Orotariko Euskal Hiztegia

obra

obra.
(V-gip, S; Lcc, SP, Urt I 47, Lar, , Izt 71v, VocBN , Gèze, Dv, H) Ref.: Lrq; Etxba Eib .
Obra, acción, acto. "Œuvre, action" SP. "Obras son amores, que no buenas razones, obrak dirade amore, ez hitz onen kolore " Lar. "Œuvre (lang. relig.)" Lrq. " Fedia ala obrak, zer da aurreragokua? " Etxba Eib. Tr. De uso gral., aunque bastante menos frecuente desde finales del s. XIX. Hay obron 'obra on' en EvAN (Mt 5, 16), BOEr 142 y ASJU 1992, 463 (Ae). En DFrec hay 255 ejs. (14 de ellos septentrionales) correspondientes a todas las acepciones.
Obra honak ukhenen du goalardona frangoki. E 13. Eta delibraturen niauk Iaunak obra gaixto guzitarik. 2 Tim 4, 18 (TB obra; He eginkari, Dv eskukhaldi, Ker egite, Bibl egintza ). --Nola andraen bildur zara, / aek baga onik ez badozu? / --Aen obraen oi ta bildur nax. Lazarraga 1175r. Iaungoikoak libradu gagizan / obra eta deseo deungetarik. Bet 3. Fedeareki batean egin bear ditugula obra onak. Ber Trat 58r. Gizonen obrarik gabe Iesus semea konzebitua. EZ Man II 176. Desonheski behatuagatik eta mintzatuagatik ere, aitzinago iragaiten ezpada, ezta obrarik bedere. Ax 418 (V 271). Ofrezietan deutsudaz neure obra guztiak. Cap 123. Intenzinoa nolako, obra halako. Hm 198. Ezin daidikegula eztitasun eta pazienzia handiagoko obrarik. SP Phil 196. Haren obrak dirade onak. Aleson 7. Haragiaren obra eztezala desira ezkonzez baizi. Tt Onsa 179. Konsentitzea, obrara pasatzen ez dalarik ere. OA 159. Zer-nahi dagiten gizonek, intenzinoak neurtzen tu hekien obrak. ES 403. Miserikordiasko obren gañean. El 78. Akzino da obrarik prinzipalenak. Urqz 7. Saintiak uhuratzen, eta hen obrak imitatzen dütüzülarik. Mst I 23, 8. Munduan sekulan egin dan obra ta milagrorik aundiena. Cb Eg III 325. Sinhestea heien hitzak yarraiki gabe hekin obrei. Lg II 243. Egin zituban obra onen premiyo edo sariya artuteko. Zuzaeta 104. Berbia Jakob onarena, esku edo obrak Esau dongiarenak. Mg CO 38. Zure itz, pensamentu eta obra guziak. AA III 460. Kendu belarriak, / irazi begiak, / ola nolako obra / izigarriak! FrantzesB I 133. Penitenziazko obrak pratikatzen badütüzü. UskLiB 87. Egintza sainduak eta obra onak. Jaur 143. Uri danetan egin zituben karidadezko obrak. Aran SIgn 108. Gizona oi dabela obrak erakutsi. AB AmaE 302. Yende xehea phasatzen dela fite hitzetarik obretara. Elsb Fram 63. Zonbait othoitze edo obra hun. Ip Hil 6. Hainbertze lanek, elhe eta obra onek, othoitzek higaturik. JE Bur 67. Obrak begiyen bistan or daude, / gezurrak ez du baliyo. Tx B I 98. Horiek baitira frangotan obra miresgarrienen eta egitate ederrenen haziak. JEtchep 117. Obra sarigarri bat egiten badut. Vill Jaink 103. Obra da amodio / agertutakoa. Ayesta 130. Gehiagoko zerbaiten gostua, xedea, urratsak eta obrak behar ditugu. Larre ArtzainE 143. Baiña bigarren denborak / ekarri zituan golak [...] / Era onetako obrak / poztu euskaldun jatorrak. Insausti 203. Gogoa, nik baino hobeki daki Aita Mokoroak, obretan erakutsi behar da. MIH 396.
v. tbn. (Para autores del s. XX): CatJauf 82. CatUlz 11. Urruz Zer 49. StPierre 33. Barb Sup 112. Etcham 136. In BAyerbe 37. Yanzi 200. Zerb IxtS 71. SMitx Aranz 96. Arti Tobera 277. Ardoy SFran 333. Xa Odol 93. Mattin 93.
(V-gip, G-azp-to; SP, Urt I 294, Ht VocGr, Lar, Lecl, Arch VocGr, H) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; EAEL 60.
Obra, trabajo. " Haren obratikakoa da, il est venu de son ouvrage" SP. "Ouvrage" Ht VocGr. "(Obra) mosaica [...] arri nabartxoz egiñikako obra " Lar. " San Iñazioko obrak, Loiolan " Etxba Eib. "Obra de construcción, generalmente" Elexp Berg. Tr. Menos frecuente que en la acepción anterior. Es más usual en textos septentrionales.
Akabatu diat egiteko eman draután obrá. Io 17, 4 (He, LE, TB obra, EvS obrak; Dv, Leon, Ker lan, Ol, Or, IBk, IBe egiteko). Ofiziale batei zeñei ematen baitzaio obra bat egin dezan. Ber Trat 26r. Lanhabesak, tresnak, eta obraren egiteko gai guztiak. Ax 26 (V 15). Etziala [Appenes-ek] igaraiten egunik bat ere [...] zonbait luma ukaldi eman gabe bere artian bere obrari. Tt Arima 127. Jainkoaren obra handia deitzen du Salomonek iguzkia. 29. Ofizialek bere obretan kausituko baitute bere laudamena. ES 145. Palazio haren eta Salomonen bertze obra ederren ospea hedatu zen. Lg I 334. Gorphützezko obra, nekazalek eta ofizialek ordinariozki egiten ditüztenak. CatLan 88. Obra zimendurikgábe fálsuan, edo usgúne duéla parétean, urratu ta erorikodá. LE Urt ms., 86r. Igandean alabaña asi zan munduaren obra andia. AA II 46. [Loiolan] obra bat badago, / ikusgarri andi au / Azpeitiyan dago. FrantzesB II 64. Eginza edo obraren bat abasberuan, destaju edo onenbestian arzen dabeenak. Astar II 162. Aita gure Kreatzailea da, maite du bere obra. Jaur 206. Inguma baten obra da seda. It Dial 4 (Ur, Dv e Ip lan). Españako eta kanpoko errijak bata bestoaren artuemonetan alkartu biar dituban obra guztiz andi eta entzunari. (1858). BBatzarN 179. Komentuko langilen aitzurrak obra zahar bat jo du. Laph 239. Iru leioko obra berri bat. Xe 335. Masabiellko obrak eta mudantzak. Goñi 106. Obra gaitzak egin zituen hor. StPierre 25. Obra berri bat egin dutela / Zor aundi bat erdian. LuzKant 76. Iragintza edo obra andi areetan ezebiltzan euzkeldunak bakarrik. Kk Ab II 182. Hanbatenaz non molde hartako obrarik ez baita hanbat ikusten Eskualerrian. JE Ber 54. Kortasoneko obran ebillen pioi bat. SM Zirik 75. Obretan langilleak eguneko asi-amaitu aldiak adierazoteko oi dabenaren antzera [kanpaia] . Erkiag BatB 121. Geldi dagoan obra. Uzt Sas 351. Izan gaiten lankide obra berekoak. Xa Odol 276. Ekar-arazi zuen jaun apezpikua obraren benedikatzeko. Etchebarne 105. Obra ori egingo eban tekniko bat aurkitu biar. Gerrika 136. Makiña bat kostatako obra bikaiñak ere egin ziran-da etxe ontan. Insausti 41.
" San Iñazioko obria baño luziagua, se suele decir aludiendo a las obras de Loyola, para ponderar la duración de alguna cosa en realización. San Iñazioko obrak baño luziagua izan da zure arriua prestatzia " Etxba Eib .
Obra literaria.
Heuskaraz zerbait obra egitera eta skributan imeitera. E 5. Obra barri bat ei daukazu / nigaiti konponidurik. Lazarraga A23, 1195r. Entreprenitu dut obra xume bat eskoaraz inprimatzera. Mong 585. Hark iskiribatu duen obra. ES 153. Mundu guzia Obra zarrez, edo Dotore Santu ta maisu jakinsuen libru ederrez betea dago. Cb Eg II 3. Irakhurtu diala Apollionosen obretan. Egiat 189. Aipatu obran. Mde Pr 267. Buero Vallejoren azkeneko obra. MEIG I 192.
v. tbn. In Mat XVI. MarIl 9. Gy X. Aran SIgn 2. In CatJauf II. In Arti Tobera 262.
Conjunto de las obras de un autor, artista.
Michel-Angelen harrizko obrari ohartzen zaizkotenek. JE Ber 51. Baroja eta Barojaren obra. MIH 267.
OBRA EGIN. Obrar, actuar.
Hala baliz ere gauza, obra egin bezala, / ardiatsiren ez uen saria berehala? EZ Man I 51. Ezi Jinkuak gogua haboro emaiten dü, zunbat amurioreki ihurk obra egiten dian, eziez obrari berauri. Mst I 15, 1 (SP y Ch hari izan, Ol egin). Hetan [pensamendu deshonestetan] borontariozki hartzen denian plazer, ez nahirik ere obra egin. CatLan 94.
Trabajar.
Obra egiten duenari, ordean, saria ez zaio kondatzen grazia bat bezala, bainan bai zor bat bezala. Aitzitik obrarik egiten ez duenari [...] bere fedea zaio kondaten justiziatzat. He Rom 4, 4 (Lç obratu, TB obrak egin, Dv lanean hari izan, Ol, Ker, IBk, IBe y Bibl lan egin).
Actuar, obrar, producir un efecto.
Bateri ta berziari obra eginen dereitze botztaroa emaiten ta osagarria azkartzen. Egiat 233.
OBRAN.
a) Poniendo en práctica. Cf. OBRAN ATERA.
Ethortzen zaitzu gogora behar ezten emaztea, eta harekiko plazera, eta zuk gogoeta hura zeureganik, berehala egotzi behar bidean, nola egotziko duzun ezen hartan zaphoratzen zara, gozatzen zara. eta are obran baitzina bezala anhitzetan ere, zeure gogoan atsegin hartzen egoiten zara. Ax 368 (V 242).
b) Trabajando.
Heldu da hor gaua, zeinetan nihor ezin obran hari baiditeke. He Io 9, 4 (Dv lanean hari ).
(Ref. específicamente a una obra de construcción o similar).
Gerezietan nunbeitko langileak eliza zaharrean obran ari ziren batez. Zerb Azk 78. Etxekoandre: obran asi bear det etxe ontan, eta libratu zaidazute azkar. Salav 17.
OBRAN ATERA, OBRAN EMAN. Poner en práctica.
Zeren obran eman duten Iainkoaren errana. EZ Man I 131. Guztiz khexatu ziñen / obran atheratzera. EZ Noel 148.
OBRARA EKARRI.
Poner en práctica.
Ongi egin hek guziak bizitu, obrara ekharri eta bere lekutan ezarri ezpazinitu. " Animé, appliqué et mis en oeuvre" . SP POB 79.
OBRARA EMAN. Poner en práctica.
Manu sainduak obrara emanen iduriak / iarraikitzera atzartzen tik presuna nagiak. EZ Man I 29.
OBRATAN EMAN. "Exécuter, obratan ematea" Ht VocGr 357.
OBRATAN EZARRI. Ejecutar, realizar, llevar a la práctica.
Eta ezpaitu zuetarik batek-ere obratan ezarten Legea? Io 7, 19 (He obretan eman, LE egin, Dv, Ol, Or, Ker, IBk, IBe bet(h)e, EvS, Leon begiratu). Eztezagun obratan ezarri geuren [...] intenzio onak. Ber Doc 164r.
OBRATAN IPINI. Realizar, ejecutar.
--Zerren diozu sekretorik / oi andraetan ez dala? / --Zerren kausea begiratzaka / ifinten dabe obratan. Lazarraga A9, 1175r. Deseetan dabela edo obratan ifinten dabela. Cap 103.
OBRAZ.
a) (V-gip ap. Etxba Eib; SP (sin trad.), Añ). "(De) obra" Añ. "Mindu ninduan berbaz eta obraz" Etxba Eib.
Profesione egiten dié Iainkoa ezagutzen dutela, baina obraz ukhatzen dié. Tit 1, 16 (TB bere obrez; Dv y Bibl beren egintzez, Ol e IBe egitez, IBk beren egitez ). Zeren fedea illa da obras erakusten eztena. Ber Trat 58r. Obraz halaber nahi dut erakutsi egia. EZ Man II 23. Zaharrak bekhatu gutiago egiten badu ere obraz, ordea guti haren egiteko, gogoa bethi hartan daduka. Ax 375 (V 247). Zeren duzun erranori / obraz ongi frogatu. Hm 187. Gizon erhaile ezizala, obraz ez boronthatez. FPrS 14. Gogoz, hitzez, obraz edo ahatzez. CatOlo (ed. 1743) 72. Pensamentus, itzes eta obras. El 18. Ez egitea iñori gaitzik ez obraz, ez itzez eta ez deseoz. Iraz 31. Eta hitzak utzirik, obraz guduka zagun. He Gudu 170. Imitatzia erran nahi da beste batek hitzez eta obraz konplitü dütian gaizer jarraikitia. Mst I 1, 1n. Itzez edo obraz ofenditu dituzunai. Cb Eg III 245. Relisione sainduaz / obraz arnegaturik. Monho 98. O damu sendo, negar baga bere obraz agertuten dana! Mg CO 73. Au bera eranzungo dioe umeak gurasoari, erakusten ezpadie obraz Zerurako bidea. AA II 78. Obraz ezin dezakezuna, bederen xedeaz egizu. Dv LEd 241. Jauna ofenditurik / gaude sentimentuz, / nola itzez ta obraz / ala pensamentuz. Ud 133. Eztü deüsetan hütsik egin, ez gogoz, ez bihotzez, ez obraz. Ip Hil 192. Erriak eman dezake ondoko baiezkoa, itzez eta ageriz ezpada, egitez eta obraz beintzat. Vill Jaink 187. Zuk, gogoz, hitzez... Eta guk... obraz. Sofri hor! Larz Iru 24. Itzez guztiok jostaille gera, / obraz ezpata zorrotza. MMant 107.
v. tbn. Mat 133. Harb 8. SP Phil 120. Arg DevB IV. Tt Onsa 178. Gç 59. Bp I 46. Ch IV 9, 6. Oe 21. Brtc 18. CatLan 14. Ub 166. Zuzaeta 123. Iraultza 15. Xarlem 274. Añ EL1 134. Gco I 414. Astar II 254. CatLlo 43. CatB 12. CatLuz 19. UskLiB 14. MarIl 46. Jaur 137. CatBus 25. Hb Egia 128. Laph 130. CatSal 51. CatR 45. CatS 82. Xe 329. Zby RIEV 1909, 229. Ag Serm 197. CatJauf 120. CatUlz 31. A CPV 898 (AN-erro). Obras: CatAe 44.
b) (Precedido de gen.). Por obra de.
Zeina izan zan konzebidua Espiritu Santuen obraz. Bet 6 (tbn. Espiritu Sainduaren obraz o var. similar en Mat 3, CredoZan 3, Harb 37, Hm 182, VJ 6, Bp I 32, OA 7, Iraz 4, SermAN 4r, El 6, CatBurg 5, Cb CatV 11, Oe 55, Brtc 89, CatLan 11, Ub 131, Añ CatAN 20, Gco I 458, AA II 12, Dh 87, JJMg BasEsc 36, CatLlo 9, CatLuz 6, CatBus 7, CatAe 4, CatSal 11, CatR 11 y Ud 90). Ez gizoneen obraz, baea bai mirakuruz. Cap 30. Espiritu Santubaren egitez edo obraz. Astar II 275. Noren obraz? CatB 27. Espiritü-Saintiaren indarraz eta obraz. CatS 3. Izpiritu Saintiuaren graziaz eta obraz. Mdg 160. Diabruen obraz euki eban zoroalditik. Etxba Ibilt 465.
v. tbn. Arz 33. CatUlz 18.
OBRAZKO (SP, sin trad.). De obra. v. OBREZKO.
Bihotzezko urrikimendua, hitzezko kofesinoa eta obrazko satisfazinoa. Mat 133 (tbn. obrazko satisfazio o var. similar en Iraz 38, Cb CatV 84, Mg CC 143, CatB 58, CatLuz 23, CatAe 56, CatR 57, Legaz 39 y CatUlz 40). Bere falta guziak, / gogoz, hitz eta obrazko / egiñ tuen guziak. Arg DevB 145. Pensamientuzkoak, berbazkoak eta obrazkoak [pekatuak] . VJ 10. Obrazko askiestea edo satisfakzioa. CatBurg 36. Gizon batek euki badau zer egina (obrazkoa) andra, edo neskatilla bategaz. Oe 150. Obrazko blasfemia. AA II 114. Berbazko edo obrazko pekatubetan jausteko. Astar II 141 (v. tbn. obrazko pekatuba en Zuzaeta 148). Pensamentu loiyetan gustu artzaiten dabenak, obrazko gauzarik egiteko gogorik euki ez arren. CatLlo 45.
v. tbn. Gco I 432. JJMg BasEsc 121.
OBRETAN ATERA. Llevar a la práctica.
Eta zure gatik gauza hauk [manuak] obretan athera. EZ Man I 14. Hitz hauk obretan segurki nahi ditut athera. EZ Man II 26. Halakoak egiten tu eta obretan atheratzen millia gauza zeiñei ezpailitzaiote lothuko amudiorik eztuena. Ch III 5, 4 (SP obratu, Ol burutu, Leon bururatu).
OBRETAN EMAILE (El) que cumple, que hace realidad.
Arren, bada, zeure hitzen / obretan emaillea. EZ Noel 148.
OBRETAN EMAN. Llevar a la práctica.
Ardiats diezadazu grazia inspirazione onak obretan emateko. EZ Man II 175. Ez ordea behar direla [lege] guziak egun guziez obretan eman. SP Phil 540. Obretan ematera pretenditzen dudan trabaillua. Arg DevB 113. Dohatsu izanen zare hek obretan ematen baditutzu. Ch III 56, 4 (SP konplitu, Mst y Leon egin, Ol burutu). Zuetarik batek ere ez baidu obretan ematen legea. He Io 7, 19 (Lç obratan ezarri). Pratika saindu hau, bertzek bezen ongi, obretan eman dezakete. MarIl 24. Eta prest galdegiten dituen gauza guzien obretan emaitera. Jaur 179.
OBRETAN EZARRI. Llevar a la práctica.
Iainkoa lagun zakizkit hura obretan ezartzen. EZ Man II 47.
OBRETARA EMAN. Llevar a la práctica.
Zure legetik guk ere zer baitugu entzunen, / obretara emateko dohain iguzu arren. EZ Man II 57.
OBREZKO. De obra. v. OBRAZKO.
Obrezko satisfatzea. Harb 32.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus