baikor
1.
(R ap. A
).
"Hombre que promete mucho, propenso a asentir"
A.
2.
"Optimista"
A DBols.
"
Baikor (R), optimista"
A Morf 210 (cf.
supra el sdo. que da en su dicc.).
Tr. Documentado en autores meridionales desde principios del s. XX. En DFrec hay 15 ejs.
Ni onen baikor (optimista) ikusita, bat edo batzuen buruan gogamen auxe erne alda [...]; nagiak, alperrak, eztauke baikor izateko eskubiderik: orrek izatez eta etsigitasunez ezkorrak dira.
A EEs
1916, 110.
Yarrai gatzakion, bada, len baño ere baikorrago, lan asiari.
Ldi IL 180.
Urteen gañez kantari nabil; / goibelik ez, baikor beraz.
EA OlBe 40.
Ezpainetan othoitzik ez, birau- / itzalik ez, baikor, ez herabe.
Mde Po 53.
Gizon eria artzen omen da gaur literaturan gizonaren eredutzat; eta joera onek iduri gezurrezkoa sortu duela diote sasi-baikor askok.
Txill Let 76.
Aurraren eran ikusten dut dena, ots, arrituta, zoratuta, baikor.
Ib. 111.
Ain zuzen ere, alai ta baikor laneratu ziran gizonok, giza-gogoaren goiz-urratzean iduri.
Zait Plat 28.
Aundia izan zan garai artakoen poza, ta pitagora-zaleak baikor eta arranditsu agertu ziran arrezkero.
Ib. 55.
Zalantzati agertuko litzaizkiguke, haatik, baita baikorrenak eta arranditsuenak ere, literatura horren hedadura eta aberastasunaz balute hizpide.
MEIG IV 124.
3.
Positivo.
Neskatilla ederrari azalduriko autorkuntzearen ordekotzat, erantzuera baikorra-edo artu ustez, amesa egia biurtuko ete zaneko itxaropena.
Erkiag Arran 93.
Zonbaitek odolean badute Rhesus kotsua, bainan batzuek baikorra dute eta bertzek ezkorra.
Herr 2-10-1958 (ap. DRA
).
BAIKORXEAGO.
Un poco más optimista.
Guk eztakusgu arloa "Euzkerea"-k bezin illun; gaurdañoan beintzat, baikorxeago gaituzu.
Ldi IL 78s.