Orotariko Euskal Hiztegia

Azpisarrerak (1)

baiezko

baiezko.
Tr. Documentado sólo en autores meridionales. En DFrec hay 34 ejs.
I . (Sust.).
1. (V, G; Lar, , Hb, Dv) Ref.: A; Gte Erd 34; Elexp Berg .
(El) sí, respuesta afirmativa; permiso, consentimiento. "Afirmación" Lar, Añ y Dv. "(Quien) calla otorga, enzun ta ixil, baiezko biribil" Lar. "Agrado, consentimiento" Ib. "Licencia" Añ.
Noazkiro, baiezkoa dionaren argia izan diteke ezezkoa ditxekanaren argi? Nekezago da ori, gaba eta eguna alkartutzea baño. Lar SAgust 10. Ta Ama Birjiñaren Baiezkoarekin Jesu Kristo aur txiki ta Jaungoiko andiaren Sortze edo Konzepzio adoragarria egin zuen. Cb Eg III 325. Enperadorearen Baiezkoarekin, bere Prinzipadua, ta Estaduak Rodulfo bere Anaiari larga ziozkan. Cb Just 43. Au guzia Margaritaren piedadeak ezagutu, ta baiezko eman zuen. Ib. 90. Eta Mariak eman zuan orretarako bere baiezkoa. Ub 61. Demagun, zure adimentua, gauz oek gogoratzean, balantzan bezala jartzen dala, eta atzenean baiezkora osotoro etziten dala. AA II 210. Baña ezteutsu [Jangoikoak] promestuten, ez segurantzarik ta baiezkorik emoten itxarongo deutsula garizuma giño. GGero 347. Euren konseju ta baiezkoa bagarik eskontzarako bidiak artzaiten dituezanak. CatLlo 42. Bear dirian baiyezkoakaz. Ib. 1. Gurasoak semearentzat eskua eskatu zioten, eta baiezkoa artutakoan, gurasoak eta semea itzuli ziran. Lard 140. Pilatok baiezkoa eman zien, eta bere aginduz soldaduak Kalbariora igo ziran. Ib. 463. Bere etxera itzultzeko baimena Erregeari eskatu, eta nola moroak igesegin baizuten, Erregeak bere baiezkoa eman zion. Arr GB 92s. Eta egiñ bada, ipiñiko da baiezkoa egun beraren aldamenean, bi gurutze egiñaz, eta egiñ ezpada, bi zero. Arr May 14.
(s. XX) Baiezkoa ulertzeko, etzuan Josek irritxo baten argia baño besterik eskatzen. Ag G 160. Nere aitamak baiezkoa erantzun zione, edo itxaropena eman, gutxienez. Ib. 239. Baiezkoa emateko iritzikoa da. ForuAG 315. Gaur arratsalderako deia egin diet ta baiezkoa eman zidaten. Lab EEguna 68. Ingurtiak banatu ditzazuke, baña eraz, baiezkoa eman dezaketenen artean. Ldi IL 152. Ta Yesusek bereala baiezkoa eman zien; "Zoazte" esan zien. Ir YKBiz 190. Gure iritzi batzuek bada-ezpadakoak dira. Oraingoz geren baiezkoa opa izan diegu, oien bidez azken-erabakiak iritxiko ditugun ustean. JMB ELG 10. Eskakizunari baiezkoa ematekotan. EAEg 1-3-1937, 1182. Nagusi zaharra il zen ezkeroz, Bettiriri zegokion baiezkoa ala ezezkoa ematea. Etxde JJ 239. Ba-zekin ondotxo etxeko nagusia anaia zula eta bere baiezkorik bage deus etzezakeala. Ib. 69. Baiezkoak ezezkoak baiño geiago bitez zure aoan. EgutAr 15-11-1956 (ap. DRA ). Aitak, azkenez, biotz-miñez baiña, amordearen naiari baiezkoa emon bear. Bilbao IpuiB 212. Gero, lenago artu zituzten iru gaizkile eken libertatean baiezkoa eman zuen. Izeta DirG 81. Alejandrok edo baiezkoa [Maria Goretti-ri] aterazi edo iltzea erabakitzen du. MAtx Gazt 46. Ia txofer ori prestatuko zion Ormaiztegiko zubia egin arte, eta baiezkoa erantzun zion. Salav 59. Joxe ateki iztarra xurgatzen ari da eta buruaz baiezkoa adierazten du. Lab SuEm 208. Agertu ziran etxekoandrearengana ta neke asko gabe artu zuten baiezkoa. NEtx LBB 69. Alkarri ezkongaietako baiezkoa eman zioten. TxGarm BordaB 185. Baña neu be bere antzeko, eta kili-kili. Eta erdi baiezkua legez emon neutsan, eta arentzako baiezko osua zan nire erdia. Gerrika 238. Zenbait lagunek bultzatu zutela liburu hori egitera eta bera luzaroan egon zela ezezka eta tenkan eta azkenean baiezkoa eta amore eman ziela. MEIG IV 65. Baietz esan daiteke, baina baiezko hori ez litzateke uste hutsa baizik. MEIG VII 57.

v. tbn. Inza Azalp 54. Ugalde Iltz 62. Zait Plat 145. Vill Jaink 187. Onaind STeresa 72.
2. Afirmación, aseveración.
Baiezko eder aien aldean ezer gutxi balio duten batzuk. Ldi IL 93. Barren, baiezkoari indar geiagokin zinetsitzeko erabiltzen da Eibar'en. SM Zirik 38. "Gizona da zer guzien neurri" [...]. Baiezko biribil ori esaterakoan, ezaguerari buruz ari da. Zait Plat 121.
II . (Adnom. y adj.).
1. (Lar, Hb).
Afirmativo, positivo. "Positivo, en la Lógica, contrapuesto al negativo, baiezkoa " Lar. " Baiezko erantzuna eman zioten (G-azp)" Gte Erd 34.
Simonek baiezko itza eman zion; baña, inolaz ere, bere gaiztakerian il zan, bere utsegiteak ezagututa, Jaunaren bidean jarri gabe. Lard 492. Esan dirate bertso berriyak / ondo para al banitza, / gazte batzuei lenguan eman / diyoet baiezko itza. EusJok 45. Berriz jokatzeko jardun nitzan / desapiyuak bialtzen, / errespuesta baiezkorikan / etzan neana etortzen. Tx B I 222. Bertatik baiezko erabakia baletor, bazkun guziek, norbere lurraldean, asi bitez erriz-erriko lanean. Ldi IL 79. Irakurtzen bai-dute Amaren betiko irriparrean baiezko erantzuna, erantzun opa guzizkoa. SMitx Aranz 243. Ta onela erantzun zion amari, begiaz baiezko kiñu bat egiñik. Etxde AlosT 26. Guziok pozik txalotuko genuke baiezko erabakia. Munita 81. Beste kolejioetan nai zan aiña autarki atarako zan [...]. Egia, aurkakorik egongo ez zana jakiña zan. Baiña baietzkoak be geiago nai ziran. Etxabu Kontu 69. Baiezko eta badaezpadako ba, bitara idatzi behar ote genituzke? MIH 103. Baiezko eta ezezko perpausak. MEIG VI 143. Proposatu egiten dira [Euskaltzaindian] hitzak zein hitz mordoak, sartzen eta sarrerazten saiatu, alegia, baiezko nahiz ezezko arrazoibideak garbiroegi agertzen ez direlarik, haatik. MEIG VII 25.
Aseverativo. "Juramento asertorio, ekideitza baiezkoa " Lar. "Juramento [...] asertorio, juramentu baiezkoa " .
[Juramentu] bati deritxo baiezkoa: eta da egiatu, ta baieztatu alan dala edo eztala gauza bat. MisE 196. Lau modutakua da juramentuba, baijeztua, edo baijezkua, zematugina, edo amenazankua, biraozkua, eta aginduzkua. Astar II 60. --Zeinbat erakoa izan leiteke juramentua? --Bitakoa: baiezkoa, juramentu egiten bada iragoriko egia edo jazoerea. Itz Azald 86.
2. Auténtico, verdadero.
Batzuek gerozkoan zalantzan jarri zuten egiyazko piztuera izandu zan edo ez. AA. Bolandotarrak ordea, oi duten burutasun eta kontuarekin gertaerari begiraturik, baiezkotzat sinistatzera jarri ziraden. 'Se inclinaron a creer que sí' . Aran SIgn 52.
BAIEZKOAN.
a) En caso de que sí. "Baiezkoan (V, Añ), supuesto que sí" A (no lo encontramos en el dicc. de Añibarro).
Nigan, ordea, diferente izanagatik ere, berdintsu jokatu bear al nuen nik beti, ezin bestez? Betekizun tristea nerea baiezkoan. Txill Let 58. Ez dakigu Lady from Shanghai ikusi edo irakurri duzuen. Baiezkoan, badakizue Bannister letraduak Bannister lekukoarekin izan zuen hizketaldi biziaren berri. MIH 135.
b) (Con egon, etc.). (Pensar, etc.) que sí. "--Biar badaukau afaririk? --Bai, beintzat ni baiezkuan nago" Elexp Berg. v. BAIETZEAN.
Guri be ez ete litzakigu ondo baiño obeto etorriko Martin Sugiñen lako zorro miragarritxo bat? Ni baiezkoan nago. Bilbao IpuiB 91. --Alantxik da, Joxepa; baiezkoan itxi nabe. --Umm! Eztakit bat! Eztakit ba! Ib. 101. Peru, ostera, Bartoloren urtekerak arren, baiezkoan egoan oraindiño: bildurtuko ebalakoan. Ib. 183. Zoriontsu izan al zan Leturia aro onetan? Baiezkoan gaude. Txill Let 73. Schuchardt-en ustez erazlea omen da aditza, joan-etik eratorria [...]. Ni ere baiezkoan nengoke, delako hipotesiak lehen alderdia baizik ez balu. MEIG VI 190. Baiezkoan [egileak eta irakurleak] bat aurkitzen ditugunez gero. MEIG IV 123. . .
(Estar) de acuerdo, acceder.
Olarratz jauna zuritu dogu zure alde zerbait egin dagian. Baiezkoan dago. Erkiag BatB 203. Baiezkoan daukie domingotar jakintsua, ez dautse iñok galazoko. Onaind STeresa 62.
c) Afirmativamente, afirmando.
Eta onela, egindako ziña [...] ezezkoan utziko diat; baiña, aukeratutako bizikera egingo dudana, baiezkoan baiesten diat berriz ere. " Hágole y confírmole de nuevo" . Berron Kijote 118. Gaia, horratik astiroago ikertu beharrekoa da baiezkoan nahiz ezezkoan mintzatu baino lehen. MEIG III 107. Galdatuko balidate aspaldi bateko dotrinen gisan, ez nuke noski zalantza estuegirik izango baiezkoan, gaiari dagokinez, erantzuteko. MEIG IX 149. . .
Ba hori beharrezkoa dugu guk orain galderetan, aditza bakuna denean. Baiezkoan bada ederragorik / ederragorik bada genuke; ezezkoan, ez da ederragorik / ederragorik ez da . MEIG VI 56.
d) (Apostando) a que sí.
Ogei ta amazazpian eta ogei ta amazazpi ta erdian, nai dan guzia jartzen dute baiezkoan. Albeniz 179.

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus