Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

23 emaitza zaildu bilaketarentzat

goiburua
zaildu.
sense-1
1. (Urt, Lar, H).
Endurecer(se), encallecer(se), poner(se) correoso. "Callere, gogortu, zaildu, zail egin" Urt IV 76. "(Hacerse) correoso" Lar. "Oihala zailtzen du hari zailak, le fil fort rend la toile forte" H.
Bitiña, ahuntz-umea, gazte deiño, on da iateko, samur da, uxter da, sasoal da: ordea galtzen du adinak. Gero eta gero doha gaixtatuaz, zailduaz eta gogortuaz. Ax 97 (V 66; tbn., con alguna variación, en ES 182). Il didilla ollanda biguñ ta gozoa. / Ollar zarra, ze janari zozoa! / Nakutsute zarturik, / gogor, gauza ez ta zaildurik. Mg in VMg 96 (tbn., con alguna variación, en Zav Fab RIEV 1907, 532). Azkena, murria, zaildu akit (V-gip). "Último, despojado, enduréceteme. Fórmula que dice el que juega la única moneda que le queda". A EY III 282. Sukaldean esegiko dituzu egur auek keak zaildu ditzan. Ibiñ Virgil 73. Behar dira utzi burutzerat, nahiz zangoa guti edo aski zailtzen den, artho zuhaina bezala. Gatxitegi Laborantza 144. Esan ez dezaten / nola zaildurikan / eskuak dituen, / eskuak ez baina / baitauka gogoa / gorrotoz zaildurik. Azurm HitzB 33.
(AN-gip), zaldu (V-arr). Ref.: A (zaldu); BU Arano. "Curtir" A. "Curtirse por el sol" BU Arano.
sense-2
2. (AN-larr ap. Asp Leiz2 ), saildu (SP).
" Denbora saildu da " SP. "Estabilizarse (tratándose de buen tiempo). Egualdie zaildu du " Asp Leiz2. .
azpiadiera-2.1
"Euria zailduta dago" (G-azp).
sense-3
3. "(V-ple), sostenerse, afirmarse" A.
Baña, berak ekarren garboari eutsi / ezinda, nekez zailldu egin nintzan zuti. AB AmaE 229. Makilla eskuan nuala jarri nitzan bere zai oñak lurrean ondo zaildurik. EEs 1921, 19.
azpiadiera-3.1
" Sailtzea, rendre ou devenir ferme" SP.
sense-4
4. Fortalecerse, reponer fuerzas.
Bizkortu, zaldu, abiatu ta prestatzen gara barriro bear egiteko urrengo astegunetan. MisE 240. Ilabeteak joan nituen ontsa sendatu eta zaildu orduko. Larre ArtzainE 238.
sense-5
5. (V-gip, L, B; Dv), zaldu (V-m). Ref.: A (zaildu, zaldu); Elexp Berg.
"Endurecerse para cualquier trabajo, hacerse fuerte y hábil, hacerse tenaz" A (que cita el ej. de Axular de la primera acepcion). " Ze uste dok pa, korredore ona izateko gaztetatik zailddu biok " Elexp Berg. .
Geure ele kuttuna zolittu, zaldu, biztu, zerdendu, zabaldu ta indartuko da. EEs 1908, 170. [Egunkari] ark bearko dituan langille azkarrak bertan ikasi ta zailtzen dirala. Ldi IL 75. Apustu-egunerako bear bezela zaildu ta oitu baño len. TAg Uzt 135. Soinketak, dantzak eta jolasak [...] gure arrobiko gaiak leundu eta zaildu. EAEg 31-1-1937, 943. Ene gisako gizon zaildu eta zorikabeakin. Etxde JJ 244. Mendi ibillalditan zaildu gabe zegon. Ib. 259. (Euskal artzaiak) oitura onekoak, lanean bai otzarekin bai beroarekin zailduak. EgutAr 12-3-1957 (ap. DRA). Ain gazte-jende sendo, zaildua. Basarri Auspoa 55, 32. Oraindik ezi gabe ta zaildu gaberik zaude. MAtx Gazt 69. Izkuntza geienak itzul-lanean zaildu eta gaitu dira. Ibiñ Virgil 22. [Lur-lanerako aukeratu dituzun zekorrak] gaztetandik zaildu itzatzu. Ib. 97. Amabost urte zituaneko, zaildu bearra izan zuan "pulqueria" batean. NEtx LBB 39. Nekazari zaildu bat. Ugarte Obaria 16. Ikazkin gizona ondo zaildua izaten zan. Garm EskL I 74. Ain zaildua egonik zure buru ori, eta aundiagoko eragozpenak garaitzen oitua. Berron Kijote 19. Ordurako ura ere itxasoko lanetan oitua ta zaildua. Ataño MLanak 10. Lenago ondo zailduak baigiñan gu lanean. BAyerbe 51. Orrelaxe gabiltza / Burgosen soldadu [...]. / Askok diote: "Gaztek / zaildu egin bear du". Insausti 60.
azpiadiera-5.1
Egun artarako besoak eta zaiñak zailtzearren.TAg Uzt 213. Pitagorak irakatsietara beuren gogoak malgueraziz gotor ezi oi zituzten bere buruak, eta soinak zaildu ta gordindu. Zait Plat 60.
azpiadiera-5.2
(V-gip, G), zaldu (V). Ref.: A (zaildu, zaldu); Iz ArOñ (sailddu); Etxba Eib.
"Esforzarse, empeñarse" A. " Lénian sailddu, continuar" Iz ArOñ. "Zailldu zan baña, bestiak irabazi zetsen" Etxba Eib. .
Benturaz, alturako / alturak arakatzen / neintekean zaildu. 'Consagrara' . Gand Elorri 184.
sense-6
6. (V-gip). Ref.: Iz ArOñ (sailddu); Elexp Berg.
Hacer(se) difícil. " Entzunda nago aspaldixan zaildduta dagola kotxian karneta " Elexp Berg. .
[Gudak] eragozpenik gabe tajutzen ziran ekintz eta itunbenak arrunt zaildu, erabat ezindu ez dituztenetan. EAEg 5-11-1936, 218. Puntuak beti lotu egiten du gutxi edo asko; zaildu egiten du. "Dificulta" . Or Poem 519. Ez dira noski itz berriak beren irakurgaiak zaildu dituztenak. GH 1951, 348. Edankeriak Agindu guztiak zipriztintzen baditu ere, seigarren eta bederatzigarrenak bereziki eta erabat lausotzen eta zailtzen ditu. MAtx Gazt 78. Etxetik barrerako bide luze arek zailtzen zien bien lan ura. NEtx LBB 69. Batzuek [euskera] nundik erreztuko ta / besteak nundik zailduko. Olea 234. Aditza iragankor ez denan pixkaren bat zaildu egiten dira gauzak. MEIG VI 161. Honek zerbait zailduko duela mugaz honuzko euskaldunen idatzi eta irakur bidea. MEIG IX 53.
sense-7
7. Tranquilizarse.
Zaildu: yaiotzez aitorseme duzu, maiteei lagun egiteko. 'Ten confianza' . Zait Sof 20. Gogo on izan (zaildu): zu, ba, ez zera itsusi agertuko. 'Tranquilízate' . Ib. 87. Zaudete, beraz, bakerik, eta zaitezte zail. Zait Plat 108.
zaildu
0 / 0 arakatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper