Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

15 emaitza xare bilaketarentzat

goiburua
sare.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Volt 114, Mic 9r, SP, Deen II 57, Urt II 38, Ht VocGr 402, Lar, Añ, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H, VocB ), sara (V-gip, G-azp). Ref.: A (sare, sara); Iz ArOñ (sara), Ulz, IzG, To ; Etxba Eib ; Holmer ApuntV ; Zubk Ond ; Elexp Berg .
Red de pesca o caza; (fig.) trampa, engaño. "Piège" Ht VocGr 402. "Aljarfa, aljarfe, red muy espesa, sare itxia " Lar. "Trasmallo, red rala, que tiene detrás otra más menuda, sare larria " Ib. " Sarean sarthu nahi zintuen " Dv. " Sária(k), red(es) de pesca [....]. Pluralean, normalean" Elexp Berg. Cf. BEcheg Eusk 1927, 65: "La saraya e bocal de pescar que nos habemos en la presa (Tudela, 1435)".
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. En DFrec hay 69 ejs. (27 septentrionales) de sare y 4, dialectales vizcaínos, de sara.

Egoizten zutela sarea itsasora. Mt 4, 18 (Hual errede; en las demás versiones sare). Saraak urrago, arrainak estuago. RG B 60 (cf. ib. A 17 saroak, errata por sareak o saraak). Usoa joanda sareak gora. RIs 86. O Iesus Krist Piarresi / sarea etxarazia. EZ Eliç 27. Hura da, hurran hurran erran komuna den bezala: usoak ioan, sareak heda. Ax 236 (V 158). Baldin [zure edertasun] hura hainitzentzat idekia baduzu sare hedatu bat bezala xori ozte baten atzemaiteko. SP Phil 289. Piarres arrantzalea! / Har nazak hire sarean. 205. Gabaz eta egunaz [deabruak] hedatzen tu sareak. Ch III 39, 4. Uretik zekazten sare utsak. Mb IArg II 279. Samsonek egin zituen soka hek bi erdi, sare batzuk izan balire bezain errexki. Lg I 228. Deabru arerio gaistoak asmauko dituz sareak, lakioak ta amuak zu ondatu ta galtzeko. EL1 81. Lagun urko askori bekaturako sarea zabaltzen diezuna. AA III 275. Txorijak sarian jausten diriana legez. Astar II 132. Belle Marie hunek sartu laster bere sarian. AstLas 66. Onelako ibai aberatsa sare eta amu debekatuakin bidebagekiro galtzen ikustea. Izt C 108. Sare sokazko batean hartua gelditu zen. Gy 52. Sarea ontziaren eskuira bota ezazute. Lard 474. Botazkize sarea onziarén eskuiéko aldéra. LE Io 21, 6. Neure Erri katigatua / bateztasunen sarean. AB AmaE 69. Berak desegiten ditu gure sare eta lazo guziak. Arr May 161. Hola gare beiratuko Yuduen arte eta saretarik. Elsb Fram 182. Arimen galzeko hedatü sariak eta adelatü zephoak. Ip Hil 218. Zelango sareak imini eta zabalduten deutsez oneek katolikoai? Itz Azald 206.
( s. XX.) Ezkata zuri dizdizariz beterikako sare luze bustia. Ag Kr 39. Arloak amaitzean, lan-sare nastuak txito ebakitzean. Ag G 256. Urtsoek ez gehiago biderik / ihiztarien sare gabekorik. Ox 27. Luziper emen dabil / saria zabalik. Enb 63. Sare mea izaki poesia bere ari goitar artean gogapen, irudi ta naipenak ez atzitzeko. Aitzol in Laux BBa VI. Arraintzale sare bategaz. Otx 41. Ekarri zuen sarea. Ir YKBiz 537. Sareak bilduta. TAg Uzt 224. Barkuen sare handiak antolatzen ari. Iratz 33. Lañuzko sare artatik ezin atera ibiltzea. Etxde JJ 257. Portuko arraintzari batzuek bere sareekin egiten dioten gerlarekin. Zerb Azk 50. Laster arin sare estua bota ta norbere gustokotxu bat bota-barrura egingo naieukana. Erkiag Arran 110. Lapurrak saretan erortzen badira ere. Izeta DirG 51. Dalako gertaria zenbaki-sare artean atzeman ezik [oraingo iakitunek] eztute bear danez ulertu al izaten. Zait Plat 56. Ihiztariak usoa bezala bildu nu [Zaitegik] bere saretarat. Lf in Zait Plat XIII. Basauntz aundia sare artera erakarriko duzu. Ibiñ Virgil 102. Osabie ezkondu egin zan [...]. Ez zan ain errez jausi sare orretara. Gerrika 38. Baina ez dugu heriotzeraino etengo, nahi dugularik ere, haurtzaroak eiho zuen liluraren sare argala. MIH 56.

v. tbn. Saug 64. O Po 33. Hm 135. He Gudu 125. Zuzaeta 139. Mg CO 169. VMg 25. fB Ic II 267. JJMg BasEsc 190. Zav Fab RIEV 1907, 98. Etch 666. It Fab 194. Arch Fab 105. Dv LEd 215. Hb Egia 148. Balad 131. Laph 216. Aran SIgn 24. Zby RIEV 1908, 413. Jnn SBi 128. Lap 102 (V 49). Arb Igand 115. HU Aurp 89. Azc PB 135. Goñi 67. JE Bur 93. EEs 1916, 319. StPierre 33. Inzag RIEV 1923, 502. Inza Azalp 147. Barb Sup 134. Elizdo EEs 1925, 213. Mok 8. Or Mi 84. Tx B II 96. Lab EEguna 93. Ldi BB 112. Eguzk GizAuz 39. Mde Pr 157. Anab Poli 128. BEnb NereA 149. Arti MaldanB 192. Gand Elorri 129. Vill Jaink 50. NEtx LBB 149. Ardoy SFran 225. Olea 68. Xa Odol 294. Uzt Sas 309. Etxabu Kontu 119. BasoM 112.
azpiadiera-1.1.1
(Lar, H).
"Albanega, red para recoger el pelo" Lar. " Buruko, iletako sarea " H.
Zirikuzko sarean burua emana [toreadorea] . Hb Esk 220. Buru-gaiñean ille-adatsak fustan-sarean jasoak. Berron Kijote 179.
azpiadiera-1.1.2
Tela (de araña). v. ARMIARMA-SARE.
Ormako miarmia / beti da begira / aurrian sare andi bat / berak ifinita. DurPl 81. Armiarmaren sarea. It Fab 162. Eliza, ez duena Andre-serorarik / ezagutzen da laster ehun saretarik. Hb Esk 203. Marmalo guziak khen ditezen beren sareekin. Dv Lab 219. Eta armiarmak sariak eiten / arrapatzeko euliak. MendaroTx 95. Minervak gorroto duen armi-armak sare lasaiak edatzen ditu ateetan. Ibiñ Virgil 112.
v. tbn. Gy 301. Vill Jaink 73. Ataño TxanKan 75.
azpiadiera-1.1.2.1
Arrak edo Jaungoikoaren txakurrak illik bezala egoten dira illabete batzuz, berak egin zuten illobi antzeko saretartean. Inza Azalp 110.
azpiadiera-1.1.3
Ezpadaukazu ispillua miisa edo sareren batekin ongi estalia, laster goroztuko due euliak. AA I 602.
azpiadiera-1.1.4
" Zaldi sareak, les filets dont on couvre un cheval pour le défendre des mouches" H.
azpiadiera-1.1.5
Red en el tenis u otros juegos. " Sarea iotzea, toucher, battre les filets, en parlant de ceux d'un jeu de paume" H. " Pilotak eztu sarea igaro (pasatu) (V-gip, G-azp), irago (AN-gip-5vill), sarean sartu du (BN-arb)" Gte Erd 283.
azpiadiera-1.1.5.1
" Saria ipiñi dabe frontoian pelotiak iges eiñ ezteixen " Elexp Berg. .
azpiadiera-1.1.6
Argatik ikusten dira arbolen ostoak sare bat egiñik.'Hechas redes [comidas por los gusanos]'. It Dial 32 (Ur, Dv e Ip sare).
azpiadiera-1.1.7
"Faxero, faxa de niños, hecha de punto, trosa sarea " Lar.
azpiadiera-1.1.8
"Filet à transporter de l'orge, paille, haches et autres objets, que l'on met des deux côtés sur le dos d'un cheval, mulet" H.
azpiadiera-1.1.8.1
Red que se lleva al hombro.
Bizkarrian zare eta saretan ekarri dituzten yakiak klikatzeko. Zub 54.
azpiadiera-1.1.8.2
"Bolsa-red de pita o plástico. Artu saria ta joan ogittara " Elexp Berg. .
Sukaldeko leioan bagenduan, sarearekin jarrita, . freskera deitzen geniona. BBarand 246.
azpiadiera-1.1.9
[Beribileko] buru-gaineko saretik dilindan ezarria duen sakelorenari. JE Ber 20.
azpiadiera-1.1.10
Baheen "sarea" era eta neurri askotakoa izan daitekeela. MEIG VI 133.
azpiadiera-1.1.11
Ikus'itzatzu sare zuriok leze-horma horietan dir-dir. Mde Pr 108 (refiriéndose a formaciones de salitre).
azpiadiera-1.2
2. (V-arr-oroz, G-nav, B; Lar, Añ), sara (V-gip), sale (V). Ref.: A (sare, sale); Ond Bac; Iz Als, IzG (segalia).
Reja, enrejado. "Enrejado" Lar. "Cañizo, estera de cañas, kañaberazko kereta, sarea " Ib. "Verja" Ib. "Sobrevidriera, leiabeiren kereta, sarea " Ib. "Reja de ventana" Lar, . "Latas, [...] entrada de sembrados [...] si es con puerta [...] (G) ate-sarea " . "Estacada delante del pesebre para que los animales sólo puedan asomar el morro" A. "Adral para traer hoja seca, etc." Ond Bac (en forma de palos entrecruzados). " Sare bat, un pesebre (en forma de reja para poner la hierba a las ovejas)" Iz Als. v. LANGA-SARE, LEIHO-SARE, ZUR-SARE, sareta. .
Emakumien aitor-tokian dagon saretik duroa eskeñi zion. Muj PAm 72. [Preso] batzuk ba doaz gela berezietara, burdiña ta sare bitarteetan kale-jentea ikusteko eretia ta baimena daukelako. Erkiag BatB 194. Brontzezko sare bat be egingo dozu, eta sare orren lau txokoetan brontzezko lau estun ipiñiko dozuz. Ker Ex 27, 4 (BiblE brontzezko sare; Bibl brontze-sare; Dv krisel bat sare moldean). [Murru] haren gainetik ardiak jauzten zitzazkola eta behar zuela metra erdiko sare bat. Etchebarne 39. [Oillaskoak] sarearen ondora iritxi ziranean kontuak. BBarand 52. [Txillarrak] ikusten dira jardiñetan, txaboletan apaingarri bezela gaiñean jarriak, aldamenetako sareetan josiak. Ostolaiz 133. Murru gaineko burdin-sarea berritu. Larre ArtzainE 73.
azpiadiera-1.2.1
"Dolareko sarea. Egurrezkoa, uste dut. Sarian zapaltzen da (mahatsa), amen, barruan. Orra bota, zapaldu ta berdinddu " Elexp Berg. .
azpiadiera-1.3
3. "Crépine, membrane chez les animaux" Dv. Cf. baresare.
Hartuko duzu ahariaren bilgorra, eta buztana, eta alderdiak estaltzen dituen bilgorra, eta gibelaren sarea. Dv Ex 29, 22 (Ur gibelaren sare; Ol gibel-sare).
azpiadiera-1.4
4. Zurcido. "T[erme] de couture: reprise" Dv. "(L, BN, S), reprise. Zoin gaizki egina den sare hori mokanesan " Lh.
azpiadiera-1.5
5. Red, organización.
Alemanek bat egiten dute, joan zaharrak jin berrier bidearen zilatzeko han dagozilarik erne, sare handi batez bezala hartzen ari baitituzte zoko guziak eta, beren umeez bezala, beren gauzez estaltzen. JE Bur 210. Errialde guzti ontan langitza bakoitzeko langille utsen, ez nastuen, bazkun-sarea zabaldu dezazutela. JBDei 1919, 230.
azpiadiera-1.6
6. "Cada largo, cuando se corta la hierba, etc., a guadaña. Sekula-bedar puxkat ekarrik; pare bat sare naikua izangok" Elexp Berg. "Bedarra saretan ebaitzen da" Ib. "Saretan batu, belarra ilaratan batu" Ib. v. BELAR-SARE.
Belarrak ondu, arbiak jorratu, saleak egin... JAzpiroz 199. Aitonak bazterreko ertza asterako, an izaten ziran, berriro sare berriaren billa. Sarea guk belar-maillari esaten diogu. Insausti 18.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
1. (Tejido)gastado, ralo, transparente. v. infra XARE.
Izan bear duala estalkiak ez lasai edo sarea, baizik tapitua. AA CCErac 247. Badira zenba[i]t estalki txit sareak edo lasaiak darabiltzkienak. AA II 243. Oial beltz bat, bi arpillera sare-samarrak. ErleG 34. Leioetan dauden oial sareak. Ag G 369. Adats kizkurrak bildu, ta zapi zuria sare batean [sic., tal vez por zapi zuri sare batean] arturik, lokarri urdin batekin iru biur eman. 'Dentelle fine et transparente' . Or Mi 98. Barrualdetiko leio-zapi saretik lipar batez begiratu ondoren. TAg Uzt 140.
azpiadiera-2.1.1

(Con reduplicación intens.).
" Sara-sara dao, está transparente (la tela)" Iz ArOñ. .
azpiadiera-2.2
2. "Poroso (G-goi). Kortxo sareak " A Apend. .
azpisarrera-1
ALANBRE-SARE, AMARAUN-SARE, ARMIARMA-SARE, BARE-SARE, BELAR-SARE, BURDIN-SARE, GALTZARBE-SARE, LANGA-SARE, LEIHO-SARE. v. alanbre, amaraun (2), armiarma, baresare, 1 belar, burdin, galtzarbe, langa, leiho.
azpisarrera-2
GIBEL-SARE. Membrana sebácea que recubre el hígado. Cf. baresare.
Artu bear dituzu [...] gibel-sarea, giltzurrun biak eta aien gañeko gantza. Ol Ex 29, 22 (Ker gibel-sare; Dv y Ur gibelaren sare; Bibl gibel-sail).
azpisarrera-3
SARE-ANTOLATZAILE. Reparador de redes.
Igarotzen ziran oso aldamenetik beste emakume asko, sare-antolatzalleai agur egiñik. Inzag RIEV 1923, 503.
azpisarrera-4
SARE-ARTE. "(L, BN, S), piège" Lh.
azpisarrera-5
SARE-BELAR. Nombre de cierta planta. "Cassuta, sarékia, sare belhárra" Urt IV 272.
azpisarrera-6
SARE-BIDE. Dirección, camino de la red.
Badatoz usoak; baño sare-bidea utzirik artzen dute bertzea ta traparia asiko da oiuka. T. Arburu EEs 1916, 319. Andik onerako sarebide zabala duzu, mendi-alde aundiak baztarrean. Anab Usauri 135.
azpisarrera-7
SARE-BOIA. "Boyas de red" Lar.
azpisarrera-8
SARE-BURU. "(V-ger, B), gratil, uno de los extremos de la red" A.
azpisarrera-9
SARE ITSU. "(L), épuisette" Lh.
azpisarrera-10
SARE-JOKO. Especialidad del juego de pelota.
Sare-jokoan (erdaraz "raquette argentine") xapelgoaren final jokatu da Hazpandar eta Donapaleutarren artean. Herr 29-4-1965, 2.
azpisarrera-11
SARE-KARRAMARRO. "(V-m), litm. cangrejo de redes; vulg. patalín" A.
azpisarrera-12
SARE-KOLPE. Redada. v. sarealdi.
Bethe zituzten bi barkuak sare kolpe hartako arrainez. Lg II 140.
azpisarrera-13
SARE-MAILA. Cuadro de la red.
Entzun dodanez, maizterren batzuk sare-malletan jausi be egin dira. Eguzk GizAuz 125. Arrai guziak erortzen dira / dauzkaten sare malletan. Basarri 17.
azpisarrera-14
SARE MAILAKO. "Sare mallakoa, red de malla" Elizdo EEs 1926, 31.
Uberara arrairik etortzen baldin bazan, sare mallakoa erriatzen zuten. Elizdo EEs 1925, 215.
azpisarrera-15
SARE-MAILAZKO. De punto de red.
Sare-maillazko barruko jantzia. Ker Ex 28, 4 (Ol sarekara).
azpisarrera-16
SARE-MAMIN. "Sare mamiñak, pedazos gruesos de red" Zubk Ond.
azpisarrera-17
SARE-MUTUR ( (V, G ap. A)). Extremo de la red.
azpisarrera-18
SARE-OHOL. "Sareola, panel, tarima baja, hecha de tablas entrecruzadas de madera, para colocar las redes a secar en la popa del barco, de manera que escurra el agua y no se ensucien" Echaide Orio.
azpisarrera-19
SARE-PALA. Raqueta.
Jokoak [...], nola diran pelota, urraketa edo sarepalakin lumazko pelotan jokatzia. Echve Dev 415.
azpisarrera-20
SARE-PAPO. "Sare papuak, añadidos de la red" Zubk Ond.
azpisarrera-21
SARE PELADORA. Cierto tipo de red.
Baitare zu iduri zeruetako erreinua sare peladora bati. Hual Mt 13, 47 (Samper sare peladora).
azpisarrera-22
SARE-TXINGA. Trasmallo.
Baitare iduria dá zeruen erreinua sare txinga bati . (Mt 13, 47). BOEanm 1305.
azpisarrera-23
SARE-XULO.
Sare-xulo bakoitza lau ari-gurutzez: / aiñezkak zenbat zizta, neurtzen asi zaitez. "Cada agujero del tejido" . Or Eus 104.
azpisarrera-24
SAREZKO. Reticular. "Albenda, [...] sarezko oa janzia" Lar. "Qui est tressé en filet" Dv.
[Belarraren ura] edozein pasadore sarezkotan pasata kaltegarri dugulako. Ostolaiz 55.
azpisarrera-25
XARE. (Forma con palat. expr.). a) Red metálica.
Burni-xare batek ixten ziek, begiakin ikusten duten askatasun ta zorionerako bidea. Ataño TxanKan 231.
b) (G-azp-bet). "(G-bet), transparente. Besoak tela xare-xare batez estalita, tapatuta zeuzkan" Zt (comunicación personal).
azpisarrera-26
ZIZARE-SARE, ZUR-SARE. v. zizare, zur.
sare
0 / 0 XARE >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper