halaxen
1.
(
G, AN-gip),
alaixen.
Así, precisamente de aquella manera.
v. halaxe.
Tr. Documentado en textos meridionales (casi en su totalidad guipuzcoanos), a menudo alternando con
alaxe.
Oraiñ ere alaixen bear litzaioke esan legez ta bidez.
Izt C 105.
Egiazki, alaixen da izatez ere.
Ib. 220.
Esanerazo zidan arreba nuela; izatez ere, alaixen da: bada, ama biren humeak bagera ere, aita bat degu.
Lard 22.
Alaxen banitz bezela, / zierto egon zaitezela, / zuria izango naizela.
Bil 87.
--Gezurra diruri! --Ala diruri bai, baña alaxen gertatu zan.
Sor Bar 74.
Al zuan guziyan alaxen egiten zuan.
Bv AsL 28.
Paseko egaztiak joan da etortzen / Alaxen Txomin Nagi etorri naiz aurten, / Uda ta negu asko kanpoan ein arren.
AB AmaE 283.
Alaxen da --esan niyon ia pakian uzte ziran.
Iraola 54.
--Gure bei koxkorrak baño baba geiago jan dute idi auek. --Baita indarrare alaxen dute.
Ag G 87s.
Ona bear bezela / agertu egiak, / alaxen agintzen du / Jesusen legiak.
EusJok 118.
Zoritxarrez alaxen da.
ArgiDL 93.
Gipuzkuar zar batek / alaxen esan du.
Yanzi 213.
Aizearen mukuluak ez baitu eguzki-argia eragozten [...]; alaxen uste nendun, zeru ta aize ta itsaso ez ezen lurra ere, bere mukulu aundi ta tipi erasaten zenula.
Or Aitork 154s.
Gauzak alaxen izaten ei-dira-ta.
SM Zirik 117.
Jaungoikoari dieten zorra paga bezate halaxen.
Arti MaldanB 229.
--Berrogei urte besterik ez ta iru aldiz alargun zera beraz? --Alaxen da.
EgutAr 12-7-1960 (ap. DRA
).
Gauzak diran bezela esatea gustatzen zait, eta auek alaxen dira.
Uzt Sas 339.
Atzean gelditzen zala ikusirik, deadarka asi bear izan zuan [Santxok], itxoegiteko. Alaxen egin zuan Don Kijotek.
Berron Kijote 116.
Egia, ori alaxen dek.
Ataño
TxanKan
210.
v. tbn. Alz Bern 72. Etxde JJ 34. Vill Jaink 53. Salav 59. Lab SuEm 199.
(En correlación con nola
).
Zuk nere pensamentuan / diz diz alaxen egiten dezu / nola izarrak zeruan.
Bil 67.
Irabazia nola alaxen gastua, / Duenak eramaten lasa du mundua.
AB AmaE 407.
Nola etxian esposatuta / nagusitzen dan morroia, / alaxen dago ibai on ontan / gaiztuetako arraia.
Tx B II 52.
Amén.
Zuganako maitetasun eta adiskidetasunean ill arte irauteko laguntza ere emango didazula uste det. Alaxen.
Elizondo KristPE 18.
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Alaxen.
ArgiDL 12.
(v. tbn. 14, 17, 61 et passim)
2.
Así pues.
Maider-en naitasuna irabazten saiatu zen [...]. Alaxen, aurrak iru urteak bete zitun ezkeroz, etxean biltzen zitun sagarrik mardulenak [...] eskuratzen zizkion noiz-nai.
Etxde JJ 228.
Arreba oietako bat jaio eta bereala il omen zan, ta alaxen Sagastin bederatzi senide bizitu giñan gurasoekin.
Salav 13.
Baiña ezda gauzarik urruti dagon amuruztuari nekerik emango ez dionik [...]; alaxen, nekepean zegon Grisostomo bere uste-miñetan irudikorturik.
Berron Kijote 158.
Bezperan atakea ematen asi giñan lekura ostera joan bear. Alaxen, Pabianoren baserrira igo giñan.
Alkain 73.
3.
En eso.
Alaxen, gurdi janariarekin gatozela, asi ziran napar agintari eta gañerako jendea automobilletan pasatzen.
Salav 58.
HALAXEN ERE.
Sin embargo. v. HALA ERE.
Zerorrek ere ongi dakizu / aspaldi ontan nagola, / zuregatikan penak sufritzen / bañan ordia au nola; / alaxen ere nigana ezin / bigundu zaitut iñola.
Bil 106.
Ongi dakizu pratikan, / alaxen ere serbiziuan / etziñan egin kapitan.
Tx B I 142.
Zubeltzuk ere onak da txarrak / danak zitun ikusiak, / alaxen ere pazientzian / pasako zitun guziak.
Uzt Sas 128.
Zuek goratzen jardun gindezke / bizi geraden bitarte, / alaxen ere bear ainbeste / eskerrekin ezin bete.
Insausti 333.