osoan beren burgoikeriz gure arbasoei yasanerazi zietenarengatik, eta oŕela iritsi zenun gaurdaño duzun izen ospetsua.
  1. Ayen auŕean itxasoa uŕatu zenun, ta ayek oin legoŕez itxasoan baŕna igaro ziran; ayen ezesleak, beŕiz, lezera urpeko zingora aŕi bat bezela, amiľerazi zenitun.
  2. Lañozko abetik egunez, ta suzkotik gauez, ibilbidea ayei argituz zeneramatzin.
  3. Sinai-mendira yeitxi ziñan ta ortzitik itz egin zenien; ta erabaki zuzenak, lege yatoŕak eta arau bikañak eman zenizkien;
  1. zure larunbatak deunesten irakatsi, ta legean, Moxe’ren irakasketaz agindu ta erabakiak utzi zenizkien.
  2. Gose zirala, ogia ortzitik eman zenien, ta egaŕi zirala aŕkaitzetik ura atera zenun ayentzat.

Ta zu zera ere, luŕ au ayei emateko zin egindakoan, an saŕtu ta artaz yabetzeko agindu zeniena.

  1. Baña gure arbasoak burgoi egin ziran, beren lepoak gogoŕtuz ta zure aginduak entzun ezaz.
  2. Ez zuten entzun nai izan, ta ez zituzten ayen alde Zuk egindako alatzak gogoratu. Ostera ere, buruzagi bat aukeratzea biuŕkeriz asmatu zuten, lengo yoputzara Aigito’ra itzultzeko. Bañan Yainko ibikoŕ, adeibera, eŕukitsu, egonaŕi aundiko ta biotz-xamuŕ zeranez-gero, ez zenitun bertan bêra utzi.
  3. Uŕe urtuz txekoŕa egiñik, «Oŕa Aigito’tik atera zaitun zure yainkoa» zerasatenean ere (birao aundia benetan Zure auŕka):
  4. Zure eŕuki aundia zala-ta, ez zenitun basoan utzi; lañozko abea ez zan ayen auŕetik egunez aldendu, bidea erakusteko;

ez eta suzko abea ere gauez, ziyoazen bidean argi egiteko.

  1. Uleŕ zezaten, zure ats ona eman zenien; ayen aoari ez zenion mana ukatu, ta egaŕi ziranean, ura eman zenien.
  2. Beŕogei urtez iñutu zenitun basoan, eta ezer ez zitzayen peitu;

ayen soñekoak ez ziran moŕoiztu, ez eta oñak anpatu ere.

  1. Eŕegeen luŕ ta eŕiak eman

eta yarauntsitzat banatu zenizkien; Seon’en luŕa, Esebon’go eŕegerena, ta Basan’go eŕege Og’ena.

  1. Ortziko izaŕak añean ugaldu zenitun ayen semeak, eta ayen arbasoei yabetzat saŕ zeitezela esan zenien luŕ ontara ekaŕi.
  1. Semeak etori ta luŕaz yabetu ziran, eta ayen auŕean bertako egoiliaŕ ziran Kanaan’daŕak yo ta beren eŕege aurkintzako eŕiekin eskura eman zenizkien, nai luketena egin zezayeten.
  2. Iri azkaŕen ta iuŕ yatoŕen yabe egin ziran; ta etxe garatzazal, urtegi on, mâsti, oliadi ta zugatz arnaritsu asko izan zituten; ta asetzeraño yan zuten, ta gizendu ziran, ta zure eŕuki aundiaren eztitan bizi.
  3. Baña tiŕiatu ziñuten, yarki zitzazkizun, zure legea bizkaŕetik iraitzi zuten, ta Zuregana itzultzea aolkatzen zieten Zure igaŕleak il eta beste nazkakeri asko egin zituzten.
  4. Ordun zakatzaľen eskuetara erauzi zenitun, ta auek zakatu zituten.

Laŕialdian, ots egin zizuten;

ta Zuk erantzun zenien, ta askatzaľeak emanez etsayen eskutik yaregiten zenitun.

  1. Atsaldira orduko, zure auŕean gaitz dana beŕiro zegiten; eta, beŕiro Zuk etsayen eskuetara erauzten zenitun, ta etsayek ayen nagusi egiten ziran.

Beŕiro ayek Zuregana biuŕturik ots zegizuten, ta askotan Zuk zerutik entzun ta zure eŕuki aundiz beŕiro askatzen zenitun.

  1. Zure legepera itzul zeitezan larderiatzen zenitun; ta ayek burgoituta, zure aginduak entzun beaŕean zure erabakiak, betetzen dituztenentzat bizitza diran erabakiak, austen zituzten.
  2. Urte askotan yasan zenitun, ta zure Atsak igaŕlen aoz aolkatu zitun; bañan, ayek ez zieten entzun nai izan; ta aurkintzako atzeŕien azpira erauzi zenitun.
  3. Zure eŕuki aundiaŕen ez zenitun suntsitu, ez eta bertan bera utzi ere;

Yainko onbera ta eŕukioŕa bait-zera.

  1. Eta orain, gure Yaungoikol,

Yainko aundi, azkaŕ ta izugaŕia, ituna ta eŕukia yagoten dituzuna! Ez gutxietsi guri, gure eŕege, nagusi, apaiz, igaŕle ta gurasoei, bai eta eŕi osoari ere,

Asur’ko eŕegên egunetatik gaurdaño etori zaigun yasankizuna.

  1. Zuzena izan zera, ordea, gertatu zaigun guzian. Zuk zintzo egin bait-duzu; guk, beŕiz, zitalki.
  2. Noski!, gure eŕege, nagusi, apaiz, ta gurasoak ez zuten zure legea bete;

ez zituten zure aginduak aintzakotzat aŕtzen, ez eta egiten zenizklen zemak ere.

  1. Beren yaureŕian, ta eman zenien luŕ zabal ta yatoŕeko ogasunean ez zazkizu moŕoi azaldu, ta ez dira beren egite txaŕetatik biuŕtu.
  2. Gaur, beraz, emen gaituzu yopu, aren zitu ta mamitik yan zezaten, gure arbasoei eman zenien luŕean yopu!
  3. Luŕ ontako zitu ugariak gure ogenengatik gañean yaŕi dizkiguzun eŕegentzat dira; beren oldez gure soin ta abereak berentzat aŕtzen dituten, ta axanpa goŕian gauzkaten eŕegentzat.

10

  1. Guziok autemanda, itun kirmen bat erabaki ta idatziz yaŕi ta sendotu genun.

Itunari xaki-ezaŕtzea

  1. Oŕa itunari beren zantzuak ezaŕi zizkiotenak: Neemi yauŕle ta Elki’ren semea, Sedeki,
  2. Sarai, Azari, Yeremi,
  3. Pasur, Amari, Melki,
  4. Altus, Sebeni, Meluk,
  5. Arem, Merimut, Abdi,
  6. Daniel, Genton, Baruk,
  7. Mosolam, Abi, Miamin,
  8. Naazi, Belgai, Semei. Guziok apaizak ziran.
  9. Lebitaŕak: Yosue, Azani’ ren semea; Benul, Enadad’en semeetatik; Kedmiel,
  10. ta ayen anayok; Sebeni, Odai, Kelita, Palai, Anam,
  11. Mika, Eŕoob, Asebi,
  12. Zakkur, Serebi, Sabani,
  13. Odai, Bani, Baninu.
  14. Eŕiaren nagusiak: Poros, Paat-Moab, Elam, Zetu, Bani,
  15. Boni, Azgad, Bebai,
  16. Adoni, Beguai, Adin,
  17. Ater, Ezeki, Azur,
  18. Odai, Asun, Besai,
  19. Arep, Anatot, Nebai,
  20. Megpi, Mosola, Azir,
  21. Mesizabel, Sadok, Yedu,
  22. Pelti, Anam, Anai,
  23. Ose, Anani, Asub,
  24. Aloes, Pale, Sobek,
  25. Eŕeun, Asebma, Maasi,
  26. Ehi, Hanan, Anan,
  27. Meluk, Arin ta Baana.
  28. Osterantzeko eŕiak, apaiz, lebitaŕ, atezai, abeslari ta natindaŕek, aurkintzako eŕietatik Yainkoaren legearentzat bereizitako * guziek, eta ayen emazte, seme ta alabaek, adin ta oaŕdun guziek,
  29. beren senide uŕenei atxikita, ziñez ta alayaiñez itz eman zuten Yainkoak Moxe’ ren alegiñez yaŕitako legebidean ibiltzeko, ta gure Yainko Yaube’ren agindu, erabaki ta arau guziak yagon ta betetzeko;
  1. gure alabak * aurkintzako atzeŕieri ez emateko, ta ayen alabak gure semeentzat ez aŕtzeko;
  2. aurkintzako atzeŕiek salgai zerbait larunbatez ba’ lekaŕkigute, ayengandik larunbatean edo yai egunetan ezer ez aŕtzeko, ta zazpigaŕen urte bakoitzean luŕa etze uzteko ta zoŕak askesteko.
  3. Gañera ere, gure Yainkoaren etxeko eginbeaŕentzat,
  4. eskein-ogientzat, egun oroko, larunbateko, ilbeŕiko ta yayetako minha ta eŕopaentzat, yaureskiñentzat, Ixrael’ en erinketako ogen-oparientzat, eta gure Yainkoaren etxeko eginbeaŕ guzientzat sikel eren bana urte oro ekaŕtzeko erabakia aŕtu genun.
  5. Ta apaizetan, lebitaŕetan ta eŕi osoan zozketa egin zan; Yaube’ren opariko suarentzat garai egokietan urte oro belaunetxeka, Legean idatzita dagonez, ekaŕi beaŕ dan eguŕaz.
  6. Ta orobat gure luŕeko ta zugatzetako zitu guzien askiñak * yauretxera ekaŕtzeko,
  7. ta orobat gure semeetako lensoŕtuak eta lauroñekoenak, abelgoŕienak, eta ardienak, Legean idatzita dagonez, yauretxeko lanean ari diran apaizei ekaŕtzeko itz eman genun;
  8. ta berebat apaizei yauretxeko mandioetara gure orearen ta terumaen askiñak, zugatz guzien arnarienak, eta ardo beŕiaren ta olioarenak; eta lebitaŕei gure aloŕetako zituen amaŕenak ekaŕtzeko. Ta iri guzietan lebitaŕentzat izango dira gure landetako zituen amaŕenak.
  9. Lebitaŕek amaŕenak yasotzean, Aaron’en semeetako apaiz bat ayekin dagoke; ta amaŕen orien amaŕena lebitaŕek gure Yainkoaren etxearentzat altxoŕ-etxeko mandioetara daramakete.
  10. Altxoŕ-etxe ontara, gari, ardo ta olioaren askiñak Ixrael’ go semêk eta lebitaŕek daramazkete; an bait-dira yauretxeko ontziak eta aldiko apaiz, atezai, ta abeslariak; eta, ez dugu gure Yainkoaren etxea alde bat utziko.

11

Yerusalem’en geldituak

  1. Eŕiaren nagusiak Yerusalem’en gelditu ziran bizitzeko; ta osterantzeko eŕiarentzat zotz egin zuten, amaŕen bat Yerusalem’en bizi zedin, ta beste bederatziak irietan.
  2. Ta eŕiak onetsi zitun Yerusalem’en bizitzeko beren oldez auŕkeztutako guziak.
  3. Oŕa or * bere iri ta yarauntsiko tokian bizitzeko, Yerusaiem’en ta Yuda’ko irietan eŕikotu ziran aurkintzako buruak, Ixrael’go apaiz, lebitaŕ, natindaŕ ta Salomon’en moŕoyen ondorengoak.
  4. Yerusalem’en; Yudaŕak eta Benyamindaŕak. Yudaŕetan, Pares’taŕak: Atai, Aziem’en semea, ta au Zakari’rena, ta au Amari’rena, ta au Sapati’ rena, ta au Malaleel’ena;
  1. Maasi Baruk’en semea, au beŕiz Koloza’rena, ta au Azo’rena, ta au Adai’rena, ta au Yoyarib’ena, ta au Zakari’ rena Sela’taŕetakoa.
  2. Yerusalem’en eŕikotutako Pares’taŕ guziak, lareun ta irurogei ta zortzi gizon azkaŕ.
  3. Benyamindaŕak: Selun, Mosolan’en semea; Mosolan, beŕiz Yoed’ena, ta au Padai’ rena, ta au Kolai’rena, au Maasi’rena, au Eteel’ena, au Isai’ rena.
  4. Ta Selun’ekin Gabai-Selai; bederatzireun ta ogei ta zortzi.
  5. Guzien burua Yoel, Zekiri’ren semea zan; ta uŕena irian, Yuda, Senu’ren semea.
  6. Apaizak; Idai, Yoarib’en semea, Yakin; *
  7. Sarai, Elki’ren semea, Mosolam’ena, Merayot’ena, yauretxeko nagusi Aitob’ena, yauretxeko lanetan ziarduten ayen senideak: zortzireun ta ogei ta bi.
  8. Adai, Yeroan’en semea, Peleli’rena, Amsi’rena, Zakari’ rena, Pasur’ena, Melki’rena.
  9. Ta ayen anayak beŕeun ta beŕogei ta bi sendiburu. Ta Amasi, Azrael’ena, Aazi’rena, Mosolamot’ena, Emer’ena;
  10. ta ayen anayak, gizon azkaŕak, eun ta ogei ta zortzi. Ayen buruzagia, Zabdiel, Agdolin’en semea zan.
  11. Lebitaŕak: Semei, Asub’ en semea, Azarikan’ena, Asabi’ rena, Boni’rena;
  12. Sabatai ta Yozabeb, lebitaŕen nagusietakoak, yauretxetik aldeko arazoen arduradunak;
  13. Matani, otoi-aldiko gorespenetan abeslarien nagusia, Mika’ren semea, Zebedei’rena, Asap’ena; Bekbeki, aren anayetan bigaŕena; ta Abda, Samu’ren semea, Galal’ena, Iditun’ena.
  14. Iri deuneko lebitaŕ guziak, beŕeun ta larogei ta lau.
  15. Atezayak: Akub, Telmon ta ayen senideak; eun ta irurogei ta amabi atezai.
  16. Osterantzeko ixraeldaŕak, apaiz ta lebitaŕak Yuda’ko irietan bizi ziran nor bere luŕean.
  17. Natindaŕak Opel zeritzan zertanean yaŕi ziran; ta ayen nagusiak Sia ta Gaspa ziran.
  18. Yerusalem'go lebitaŕen nagusia Azi, yauretxeko abeslari Asap’etaŕ ta Asabi’ren semea, zan. Asabi, beŕiz, Mika' ren seme Matani’ren semea zan.
  19. Abeslariek eŕegeren araudiz egun oro zegokiena erabakita bait-zuten.
  20. Patai, Mesezebel’en semea, Yuda’ren seme Zara’ren yatoŕikoa, eŕegeren ordekoa zan eŕiaren arazo guzietarako.

Aldirietan

  1. Oŕa, beŕiz, osterantzeko iri ta landak. Yuda’renak: Kariat-Arbe ta aren eŕixkak; Dibon, ta aren eŕixkak; Kabseel ta aren eŕixkak;
  2. Yesue, Molada, Bet-Palet,
  3. Aser-Suel, Ber-Sabee ta aren eŕixkak;
  1. Sikeleg, Mikona ta aren erixkak.
  2. Eŕemon, Saraa, Yerimut,
  3. Zanoa, Obolan, ta ayen eŕixkak; Lakis ta aren aldiriak; Azeka ta aren eŕixkak. Yuda’ ŕak, beraz, Ber-Sabee’tik Enon ibaŕerañokoan gelditu ziran.
  4. Benyamindaŕenak: Geba, Makmas, Ai, Bet-El ta ayen eŕixkak;
  5. Anatot, Nob, Anani,
  6. Asor, Eŕama, Getain,
  7. Adid, Seboin, Nebalat,
  8. Lot, eta Ono, Arotz-aranean.*
  9. Ta lebitaŕetatik, Yuda’ri zegozkion sail batzu Benyamindaŕen artean yaŕi ziran.

12

  1. Auek dira * Salatiel’en  seme Zorobabel’ekin ta Yosue’rekin itzulitako apaiz ta lebitaŕak: Sarai, Yeremi, Ezra,
  2. Amari, Meluk, Atus.
  3. Sekeni, Eŕeun, Merimut,
  4. Ado, Benton, Abi,
  5. Miamin, Naadi, Belga,
  6. Semei, Yoyarib, Idai,
  7. Seleun, Amok, Elki ta Idai. Auek ziran apaizen, lebitaŕen, ta ayen senideen nagusiak Yosue’ren egunetan.
  8. Lebitaŕak: Yosue, Benui, Kedmiel, Serebi, Yuda, Matani, beren anayekin abeslarien arduradunak.
  9. Bekbei ta Ani, ayen anayak, aitziko abestaldekoak.
  10. Yosue’k * Yoakin soŕtu zun; Yoakin’ek Eliasib; Eliasib’ek Yoyada;

11. Yoyada’k * Yonatan; ta Yonatan’ek Yedo.

  1. Yoakin’en egunetako apaizen sendiburuak; Sarai’ ren orde, Marai; Yeremi’ren orde, Anani;
  2. Ezra’ren orde, Mosolam; Amari’ren orde, Yose;
  3. Miliko’ren orde, Yonatan; Sebeni’ren orde, Yose.
  4. Aram’en orde, Edna; Marayot’en orde, Elki;
  5. Ado’ren orde, Zakari; Genton’en orde, Mosolam;
  6. Abi’ren orde, Zekiri: Miamin’en ta Moadi’ren orde, Pelti;
  7. Belga’ren orde, Samu; Semei’ren orde, Azi;
  8. Selai’ren orde, Matanai; Yodai’ren orde, Azi;
  9. Selai’ren orde, Kelai; Amok’en orde, Eber;
  10. Elki’ren orde, Asebi; Idai’ren orde, Natanael.
  11. Eliasib, Yoyada, Yoanan ta Yode’ren egunetako sendiburu lebitaŕak eta apaizak eŕoldetuak izan ziran, Persi’ko eŕege Dari zala.
  12. Lebl’ren yatoŕiko sendiburuak eŕoldetuak izan ziran Edesti-idaztian Eliasib’en seme Yoanan’en egunetaraño.
  13. Sendiburu lebitaŕak: Asebi, Serebi, ta Kedmiel’en seme Yosue’k Yainkoaren gorespenak beren anayekin bi taldetan aldizka, Yainkoaren gizon Dabid’ek agindu zunez, abes-arduradunak ziran.
  14. Matani, Bekbeki, Abdi, Mosolam, Telmon ta Akub’ek ateen ta atariaren zaitza ardurapean zuten,
  15. ta Yosedek’en iľoba ta Yosue’ren semea zan Yoakin’en, ta Neemi yaurlearen eta Ezra apaiz idazlariaren egunetan bizi ziran.

Aŕesien adelua

  1. Lebitaŕak Yerusalem’go aŕesiaren adelurako, lekayoz, eresiz, txiliñez, salteriz ta kitaraz adelua pozik ospatzeko, Yerusalem’era beren tokietatik deituak izan ziran.
  2. Abeslariak bildu ziran Yerusalem’en inguruko ordokitik, Netopat’etaŕen eŕixkaetatik,
  3. Bet-Galgal’dik, eta Geba ta Azmabet’en bazteŕaldetik; abeslariek beren eŕixkak Yerusalem’go aldirietan egiñak bait-zeuzkaten.
  4. Apaiz ta lebitaŕek, beren garbiketa egindakoan, eŕiaren, ateen ta aŕesiarena egin zuten.
  5. Yuda’ko nagusiak aŕesi gañean yaŕi ta bi taldetan eŕia antolatu nun; ta, lena eskui aldetik aŕesi gañean Simauŕ-ateruntz yoan zan.
  6. Aren atzean Osai ta Yuda’ko nagusien erdia ziyoazan;
  7. Azari, Ezra, Mosolam,
  8. Yuda, Benyamin, Semei ta Yeremi;
  9. ta apaizetatik turutakin Zakari, Yonatan’en semea, Semei’ren semea, Matani’rena, Mikai’rena, Zakkur’ena, Asap’ ena.
  10. Ta Zakari’ren anayak: Semei, Azareel, Malalai, Galalai, Maai, Natanael, Yuda ta Anani, Yainkoaren gizon Dabid’en erestaľuekin; * ta ayen auŕean Ezra idazlaria.
  11. Ituŕ-Atera ezkero, igo ziran ker-ker Dabid’en iriko maľadian gora, Dabid’en etxeari auŕez, aŕesi-aldapatik akalderuntz Ur-ateraño.
  12. Bigaŕen taldea aitziko aldetik zetoŕen, ta aren atzean ni eŕiaren erdiarekin aŕesi gañean I.abe-atetik aŕesi zabaleraño,
  13. ta Eparain-atetik Ate-Zaŕera, Aŕain-atera, Ananeel’ en doŕera ta Nea’renera Ardi-ateraño; ta atxiľotegi-atean gelditu zan.
  14. Talde biak yauretxean ekuratu ziran, bai eta ni ere nirekin zetozan nagusien erdiarekin;
  15. bai eta Eliakin, Maasi, Miamin, Mikai, Elioenai, Zakari ta Anani apaizak turutarekin,
  16. ta Maasi, Semei, Eleazar, Azi, Yoanan, Melki, Elam ta Ezer. Ta abeslariek beren nagusi Yezrai´rekin ozenki abesten zuten.
  17. Ta egun artan yauropa asko eskeñi zituten ta pozik ibili ziran; pozbide aundia Yainkoak eman bait-zien. Emakume ta auŕak ere poztu ziran, ta Yerusalem’go poz-lekayoak uŕundik entzuten ziran.
  18. Egun berean teruma, askin ta amaŕenetarako mandioen arduradunak izendatu ziran, apaiz ta lebitaŕei legez zegokien laña irien landetatik ayetan biltzeko; aundia bait-zan Yuda’ren poza ango apaiz ta lebitaŕei buruz,
  19. beren Yainkoarekiko eginbeaŕ ta eginketan, lebitaŕ ta atezayak beren eginbidean bezela, Dabid’ek eta aren seme Salomon’ek erabakita zegonez, ari izaten ikustean.
  1. Izan ere, beiñola Dabid’ en ta Asap’en egunetan lenbizitik izan ziran Yainkoa goretsi ta eresteko abeslarien nagusiak.
  2. Ta Ixrael osoak Zorobabei’en eta Neemi’ren egunetan abeslari ta atezayen laña egun oro zemayen; ta lebitaŕei berebat yaureskeiñak ematen zizkien; lebitaŕek, beŕiz, Aaron’ en semeei zegokiena andik zemayeten.

13

Atzeŕitaŕengandik bereizkuntza

  1. Garai artan * Moxe’ren  idaztia eŕiaren belaŕitan irakuŕtzean, idatzita idoro zuten Yainkoaren batzaldira amondaŕik ez moabetaŕik ezin saŕtu daitekela menderen-mendetan,
  2. Ixrael’go semei ogi ta ura eskeintzen auŕkeztu beaŕean, biraokatu zitzan Balaam erosi zutelako. Yainkoak, aren biraoak onespen biuŕtu zitun, ezik.
  3. Lege au aditutakoan, ’naskeri guzia Ixrael’engandik asagotu zuten.

Eliasib’en okeŕkeria

  1. Ori baño len, Tobi’ren aide ta gure Yainkoaren etxeko altxoŕaren kisaduna zan Eliasib apaizak;
  2. mandio aundi bat Tobi’ rentzat atondu zun, ta artara zekazten minha, luŕingai, ontzi eta gari, ardo ta olioaren amaŕenak, bai eta lebitaŕ, abeslari ta atezayen laña, ta apaizen terumak.
  3. Aldi artan ni ez nintzan Yerusalem’en; Babilon’go eŕege Artasartsa’ren ogei ta amabigaŕen urtean eŕegerengana etoŕia nintzalako, ta itzultzeko baimena ez zidan eŕegek egun askoren ondoan eman.
  4. Yerusalem’era eldu nintzanean, yakin nun, Tobi’ren edeŕagatik alako mandioa yauretxeko aldabêtan arentzat atonduz, Eliasib’ek egindako okeŕkeria.
  5. Ta goriki gaitzituta, Tobi’ ren etxeko atuxa guziak mandiotik iraitzi nitun;
  6. Ta mandioa garbirazi ondoren, yauretxeko puska, minha, ta luŕingayak arâ ekaŕi nitun.

Lebitaŕen lañak

  1. Yakin nun berebat lebitaŕei zegozkien lañak ez zitzazkiela eman, ta yauretxeko lebitaŕ ta abeslariek nor bere landetara igesi yoanak zirala.
  2. Agintariei, beraz, akaŕ egin ta esan nien: «Zergatik utzi dugu alde bat Yainkoaren etxea?» Ta lebitaŕ ta abeslariak bildu, ta zegozkien tokietara igoŕi nitun.
  3. Orduan Yuda osoak gari, ardo ta olioaren amaŕenak mandioetara ekaŕi zitun.
  4. Ta altxoŕtegien ardura Selemi apaizari, Sadok idazlariari, Padai lebitaŕari, ta ayen mendean Anani’ri, Matani’ren seme Zakkur’en semeari, egotzi nien. Zintzotzat ezagunak ziran, ta ayen anayei zegokiena banatzeko kisa, ayen gain utzi nun.
  5. Oroi zaitez nitzaz, ene Yainkoa, ta ez bekizu ântzi nere Yainkoaren etxearen ta ango eginbeaŕen alde egin dudana.

Larunbateko atsedena

  1. Egun ayetan ikusi nitun Yuda’n batzu, mâtsak dolaretan larunbatez istikatzen, balak yasotzen ta astoen bizkaŕetan ardo, mâts, pikoak eta edozein zama ezaŕtzen ta Yerusalem’era larunbatez ekaŕtzen; ta olakorik zerbait saltzen zuten egunean larderiatu nitun.
  2. An bizi ziran Tir’taŕek ere aŕayak eta edotariko salgayak ekaŕi ta Yuda’ko semeei Yerusalem’en bertan larunbatez saltzen zizkieten.
  3. Beraz, Yuda’ko nagusiei akaŕ egin ta esan nien: «Zer dala-ta dagizute ori, larunbata naŕiotuz?
  4. Ez ote gaitu Yaube’k gu ta gure iria, zuen arbasoek ori egin zutelakoxe, oŕelako itxesaz abaŕikatu? Ta zuek orain Aren aseŕea, larunbata naŕiotuz, Ixrael’en auŕka areagotzen ari al zerate?»
  5. Ta larunbata uŕentzean Yerusalem’go atêtara itzala * zetoŕeneko, ateak ixteko ta larunbata amaitu arte ez zabaltzeko agindu nun, ta nere moŕoyetako batzu atetan yaŕi nitun, zamari bat ere larunbatez saŕ ez zedin.
  6. Azokari ta edozer saltzeko zetozanek, bein edo bitan gaua Yerusalem’dik alde igaro beaŕ izan zuten.
  7. Ta larderiaz esan nien: «Zergatik zaudete or aŕesiaren auŕez? Beŕiz ori ba’dagizute, atzemango zaituzt». Ordutik ez ziran larunbatetan itzuli.
  8. Lebitaŕei ere esan nien, garbi eginda gero atezai yar zitezela, larunbata deuntzat yagoteko. Oŕezaz ere niri buruz oroi zaitez ene Yainkoa, ta zure eŕuki aundiz parka nazazu.

Atzeŕitaŕekin ez ezkontzeko

  1. Egun ayetan ikusi ere nitun Azot’eko, Amon’go ta Moab’eko alabaekin ezkondutako yudaŕ batzu.
  2. Ayen semetako erditsuak azoteraz edo beste eŕi ayetako izkeraz miritzatzen ziran, ta yuderaz ez zekiten ezer.
  3. Ta ataŕatu ta biraokatu nitun; batzuek, gañera, zanpatu nitun ta iľeak idoki nizkien, Yainkoaren izenez zoŕozki larderiatuz: «Ez eman ayei zuen alabarik, * ta zuen semêntzat edo zerontzat ez ezazute aŕtu ayen alabarik.
  4. Ez ote ziran alako alabak, Salomon, Ixrael’go eŕege, okeŕbidera sayestu zutenak? Iñongo eŕian ez da Yainkoarentzat eŕegerik izan ua bezain maitagaŕi; Yainkoak Ixrael’en gañean eŕege yaŕia zeukan; ala ere, emakume aŕotzak okeŕbidera sayestu zuten.
  5. Ta isilik ote dantzukegu gaiztakeri aundi au gurean dagizutela, emazte aŕotzak aŕtuz gure Yainkoarengandik sayesteko?»
  6. Eliasib’en seme Yoyada apaiz nagusiaren seme ta Sanabalat Oron’daŕaren suya ayetako bat bait-zan, niregandik asagotu nun. *
  1. Oroi zaitez, ene Yainkoa, apaizkuntza ta apaiz-lebitaŕen eginbide gurenak naŕiotzen ditutenentzatl
  2. Garbitu nitun, beraz, aŕotzen kutsu guzitik, eta apaiz ta lebitaŕak sailka yaŕi nitun nor bere arloan.
  3. Ta aldi bakoitzeko eguŕ-eskeintzari ta askiñei dagokiena erabaki nun. Oroi zaitez onerako nitzaz, ene Yainkoa!!!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper