Gezna bikoitza, auxe da: Ikusten ditugunak, dirala dakizkigunak oro, eta gerok Aita bat dugula; eta gu guziok anai gerala.
Beŕi pozgaŕi ori dakaŕen gutunari, Idazteuna deitzen zayo. Makab’etaŕek, idazti asko dituztela aitoŕtuz, Idazteunak diote. (1 M. 12, 9) Izan ere idazteunak irurogei eta amairu-edo dira. Bañan, IDAZTEUNA deiturik ere, okeŕ aundirik ez dago. Aren gaia eta yomuga bakaŕa bait-da. Idazteunaren Asmatzale eta Zuzendaria ere bakaŕa da: Yainko Yauna.
Seme on guziek, beren Aitak asmatu dun idazti deuna ezagutu, irakuŕi, goretsi, gogoan erabili, ausnaŕtu eta maite izan dute. Beren buruak zintzotzat dauzkatenak, idazteunetako esanetatik zintzoago izateko indaŕa atera eta beŕitzen dute. Yakintsu eta asko ikasiei, apalak izaten ikasteko, idazteuna bultzalaririk eta onuemaľerik aundina zaye: xaloen bêko maľetara yeisteko biguintasuna ere idazteunetako ezti bikañak damaye. Ayen Aita eta Irazaleak egin ditunak ikustean, biotz beroko eta maitati utsak, idazteunaz, txundiťu eta urtuak gelditzen dira. Gogoa irazeki egiten zaye. Sinismena pizkoŕtu. Itxaropena zutitu. Naimena zindotu. Maitasuna maľarik goyenetako zelayetara igo.
Giza-bizitzako gora-berarik ez da, idazteunetan gure pozerako aipatua ez danik. Ez legoŕtu ez diteken malkorik. Ez arindu eziñeko naigaberik.
Oŕela Idazteuna Ari begira bitan zatitzen da: IESU-Kisto auŕetiko zatia Itun Zâŕa deritza; IESU-Kisto geroztikako zatiari, Itun Beŕi deitzen diogu.
Itz au: Itun, Idazteunaren zati zâŕean oso maiz aipatzen zaigu: As. 13, 18; Ze. 14, 14; Er. 24, 14; 43, 18; 54, 21; Ye. 3, 16; 1 M. 1, 12. Yainkoak bere eŕiarekin egindako elkaŕtasuna adirazten du. Beŕian ere bai, onako puxka auek agertzen digutenez: Mt. 26, 28; Lk. 1, 72; Egi. 3, 25. Idazteun osoa ere, saŕitan Itun Zâŕ eta Beŕi izenez aipatu oi da.
ARAUAK, 5 = Asiera, Irtenera, Apaizena, Zenbakiak eta Itzaldiak.
BIZITZAK, 16 = Yosue, Ebazleak, Eŕut, Samuel lena eta bigaŕena, 1 eta 2 Eŕegeena, Egun Itzak lena eta bigaŕena, Ezra, Neemi, Tobi, Yudit, Ester, Makabaitaŕak lena eta bigaŕena.
EREDUTZAKOAK edo Olerkiak, 7 = Yob, Eresiak, Itzuŕak, Gogoetak, Abestirik Edeŕena, Yakintza, Ikastuna.
IGAŔLEAK, 18 = Isai, Yeremi, Erostak, Baruk, Ezeki, Daniyel, Ose, Yoel, Amots, Abdi, Yona, Mikai, Naun, Abakuk, Sophoni, Agai, Zakari eta Malaki.
BEŔl ONAK, 4 = Matai, Mark, Luka, eta Yon deunarenak.
EDESTIA, 1 = Bidalien Egiñak.
IDAZKIAK, 21 = Paul deunarenak 13: Eŕomakoei, Korintokei 2, Galatiaŕei, Epeso’koei, Pilipo’koei, Tesalonikaŕei 2, Timote’ri 2, Tit’eri, Pilemon’eri, Ebertaŕei. Yakue deunarena. Kepa deunarenak bi. Yon deunarenak 3. Yuda deunarena.
IGARLEA, bat = Yon’i Ageria.
Kistaŕtasunaren lenengo gizaldietatik asita, Doibatzak neuŕi oneri buruz, beti, ardura aundia izan du. Laugaŕen gizaldian, orduko kistaŕ-batza, idazti deunen kopuru-askotza zin-erabakitzen asi zan. Geroago, Firenze (Florence)’ko batzaŕean, 1441-gaŕenean, eta Trento’koan, 1546-gaŕenean, ontzat emana Vaticano’koan beŕiro indaŕbeŕitu zan, 1870-gaŕenean. Idazti batzuk auŕeraxego edo atzeraxego saľean ipintzetik, neuŕia ez da nâsten, ez puskatzen.
Alabaña, Bost Idaztiak, Itun Zarean, lenengo tokian ezaŕi oi dira; eta, Itun Beŕian, Beŕi Ona’ren lau idaztiak orobat.
Alegia, Paris Ikastetxe Nagusi’ko Etienne Langŕon zeritzanak, idazti bakoitza atalka banatu zun: irakuŕtzeko eŕextasuna eratuz.
Uŕena, beŕiz, amaseigaŕen eunkian, Yakue Pagnini’ri atalak xetzea gogoratu zitzayon; eta, 1528-gaŕen urtean Itun Zâŕa’n,
atal bakoitza txatalka eratu zun. Eta, Eŕobert Steŕano’k 1555-gaŕenean, Itun Beŕi’ko idaztien atalak, txatalka bereizi zitun. Ori eginda ere, Idazteunak bere baŕuko mardultasuna lengo oñean dauka. Gure begiek, beŕiz, irakuŕi al izateko arintasuna irabazi dute.
Itun Beŕia, orain, oso-osorik eladeraz dago; idatzi ere,alaxe egin zuten, Matai deunarena ezik. Onek aramaieraz idatzi zun, noski; bañan, eladerara aguro aldatu zioten; eta, ark aramaieraz asmatu-bildua galdu egin zan.
Itun Zâŕ’eko batzuk ere: Yudit, Tobi, Baruk, Ikastuna, Daniyel eta Ester’ena zati batzukin, eberkeraz galduak dira; eta, guganaño, ayen eladerazko biuŕpenak besterik ez dira iritxi.
Areago, oraindik: Ezra’ren ondorengo aldietan, igaŕleak txito gutxitu edo aťu bait-ziran, (Ik: 1 M. 4, 46; 14, 41), Yaube’k asmaturiko idaztirik ezin ziteken izan. Igaŕleak, dakigunez, ez ziran berentzat idazle, Yaube’rentzat baizik.
Oŕela, IESU-Kisto’gandik bereala, lenengo gizaldian, ebertaŕak beren idaztien saľa osatu nai zutelarik, neuŕi estu samaŕa aŕtu bait-zuten, artan zortzi idazti saŕtu gabe gelditu zitzaizkien. Auetxek: Tobi, Yudit, Makabaitaŕen biak, Yakintza Ikastuna, Baruk eta Yeremi’ren eskutitza, Daniyel eta Ester’en zati batzuk.
Ebertaŕak, Itun Beŕi’aren zai daude oraindik; Mexia bera ere etoŕtzeko dagola bait-diote.
Ebertaŕ yakintsu orien auzia, kistaŕtasuneko len-aldietan naspil-soŕtzaľe izan zan. Elizako Gurasoen artean ere, ezta-baidatxoak piztu oi ziran, Trento’ko Batzaŕean egia argi yaŕia izan zan arte.
Martin Luther’ek malkaŕdegitik ibiltzeari edeŕetsi zionez-gero, ostelariek ere Idazteunetako baŕuti ontara ageŕaldiak ba-dagizte. Ebertaŕekin yoan nai ez-eta, len-kistaŕekin etoŕtzeko lotsaz, bien erditik loaken bidetxiuŕa asmatu beaŕez arkitu oi dira.
<> Itun Beŕia, oso-osorik aŕtzen dute orain. Itun Zâŕ’etik, ordea, ebertaŕenak bakaŕik maite dituzte.Itz auekaz, Vaticano’ko Eliz-Batzaŕak, Idazteunen goi-etoŕkizko iritzi okeŕ bi bazteŕtzen eta txaŕesten ditu; eta, ayen argi-ziña nolakoa dan erabakitzen du. Idazteunen gora bikaña, oyen berezitasun garaya eta berarizko indaŕa, Doibatzak damayen zuzenespenetik ez-baña, Yainkoaren argitik datoŕ.
Ayen edeŕtasun txundigiña, darabilten gai mamitsu eta utsegin eziñetik ere ez datoŕkie = onela mintzatzea ziľegi be kigu = ; bai, ordea, ayetan Yainkoaren eskua oparo dabiľelako: Ark zuzentzen bait-du gizona zerbait idazterakoan, Ark argitzen, okeŕetik begiratzen, Ark laguntzen, Ark gerizatzen. Aŕtu beaŕ ditunak aukeratzeko usma Ark zoŕozten du; utzi beaŕ diranak asagotzeko eskua Ark azkaŕtzen. Oŕela osoturiko gutuna Yainko-idazti biuŕtzen da: Aren lan, Aren asmaketa, Aren itz, Aren geznarik samuŕen, Aren esku-erakutsirik bikañen, Arenak ikasteko labuŕpen.
Onenbestez argi dago, noski: Idazteunetako esakun bakoitza, ua idatzi zun gizonarena ba’da, Yainko Berarena ez da gutxigo.
Eŕomaŕ Idazteun Bazkuna’k, 1915-gaŕeneko garagaŕiľaren 18-gaŕenean, onela zion: «Idazle deunak diona, daitoŕena, emeki agertzen duna, Yainkoak diagontzat, aitoŕtzen duntzat eta agertzen diguntzat aŕtu beaŕ da.»
Batzutan, len ez dakina irakatsiko dio: eta, au agerketa deritzake. Bestetan, dakin ua len ez bezela ikuseraziko dio. Bulkoaren eragin onek, gizonaren burua ez du nasten, ez okeŕtzen, ez liľuratzen, ez goibeltzen... sinisgabekoei gertatzen omen zitzayenez, sasi-yainkoen ziŕara zetoŕkiela ziotenean. Ikus: Ye. 23, 28.
Alabañan... idazteunetan alakoxe uts batzuk arkitu izan dira, eta arkitzen omen dira. (Yos. 10, 12-14; Ika. 46, 5; It. 14, 7; Er. 19, 6 eta uŕ...) Bañan oŕela mintzo diranei ez diegu berealaxe ariñegi sinistu beaŕ. Alakoren batean, une zaiľekin arkitzen ba’gera, Augustin deunaren esan ua gogora ekaŕi beaŕ dugu: «Une ontan gertatzen dana, auxe da: idaztiak esku-idatziz aldatu izan dituztenean, ustegabe, zerbait okeŕ idatzi izan dute; edo-ta,
izkera batetik bestera biurtzen ibili izan diranak, beren lana moteltxo burutu izan dute; edo-ta nik ez dut uleŕtzen». (Migne P. L. 33, Ep. 82, 1-go atala, 3-gaŕen saiľa.)
Bañan, batzaŕetan irakuŕtzea ez bide zan aski; eta, yainkozale gaŕtsuek, beren etxêtan irakuŕi nai zuten. Azkutsuen gogo oŕeri Guraso Deunek bultza egiten zioten auŕeruntz; batzaŕetan entzun zutena, etxean beŕirakuŕiz, biotzeraño yeitxi al izateko; eta, gogoan baŕurago saŕtu zekientzat. Yardun txalogaŕia!
Geroago, ostelariek ere soŕtu ziran (10); eta, ordun, Doibatzak agindu estuagoak asmatu beaŕ izan zitun, irakuŕi ezin zitezken gutunen Zeŕenda zuzendu zularik, Paul IV-gaŕen eta Pio IV-gaŕenaren garayan: 1559-gaŕen urtean lenengoa, eta 1564-gaŕen urtean bigaŕena.
Orain, beŕiz, Doibatza-Araudi’ko 1385, 1391 eta 1399-gaŕen arauetan dugu, irakuŕketa zuzendu, Idazteunak nola biuŕtu eta nork argitaratu.
argi dagiguna da. Paul deunak dionez arako «sinismen kutxa edo bilduma» dugu, «yagotekoa». (1 Tm 6, 20; 2-ko 1, 14) Beraz, nori dagokio yagoteko oŕi bere yatoŕtasunean eusteko alegiñak egitea? Ez beste iñori, Gotzaiei baizik; eta, lenbizi Gotzaien Gotzaiari: Eŕoma’ko Gotzaiari eta arekin batera Doibatzari, alegia.
Oŕtatik Diobatzaren agindua, aren baimenik gabe, eta ark yakin gabe, beŕiro Itun Zâŕa edo Itun Beŕia, edo ayetako puxkaren bat ez argitaratzeko. Alabañan, Doibatzakoak ez diranak ere, noizik bein Idazteuna argitaratzen ibili oi dira; eta, oŕelakoetan, Doibatzak ez dezake bein ere baimenik nolanai eman, argitalben oriek guk arinki irakuŕtzeko.
Yainkoa zuzendari dala eta Ari begira idatziak dira (11); eta, askotxotan gero, gizonen adimena baño gôrago dabiltza. Aspaldiko gertariaz mintzo zaizkigu. Gureak ez bezelako iritziak dituzte (17).
Beraz, Ieromina deunak dionez, «artezlari gabe eta irakaslerik gabe Idazteunak uleŕtu nai izatea, geyegitxo ere ba-da». Eta, Kepa deunak ere, bere garaikoei esan zien: «Ba-dira une iľuntxoak noskiago, eta gutxi ikasiek eta sinismenean koloka-antzera daudenek, beren kaltera daramazte...» (2 Ke. 3, 16).
Oŕetxegatik ere, argigaŕi eta oaŕak erantsi beaŕa izaten da, eŕi-izkuntzetan Idazteuna argitaratzerakoan. Oaŕ eta azalpen oriek luzagaŕi uts ez dira.
Ondoren, arta geyagoz eta gogo aundigoz ayek diotena ikasi egin beaŕ da; ongi bizitzeko damaizkiguten arauak gerontzat aŕtuz, sinismenari buruz, ua indaŕtzeko eta argitzeko esaten diguna geron mami biuŕtuz: eta, ariketa oŕtan, berez sen geyago dunak eta aŕtarakoago danak onauŕki geyago aterako du. Idazteunetan bait-dago oitura onei eta sinismenari dagokion guzia; itxaropen eta goi-maitasunari dagokion oro, alegia, auŕeragoko idaztian erakutsi dugunez.
Gero, idazteunak etxeko izaten asten zaizkigunean, eta ayen izkera ezagunago dugunean, ayetako une iľuntxegoak azaltzeko lanean asi diteke aŕtarako egokigo dana; laguntzaľe, une argigoak aukeratuz eta oriekaz, uleŕgaitz gerta zaizkigunak adigaŕi izan ditzaguntzat; eta, zalantzarik ez damaten esakunen bitartez, ezta-baidadun itzak eta asmakizun zaľak askatzen. Ontarako buru ona eta oroimen aundikoa egokigo da; eta, aztukoŕa danak, lan auetan ez saŕtzea obe izango du.» (Augustin D. De Doctrina Christiana, 2-gaŕen idaztian, 9-g. atala.)
Beraz, Idazteunak sinismenez eta gogo gaŕtsuz irakuŕi!! Ayetan Yainkoaren itza entzuteko leyaz, eta esaten zaigunetik zintzoago biuŕtzeko asmo garbi-utsez; damutasuna eta garbaia bizkoŕtu beaŕez, eta ariñegi egin izan ditugun ogenak betiko biŕindu eta zapaldu guraz; lagun urkoaren orbana oaŕtu ez-baña, aren onoimenak txalotzeko ario tukutsuz.
Onenbestez, eŕex uleŕtu diteke, Idazteunak irakuŕtzen asi auŕetik, otoitza txito egoki dala; biotza Yainkoagana yasoaz Ark dasaiguna, luŕ legoŕean euria saŕtzen danez, gure gogo agoŕera yetxi dedin; sinismena diz-diz beŕiz edeŕtzeko; itxaropena uste sendoz gogoŕtu eta indaŕtzeko; eta, goi-maitasuna su gori-goriz langiľe aspeŕgaitz biuŕtzeko.
pin up casino- Online casino in India