OEH euskal literatura-tradizioaren erakusle den hiztegi historiko deskriptiboa da. Hiztegiaren corpusa osatzeko, euskaraz idatzitako lehenengo idazkiekin hasi eta 1970 arte argitaraturiko testuen hustuketa handia egin da, geroagoko zenbait testu bakar ere kontuan hartu direlarik; guztira, 800 egile inguru autoritate gisa aipatuak. Hortaz, XIX. mendea arteko ia lan guztiak, XIX. mendeko egileetan gehienak eta XX. mendeko emaitzen erakusgarri zabal bat digitalizatu dira (erabat nahiz zatika husturiko testuen berria «Osorik hustutako testuen zerrenda» izeneko atalean ematen da).
Literaturako lekukotasunei garrantzi berezia eman zaion arren, hiztegiak ere kontuan hartu dira iturri gisa. Larramendirenaren aurreko guztiak, honen ondoko eta Azkuerenaren arteko gehienak, eta XX. mendeko asko (azken hauek, gehienbat, herri hizkerenak) erabili dira; eta hauetan agertzen diren lekukotasun guztiak aipatzen dira sarrera bakoitzean.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.