Olabideren Biblia

EBAZLEAK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Ixraeldaŕentzat, etsaiak edozergatik eta maiz sortzen ziran. Yaube’k maite zun eŕi oni, oŕelako estualdietan, auŕelari eta askatzaleak bialtzen zizkion. Etsaiak zapaldurik, izen aundiko eta garaile gelditzen ziranean, eŕian soŕtu zitezken auzitxoak ebazteko, auŕelari adoretsu ayek egokiagoak ziran: ayen arteko egoiliaŕak ere, aien ebazkuntza gogo obez aŕtzen zuten.
  2. Ixrael eŕia, leñuz yatoŕi bateko izanik ere, eŕiarteko arazoei buruz, artean, bat egin gabe zegon. Sail bakoitza, ahal zun bezela zebilen: luŕaz yabetzeko kanaandaŕekin buŕuka, batzutan; beste batzutan, beŕiz, bein eskuratu zun landa-puxketari eusteko, auzokoekin onezkoak nola egin asmatu nairik, Azkeneko ontatik, okeŕa obeki inguratu zitzayen: kanaandaŕekin ere ezkontzako aŕtu-emanetan asi ziralarik, sasi-yainkoak beaŕ zan baño geyagotan ikusten... Ikuste utsak ez zuken ainbesteko ogenik, ayen auŕean makuŕtzeko aultzen ez ba’ziran. Ontaz gañera, bein gain-bera asiz gero, debekatuak zituzten beste gauza geyagori belduŕik ez zieten aŕtzen.

1

Kanaandaŕ ta Ixraeldaŕen arteko gudak

  1. Yosue ildakoan ixraledaŕek Yaube´ri galde au egin zioten: «Nor igoko da auŕena kanaandaŕei guda egiteko.»
  2. «Bigo Yuda»; —Yaube’k erantzun zien— luŕaldea aren eskuetan yaŕi dut-eta».
  3. Yuda’k bere anai Simeon’i esan zion: «Igo nerekin, dagokidan luŕaldera, kanaandaŕei guda egiteko; ni ere zurekin bait-noake dagokizun luŕaldera». Ta Simeon arekin yoan zan.
  4. Yuda igo zan, ta Yaube’k eskuetan kanaandaŕ ta pereztaŕak ezaŕi zizkion, ta yudaŕek amaŕ miľa gizon poŕokatu zituten. *
  5. Bezek’en, ango yauna idoro zuten eta eraso zioten, kanaandaŕ ta pereztaŕak poŕokaturik. *
  6. Bezek’en yaunak iges egin zun; bañan aren ondoren yoanik, atxiľotu zuten ta esku-oñetako erpuruak moztu zizkioten.
  7. Ta Bezek’eko yaunak esan zun: «Esku-oñetako erpuruak moztuak zituten irurogei ta amaŕ eŕege izan ditut nere maipean apuŕak biltzen. Ayei nik bezela, Yainkoak orain niri». Yerusalem’era eraman zuten, ta an il zan.
  8. Yuda’ren semeek Yerusalem’i eraso zioten eta aŕtu zuten; eta dana ezpataz yo ta iria eŕe. *
  9. Oŕezkero Yuda’ren semeak Goyeŕi’ko, Negeb’eko ta Sepela’ ko kanaandaŕei guda egiteko yetxi ziran. *
  10. Kariat-Arbe len zeritzan Eboron’go kanaandaŕen auŕka yoanda, Sesai, Aiman ta Tolmai poŕokatu zituten.
  11. Andik yoan ziran Kariat-Seper len zeritzan Debir’koen auŕka.
  12. Ta Kaleb’ek esan zun: «Kariat-Seper yo ta aŕtu dukenari Aksa, nere alaba, dainayoket emaztetzat».
  13. Kaleb’en anai Kenez’en seme Otoniel’ek iria aŕtu zun: ta Kaleb’ek Aksa, bere alaba, emaztetzat eman zion.
  14. Bidean ziyoazala, Otoniel’ek Aksa’ri landa bat bere aitari eskatzera eragin zion. Aksa astotik yetxi zanean, Kaleb’ek esan zion: «Zer duzu?»
  15. Alabak erantzun zion: «Onespena idazu; eman didazun luŕa, luŕ agoŕa da-ta, idazu urtsu bat ere». Ta Kaleb’ek goiko ituŕiak eta bekoak eman zizkion.
  16. Moxe’ren ezkon-anai Keni’ren semeak Yuda’renekin igo ziran Palma-iritik Arad’en egoaldean dagon Yuda’ko etzera, ta etoŕi ziran eŕiarekin bizitzeko. *
  17. Yuda irten zan beŕiro bere anai Simeon’ekin, eta biek batera Sepaat’eko kanaandaŕak yo ta iria abaŕikatu zuten, ta Orma izena ezaŕi zioten. *
  18. Gaza ere bai, bere baŕutiarekin, ta Akaron bere baŕutiarekin Yuda’k aŕtu zitun.
  19. Yuda, Yaube berekin zula, Goyeŕiaz yabetu zan; baña Sepela’ko semeak ezin yauŕti zitun, burnizko gurdiak zeuzkatelako.
  20. Kaleb’i Eboron eman zioten; Moxe’k esan zunez; ta Kaleb’ek Enak’en iru semeak andik iraitzi zitun.
  21. Benyamin’daŕek ez zituten Yerusalem’go yebustaŕak iraitzi; ta yebustaŕak Yerusalem’en benyamindaŕekin gauŕdaño bizi izan dira.

Yose’taŕak

  1. Yose’taŕak ere igo ziran Bet-El’a, ta Yaube izan zan ayekin.
  2. Bet-El beñola Luz zeritzan, ta yosetaŕek aren auŕka ataizlariak yaŕi zituten.
  3. Ataizle ayek gizon bat ikusi zuten iritik soŕtzen, ta esan zioten: «Erakuskiguzu irirako saŕbidea, ta eŕuki izango gatzazkizu».
  4. Gizonak irirako saŕbidea erakutsi zien, ta ayek iria ezpataz saŕaskitu zuten, gizona ta aren etxeko guziak yarei utzirik.
  5. Gizonak Et’etaŕen luŕaldera yoanda iri bat eraiki zun, Luz izena zezaŕkiolarik; eta gauŕdaño izen ori du.
  6. Manase’taŕek ez zituten Bet-San’dik, Tanak’etik, Dor’ tik, Yebalaan’dik, Magedo’tik eta iri auetako baŕutietatik biztanleak iraitzi; ta kanaandaŕak ayekin bizitzen gelditu ziran.
  7. Bañan, Ixrael’ek sendotu zanean, zergapeko egin zitun ayek; iraitzi gabe, ordea.
  8. Eparain’daŕek berebat, Gazer’ko kanaandaŕak ez zituten iraitzi; eta, kanaandaŕak Gazer’en gelditu ziran, ayen artean bizitzen.

Zabulon’daŕ, Aser’taŕ, Neptali’taŕ eta Dan’daŕak

  1. Zabulon'daŕek ez zituten Ketoron’go ta Naalol’go kanaandaŕak iraitzi; eta, kanaandaŕak ayen artean gelditu ziran zergapekotzat bizitzen.
  2. Aser’taŕek ez zituten Akor’tik, Sidon’dik, Aalab’etik, Akazib’etik, Elba’tik, Apek’ etik eta Eŕoob’etik kanaandaŕak iraitzi.
  3. Eta ayen artean bizi izan dira, kanaandaŕak iraizteke.
  4. Neptali’taŕek ez zituten Bet-Sames’ko ta Bet-Anat’eko kanaandaŕak iraitzi; ta luŕ artako kanaandaŕen artean bizi izan dira; baña Bet-Sames’ko ta Bet-Anat’eko kanaandaŕak, zergapekotzat eukirik.
  5. Amoŕtaŕek mendietara bazteŕtu zituten Dan’en semeak, ta oriei ordokira yeixten ez zieten utzi.
  6. Amoŕ’taŕek Ar-Ares’en, Ayalon’en ta Salebin’en gelditu nai zuten; baña, Yose’ taŕen esku gogoŕak zergapeko egin zitun.
  7. Amoŕ’taŕen muga Akarabin-mendietatik Sela’ra ta andik aruntzago zoan.

2

Bokin’en

  1. Yaube’ren aingeruak Galgal’dik Bokin’a igota esan zun: «Nik Aigito’tik atera ta zuen arbasoei egindako ziñaren arauz damaizuedan luŕaldera ekaŕi zaituzt. Ta esan dut: Ez dut iñoiz ere autsiko zuekin egin dudan ituna,
  2. luŕ ontako eŕiekin zuek ez elkaŕtzekotan ta ayen opaŕiak ez iraultzekotan. Baña nere mintzoa ez duzute entzun nai izan. Zergatik egin duzute ori?
  3. Beraz Nik esan dut: Ez ditut zure auŕeandik iraitziko; aidamenean ditukezute; ta ayen yainkoak xedeba izango zazkizue». *
  4. Yaube’ren aingeruak itzok esan zitunean, eŕia oyuz ta negaŕez asi zan.
  5. Argatik toki ari Bokin izena ezaŕi, ta opariak Yaube’ri eskeñi zizkioten. *
  6. Yosue’k eŕia igoŕi zun, ta Ixrael’go semeak banatu ziran nor bere luŕaldeaz yabetzeko.

Eŕiaren sayeskeri beŕia

  1. Yosue’ren egun guzietan, baita gero ere, Ixrael’en alde Yaube’k burututako egite aundiak Yosue’rekin ikusi zituten zaŕak bizi izan ziraño, eŕia Yaube’renganako kirmen azaldu zan.
  2. Bañan eun ta amaŕ urte zitula, Yosue, Nun’en seme ta Yaube’ren moŕoya, il zan.
  3. Ta obiratu zuten aren yarauntsiko luŕean, Tamnat-Sare’n, Eparain-mendietan, Gaas-mendiaren ipaŕaldean.
  4. Gizaldi ua osoa bere arbasoei bildu zitzayonean, aren ondoren soŕtutako gizaldi beŕiak ez zun Yaube ezagun izan, ezta Ixrael’en alde Ark egin zuna ere.
  5. Ixrael’go semeek Yaube’ ren begietan txaŕ-txaŕa dana egiten zuten; Baal’ei atxiki zitzazkien.
  6. Aigito’tik atera zitun bere arbasoen Yainko Yaube utzita, yainko aŕotzengana, inguruko eŕien yainkoengana yo zuten, ta makuŕtu zitzazkien, Yaube’ ren aseŕea oŕela pizturik.
  7. Yaube utzita, Baal ta Astarte’ei menderatu zitzazkien. *
  8. Yaube’ren aseŕea irazeki zan Ixrael’en auŕka ta lapuŕen eskuetan utzi zitun, ta inguruko etsayei saldu zizkien; ta gerokoan ezin buru egin zieten beren etsayei.
  9. Ayek odonora irteten ziralarik, an zan Yaube’ren eskua ayen kalterako, Yaube’k zin eginda esan zienez, ta laŕi-laŕi auŕkitu ziran.
  10. Alako aldietan ebazleak eraikitzen zizkien, laŕutzaľeen eskutik atera zitzaten. Bañan, ebazle ayei ere yaramonik ez zegieten; ostera ere, yainko aŕotzei atxiki ta auzpeztu zitzazkien.*
  11. Ayen arbasoek Yaube’ ren aginduz ibiľitako bidetik lasteŕ sayestu ziran, bestela ibiltzeko.
  12. Yaube’k ebazletzat ayen artetik norbait yaŕtzen zienean, Yaube ebazlearekin izaten zan, ta ebazlea bizi zaño etsayen eskutik yagoten zitun, etsayek ito ta laŕutuak zebiltzan ixraeldaŕen negaŕez kupituta.
  13. Bañan ebazlea ilda gero, biuŕtu ta beren gurasoak baño okeŕagotzen ziran, ta yainko aŕotzengana, moŕoitzat ayei makuŕtzeko, yotzen zuten, beren gaiztakeri ta okeŕak utzi gabe.
  14. Argatik Yaube’k, Ixrael’ en auŕka aseŕez suminduta esan zun: «Eŕi onek nik aren arbasoekin egin nun ituna autsi, ta nere mintzoa aditu nai ez dun ezkero,
  15. Nik ere ez dut ayen auŕetik iraitziko, Yosue il ondoren gelditu diran eŕietako bat ere.
  16. Eta ayen bitartez azteŕtu nai dut, ixrael’ek Yaube’ren bidean, bere arbasoek bezela, ote dirauken».
  17. Ala izan zan; Yaube'k eŕi ayek luŕaidetik lasteŕ oiltzeke utzi zitun eta Yosue´ri eskuratzeke laga.

3

Zein ta zertarako utziak ziran eŕi ayek

  1. Ona emen, Ixrael, ta batez ere Kanaan’go gudak ikusi ez zituten guziak azteŕtzeko, Yaube’k an utzitako eŕiak:
  2. eta ori, guda ayek ez zezaguzten Ixraeldaŕen gizaldietan guda-azteŕketaz sena azteko bakaŕik;
  3. Pilist’etaŕen bost buruzagiak, ta Liban’go Kanaandaŕ, Sidon’daŕ, ta Eu’taŕ guziak, Baal-Ermon menditik Amat’ eko saŕguraño.
  4. Ixrael azteŕtzeko ta Yaube’k Moxe’ren eskuz ezaŕitako aginduei menderatzen ote-zitzayenentz ikusteko Yaube’k an utzi zitun.
  5. Beraz Ixrael’go semeek kanaandaŕen, eutaŕen, amoŕtaŕen, pereztaŕen ta yebustaŕen artean bizi izan ziran,
  6. ayen alabak emaztetzat aŕtu ta berenak ayei emanaz ta ayen yainkoak yauretsiz.

Otoniel

  1. Ixrael’go semeek Yaube’ ren begietan txaŕa dana egin zuten, ta beren Yainko Yaube antzirik, Baal’ei ta Astarte’ei atxiki zitzazkien.
  2. Ta Yaube’k, Ixrael’en auŕka aseŕetuta, Aram-Marain’go eŕege Kusan-Eŕasatain’i saldu zizkion; ta Ixrael’en semeak Kusan - Eŕasatain’i menderatuak egon ziran zortzi urtez. *
  3. Bañan Ixrael’go semeek Yaube’rengana oyuka yo zuten, ta yaregin zitzaken yaregiľe bat, Otoniel, eraiki zien. Otoniel, Kenez’en seme zan; au, beŕiz, Kaleb’en anaya, Kaleb baño gazteagoa.
  4. Yaube’ren Atsa arengana ezkero, Otoniel Ixrael’en ebazle yaŕi ta gudara irten zan. Yaube’k Aram’eko eŕege Kusan-Eŕasatain eskuetara ekaŕi zion; ta eskuok gogoŕak izan ziran Kusan-Eŕasatain’entzat.
  5. Luŕaldeak beŕogei urteko atsaldia izan zun; ta Otoniel, Kenez’en semea, il egin zan.

Aod

  1. Bañan Ixrael’go semeak Yaube’ren begietan txaŕa dana egitera itzuli ziran; ta Yaube’k Moab’eko eŕege Egolon indaŕtu zun Ixrael’en auŕka, Yaube’ren begietan txaŕa dana egin zutelako.
  2. Egolon, amondaŕak eta amaleketaŕak berekin bildurik, Ixrael’en auŕka yoan zan au poŕokatuz eta Palma-iriaz yabetuz. *
  3. Ta Ixrael’go semeak Moab’eko eŕege Egolon’i menderatuak egon ziran emezortzi urtez.
  4. Bañan Ixrael’go semeek Yaube’ri ots egin zioten; ta Yaube’k yareiľe bat eraiki zien, Aod benyamindaŕa, Gera’ren semea, ezkeŕtia. Arek eramanez Ixrael’en semeek esku-erakutsiak Moab’eko eŕege Egolon’i bidali zizkioten. *
  5. Aod’ek ao biko ayotz bat, ukai bat luze, beretzat egiña zeukan, ta soñekoaren azpian eskuiko istaŕari ezaŕita zeramala,
  6. esku-erakutsiak Moab’ eko eŕege Egolon’i eskeñi zizkion. Egolon gizena zan oso.
  7. Aod’ek esku-erakutsiak eskeñi ondoren, ekaŕi zitutenak igoŕi zitun.
  8. Ta berak, Galgala’ko zedaŕietatik itzulirik, eŕegeri esan zion: «Eŕege; aopeko bat dut zuretzat». Eŕege’k «Ixo» esan zion; ta arekin ziranak oro irten ziran arenetik.
  9. Egolon bakaŕik zegon udagela batean eserita; ta Aod’ ek arenganatuta esan zion: «Yainkoarengandik gezna dut zuretzat». Ordun Egolon aultitik yaiki zan.
  10. Ta Aod’ek, ezkeŕa edaturik, bere eskuiko istaŕaldetik ayotza aŕtu ta sabelean saŕtu zion,
  11. burniarekin kideŕa ere gantzaren baŕnean murgilduta uzten ziola; inkariak, ostera, Egolon’i zerizkion.
  12. Bereala Aod soŕtu zan, ataritik gelako atea itxi ta atagaz sendotu ondoren.
  13. Bera soŕtutakoan, Egolon’en moŕoyak etoŕi ziran; ta, ara, gelako atea itxia ikustean, esan zuten: «Geŕikoa lasatuta kokoriko dago, noski, txoritokian.» *
  14. Aspeŕtzeraño aren zai egon ziran, ta, ara, gelako atea irikitzen ez bait-zun, giltza aŕtu ta atea iriki zuten; ta, ara, ayen nagusia luŕean iľik zetzan.
  15. Oŕela ayei berandutu zitzaien bitartean, Aod yoana zan, ta zedaŕiak igarota, Seirat’a igesi eldua.
  16. Bertara ordukoxe, turuta yo zun Eparain-mendian; ta Ixrael’go semeak yetxi ziran arekin menditik, auŕelari zeramatela.
  17. Ta esan zien: «Zatozte nirekin; zuen etsai Moab’etaŕak eskuetara Yaube’k dakazkizue-ta». Aren ondoren yetxirik, beraz, Yordan-ibiak Moab’untz aŕtu zituten, igarobiderik iñori utzi gabe.
  18. Garai artan amaŕ miľa bat moabetaŕ poŕokatu zituten, guziak guda-gizon eŕutsuak izan aŕen; iñor ere ezin itzuri zan.
  19. Egun artan Moab Ixrael’ en mendean apalik gelditu ta luŕaldea larogei urtez atseden zan.

Samgar

  1. Aod’en uŕena Samgar, Anat’en semea yaiki zan ebazle: seireun pilistaŕ idi-akuluz poŕokatu zitun; ta Ixrael yagon zun.

4

Debora

  1. Beŕiro Ixrael’en semeek Yaube’ren begietan txaŕ-txaŕa dana egin zuten.
  2. Ta Yaube’k Kanaan’go Asor’en eŕege Yabin’en eskuetara eratoŕi zitun. Aren gudal-buru nagusia Sisara zan, eta Aroset-Goim’en bizi zan.
  3. Ixrael’go semeek Yaube’ri ots egin zioten, Yabin’ek, bederatzireun burni-gurdi bait-zeuzkan, eta ogei urte ezkero Ixrael gogoŕ zerabiľen.
  4. Garai artan Ixrael’go ebazle Debora igaŕlea, Lapidor’en emaztea, zan.
  5. Ebaztaulkia bere izeneko palmatze baten gerizpean zun, Eŕama ta Bet-El’en artean, Eparain-mendian: ta Ixrael’go semeak arengana igotzen ziran auzitarako.
  6. Neptali’ren Kedes’tik etoŕtzeko, Barak, Abinoan’en semeari, deiturik, esan zion: «Oŕa Ixrael’go Yainko Yaube’k agintzen duna: Zoaz Tabor mendira; ta Neptali’ren ta Zabulon’en semeetatik amaŕ miľa gizon zurekin bildu ta aŕ itzazu.
  7. Ta nik eratoŕiko dizut Kison-eŕekara Sisara, Yabin'en gudalburu nagusia, bere gurdi ta gudaloste guziekin, ta eskuetara emango dizkizut».
  8. Barak’ek yardetsi zion: «Nirekin ba’zatoz, ba-noa; ez ba’zatoz, ordea, ez noake».
  9. Debora’k esan zion: «Ba-noa zurekin; Sisara Yaube’k emakume baten eskuetan yaŕiko du-ta». Ta yaikirik, yoan zan Kedes’a Barak’ekin.
  10. Barak’ek Zabulon ta Neptali bildu zitun Kedes’en, ta igo zan amaŕ miľa oñezkoekin; ta arekin Debora ere igo zan.
  11. Eber Kin’daŕak, Moxe’ ren aide Obab’en yatoŕikoak, bere anai kindaŕetatik Kedes ondora alde egiñik, bere kapaŕa Senin’go artadian eraiki zun.
  12. Barak, Abinoan’en semea, Tabor-mendira igo zala Sisara’ri esan ziotenean,
  13. bere gurdi guziak, bederatzireun burnizko gurdi, ta arekin zan eŕi osoa bildurik, Sisara yoan zan Aroset-Goim’ etik Kison eŕekaraño.
  14. Ordun Debora’k Barak’i esan zion: «Yaiki zaitez; gauŕtxe bait-dagoke zure eskuetan Sisara, Yaube’k emana. Ez al da irten Yaube zure auŕean?» Beraz, Barak yetxi zan Tabor menditik, amaŕ miľa gizon zeŕaizkiolarik.
  15. Ta aren begietan Yaube’k Sisara ta aren gurdi ta gudagizon guziak ezpataz abaŕikatu zitun. Sisara’k bere gurditik yetxirik, anka egin zun.
  16. Ta Barak’ek gurdi ta gudalostea esetsi zitun Aroset-Goim’año, ta Sisara’ren gudaloste osoa ezpataz yota erori zan: bat ere ez zan itzuri.
  17. Sisara’k oñez Eber kindaŕaren emazte Yael’en kapaŕera iges egin zun; Yabin, Asor’ko eŕege ta Eber kindaŕaren etxea elkaŕen onezkoetan bizi bait-ziran.
  18. Yael’ek Sisara’rengana soŕturik esan zion: «Saŕtu nerera, ene yauna, saŕtu belduŕik gabe». Sisara, beraz, aren kapaŕera yoan zan, ta Yael’ek estalki batez ostendu zun.
  19. Sisara’k esan zion: «Idazu, aŕen, ur pixka bat edateko, egaŕi naiz-ta».
  20. Yael’ek esne-zaragia iriki ta edaten eman zion; ta beŕiz estali zun.
  21. Sisara’k esan zion: «Egon, kapaŕeko atean; ta «ba-al da emen iñor?» esanez galdezka norbait ba-datoŕkizu, erantzuyozu: «Ez».
  22. Bañan Eber’en emazte Yael’ek kapaŕeko ziri bat aŕtu zun, ta malua eskuan eramanez, arenganatu zan isiľik, eta, nekearen nekez Sisara lozoŕo bait-zegon, ziria lokietan saŕtu zion, beste aldetik ziria luŕean yosirik. Sisara il egin zan. *
  23. Ta ara, Barak Sisara esesten. Yael’ek arengana soŕtu ta esan zion: «Zatoz, ta erakutsiko dizut biľa zabilzkion gizona. Barak saŕtu zan kapaŕera; ta ara, Sisara iľik etzana, ta aren lokietan ziria.
  24. Oŕela apaldu zun Yaube’k egun artan Yabin, Kanaan’go eŕege, Ixrael’daŕen begietan.
  25. Ta ixraeldaŕen eskua geroago ta astunagoa izan zan Kanaan’go eŕege Yabin’entzat, suntsitu zuten arte.

5

Debora’ren eresia

  1. Egun artan Debora’k eresi au Abinoan’en seme Barak’ekin abestu zun:
  2. Burua oldez eskeintzen Ixrael yarein duzutenok, goretsazute Yaube!
  3. Entzun, eŕegeak! Aditu nagusiak! Nik, bai nik, abestuko diot Yaube’ri, eresiko diot Ixraei’en Yainko Yaube’ri.
  4. Yaube! Seir’tik Zu irtetean, Edom’go landetan Zu ibiltzean, luŕa asi zan ikaraz, ortzia izerdiz, odeyak negaŕez.
  5. Yaube’ren auŕean mendiak urtu ziran, Ixrael’go Yainko Yaube’ren auŕean, Sinai zotukatu zan.
  6. Anat’en seme Samgar’en egunetan, Yael’en egunetan, bideak iñor gabe ziran, ta bideztiak zirkuetan zebiltzan.
  7. Eŕixkak Ixrael’en ustuak ziran, ustuak, Debora au yaiki naizan arte Amatzat, Ixrael’en yaiki naizan arte.
  8. Yainko beŕiak Ixraei’ek autu, ta ara guda atauŕean!, babeskirik ez da Ixrael’en ikusi, ezta aiztamakiľik ere beŕogei miľatan!
  9. Ixrael’go nagusiengana narama biotzak, oldez eskeñi diran eŕiko semeengana; goretsazute Yaube!
  10. Asteme zuriz zabiltzatenok, auzitarako esertzen zeratenok, eta bideetan zabilzatenok, mintzo zaitezte.
  11. Urzun bildutakoen tokietan gezi-erausien ordez erausiak Yaube’ren zuzentasunaz ta Beraren eŕukiaz izango dira gauŕgero Ixrael’go zelayetan, Yaube’ren eŕia iri-ateetara yeixtean.
  12. Yaiki, yaiki, Debora; yaiki ta abes egizu; yaiki, Barak, Abinoan’en semea; eraman zure atxiľoak.
  13. Orain eŕiarekin yetxi dira itzuritako azkaŕak, eta azkaŕen artean Yaube datoŕ.
  14. Eparain’dik Amalek’enean eŕoak egin ditutenak; Eparain’en ondoren Benyamin, berari bildua; Makir’tik yetxi dira nagusiak, eta Zabulon’dik aginte-zigoŕdunak.
  15. Ixakar’taŕen buruzagiak Debora’rekin dira, ta arekin aranera Ixakar leyatzen da, Barak’i daŕayola. Eŕuben’en alderdietan biotz-erabaki aundiak!
  16. Zergatik gelditu zera laŕetartean artzai-txilibituak aditzen? Eŕuben’en alderdietan biotz-erabaki aundiak!
  17. Galaad gelditu da Yordan’ez aindi; eta Dan zertarako dago ontzietan? Aser itxasegian datza, aren bazteŕetan koka.
  18. Zabulon’ek bere bizia gal-zorian yaŕi du ta orobat Neptali’k goiko landan.
  19. Eŕegeak etoŕi dira guda egiten, Kanaan’go eŕegeek guda egin digute Tanak’en, Magedo’ko ur-egian; gura zuten ziľaŕa yaso eziñik, ordea.
  20. Ortzitik buŕukatu dira izaŕak, beren tokietatik Sisara’ren auŕka.
  21. Beñola Kadumin zeritzan Kison eŕekak etsayak biribilka daroaz. Ene biotza! Istika itzazu indaŕez.
  22. Orduko zaldien apo-zarata, zaldizkoen orkatzez eragindal
  23. Birao egiozute Meroz’i—dio Yaube’ren aingeruak — birao egiezute ango semeei, azkaŕekin Yaube’ri lagun etoŕi ez zazkie-ta.
  24. Onetsia emakumeetan Yael, Eber kindaŕaren emaztea! kapaŕeko emakumeetan onetsia!
  25. Sisara’k ura eskatu; Yael’ek esnea eman; ontzi bikañean esne gaña eskeñirik.
  26. Esku batean ziria, ta eskuyan arotz-malua aŕtuta, Sisara yo du; burua ebaki, ta lokia autsi ta alderik alde zulatu.
  27. Sisara aren oñetara aldaroka erori, aldaroka erori ta luŕ yoa datza; erori ta bertan arenak egin du.
  28. Sisara’ren ama leyotik so dago, leyo-saretikan intzirika: «Zer dala-ta, aren gurdia etoŕtzeko ain nagi?» «Zer dala-ta ain astitsu aren orgaen uxtua?»
  29. Aren andere zûŕek darantzuyote, ta berak ayen itzak bere baitan darabiltzi:
  30. «Agian erazkiñak aŕtu ta banatzen ari dira >; «neska bana edo biña gizonentzat», «yazki edeŕak Sisara’rentzat, yazkitantodun nabaŕak», «alde ta alde margo nabaŕez apainduak», «eta lepoko oyal yostoŕatzez margoztuak erazkintzat».
  31. «Oŕela suntsi beitez zure etsai guziak. Yaube!» «Maite dutenak, beŕiz, izan beitez» «bere argi istatsuz» «yaikitzen dan eguzkia bezela».
  32. Oŕezkero luŕaldea beŕogei urteko pakez gelditu zan.

6

Madian’daŕak Ixrael’en aurka

  1. Ixrael’go semeek Yaubc’ ren begietan txaŕa dana egin zuten, ta Yaube’k Madian’en eskuetan utzi zitun zazpi urtez.
  2. Madian’en eskua gogoŕtu zan Ixrael’en auŕka; ta Madian’i buruz Ixrael’go semeek gertu zituten berentzat mendietan diran obi, zulo ta babestokiak.
  3. Ixrael’ek ereindakoan, aren auŕka Amalek’etaŕekin Madian igota yoan zan.
  4. Ta Ixrael’en auŕez kapaŕdia eraikirik, luŕeko zituak abaŕikatzen zizkieten Gaza’raño, bizigaŕirik Ixrael´en uzteke, ez ardirik, ez idirik, ez astorik.
  5. Igotzen bait-ziran beren artalde ta kapaŕekin, otiak bezain kopurutsu. Ayek ta ayen gameluak zenbakaitzak ziran, ta bazteŕaldeak laŕakitzeko zetozan.
  6. Madian’en auŕean Ixrael txuŕunduta zegon; eta Ixrael’ go semeek Yaube’ri ots egin zioten.
  7. Madian’i buruz Ixrael’go semeek ots egin ziotenean,
  8. Yaube’k igaŕle bat bidali zien, esanez: «Oŕa zer dion Ixrael´go Yainko Yaube’k; Nik Aigito’tik ekaŕi ta yopu-etxetik atera ziñuztan.
  9. Nik aigitoaŕengandik eta zuen sakatzaľe guzien eskutik yarein ziñuztan. Nik uxatu ditut zuen auŕeandik, eta ayen luŕaldea eman dizuet.
  10. Nik esan dizuet: Ni naiz zuen Yainko Yaube. Amoŕtaŕen luŕaldean zaudeten ezkero, ez izan ayen yainkoen belduŕ. Zuek, beŕiz, ez duzute nere mintzoa entzun nai izan».

Gedeon Ixrael yareiteko autua

  1. Yaube’ren aingerua Epara’ra yoan, ta an Abiezer’ en yatoŕiko Yoas’i zegokion artepean eseri zan. Gedeon, Yoas’en semea, garia dolarean yotzen ari zan, Madian’en eskuetatik yagoteko. *
  2. Ta Yaube’ren aingerua auŕkeztu zitzayon esanez: «Yaube da zurekin, gizon azkaŕ!»
  3. Gedeon’ek yardetsi zion: «Otoi, ene yauna: Yaube gurekin ba’da. nola etoŕi zaigu guzi au? Ta non dira Aren egite aŕigaŕiak? Gurasoek azaltzen zizkigutenean esaten bait-zuten: «Ez al gaitu Yaube’k Aigito’tik atera? Orain, beŕiz, Madian’en eskuetan utzi gaitu».
  4. Yaube’k ordun so egin ta esan zion: «Zoaz, ta zure indaŕ oŕez yareizu Ixrael Madian’en eskutik. Ez ote-naiz Ni bidaltzen zaitudana?»
  5. Gedeon’ek yardetsi zion: «Ene bada! Yauna; zerez yareingo dut Ixrael? Manase’renean nire narea apala da; eta, aitarenean apalena ni».
  6. Yaube’k esan zion: «Ni izango naiz zurekin, ta gizon bakaŕa bezela, Madian poŕokatuko duzu».
  7. Gedeon’ek erantzun zion: «Zure begietan eŕukia idoro ba’ dut, zantzu bat idazu, darauskidana Zu zerala dazagudan.
  8. Ta aŕen, ez aldendu emendik, Zuregana itzuli, ta nere oparia ekaŕi eta zure auŕean yaŕi dukedan arte». Ta Yaube’k esan zion: «Zu itzuli arte emen egongo naiz».
  9. Gedeon, berean saŕtu zan, ta antxume bat gertu, epha bat garagaŕez otiľak egin, aragia saskian ta aragi-salda eltzean ipiñirik, artepera ekaŕi ta eskeñi zizkion.
  10. Yaube’ren aingeruak esan zion: «Aragia ta otiľak aŕtu ta yaŕi itzazu aŕkaitz onen gañean ta uriña ixurazu». Ala egin zun.
  11. Ordun Yaube’ren aingeruak eskuan zeukan makiľaren erpiña auŕeratuz, ikutu egin zitun aragia ta otiľak; eta suak, aŕkaitzetik yaikirik, aragia ta otiľak irentsi zitun; ta Yaube’ren aingerua aren begitandik yoan zan.
  12. Gedeon’ek, Yaube’ren aingerua zala ikusita, esan zun: «Ene negaŕgaŕia! Yainko Yaube! Yaube’ren aingerua bekoz-beko ikusi dut-eta». *
  13. Yaube’k esan zion: «Naretu zaitez; ez izutu; ez zera ilko».
  14. Gedeon’ek opaŕi bat an eraiki zun, ta Yaube Xalom izena ezaŕi zion; Abiezer’taŕen Epara’n gauŕdaño dago. *
  15. Gau artan Yaube’k esan zion: «Aŕtu zure aitaren txekoŕa, ta zazpi urteko beste zezen bat; eta irauli zure aitak dun Baal’en opamaya, ta ebaki ondoko axera.
  16. Ta aŕkaitz onen gañeko toki egokian opamai bat zure Yainko Yaube’ri eraikiozu; aŕtu zezena ta an ebakitako oyanaren eguŕ gañean eŕopatzat eskeñiozu».
  17. Gedeon’ek, bere yopuetako amaŕ gizon aŕturik, dana Yaube’k esan zionez egin zun. Ta bere aitaren etxearengatik eta iritaŕengatik egunez egiteko belduŕ bait-zan, gauez egin zun.
  18. Biaramuneko goizean iritaŕak yaiki orduko, ara! Baal’ en opamaya iraulia zan, inguruko oyana ebakia, ta Gedeon’ek eraikitako opamai gañean bigaŕen zezena eŕopatzat eskeñia.
  19. Ta elkaŕi zesayoten: «Nork egin du ori?» Biľa ta galdeka ibiľi ondoren elkaŕi esan zioten: «Yoas’en seme Gedeon’ek egin du ori».
  20. Ordun iritaŕek Yoas’i esan zioten: «Atera ona zure semea, il dezagun; Baal’en opa- maya irauli ta ondoko oyana ebaki du-ta».
  21. Yoas’ek esan zien bere auŕka an zitun guziei: «Baal’en alde irten zerate, beraz? Yareingo al-duzute? Biarko il bedi aren alde legokena. Yainko baldin ba’da, bere alde irten bedi opamaya irauli dionaren auŕka».
  22. Ta egun artatik Gedeon’i Yerobaal izena ezaŕi zioten, esanez: «Baal’ek bemayo buru; arena bait-zan iraulitako opamaya».

Gedeon’ek etsayen aurka Ixrael deitzen

  1. Madian osoa, Amalek eta egoaldekoek bat eginda, auŕeratu ta Yezrael ordokian kapaŕdia yaŕi zuten.
  2. Gedeon’ek ere, Yaube’ ren atsez suspeŕtuta, turuta yo zun; ta Abiezer’taŕak bildu zitzazkion.
  3. Geznariak Manase osoan banatu zitun, ta Manase ere bildu zitzayon; ta berebat Aser’i, Zabulon’i ta Neptali’ri geznariak bidali zizkielarik, auek ere igo ziran arekin biltzeko.
  4. Ta Gedeon’ek Yainkoari esan zion: «Nere eskuz Ixrael yareiteko ba’zera, esan duzunez,
  5. ara, laŕañean artiľea yaŕiko dut: artilea bakaŕik intzez uyelduta, enparauko luŕa legoŕ gelditurik, agertzen ba’da, ezagungo dut nere eskuz Ixrael yareingo duzula, esan duzunez». *
  6. Ala gertatu zan: biaramuneko goizean yaiki zan, ta artiľea maŕuskatuz, intza eratxi zion, ontzi bat urez beterik.
  7. Ordun Gedeon’ek Yainkoari esan zion: «Ez bekit zure aseŕea sumindu: bein bakaŕik mintzatuko natzaizu; beste azteŕaldi bat egin nai nuke artiľez. Orain artiľea bakaŕik legoŕ, ta laŕain osoa intzez beterik ager bedi».
  8. Ala egin zun gau artantxe Yainkoak: artiľea legoŕ, ta laŕain osoa intzez beterik gelditu zan.

7

Buŕuka gertutzen

  1. Goizean, Yerobaal ere zeritzan Gedeon’ek, eta arekin eŕi osoak, yaikirik, kapaŕdia yaŕi zuten Arad’eko ituŕi gañean; Madian’en kapaŕdia, beŕiz, kapaŕdi onen ipaŕalderuntz aranean zan, More muño ondoan.
  2. Ta Yaube’k Gedeon’i esan zion: «Geiegia duzu oŕenbesteko lagun-saiľa, aren eskuetan Madian Nik yaŕtzeko. Iľaŕaindu bait-leiteke Ixrael nere auŕka esanez: «Neronen eskuak yarein nau».
  3. Aldaŕi au egizu, beraz, ta eŕi osoak bentzu: «Ba-al-da zuenean erabe ta belduŕtirik? Atzera itzul bedi Gelboe-menditik». Eta gizatalde artako ogei ta bi miľa gizon itzuli, ta amaŕ miľa gelditu ziran.
  4. Yaube’k Gedeon’i esan zion: «Geiegia duzu oraindik eŕia. Ur-ondora eramatzizu, ta an bereiziko dizkizut aukerako gizonak. «Boa ori zurekin» zuri Nik esanda, zurekin yoatekoa dukezu. Ta «Ori ez bedi yoan zurekin» zuri Nik esanda, ez dukezu alakoa zurekin yoateko».
  5. Gedeon’ek, eŕia ur-ondora eraman zunean, Yaube’k esan zion: «Zakuŕek bezela ura miazkatu duketen guziak alde batera bereiz itzazu, ta edateko belaunikatu leitezkenak oro, beste alde batera». *
  6. Irureun izan ziran ura eskuan aŕtu ta andik miazka edan zutenak; osterantzekoak, beŕiz, belaunikatu egin ziran ura edateko.
  7. Ordun Yaube’k Gedeon’i esan zion: «Ura eskuan miazkatu duten irureun oriekin yareingo zaituzt, eta Madian zure eskuan yaŕiko dut; osterantzekoak biyoaz nor bere tokira.
  8. Orien artetik yanari ta turutak aŕtuta, beraz, Gedeon’ ek irureun gizonak berekin geldirazi, ta beste ixraeldaŕak norberaren kapaŕera igoŕi zitun. Madian’en kapaŕdia beitian zan ordokian.
  9. Gau artan Yaube’k Gedeon’i esan zion: «Yaiki zaitez ta yetxi kapaŕdi orietara; zure eskuan erortzeko ditut-eta.
  10. Yeixteko belduŕ ba’zera, yetxi bedi zurekin Para, zure moŕoya.
  11. Darasatena adituta, sendotuko dira zure eskuak kapaŕdiaren auŕka yeixteko». Bere moŕoi Para’kin, beraz, yetxi zan kapaŕdiko auŕelarien tokiraño.
  12. Madian, Amalek eta soŕtaldeko guziak ordokian zeuntzan, otiak bezain kopurutsu; ta ayen gamelu-tirlua, itxas-ertzeko ondaŕak bezain zenbakaitza zan.
  13. Gedeon eldu zanean, ara! norbait beste bati amets au edesten ari zitzayon: «Begira; amets bat egin dikat: garagaŕezko opil bat kapaŕdira zetoŕek biribilka, ta kapaŕera elduta erauntsi ta luŕera irauli duk, gañetik yo ta erabat iraulia utzirik».
  14. Aren lagunak erantzun ta esan zion: «Ori ez duk Yoas’en seme Gedeon ixraeldaŕaren ezpata baizik: Yainkoak Madian ta kapaŕdi osoa aren eskuan emanak dituk».
  15. Ametsa ta ametsaren azalkuntza aditutakoan, Gedeon makuŕtu zan, ta bereala Ixrael’en kapaŕdira itzulirik, esan zun: «Yaiki zaitezte; Madian’en kapaŕdia zuen eskuetara Yaube’k emana bait-du».
  16. Ta iru saldotan irureun gizonak sailkaturik, turuta bana eman zien, baita lusuil uts bana ere, ta lusuil bakoitzaren baŕnean zuzi bat.
  17. Eta esan zien: «So egin niri, ta nik bezela egizute. Kapaŕdi-ertzera ni saŕtu eta bertatik: egizute zuek nik egingo dudana.
  18. Nik eta nerekin diranek turuta yo ala, yo turuta zuek ere kapaŕdiaren inguru guzian, ta esazute: «Yaube’ren ta Gedeon’en ezpata».

Madian’en poŕokaldia

  1. Gauerdiko aldiaren asieran, zaitzaľeak aldatu ziranean, kapaŕdi-ertzera saŕturik, Gedeon’ek eta arekin ziran eun gizonek turuta yo ta eskuetan zeuzkaten lusuiľak puskatu zituten.
  2. Iru saldoetakoek ere turutak yo ta lusuiľak puskatu zituten; ta zuzia ezkeŕeko eskuan ta turuta eskuikoan yotzeko zekaŕtela; oyuka zesaten: «Yaube’ren ta Gedeon’en ezpata!»
  3. Nor bere tokian kapaŕdi-inguruan zeudela; kapaŕdian, dana naspil, oŕo, anka-yotze.
  4. Irureunak bitartean turuta yo ta yo zeuden; ta Yaube’ ren eragitez, kapaŕdiko guziak ezpataz elkaŕen auŕka zebiltzan.
  5. Ta Sera’runtz iges egin zuten Bet-Seta’raño ta Abel-Mebula’ren mugaraño Tebat-aldean; ta Ixrael’go gizon guziak, Neptali’tik, Aser’tik eta Manase osotik bildu ziran, ta Madian esetsi zuten.
  6. Gedeon’ek geznariak bidali zitun Eparain’go mendietara esanaz: «Yetxi zaitezte, bidea Madian’i eragoztera, ta auŕeratu zakizkiote ur-ibiak eta Yordan’eko igarobideak Bet-Bera’ño yagoteko».
  7. Ta Madian’go buruzagi bi, Oreb eta Zeb, atxiľoturik il zituten, Oreb’en aŕkaitzean Oreb, eta Zeb’en tolarean Zeb. Ta Madian esetsi ondoren, Oreb’en ta Zeb’en buruak Gedeon’i ekaŕi zizkioten Yordan’ ez aindi.

8

Gedeon ta eparaindaŕak

  1. Eparaindaŕek Gedeon’i, zoŕozki izkatuz, esan zioten: «Zer da egin diguzuna, Madian’ en auŕka gudarakoan deitu ez gaituzularik?»
  2. Gedeon’ek yardetsi zien: «Zer egin dut, orain zuek egingo zenutenaren aldean? Abiezer’en txordoketa baño beñagoa ez ote-da Eparain’en mâts-biltzea?
  3. Yaube’k eskuetara Madian’go buruzagi Oreb eta Zeb eman dizkizue. Zer negike nik, zuek bezain-batekorik?» Aren itzok adituta, zekaŕkioten aseŕea ibitu zitzayen.

Sokot’ekoen ta Panuel’koen zitalkeria

  1. Gedeon ta arekin ziran irureun gizonak, Madian esesten Yordan’a elduta, beste egira igaro ziran nekaturik.
  2. An Sokot’ekoei esan zien: «Ogia emayezute, aŕen, nirekin datozan oriei; nekatuta bait-daude, ni bezela; Zebee ta Salmana, Madian’go eŕegeak esesten natoŕ-eta».
  3. Sokot’eko agintariek erantzun zioten: «Ba-al dira dagoneko zure eskuan Zebee’ren ta Salmana’ren eskuak, ogia zure gizonei guk emateko?»
  4. Gedeon’ek yardetsi zien: «Orizute, beraz; Zebee ta Salmana Yaube’k nere eskuetan yaŕi ditukenean, basoko eloŕiz ta iapaŕez aragia uŕatuko dizuet».
  5. Andik igo zan Panuel’a, ta lengo eskaria egin zien. Panuel’koek ere Sokot’ekoek bezela erantzun zioten.
  6. Ta Gedeon’ek esan zien: «Gudatik itzultzean doŕe au irauliko dut».
  7. Bitartean Zebee ta Salmana Karkor’en ziran, ta ayekin ekaldeko gudasail guzietatik bizirik gelditutako gizonak oro; amabost miľa-edo; eun ta ogei miľa ezpatari iľak bait-ziran.
  8. Gedeon’ek, txosnetan bizi ziranen bidetik Nobe ta Yegbaa’ren egoalderuntz igorik, poŕokatu zitun goganbeaŕik gabe eskieŕ zeuden etsayen kapaŕdiak.
  9. Zebee ta Salmana’k iges egin zuten; baña Gedeon’ek esetsita Madian’go eŕege bi ayek atzeman zitun, ayen gudasail guziak abaŕikatuz.
  10. Gedeon itzuli zan gudatik Ares-mendian baŕna.
  11. Ta Sokot’eko mutil bat aŕturik, galde egin zion, eta mutiľak idatzi zizkion Sokot’ eko irurogei ta amazapi agintari ta zaŕen izenak.
  12. Ordun Gedeon’ek Sokot’ ekoengana eldurik, esan zien: «Oŕa Zebee ta Salmana. Orietaz esan zenidaten: «Ba-al dira dagoneko»zure eskuan Zebee ta Salmana’ren eskuak, eskatzen diguzun ogia zure gizon nekatuei guk emateko?»
  13. Ta iriko zaŕak atzemanik, basoko eloŕiz ta iapaŕez eo zitun Sokot’eko gizon ayek.
  14. Gañera Panuel’go doŕea irauli ta iriko gizonak il zitun.
  15. Zebee’ri ta Saimana’ri, beŕiz, esan zien: «Nolakoak ziran, zuek Tabor’en ildako gizonak?» «Zu bezelakoak» -erantzun zioten- «Eŕegekume tankeraz ziruditen».
  16. Ta Gedeon’ek esan zun: «Nere anayak ziran; nere amaren semeak. Ala Yaube! Bizirik yagon ba’zenitute, ez ziñuztedan ilko».
  17. Ta bere lenseme Yeter’i esan zion: «Yaiki ta il itzazu». Baña mutiľak ez zun bere ezpata erantzi; oraindik gazte izaki-ta, belduŕ bait-zan.
  18. Ordun Zebee’k eta Salmana’k esan zioten: «Yaiki ta zeroŕek yo gaitzazu, indaŕ-adiñean bait-zera». Yaikirik, beraz Gedeon’ek Zebee ta Salmana il ta ayen gameluen lepoko edeŕgaŕiak aŕtu zitun.

Gedeon’en azkeneko eglteak

  1. Ixrael’go gizonek Gedeon’i esan zioten: «Yaun yaŕi zakizkigu; bai zu, baita zure seme ta aren semea ere, Madian’en aztapaŕetik yaregin gaituzun ezkero».
  2. Gedeon’ek esan zien: «Ez natzaizue yaun yaŕiko, ezta nere semea ere; Yaube izango zaizue yaun».
  3. Berebat esan zien: «Eskari bat egingo dizuet. Izkidazute, aŕen, norberaren aŕapakiñetako eraztunak». Etsayek, ismaeldaŕ zuŕean, uŕezko eraztunak bait-zekazten.
  4. «Pozik emango dizkizugu» erantzun zioten. Ta oyal bat yauŕirik, norberaren aŕapakiñetako eraztunak an bota zituten.
  5. Oŕela bildutako eraztunen azta miľa ta zazpireun uŕe sikelekoa izan zan; Madian’go eŕege ayek zekazten edeŕgaŕi, pitxi ta purpurazko yantziak ta ayen gameluen lepokoak aipatzeke.
  6. Alako uŕez Gedeon’ek epod bat egin ta bere iria zan Eparain’en ezaŕi zun. Epod ua zala-ta Ixrael osoa bertan yaureskeriz lizundu zan; epod ua Gedeon’i ta aren etxeari xedeba zitzayoiarik. *
  7. Madian apal-apal gelditu zan, burua beŕiz yasotzeke, ta luŕaldeak beŕogei urteko atsedena izan zun Gedeon’en egunetan.
  8. Yerobaal, Yoas’en semea, berera itzuli ta an egon zan.
  9. Gedeon’en seme-alabak irurogei ta amaŕ izan ziran; guziak bere belauneko; emazte asko zitun-eta.
  10. Siken’en zeukan oaideak ere seme bat soŕtu zion; ta Abimelek izena ezaŕi zioten.

Gedeon’en eriotza

  1. Gedeon, Yoas’en semea, zori oneko zaŕtzaroan il zan; ta Abiezer’taŕen luŕaldeko Epara’n eortzi zuten, aren aita Yoas’en iľobian.
  2. Gedeon il ondoren, Ixrael’ go semeak Baal’ekin lizundu ziran beŕiro, yainkotzat Baal-Berit aŕturik. *
  3. Ta ez ziran beren Yainkoaz oroitu, inguruko etsai guzietatik Berak yarein zituiarik ere.
  4. Ta Gedeon Yerobaal’ek Ixrael’i egindako on guziak gora-bera, ez zuten aren etxearentzat begirunerik izan.

9

Abimelek

  1. Abimelek, Yerobaal’en semea, Siken’a yoan zan bere

amaren senideengana, ta ayei ta bere amaren belaunetxeko guziei itz egin ta esan zien:

  1. «Siken’go guzien belaŕitan adirazi itzazute itzok: Zer obesten duzute? Yerobaal’en seme guziak, irurogei ta amaŕ gizon, beraz, nagusitzat izatea, ala gizon bat bakaŕik?» Gomazute bai eta, ni zuen ezuŕ ta aragi naizala ere».
  2. Aren amaren senideek itzok Siken’go guzien artean baŕeyatu zituten; ta Siken’goen biotza Abimelek’engana makuŕtu zan, esanez.
  3. Ta Baal-Berit’en etxetik ziľaŕezko irurogei ta amaŕ sikel aŕtuta eman zizkioten. ziľaŕ onez Abimelek’ek zenbait gizon zirtzil ta alpeŕ akuratu ta yaŕaiľe izan zitun.
  4. Ta Epara’ra, bere aitaren etxera etoŕirik, aŕi baten gañean bere irurogei ta amaŕ anayak, Yerobaal’en semeak, il zitun. Yoatam, Yerobaal’ en seme txikiena, bakaŕik gelditu zan, ostendu izan zalako.
  5. Siken’go nagusi guziek Bet-Milo’ko guziekin elkaŕtu ta bildurik, Abimelek eŕegetzat aldaŕikatu zuten Siken’ go oroitaŕi-ondoan dagon artepean. *

Yoatam’en ukoa

  1. Egiñaren beŕi-yakin ala, Yoatam’ek, Garizim’mendi-tontoŕera igorik, Sikem’goei ots ogin ta esan zien: «Entzuidazute, Sikem’go nagusiok, Yainkoak entzun dezaizuen:

  1. Eŕege bat berentzat gantzutu nairik, Zugatzek oliondoarengana yo eta ari Esan zioten: «Eŕege yaŕi zakizkigu».

  1. Oliondoak esan zien: «Yainkoaren eta gizonen aintzarako Olioa soŕtu beaŕean, Zugatzen nagusi yaŕi nadiľa?» *
  2. Zugatzek, ordun, pikondoari esan zioten: «Zatoz eta eŕege yaŕi zakizkigu».
  3. Bañan, pikondoak esan zien:«Arnari goxo eta edeŕak ekaŕi orde, Zugatzen nagusi yaŕi nadiľa?»
  4. Mâtsondoari ere zugatzek esan zioten: «Zatoz eta eŕege yaŕi zakizkigu!»
  5. Eta, mâtsondoak erantzun zien: «Yainkoaren eta gizonen pozgaŕi Dan ardoa ekaŕi orde, Zugatzen nagusi yaŕi nadiľa?»
  6. Ordun zugatz guziek eloŕiari esan zioten: «Zatoz eta eŕege yaŕi zakizkigu!!»
  7. Eta, eloŕiak zugatzei yardetsi zien: «Egitan, zuen nagusilentzat gantzutu Nai ba’nauzute, etoŕi eta nere itzalpean Atseden zaitezte! Bestela, suak eloŕitik ler eginda Liban’go eretzak irentsi bitza». *

  1. Ikus orain, eŕegetzat Abimelek yasotzean zuzen ta egoki ari izan ote zeraten; Yerobaal’i ta aren etxeari buruz, zuzena ote-dan zuen yarduera; ta aren eskutik aŕtutako onari dagokion ordaña biuŕtzen ote-diozuten.

  1. Izan ere, nere aitak zuen alde guda egin du. ta bere biziaz ayola izan gabe Madian’ en eskutik atera zaituz.
  2. Zuek, beŕiz, orain nere aitaren sendiaren auŕka yaiki zerate, aren irurogei ta amaŕ semeak aŕi baten gañean il dituzute, ta aren neskame baten seme dan Abimelek, zuen anaya dala-ta, Sikem’go gizonen eŕegetzat yaso duzute.
  3. Ala ere, Yerobaal’i ta aren etxeari buruz guziotan zuzen ta bidez ari izan ba’zerate, poztu zaitezte Abimelek’ekin, ta poztu bedi ua ere zuekin.
  4. Ezezkoan, beŕiz, Abimelek’engandik sua irten bedi ta Sikem’go nagusiak eta Bet-Milo’ko etxea irentsi bitza: ta berebat Sikem’go nagusiengandik eta Bet-Milo’ko etxetik sua irten bedi ta Abimelek irentsi beza».
  5. Oŕezkero Yoatam Bera’ ra igesi yoan ta an gelditu zan, bere anai Abimelek’en belduŕez.

Sikem’daŕak Abimelek’en auŕka

  1. Abimelek nagusitzat iru urtez bizi izan zan, Ixrael’en.
  2. Yaube’k Abimelek’en ta Sikem’daŕen artean bekaitza piztu zun; ta Sikem’go nagusiak Abimelek’engandik sayestu ziren, *
  3. Yerobaal’en irurogei ta amaŕ semeei egindako bidegabekeria ta berayen odola, ayen iltzaľe ta anaya zan Abimelek’i ta anayak iltzeko lagun etoŕi zitzazkion Sikem’go nagusiei, gañera eror zekizkien.
  4. Sikem’daŕek mendi gañetan baŕandariak yaŕi zituten; ta ayek bidean uŕbiltzen ziran bidaztiena ebasten zieten. Beŕi ori Abimelek’i eldu zitzayonean,
  5. Gaal, Obed’en semea, bere anayekin Sikem’a etoŕi zan. Sikem’daŕek arengan ustea yaŕi zuten.
  6. Ta landara irtenda mâts-uzta bildurik, poza zeriela, sakatu zuten. Ta beren yainkoen etxean saŕturik, yan-edaten ta Abimelek biraokatzen ari ziralarik,
  7. Obed’en seme Gaal’ek esan zien: «Nor da Abimelek eta zer da Sikem, aren azpian gu egoteko? Ez ote-da ua Yerobaal’en seme? ta Zabul aren ordekoa? Emortaŕei, bai, menperatu zakizkiote, Emor Sikem’ daŕen aita bait-zan; bañan Abimelek’i zergatik gu menperatu?
  8. Ai eŕi au banu eskuan! Abimelek kenduko nizueke gañetik». Ta Abimelek’i esan zion: «Gertu zure gudostea ta irten zaitez».
  9. Zabul, iriko yauŕlea, Gaal’ en itzak adituta, aseŕetu zan biziki.
  10. Ta geznariak Abimelek’i bidali zizkion itzalgaizka esanaz: Begira! Gaal, Obed’en semea, bere anayekin Sikem’a etoŕi ta iria zure auŕka eragiten ari dira.
  11. Gauez yaiki zaitezte beraz, zu ta zurekin dan eŕia, ta baŕandan yaŕ zaitezte landan.
  12. Ta goizean, eguzkia irten orduko, erauntsazu iria; ta Gaal bere gizonekin zure auŕka irtetean, egiozu eretiak dasaizukena».
  13. Abimelek eta arekin ziran gizon guziak gauez yaiki ta ataizean yaŕi ziran lau taldetan.
  14. Gaal, Obed’en semea, irten ta yaŕi zan iriko atauŕean; ta Abimelek eta arekin ziran guziak yaiki ziran baŕandatik.
  15. Gaal’ek, eŕia ikustean, Zabul’i esan zion: «Ara eŕia mendigañetik yeixten». Zabul’ ek erantzun zion: «Antza, bai, gizonena; mendiko itzala da, ordea, dakusazun ori».
  16. Beŕiro Gaal’ek Zabul’i: «Ara gizatalde bat luŕaldeko biotzetik yeixten, ta sail bat Azti-zelaiko bidetik etoŕtzen».
  17. Ta Zabul’ek erantzun zion: «Non duzu orain arestixeko iľaŕainkeria?: «Nor da Abimelek aren azpian gu egoteko?» Ez al-da ori ezesten zenun eŕia? Otoi! irten zaitez orain aren auŕka buŕukatzera.»
  18. Gaal irten zan, beraz, Sikem’go gizonen auŕean, ta Abimelek’en auŕka buŕukatu.
  19. Bañan Abimelek’ek esetsita iges egin zion, atauŕerañokoan gizon asko galdurik.
  20. Abimelek Eŕuma’n gelditu zan; ta Zabul’ek Gaal ta aren anayak oildu zitun, irian gelditu ez zeitezen.
  21. Biaramunean eŕia soŕtu zan landara; ta Abimelek’ek, beŕi au eldu zitzayonean,
  22. bere gizonak iru taldetan sailkatuz, ataizean yaŕi zitun aldirietan; ta Gaal’daŕak iritik irteten ikusi zitunean, ayen auŕka yaikirik, eraso zien.
  23. Abimelek eta arekin ziran gizonak yauzi ta iriko atean yaŕi ziran; ta beste bi taldekoek, landan zeudenen gañera yauzirik, poŕokatu zituten.
  24. Abimelek’ek, egun osoan iriari eraso ondoren, artzaz yabetu zan, ta artan ziranak oro il zitun.
  25. Gero iria luŕera irauli ta gatzez estali zun. Ori entzunda, Sikem’go doŕean ziran gizon guziak, Berit’en yauretxera bazteŕtu ziran. *
  26. Sikem’go doŕean izanak oro an bildu ziralakoaren beŕia Abimelek’i eldu zitzayonean,
  27. Abimelek’ek arekin zan eŕi osoarekin Selmon-mendira igo ta aizkora eskuan aŕturik, zugatz-adaŕ bat ebaki, yaso ta bere bizkaŕean yaŕi zun, ta arekin zan eŕiari esan zion: «Egin dudana, egizute agudo zuek ere».
  28. Guziak, beraz, adaŕ bana ebakirik, Abimelek’i yaŕai zitzazkion; ta adaŕak yauretxeari ezaŕirik, su eman zieten. Ta doŕeko guziak, gizon ta emakume, miľa bat, il ziran.

Abimelek’en eriotza

  1. Andik Abimelek Tebes irira yoan, aren aldean kapaŕdiratu ta artzaz yabetu zan.
  2. Iriko erdian gaztelu sendo bat zan; iritaŕ guziek, gizon ta emakume, artara iges egin zuten; ta ateak itxirik goitira igo ziran.
  3. Abimelek gazteluraño elduta, gogoŕ asi zan aren auŕka; ta ateari su emateko uŕbildu zalarik,
  4. Emakume batek igara-aŕi puska bat burura yauŕti ta gara apuŕtu zion.
  5. Ordun Abimelek’ek iskiľuak zaramazkion mutiľari dei egin ta esan zion: «Atera zure ezpata, ta il nazazu», «emakume batek il dik» nitzaz esan ez dadin». mutiľak saŕaskitu ta il egin zun.
  6. Ixrael’go semeak, Abimelek il zala ikusita, nor berera yoan ziran.
  7. Oŕela Yaube’k Abimelek’ en gañera erorazi zun bere irurogei ta amaŕ senideen ilketaz bere aitari Abimelek’ek egindako bidegabekeria.
  8. Sikemdaŕei ere Yaube’k gañera eratoŕi zien ayen gaiztakeri guzien ordaña; ta Yerobaal’en seme Yonatam’en biraoa ayetan bete izan zan.

10

Tola ta Yair

  1.  yaiki zan Ixrael’go yareiľetzat Tola ixakaŕtaŕa, Dodo’ren seme Pua’ren semea, Eparain-mendietako Samir’en bizi zana.
  2. Ta ogei ta iru urtez Ixrael’ go ebazle izanda, Samir’en il ta eortzia izan zan.
  3. Aren ondoren yaiki zan Yair Galaad’etaŕa, ta ogei ta bi urtez ebazle izan zan Ixrael’en.
  4. Ogei ta amaŕ seme, ta ayentzat ogei ta amaŕ asto ta ogei ta amaŕ iri izan zitun. Iriok Galaad luŕaldean zeuden, ta Abot-Yair (Yair’en iriak) deritzate gauŕdaño
  5. Yair il zanean, Kamon’en eortzi zuten

Ixrael’en biuŕkeria ta amondaŕak

  1. Ixrael’go semeek Yaube’ ren begietan okeŕ dana beŕiro egin zuten. Baal’ak eta Astarte’ak, Aram’en yainkoak, Sidon’enak, Moab’enak, Amon’ daŕenak eta Pilist’aŕenak yauretsi zituten; Yaube, ostera, utzi zuten ta ez zuten yauretsi.
  2. Ta Yaube’k, Ixrael’en auŕka aseŕetuta, pilistaŕei ta amondaŕei saldu zizkien.
  3. < Ayek urte artan Ixrael zapaldu ta biŕindu zuten. Emezortzi urtez iraun zun loŕaldi onek amondaŕen luŕaldean, Yordan’dik aruntz, Galaad’en bizi ziran Ixrael’go seme guzientzat.
  4. Yuda, Benyamin, ta Eparain’en etxeari ere guda egiteaŕen, amondaŕek Yordan igaro zuten; ta aundia izan zan Ixrael’en axanpa.
  5. Ordun Ixrael’go semeek, Yaube’ri ots egin ta esan zioten: «Ogen egin dizugu, gure Yainkoa utzita Baal’ak yauretsi ditugu-ta.»
  6. Yaube’k Ixrael’go semeei esan zien: «Ez ote-ziŕluztan Aigito’aren, Amoŕ’taŕen, Amon’ daŕen ta Pilist’aŕen erpeetatik atera?
  7. Ta Sidon’daŕek, Amalek eta Maon’ek zapalduak ziñatela, ots egin zenidatenean, ez ote ziñuztan ayen eskutik atera?
  8. Zuek, ordea, Ni utzita, yainko aŕotzengana moŕoi yoan zerate. Oŕegatik ez zaituzt beŕiro askatuko.
  9. Zoazte, ots egiezute autu dituzuten yainkoei, laŕialdi ontatik atera zaitzaten».
  10. Ixrael’go semeek Yaube’ ri esan zioten: «Ogen egin dugu; on deritzakezuna egiguzu; bañan, aŕen! yarein gaitzazu».
  11. Ta beren artetik yainko aŕotzak kendurik, Yaube’ri itsatsi zitzazkion; ta Yaube’ri Ixrael’en zori gaitzez biotza erdiratu zitzayon.
  12. Amondaŕak Galaad’en bildu ta kapaŕdiratu ziran, ta Ixrael’go semeak Mispa'n.
  13. Ta Galaad’etaŕen nagusi ta lagunabaŕek elkaŕi zerasayoten: «Amondaŕen auŕka buŕukaldia asi dukena, orixe izango da Galaad’eko guzien nagusia».

11

Yepte

  1. Yepte Galaad’etaŕa, gudari azkaŕa, ta emagaldu baten ta Galaad’en semea zan.
  2. Galaad’en emazteak ere semeak berari eman zizkion; ta emazte aren semeok garatu ziranean, Yepte etxetik iraitzi ta esan zioten: «Ez duk aitarenean ondarerik izango, besteren emaztearengandik yayo aiz-ta».
  3. Yepte, beraz, anayengandik igesi, Tob-luŕaldera bazteŕtu zan; ta zenbait gizon alpeŕ bildu zitzazkion, eldeka arekin ibiltzeko.
  4. Zenbait egunen ondoren amondaŕek guda asi zuten Ixrael’en auŕka.
  5. Amon’daŕak Ixrael’i guda egiten asi ezkero, Galaad’eko zaŕak Tob’a yoan ziran, andik Yepte eratoŕtzeko.
  6. Ta Yepte’ri esan zioten: «Zatoz gure buruzagi izatera, amondaŕen auŕka buŕuka gaitezan».
  7. Yepte’k Galaad’eko zaŕei erantzun zien: «Zapuztu ta nere aitaren etxetik yauŕti nauzute, ta orain, laŕialdian niregana yo?» *
  8. Galaad’eko zaŕek erantzun zioten: «Oŕexegatik gatozkizu orain, amondaŕei yazaŕtzeko, Galaad’eko guzion buru yaŕ zaitezan».
  9. Ta Yepte’k Galaad’eko zâŕei esan zien: «Amon’daŕei yazaŕtzeko zuek eramanda, Yaube’k azpiratzen ba’dizkit, buruzagi izango natzaizue».
  10. Ordun Galaad’eko zaŕek Yepte’ri esan zioten: «Yaube gure artean entzuletzat aitoŕ izan bedi, diozunez egingo ez ba’genizu».
  11. Ordun Yepte yoan zan Galaad’eko zâŕekin; ta eŕiak autu zun buruzagi ta nagusitzat. Eta Yepte’k zegokion itza Yaube’ren auŕean eman zien Mispa’n.

Amon’daŕen ta Yepte’ren arteko auzia

  1. Yepte’k amondaŕen eŕegeri geznariak bidali zizkion esanaz: «Zer da bion artean, guda egiten gure luŕaldera zu saŕtzeko?»
  2. Arnon’daŕen eŕegek Yepte’ren geznariei erantzun zien: «Aigito’tik igotzean Ixrael’ek luŕa ostu zidan Arnon’dik Yabok eta Yordan’año; orain, beraz, itzuli ezaidazu onezkoan». *
  3. Beŕiro Yepte’k amondaŕen eŕegeri geznariak bidali zizkion esanaz:
  4. «Oŕa Yepte’k diona: Ixrael’ek ez du Moab’en luŕalderik aŕtu, ezta amondaŕenik ere.
  5. Izan ere, Ixrael Aigito’tik igotzean, basoan baŕna Itxas-Goŕiraño ibiľi zan; ta Kades’a eldurik,
  6. Edom’go eŕegeri geznariak bidali zizkion esanaz: «Utz-idazu, otoi, zure luŕaldean baŕna igarotzen. Bañan Edom’ go eŕegek, ezetz. Moab’eko eŕegeri ere bidali zizkion, ta ark berebat, ezetz. Ixrael, beraz, Kades’en gelditu zan.
  7. Gero basoan baŕna Edom’en ta Moab’en luŕaldeen ingurua egiñez Moab’en ekaldera eldu zan; ta kapaŕdia Arnon’ez onaindian yaŕi zun, Moab’eko muga igarotzeke; Moab’eko muga Arnon bait-da.
  8. Andik Ixrael’en geznariak Esebon’a bidali zizkion amoŕtaŕen eŕege Seon’i esanaz: «Utz-idazu, otoi, zure luŕaldean baŕna gure tokiraño igarotzen».
  9. Seon’ek, Ixrael’i buruz artegatuta, igarotzen utzi beaŕean, bere gudaroste osoa bildu zun, ta kapaŕdia Yaas’en yaŕirik, Ixrael’i ekin zion.
  10. Bañan Ixrael’en Yainko Yaube’k eskuetan Seon ta aren eŕi osoa ezaŕi zizkion, ta Ixrael’ ek poŕokatu zitun, ta bezteŕ ayetan bizi ziran amoŕtaŕen luŕalde osoa beretu zun.
  11. Amoŕtaŕen mugape osoaz Arnon’dik Yabok’año, ta basotik Yordan’año yabetu zan.
  12. Ta Ixrael’en Yainko Yaube’k bere eŕiarentzat amoŕtaŕei yarauntsia kendu eta, zuk eukiko ote-duzu?
  13. Zure yainko Kamos’ek yarauntsitzat eman dizunaren yabe ez ote-zera zu? Oŕela, ba, gure Yainko Yaube’k yarauntsitzat eman digunaren yabe gu gera.
  14. Moab’eko eŕege Balak, Sepor’en semea baño beñagoa al-zera zu? Balak ez zan oŕatiño Ixrael’ekin izkatu, ez aren auŕka buŕukatu.
  15. Irureun urte ezkero Ixrael bizi izan da Esebon’en ta ango aldeŕietan, Aroer’en ta ango aldeŕietan, ta Arnon ondoko iri guzietan. Zergatik ez duzute oŕenbesteko epean iraitzi?
  16. Nik ez dizut bidegabez ezer egin; zuk, bai, niri guda egitez. Betoŕ gauŕ ebazletzat Yaube, ixraeldaŕen ta amondaŕen arteko auzia erabakitzeko».
  17. Amondaŕen eŕegek ez zun, ordea, Yepte’k bidali zion gezna aintzat aŕtu.

Yepte’ren ziñagintza

  1. Yepte, Yaube’ren atsak eraginda, Galaad’en ta Manase’n baŕna Galaad’eko Mispa’ ra igaro, ta Galaad’eko Mispa’ tik amondaŕetara eldu zan.
  2. Yepte’k ziñagintza au Yaube’ri egin zion:
  3. «Amondaŕak eskuratzen ba’dizkidazu, amondaŕetatik zori onez ni itzuitzean nere etxeko ateetatik niregana irten leitekena Yaube’rentzat izango da, ta nik eŕoparitzat eskeñiko diot.
  4. Yepte yoan zan, beraz, amondaŕen auŕka, ta Yaube’k eskuratu zizkion.
  5. Yepte, amondaŕak yotzen Aroer’tik Menit’año ta Abel-Keramin’año eldu zan, ayen ogei iri aŕtuz; ta amondaŕak Ixrael’en semeei azpiratuak gelditu ziran.
  6. Yepte Mispa’ra itzultzean, ara, bere alaba zaldabekin ta dantzariekin arengana irten zan; alaba bakaŕa gero, beste seme-alabarik ez bait-zun.
  7. Yepte’k ikusi zuneko, bere soñekoa uŕatu zun, esanez: «Ene alaba! Izuŕatu nauzu, laŕi yaŕi nauzunetan bait-zaitut; itza eman diot, ba, Yaube’ri, eta ezin naiteke atzera».
  8. Alabak erantzun zion: «Yaube’ri zure aoa iriki diozun ezkero, egizu nitzaz zure aotik soŕtu dana, zure etsai amondaŕen lepotik apena Yaube’k eman dizu-ta».
  9. Berebat esan zion: «Eskari bat bakaŕik egingo dizut: ziľegi bekit bi iľabetez mendietan ibiltzea, nere neskatasuna adiskideekin deitoratzeko».
  10. Aitak erantzun zion: «Zoaz»; ta bi iľabeterako yoaten utzi zion. Ta neskatxak, adiskideekin yoanda, bere neskatasuna mendietan deitoratu zun. *
  11. Ta ara, bi iľabeteak bete ziranean, aitarengana itzuli zan, ta aitak burutu zun artzaz egiña zeukan ziñagintza, neskatxak gizonik ezagun ez zularik.
  12. Andik Ixraei’en soŕtu da ekandu au: menderik-mende neskatxak urte oro yoan oi dira Yepte galaadetaŕaren alaba lau egunez ospatzera.

12

Eparain ta Ixrael’en arteko guda

  1. Eparain’en gizonak bildu ziran, ta Sapon’a yoanda, Yepte’ri esan zioten: Zergatik ez gaituzu amondaŕen aurka gudarakoan deitu, zurekin yoateko? Zu ta zure etxea eŕetzeko gera».
  2. Yepte’k erantzun zien: «Amondaŕekiko liskaŕean ni ta nire eŕia gogoŕki izanak oi gera; dei egin nizuen, ta ez niñuzuten ayen eskutik yagon.
  3. Yagoten ez niñuzutela ikusirik, nere bizia neronen eskuan ezaŕita, amondaŕen auŕka yoan naiz, ta Yaube’k eskuratu dizkit. Zergatik igo zerate, beraz, guda niri egiteko?» *
  4. Yepte’k, Galaad’eko gizon guziak bildurik,  Eparain’i eraso zion, ta galaadetaŕek Eparain yo zuten, eparaindaŕek esan izan zutelako: «Zuek galaadetaŕok, Eparain’dik sayestuta Eparain’en ta Manase’n birtartean gelditu zerate». *
  5. Galaad’ek Yordan’go ibiak Eparain’i kendu zizkion; ta Eparain’dik iges egitean igaro al dut?» iñork zionean, galaadetaŕek ziotsaten: «Eparaindaŕa al zera?», eta «Ez» ba’ zerantzuyen,
  6. Galaad’etaŕek zesayoten: «Esak xibbolet. Ark sibbolet zion; bestela ezin oguzi bait-zun. Ordun atzeman ta Yordan’go ibian zintzuŕ egiten zuten. Beŕogei ta bi miľa eparaindaŕ il zituten garai artan. *
  7. Yepte Ixrael’en sei urtez izan zan ebazle. Yepte Galaadetaŕa il zanean, Galaad’eko iri batean eortzi zuten.

Abesan, Ayalon ta Abdon

  1. Aren ondoren Abesan Bet-Leen’daŕa izan zan Ixrael’en ebazle. *
  2. Ogei ta amaŕ seme, ta ogei ta amaŕ alaba izan zitun. Alabak bere etxetik alde ezkondu zitun; ta semeentzat ogei ta amaŕ emazte ekaŕi zitun lekoretik; ta Ixrael’en ebazle zazpi urtez izan zan.
  3. Abesan il zanean, Bet-leen’en eortzi zuten.
  4. Aren ondoren Ixrael’en ebazle Ayalon Zabulon’daŕa izan zan. Amaŕ urte Ixrael’en ebazgoan emanda,
  5. Ayalon Zabulon’daŕa il zan, ta Ayalon’en, Zabulon’en luŕaldean, eortzi zuten.
  6. Aren ondoren Ixrael’en ebazle Abdon Paraton’daŕa, Iľel’en semea, izan zan. Beŕogei seme, ta ogei ta amaŕ iľobaso, ayentzako irurogei ta amaŕ astokin izan zitun. Ta Ixrael’en ebazgoan zortzi urte emanda,
  7. Abdon Paraton’daŕa, Ilel’en semea, il zan, ta Amalek’en mendian, Eparain’en luŕaldeko Paraton’en eortzi zuten.

13

Sanson’en yayotza

  1. Beŕiro Ixrael’go semeek  Yaube’ren gogoko ez dana egin zuten; ta Yaube’k pilistaŕen eskuetara beŕogei urterako saldu zitun.
  2. Ba-zan Saraa’ko gizon bat Dan’en leñukoa, Manue zeritzana; ta aren emaztea agoŕa ta auŕgabea zan.
  3. Emazte oŕi Yaube’ren aingeruak auŕkeztu ta esan zion: «Ara, orain agoŕ ta semerik gabe zeran oŕek, seme bat soŕtu ta egingo duzu.
  4. Begira, ba; ez edan ardorik ez ordigaŕirik, eta ez yan satsurik ezer;
  5. Izoŕa izango bait-zera, ta seme egingo duzu. Ez bedi aren burura bizaŕ-aiztorik eldu; umontzitik auŕa Yainkoarentzat nazir izan beaŕa da, eta ua asiko da pilistaŕen eskutik Ixrael yareiten». *
  6. Emazteak senaŕarengana yo ta yazoa azaldu zion, esanez: «Yainkoaren gizon bat etoŕi da niregana. Aren auŕpegia Yainkoaren aingeruarena bezain izugaŕia zan. Ez diot galdetu nongoa ta nor zanik; eta berak ez dit bere izenik adirazi.
  7. Ta esan dit: «Begira; seme bat soŕtu ta egingo duzu; oŕezkero ez edan ardorik, ez ordigaŕirik, eta ez yan satsurik ezer; umontzitik eriotzaraño auŕa Yainkoarentzat nazir izango da-ta».
  8. Manue’k Yaube’ri otoi egin ta esan zion: «Aŕen, ene Yauna! Guregana itzul bedi, otoi, bidali duzun Yainkoaren gizona, soŕtzeko dan auŕaz zer egin beaŕ dugun guri irakasteko».
  9. Yainkoak Manue’ren mintzoa aditu zun; ta emaztea landan eserita zegola, Yainkoaren aingerua itzuli zan arengana. Aren senaŕ Manue ez zan arekin.
  10. Ta emaztea senaŕarengana leyatu zan esanaz: Ara! lengo egunean niregana etoŕitako gizona auŕkeztu zait».
  11. Manue yaiki ta emaztearen ondoren yoan zan; ta arengana orduko esan zion: «Zu al-zera nere emazteari mintzo zayon gizona?» Ta ark erantzun zion: «Ni naiz».
  12. Ta Manue’k ari: «Zure itza bete daitekenean, zer egin beaŕko diogu auŕari? ta nola azi beaŕko».
  13. Yaube’ren aingeruak erantzun zion: «Uŕun bego, emakumeari esan diodan guzitik»:
  14. «Ez beza mâstitik soŕtutako ezer yan; ez ardorik, ez ordigaŕirik edan, satsurik ezer ez yan; ta agindu diodan guzia egin beza».
  15. Manue’k esan zion Yainkoaren aingeruari: «Egon gurean, antxume bat zuretzat egosten dugun bitartean».
  16. Yaube’ren aingeruak Manue’ri yardetsi zion: «Egonerazita ere. ez dut zure ogitik yango; eŕopari bat egin nai ba’duzu, ordea, Yaube’ri eskeñiozu». Manue’k ez bait-zekin alako gizona Yaube’ren aingeru zanik.
  17. Beraz, Manue’k Yaube’ ren aingeruari esan zion: «Nola duzu izena, zure itza bete daitekenean, goretsi zaitzagun?
  18. Ta Yeube’ren aingeruak esan zion: «Nere izena zertako galde? Aŕigaŕia da».
  19. Manue’k antxume bat eta minha aŕturik, Yaube’ri eŕoparitzat eskeñi zizkion aŕi baten gañean; ta su ematean, ara! alatz bat, Manue ta aren emaztea begira zeudela,
  20. opaŕitik ortziruntz gaŕa igotzean, Yaube’ren aingerua ere opaŕiko gaŕean igo  zan. Manue ta aren emaztea ori ikusita, auzpeztu egin ziran.
  21. Ta Yaube'ren aingerua ez zitzayen Manue’ri ta aren emazteari beŕiro ageri izan. Ordun Manue’k igaŕi zun Yaube’ren aingerua zala.
  22. Ta Manue’k bere emazteari esan zion: «Gureak egin du, noski; Yainkoa ikusi dugu-ta».
  23. Emazteak yardetsi zion: Yaube´k il nai ba’giñuz, ez lituke gure eskutik eŕopari ta minha ontzat aŕtuko; ez lizkiguke guziok erakutsiko, ezta alako itzak orain entzun-eraziko ere».
  1. Emazteak seme egin zun, ta Sanson izena ezaŕi zion. Auŕa azi zan, ta Yaube’k onetsi zun; ta Yaube’ren atsa asi zan noizik bein Sanson’i eragiten, Saraa’ren ta Estaol’en arteko Maane-Dan'en artean.

14

Sanson’en ezkontza

  1. Sanson yetxi zan Tam na’ra; ta pilistaŕetako emakume bat Tamna’n ikusita,
  2. bere gurasoengana itzulirik, esan zien: «Emakume bat Tamna’n ikusi dut pilistaŕen alabaetan; nere emaztetzat, otoi, aŕ ezazute».
  3. Gurasoek erantzun zioten: «Ez ote-da emakumerik zuretaŕen alabeatan eta gure eŕi guzian, erdaingabeko pilistaŕetara emaztearen eske yo dezagun?» Sanson’ek aitari erantzun zion: «Aŕ ezazu niretzat, begi-betegaŕi bait-zait».
  4. Gurasoek ez zekiten arazoa Yaube’rengandik zetoŕela, ta pilistaŕen auŕka garai egokiaren biľa zebiľala Sanson; egun ayetan pilistaŕak Ixrael’ en yabe egiñak bait-ziran. *
  5. Sanson yetxi zan Tamna’ra bere aita-amaekin. Ta Tamna’ko mâstietara eldu ziranean; ara! leoikume bat oŕoaka Sanson’i buruz zetoŕen.
  6. Baña Yaube’ren atsak eraginda, Sanson’ek, ezer ere eskuetan eukitzeke, leoya antxume bat bezela uŕatu zun. Ta bere gurasoei egin zuna adirazteke,
  7. irira yetxirik, begi-betegaŕi zitzayon emakumearekin mintzo izan zan.
  8. Zenbait egunen buruan, emaztetzat bereratzeko itzultzean, leoi aren kaskia ikusteaŕen, inguru bat egin zun.
  9. Ta ara, leoyaren kaskian erlume bat eta eztia. Ezti-oŕazia bere eskuetan aŕturik, auŕera yoan zan ibiľian eta yaten. Gurasoengana elduta, eman zien, ta ayek ere yan zuten. Ez zien adirazi, ordea, leoyaren kaskitik eztia aŕtu zunik.
  10. Aren aita emakumearen etxera yetxi zan; ta artan, gazteek oi zutenez, Sanson’ek oŕits bat egin zun.
  11. Ikusi zuteneko, ogei ta amaŕ lagun bildu zizkioten arekin egoteko.
  12. Ta Sanson’ek esan zien: «Asmakizun bat yaŕiko dizuet orain: ta eztayetako zazpiuŕenean atera ta igaŕtzen ba’didazute, ogei ta amaŕ alkandora ta ogei ta amaŕ soñeko emango dizkizuet.
  13. Ostera ere, ezin igaŕi ba’ zenidate, zuek niri ogei ta amaŕ alkandora ta ogei ta amaŕ soñeko emango dizkidazute». Esan zioten: «Betoŕ zure asmakizuna, entzun dezagun».
  14. Sanson’ek esan zien:<Yaleaengatin yatekoa soŕtu da, eta sendoarengandik gozotasuna irten>. Iru egunez ezin igaŕi zuten asmakizuna.
  15. Zazpigaŕen egunean Sanson’en emazteari esan zioten: «Limuŕtu zure senaŕa, asmakizun ori azaldu dezaigun; bestela zerori ta zure aitaren etxea eŕeko zaituzagu. Gu laŕutzeko deitu ote-gaituzute onara?»
  16. Sanson’en emazteak negaŕez ziotsan: «Iguin nauzu oso; ez nauzu maite; ez bait-didazu azaldu nire eŕitaŕei yaŕi diezun asmakizuna». Sanson’ek yardetsi zion: «Ez diot aitari, ez amari azaldu, ta zuri azalduko al nizun?»
  17. Ezteyetako zazpi egunetan oŕelako negaŕez zeragoyon. Zazpigaŕenean, Sanson’ek alako isiaz aspeŕtuta, asmakizuna azaldu zion, ta emazteak bere eŕitaŕei azaldu zien.
  18. Zazpigaŕen egun artan, eguzkia etzan baño ien, irikoek Sanson’i esan zioten: «Eztia baño gozoagorik zer da?
    leoya baño indaŕtsuagorik zer?» Ta Sanson’ek yardetsi zien: «Nere bigantxarekin goldean ari izan ez ba’ziñate, bein ere ez zenukete nere asmakizuna igaŕi» *
  19. Ta Yaube’ren atsak eraginda, Askalon’a yetxirik, ayetako ogei ta amaŕ gizon il zitun; ta ayen soñekoak aŕtuta, bere asmakizuna igaŕi zutenei aldagaŕiak eman zizkien; ta biziki aseŕetuta igo zan aitaren etxera. *
  20. Aren emaztea, beŕiz, Sanson’ek berak eztei-adiskidetzat aututako bati emaztetzat emana izan zitzayon.

15

Sanson’en apena, azeriak

  1. Zenbait egunen buruan,  gari-itayetan, Sanson yoan zan ikustaldi bat emazteari egitera, antxume bat zeramayola. «Emaztearengana saŕtuko naiz —zionaren gelaraño».
  2. Bañan aitagiaŕebak eragotzi zion esanez: «Goŕoto zenulakoan zure adiskideari eman diot. Aizpa bat ba-du, ordea, bera baño gazteago ta edeŕagoa; aŕtu zuretzat bestearen orde».
  3. Sanson’ek yardetsi zion: «Gauŕgero ez naiz ogendun izango, pilistaŕei kalte ba’dagiet».
  4. Sanson’ek, beraz, yoanda, irureun azeri atzeman zitun, ta zuziak aŕturik, azerien isatsak elkaŕi lotu, ta binako isats erdian zuzi bat ezaŕi zien.
  5. Ta zuziak ixioturik, azeriak pilistaŕen aloŕetan baŕna aizatu zitun, gari espalkatua ta itaigabea, ta mâstiak eta oliondoak oŕela eŕetzen zitula.
  6. Pilistaŕek zerasaten: «Nork egin du au?» Ta erantzun zitzayen: Sanson’ek, Tamna’taŕaren suiñak; emazteaari kendu ta aren adiskideari eman ziolako». Ordun piiistaŕek yoanda emakunea ta aren aita eŕe zituten.
  7. Ta Sanson’ek esan zien: «Ori ere bai? Beraz, ez naiz geldituko zuen lepotik apendu arte».
  8. Ta egitan gogoŕ yo zitun, alde guzietatik kalte egiten ziela. Ta yetxirik, Etan’go aŕpera bazteŕtu zan.
  9. Pilistaŕak, beŕiz, igo ziran, ta kapaŕdia Yuda’n yaŕi zuten Lehi’raño eldurik.
  10. Yudaŕek esan zioten: «Zergatik igo zerate gure auŕka?» «Sanson atzematera igo gera —erantzun zuten— garabiltzin bezela, bera ere guk erabiltzeko».
  11. Iru miľa gizon yudaŕ yetxi ziran Etan’go aŕzulora, Sanson’i esatera: «Ez al dakizu pilistaŕak ditugula yabe? zergatik egin diguzu ori?» Sanson’ek erantzun zien: «Nik erabiľi ditut, ayek ni bezela».
  12. Ordun ayek Sanson’i: «Zu lotzera etoŕiak gaituzu, pilistaŕen eskuetan zu yaŕtzeko». Sanson’ek esan zien: «Zin egidazute, ilko ez nauzutela».
  13. Erantzun zioten: «Ez zaitugu ilko; lotu, bai, ta ayen eskuetan yaŕi egingo zaitugu; il, ordea, ez». Ta bi soka beŕiz lotuta aŕtzulotik atera zuten.
  14. Lehi’ra eldu ziranean, pilistaŕek arengana lekayoz irten ziran. Ordun Yaube’ren atsak eraginda, besoetan zitun sokak, liñoa sutan eŕea bezela. aren eskuetatik iľaundu ziran.
  15. Ta asto-matraľezuŕ sendo bat idorota, aŕtu zun eskuan ta artaz miľa gizon yo zitun.
  16. Ta Sanson’ek esan zun: «Asto-matraľezuŕ batez mordo-mordoka astindu: asto-matraľezuŕ batez miľa gizon astindu ditut».
  17. Ori esandakoan, matraiľezuŕa eskutik bota, ta toki ari Eŕamat-Lehi izena ezaŕi zion.
  18. Ta egaŕiz amituta Yaube’ri ots egin zion esanez: «Zuk burutu duzu zure moŕoi onen eskuz yareikuntza aundi au; ta orain egaŕiak itobeaŕez ta erdaingabekoen eskuetan erortzeko zorian nago».
  19. Ordun Yaube’k Lehi’n dagon aska iriki zun, ta artatik ura soŕtu zalarik Sanson’ek edan zun; ta adorea suzpeŕtu ta pizkoŕtu zitzayon. Argatik ituŕi ua En-Akore deritza; ta gauŕdaño dago Lehi’n. Sanson ogei urtez izan zan Ixrael’en ebazle pilistaŕen egunetan. *

16

Sanson Gaza’n

  1. Sanson Gaza’ra yoan zan; ta ematxaŕ bat an ikusirik, arengana saŕtu zan.
  2. Norbaitek esan zien Gaza’taŕei: «Sanson eotŕi da onara; ta inguruak aŕturik, aren ataizean egon ziran gau osoan iriko atean. Gau osoa zaratarik gabe igaro zuten oŕela, «Itxoin dezagun goiz-argiraño; ta ordun ilko dugu» esanez.
  3. Baña Sanson, gau erdiraño lo cginda, yaiki zan; ta iriko ateak ayen zutoi ta atagarekin oratu ta idokirik, soŕbaldan aŕtu ta Eboron’en auŕezko mendi-tontoŕeraño yaso zitun.*

Sanson ta Dalila

  1. Guzion ondoren Sorek-aranean Dalila zeritzan emakume bat maite izan zun.
  2. Pilistaŕen nagusiek emakume arengana yo ta esan zioten: «Limuŕketaz igaŕiozu zertan datzan aren indaŕ aundia, ta nola nagusituko gintzazkioken bera lotu ta ezteko; ta guretako bakoitzak miľa ta eun sikel ziľaŕ emango dizkizu».
  3. Dalila’k Sanson’i esan zion: Esaidazu, aŕen, zertan datzan zure indaŕ aundia, ta zerez lotu beaŕa ziñaken, ezia izateko».
  4. Sanson’ek esan zion: «Zazpi bimiñeko itsuta zee ta gordiñez lotu ba’niñute, beste edozein bezain makal nintzake».
  5. Pilistaŕen nagusiek, beraz, zazpi bimin eze ta gordin ekaŕi zizkioten ta ayetaz lotu zun.
  6. Bere gelan ataizlariak zitularik, Sanson’i esan zion: «Sanson, pilistaŕak gañera datozkizu». Sanson’ek itsutak eten zitun, mulo-ari bat suaren atsak austen dun bezela. Ta ez zuten ezagun zertan zetzan aren indaŕa.
  7. Dalila’k Sanson’i esan zion: «Atzipetu nauzu; gezuŕa esan didazu. Orain, aŕen, esaidazu zerez lotua izan zaitezken.
  8. Ta Sanson’ek erantzun zion: «Ezertarako erabiľi ez dan sokaz lotua izan ezkero, beste edozein bezain makala nintzake».
  9. Dalila’k soka beŕiak aŕturik Sanson lotu zun, ta aren gelan ataizlariak zitula, esan zion: «Sanson, pilistaŕak gañera datozkizu». Baña Sanson’ek besoetako sokak, aria bezela, eten zitun.
  10. Ta Dalila’k esan zion: «Noiz arte atzipetuko nauzu gezuŕa esanez? Esaidazu zerez lotua izan zaitezken». Sanson’ ek erantzun zion: «Nere buruko zazpi lakain eunez bilbatu ta iltzez eutsi itzazu».
  11. Iltzez eutsitakoan, Dalila’k esan zion: «Sanson, pilistaŕak gañera datozkizu». Ta Sanson’ek, loalditik esnatuta, euna ta eun-ziria atera zitun ta bilbatutako lakaiñak eta iltzea askaturik, yoan zan.
  12. Dalila’k esan zion: «Nola diostazu «maite zaitut», zure biotza nerekin ez dalarik? Irutan atzipetu nauzu, ta ez didazu erakutsi zertan datzan zure indaŕa.
  13. Oŕelako leloa egun oro nekagaŕi ta mutiri zitzayola-ta, Sanson’en biotza iltzeko zorian laŕi zan.
  14. Ta biotza zabal-zabalik azaldu ta esan zion: «Aiztorik ez zait bein ere burura eldu, amaren umontzitik nazir naizalako. Muŕiztua izan ezkero, nere indaŕa yoango zait, eta beste edozein bezain makal izango naiz». *
  15. Ordun Dalila’k, biotza osorik zabaldu ziola ikusita, deitzaľeak bidali zizkien pilistaŕen nagusiei, esanez: «Igo zaitezte orain; bere biotza osorik erakutsi dit-eta». Ta pilistaŕen nagusiak arengana igo ziran, ziľaŕa eskuetan ekaŕiz.
  16. Dalila’k bere altzoan Jo egin erazi zion, ta gizon bat deiturik, zazpi adats-lakaiñak moztu erazi zizkion; ta asi zan Sanson’i zirika, indaŕa arengandik asagotu zalako.
  17. Ta esan zion: «Sanson, pilistaŕak gañera datozkizu». Sanson loalditik esnatu zan bere kolkorako esanez: «Orain ere beste garayetan bezela, irtengo ta askatuko naiz»;ez bait-zekin Yaube aldendu zitzayola.
  18. Pilistaŕek, bera atzemanik, begiak idoki zizkioten, ta Gaza’ra yetxirik, oin-biľuŕez lotu zuten; ta atxiľotegian eyotaŕia zerabiľan.

Sanson’en eriotza

  1. Moztutako adatsa buruan ernetzen asi zitzayon, ordea.
  2. Pilistaŕen nagusiak bildu ziran opari aundi bat beren yainko Dagon’i eskeñi ta yai egiteko, «Sanson gure etsaya gure eskuetan yaŕi du gure yainko yaunak» esanez.
  3. Lagunabaŕek ere ori ikusita, beren yainkoa goresten zuten, ziotelarik: «Gure etsaya, Bazteŕak lardaskatu Ta ainbeste lagun il dizkiguna, Gure yainkoak eskuetan yaŕi digu».
  4. Ta poza biotzetik zeriela, esan zuten: «Dei egiozute Sanson’i yolasgaŕi dakigun». Atxilotegitik berengana deitu zuten, ta Sanson'ek ayen auŕean dantzan egin zun; ta zutoyen artean yaŕi zuten.
  5. Ta Sanson’ek eskutik zeukan itsumutiľari esan zion: «Utz nazazu aztakatzen etxeko zutoyak, ayetan ezaŕ nadin».
  6. Etxea gizonez ta emakumez beterik zan; pilistaŕen nagusiak an ziran; ta iru bat miľa gizon ta emakume etxegañean, Sanson'en ibiľerak ikusten.
  7. Sanson’ek Yaube’rengana yo ta esan zion: «Aŕen, Yaube Yauna! oroi zaitez nitzaz, ta zori ontan beintzat, ene Yainkoa, indaŕtu nazazu, nere begi bien apena pilistaŕen lepotik beingoan aŕ dezadan».
  8. Ta etxea irozotzen zuten erdiko bi zutoyak besaŕkatuz, ezaŕi zan ayen artean, batean eskuya ta bestean ezkeŕa ipiñirik.
  9. Ordun Sanson «il nadiľa pilistaŕokin» esanez, indaŕtsuki soinkatu zan; ta bereala etxea, an ziran nagusi ta eŕiko seme guzien gañera erori zan. Ta bere eriotzean il zitunak, bere bizian il zitunak baño anitzago izan ziran. *
  10. Aren senide ta aitaren etxeko guziak yetxi ziran bera eramateko; ta igo ziranean, Saraa’ren ta Estaol’en artean eortzi zuten aren aita Manue’ren iľobian. Sanson ogei urtez izan zan Ixrael’en ebazle.

17

Mikas’en eidolak

  1. Ba-zan Eparain-mendie tan gizon bat, Mikas zeritzana.
  2. Ta amari esan zion: «Ona emen zuri kendutako miľa ta eun sikeleko ziľaŕa, nere belaŕitan esan zenun biraoa atera dizuten sikelak; eskuetan ditut; noronek aŕtu bait-nitun». Amak esan zion: «Yaube’k onets zaitzala, ene seme». *
  3. miľa ta eun sikelak amari biuŕtu zizkionean; amak esan zion: «ziľaŕ ori neronen eskuz Yaube’ri eskeñiak nitun nere semearengatik, kopos-irudi bat eta urtuzko beste bat egiteko; orain, beraz, biuŕtzen dizkizut».
  4. ziľaŕa amari biuŕtu zionean, amak beŕeun sikel aŕturik urtzaľeari eman zizkion; ta urtzaleak kopos-irudi bat ta urtuzko beste bat egin zitun; ta biak Mikas’enean gelditu ziran.
  5. Alegia, Mikas’ek yainko-etxe bat zeukan, ta epod ta terapiñak egin zitun, ta bere semeetako bat apaiz zekion gantzutu ta artakotzat izan zun. *
  6. Egun ayetan eŕegerik ez bait-zan Ixrael’en; ta bakoitzak on zeritzayona egiten zun.
  7. Yuda’ko Bet-Leen’dik bertan aŕotz auŕkitzen zan Yuda’ ko lebitaŕ gazte bat.
  8. Bizi izateko tokiaren biľa Yuda’ko Bet-Leen’dik etoŕia zan, ta bere bidean Eparain-mendira eldu zan Mikas’en etxeraño.
  9. Mikas’ek esan zion: «Nondiko zaitugu?» Lebitaŕak erantzun zion: «Yuda’ko Bet-Leen’ dikoa; ta bizi izateko tokiaren biľa noa».
  10. Mikas’ek esan zion: «Egon nerean, aita ta apaiz niretzat izanez; ta urtean amaŕ sikel ziľaŕ, yazteko aldagaŕiak eta azkuŕia emango dizkizut». Lebitaŕa saŕtu zan,
  11. gizon arekin gogotik gelditzeko, ta semeetako bat izan zan arentzat. Mikas’ek lebitaŕa apaiz yaŕi zun, ta gaztea aintzat izan zitzayon, ta Mikas’enean gelditu zan.
  12. Ta Mikas’ek esan zun: «Orain ba-dakust Yaube’k onetsiko naula; lebitaŕa zait apaiz-eta».

18

Dan’daŕek alderdi beŕiren biľa

  1. Egun ayetan eŕegerik ez zan Ixrael’en, ta Dan’ daŕen leñua bizi izateko luraldearen biľa zebiľan; ordurarte ez bait-zitzayon Ixrael’go leñutartean yarauntsirik eldu.
  2. Dan’en semeek, beraz, beretaŕen artetik bost gizon azkaŕ Saraa’tik eta Estaol’dik igoŕi zituten luŕa oñez arakatu ta ikeŕtzera, ta esan zieten: «Zoazte, ikeŕazute luŕa». Igoŕiak Eparain-mendira yoan ta eldu ziran Mikas’en etxera, ta an igaro zuten gaua.
  3. Mikas’en etxera uŕbiltzean mutil lebitaŕaren mintzoa ezagunda, an ostatu ziran ta esan zioten: «Nork ekaŕi zaitu onara? Zertan ari zera emen? Zer duzu emen?»
  4. Erantzun zien: «Au ta au egin dit Mikas’ek, eta saritan aŕtu nau apaiz nakion».
  5. Esan zioten: «Galde egiozu, aŕen, Yainkoari, darabilgun arazoan ondore onik ote-dukegun».
  6. Apaizak esan zien: «Zoazte narerik: darabiltzuten arazoa begipean du Yaube’k».
  7. Bost gizonak, beraz, auŕera yoan ta Lais’a eldu ziran. An ikusi zuten eŕia, sidondaŕen oikuntzaz nare, gizagin, ta xalo, ezertan artegatu zitzaken agintaririk eta yaurgoa yarauntsi zukenik gabe. Sidon’ daŕengandik uŕun bait-ziran, iñorekin aŕ-emanik ez zuten.
  8. Saraa’ra ta Estaol’a beren sendietara itzuli ziranean, senide ayek esan zieten: «Zer diozute?»
  9. Erantzun zieten: «Yaiki, ta goazan ayen auŕka. Luŕaldea ikeŕi ta on-ona dala ikusi dugu. Ta zuek oŕ isiľik? Aratzeko ez zabaŕtu yabetzera. *
  10. Ara orduko, eŕi paketsuan ta luŕalde zabalean saŕtuko zerate: Yainkoak eskura ematen bait-dizue; an ez da peitu luŕean daitekenik ezer ere».
  11. Dan’en leñuko seireun gizon, guda-iskiľuz yantzirik, Saraa’tik eta Estaol’dik irtenda,
  12. igo ziran, ta Yuda’ko Kariat-Yarin’en kapaŕdia yaŕi zuten. Andik datoŕkio toki ari Maanet-Dan izena; ta Kariat-Yarin’en ostean dago. *
  13. Andik Eparain-mendira igarota, Mikas’en etxeraño etoŕi ziran.
  14. Ordun Lais’ko luŕaldea ikeŕtzera yoandako bost gizonek beren lagunei itz egin ta esan zieten: «Ba-al-dakizute etxe orietan ba-dirala epod, terapin, ta irudi kopostu ta urtuzkoak? Begira, beraz, zer egin beaŕ duzuten».
  15. Ara sayesturik, Mikas’en etxera eldu ziran, lebitaŕ gaztearengana, ta aguŕ egin zioten adiskideki.
  16. Bitartean dandaŕetako seireun gizonak, guda-iskiľuz yantzirik, atauŕean zai zeuden.
  17. Ta luŕaldea ikeŕtzera yoandako bost gizonak igo ziran, ta yauretxean saŕturik, kopos-irudia, opoda, terapiñak eta urtuzkia aŕtu zituten. Bitartean apaiza atauŕean zegon guda-iskiľuz yantzitako seireun gizonekin.
  18. Ta Mikas’en etxean saŕtutakoek kopos-irudia, epod, terapin ta urtuzkia aŕtu zitutenean, apaizak esan zien: «Zer ari zerate?»
  19. «Ixo —esan zioten— aoa eskuz estali ta zatoz gurekin, apaiz ta aita zakizkigun. Zer obetsi duzu? gizon baten bakaŕik, ala Ixrael’en leñu ta sendi baten apaiz izatea?»
  20. Biotza apaizari poztu zitzayon, ta epod, terapin ta kopos-irudiña aŕturik, gizon ayei bildu zitzayen. *
  21. Ta auŕak, abereak eta puska bikaiñak auŕean eramanez, biuŕtu ta yoan ziran.
  22. Mikas’en etxetik uŕun ziranean, Mikas’en aldeko etxeetan bizi ziran gizonak bildu ziran ta dandaŕei yaŕai zitzazkien.
  23. Ta ots egin zieten. Dan’ daŕek ayengana biuŕturik, Mikas'i esan zioten: «Zer duzu, talde oŕekin etoŕtzeko?»
  24. Yardetsi zien: «Neuk niretzat egindako yainkoak, baita apaiza ere, niri kenduta zoazte. Zer gelditzen zait? Eta gañera «zer duzu»? dasaidazute!»
  25. Dandaŕek erantzun zioten: «Ez bedi gure artean zure mintzoa entzun; ba-leiteke, gizon batzuk suminduta zuei yaŕkitzea, ta zeroŕek, baita zuretaŕek ere bizia gaťzea».
  26. Dandaŕak yaŕai ziran beren bidetik; eta Mikas, bera baño azkaŕagoak zirala ikusirik, biuŕtu ta itzuli zan bere etxera.
  27. Mikas’ek egindako zerak eta arekin egondako apaiza aŕtuta, dandaŕek Lais’a, eŕi nare ta paketsura elduta, irikoak ezpataz saŕaskitu ta iria sutan eŕe zuten.
  28. Ez zan auŕkitu yagon zitzakenik; Sidon’dik uŕun bait-zeuden, ta aŕ-emanik iñorekin ez zuten. Iria, Bet-Roob’untz edatzen dan aranean zegon ta gero dandaŕek beŕeraiki zuten, ta an bizi izan dira.
  29. Iriari Dan izena ezaŕi zieten, izen ori beren arbasoarena, Ixrael’en semearena, zalako. Iriaren lengo izena, beŕiz, Lais zan.
  30. Dandaŕek kopos-irudiña eraiki zuten, ta erbestera eramanak ziran arteraño Yonatam, Manase’ren seme Gerson’en semea ta aren semeak Dan’en leñuan apaiz izan ziran.
  31. Ta yauretxea Silo’n egon zaneko aldi osoan, Mikas’ek beretzat egindako kopos-irudiña dandaŕen artean zutik egon zan.

19

Gabaa’ko zantaŕkeria

  1. Egun ayetan, eŕeger ik Ixrael’en ez zanean, Eparain-mendi-mazeletan aŕotz zegon lebitaŕ batek Yuda’ko Bet-Leen’daŕ emakume bat emazte-oaidetzat aŕtu zun.
  2. Oaide ori, arenean besterekin nâsi zala-ta, bazteŕtu zan arengandik Yuda’ko Bet-Leen’a bere aitarengana; ta an egon zan lau iľabetez.
  3. Senaŕa yaiki ta moŕoi bat eta asto bi aŕturik, arengana yoan zan, biotzerañoko itzez berera ekartzeko; ta emakumeak bere aitaren etxera saŕtu zun. Emakumearen aitak, lebitaŕa ikusita, pozik aŕtu zun.
  4. Neskaren aitak, lebitaŕaren aitagiaŕeba bezela, laztandu zun; ta lebitaŕa gelditu zan arekin iru egunez, bertan yan, edan ta lo egiten.
  5. Laugaŕen egunean goizetik yaiki ziran; ta lebitaŕak yoan egin nai zun. Bañan aitagiaŕebak suyari esan zion: «Yan otoi, ogi-zeŕa bat, indaŕa aŕtzeko; ta gero zoazkete».
  6. Eseri ziran, beraz, ta biek yan eta edan zuten. Ta neskaren aitak suyari esan zion: «Gauerako, aŕen, geldi zaitez zure biotzari atsaldia emateko».
  7. Suya yaiki zan yoateko, bañan aitagiaŕebak eraginda, itzuli, ta gauerako gelditu zan.
  8. Boskaŕen egunean goiz-goizean yaiki zan yoateko, ta neskaren aitak esan zion: «Berotu len urdaiľa, ta itxoin eguna beera asi arte». Ta bazkaldu zuten elkaŕekin.
  9. Lebitaŕa yaiki zan bere emazte ta moŕoyarekin yoateko. Ta aren aitagiaŕebak, neskaren aitak. esan zion: «Eguna beera dugu iltzeaŕ; egon nerean gauŕ ere lo egiteko ta atsaldia biotzari emateko; ta biar yaiki zaitezkete goiz-goizean biderako; ta zurera zoazkete».
  10. Baña suyak ez zun gelditu nai izan, ta yaikirik, Yerusalem gauŕ deritzan Yebus’en auŕera eldu zan, bi astoak zamarekin, ta bere oaidea berekin eramanez.
  11. Yebus’a eldu ziraneko eguna apalegia zan; ta moŕoyak esan zion: «Zatoz, otoi; ta goazan yebustaŕen irira gaua igarotzeko».
  12. Nagusiak esan zion: «Ez; atzeŕiko irira, Ixrael’go semerik gabeko irira, ez. Goazan Gabaa’raño.
  13. Yo dezagun —gañeratu zion —iri orietako batera, Gabaa’ra edo Eŕama’ra gauerako».
  14. Auŕera yoan ziran, ta Benyamin’daŕen Gabaa-ondoan ziralarik, eguzkia etzan zitzayen.
  15. Ara bazteŕtu ziran, beraz, gaua Gabaa’n igarotzeko. Ta baŕnera saŕturik, eseri zan iriko zeyean; ta gaua egiteko berera aŕ zitzakenik iñor ere ez zuten izan.
  16. Ta ara agure bat landako lanetik aŕatsean zetoŕela. Eparain-mendikoa zan, ta aŕotz zegon Gabaa’n. Bertako gizonak ere benyamindaŕak ziran.
  17. Begiak yasorik, bideztia ikusi zun iriko zeyean, ta agureak esan zion: «Nondik norako zaltugu?»
  18. Lebitaŕak erantzun zion: «Yuda’ko Bet-Leen’dik Eparain-mendi-mazelerako gaituzu; angoa naiz-ta. Yuda’ko Bet-Leen’a yoan ondoren, orain Yaube’ren etxera noa, ta ez dut berera aŕtu naukenik.
  19. Osterontzean lasto ta saralea gure astoentzat ba-ditugu, baita ogi ta ardoa ere niretzat, zure mirabe onentzat eta zure moŕoi biokin datoŕen mutiľarentzat; ezer ez zaigu peitu». *
  20. Agureak esan zion: «Pakea zuri! Utz neregain peitu litzaizuken edozer; baña zeyean ez duzu gaua igaro beaŕ».
  21. Ta etxera aŕtu zun; saralea astoei eman zien: ta etoŕi beŕiek oingarbiketaren ondoren yan eta edan zuten.
  22. Urdaiľa berotzen ari zirala, ara iriko gizatxaŕ batzu etxearen baranoan indaŕez ate-yoka, ta etxeko yaun agureari esaka: «Atera ezaiguzu zurera saŕtu dan gizon ori, soña arengan askatzeko».
  23. Etxeko yaunak irtenda esan zien: «Ez, aŕen, ez! ene senideok! Ez egin ori: Nerera saŕtu dan ezkero, ez egin oŕelako doľoŕkeririk.
  24. Oŕ dira nire alaba gaztea, ta gizon oŕen oaidea; aŕtu ta erabil itzazute zuen oldez; gizon oŕi, ordea, ez egin oŕelako itsuskeririk». *
  25. Gizatxaŕ ayek ez zioten entzun nai izan; ta lebitaŕak bere oaidea aŕtuta atera zien; ta ayek emakumea gau osoan kutsatu ta goizeraño lizunki erabiľi ondoren, goizabaŕean bertan bera utzi zuten.
  26. Goizabaŕean emakumea etoŕi ta erori zan, aren senaŕa berean zeukan gizonaren etxeko atauŕean, ta an egon zan egundu arte.
  27. Aren senaŕa goizean yaiki zan; ta etxeko atea irikirik, bere bidean yaŕaitzeko irten zanean, ara! oaidea zitzayon emakumea atondoan etzana, eskuak ataiasean ezaŕita.
  28. Lebitaŕak esan zion: «Yaiki zaitez, ta goazan». Emakumeak ez zion erantzun; ta gizonak asto-gañean bera ipiñi ta bidea bere tokiruntz aŕtu zun.
  29. Bere etxera ezkero, maŕauza aŕtu ta bere oaidea atzemanik, amabi pusketan, ezuŕak eta guzi, zatitu zun, ta puskak bidali zitun Ixrael’en bazteŕalde orotara.
  30. Ta guziek, ori ikusita zioten: «Ez da oŕelakorik egin, ez ikusi, ixraeldaŕak Aigito’ tik igo ziranetik guaŕdaño; gomazute, elkaŕean yardun ta erabaki ezazute».

20

Mispa’ko batzaŕea

  1. Ixrael’go seme guziak  Dan’dik Ber – Sabee’raño ta Galaad’eko luŕalderaño, gizon bat bezela. Yaube’rengana irten ta Mispa’n bildu ziran. *
  2. Eŕi osoaren buru ziranak eta Ixrael’go leñu guziak auŕkeztu ziran Yainkoaren eŕiaren batzaldian; lareun miľa oñezko gudagizon.
  3. Ixrael’go semeak Mispa’ra zigotzala, benyamindaŕek entzun zuten. Ta ixraeldaŕek esan zuten: «Esazute nola yazo dan oŕenbesteko gaiztakeria».
  4. Ildako emakumearen senaŕ lebitaŕak erantzun ta esan zieten: «Ni nere oaidearekin Gabaa’n saŕtu nintzan gaua emateaŕen.
  5. Aŕatsean Gabaa’ko gizonek, nere auŕka etoŕirik, nengon etxea ni iltzeko asmotan inguratu zuten; ta nere oaidea, ayen zakaŕkeriz lardaskatuta, il zan.
  6. Ordun nik nere oaidea aŕtu ta zatitu nun, ta Ixrael’go bazteŕalde orotara zatiak igoŕi nitun; Gabaa’koek egin dutena itsuskeri lotsagaŕia bait-da Ixrael’entzat.
  7. Zuek, emen auŕkitzen zeraten Ixrael’en seme guziok, iritzia emazute ta erabaki ementxe, eginbeaŕa».
  8. Eŕi osoa, gizon bat bezeia, yaiki zan esanez: «Ez gera gure kepaŕetara banatuko; ez gera norberaren etxera itzuliko.
  9. Oŕa orain Gabaa’ri egingo dioguna: Zotz egindakoan, aren auŕka yoatea. *
  10. Ortarako, beŕiz, leñu bakoitzean, eun gizonetik amaŕ, miľatik eun, ta amaŕ miľatik miľa aŕ ditzagun, gudarientzat azkuŕi-biľa ibiltzeko, Ixrael’ en egin duten itsuskeriari dagokionez benyamindaŕen Gabaa zigortzera doazenentzat, alegia».
  11. Bildu ziran, beraz, Ixrael’ go gizon guziak iriaren auŕka, gizon bat bezela.
  12. Ta Ixrael’go leñu guziek geznariak bidali zizkieten Benyamindaŕen sendi guziei esanez: «Zer da zuenean egindako okeŕkeria?
  13. Izkiguzute orain Gdbaa’ ko gizatxaŕ oriek, il ditzagun, ta Ixrael’engandik gaitza ken dezagun». Baña benyamindaŕek ez zuten beren anai ixraeldaŕen mintzoa entzun nai izan.
  14. Ta iri guzietatik bildu ziran ixraeldaŕei guda egitera irteteko.

Gudarako gertuerak

  1. Benyamindaŕen iri guzietatik egun artan zenbatutako gudagizonak ogei ta sei miľa izan ziran, zenbaki ontan Gabaa’n bizi ziran zazpireunak saŕtzeke.
  2. Gizatalde artan nabari ziran zazpireun gizon azkaŕ, eskui-ezkeŕti, ta utsik gabe ile bat abail-aŕiz yotzeko adoitsu.
  3. Israeldaŕen gizonetan, beŕiz, benyamindaŕak zenbatzeke, zenbakuntza eginda, lareun miľa ezpatari auŕkitu ziran; guziak gudagizon.
  4. Ixrael’go seme ayek yaiki ta Bet-El’a igota, Yainkoari galde au egin zioten: «Guretako nork igo beaŕ du auŕena benyamindaŕekiko gudara?» Ta Yaube'k erantzun zien: «Auŕena Yuda».
  5. Ixrael’go semeek goizetik yaikirik, kapaŕdia Gabaa’ren auŕez yaŕi zuten.
  6. Ixrael’go gizonak irten ziran guda benyamindaŕei egiteko, ta ayen auŕka Gabaa’ren auŕez buŕukaldirako gertu ziran.

Gudaren goraberak

  1. Ordun benyamindaŕek Gabaa’tik irtenda, ogei ta bi miľa ixraeldaŕ luŕean zuŕun erorazi zituten egun artan.
  2. Bañan eŕia suspeŕtu zan, ta Ixrael’go gizonek beste buŕukaldi baterako leŕotu ziran, lengoa gertu zuten toki berean.
  3. Lenik ixraeldaŕak igo ta Yaube’ren auŕean negaŕez egon ziran aŕatsalderaño. Ta galde au egin zioten: «Nere anai benyamindaŕekiko buŕukara itzuli beaŕ ote-dut?» Ta Yaube’k esan zien: «Igo zaitezte ayen auŕka».
  4. Biaramunean Ixrael’go semeek buŕuka izan zuten Benyamin’daŕen auŕka.
  5. Bigaŕen egun artan ere benyamindaŕek ayen auŕka irtenik, beste emezortzi miľa ixraeldaŕ, guziak ezpatari, luŕean zuŕun erorazi zituten.
  6. Ordun Ixrael’go seme guziak eta eŕi osoa, Bet-El’a igo ta an Yaube’ren auŕean negaŕez eseririk egon ziran, eguna aŕatsalderaño baraurik emanez Ta Yaube’ren auŕean eŕopa ta pake-opariak eskeiñi zituten. *
  7. Egun ayetan Yainkoaren Itun-kutxa an zan, ta aren auŕean Pinee, Aaron’en seme Eleazar’en yatoŕikoa.
  8. Ixrael’go semeek, beraz, Yaube’ri galde au egin zioten: «Nere anai Benyamin’daŕekiko buŕukara itzuli, ala geldirik egon beaŕ dut?» Ta Yaube’k esan zien: «Igo zaitezte; biar eskuratuko bait-dizut».
  9. Oŕezkero Ixrael’ek ataizlariak yaŕi zitun Gabaa’ren baranoan.
  10. Ta irugaŕen egunean, Ixrael’go semeak igo ta Gabaa’ren auŕez buŕukaldirako leŕotu ziran beste aldietan bezela.
  11. Ayen auŕka benyamindaŕak irten ta iritik uŕunduta, asi ziran, beste aldietan bezela, israeldaŕen eŕia landan yo ta sakailtzen Bet-El’ako ta Gabaa’rako zirkuetan; ogei ta amaŕ gizon edo iltzen zizkietelarik.
  12. «Oŕa oriek len bezela gure auŕetik poŕokatuak» zioten Benyamin’daŕek. Ixrael’go semeek, beŕiz, zesaten: «Iges dagigun, ta uŕutiratu ditzagun zirkuetaraño».
  13. Ixrael’go seme guziak beren tokitik yaiki ta Baal-Tamar’en leŕotu ziran; ta Gabaa’ko soro batean zeuden ataizlariak irten ziran andik.
  14. Oŕela amaŕ miľa izan ziran Ixrael osotik Gabaa’ren auŕka otoŕitako gizon bikaiñak; eta buŕuka areagotu zan. Gabaa’koek ez zekiten, ordca, ondamena auŕki zutela.
  15. Yaube’k Benyamin yo zun ixraeldaŕen auŕean; ta egun artan ixraeldaŕek ogei ta bost miľa ta eun gizon, guziak ezpatari, benyamindaŕei il zizkieten.
  16. Benyamindaŕek ikusi zuten galduak zirala; ixraeldaŕek ez bait-zieten amoŕik eman, Gabaa’ren auŕka yaŕiak zeuzkaten ataizlariengandik entzinduta zeuden baizik.
  17. Oŕ, ba, ataizlari ayek Gabaa’reu auŕka leyatu ziran, ta adaŕotsez artara oldaŕturik, irikoak ezpataz yo zituten.
  18. Gañera ataizlariek, beste ixraeldaŕekin itunduta zeudenez, ke aundia iritik igoerazi beaŕ zuten.
  19. Ixrael’go semeak buŕukaldiaren asieran istiatu zirauean, ayetako ogei ta amaŕ gizon gutxi-gorabera il zizkien benyamindaŕek zerasaten: «Yipoi edeŕa, noski, lengo buŕukaldian bezela, ematen ari gatzazkiena!»
  20. Baña su-kea iritik abe-irudiz gora asi zan, ta Benyamin’ek atzera begira zunean, ara! sua ortziraño eldua zan.
  21. Ordun Ixrael’go semeek ziabogaz biuŕtu ziran, ta benyamindaŕek, poŕokaldia gañera zetoŕkiela ikustean, izututa,
  22. Ixraeldaŕen auŕetik basorako bidea aŕtu zuten. Bañan ara ere saŕaskiak zeŕayen, ta irietatik etoŕiak berayen tokietan poŕokatzen zituten.
  23. Benyamin inguratu, esetsi ta leyaz zapaltzen yaŕai zitzazkion,
  24. Gabaa’ren auŕeraño ekalderuntz. Emezortzi miľa Benyamindaŕ erori ziran: guziak gizon azkarak.
  25. Osterantzekoak bizkaŕa biuŕtuz basoruntz igesi bazteŕtu ziran Eŕemon’go aitzetara. Ta ixraeldaŕek bideetan bost miľa gizon txordokatu zituten; ta orpoz-orpo Gedeon’ año besteei yaŕairik, bi miľa gizon il zizkieten.
  26. Egun ayetan saŕaskitutako benyamindaŕ guziak ogei ta bost miľa gizon ziran; guziak ezpatari azkaŕak.
  27. Basoruntz biuŕtu ta Eŕemon’go aitzetara igesi yoan ziran seireun gizon, Eŕemon’go aitzetan gelditu ziran lau iľabetez.
  28. Ixraeldaŕek: Benyamindaŕetara itzulirik, guziak, gizon ta abere, eta irian idorotzen zuten edozer, ezpataz yo zituten; eta alderdi ayetako iri guziei sua ezaŕi zieten. *

21

Gudaren ondoreak Benyamin’ daŕentzat

  1. Ixrael’go gizonek zin au egiña zuten Mispa’n: «Iñork ez die bere alaba benyamindaŕei emaztetzat emango».
  2. Eŕia guzion ondoren Bet-El’a etoŕi ta an gelditu zan Yaube’ren auŕean aŕatseraño, oyuka ta negaŕ samiñez ziolarik:
  3. «Ixrael’en Yainko Yaube! nola eldu zayo gauŕ Ixrael’i bere leñu bat galtzeko zori au?»
  4. Biaramun goizean eŕia yaiki zan, ta opamai bat egiñik, eŕopari ta gentza-opariak eskeñi zituten.
  5. Ta Ixrael’go semeek esan zuten: «Zein da Ixrael’go leñuetan Yaube’ren auŕeko batzaŕera beste leñuekin igo ez dana?» Izan ere Yaube’ri Mispa’n auŕkezteko igo ez leitekenari buruz, zin zoŕotz au egiña zuten: «Iľa izan bedi».
  6. Baña beren anayaz kupilurik, Ixrael’go semeek esan zuten: «Leñu bat Ixrael’engandik iñausia dugu gauŕ!
  7. Zer egingo dugu, geiditu diranei emazteak peitu ez dakizkien? Yaube’ri zin egin bait-diogu gure alabak ayei emaztetzat ez emateko!»
  8. Oŕexegatik, ba, esan zuten: «Zein da Ixrael’go leñuetan Yaube’ri auŕkezteko Mispa’ra igo ez dana?» Ta ara, batzaŕerako ez zan Yabes-Galaad’etik kapaŕdira bat ere igo.
  9. Alabañan, eŕia zenbatutakoan, Yabes-Galaad’ekorik ez zan bat ere an auŕkitu.
  10. Ordun batzaŕeak amabi miľa gizon kementsu arâ bidali zitun, agindu au zemayelarik: «Zoazte ta saŕaskitu itzazute ezpataz Yabes-Galaad’ekoak oro, emakume ta auŕak ere.
  11. Oŕa, beŕiz, nola yardun beaŕ duzuten: gizonak oro, ta gizon-nâsketa izan duten emakume guziak lepo egingo dituzute».
  12. Ta gizon-nâsterik gabeko lareun neska idorota, Kanaan luŕaldeko Silo’n zegon kapaŕdira ekaŕi zituten.
  13. Ordun batzaŕe osoak geznariak bidali zitun, Eŕemon-go aitzetan zeuden seireun benyamindaŕekin itz egiteko; ta pakea eskeñi zieten.
  14. Oŕezkero benyamindaŕ ayek itzuli ziran; ta Ixrael’go semeek eman zizkieten, Yabes-Galaad’eko ilketatik alde utzitako neskak; bañan ez ziran ayentzako lain.
  15. Eŕia Benyamin’i buruz kupituta zegon, Ixrael’go leñuetan Yaube’k egindako itzasiarengatik.
  16. Ta batzaŕeko zaŕek esan zuten: «Zer egingo diegu, emazterik gabe gelditzen diranoi? Benyamin’dik emakumeak itzali dira-ta».
  17. Esan zuten beraz: «Yarauntsia eman beaŕ zaye itzuritako benyamindaŕei, Ixrael’ engandik leñu bat aitu ez dadin.
  18. Guk, beŕiz, ezin eman dezayekegu emaztetzat gure arteko alabarik; Ixrael’go semeek zin au egin bait-dute: «Biraogaŕi bego bere alaba Benyamin’i emaztetzat lemayokena».
  19. Ala ere —esan zuten— oŕ, Bet-El’en ipaŕaldean, Bet-El’dik Siken’ako bidearen ekalderuntz ta Lebona’ren egoaldean dago Silo, ta an egiten da urte oro Yaube’ren yaya». *
  20. Ta benyamindaŕei agindu zieten: «Zoazte ta ataizean yaŕ zaitezte mâstietan.
  21. Ta dantza luzera neskatxak irteten ikusita, irten zaitezte mâstietatik, atzemazute nork beretzat emaztea Silo’ko alabaetatik, eta zoazte Benyamin’en luŕaldera.
  22. Ta ayen aitak edo nebak espaka ba’datozkigu, esango diegu: «Utzi izkiguzute; ez bait-dira guda-saritzat emazte bana izateko aŕapatuak, zuek eman nai ez zenizkielarik, (alegia) garai artan uts ba’zenegieten bezela». *
  23. Ala egin zuten benyamindaŕek: berak ziran aña emazte aŕtu zituten, nork beretzakoa, neska dantzarietan atzemanez; ta beren bazteŕaldera itzulirik, iriak eraiki zituten, ta ayetan bizi izan ziran.
  24. Ixraeldaŕak ere ordun andik yoan ziran norberaren leñu ta sendira; ta bakoitza bere yarauntsiko luŕera itzuli zan.
  25. Egun ayetan eŕegerik Ixrael’en ez zan; ta bakoitzak obe zeritzana egiten zun.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper