EUSKALDUN MAITEAK:
Baŕi alai bat zuei emon al izateak, biotzean poz andi bat oaŕt-erazten dausku. Jesus’en lagundiko Olabide Aba’ren IDAZTEUNA’ren euskeralben oso au eskeñi eta begi auŕean ipintea. Egia esan, Jesus’en Lagundikoak alegiñik andienak egin dabez, arek 1942-gaŕen urtean, il zanean, itxitako esku-lana auŕera ateratzeaŕen.
Goterki ontara etoŕi giñanetik, Baŕi Ona’ren zabaltzerako egin doguzan biaŕak edeŕto dakizuez. Eta, orain, euskeralben au laisteŕ argitaratzeko dagola yakitean, berau be zeuei adirazi barik ezin egon gara. Eta, Yaungoikoaren Itzaz zoratutako biotz gaŕtsu baten lan bikain-edeŕ au, zerontzat aŕtu daixuela aolkatzen zaitugu.
Olabide Aba’k bere euskeralbena zuzentzeko ebiltzezan erak, askorentzat ezagunak dira: ez eban arek atsedenik izaten, beaŕ zan itz egokia itzultzean ipiñi arte. Arekin batera bizi ziranak, egunero zekusen iritzi eske, bai etxekoen artean, baita be beste edonon, batera eta bestera ebilela.
Oŕenbesteko zale gogotsuaren ondorena, auxe da: izkeraren giaŕa eta Idazteun osoko zati guziak elkaŕtzen dabezan ari gogoŕa.
Benetako gizuren edo Patriarkaren egintza eta beaŕa: aldi auetan, geyenbat, Itun Zâŕ eta Beŕiko idaztiak, bakoitzak bere yakintza bereziaren guna dakaŕela, sailka bildurik biuŕtzen dabez-eta.
Eskuartean dozuen itzulpenak, bere alde albo on auxe dauko: eberkera eta eladera begien auŕean izanik, gizon bakaŕ batek egin izana.
Oŕetarako, egun auetako izkuntza ezagunenetara egin oi diran itzulpenak be, gogoan izan dauz; baita yakingai oŕetan asko ikasiak esan eta idatzi oi dabena be.
Geure eŕia Idazteunetako irakastetan saŕtun-saŕtunik bizi izan da beti, tamalez, oŕetarako ebazan idaztietan, ayetako zati batzuk baño ez euki aŕen.
Oŕenbesteko ikaspide edeŕ-sakonari yaŕaituz, emen eskintzen deutsuedazan au erabilirik, orain arte baño oparoago edoski al izango dozue ituŕitik bertatik, bai Yaungoikoaganako bilduŕ deuna, bai Irazalearenganako maitasuna, baita be Yaungoikoaren Aundi-Izateari dagokion begirapena.
Idazti ontako oŕietan ain biguin eta samuŕki dabilen gogoa, zuen bizitzaren zuzendari bedi, eta oŕi oyei darien diz-diz bizkoŕa, betiko bizitzarako ibilketa ontan zuen lan eta neke guztiak argi bizi-biziz inguratu bitza.
Geurok aŕtzen dogun poz eta asmo zindoz, aŕtuko dozue neure ustez, idazti au; eta beti zeuen onduan izango dozue, geuk be 1931-gaŕen urtean Olabide berak atera eban Itun Baŕia, begien auŕean izaten dogunez.
Izan be egiz aundia da, geure poz-alaitasuna: Bilbo’n berton, eta geuron Gotzaigo’ko egunetan. lenbizikoz, eleiz-baimenez eta beaŕ diran oaŕakaz, euskeraz Idazteun osoa argitaratzea.
Bilbao'n, Yoŕailaren 22-gaŕenean 1958-gaŕen urtean.
Paul, Bilbo’ko Gotzaña.
pin up casino- Online casino in India