-
Eŕut’en idazti au, aspaldiko yudaitaŕak lengoaren geigaŕi bezela ematen zuten. Ala nai izanez gero, beroŕen yaŕaipen bat bezela ere aŕtu liteke. Idazlea, nola nai ere, bat eta bera da: Samuel, noski.
Idazti au biltzerakoan, asmo egoki garbi auxe izan zun, noskiago: oitura onak indaŕtu; eta, gure auŕekoen zintzotasunetik ikasbide eraginkoŕak atera. Izan ere, Eŕut’ek gurasoentzako itzal aundia agertu zun.
-
Bañan, besterik ere irakatsi nai izan zaigu. Dabid’en yatoŕia. Onen arbasoak Moab’etaŕak ziran; eta Yaube’k maitasun aundia agertu zun erbestetaŕentzat ere, ayetako bat geroko Eroslearen eŕo aukeratu zularik. Yaube’ren kutuna Ixrael zan; bañan, beste endakoak ere Arenak ziran.
Irutan banatu dezagun idaztiñoa:
— 1) Noemi’ren atzera-auŕerak.
— 2) Eŕut ezkontzeko Noemi’ren alegiñak.
— 3) Dabid’en aitagoikoak.