edateko
1.
(Mic 5v, SP, Añ, Lecl, Dv, H, VocB
),
erateko (V-gip ap. Etxba Eib
).
Bebida.
"Breuvage"
SP.
"
Artizu zeuregan arduria eratekua ez deiñ falta izan maixan
"
Etxba Eib.
Cf. EDATEKO. v. edari.
Iateko eta edateko guziak gure substanziatzeko eta hatzeko indarrekin kreatu ukhan baitituk.
Lç ABC B, 3v.
Zu xoilki zara ene jatekoa eta edatekoa.
SP Imit IV 16, 2 (Mst edatekua, Ch edaria).
Zer dukezuen iateko / Edatekoa nondik.
Arg DevB 121.
Egizu ene nigarrez behar den edateko bat.
Tt Onsa 46.
Edatekorik etzuten aldian gezatzen zien ur gazia.
Mb IArg I 270.
Gose danak janarija, egarri danak edaatekua.
fB Ic II 251.
Botikarijuak konpondu leijez edateko, enplastu edo beste osasungei edo medizina.
Astar II 70.
Edatekuaren eta jatekuaren den amurio desordenatü bat.
CatS 9.
Ez zirela biziki kexatzen [...] zutelakotz ausarki yatekoa eta edatekoa.
Elsb Fram 70.
Jateko-edatekorik ukutu barik.
Altuna 97.
Badu oren-erdi bat, hemen jarri-ta edateko bat galdegin nuela.
JE Ber 69.
Behar dukan jateko edo edateko guzia.
Barb Leg 64.
Beien edatekoa lezateke loitu / ur-joanak zikiña bosatzen ezpalu.
Or Eus 14.
Egarritzen zirenean, heien edatekotik edatea.
Zerb IxtS 50.
Bizkar-morrala jan ta edatekoz bapo beteta.
AZink 39.
v. tbn. Gy 42. Dv Lab 260. Jnn SBi 85. Ag AL 158. StPierre 14.
2.
"Vase a boire"
Hb.
3.
"Pourboire"
Hb.