OEH - Bilaketa

155 emaitza idazti bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
biblia.
sense-1
(Lcc, Urt II 323, Lar), bible (T-L).
Biblia. v. idazteun.
Eta erran diraden gauza hauk ezagut ditzagunzat, Iainkoaren borondate ona izan da, haren Spiritu sainduaz eman lekizkigun Bibleko liburuak skribuz. Lç Adv *** 3v. Biblia Saindua, Testament zaharra eta berria idukitzen dituena, bertzela Alientzia zaharra eta berria: edo Iskritura saindu guzia. Urt tít. Biblia ezta mintzo emazten adinaz, salbü Sara, Judith ta Anarenetzaz. Egiat 189. Hitz eskribitua da anziñako ta oraingo lege bietako liburuetan dagoana; ta liburu hoei, batera bildurik deritzte Biblia. Ub 109. --Zer da Eskritura? --Lege zarrean ta berrian eskribitu ziran Liburuak, batera bildurik, dauzkan Biblia edo Liburu andi bat. Ib. 110. Bible Saindua, edo Testament Zahar eta Berria. Dv tít. Biblia edo Testamentu Zar eta Berria. Ur tít. Sinistu bear doguzan egiak, jakiteko, asko da irakurtea Biblia, protestanteak dinoen legez? Itz Azald 18. Beren Erakusletako Biblia bakarrik ezagutzen dute, an diona bakoitzari irudi zaion bezala artuz. Inza Azalp 96. Euskeraz orain arte orrelakorik ezpa-da --utz ditzagun beraizik Biblia protestantea ta erri-abestietako zenbait gordinkeri-- euskeraz ezer gutxi idatzi dalako da. Ldi IL 51. Ez ote dakio nai gure Iainkoari euskera il baño len Biblia gurera itzultzea, edo itzulirik dagona argitaratzea? Or QA 198. Apaiztegiko Biblia Irakaslea. Ib. 107. Gaurkotik au gelditu diteke, Biblia leku, euskal-libururik bikaiñena. Or Aitork 5. Itzulpenik ainitz idatzi zuen: Biblia, Quijote, Irlandara artekozko textu batzu, e.a., oraingo hizkuntzarat bihurtu zituen. Mde Pr 244. Gizon hura oso gisakoa baitzen, moralitate onekoa, eskola onetan izana, eta Biblia irakurtzen zuena. Ib. 74. Abadia kulpitxora igotzen zan bakotxian, plazentzitar argieri konprendidu eraitzeko, ez eukan Bibliako parabola luzien premiñarik. SM Zirik 43. Biblia Santuko Salmuetan. Vill Jaink 110. Kreazioaren ideia beste nondikbait eldu zaigu, Bibliatik. Ib. 29. Diñotenez, Biblia, Santuen lorea (flor Sanctorum) ta San Agustiñen liburu bat besterik ez omen zeukan bere gelan. Gazt MusIx 164. Bibliagandiko aztarren nabari au. Ib. 62. Bibliako leenengo bost liburuak pentateuko dabe izena. Ker pág. 3. Pastorala zaharretan gaiak atera dituzte Bibletik, Sainduen bizitzetarik, literatura grekotik, erdi-aroko kantore eta nobeletarik, eta erdi-asmatu ixturietik. Lf in Casve SGrazi 15. Biblia aundi ura zabaldu. Zendoia 177. Biblia eta Idazti Zarrak asko maskatu dituanarentzat. Gerrika 250. Bibleak kondatzen du ona egin zuela Jainkoak mundua. Larre ArtzainE 299. Bibliaren itzultzen hasia. Ib. 288. Ongi ezaguna da galesezko Bibliak literatur-hizkuntzan izan duen eragina. MIH 186. En DFrec hay 43 ejs. de biblia.
azpiadiera-1.1
(Fig.).
Homero, Hesiodo, Herodoto [...], eztute besterik beren liburuetan. Eta aitortu bear, gizadiaren zatirik bikaiñenak liburu oiek ditu Bibliatzat. Vill Jaink 132.
biblia
<< berotu 0 / 0 bihotzindu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper