abeniko
Etim. De abenit(u) (REW 218) + -goa > abenitkoa > abenikoa.
1.
(
A, Dv; -oa det., SP, Lar Sup , Izt 17v, H),
abenitkoa.
Arreglo, convenio.
"
Abenikoaz minzatzea (Ax), parler d'accommodement"
SP.
"Avenencia"
Lar Sup e Izt 17v.
"Accommodement, accord"
H.
"Arreglo, acomodamiento"
A.
Pouvreau, Duvoisin, Harriet y Azkue citan a Axular. v. ongoa, ongunde.
Eztugula halaber kontuan, pisuan, neurrian, sal-erosietan, abenikoetan eta bertze hartu-emanetan falseriarik edo enganamendurik egin behar.
Mat 115.
Ordea, o Iauna, etzaiteala ene kontra hauzitan sar, dagigun biok abenitkoa bat eta abenitkoa hura izanen da ene faboretan.
Harb 137.
Hala da halaber erhokeria ez ttipia, kolera handi batean itsutua eta irakitua dagoenari, hala dagoenean, abenikoaz mintzatzea, bere etsaiari barkha diazola erraitea.
Ax 302 (V 201).
Eta hala baldin haserre direnen, eta hauzitan dabiltzanen artean, ongunderik eta abenikoarik egin nahi baduzu, ez berehala lehenbiziko egunean ekhin.
Ib. 302 (V 201).
Ez dira inoren "amaren hizkuntza", hiztunen gainetik dagoen lege, egiune edo abenikoari dagozkie.
MEIG VI 67.
(Con -zko, adnom).
"
Abenikoazko gauzarik erraiten bazaio, si on lui dit aucune chose d'accommodement"
SP.
Aitzitik baldin orduan nehork halako gauzarik, abenikoazkorik, aipha badiazo, aiphatzeaz beraz ere errabiatzen da.
Ax 302 (V 201).
2.
(Dv y H, que citan a He).
Aviso, advertencia.
"Avis, conseil"
H.
Huna bada, Philotea, abeniko handia eta abisu inportanta.
He Phil 300 (SP 299 abisu handia).
Adiskidetasun gaixtoen kontrako abeniko abisuak.
Ib. 305.
Uste dut ezen justu dela [...] atzarraz zaitzatedan ene abenikoez.
He 2 Petr 1, 13 (Lç adbertimenduz, TB abisamenduz
).
ABENIKOETAN IZAN.
"Abenikoetan dira, ils sont aux accords" SP.