Orotariko Euskal Hiztegia

ukatu

ukatu.
Tr. La forma uka, usada como participio, se documenta en autores meridionales del s. XX: Lizardi (BB 2), Orixe (Poem 535), E. Arrese (OlBe 36), Erkiaga (Arran 129) y N. Etxaniz (LBB 350). En textos vizcaínos, la forma de sust. vbal. uketa- se documenta sólo en Capanaga y CrIc (71), y ukatze- en Arrese Beitia y algunos autores del s. XX; el resto usa ukatute- . Sólo hay un ej., en Azkue, de uketu (BGuzur 140). En DFrec hay 267 ejs. de ukatu.
Etim. Puede tratarse de un denominativo de *uka- (designación del brazo o de alguna parte de él).
1. (gral.; Lcc, Volt 100, Mic 8r, Lar, VP 90v, Añ, H; -kh- SP, Ht VocGr, VocBN , Hb, Gèze (ü-), VocCB , Dv, H, Zam Voc ), uketu (V-gip, AN-ulz-olza), ukotu (Lar, , H) Ref.: Bon-Ond 159; A; Lrq; Iz ArOñ, Als, Ulz (uketu); Etxba Eib ; Gte Erd 310; Elexp Berg .
"Nier" Ht VocGr. "Negar" Lcc, Lar y Añ. "Renegar, negar otra vez, bertukatu, berriz ukatu" Lar. "Ukhatzen du bere ohointza, il nie son vol" Dv. Lhande añade una supuesta var. ukhartu de Hb, pero no aparece en éste con dicho sdo. Tr. Documentado desde Leiçarraga en todas las épocas y dialectos.
Hiruretan ni nezaguála ukha dezakeán baino lehen. Lc 22, 34 (He, TB, Oteiza, Dv, Brunet, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, IBe uk(h)atu). Lapurrak on dau ukoa, ukairikek, gaxtoa. "Negarás" . RS 203. (uka eikek en la ed. de Lakarra) Leneko ditxoa eztuzu ukatuko. (Monreal, 1598). ReinEusk2 137. Iustuen partaletasun aithortzen dut saindua, / ezin ukha ere dezaket hutsen barkhamendua. EZ Man II 200. Falta duenak ere ukha ahal dezake, eta erran eztuela faltarik. Ax 438 (V 285). Uketan dabenak edo dudan dagoana bear dituzan gauzeetan. Cap (ed. 1893) 44. Eztuzu zer uka / zarel' ogenduru. O Po 18. Begira zaite [...] nihoren baitan ezagutzen duzun ongiaren ukhatzetik. SP Phil 353. Khiristi lagünaren kontre gaizki erranak ükhatüz. Bp I 102. Egia da gauza hori, eta eziñ ukha dezaket. Ch III 52, 2 (Mst eztirozüt ükha). Batzuek diotena, besteak ukatzen. Lar SAgust 10. Nork ukatu dezake [...] ez lirakela izango ain amorioaren jirak aiñ andiyak? MandatSerm 118 (el ed. da la lectura veatu ). Ala izan naiz, ez det ukatzen. Cb Eg II 71. Ukhatzen duzu gauza, ikhusi ez banu bezala. Lg I 373. Burua dala ukatzen duenak. Ub 143. Eztaike úka deitzen duéla Elizak debotoa emastekigéndea. LE Prog 116. Ukatu ta estaldu pekatubak. Mg CO 209. Fedeko gauzaren bat, osotoro ukatu ez, baña dudan ipiñi ote dezun. AA II 18. Kasuistaak bere ez dabeela au ukatu. fB Olg 91. Alferrik ukatuko / dirazu zuk niri, / zerbait onelakoxe / pasa zazu zuri. It Fab 131. Zenbat eta naiago ukatu, anbat geiago agertzen zan. Lard 414. Hala naiz, ez dut ukhatuko. Dv LEd 133. Klarki eta ezin ükhatzen ahal den gisa batez erakusten dü. CatS 30s. Txantonek eutsalako guztia ukatzen, / pillatu zan jentea dudan zan aurkitzen. AB AmaE 306. Bera Aita dezula ukatzea. Arr May 36. Nihork ez dezake ukha thalendu handiak zituela. Elsb Fram 144. Ukaturik izatearen gañetiko gauzak. Itz Azald 52.
(s. XX) Egia hauk eztituzte ukatuko. HU Aurp 219. Ukatu gura izan dozuz zeure guduko gertaera barregarriak. Echta Jos 110. Eztegu nai ukatu an ere bazirala argaltasun ta griña batzuek. Ag G 31. Egiten eutsozan itaunetara, garratz ukatzen eban. Kk Ab I 45. Nik ukatuko det emen zerana. Ill Pill 15. Egi au ukatu baño il naiago izan zuten. KIkG 20. Ez diñat ukatuko ori ditekenik. Or Mi 31. Galaia noiz etorri / egoten ziñan zai; / etzazula ukatu. MendaroTx 294. Abantail horiek ez ditut ukatzen. JE Ber 81. Aitortu zuen bada goraki ta etzuen ukatu. Ir YKBiz 51. Dohakabeak ez du deus ere ukatzen haren gain emanak diren gaixtakerietarik. Lf Murtuts 49. Nitzaz parre egiña ukatuko al duk? Etxde JJ 12. Ukatu eta ukatu zuen segurki luzaz. Zerb Azk 107. Errepublika denporan Plaentxiako alkate izatia ukatu ei eban. SM Zirik 100n. Izadigaindikoa ukatzen dute zeharo. Mde Pr 310. Leengo egunean idatzi nuena ez du onek ukatzen. Txill Let 122. Begiz ikusten degun gauza da; / zer arranetan ukatu... Basarri 163. Eztuzu ba, orai Mainkerra il zinutela ukatuko. Izeta DirG 79. Eziñ ukaturik egixa. Etxba Ibilt 466. Ezin ukatu zuen egia zariola Frantsesek. Ardoy SFran 169. Iñok ez dau ukatuko gure enparantzako erromeria gauza ezereza dana. Etxabu Kontu 43. Gure belaunaldi ontan gauz on asko ikusten ari gerala ezin ukatu dezakegu. BAyerbe 152. Eztut egia oso osoa sekulan ere ukatzen. Larre ArtzainE 333. Ez dut ukatuko, gezurretan ukatuko bainuke, badutela horretan ere zerbait esku. MIH 192. Ezinegona ez dut ukatuko. MEIG VI 51.

v. tbn. Harb 133. Tt Onsa 28. Gç 181. BBizk 37. SermAN 1r. El 50. Mb IArg I 389. Zuzaeta 50. Egiat 271. CrIc 88. VMg 4. Gco II 25. JJMg BasEsc IV. Astar II 187. CatB 42. Etch 80. Izt C 143. Bordel 152. CatBus 50. Aran SIgn 19. Xe 226. PE 60. Ud 92. EusJok II 79. Apaol 35. Zby RIEV 1908, 763. Lap 57 (V 30). Arb Igand 150. AzpPr 27. CatJauf 31. Goñi 81. Urruz Zer 61. EusJok 120. GMant Goi 22. Lh Yol 32. Inza Azalp 101. Ox 195. Zub 89. Tx B I 186. Enb 84. Lab EEguna 107. Otx 117. Ldi IL 107. JMB ELG 15. Eguzk GizAuz 27. ABar Goi 67. Zait Sof 134. SMitx Aranz 205. JAIraz Bizia 116. Lek SClar 108. Akes Ipiñ 24. Arti MaldanB 215. Anab Aprika 103. And AUzta 115. Vill Jaink 187. MAtx Gazt 73. Larz Iru 32. Ibiñ Virgil 24. Alzola Atalak 112. NEtx LBB 120. Lizaso in Uzt Noiz 31. Xa Odol 93. Berron Kijote 227. Ataño TxanKan 77. Onaind STeresa 75.
" Uka, Joxe, uka!, se dice de los que se encierran en la negativa, aun ante la evidencia, aludiendo a los gitanos, cuya defensa ante la ley es la negativa heroica. Uka, Joxe, uka, eta egin zu orretan! " Etxba Eib .
2. (AN-gip-5vill, BN-arb-lab ap. Gte Erd 293; A (que cita RS); -kh- Urt, Ht VocGr, Hb, Gèze (ü-), Dv, H). Renegar (de una persona), no querer reconocer, repudiar. " Nahiago du aitak bere seméa zuzendu, ezenez [...] ukhátu " Urt I 18. "Renier" Ht VocGr, Hb y Gèze. " Holakorik egiten badu, semetzat ukhatzen dut " Dv. " Burhasoen errana ez egin nahi izaitea, hurbil hek ukhatzea da, [...]. Adiskidetzat ukhatu nau, [...]" H. Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. En los escritores septentrionales anteriores a 1850 alterna el complemento en absolutivo con el instrumental; en los demás casos sólo hay absoluto.
Baina ukha zezan harzaz, zioela, Emazteá, eztinat ezagutzen hura. "Mais il renia disant [...]" . Lc 22, 57. Nork-ere ukhaturen bainau gizonén aitzinean, ukhaturen dut nik-ere hura ene Aita zeruetan denaren aitzinean. "Qui me reniera devant les hommes, je le renierai" . Mt 10, 33 (TB, Dv, Ur, Ip, Echn, Hual, Samper, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, IBe uk(h)atu (con abosluto); He ukhatu (con instr.)). Baina zuek saindua eta iustoa ukhatu duzue, eta rekeritu duzue gizerhaile bat eman lekizuen. "Vous avez renié" . Act 3, 14 (He, TB, Dv, Ker, IBk, IBe uk(h)atu; Ol zapuztu). Adiskide barria gaiti zarra ukatu balidi. RS 510. Eztu ukhaturen Iesus ona giristiñoak. EZ Man I 72. Gero zuzaz / zeinen luzaz / ukaturik nagoan. O Po 7. Beha zazu Iesu Kristo gana, eta eztezazula hartaz ukha mundua gatik. SP Phil 545. Eztugu Tomasek bezala / zure zauririk ikhusten; / ala baiñan, gure Jainkoa / guk ez zaitugu ukhatzen. 117. Matheo ebangelistaren eredura orobat gerthatu zitzaioen Jondoni Petriri ere bere nausiaz utkhatu zuenean. ES 87. Ukatu zuelako damuz beterik arkitzen zen S. Pedroren biotza. Mb IArg I 295. Piarresek ukhatzen du Jesu-Kristoz. Lg II 263. Iru bider ukatu zuan Jesus. Ub 90.
(s. XIX) Beraganik euki daben umea ukaturik. MisE 211. Ukatzen dezu Satanas? AA III 273. Oren gutirik barnean burhorekin eta arnegurekin hartaz ukhatu zuen. Dh 214. Publikoki pederikatu beitzuten, aintzinean [...] ukhatu zutenaren Jainkotasuna. Jaur 201. Hirur aldiz bere etsaien aitzinian ükhatü ziala. UskLiB 55. Ukatu Aitatzat. Ur MarIl 26. Rodilek ez duke deus; agertzen da Mina, / Eskaldunak beretzat ukhatu duena. Hb Esk 162. Ollarrak bi aldiz jo baño lenago, iru aldiz ukatuko nazu. Lard 442. Ez nezazula ukha. Izan zaite nere Ama. Dv LEd 208. Berdin bere esposa / ez du [Jaunak] ukatuko. Xe 161. Bere dizipüliez ükhatürik. Ip Hil 161.

(s. XX) Zeren duten beren ama itsuski hola ukatzen. Barb Sup VII. Bestelan Ama ukatzekotan / jaio ez oba mundure. Enb 62. Geren artekoxe batek, bere leena ukatuz [...] ain erruki gabez gu yo bearra. Ldi IL 27. Elgar nihoiz ukatu behar etzuten zazpi lagun khartsuak. JE Ber 61. Beren Aita osoki ez dezaten uka. Iratz 40. Etzak beraz zer-nahiren gatik ukha [Jainkoa] . Zerb IxtS 76. Bein, berriz, irutan uka. Or Poem 546. Erriak onartutako iainkoak ukatu egiten zituela, Iainko berriak erriratu zituela. Zait Plat 104. Ez ditiat beharrenean ene adixkideak ukatzen. Larz Iru 88. Ama ukatu duten haur dohakabeak. Xa Odol 208. Pedrok bezela ukatu zaitut. AZink 182.

v. tbn. Lar SermAzc 54. Cb Bast 20. Oe 155. JJMg BasEsc 38. Zby RIEV 1908, 212. Ag Serm 579. ArgiDL 93. Inza Azalp 86. Ox 75. Ir YKBiz 446. Mattin 131. Onaind STeresa 54.
Renegar (de una institución, doctrina, patria, familia, etc.). "Abdicare legem, legea ukhátu " Urt I 18. "Apostatar, fedea ukatu " .
Fedeaz ukhatu dik, eta duk infidela baino gaixtoago. 1 Tim 5, 8 (He ukhatu (con instr.); TB, Ker, IBk uk(h)atu (con absolutivo); Dv, Ol, IBe, Bibl uk(h)o egin ). Hek hura [Aita Saindua] ukhaturik. Mat 108. Guztiarekin zinduen / mundu hunez ukhatu. EZ Noel 171. Ukhatzen dut munduaz, haragiaz, eta deabruaz berze ukhatzeko guziekin. Harb 411. Hau da naturalezak [¿por naturalezaz?] ez ukhatzea, hertarrak obligatzea. Ib. ã 8r. Bada eztuzu zuk ere zeure arrazaz ukhatu. Ax 7 (V 4). Olandak ukatu arren / Austriako Etxea. FProsp 61s. Hoiek [Fedea, legea, Eliza eta Aita Saintia] ükhatürik. Bp I 86. Hekien ondokoek ere eztute hekinganikako ethorkiaz ukhatu. ES 117. Bere barnean fedeaz ukhatu gabe. CatLav 229. (V 116) Bederen ez ditu ukhatu eta arnegatu Aita, Semea eta Izpiritu Saindua. Brtc 269. Anaiak bere anaiaren beitü ükhatzen odola. Egiat 212. Ukaturik fedeaz. Monho 26. Ogei bider ukatu baleu fedia tormentuben bildurrez. Mg CO 89. Guzia ukatzenduténak dire Apostatak. LE Doc 208. Zelan juango dira zerura, zeruko bidia ukatuten badabee? fB Ic I 35. Gutiek ethorkia dute ukhatuko. Hb Esk 177. Fediaren ükhatzera. CatS 113. Ginebran fedea ta erlijioa ukaturik. Aran SIgn 103. Askok ukatzen degu / Jesusen legia. PE 125. Noz Erri onek zure izenik / egin dau barriz ukatu? AB AmaE 60. Fedea ukatu al ginaike nozbait? Itz Azald 19.
(s. XX) Zoroak hek, beren amaren esnea ukatzen baitute! JE Bur 177. Bere siñismena ukatu ta Inglaterrako Elizaren Buru bere burua jarri zuan. Inza Azalp 95. O'Donell-ek Vitor Manuel Erromako Erregetzat ukatuko zulakoan. Or SCruz 14. Bere legiak ukatu baño / naio luke autsi lepua. Tx B II 140. Bixija lenau emongo dauna / Jel ukatuko daun baño. Enb 148. Zeok egindako Konstituzioa etzazute ukatu. Ldi IL 26. Oinbeste eriotz egin ditiguten zuri oiek, gure erritar ditxin, Naparroa ukatu nai ez badugu. Or QA 91. Ene orain arteko herrizaletasuna (abertzaletasuna) traditu eta ukhatu nahi dudala. Mde Pr 64. Azkaine ukatzea, lurreko zeruaren ukatzea zauku. Zerb Azk 32. Baal arrotza ukhatzen dugu. Mde Po 103. Nere pentsamena ukatuko al dut? Txill Let 91. Beren kristau fedea ukatu ta an bizi ziranak. A. Nahi ala ez, sinhestia / gure bortxala ükhatü. Casve SGrazi 82. Ezin bait-dut nik zaldun ibiltarien Bizi-Legea ukatu. Berron Kijote 190. Jagi eta euskeraz ukatu zituan epaia, epailari eta gañera ziranok. Gerrika 181. Ezin dezake Txillidak bere nortasuna uka. MEIG VIII 59.

v. tbn. Añ EL1 126. JesBih 462. Lap 345 (V 158). Iratz 99. Ir YKBiz 202. Larre in Xa Odol 15.
(H).
Renunciar; rechazar.
Eske nagozuna, ene laztana, / akorda badezazu ukatzea, / nik bere ukatzen dot bizitzea. Lazarraga B3, 1154v. Sekulakotz bekhatu mortal guzia utzi duzula, iraitzi, ukhatu, arbuiatu, arnegatu. SP Phil 504. Probetxurik eztukegun / soiñez dugun ardurez, / debotak ukha dezagun, / eta besti berthutez. Arg DevB 62. Izerdiz balziturik, ukaturik oeak. EgiaK 89 (la lectura no es segura). Judioak diradiala bere lege zaharretan egon ta J.K-en harmak ükhatü. Egiat 196. Ukatu zeure buruaren oneretxi ta arrotasuna. EL1 18. Gure borondatea ukatu. Gco I 450. Munok egin-berri zun ardi bat apustu / apezaren aurrean baietz neska ukatu. Or Eus 362. Zeuren izkuntza etza- / zutela ukatu. Yanzi 225. Iru aldiz aukera neronek eman eta ukatu ondoren. Etxde JJ 276. Edozelan ere, bien amesa beteterik ez egoan. Bata artu, bestea uka. Erkiag Arran 129. Sukalde askotan ukatu dabe / mar-mar gozozko otoia. BEnb NereA 131. Basoan gauean hartu dugun ihiza, / zuri zor dizugun ohore baten gisa, / otoi, har zazu, arren, deus ukatu gabe. Arti MaldanB 196. Ezkontza-maitasuna ukatu ta bizitza guzirako Jaungoikoari biotza eskeintzea. MAtx Gazt 105. Eta laguntzarik egin gabe / mutxurdinak ni ukatu. Mattin 104. Idazki gogorra egin da bialdu eban, kargua ukatuz. Gerrika 200. Literatura, pintura, musika, eskubidezkoak uka eta arbuia ditzake Euskal herriko semeren batek. MIH 88.
v. tbn. AA III 618. Bv AsL 37. EusJok 156. Gand Elorri 179.
(H) .
(En construcción absoluta). Apostatar.
[Tormenta] hetzaz gizonen bihotzak ditu iharrosiren, / non penaren lotsaz baitu hañitzek ukhaturen. EZ Man I 66.
(Part. en función de adj.). Renegado. " Giristino, aphez, fraile... ukhatua, chrétien, prêtre, moine renégat" H.
Lur ukatu orri azken txintak joko dizkan txoria. "Descastada" . Mok 22.
(Usado como insulto). " Gizon, haur, zaldi... ukhatua! méchant homme! intraitable enfant! indomptable cheval!" H.
Fede ukatu guti / Sartzen da zeruian. (1915). LuzKant 142.
Hau dena aita, eta hori berriz arrunt Bidarterat, aitatxi ere ez du ukatuko. Larre ArtzainE 64 (con el sdo. de 'no puede ocultar el parecido').
3. (Volt 71, Lar, H).
Denegar, negarse a conceder, a dar.
Silviak bere niri ezin ukatu eidan neure remedioa. Lazarraga A, 1152v. Eske nagozuna, ene laztana, / akorda badezazu ukatzea. Ib. B3, 1154v. Bere Semea ematen draugunak nola ukatuko digu eskatzen dioguna? Ber Trat 77v. Eztiezagun Iainkoak ukha eske gaudenik. EZ Man II 143. Arren herstura handi hunetan zeure garazia sainduaren aiuta eztiazaguzula ukha. Harb 404. Ezpaitio faltatzen, eta ez barkhamendurik ukhatzen. Ax 145 (V 95). Ea [...] ukatu deutsan iaatekoa edo soñekoa. Cap 98s. Hainitzetan Jainkoak begi ideki batean emaiten du denbora handiz ukhatu zuena. SP Imit IV 15, 1 (Mst unhetsi eztian gaiza). Baita orano berak emaztia dota dezan, aita khexiak haur ükhatzen baderio bere alhabari. Bp I 98. Ostatu eske gabilz, ez arren ukatu. Acto 146. Ez diozazuela ukha elkharri zor diozuena. He 1 Cor 7, 5. Piska gozagarri hori ukatu zitzakan Birjiñari. Lar SermAzc 52. Eskatzen diote barbera-medikuari [...] janari ta edaria; baña [...] ukatzen die bata ta bestea. Mb IArg I 333. Aurkeria guziak kendu ta gurariak ukatzen ziozkan. Cb Eg III 364. Ezparinbadá kausa graberík ukatzekó, estaike úka [se ref. al débito conyugal] . LE Matr3 223. Etxako ukatuko / sari au Jesusi. Iraultza 167. Kentzen badeutsazue bere jatekoa ta ukatu asti gitxi bat espirituzko egotaldi baterako. LoraS 83s. Promisioko lurreko sarrera ukatu zion. Gco II 18. Botoa ukatu zien, edo beste mesederen bat egiñ etzien. AA III 605. Gauza guti hau, ezdeus hau ukhatuko othe diot bada? Dh 242. Arerijuari ez deutsagu ukatu biar agur egitia. fB Ic I 100. Zeruak euria ukatuta. Lard 213. Segura nago ezin ukhatuko darotazula. Dv LEd 68. Gure etxean etzaiola iñori etxe-legorrik ukatzen? Zab Gabon 37. Lurra zan dollortu, / zer jana ukatu. AB AmaE 352. Ukhatu diozkate / hartzedunei zorrak. Zby RIEV 1909, 397. Eskatu zazu, eta etzazu ukatuko ezer ere. Ag Serm 144. Ukatu eben egitea aitak gura ebana. Itz Azald 109.
(s. XX) Iñortxori-re barkamena ukatu ez diozu. ArgiDL 36. Dorrontsorok ere tiro-gaiak ukatu egin zizkion. Or SCruz 61. Noizian behin gorputzari dohazkon goxotasunak, zuzenak direlarik, ukhatu gabe. Zub 99. Bularra ukatu aurrari, / nork berak eindakuari. MendaroTx 136. Ezin leikela bakaldunak euren eskabidia ezetara be ukatu. Otx 45s. Nor gere eraz aldizka bederik yardutea ukatu bear badiguzute. Ldi IL 111. Ez dizkidazu diru oiek ukatuko. ABar Goi 36. Etxeberriatar Julen lanariari lan-bidea eta lan-saria ukatuaz. "Suspensión de empleo y sueldo" . EAEg 3-12-1936, 445. Ari ere, ildakoan Eliz-lurrik etzaion ukatuko. Or QA 113. Frantziako jaurlaritzak beti ukatu du breizeldunen edozein zenbakunderik, kontatzerik egitea. Mde Pr 283. Biziak zorion ori ukatu diola-ta. Vill Jaink 136. Ostoa ukatu bear zaio, baita iturri garbia ere. Ibiñ Virgil 97. Ez zala munduan gauzarik ukatuko zetsenik. Etxba Ibilt 455. Nehoiz ukatu ez derautazun bake hortaz gozatzera. Xa Odol 104. Ez zaizkidala [laudorioak] ukatu bear. Berron Kijote 108. Eskatu nazkon faborez eun duro eta ukatu zazkan. ZMoso 61. Gure etxeko atea jo zuenen bati laguntza ukatu ote genion gero? Ataño TxanKan 202. Lagun zar bati ezin ukatu / nere borondate onik. MMant 86. Laster konturatu zan [aitak] orduan ukatzen eutsona laster izango ebala. Onaind STeresa 36. Fonologia demokrazi-zaleak itzuli digu Fonetika handikiak ukatu zigun hitza. MEIG VI 101.

v. tbn. GavS 16. Oe 108. Ub 210. CrIc 26. VMg 52. JJMg BasEsc 62. Astar II 41. CatLlo 81. It Fab 237. CatBus 35. Ur MarIl 3. Bil 80. Aran SIgn 51. Zab Gabon 87. Bv AsL 118. Urruz Urz 42. Arr May 80. A BGuzur 153. ForuAB 91. Ill Testim 19. Belaus Andoni 6. Arrantz 133. Lh Yol 49. KIkV 57. KIkG 39. Inza Azalp 127. Jaukol Biozk 94. Alz Ram 97. Lab EEguna 71. TAg Uzt 126. Zait Sof 107. SMitx Aranz 236. Munita 142. Etxde JJ 272. BEnb NereA 160. Arti Ipuin 29. Onaind in Gazt MusIx 155. NEtx LBB 96.
Negar, no conceder (una cualidad, propiedad, etc.).
Euskarari au ezin ukatuko dio. Cb EBO 40. Maria guziz santari Jaungoikoaren Ama santaren izen zoragarria ukatzen Nestoriok izan zuen seta gogorra. Arr May 164. Zeñ da [...] Jaungoikoari maisutasuneko gaizenda ukatuko diona? Ag Serm 19. Bakoitzari berea ez zaio ukatu bear-eta [...] beste batek idatzi ta eratuak dirala esango det. Muj PAm 12. Pobre-aitzakiz ez euskaldunoi / leñargia uka, ordea! SMitx Aranz 77. Guztion aitormenez irabazia zuen irakasletza eta gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. MIH 292. Euskarari ukatu zion dohai hura. Ib. 176.
v. tbn. Izt C 236.
Negar (un derecho, etc.).
Eleizgizonen eskubideak ukatutea. Itz Azald 210. Oiek emateko eskubidea Aitta Santuari ukatzen. Inza Azalp 95. Sozialistak gizonaren eskubide ta zuzenok ukatu ta zapaldu egiten dabez. Eguzk GizAuz 97. Gizonari zor zaion errespetoa ukatu. Osk Kurl 48. Nola ukatu ari gizartetik alde egiteko eskubidea? Vill Jaink 187. Nola orduan uka zeurok eman dizkiozuen eskubideak? MIH 318.
4. Incumplir (una promesa, compromiso, etc.).
Nahi eztudala sekulan ene hitzaz ukhatu edo urrikitu. SP Phil 76. Berbea ukatu. EL1 133. Bautismo santuban egin zenduzan promes andijak ta santubak ukatuten. fB Ic I app., 18. Ez nago ukatzeko / nik nere itza. AzpPr 96. Nor da, ba, Judasen aiskidia? / Ukatzen dauna berbia. Enb 134. Esanak, promesak... Da ain egun gitxira guztiak jan da ukatu baditu, zer beste gauza esan leike? Gerrika 282.
5. (V-gip ap. Elexp Berg; Lar) .
(Aux. intrans.). Negarse a. "Negarse, ukatu, con las terminaciones del neutro" Lar. " Agintzen bazotsen bera etzala ukatuko lan ori eittera " Elexp Berg .
Anbat bider ukatu zan eskatzen zitzaiona egitera. Ub 22. Iñor ukatuten bazan egitera. JJMg BasEsc 144. Beretako batzuek komunio sagradua etxe santu artan artu nairik, guzien buru egiten zuena orretara ukatu zala. Arr May 182s. Biyetako bat ukatuko balitz, ukatzen ez danarentzat izango dira ontasun guziyak. Alz Txib 87.
Nere ondoren etorri nai duenak, ukatu bedi bera, eta artu beza egunero bere gurutzea. Oteiza Lc 9, 23 (Brunet bere burua ukatu ).
(Con dat.).
Ukabédi triposkeriarí ta laminuriari. LE Urt (ms.) 29r.
6. (V, G, BN, S; Aq, (V), Izt 23v; -kh- VocBN, Foix ap. Lh.), okatu (V, G; Aq) Ref.: A (ukatu, okatu); Lh (ükhatü); Iz ArOñ; Elexp Berg. .
"Dejarse por vencido y rendido [...]. Idiak ukatu deue, hacer porra [= "pararse sin poder o querer pasar adelante en alguna cosa" DAut]" Aq 645. "Ceder [...], no poder seguir con el trabajo, comida, etc., (V) ukatu" Añ. "Se rendre par épuisement ou par l'absence de forces suffisantes" VocBN. "Fallar, no poder más. Mando ukhatua (BN-mix), macho rendido de cansancio" A. "Lanian ukátuta, ukáketan, rendirse del trabajo" Iz ArOñ. "Ukatuta geldittu nitzan lastofarduak jasotzen" Elexp Berg. v. ukat egin.
Lanparearen gisan pelegriñoa bere / egoan ukatuta, adore bagarik. AB AmaE 390. Urte askogaz ukatu eta / bazengoz legez zarturik? Ib. 74. San Antonera orduko / ukatuta geldi. (AN-gip). Balad 213. Aul duk ukatuari keiñatzen diona. Or Eus 370. Kataskan oldartu ta nekez ukaturik. Zait Sof 26. Zuaitza, bestetarako ez dan lur gose ta ukatuetan berdin-berdin jartzen da. Munita 139.
7. "(V-ger), errar, amagar y no pegar, jugando a la pelota" A.
8. (V-gip, AN-larr) Ref.: Iz ArOñ (uko eiñ); Asp ANaf. .
" Ukatuta dao, (la patata) está atrasada y no crece" Iz ArOñ. . "No desarrollarse, no madurarse. Tomatiak euriaki ukatzen du " Asp ANaf. .
Gerrak norenai, plantak igartu, / ukatzen asi labrantzak... Yanzi 60.
9. " Ükhatürik (S-saug), malvenu (avorton)" Lh.
10. (Sust.). Negación.
Baiño aren diszipuluetatik askok eztiote ortan jarraitu. Lehenbiziko ukatuan bai, eta gañerakoan ez. Vill Jaink 91.
HARRI ETA HORMA UKATU. "Arri ta orma ukatu, negarse terminantemente (V-ger)" A EY III 341.
BURUA UKATU (Lar, Añ; ukatu burua V, G, AN ap. A, que dice tomarlo de Añ). (Precedido de bere, nere...). "Negarse a sí mismo, bere burua ukatu", "abnegarse, bere burua ukatu" Lar y Añ.
Zure burua egunoroko guzietan ukatu. Cb Just 15. Geure burua ukatu; griña gaistoak ezi. GGero 312. Oek alabaña ez due biotzik eren buruak ukatzeko, ta Jesu-Kristoren aginduak egiteko. AA III 295. Nere ondorean etorri nai duenak, bere burua ukatu, eta gurutzea artu beza. Lard 406. Ire burua ukatu / ta gurutza artu. Jaukol Biozk 87. Gizarte ta gizadi osoari on egitearren bere burua ukatu egin zuen Platonek. Zait Plat 110. Zure burua ukatu, oitura eder ori munduan zabal dedin. Vill Jaink 83.
v. tbn. Gco II 3. Aran SIgn 22. Ir YKBiz 240. SMitx Aranz 113.
Norbaitek etorri nai badu nere ondoren, ukatu beza bere burua. Brunet Lc 9, 23 (Oteiza ukatu bedi bera; TB ukho egin ).
EZIN UKA. Es innegable, no se puede negar.
Lehena, ezin uka, zen Erromanoa. Hb Esk 34. Beti laguntza egiterat ekarriak direla fraideak eta serorak, ikusten, ezin uka. HU Zez 100. Alkar-jostun Batzordea [...] bearrezkoa zaigunik ezin uka. EAEg 24-11-1936, 375. Euskaldun jatorra zanik ezin uka. Etxde JJ 19. Dena dela, jakingarri dela ezin uka. Mde Pr 223. Ezin uka, autatzean, anima bakarra zenbait naimenek daragitela. Or Aitork 203. Arantz artean lore usaingozo, likurtez bete, urrin zoragarrizkoak azi, marduldu ta atson eskeinka dagokiguzana, ezin uka. Erkiag Arran 175. Ori ezin uka, gauza iakina da-ta. Zait Plat 102. Zoriona eta birtutea ezberdiñak direla ezin uka. Vill Jaink 100. Alaere eziñ uka beraietan bere animako zer garaiena ta sakonena ustu zigunik. Gazt MusIx 63. Georgikak ezin uka poesi eder ederra diranik. Ibiñ Virgil 25. Urdoztarrak baigorriar ere girela ezin uka. Larre ArtzainE 81. Ezin uka, gainera, egoki eta esturasunik gabe burutu duela. MEIG II 128.
EZIN UKATU.
a) (-kh- BN-ciz ap. Gte Erd; -kh- H (s.v. ukhatezina)). Innegable. "Ezin ukhatia da hobendu handi dela (BN-ciz)" Gte Erd 293. Tr. Más usado al Norte.
Aitortuko dek dala / au ezin ukatua. It Fab 261. Emadazue egintza ezin ukhatu horren gakhoa. Hb Egia 145. Ezin ukhatua da gure samatsak, samats txarrak direla. Dv Lab 155. Basek ikasiak direnei kalte dakartela [...] ezin ukhatua da. JE Bur 196. Errege handi bat zela ezin ukatua da halere. Zerb IxtS 60. Mirakulu zonbait, ezin ukatuak. Ardoy SFran 322. Betetasun ezin ukatu orrek, egunik egun geituz joan yakona, eriotzaraiño iraun eutson. Onaind STeresa 37. Zure bitartez dator / mizpira pruitua, / bera sendagarri da / ezin ukatua. Ostolaiz 123s.
v. tbn. Arb Igand 118. Xa Odol 64.
b) Es innegable, no se puede negar, está claro. "Gizon zintzoa dela ezin ukatu (G-azp)" Gte Erd 293. v. EZIN UKA. Tr. Documentado únicamente en la textos meridionales, a partir de principios del s. XX.
Bai, jauna, bai; dirua badala ezin ukatu. Iraola 73. Baña goian bertan ere [arrisku] zerbaitzuk badira, ezin ukatu. Ag G 60. Ezin ukatu menditik datorrela. Alz Bern 57. Biok euzkeldun ziñesmendunak / gerala ezin ukatu. Enb 180. Aurrerakuntzak dirala ezin ukatu. Eguzk GizAuz 21. Egun ontako burrubldian, eziñ ukatu, mutillak jausi zitzaizkigun. (In Alkain 139 ). Izadiak ala egiten duela? Ori ezin ukatu. Vill Jaink 87. Iainko-ukitu ori ukan zunik eziñ ukatu. Or ( in Gazt MusIx 38 ). Eta onek, ezin ukatu, aundi egiten ditu pertsonak. Onaind STeresa 8. Gerrikoaren epelak belarri-ertzak goxatu egiten omen zituen. Ezin ukatu. Zendoia 187. Euskaltzaindiaren Hiztegientzako Erredakzio Ingurunea. Gerrika 67. Zait Sof 117. BEnb NereA 225. Osk Kurl 38. MAtx Gazt 83.
EZIN UKATUZKO.
a) (H; -kh- Dv, H). Innegable, irrefutable. "Qu'il n'est pas possible de nier [...], méconnaître" H.
Pribilio ezin erranezko hauiek altxatzen dute Aingeru eta Saindu guziez gorago, eta emaiten diozkate ezin ukhatuzko dretxoak gure bihotzen gainean. MarIl 65. Frogantza eder eta ezin ukhatuzko horen xehetasunean sarthu naiz. Dv Lab 76s. Uste gabeko eta ezin ukhatuzko letra horren entzutean. Laph 179. Lekhukotasun ezin ukhatuzko bat. Prop 1880b, 148. Ezin ukhatuzko egia da. Arb Elis 125. Aise ohartuko zitazke nun saltzen zuten delako edaria halere: hiruzpalau emazte, zabal-zabala, lo han ikusiko ditutzu, lekuko, ezin ukatuzko lekuko. Zerb Metsiko 253. Ezin-ukatuzko liriku-giroa galdu bage, geldi-giro aundikitar bat erauntsi dio. (In Or BM 24 ). [Euskalerriko Lamiñak] ezin ukatuzko askazigoa, ahaidegoa, badute beansidhekin. Mde Pr 269. Frogantza argi, sendo eta ezin ukatuzkoa. Vill Jaink 40. Ezin ukatuzkorik bada egietan. Xa Odol 193. Hau bederen baginuen, ezin-ukatuzkoa: berogailu guti ginuela orduan semenarioan. Larre ArtzainE 192. Ezin-ukatuzko alde txarra badu. MEIG VII 109.
b) "Qu'il n'est pas possible de renier" H.
c) "Qu'il n'est pas possible de refuser" H.
UKA ETA UKA. Negando continuamente.
Aldatuaz bai doa [mundua], / unea uka ta uka, / bere itzen irensle edo / mamu ta illobi da. Gand Elorri 174. Ez dik balio engoitik, ukha eta ukha, denborarik gal dezakan. Larz Senper 92.
UKATU-EZIN. v. ukaezin.
UKATZEKE. Sin denegar, sin negarse a conceder.
Zure seme bakarra Niri ukatzeke, ori egin duzun ezkero. Ol Gen 22, 16. Mendi-alde artan egokitu zitzaion neke ta lanari besoak ukatzeke. NEtx LBB 16.
UKATZEKO. Negativo, de negación.
Ukhatzekoak [adberbioak], non, haud, minime . ES 368.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus