Orotariko Euskal Hiztegia

baiki

baiki.
(AN-erro, R-uzt, S) Ref.: A; A Apend .
Sí, ciertamente. "Que sí, ciertamente" A. "En efecto (AN-erro)" A Apend. v. BAI EIKI. Tr. Documentado en autores septentrionales del s. XVIII y principios del siguiente, así como en Lizarraga de Elcano. En el s. XX lo emplean tbn. autores meridionales, algunos de los cuales se apartan del uso tradicional (al comienzo de frase). En DFrec hay un ej.
Zeren ikusterat, bada, ilkhi zarete? Profeta baten? Baiki, erraten darotzuet, eta profeta baino gehiagokoaren. He Lc 7, 26. Konsidera zazu orduan mundua akhabo izanen dela zuretzat. Ez eiki: ez da izanen mundurik zuretzat [...]. Baiki: orduan munduko atseginak eta bozkarioak [...] banoak idurituko zaizkigu. He Phil 49 (SP 48 segur; Ith 363 traduce: "non sans doute... oui sans doute"). Baiki, Philotea, ezen Jainkoak ez du nahi arimaren gatik baizik. Ib. 292. Baiki! Bothere guziak dituenak, aldi bakhotxean, bere eskuko indarraz borthiztu behar gaitu. He Gudu 53s. O Jainko bizia! o ene arimaren Bozkario guzia! o Bizitze soberanoa! Baiki: zure ganik, zure baitan, eta zutaz bizi eta handitzen dire gauza guziak. Ib. 130. Nihor ezin sar daitekeiela zeruko primuzan, non ez duen lehenik khentzen bere barnean dakharkeien etsaia. Baiki. Lg I 200. Baiki, bekhatu mortalean naizeno egiten ditudan amoinak, barurak, othoitzak, mortifikazioneak sari gabe dire Jainkoaren erresuman. Brtc 103. Baiki, ene arima, gozatuko haiz eternitate guzian. Ib. 131. Baiki, hori da bakharra nezesario dena, bertze guziak hunen aldean dosteta batzuek dire. Ib. 137. Baiki, halakoa da gure Izpirituaren indarra. Dh 181. Baiki, bi nausien artean kausitzen nintzen. Ib. 189. Eltxo batek garaitu nau? Baiki. (24). LE-Ir. --Beras, misionari ta sandu guzien kontrario da eskandalo-emallea? --Baiki. --Beras aingiru guardakoen kontra dago? --Agerrian dago! (155). Ib. Pisatu dute balanzan, erran zion Danielek Baltasar erregeari, eta aurkitu dute arin uts. Baiki, ezin irabaz gaizkiekin, ongiakin bear irabazi! LE Urt 327. Baiki, aundienetako bat-edo-bestek ez lioke egun artako bazkariari arreta aundirik egingo. Anab Usauri 115. Nik, baiki, ez dut ezer ikusten. Ib. 125. --Eta zuek? Berandu zatozte. Valabregatik edo? --Baiki, esan zuen saskigilleak. Or Mi 5. Baiki: askotan, gauza zalla eri-handi baten ezagutza guti aski ilundurik dagonean, noraraño dagon ilundurik jakitea. FIr 184. Baiki; ardo on baten beldurgarria izpiritua da. Ib. 175. Negu agurea illa da, baiki, / lurra soil baitago elurrez. Ldi BB 114. Nor da bada, ainbesteko gauzak egiten omen dituen au? Baiki, nik lepoa moztu nion Yoan ura bera piztu da illen artetik. Ir YKBiz 204. Andreak erantzun zion: "Baiki, ala da, Yauna". Ib. 229. Baiki, nik esaten dizuet: Gizaldi oni eskatu zaio guzi orren kontua . Ib. 275. Zeruko lili, aingeru bitxi, / zuek emengo billera / argiz betetzen dezue, baiki, / ta usai txit emez gañera. EA OlBe 41. Baiki, guziok buru gabe baitzabiltzate. Zait Sof 66. Ain zuzen ere, orixe zenun arrigarri, baiki. Ib. 150. "Zugandik, Zugatik, Zugan baitira oro"? Baiki, Iauna, baiki. Or Aitork 10. Zure gurasoak ere baiki, ene adiñeko baitira. Etxde JJ 241. Alaxen da, baiki. Ib. 54. Sorgina nauk baiki, Zori-egilea, indartzale eta indardunen zale, hilkizunen hilgarri. Mde Pr 145. Berak aitortzen duenaz geroz, norbait ezkutatu zuen baiki bere gelan, ez ordea Irigaraiko jaun hila. Ib. 178. --Ta erri bakoitzean agintari dana ez ote indartsuena? --Baiki. Zait Plat 130. --Demagun, Trasimak: inor ereslari izendatzen duzu ta beste norbait ainbage? --Baiki. Ib. 143. Gaiztoa, baiki, aurra; ankerra zu ere, ama. Ibiñ Virgil 55. Baiki: nik ere entzun nun. Ib. 59. Baiña, baiki, ainbeste arma-tresnez beldurtu-ta, onez-onean mintzatzea erabaki zuan. Berron Kijote 46.
(Hb, Dv, A).
" Baiki! Hélas oui! (contraction de bai eiki)" Dv.
Baiki, ene yauna, / Nik bekhoki hura / Haurretik izatu dut. CantIzp (ed. 1813) 12. Baiki! Sosegu emanen diot ene buruari ene etsaien gainean, asperturen naiz ene etsaiez. "Heu!" . Dv Is 1, 24.
"Ya me parecía (BN-aezk)" A Apend.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus