Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2 emaitza quorum bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (2)

goiburua
aldi.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. En los textos antiguos predomina con los significados de 'vez', o 'turno', aunque Lazarraga lo emplea con el de 'intervalo de tiempo'; tbn. en RS, donde no aparece denpora, se encuentra en distintas acepciones de 'tiempo'; a partir de Azkue su uso crece considerablemente al Sur como sustitutivo de denbora. Muy empleado como último elemento de compuesto, prácticamente como suf. de derivación. De indicar tiempo (labealdi, etc.) ha pasado a significar también acción (begiraldi, etc.). En cuanto a sus variantes, hay aldia --alternando con aldi-- en autores meridionales: Larramendi, Mendiburu (aldiako ), Ubillos, fray Bartolomé e Iztueta. Al Norte se encuentra en alguna ocasión en Axular y en Xalbador. En DFrec hay 699 ejs. de aldi.
sense-1
1. (gral.; Lcc, Mic 9v, SP, Urt I 487, Ht VocGr , Lar, Aq 1171, Añ, Izt 84v, Gèze, Sb-Urq, Dv, H), aldia (Lar, Lar in Aq 1349, Lh). Ref.: Bon-Ond 152; A; Lrq; Elexp Berg; Gte Erd 304; Izeta BHizt2.
Vez. "Vez, aldia " Lcc, Mic 9v, Lar y Añ. "Fois, tour, [...]. Lehen aldia, la prèmiere fois [...]. Heren aldian, pour la troisième fois [...]. Aldi hartakotz, pour cette fois-là; aldi hunetakotz, por cette fois-ci" SP. "La dernière fois, azken aldian, hondar aldian " Ht VocGr 347. "De esta hecha, aldi onetan, era onetan (AN, G)" Aq 1171. " Aldi bateko (para una vez) (B)" Gte Erd 304.
Orai nahi nuzuia heben bortxatu? / Aldi honetan othoi, utzi nazazu; / Bertze aldi batez jinen nitzaizu, / nahi duzunori orduian daidizu. E 207s. Andria, minza albaitzinde berze aldian emiago. Ib. 175. Felixek igor zitzan hek berze aldi batetarano. Act 24, 22. Haur zen ia heren aldia Iesus bere diszipuluei manifestatu izan zaiena. Io 21, 14 (He, LE, TB, Dv, EvS, IBe aldia; Ol, Ker, IBk agertaldia; Leon hirugarren aldikotz, Or irugarren aldiz). Berrizko aldian bekhatu gabe agerturen zaie. "Secondement" . Lç He 9, 28. Estaut Anburzeak oraiko aldian nai duenik pasatuko. (Echauri, 1598). ReinEusk 107. Baitira zazpi aldiak zeiñetan gure Salbatzailleak bere odol preziatua isuri baitzuen bere pasioneko egunean. Mat 189. Eta suplikatzen dudela ezen aldi honetako exkusa nazala. "Pour cette fois" . Volt 280. Batzuetan eskatzen dio barka drazkigun bekatuak, berze batzuetan digun bakea, berze aldi bazuez, digun fedea. Ber Trat 44r. Ezen hurbill izanen dut etsai herraz bethea, / Bere bazka egin nahiz ene arima tristea. / Aldi hura huts badagi denbora ondokotan / Ene billha ezin ibill daite nihoizekotan. EZ Man I 60. Eska zaitezke halako aldietan abisu. Ib. 125. Zeren eritasunetik eskapatzen direnean, iduritzen zaie ezen aldi hartakotz, berriz eri arteiño segur direla. Ax 245 (V 164). Hala dio San Agustinek gerthatzen zeikala aldia batez berari ere. Ib. 47 (V 30). Nahi duen aldian. Hm 83. Hek behingo aldian berean erran eztitutzularik, eta leku ber-batetan eskiribatuak eztirelarik. SP Imit IV 1, 1. Aldi huntan emaiten drauzut bizia. Tt Onsa 50. Hiruretako aldiaz agertu zen bisionian. Tt Arima 123. Dirurik berze aldi batean falta izanen bada ere. (Vera, 1676). FLV 2006, 265.
( s. XVIII.) Nukelarik hainitz gauza Oihenartori hemen ihardesteko, guztiarekin ere oraiko aldian uztentut bertze aldi batekotz. ES 166. Mehatxatu nauten aldi guzietan. Ch III 46, 5. Katixima egiten duenak hirur alditarainokoan erran behar tu errepuesta berak. CatLav A 6v (V 7). Berze aldian dauka obligazio egia erratera. El 95. Aldi bakhar batez nork bere kuraiea agertzea. He Gudu 97. Zenbeit hutsetan erortzen garen aldi guzian. Ib. 42. Nula atrebi zinteke, aldi bakhoitz batez ere, plañurik egitera! Mst III 47, 4. Jerusalenen izandu zen aldi artako S. Pedroren hitz egite ta sermoi hau. Mb IArg I 360. Eriari, dagokan aldian, osasuna emateko. Ib. 188. Eta orra guk ere geren aldi illunetan [...] egin behar duguna. Ib. 170. Urrengo aldian laburtasun orrelakotan ez da nerekin zer ibilli. Mb IArg II 270. Nola bigarren aldian ere Santa akusatu zuten. Cb Eg III 345. Yo zuen [Eliseak], bigarren aldian, ura. Aldi hartan ura partitu zen, eta Eliseak iragan zuen arribera. Lg I 366. Erran zuen hirurgarren aldikotzat. Ib. 264. San Juanek etzuan aldi artaraño ekusi beiñ ere Jesus. Ub 74. Aldi onetan il ziran Jerusalenen milla bider milla ta eun milla persona. Ib. 111s. Bertuteak hori zilhegi uzten; aldi batzutan manatzen ere darotzu. Mih 66. Ethorriko naiz beraz maiz, eta aldi guziez bihotz xahu batekin. Brtc 235. Lehen aldian marrakaz daude haurrak. Egiat 256. Beste aldi bateraño luzatu badeusku absoluzinoia. CrIc 161.

( s. XIX.) Etsaiarekin guduan / Ari garen aldi guziez. Monho 148. Izan oi dituzte aldi askotan [...] atsegin geiago. Mg CC 226. Otza dan aldijetan berotu ditezan. Mg PAb 106. Ematen diodanean / Aldi batez artoa / Arrautza egunekoa / Badit beti ipintzen; / Zer baldin eramaten / Badiot nik bi bider? Mg in VMg 92 (cf. ALDI BATEZ (b), ALDIZ). O inosko alditan pekatu egin ezpaneu! EL1 115. Beste aldi batean esango dizuedan bezela. Gco I 464. Saldu dezu zure Jauna bekatu egin dezun aldi bakoitzean. AA I 419. Azkeneko aldian aditzera eman nuan. AA II 140. Sakramenduetarat maiz hurbilduz, bainan bethiere aldi bakhotxean azken aldikotzat errezebitzen banitu bezala. Dh 125. Aldi zanean gero / sare leuna / atera gura dabe / dago astuna. Zav Fab RIEV 1907, 98. Adiskide-legean / adiyo batekin, / urrengo aldi arte / esker onarekin. Echag 221. Ehun egunen indulientzia . Gloria Patri horiek erraiten diren aldi bakhotxeko. JesBih 472. Aldi. batian ezpada bestian Jinkuak zure desirak enzünen zitizü.UskLiB 71. Tubalen etorreran ez ezik gerozko aldi bitan ere. Izt C 4. Fernando zazpigarrenak bere alboan zeuzkan Ministroai bigarren aldiako gaztigu au adierazo zienean. Ib. 404s. Gure yaun Mitisek, bigarren aldiko, / Hek yoka eta trunpatzeko. Gy 249. Irugarren aldia zan Jesusek espasun berak Apostoluai iragarri zieztela. Lard 440. Laban ardi-mozketan zan aldian, Jacob Mesopotamia-tik irten zan. Ib. 39. Erregek lau aldiz deitzen du Zoroaster profeta, eta aldi bakhotxean, hor non zango bat yalgitzen den zalditik! Hb Egia 76. Burra egiten den aldi bakhotxean. Dv Dial 83 (It egiten dan bakoitzian, Ur egiten dan bakotxian, Ip egiten den aldi oroz). Bigarren aldijan ateraten dan orijua da ona frijietako ta argitarako. Ur Dial 105 (It, Dv, Ip aldian). Prediku alkhian lehenbiziko aldian jarri zenean. Laph 151. Danak emen ditugu / oraingo aldian. Xe 223. Bigarren aldiya det / modu ortan aurten. Ud 158. Txipretik Jope eta Jafarañoko itxasbidea ez da entero luzea; aldi artan alabañan gaitza izandu zan. Aran SIgn 38. Aita, ezta izango lenbiziko aldia gizonak zu erotzat jotzia. Bv AsL 214. Lorau ostzera etorri zala / Aldi askotan arrotza. AB AmaE 48. Zeren etzuten obeditu, aldi bakhar hartan. Jnn SBi 17. Bai! badire aldi batzu, gogoeta gaixtoek tinkatzen eta hestutzen bainaute. Ib. 65. Haren ikhusteko dohaina ükhen zian lehen aldian. Ip Hil 57. Ez baitzuen lehen aldia iheska zabilala. HU Zez 148. Bainan egun ez bada bertze aldian emanen ditugu ahalak oro. Ib. 131. Heldu den aldikotzat, / hau gogoan har zak: / Larrua saldu gabe / hil behar dik hartzak. Zby RIEV 1908, 764. Bizien sakramenduak eta batezbere Komuninoa artu bear doguzan aldi guztietan. Itz Azald 152.

( s. XX.) Edaten bada aldi bakotxian gatulu baten dina. Mdg 131. Joateko beregana ontziko guztiak aldi bittan. Echta Jos 273. Gero joan zirean bigarren aldikoak, eta areri bere ainbanatu eutsezan euren diruak. Ib. 273. Lau illebete nai ebazan igaro etxean aldi onetan. Ib. 201. Etzuen Ama Birjiñak aurren aldian esan nai izandu. Goñi 62. Bihotza aiphatzen zuen aldi guziez. JE Bur 142. Aditzen dut, ba, lehenbiziko aldia zuela elektrikak Lekuineko elizan. Ib. 74. Iru alditaraño esan zidan. Urruz Zer 18. Al eben aldi gustijetan. Kk Ab I 114. Hiru hilabethe hartan ez du bertzerik egiten ahal, igande eguerdia ethorri den aldi guzian. Barb Sup 4. Anjelus hedaturik gaur azken aldikotz. Ox 185. Bigarren aldi ontan, lengoan bezelatsu edo okerrago gertatu zitzaion. Or SCruz 37. Zelan alaitu leiz aldi ontan / Txiro direnen bijotzak? Enb 106. Bertze aldi batez, emazteki batekin nindagola. FIr 156. Bainan, barurik lehenbiziko aldian atzemaiten hautalarik, go'mak hihauri! "La première fois que" . Barb Leg 126. Lautan eta geiagotan be irainddu dozu nire emaztia, ta aldi bakotxian baño urrenguan samiñago irainddu be. Otx 89s. Ta orra, yakinlarri orretxek eraso gaitu oraingo aldian. Ldi IL 80. Lau bider zauritu nazu: lendabizi kopetian, / gero begitan, aboan berriz urrengo aldian. EA OlBe 68. Baionako karriketan ikusten ginuen aldi guziez. Zerb Azk 53. Oraingo aldian Mattini aipatu zion soilki. Etxde JJ 41. Lakirio ederrak gertu zituen azkenengo aldian bere. Erkiag BatB 71. Atheratzen ginen aldi bakarretan han jaten ginuen. JEtchep 84. Lenago ere oitue dago! ezta lenbiziko aldie... Izeta DirG 64. [Sofistak] aipatzen dituen bitan ez beste aldi guzietan, inon diranak idazten ditu. Zait Plat 117. Lakirio ederrak gertu zituen azkenengo aldian bere. Erkiag BatB 71. Euskal-Herrian zen Frantses... ondar aldikotz. Ardoy SFran 144. Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela. Xa Odol 37. Kapital hori gastatu balu / beharragoko obretan, / bertze aldiko estimua're / izanen zuen dobletan. Mattin 66. Aldi askotan ibillia naiz / ederki galtzak bustia. Uzt Sas 150. Aldi huntako güdüka / dükek ezinagokua. Casve SGrazi 146. Lehenbiziko aldikotz ezarri nituen bi mila libera bazterrera. Etchebarne 97. Tolosako zezen-plazan [apustua jokatu zan] . ; eta aldi ontan anaiak galdu zuan. AZink 44. Beste aldi bateko nire ekintza olan izan zan. Gerrika 126. Geure txokotik aldendu garen aldi bakanetan. MEIG I 163.

v. tbn. Harb 442. AstLas 62. Xarlem 535. VMg 57. MarIl 94. It Dial 105. Etch 582. Bordel 90. ECocin 21. Arr GB 86. Sor AKaik 113. Elsb Fram 114. Lap 36 (V 20). Elzb PAd 15. Ag Serm 373. Inza Azalp 41. Const 13. Etcham 240. Anab Usauri 139. Ir YKBiz 232n. Iratz 125. Mde Pr 154. Osk Kurl 159. Lf in Zait Plat XXIII. Larz Iru 20.
azpiadiera-1.1
(No declinado).Cf. infra ALDI BAT, ALDI BAKOITZ.
Sehiak goiti-beheiti, / hara-hunat ehun aldi, / Badabilltza antsiatuak. Gy 89. Anhitz aldi aiphatu dugun dekretua. Elsb Fram 73. Jende aberatsekin / bizi nauk aspaldi; / Egun oroz asea / badiat bortz aldi. Zby RIEV 1908, 769. Ohart zadila gero, zenbeit aldi, bere buruaz ere. HU Aurp 86. Eskuz hunkitzeko egunean hamar aldi, eta joiteko buruz, ikaste eskasaren ondorioak. Ib. 218. Zarrak lein aldi arrapatan daianian, akabaten din yire bizia. Mdg 164. Baxenabartar koblari aiphatua, hogoi-ta bortz aldi Eskualdun pesta bilkhuretan irri onik egin-arazi duena bertze orduz. Ox 201.
azpiadiera-1.2
(gral.; SP, Lar, Lar in Aq 1352, Añ, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H). Ref.: A; Lrq; Gte Erd 286.
(Precedido de gen.).Turno. " Ezta zure aldirik minzatzeko, on ne vous donne pas loisir de parler" SP. "Turno" , "tanda, turno" Lar y Añ. "Cada cual en su turno, bakoitza bere aldian " Lar in Aq 1352. "Tour de parler, d'agir, etc." VocBN. . "Tour" Arch VocGr. . "Fois, tour" Gèze. " Ene aldia da, c'est mon tour" Dv. " Ene aldiko etzen batere gelditzen, pour mon tour (quand mon tour est venu) il n'en restait plus" Ib. " Orain ene aldia da (BN-arb)" Gte Erd 286. Cf. infra ALDIAN (b).
Hark Iainkoaren aitzinean bere aldian sakrifikadoregoa exerzitzen zuenean. "À son rang" . Lc 1, 8 (He, TB bere aldian, Dv bere andanaren aldian, Ol bere saillaren aldia zala-ta; Brunet bere txandan, Ker bere taldeko txandan). Baldin berzerik kofesatzen bada zeure aldiaren begira modestki eta ixillki igurikiko duzu. EZ Eliç 139. Niri ere neure aldia ethor dakidan orduan. Harb 246. Berandu duzu, alfer mintzo zara, orai ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Ax 212 (V 142). [Alferren] konpaiñian zarenean ezta zure aldirik, zu baiño hek hobeki enzunak dira, hekentzat da audientzia guztia. Ib. 44 (V 27). Berak oihuz dagozkigu / Atzo hek hill direla, / Eta gaur, ezpadakigu, / Gure aldia dela. Arg DevB 159. Bonaxira dagigula, / Zeiñek bere aldian. Ib. 120. Orok, nork bere aldian, bedera bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari. Tt Onsa 67. Besteei bezala balia dakizun zere aldian edo beharra agertzen zaitzun horduan. Mb IArg II 323. Orai bertzela dire gauzak, haren aldia da bozkariatzeko, eta zurea pairatzeko. Lg II 189. Sei mila urthe huntan, nor bere aldian, lurrean agertu diren erregeak eta sujetak. Brtc 112. Ez zaitut ez ahantzi behar; / Orai da zure aldia. Monho 42. Ea, orái dá zure áldia, agertzekó badúzun birtúte ta kristiotásun séndoa. LE Ong 13r. Bethi gorrarena egin dautak: orai duk nere aldia. Dh 158. Gure emakumeak / nor bere aldian, / [...] / laguntzalle ditugu / joan dan aspaldian, / baratzako lanetan / denbora guztian. Echag 255. Nork esan astoaren / beldur laborria, / noiz allegatuko zan / beraren aldia? It Fab 43. Hauzo, diotzo, nik bihar nere aldia? Gy 51. Jepteren ondoren iru oiek, nor bere aldian, Juezetan sartu ziran. Lard 137. Guziek, bakhotxak bere aldian, egin zituzten garbitasunezko eta pobreziazko botuak. Laph 139. Guziak heldu zitzaizkon, nor bere aldian. Ib. 157. Bakotxak hiltzen dira / nor bere aldian. (BN-baig). Balad 118. Danton yuan zen gillotinari bere buruaren emaiterat, erranez laster heldu zela Robespierren aldia. Elsb Fram 124. Frantsesaren aldia jinen da; bakotxa bere tenorean. HU Aurp 217. Eskoletan haur ttipiak nigar marrumaz zaudek, su ondorat hurbiltzeko beren aldiaren aiduru. JE Bur 121. Aguretxuaren txanda edo aldija ixan zanian. Kk Ab I 118. Atseginekin ikusi nuen nere aldia jiten. StPierre 24. Joxe Egilegorren aldia izan zan urrena. Muj PAm 10. Zeren bakotxak gure aldian / Behar baitugu pasatu. Etcham 36. Gaztian izena / adiña ortan dena, / ikasteko ordena / zarran oroipena; / orai gure aldiya da, / sarri zuena. Yanzi 194. Ta orain eure aldia da ta / zetan zatoz ni tentetan? BEnb NereA 112. Gaur orren aldija da, / Bijar zeuria dozu. Enb 91. Hirugarrenaren aldia jin zenian. Mde Pr 126. Gero etorriko da zure aldie. Izeta DirG 64. Hemengo edateko moldean, bakotxak bere aldian denen turnada pagatuz. Larz Iru 56. Gazteen aldia. NEtx LBB 50. Bestiak dütük jarraikin / hitarik beren aldiko. "Chacun à son tour" . Casve SGrazi 94. Arizale guziak oihalaren gibelean egonen dira, eta zoin bere aldian agertuko, soinuak deiturik. Lf ib. 12.
azpiadiera-1.2.1

(Tema nudo).
" Orain ene aldi (S)" Gte Erd 286.
Orain xaukat neure aldi / Galdu nok eta gal adi. Acto 275. Tormenturen aldi / Dela gisa hortan, / Konsidera dezagun / Zoinek bere baitan. Bordel 200. Biharamunean, oraino ere Martinaren aldi zen. Orduan ere enperadoreak egin ziozkan egin-ahalak, bere jainkoen adorarazteko. Jnn SBi 175. Sei egunez hola Jainkoa zen ari / Izate ematen gauza bakhotxari; / Azkenekotz baita gizonaren aldi, / Berex du hau egin nahi. Zby RIEV 1908, 206. Bakotxak bere aldi, ez higitzea. HU Aurp 215. Noiz izanen den heien aldi, lerroan jartzeko? Ib. 220. Californiaren ondotik Canadaren aldi, multzoan eta tinki egon ditezen han ere Eskualdunak. JE Bur 212. Orain irrintzinarien aldi. Ib. 149. Sarrixago, buruil urrietan,. oliben aldi eta amanden, bat ala bertzea lehertzen ohi baitira olio egiteko. Ib. 82. --Xurittoinekoen aldi da beraz, gaur? --Bai! bihar zure aldi, Luixa; gaur Xurittoinekoen. Barb Sup 111. Ez duk hik emanen bethi: / Bihar, etzi, gure aldi. Ox 48. Eta nere aldi noiz, bada? "À quand donc mon tour?" . Barb Leg 143. Buxunen aldi orai. "Au tour de Bouchon maintenant". Ib. 130. Axuantaren astoak beharko zuela oraikoan khardoa errotik egin! Zoinek bere aldi, alabainan! Lf Murtuts 15. Eta orai Euskararen aldi. Zerb Azk 27. Ganix aipatu-eta orai noren aldi? / Hobe dut ematea koinataren berri. Ib. 115. Azkenean, neskamearen aldi... Mde HaurB 48. Bakoitzak bere aldi bihotz-min izateko! Ib. 40. Zure aldi! egin zuen emaztekiak Etxebarni. JEtchep 102. Hamar manamenduen aldi. Ardoy SFran 167. Batean kalapitan hoinbertze alderdi, / edo langilen eta nagusien aldi, / egiazko bakerik nehon ez da sendi. Xa Odol 250. Etxebarne, orai ba duzu erranik aski. Orai oihantzainaren aldi. Etchebarne 55.
azpiadiera-1.2.2
(No precedido de gen.).
Arrosarioak eskuan / Zauden aldiaren beira. 'Elles attendaient leur tour' . Monho 42. Lehen jujamendu hori / Bada hain lazgarria, / Azken jujamenduari / Jinen zaio aldia. Ib. 100. Aldia behar aitzinetik hartu, hamabortz, hamasei lagun baizik ez baititazke betan koka. HU Zez 118. Eta aldiaren beha egon, bakotxa zuen ganberetan! Hanbat gaixtoago, aldia ebatsiz medikuaren aitzinerat agertzen denarentzat: bertze zortzi egunez berandua zaio, hari, operazionea. JE Ber 88. Bakotxa haiduru dagolarik mintzatzeko aldia etorri arte. Lf in Casve SGrazi 12.
azpiadiera-1.2.3
(Tema nudo).
Urrena, abesak du berriro aldi... Ldi IL 46. Olerkariok degu orain aldi, gorapenak yasotzen. Ib. 27. Ordun Besteirok itz ernerazgarri ok yalki ditu: "Ortega Gasset Yoseba yaunak du aldi". Ib. 23. Ezkongaiak zutenean aldi. Etxde JJ 172. Lapurrak du aldi lehenbizi, emazteak gero. MEIG I 130.
azpiadiera-1.3
(, H (que cita a Mst)).
Ocasión, oportunidad. "Sazón, ocasión oportuna, [...] aldi, era ona " . Cf. DRA: "Aldi onez, oportunamente, en ocasión favorable (Bera)"; en realidad, lo que hay en BeraLzM es: "Oportunamente, mugonez, garaiz, mugaz, adi onez".
Galdu ze egik aldia, / ta idoro daik naia. "No pierdas la sazón" . RS 336. Bere indarrak oro, egin ahal eta aldi ükheiten dian oroz, enplegatzen dütü fidelen eta deboten hantik gibelt erazitzeko. "Omni modo & occasione" . Mst IV 10, 1. Aldiak ala eskatzen duen aldian uzten du eriak zañetako odolaren erdia ta geiago. Mb IArg I 317. Egun oro egiten dituzte eguneko beren gauz onak, horduan hordukoak eta aldiak dakarren aldian beste beren aldikoak. Ib. 297. Eta badira aldiak ondasunak modu onean billatzera obligatzen gaituenak? Gco I 34. Obispo Jaunak esaten ditu aldi artan esan bear diran itzak. AA I 553. Gibelekoak badu aldia yotzeko. Hb Esk 214. Israel-tarrai igerri zienean idoloetara griñatuak, uste izan zuen beretzat zerbait egiteko aldia orduan zala. Lard 132. Othoitzeko aldi dudanean, edo kofesatzeko aldi, edo komuniatzeko aldi, edo azotearen hartzeko aldi, neure gogoaren arras jabe naiz. Laph 70. Benetan, dontsua benetan, / Umeetan Ama dozuna, / O! zeñek leukeken lurrean / Aldi on zuk daukazuna! AB AmaE 164. Eta erretxiñolak / Baldin iratzarria, / Badago, eta badauka / Kantetako aldia. Ib. 384. Imini egidazu aldiren bat, zeinetan ez dagoan bost gauzetatik bat edo beste egiteko eginbearrik. Itz Azald 137. Eta aginduko deutso zer egin bear daben aldi atan. Ib. 146. Nozbait aurkitu leiteke bat, damurik ez eukiteko aldiyan? Iñozbere ez. Ib. 141. Zelako aldiyetan ez dogu egin bear gurasoen eta nagusien esana? Ib. 96. Ainbat atzalgi edo proposiziño adiraldu dauz, aldi egokijan Zeugana jasorik zeure erabakijaren bitartez baietsi dagixuzantzat. ForuAB 109. Berriets aspaldian Pasioniaren kantatzeko uhuriala heltü nahirik zen. Goihenetxek etzeron orano üzten aldirik. Const 40. Erronkariar askoekin itz-egiteko aldia izan dutalarik. FIr 177. Ire uste gabeko agerketak asko poztu niok; orrela azken agurra egiteko aldia eman didak. Alz Ram 101. Deabruak aldegin zuen arengandik beste aldi on bat arte. Ir YKBiz 48. Gorrotozko asmoak aldi obe baterako uztea pentsatu zun. Etxde JJ 130. Nire aldia oin da, / mutil ori gaztea / eta etxedun da. FEtxeb 181.
azpiadiera-1.4
Sesión.
Zuek ere maiatzeko xuri gorri liliak . <iliak>, / Emotzitzue iabeari husu koplen aldiak. EZ Man II 18. Ez aski berotu izanez, ez bada idorra, metatzen da berriz, biharamunean sartzeko, edo geroago, bi aldi horiek aski ez baditu. Dv Lab 126s. Noiz atertuko nengoan, azken-argipen batzuk, laburki, Urlia yaunari emateko. Bergarako "Saski-Naski" aldiaz. Ldi IL 56. Gazteleraz naiz prantzeraz "Saski-Naski" ikusi nai duten erdeldunek badituzte urtero zenbait aldi aukerako. Ib. 65.
azpiadiera-1.5
Olako aldi oriek etziezela gertatzen asiberri batzueri besteri, ta gaixo daudelako, edota beren griñak oso moteldurik ez dauzkatelako.Or in Gazt MusIx 30 (se refiere a la pérdida de sentidos de los místicos).
sense-2
2. (, A Apend).
(Precedido de gen.).Tiempo de su (mi, etc.) vida. "(No en mi) tiempo, ez nire eran, bizian, egunetan, aldian " . " Nere aldian, en mi vida" A Apend. . v. bizialdi, mundualdi.
Nigar begi bapederak bere aldias oroiturik. (Juan de Amendux, 1564). TAV 3.1.18. Eta egin zituen [Iainkoak mirakuilluak] iende heken alditan. Ax 131 (V 86). Hau da alabaña bere aldian Dabidek egiña. Mb IArg I 173. Egin izandu dituzu oraindañoko zere aldian? Ib. 106. Berso asko irakurri ditut neure aldijan erdaldunen liburubetan. Mg PAb 62. Ta jazo mirarizko aingeruben arrigarri au ez dau sazerdotiak egiten bere aldijan bein, ez urtian bein, ez illian bein. fB Ic III 295. Zer dogu bada egingo / Bere izenian / Poztuko gaituzanik / Geure aldi guztijan? In Ur MarIl 125. Igerri barik, beinguan dua / Ludiko gure aldiya. Enb 204. Bekokia kolpeka itxusitu zioten alik eta ebakiondoak bere aldirako izango zitun arte. Or SCruz 44. Bere aldian ainbat lan, eta / badu otx eiteko diña. "Durante su vida" . Or Eus 309.
sense-3
3. (V-arrig-m ap. A Apend; ), aldia (Lar).
Tiempo concreto, época. "(En la) estación presente, era onetan, aldia onetan " Lar (Añ: aldi onetan). "Erderazko tiempo edo temps adierazoteko denpora edo denbora esaten dabenak, eztakie ausa orretarako iru berba eder daukaguzanik. Eguraldia, aldia ta astia [...]. Aldia ta era, muga, ereti, arkuntsa ta erderazko época edo époque erdi-bardinak dira" A Ezale 1897, 44b. " Gure aiten aldian, en tiempo de nuestros padres (V-arrig-m)" A Apend. "Gure aldirartean, hasta nuestro tiempo" Ib.
tradizioa
Tr. Documentado casi exclusivamente en la tradición meridional (al Norte sólo en Pouvreau y Xalbador) desde RS. Su empleo crece desde finales del s. XIX.

Aldi gextoan jaio doa ospe gextokoa. "En mal punto nacer suele" . RS 107. Ao . <hao> itsian eztoa sartu <sur-> eullia, ta aldi guztietan ezta eder egia. "Y en todo tiempo". Ib. 123. Urdinetan asi azkero prestu ezta seizaroa, inok zebez aurki gero ze aldia eldu doa. "Que el tiempo suele llegar" . Ib. 166. Zeren tentazionearen aldia laster bihurtzen da; denborak eztu hainitz luzatzen. "Tempus tentationis" . SP Imit II 10, 1. Orduan gabaren aldia; orduan illunak agintzeko mendea. Lar SAgust 7. Zein humilla ta arrotanzik bagea aldi artako Jesusen bizitza! Mb IArg I 71. Bera bazen ere aldi artan lur gañean arkitzen zen andrerik ederrena. Ib. 374. Bazkoz edo beste aldi jakiñen batez konfesatzen ezpadira. Ib. 278. Ta noiz jaio da? Aitak berezi zion ta beraren guganako amoreak eskatzen zuen aldi ta horduan. Ib. 105. Ezekias erregeren aldian, aingeru bat israeldarren alde igorri-bidaldu zenuen. Ib. 385. Hordu artatik asi zen agitz obetzen aldi artaraño baño gauz on geiago ta agitz obe egiten. Mb IArg II 271. Abranen aldiatik Israeldarren irtete onetaraño igaro ziran laureun ogei, ta amar urte. Ub 69. Neke ta lor andi oneek igarota, dator garija elduteko aldi ain biotztuba. Mg PAb 150. Eta guztiz dira gaistuak [azerijak] umiak daukeezan aldi edo egunetan. Ib. 110. Oraintxe baxen beste era, aldi ta denporarik eztago neure nai-guran. EL1 37. Oraintxe dozu errukiaren aldia. EL2 207. Job izan bazan bere aldiko prinzipeen gisakua. JJMg BasEsc 143. Ai ez balitxat aldi ori baña, / Zelan agertu alantxe joan, / Atzo ni izan arren lora arro / Ona gaur zelan zimel nagoan. AB AmaE 387. Orduan kantau doguz / Ozamako Ninfak / lengo aldietako / la, si, do, re, mi, fak. Azc PB 208 (in Ur PoBasc 263 lengo denporetako). Eldu baiako dama bateri / aldia eskonduteko. Ib. 352.
( s. XX.) Zorijona / Zeure laguna zan / Zeure lagijen aldijan. (1904). AG 2412. Gaitz bat zuan Malentxok, aldi batzuetako amonaren esanak siñistu nai badira. Ag G 135. Eleizaren gorespena agertzearren Jaunak erabakitako aldiya urbildu zan. J.M. Tolosa EEs 1913, 207. Antxinako edestia ta aldi atako gauza ta egokerea agertu. ForuAB 157. Aldi aretan gorda-zibillik ezeguan, baña bai-egozan mikeletiak bidiak zaintzeko. Kk Ab I 114. Baltz euzkeldun a ume txiki-txikija zan aldijan. Ib. 83. Orrek lenaoko aldijok, Don Kazintto, juan ziran sekulako. Ib. 91. Zein ederra zan Euzkadi bere / Zugatz azpiko Batzar-tokian, / Euzkeldunentzat egizko lege / Zuzenak eiten ziran aldian. Enb 47. Bear dan aldi eta tokian egia esateko. KIkV 71. (KIkG 58 garaian eta tokian) Ama Eleiza Deunak aginduta daukan aldian autortzeko asmoz. Ib. 99. Bakixu neguba aldi txarra dala niretzat. Eta eneukon zer jan. Altuna 59. Ni Montpelleren ikasten nenbillan aldian. Kk Ab II 107. Aldi alaitsu ori jadetsi artian. "Ese momento" . Laux BBa 44. Aldi artan egia da ama Gazteluzar-en bizi zala, ez emen. Lab EEguna 86. Aldi areitan otturea zan lez. Otx 37s. Beñola, aberiak berba egitten eben aldijan. Ib. 57. Aldi bakoitzeko bearrak. Ldi IL 123. Ta emen asten da ango abertzaletasunaren bigarren aldia. Ib. 166. Kromwell agintari englandarraren aldian. Ib. 167. Erdi-aroko edo Edad Media deritzaion aldiko jauntxokeri pixka bat. Ib. 165. Oraingo aldi ontan gizonak iltzen dira [...]. Baña berriz-piztu ondoan, ezta iñor ilko. Ir YKBiz 394n. Begira gero, erne egon ta otoitz egin, aldia noiz dan eztakizue ta. Ib. 415. Eper, oillagor naiz erbi-- danean aldia, / etxean ba du sarri mokadu guria. "Cada una en su temporada" . Or Eus 48. Aldi aietako gizonen bizitoki ziran arzulo eta arpe asko ibai inguruetan daude. JMB ELG 45. Gizartearen edesti edo istorian aldi batak bestea, aurreragokoak urrengoa adurrez, alanbearrez, nai ta nai ez ekarri dauala. Eguzk GizAuz 73. Asmu au aurrera eroateko aldi egokia be etzala-ta, gerorako itxi zan. Ib. 70. Aldi ta erri guztietan. Ib. 170. Aurreko, oraingo ta geroko aldiak lege au dute lagun: giza-bizitzan lorrik gabe ezer ez doa aurrerantz. Zait Sof 178. Artalde gizen oso bikaña, / esne ta baba txit naro, / aldi soil gorri zekenik emen / ez det izan egundaño. EA OlBe 22. Zarrena 1846koa dezu. Beste bi ere bai aldi beretsukoak. SMitx Aranz 195n. Bi gizaldion tarte eder oni / Urrezko Aldi deritza. Ib. 104. Ala nindagon aldi artan negarrik samiñenean. Or Aitork 83. Ondoxu ekien aldi edo belaun-aldi artako lorarik usaintsuenak zeintzuk ziran. Erkiag Arran 26. Gure lurraren itxas-bazterrak, / alan diño istoriak, / aldi danetan emon ditula / itxas-gizon errimiak. BEnb NereA 101. Atxineko aldietan, gerra asko ixaten zanetan. Akes Ipiñ 25. Ontan ere bere aldiko seme agertzen zaigu Fray Luis. Gazt MusIx 63. Konbentu zaar bateko kapellau nengoen aldi aretan. NEtx LBB 211. Aldia hartan Urepeleko ostatuetan izaiten ziren, bi trago eginez geroz, pertsutan hasten zirenak karraskan. Xa Odol 39. Aien apainduriak ez ziran aldi ontan oi diran oietakoak. Berron Kijote 125. Diru ordez arto ta / galgarau ematen, / aldi aretan bizi / ziran nolabaiten. Ayesta 18. Aldi aretan munduan egoan lendakari gaztiena zan. Gerrika 63. Gizonak laurdenkatzen zituzten aldi eder haiekin ametsetan. MIH 321. Egiteko hau ez zeukaten umekeriatzat Oihenarten aldikoek. Ib. 240.

v. tbn. Etxde AlosT 21n. Ibiñ Virgil 42. Alzola Atalak 113. Etxabu Kontu 49.
azpiadiera-3.1
Aro orrek iru aldi ditu; Aurignac, Solutré eta Madeleine aldiak.JMG ELG 23. Epipaleolitos-garaiak bi aldi ditu: Azil-koa eta Kanpiñi-koa. Ib. 57.
azpiadiera-3.2
Nire aldian nik eskerrik aundiena eman nien bi olerki oriek. "Esas dos poesías que yo más apreciaba en mi tiempo." Or in Gazt MusIx 10.
azpiadiera-3.3
Tiempo gramatical.
Zer dai bada aldia aditzean? A Gram 161. Aldi bi dagoz bada: lengoa ta gerokoa. Ib. 162. Aldi hori, gramatikazko "iraganaldi" hori, ohiturazko gertakariari, betikoari, egungoari zein biharkoari, dagokio. MEIG IV 102.
azpiadiera-3.4
Hora del día.
Zeuk zelan barriz abes-dagixu / gabeko aldi larrijan? Laux BBa 48. Lau alditan berezten zuten lenagokoak gaua; laugarren gau-aldia goizeko iruetan edo asten zan. Ir YKBiz 213n.
azpiadiera-3.4.1
Momento.
Sendakintzak aldi onetan, apaizari bere txanda utzi besterik ezin egin lezake. Alz Ram 86.
azpiadiera-3.5
Etapa.
Bizitza. Sukarra, lenbizi. Ta, azkenik, amaia. Eritasunaren aldiak. Txill Let 129. Zibilizazioa, esan du filosofu batek [...], izadiaren aldi bat baizik ezta. Vill Jaink 174. Aurrerapideak geldiro-geldiro egin dira, izadiaren aldi guztiak egin oi diren bezala. Ib. 179. Burni-lanean izan diren hiru aldi nagusi agertzen dira hemen. "Etapas" . MEIG IX 129. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-3.6
Leturiaren Egunkaria-k lau aldi ditu, lau tempo, sinfonia batek bezala. MIH 300.
sense-4
4. Tiempo, intervalo de tiempo. " Aldia igaro eta gero (B)" Gte Erd 76.
tradizioa
Tr. Documentado desde Lazarraga, su empleo crece en el s. XX. Al Norte sólo se encuentra en Pouvreau y en algún texto moderno.

Oninbatenaz egon gura dot / aldionetan exilik. Lazarraga 1195v. Aldi bat leku sekretu baten / [dameak] neuroni zidan agindu. Ib. (B) 1179vb (cf. infra ALDI BAT). Betiko itoginak arria zulatu ta aldi luzeak guztia aztu. "El tiempo largo todo lo olvida" . RS 16. Aldi txaburra lasterra bada, egun astia baño obe da. "Si el tiempo corto es apresurado" . Ib. 29. Kontenta zazu ongi zure konszienzia aldi on batetako. SP Phil 72 (He 71 behiñ bethikotzat). Eta gordeko naz zuen begietatik; baña aldi luzeko ez, eta aldi onen buruan agertuko naz berriz ere. Mb IArg I 315. Loiolan egin nuen aldi piskan artu nuen hau egiteko asmo-gogoa. Ib. 52. Beste berezte bat egin behar du Jangoiko berak, onak eta gaistoak illez doazen horduz ta aldirik galdu bage. Ib. 202. Gaitzak dituzte beren mugak ta aldiak. VMg 31. Misiño santuak dirauan aldiak baño asko geiago ez. LoraS 7. Zeinbat aldi eder emon dozuzan alperrik eta ezerezean. EL2 41s. Itz oiek eta onelako beste asko aldi luzean esanda, isildu zan. Lard 386. Golo nolakoa zan, eta onek zeñ aldi gaiztoa eman zion agertuaz. Arr GB 16. Aldi luze batean bertan egon gabe irten nai ez oi zuen. Ib. 146. Zeinbat aldi aldaukan edozek / ibilten gara iakiten; / geien daukana dalako ikusten / aurrerantz gitxi biziten. // Aldi-zatitzar asko iruntzita / dago gizona makalik. Azc PB 351.
( s. XX.) Ezin esan leiteke berba txar geiago aldi laburragoan. Echta Jos 44. Time is money, aldia dirua dala, esan oi dute an goietan. A Ardi 59. Geroztik ere, Seminarioan eztan aldian, nere etxe au berarena izango du. Ib. 10. Bai, aldi andirik ezta igaroko ni ara juan orduko. Kk Ab I 7. Ezin ulertu eban zelan atondu zan ain aldi laburrian ainbeste diru egiteko. Ib. 76. Bada ankak luzatuta geldirik eduki biar diran aldia oso gaitza izaten da igarilari berriarentzat. Anab EEs 1919, 188. Berak, Joxe-Marik, igarri zion aldi gutxiko bizia zeukala. Garit Usand 51. Aldi luzia eztala, batzar andija egin gendun emen. Altuna 83. Ondiño aldi asko eztala Bilboko andra batek beste bati entzun eutson baserrira bizi izaten duala. Kk Ab II 159. An aldi bat lanian egiten eben, iru-lau illabete. Ib. 163. Aldi bat ba zen Vacarresko itsasegi sakona atzeman zula. Or Mi 120. Ta urte asko barik aldi gitxiren buruban, ango ondasunen jaube ixango zara. Otx 78. Aldi guzi ortan ez zuen ezer yan, eta agun aien ondoan gose izan zan. Ir YKBiz 45s. Andik aldi luzearen ondoan, itzuli zan morroi aien nausia. Ib. 419. Onelako jardunetan aldi bat egiñik. "Pasan un rato" . Or Eus 49. Aldi edo denpora bardiñean. Eguzk GizAuz 118. Onelan aldi laburrean asko larregi aberastuten dira. Ib. 59. Aldi labur bat igaro orduko, bere Irakasletza gaiak zartzen asiko zaizkio. EAEg 3-3-1937, 1194. Dagokion baño aldi luzeagoz baitago gugandik urrun. Zait Sof 59. Bi illabeteko emana zegon / elizari tellatua, / orobat aldiz jasoa ere / pralleentzat komentua. SMitx Aranz 103. Muntegiak bi eratakoak dira: aldi luzerakoak eta aldi motxerakoak. Munita 149. Aldi gutxi barru, [...] oroitu ziran. Mde Pr 34. Aldi asko baiño len, lurreratu eta apotzarra bezela zapal-zapal eginda utzi zun. Etxde JJ 14. [Eguzki-bidea] oi dun aldi-erdi eskasean egin dula. Or Aitork 328. Arraunketan aldi luzean joan eta joan egin bear izaten eben aro artan. Erkiag Arran 77. Ainbat aldi dala. Gand Elorri 209. Aldi orretan, abere taldeak gazte diran bitartean alegia. Ibiñ Virgil 95. Aldi luze edo laburra izan zan, eztakit. NEtx LBB 183. Euririk gabeko aldi luzea bi aldiz luzeago egiten da. EZBB I 123. Joango giñan bordara sartzera, eta beraiekin egongo giñan aldi batez. AZink 18. Ganerakua lortzeko aldi laburra zala. Gerrika 133.

v. tbn. ForuAB 89. Lab Y 1933, 254. Ldi UO 53. TAg Uzt 280. EA OlBe 16. JAIraz Bizia 16. BEnb NereA 245. Ugalde Iltz 33. Ataño TxanKan 162.
azpiadiera-4.1
Emen amaitzen da etapa edo aldietako bat: aprillaren l8-an, lenengoz mendira: ekaiñaren l8-an, Diputaziño aurrian, etsaien mendera.Gerrika 79.
sense-5
5. (c. sg. A).Tiempo, transcurso del tiempo. "Tiempo, en su sentido de duración de los seres y época de sucesión" A. " Aldia da egunak eta gabak alkarren atzetik egiten daben iraupena" A Ezale 1897, 272b.
tradizioa
Tr. Documentado exclusivamente en la tradición meridional y, si exceptuamos el ej. de RS, sólo desde finales del s. XIX, sin duda por influencia de Azkue. Cf. MIH 355, refiriéndose a la traducción de Orixe de las Confesiones: "Denboraz hain luze eta sakon diharduen XIgn liburuan, adibidez, ez du denbora -rik aipatzen. Badu halare tempus itzultzeko ordekorik aski: noiz, noizaldi, noizko, aldi, orduko ".

Ezta gatxik aldiak ez daroeanik. "No hay daño que el tiempo no se lleva" . RS 221. Zeinbat aldi ete da aldiak / agertu ebala burua? / ta zeinbat barru itxiko ete dau / beti betiko mundua? Azc PB 352. Uste lei batek eztoiala inos / aldia geure arteti... / eztoa aldia... ezer ezerantz / geu goiaz ai! beti, beti. Ib. 350. Zer dai . aldia? Dirudien baiño zailagoa dai itaune oni argi ta zietz erantzutea. "¿Qué es el tiempo?". A Gram 161. Aldiaren maltzurkeria aitzakitzat artuta. (Quijote IX) "La malignidad del tiempo" . Anab RIEV 1928, 608 (Ldi RIEV 1929, 207 aldi, Or ib. 6 aldi-mende). Igarri barik igesi eutson aldijak, eta gaberdija urrian zen etxeratu zaneko. Kk Ab II 8. Jainko banintz ezneuke erijotz bildurra, / Aldijak ba soil desiz zeru eta lurra. "Pues el tiempo tan sólo ciñe a la tierra y al cielo" . Laux BBa 126. Aldiak itzaliko ez dun maite-sua, / geroak sendotzen dun besarka estua. Jaukol Y 1933, 186. Pamilietan zer aldaketa / aldiak ekar lezake! Or Eus 409. Errukarri! Lausorik du [amonak] / gizargia begietan... / Non-nai aldiaren sitsa! "La polilla del tiempo" . Ldi BB 148. Aleak une, diardu, nagiz, Aldiak / yalkitzen artaburua. "Y Cronos desgranaba perezosamente su mazorca, cuyos granos son instantes" . Ib. 36. Baña aldiarekin illobiak galtzen zuten txuritasun ura. Ir YKBiz 274n. Ezpaita biotz-beroaldiak otxantzeko aldia bezaingo bitartekorik. TAg Uzt 289. Beste dana, amilka irauli du aldi alorodunak. Zait Sof 123. Gizon zindoa aldiak bakarrik baitarakus, gizatxarra, berriz, egun betean dazagukezu. Ib. 74. Bere almena ausiko dunik ezta jaio ta ez jaioko aldia aldi dan arte. Etxde AlosT 20. Berak egiten zion aldia igarokor, kanta zarrak abestuz. Ib. 56. Aldiari buruz ditugun uste sendo guziak. Mde Pr 328. Aldik baditu bi mandatari zintzo, Gaitz eta Eri. Etxde JJ 232. Zugan negurtzen dut aldia. Or Aitork 333. Oraindik ez dakit aldia zer dan. Ib. 329. Ba-dakidala au aldian esaten ari naizala. Ib. 329. Zure beti-loreak ez dazau aldirik. Gand Elorri 127. Iaungoikoak eztu lenik edo orainik. Alde ta aldiaren mugak oro gainditu bear izango ditugu. Zait Plat 42. Munduko ordena aldian zear eta mendez mende nabari dela. Vill Jaink 179. Anarten aldia igesi doa. Ibiñ Virgil 100.
sense-6
6. Tiempo atmosférico. "Sazón, aldiona " Lar Sup (que lo toma sin duda de RS 239).
Kibel ekatxari, bular aldi onari. "A la buena sazón" . RS 239. (tal vez habría que interpretar 'oportunidad'; cf. ib. 336)
sense-7
7. (Precedido de sintagma con suf. -ko).Estancia. " Laster akhabatu duzu hiriko aldia, vous avez bientôt achevé votre séjour de la ville" Dv.
Igerri barik, beinguan dua / Ludiko gure aldiya. / Aldi laburra, baña, benetan / Aldi onuragarria. In Ur MarIl 204. Orduan zure gisa munduko aldia, / Emango nuke noski kontentuz guztia. AB AmaE 401. Eztute kontuan sartzen mundu ontako aldi au baizik. Vill Jaink 86. Zer gertatuko zaion emengo aldia bete ezkero, eta eriotzaz beste aldean zer moduzko arrera egingo zaion. Ib. 57.
azpiadiera-7.1
Aldegin bear ez nun garaian / utzirik babes-tokia / zorigaiztoan urrundu nintzan. / Angoxe nere aldia / samin, latz, izugarria. EA OlBe 86.
azpiadiera-7.2

(Con egin ).
" Hemengo aldia egin hurren dut, j'ai presque y fait mon tour. Hemengo aldia egin duzu, vous avez fait votre temps ici" SP. "Il a fait son temps ici-bas, hemengo aldia egin du (Ax)" H. Cf. infra ALDIA EGIN.
Non hekin batean ardiets dezadan orai Iainkoaren garazia, eta gero mundu hunetako aldia dagidanean, haren Parabisuko loria. Mat 292. Mundu hunetako aldia dagizunean. Ax 110 (V 73). Bai ordea ioan zara; lekhuz aldatu zara; hemengo aldia egin duzu. Ib. 10 (V 5). Hainak aspaldi hillak direla, eta mundu hunetako aldia eginik, ja ahantziak bezala daudezila. ES 116. Emengo aldia egin, ta Zeruan betiko bizitza. Ub 60. Erromako aldia eginik, joan zenean bere Esmirnako hirirat. Jnn SBi 156. [Oillaskoa] ubeldu gero; azkenik beztu; / isildu da karraisia; / txuringa aspertu zaion bezala, / egin emengo aldia. "Ha entregado su vida" . Or Eus 315. Bezperetako aldia eginen dautazu ba halere. Lf Murtuts 26. Len trajia ta orain zaldixa, orrek egin xuak gure etxeko aldixa. And AUzta 53. An uda azkenian aldi bat besterik eztabe egiten ardiak. Gerrika 223.
azpiadiera-7.2.1

(Pl.).
" Hango aldiak agudo egin zituen (AN-5vill)" Gte Erd 76. Cf. infra ALDIAK EGIN.
Izaten dira eun urtez, mill urtez ta geiagoz ere irauten duten itxeak, baña itxeko bakoitzak laster egiten ditu ango aldiak. Mb IArg I 285. Etxeandre bat arpegi estaliaz andik sartzen ikusi zuen, eta hura ikusi zuen bezela, etsaiak ango aldiak egin zituen. Arr May 78. Zer uste du orrek? Orretarako daukatala alaba? Ez, ez; azkar egin biar ditu emengo aldiyak. Azkar gero. Alz Bern 75. [Errexilek] gazterik egin zituen lur huntako aldiak. Goian bego! Xa Odol 51.
azpiadiera-7.3
(Dv).
(Tema nudo).
" Ze, hemengo aldi? (AN-5vill, B, BN-arb, S), ze, Aiherrako aldi duzia? (BN-arb)" Gte Erd 159. " Ze, emengo aldi duzu? (BN-arb, S)" Ib. 232.
Ea ots Zaqueo, jautsi ordik fite, ezi egún zure etxéko aldi naiz [= 'hoy me toca en tu casa'] [...], ea hots emán prisa, zure aldi naiz egún. LE Ong 23v. Iñazioren anaiek eta bertze asko ahaidek egun hetan Loiolako aldi dute. Laph 144. Bezperetako aldi ez dutan igande arrastiri guziez. HU Zez 184. Hemengo aldi zuk egun? Zato barnerat... JE Bur 66. To, Martin! Hemengo aldi? Jar zaite, othoi! Barb Sup 10. Izar urdin bat piztu da goien / arratsaren aintzindari... / Berandu da-ta luzaro ezin / izan nik emengo aldi. EA OlBe 66. Emengo aldi, Sebastian? Etxde JJ 78. Agur, agur! Hemengo aldi? Zerb Azk 39. Auek idazterakoan, emengo aldi du. A . Zavala in Auspoa 77-78, 271.
sense-8
8. (V-gip, G-azp, B). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 20.
Alternancia, alternativa, situación cambiante; ciclo. " Bolarak eukitzen ditu (V-gip, AN-gip-5vill), [...] aldi aundiak izaten ditu (G-azp, B)" Gte Erd 20. "Período, temporada, racha. Gure amak aldixak eukitzeittu, batzutan primeran da beste batzutan gaizki " Elexp Berg. "Emen aldixa datorrenian aprobetxau ein bia da" Ib. Cf. infra (12). v. aldarte. .
Gau egunek ahantziren tuzte bere aldiak, / Argi baizen eztaiteke eta itzalarenik / Lehen bezala izanen ezta iduripenik. EZ Man I 88. Gobernari handia, / Zeñak gauzei aldia / baitaroezu bethi / Eragiten neurthuzki. "Qui temperas rerum vices" . EZ Eliç 229. [Ba dira] beren atsegiñ ta gusto guzia birtutean arkitzen dutenak [...]. Baña izan oi dituzte hoek ere beren aldiak ta ordu illunak. Mb JBDev 10. Bidean itsasoak txit aldi gaiztoak izan zituen: itotzeko zorian askotan arkitu izan ziran. Lard 528 (cf. aldigaizto). Bainan ohartua zen izar zitakela uhaitz baten oldarra eta neurt haren joaidura; ohartua ere izarrek bai eta itsasoak bazituztela beren aldi eta urhatsak. Lf in Zait Plat XX. Eguzki lasterrari eta illargiaren aldi negurtuei erne baldin bazaude. "Lunasque sequentis ordine". Ibiñ Virgil 78.
sense-9
9. (V-gip ap. Etxba Eib ).
Tarea, trabajo; tiempo de una tarea. " A maittu dabe egundarixak gaurko aldixa , han terminado los jornaleros su tarea de hoy" Etxba Eib. .
[Lematik illkhitzean] Iongoikoa, duzula esker hañitz ene mihian, / Zeren gobernatu duzun untzia ene aldian. EZ Man II 134. Zeruek dute Iaunaren / Deklaratzen gloria, / Eta izar gorek haren / eskuaren aldia. "Opera manus eius" (Ps 18, 2). EZ Eliç 372. Ezpatarijen kantua lino gijetako aldijetan. Mg PAb 141.
sense-10
10. Descanso, cese de actividad.
Hemen bedere badute batzutan doloreek bere aldia. "Interdum cessatur a laboribus" . SP Imit I 24, 4 (Ch deskansu, Ip hütsarte, Ol etenaldi, Leon arte). Tira ahala ari ziren [pertsulariak], kasik aldiarik ezin hartuz, bainan ahal bezala. Xa Odol 37.
sense-11
11. "(Vc), año de abundancia" A.
Urte gaitza aldirano, izen gaitza hobirano. "Une mauvaise année se change en meilleure" . O Pr 469.
sense-12
12. (V ap. A ; Lar, , H).
"Manía, locura" Lar, . "Lunas, tener lunas, aldiak izatea, eukitzea " Lar. "Lunas, aldiak, aldarteak " Lar Sup . . "Maniático, aldiak dituana " . "Lunático, alditsua, aldiak dituana " Ib. " Bere aldiak baditu, il a ses lunes, caprices, boutades" H. "Veleidad" A. Cf. supra (8) y ALDIAK EMAN.
Zure aldiak edo gurari gaistoak sufritu, zeregan ito edo ebakitzeko indarra. Cb JMJ 108. Emaztia asarre bada, ta ezer esaten asten bada asarriagaz, senarra isilik egon, emaztiari aldija irago artian. fB Ic III 375s.
sense-13
13. Lo que se coge de una vez.
Botatzen dute aren [galbaiaren] zuloetatik lurrera ale guzia ta gelditzen dira galbai berean arri koskorrak eta beste zakarrak. Oriek beste aldera bota ta galbaidunak arzen du berriz gari zikin pillatik beste aldi bat eta egiten du aldi onekin ta urrengo guziekin lenbiziko aldian egina. Mb IArg I 203.
sense-14
14. (gral.; Añ, H). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 294.
"(Estar de mal) temple, gogo, aldi, umore txarrekoa egon" Añ. "Humor, genio, condición, bueno o malo, aldi ona, txarra" Ib. "A ldi onean, gozoan, aldi gaixtoan gaitzean da, il est en un moment de bonne, de mauvaise humeur" H. "Humor, disposición de ánimo" A. "Aldi oneko, txarreko egon, estar de buen o de mal humor o temperamento" Etxba Eib. "Gaur aldi oneko daukagu uezaba" Ib. "Aldi txarreko darabigu aitta zarra , le tenemos de mal humor al viejo padre" Ib. "Oso aldi ona zeukan gaur (G-azp), aldi onean da (V-gip, B, BN-arb)" Gte Erd 294. Cf. alditxar, aldigaizto.
sense-15
15. "(V-ger), tercianas" A.
sense-16
16. (G-goi, BN-arb ap. Gte Erd ).
" Aldia egin, darle a uno ataques epilépticos" Zam Man 4. " Aldiak [= 'ataques epilépticos'] izaten ditu (G-goi, BN-arb)" Gte Erd 27 (junto a liluria, aldikadak, etc., de otras zonas).
Mariri aldia egin yako. Zam Man 4.
sense-17
17. Fase.
Iru aldiko tximiskiña [='alternador trifásico'] . GJaur Pisia 233.
sense-18
18. " Aldia, série [...]. Même écriture et même prononciation que aldia, determinée de alde + a = aldia, et de aldi + a = aldia. Le contexte seul peut aider à eviter les erreurs, en faisant distinguer ces trois mots" Lrq. Parece tratarse de una var. de aldi, en una acepción algo diferenciada (si bien no se precisa más el significado de "série"). En la misma entrada da la acepción de "troupeau; portée d'une truie" (v. alde).
sense-19
19. (G-to).
Yunta de bueyes para acarreo. " Aldiak garraiorako idi-pareak izan ohi ziren" Errezil 132.
Lehenguan aldik deitzeakuan ez al zeuan gure premik. Errezil 132.
sense-20
20.
Bi izara aldi eta bi buruki-azal. "Dos juegos de sábanas" . EAEg8-1-1937, 756.
azpisarrera-1
ALDE ETA ALDI ORO. v. alde.
azpisarrera-2
ALDIA EGIN. a) (Precedido de bere, etc.). Terminar, cumplir su tiempo; cumplir su tarea.
Dardoak egin arren bere aldia, / Olaso da ene egoteko aulkia. 'Puesto que el dardo haya hecho su vez' . (Cantar de Olaso) TAV 3.1.8. (v. tbn. RG B 61) Gizon adinekoek ez dute pilotan aritzeko ahalik. Errainak gogortu, besoa phizutu, bixta laburtu, ai! pilotak hekientzat aspaldian egin du bere aldia. Arb Igand 144. Hauienak ere segur eginen du bere aldia. Noiz? Bego Jainkoaren gain. HU Zez 157. Udak egin du bere aldia, lekua utzirik udazkenari. Zub 101. Eginxea zutela basurek aldia: / Urtso batek mokoan aldaxka guria; / Noeri dirdiratu zitzaion begia. Ox 19.
b) Hacer tiempo.
Baserritarrak dagoz tabernan / uritarrak lez kafean; / aldia emoten, aldia egiten / eta aldia galtzean. Azc PB 352.
azpisarrera-3
ALDIA EMAN. Pasar el tiempo.
Lorazko koroiagaz / flauta ederra ioten / egoten zan Euterpe / aldia emoten. Azc PB 302 (in Ur PoBasc 366 denporia ematen). Baserritarrak dagoz tabernan / uritarrak lez . kafean; / aldia emoten, aldia egiten / eta aldia galtzean. Ib. 352. Erromerijetan eta alakoxe lekubetan aldirik geiena emoten ebalako. Kk Ab I 41.
azpisarrera-4
ALDIA GALDU. Perder el tiempo.
Baserritarrak dagoz tabernan / uritarrak lez. kafean; / aldia emoten, aldia egiten / eta aldia galtzean. Azc PB 352. Irakurri ere, aldia alperrik galtzearren irakurtzen dizue. Zait Plat 1. Gure aldia uskerietan galdu gabe, ona emen gure egitekoa. Gazt MusIx 5.
azpisarrera-5
ALDIA GALERAZI. Hacer perder el tiempo.
Iruñako Euskalzale aitatuak barka bekit galdu erazo diodan aldia. Jnn RIEV 1909, 314.
azpisarrera-6
ALDIA IGARO. Pasar el rato, matar el tiempo.
Aldia igaroten / berba labanakaz / ikusi oi dabezan / dama guztiakaz. Azc PB 156s (in Ur PoBasc 268 denporia igaroten). Aldia igaroteko ta barre batzuk egiteko. Kk Ab II 113.
azpisarrerakoSense-6.1
Emplear el tiempo, pasar el tiempo.
Baita onen ondoren eresi-soñuan / Aldi gustiz alai bat igaro genduan. Enb 196.
azpisarrera-7
ALDIAK ALDI. Mucho tiempo.
Gauza guztiak barri biurtzen ditu Jaunak eta, aldiak-aldi igaroarren ez dira bein bere ez zimeldu, ez igertuko. Ibarg Geroko 30 (ap. DRA).
azpisarrera-8
ALDIAK EGIN. "Aldiak egin (V-gip), mudar de residencia" A.
azpisarrera-9
ALDIAK EMAN. Dar la vena. "(Dióle la) tarantela, aldiak eman dio, tarantelak artu du" Lar.
Munduko anitzek leneko ero zenbaiten aide urbillak dirudite; bada aldiak ematen dien guzian orien gisako erakeri txar-etan hari oi dira. Mb IArg I 60.
azpisarrera-10
ALDIAK ERAGIN. "Aldiak eragin (V-gip), hacer trasladar" A.
azpisarrera-11
ALDI-ALDE (Pl.). Tiempo y lugar.
Poetak aldiz uzten du, gezurrezko jorik, nonbaita eta noizbaita dauzkan mundu-ezagutu hori, eta aldi-aldeetarik lekorean zorabioan dagoela, badantzu bere baitan hizlari, ez bere goiko edo kanpoko Jaun Egile bat, baizik bera ere den Arima orokorra. Mde Pr 372.
azpisarrera-12
ALDI ALDIZKA. v. aldizka.
azpisarrera-13
ALDIAN. (BN-arb ap. Gte Erd; Izt 21r). a) Cada vez. "En cada una de las veces [...], aldian egizu aldiari dagokana" Izt 21r. "Hastean . aldian bat eta gero moltxoka (BN-arb)" Gte Erd 36. "Musean bederazka emaiten dira kartak (BN-ciz), aldian bat (BN-arb)" Ib. 40.
Iuduetarik rezebitu ukhan dut borz aldiz berrogeira kolpe, bat guti aldian. Lç 2 Cor 11, 24 (He aldian berrogoi bat guti). Bada hitz egilleak luzatzen edo laburzen du aldian, berak nai duen gisan, hitzez adiraz dezakena. Mb IArg I 332. Eta bakoitzari berea, ostu edo gaizki kendu edo artua, aldian puska badere biurtzeko obligazio estua. Cb EBO 53. Guziak erran behar zaizkote astiki, aldian hitz gutiz, iduriz pausaka, eta bethi boz ezti batekin mintzatuz. JesBih 448s. Galdegiten diogu aldian egun bateko ogia, hodie. Jaur 191. Jaten eman bear zaio maiz eta gutxi aldian. "Y poco cada vez". It Dial 54 (Dv guti aldian, Ip aldian güti; Ur bakotxian gutxi). Ebastea aldian bortz sosetaraino, / Ez dute [agotak] sinhetsiren dela gaizkiraino. Hb Esk 227. Gisu hainitz aldian egiten duena merkeago atheratzen da. Dv Lab 187. Hartakoz aldian [olio] güti egin behar da bethi berri jan ahal dadin. Ip Dial 104. Eta sei burrego haritu zitzaizkon jo-ahala-jo, aldian bia, beren indar guziak joan arteraino. Jnn SBi 28s. Sobera lan aldian ez nahiz hartu. HU Aurp 143. Nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. Ib. 58. Eut! Eut!... emeki, Joan-Eder!... pulliki, emaztekia! Aldian poxi bat! Barb Sup 26. Zer uste duk ala ni, hi bezala, aldian bat ari behar naizela? "Un à un". Barb Leg 128. Ez ginian ez gauza handirik esperantza. Bixkotxak, oñoñak edo bedera liranja. Bainan ez denak batian, aldian bat. JEtchep 43. Xuritxeko gisua Lurdetik ekar-arazten nuen, hamar mila kilo aldian. Etchebarne 93. Iru egunetan eman goizean baraurik, aldian kutxarakada txiki bat. Ostolaiz 33.
b) (Precedido de posesivo.). A su (mi, etc.) vez, por su (mi, etc.) parte.
Ea lurra benedika, / Benedika, Iainkoa [...]. Baleak zeuen aldian, / Ureko arrainekin, / Benedika ezazue. Hm 93s. Ioandone Ioanes ebanjelistak bere aldian eztu utzi ahatzera materia saindu hau. Tt Onsa 59. Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro zerbütxatzen naizü eziez nik zü. Mst III 10, 3. Entzun ezatzue zuen arimen espos samur horren errepustak; ezen bere aldian mintzatuko zaitzue. EgunO in Arb Igand 177. Bertatik il zezaketen, Josuek bere aldian ainbesterekin egin izan zuen bezala. Lard 121. Nere aldian, soinera hartzen dut bizitzeko habea. Dv LEd 230. Joannes Jakes Rousseau-k, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat. Elsb Fram XII. Eta frantsesez mintzo zelako eta euskara hastio, nuen nik ere ene aldian gure errienta hastiatu. Xa Odol 27.
c) De una vez.
Gero agertu dela aldian bortz ehun anaiari baino gehiagori. Dv 1 Cor 15, 6 (Bibl aldian; aldi batez).
d) (Con sintagma con suf. -ago). Cada vez más.
Aldiñ argigo ikusten zun alako ola batekin dirua erruz irabaziko zala. JAIraz Bizia 63. Bañan Ander aldiñ nastugoa zebillen. Ib. 63. Erri aundik aldin aundigoak dira. Ib. 51.
e) "Aldian da, tiene un buen momento (Darric)" DRA.
f) A veces.
Gero ere, aldian bixitatzen giñun. JAzpiroz 49. Aldian basurdetara, aldian perira edo amorrai arrapatzera edo errira buelta arratsean. Orixek ziran gure jostaldiak. Ib. 81.
azpisarrera-14
ALDIAN ALDI. Cf. ALDIAN ALDIKO.
Udan belar batzuetan erabilli oi ditu artzai onak bere ardiak, eta neguan besteetan; ta aldian aldi artarako obeak dirala deritzan belarretan. Mb OtGai III 284. Orietatik dira jai-oroko, ta igandeetako mezak, eta egun orietako gañerako gauz onak, aldian aldiazko konfesa-komekatzeak. Ib. 252. Orra non Espiritu Santuak ematen duen aldian aldiak eskatzen duen indar ta lagunz guzia. Mb IArg I 369. Jangoiko maitagarria da bide makurrik artzen ez duena ta aldian aldiak eskatzen duena baizik egiten ez dakiena. Mb IArg II 133. Altxa behar degu biotza beragana, aldian aldiari dagokan eran. AA III 327.
azpisarrerakoSense-14.1
Ta aldian egizu aldiari dagokana.Mb OtGai 9, 8.
azpisarrera-15
ALDIAN ALDIAN. a) (Con sintagma con suf. -ago). Cada vez más.
Baña zazpigarrenean zazpi inguru eman zioten, aldian-aldian urreragotuaz eta tronpeta-otsa ere goratuaz. Lard 112.
b) "Aldin-aldin, de vez en cuando. Aldin-aldin yoaten naiz Donostiara" Asp Leiz .
Bere lengusu nagiak parraskiro ziarduten aldian-aldian "ttotta" atsegiñez abo-sapaia goxatuz. Etxde JJ 203. Iñork entzuten ez dun zotiña / aldian aldian darit. 'A ratos'. Or Poem 555. [Goxokiak] ian eta ian ari zera, aldian aldian lagunari ere eskeiñiz. Or QA 140.
azpisarrera-16
ALDIAN ALDIKA. A su tiempo, según un orden.
Aldian aldika gure etorkiari berez datozkion gerta bear oriek ni ola eragitea txit gogaikarri bainun, beste min batek samintzen zun ene miñ ori, ta bi goibel aldik urtzen ninduten. "Ordine debito" . Or Aitork 236.
azpisarrera-17
ALDIAN ALDIKO (AN-larr, V-gip; Dv, H). Ref.: Asp Leiz; Elexp Berg. Cada vez lo de cada vez; en cada tiempo lo de cada tiempo. "Aldian aldikoa har zazu, prenez à la fois ce qu'il vous faut pour une fois" Dv. "À chaque fois un; à chaque fois autant qu'il se doit, celui qui se doit" H. "Aldin aldikoa, en cada momento lo del momento. Aldin aldikoa eiten dut" Asp Leiz. "En cada época los trabajos, etc... correspondientes" Elexp Berg. "Nobixuana juan da. Badakizu, aldian aldiko lanak" Ib. "Mutikotan azelakotxe billurra izaten giñuan konfesatzeko. Aldian aldiko prolemak" Ib.
Igandean igandekoak, hastean hastekoak, horduan hordukoak, eta aldian aldikoak. Mb OtGai III 252. Ta egiten ote dezu [...] aldian aldiako zure hitzak eskatzen dutena. Ib. 170. Aldian aldiko gurutze, pena ta neke guziak eraman zituen. Mb IArg I 109. Billatzen ditu udan udakoak eta neguan beste bero-epelak eta eramaten ditu aldian aldiko belarretara. Ib. 309. Libru onetako ta prediku egokietako belar onak [...] ematen dizkigu aldian aldikoak. Ib. 310. Hezerik janarazten bada, aldian aldikoa ebaki behar da. Dv Lab 95. Abere azpiak atheratzen dira zortzi guziez, neguan; lau egunetarik, udan; eta metatzen da aldian aldikoa samats-tokian. Ib. 150. Bikhe hori hoztearekin gogortzen da. Aldian aldikoa gozatu behar da eskuetan. Ib. 385. Lehenago hunat aurdikitzen ohi gintuen esklaboen gorputzak, eta gau oroz, aldian aldikoak, jaten zituzten basa ihiziek. Prop 1888, 253. Zuk oro betan nahi zintuzke entzun; eta nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. Halere aldian aldikoa zure buruan sar arazten, lana frango. HU Aurp 58.
( s. XX.) Berreun aldekoak bai dira, aldian aldikoak nagusi, bazter guziak aldika ebatsi dituzte. FIr 136. Aurten ez ixan, baña, bestetan lez bardin, / Ta aldian aldikua... biarko da egin. Enb 209. Gerokoak gero, jaun mera! Aldian aldikoa aski dugu. Lf Murtuts 24. Aldian aldikoa ta utz dezaiogun geroari lasai. Etxde JJ 23. Batzueri bat, besteeri beste agindu die, aldian aldiko arrazoiñez. Or Aitork 65. Liburu au argitara-orduan, aintziñetatiko jaiok goizera aldatu ditue. Aldian aldiko... Erkiag Arran 35n. Emaiteko orde (oiloari), aldian aldiko ura, aski untzi aintzinetik ausarki beta. Egunaria 28-1-1961 (ap. DRA). Batez ere, gaiak agergarri bereziak eta aldian aldikoak eskatzen dituelako. MEIG V 103. Gaiak, orapiloak eta orapiloen askabideak, ongi hautatu behar genituzke, aldian aldikoak ditugularik beti begien aurrean. MEIG IX 24.
azpisarrerakoSense-17.1
Yauberen yaiak auek dira: aldikoa aldian, zuek batera biltzeko, garai bereziak.Ol Lev 23, 4 (Dv zein bere orduan, Ur beren denboretan).
azpisarrera-18
ALDIAN ALDIZKA. v. aldizka.
azpisarrera-19
ALDIAN BATEZ (V-ple ap. A EY III 347). De vez en cuando.
azpisarrera-20
ALDIAN BEHIN (V, G, AN, BN, S; Mic 6r). Ref. A; A EY III 247. De vez en cuando. Micoleta traduce "cada vez".
Egiten akto fedekoa, esperanzakoa eta karidadekoa, gagoz obligedurik aldien bein. VJ 15. Eta exerzizio santu orretan egunen batzuek edo gauren batzuek enpleatzea, aldian bein edolarikan ordu bat edo ordu erdi bat egunean. OA 131. Lanerako etzan ain argiya, bañan nagusiak zeukan gustora, aldiyan bein berekin par batzuek egitiagatik. Bil 172. Jainkoak digula beti / zumu ain gozoa, / aldian bein ta txit sarri / txopin bat osoa. JanEd I 115. Aldin beiñ deadar eitte ementzoen. JMB OC II 219 (ap. ELok 444). An ari dira aita -semeak, aldian bein begiratuz. BBarand 160. Beraz, zer egokiera oberik aldian bein . piper bat egiteko ere? AZink 31.
v. tbn. Insausti 82.
azpisarrerakoSense-20.1
(Con -ko, adnom.).
Aldian beingo beste sari bat. Ldi IL 98.
azpisarrera-21
ALDIAN MAIZ. A menudo.
Obiaren barrura aldian maiz begiratzen zuen; baña ezer ikusten etzuen. Lard 468.
azpisarrera-22
ALDIAN SARRI. A menudo.
Aldian sarri plazatik irtenik, ematen ziozkaten astiñ-aldi gogorren bidez. Izt C 333.
azpisarrera-23
ALDIAZ (Precedido de posesivo). "Egizu zure aldiaz, faites à votre tour" SP. v. ALDIAN (b).
azpisarrera-24
ALDI BAKOITZ. Todas las veces, cada vez. "Invariablement, bethi, aldi bakhotx" T-L.
Pilota, berek ez dakitelarik nola, bihurtzen dute aldi bakotx ostatu sahetsari buruz. JE Bur 27. Etzikean, ahoa ideki behar zuen aldi bakotx, elizako orhoitzapen zurruburruez mihia trabatua! Ib. 101. Porroskak urerat aurdikiz geroz aldi bakotx, errexki dagoke xahu Tolosako azoka. JE Ber 44. "Baietz" aldi bakotx ihardesten zutelarik. Ardoy SFran 167. Hartaz lurra joz aldi bakotx adi-arazten du pondua. Lf in Casve SGrazi 13.
azpisarrera-25
ALDI BARRUAN. Dentro del tiempo, dentro del plazo.
[Jabia] lotuta gelditzen da solua egiten basua solo bigurtuteko biar dan aldi-barruan. (1918) ForuAB137. Eizan egitiak, egiteko aldi barruan be, eragozpenak ipiñita daukoz. Ib. 151.
azpisarrera-26
ALDI BAT. (No declinado). a) Durante un tiempo, durante un rato.
Fortunea kurela dana / aldi bat pensa ezazu. Lazarraga 1173v. Aldi bat zeure besoan naratzazu. Ib. 1186r. Baiña aldi bat iraungo du, batez ere emazteak senarrari oi ortan sartzen uzten ez badio. JAzpiroz 118.
b) (L-sar, BN-ciz-bard-ad ap. EI 103). Una vez. v. behin.
Baldin, aldi bat edo bertze, ez balitz kausitzen gure gogoetari dohakon hitz garbi xuxena. Arb Igand 14. Egundaino ez niz orroit, nere ahal guziak eginik, aldi bat baizik, nere bizian. HU Zez 138. Ikusi ditut, aldi bat baino gehiagotan, basa dentistak lothu hortzak irauten. JE Bur 195. Aldi bat salbatu behar nituen gizonak, aldi bat salbatu ditut, heientzat hilez. Barb Sup 134. Behar duzu ikusi aldi bat bederen. Etcham 194. Beste aldi bat entzun zuen. Mde Pr 149. Satanek bere lan higuina du bertze aldi bat betea. Xa Odol 176. Lehen ere aldi bat nintzan ibilia. Ib. 232.
(Seguido o precedido de oraino). Una vez (más).
Behar zuela harrek ere, oraino aldi bat, ikusi bere Ama maitearen begitartea. Jnn SBi 50. Oraino aldi bat oihu egin zuen. JEtchep 116. Joan zen aldi bat oraino Loiola bere herrirat. Ardoy SFran 117.
azpisarrera-27
ALDI BATEAN ( (Lar, H)). a) A la vez; de una vez. "Assentada, lo mismo que vez, beingoan, aldia batean" Lar. "Tout d'une fois" H.
Ogei mila gizon Frantzia erriko / egozan aldi baten su emaiteko. EgiaK 86. Naiz Ama Birjin berari, naiz aingeru oni, naiz beste bati, naiz aldi batean anitzi hitz eginagatik [...], ez du bein ere bere begitik galduko Jangoiko maitagarria. Mb IArg I 240. Alan duaz plazati etxeruz aldi baten naastian ta morduan ajuika, diadarka, barreka ta oratuka, luxurijaren pestia ta atsa darijuela, bakotxa bere laguna gana. fB Olg 72. Aldi batean bertan ezin elkarrekin izan ditezkean bi gauza nai lituzke ark. Zait Plat 34. Une onetan gu nola gauden / bertso-lanari emanak, / zerbait esan nai ta ezin degu, / badira naikua lanak; / aldi batian nola ez diran / burura etortzen danak, / Zestuagatik jarri ditut nik / gogoratu zaizkidanak. Uzt Sas 58. Aiek zagiak gorde eta aldi batean mantxo gora. Mikeleteak mendi-bizkarrean alde batetik eta berak bestetik. JAzpiroz 32.
b) (V-gip; Izt 9v, H). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Durante algún tiempo. "Aldi batean eginen ez det, etorriko ez naiz, je ne le ferai pas, je ne viendrai pas de quelque temps" H. "Emen nago aldi baten gobaitti eiñ biarrian, aquí estoy hace un rato" Etxba Eib. "Derrepentian ezkutau zan errittik eta aldi baten etzan agertu" Elexp Berg.
Eta seme onen ondorengoak iduki zuen aldi batean Jainkoaren bildurtasuna ta ezaguera. Ub 12s. Onen ondorengoak izan ziran aldi batean Judatarren buru ta agintari. Ib. 55. Ez, dino etxekuak / Geitubaz erregubak, / Zagoz aldi baten / Oraindino, bai arren. Mg PAb 99. Milizkatu zion arzaiari esku gañea, ta aldi batean egon zan bere aldamenean. VMg 41. Aldi baten jarraitu ezkero Jesusi, iges eginik bera ganik eta eginik Satanasen banderapekoa ondatu zana betiko infernuan!LoraS 10. San Juan-ek Efeso-ra eraman zuen, eta aldi batean emen bizi izan zan. Lard 535. Aldi batean lanbide au ondo bete zuen. Ib. 158. Bere eskuak tolestu, eta aldi batean orazioan egon zan. Arr GB 78. Aldi batean erabili bisutsak dongaro nau. AB AmaE 365. Gizon indartsu izugarriya / dago Olatzko Aritza, / aldi batian ez dute ausiko, / alfer-alferrik dabiltza [gazteak]. EusJok 45. Austrian aldi batean egon zirala. Kk Ab II 186. Aldi batean, alâre, egonik. Or Eus 315. Eiztarien Elkarteak aldi batean eiza galerazia izan dedilla eskatu izan dutela. EAEg 5-1-1937, 729. Aldi batean izparringi artan idatzi zun. JAIraz Bizia 110. Ez ei dau aldi batean albotik igesik egiten. Erkiag Arran 170. Danak ixil-ixilik geratu ziran aldi batean. Ugalde Iltz 39. Aldi batean Antsonen bizitu ziran. JAzpiroz 41.
c) (H; aldi baten Añ). Una vez, cierta vez, en cierta ocasión. "(En una) ocasión, bein, bein batean, aldi baten" Añ. "(En un) tiempo, [...] aldi baten" Ib. "Aldi [...] batean, une fois, en une occasion" H. v. BEHIN BATEAN.
Ez albora adi egon, ze, aldi baten, deabruak betondoko eskerga bat emoeutsan albora begira egoan bati. Añ EL1 13 (EL2 17 ze bein baten). Oraindiño geiago miraritu bear zara, ikusi nebanagaz aldi baten gure Kolejioan. Añ LoraS 108. Alan zala esan eutsan aldi baten Aita Santo Domingoren Ordeako Erlijioso on bati. Ib. 35. Aldi batean, apaiz irakurgaikiñ gazte bat bere eleizako aitor-aldian jarria zegoan. Lh Itzald II 101. Nik be kale egin neban aldi baten, eta mattiarren-ozta daukodan erestun eder-eder bat itzi biar ixan neban battukariz. Otx 152.
d) En un tiempo (pasado), en cierta época.
Nausijak jausten duaz, / Txikijak jagiten, / Au jazoko zala nok / Esan aldi baten. Enb 43. Aldi baten be baziran ugazaba ta langilleak; baña orduko nagusiak euren langille, otsein eta morroyak [...] etxekotzat artu ta euki eroiezan. Eguzk GizAuz 189. Etzalde oneitan aldi baten bizi zirean etze-yaunek, bakotxak bere etzaldeen ixeneko abixenak eroaten eudiezan. Akes Ipiñ 19. Aldi baten, Antiguako kanpaiak erritik kanpora be entzutea ba-eukeala esan leiteke. Etxabu Kontu 92. Aldi baten ainbeste entzuten genduzan pelikulak egiteko leku apropos ori. Gerrika 216. Zaharrak, batipat, ez genituen aldi batean gure artean nahi. MIH 279.
azpisarrera-28
ALDI BATEKO, ALDI BATETAKO. A) (Adnom.). a) Temporal, no permanente; de para algún tiempo (más bien largo).
Drainadura aldi bateko lana da, eta drainatzeko egiten diren errakak estaltzen ere dira. Dv Lab 111s. Zeintzuetatik dator, arestian aitatu dan bezala, David aldi bateko lana emango digun Israel-ko bigarren errege andia. Lard 162. Lurreko atsegin, poz ta gozagai guziak aldi batekoak besterik ez dira; guziak dira aldakorrak, zarkor eta galkorrak. Inza Azalp 113. Sortu dutena jaten, edaten, / ba da aldi bateko lana. Or Eus 167. Semearen jaiotza zala-ta, senar-emazteak aldi bateko onezkoak egin zituzten. Etxde JJ 99. Aldi bateko jasak igarriz. Ib. 267. Bada jatekua / oraindikan etxian / aldi batekua. Uzt Sas 192.
b) De un tiempo, de cierta época.
Nongo eiztari gaiztok uxatu dizkit emendik, aldi bateko xoxo, eskioso ta karrastarro maiteak? Mok 14. Orixe zan aldi bateko Esparta. Eguzk GizAuz 11. Patakon, aldi bateko lapur ospetsuak be. Ib. 9. Zoazte ene aldi bateko artalde zoriontsuak. Ibiñ Virgil 33. Gauaren ilunak uxatu zuen aldi bateko poesiaren argia. MIH 291.
c) De una misma época.
Nere jaioterri inguruko Kapanaga eta Pouvreau, aldi batekoak ziran, eta urte berean argitaratu ebezan Kristau-Dotriñak. Alzola Atalak 86.
B) + ALDI BATETAKO (BN-arb ap. Gte Erd). (Adverbial). "Aldi batetako [egin dute auzapez] (BN-arb)" Gte Erd 263. v. ALDI BATEKOZ, ALDI BATERAKO.
Azkortu ta garbitu, sartu errekara, / aldi bateko dago samurtzen azala. "Largo tiempo". Or Eus 103. Aldi bateko, denetan utziz / berak dakarren zerua. Ib. 261. Bota zizkion itzak ikaratuxe utzi bazuten aldi bateko. Etxde JJ 31. Aldi bateko, bearbada luzaroko, garaitua izan zela bazekin. Ib. 200.
azpisarrera-29
ALDI BATEKOZ. Por un tiempo.
Aldi batekoz mendi-aldera joatea lukeala osabiderik onena. TAg Uzt 119s. Eginbearrik larriena, mutillarengandik nolabait aldi batekoz neska aldendutzea zan. Ib. 130. Er-ek, aldi batekoz ilda, beste bizitzean ikusiak zeatz-meatz azaltzen ditu. Zait Plat 71.
azpisarrera-30
ALDI BATERA. a) Para un tiempo. "Aldi batera ekiñ detsa eurixak, ha empezado a llover para un largo tiempo" Etxba Eib. v. ALDI BATERAKO.
b) A la vez.
Arrain sardearen ondoan aldi batera itxasontzi bat baiño geiago be izaten ziran. Etxabu Kontu 118.
azpisarrera-31
ALDI BATERAKO ( (G-azp, V-gip, BN-arb)). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 263. Para un tiempo; para largo. "Para largo tiempo. Aldi baterako ekiñ detsa eurixak" Etxba Eib. "Pagadi au iñausi dabe eta galdu dira aldi baterako amengo perretxikuak" Ib. s.v. iñausi. "Oiñ beintzat bakaziñotara joan biot aldi baterako, eta gero ikusikou zer eitten doun" Elexp Berg. "Aldi baterako (G-azp), [...] aldi batetako [egin dute auzapez] (BN-arb)" Gte Erd 263.
Ara non Jainkoaren eskuak jotzen zaituen, eta aldi baterako itsutzen zeran. Lard 506. Gurutze gorrian sartu ditezke. Baita aldi baterako edo erabaterako eginkizun jakin edo aldakorretan asi ere. "Servicio temporal o definitivo" . EAEg 31-3-1937, 1730s. Egitan maite danean, ori bera ere, aldi baterako urruntzea, gogoz egiten da. JAIraz Bizia 113. Orduan errege beti joaten zan udan aldi baterako Donostiara. Etxabu Kontu 157. Bukatu dituk iretzat aldi baterako gerrak. AZink 109. Bik Iparraldera juan biarra be izan eben aldi baterako. Gerrika 126.
azpisarrera-32
ALDI BATEZ ( (H)).
a) De una vez. "Aldi batez, batean, tout de une fois" H.
Geroztik ikhusi izan da borz ehun anaiez baino gehiagoz aldi batez. "À une fois". Lç 1 Cor 15, 6 (He, TB aldi batez; Dv, Bibl aldian, Ol, IBe batean, Ker, IBk batera). Orhit zite urthe hartan egin dütüzün bekhatiez eta aldibatez kofesa itzazü, urthe kofesione gaisto zoinbait egin balin bazünü ere aski dolore ükhen gabez, oro arrapara ahal ditzazün. UskLiB 80. Hemen aldi batez emaite orde, zatika deramagu. HU Aurp 106. Hek, aldi batez elgarrekin sorthuak. JE Bur 79s (hablando de hermanos gemelos). Aldi batez bost milla peseta ematia erabaki zuen. ForuAG 317.
b) (AN-ulz ap. Iz Ulz; SP, Ht VocGr, Arch VocFab, H). Una vez, en cierta ocasión. "Zenbat aldiz? [...] Aldi batez" SP (no seguro). "Une fois" Ht VocGr 362, Arch VocFab. "Aldi batez, batean, une fois, en une occasion" H. "Aldi bétez gure aite geldittu yuén guatzian ezóngi" Iz Ulz. v. BEHIN BATEZ.
Aldi batez eliza batetan, althare baten aitzinian belhaurikatütik, orazionetan jarri izan zen. Mst I 25, 2. Aldi batez igan zen Jesus [...] arrantzaleen itsas-onzi-batel edo barka batera. Mb IArg I 193. Gurutzean aldi batez / Ofritzeaz kontent gabez / Hanbat aldaretan kolpez / Imolatzen zarela. Monho 128. Aldi batez, dio: lanean hari nintzelarik belhaunika [...], senditu nuen ene burua betbetan, barnez eta kanpoz bildua. JesBih 398. Galdatu nuen aldi batez giristino batzuer zer bilhakatu ziren bi neskatxa nere ganat hartzea agindu niotenak. Prop 1878, 112. Aldi batez aran ondo baten gainera igateak zer ondorioak izan zituen neretzat. Elzb PAd 36. Aldi batez Pariseko erretor batek aditu zuen khantu hori. Elsb Fram 134. Aldi batez bizkitartean [...] etzuten luzaz utzi biritxiek aita. JE Bur 79. Aldi batez Greziako gizuren baten ama [...] izan bear zuen aurrarentzat seaskerri baten bila joran aundiz ibili omen zan bezela. A Ardi V. Aldi batez nurbaitek laidorioz hantzen zian Haritxabalet. Const 28. Aldi batez, bertze asko aldiz bezala, bazabiltzan beraz alde guzietan, muthil baten galdez. "Un jour". Barb Leg 141. Aldi batez, Yesus bidez zioala, errixka batera sartu zan. Ir YKBiz 268. Emazteak erhoa zela erran zion aldi batez. Zerb IxtS 102. Orhoitzen niz aldi batez gauza bera gerthatu zautala. JEtchep 86. Aldi batez erreintak jakin zuen nola ibiltzen ginen astoekin eta denak puni ezarri ginituen. Etchebarne 23.
c) Por un tiempo.
Ola, aldi batez, esan diteke / gure mutillen joera. "Durante algún tiempo". Or Eus 233. Aldi batez hitzik bage gelditu zen. Etxde JJ 278. Nere oin erren arekin aldi batez etxean egongo nintzan. AZink 109. Horko langile izan nuen aita aldi batez, Alkixan morroi izan ondoren eta saskigintzan beregain, burges ttipiaren moduan, hasi baino lehen. MEIG IX 41.
azpisarrera-33
ALDI BATEZ BEHIN. "(L-sar), une fois" Lh.
azpisarrera-34
ALDI BEREAN. Simultáneamente, a la vez.
Munduko erakeri arroei ez begiratzea ta aldi berean Jesus maiteak agertu zuen zeruko bidetik oñik ez ateratzea. Mb IArg I 163. Santuagandik Jangoikoak nai zuena zen [...] Jesusen Ama bizi zen arte guzian ongi zaitzea, serbitzea ta onratzea, ta denbor ta aldi berean ta bere bizi guzian Jangoikoaren lege berri ona mundu guzian banatzea. Ib. 133. Betoz, bada, zuk nai dituzunak, eta betoz aldi berean zure grazi ta lagunz andiak. Ib. 234. Ogeita lau urtez ari izan zan erakusketan: ogeita iruz ingeles erakusten, eta amar urtez aldi berean prantzes erakusten. Or SCruz 135. Aldi berean Paulinok bizkarra makurtu ta an joan zan Katamotza ankaz gora. Anab Usauri 76. Burruka bat sortu zait / eztia, barnean: / egamin ta geldimin / naiz, aldi berean. Ldi UO 13. Ortaz, ezin iñor izan aldi berean Batzarkide Euzkadiko Bazkun batean eta Euzkadiz kanpoko beste batean. EAEg 13-2-1937, 1056. Lenengo, arrizko "ermitagintzan". Ta gero, aldi berean, batez-ere Kristoren "Gorpuzgintzan". SMitx Aranz 37. Aldi berean Ortzi euskal jainkoari zuzendu galde othoitz bat dena, zintzo ez den batek eginik. Mde Po 33. Zail dala berez duten indar ta zentzunaren arabera artu ta, aldi berean, beren adieraz bestalde, oien adiera mistikua txasta ta ikus. Gazt MusIx 165. Artzaia, bizi zera / naiko zoriontsu, / da ni aldi berean / erreta naukazu. Insausti 154. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik. MIH 230.
azpisarrerakoSense-34.1
En ese mismo momento, en esa misma época.
Aldi berean edo andik fite ta laster hereje gaistoak nai zutena egin lekuan, egin zuen Loreton boto kenduko zituela Estiriko, Carinthiko ta Carniolako hereji guziak. Mb IArg I 197. Aldi berean bulzkin, tramankulu edo makiña barriak asmau ziran. Eguzk GizAuz 21. Pozaren bidez irrintz-oiuka / nabillen aldi berean / mendi kolkoak erantzuten dit / ots alai bete-betean. EA OlBe 21. Piarres, emeretzi urteko gazte sasoikua da [...]. Harritxabaleta berriz, aldi berean, berrogeitasei urteko gizon sendo ta buruz jantzia da. Etxde JJ 23. Eta ibaiak, bulartuz, / onela ziotsan aldi berean. Gazt MusIx 97. Aldi berean etzeuden agertu gabe zoritxarreko altzarretan altzi zemakorrak. "Tempore eodem" . Ibiñ Virgil 18.
azpisarrera-35
ALDI-BURU (Pl.).
Galdutako goiz eder bat, / aldi-buruek aaztua. 'Olvidada del tiempo y la memoria' . Gand Elorri 187.
azpisarrera-36
ALDI EGIN. Relevar, suceder. "Egidazu aldi" SP (sin trad.).
Zure ordenantza sainduz / irauten du munduak, / elkarri aldi egiten / Har[k] eta gau illhunak. EZ Noel 137 (tbn. en Eliç 352).
azpisarrera-37
ALDI EMAN. Pasar a.
Axular ta Etxepare irakurtze ta zeatz aztertzeari eman zion aldi. Ldi IL 10.
azpisarrera-38
ALDIEN ALDI. Tiempo, transcurso del tiempo.
Azkenik âztu zait / aldien aldia, / eta betierak / nauka idukia. 'La cuenta del tiempo' . Or Poem 518. Oriek iragan ziran, ordea, Iauna, ta aldien aldiak goxatu du nere zauria. "Tempore lenitum est vulnus meum" . Or Aitork 82. Zu, betiko Bakarra, etziñala lanean asi aldien aldiaz geroz. Ib. 174.
azpisarrerakoSense-38.1
(Pl.).
Edo betidanik bazan, zergatik ain luzaro aintzinagoko aldien aldietan ola izaten utzirik, ain geroago artaz zerbait egin? Or Aitork 160.
azpisarrera-39
ALDIEN ALDIAZ. Con el paso del tiempo.
Nola banakatu diran aldien aldiaz (denboren denboraz) batzuk besteetatik. Ayerb EEs 1916, 262.
azpisarrera-40
ALDIEN BATEAN. De una vez, definitivamente.
Dazaugun bada aldien baten, ze, erlijiñoko estadua bada bere guztiz miragarria, ta erraz daroiana santutasunera, baña ezta guztientzat premiñazkoa, guztiok gagozala bearturik perfeziñozko estadura bide-egitera. LoraS 177.
azpisarrera-41
ALDIEN BATEKO. Temporal, no permanente.
Deabruen edo gizon gaiztoen neke-miña, aldien batekoa dala, eta azkena noizpait etorriko zaiola. Inza Azalp 118.
azpisarrera-42
ALDIEN BATEZ. a) Una vez, en cierta ocasión.
Yainkoari opariak eskaintzera yoan izan ziran aldien batez, ta orduan Pilatok bere gudamutillak (soldaduak) bidali ta il-arazi zituen nasle aiek. Ir YKBiz 287.
b) Durante algún tiempo. v. ALDI BATEAN (b).
Beste batzuek zuzen dabiltza aldien batez Jaunarekin, baño asperturik bizitza ortaz, seme ondatzalleak bezala, alde-egitten dute Jaunaren ondotik. Inza Azalp 12.
azpisarrera-43
ALDIETAN. A veces. v. ALDITAN.
Aldietan azkeneraño izkutatu egiten du irakurleari geienik eragingo dion irudipena. Inza in Jaukol Biozk XIV. Aldietan zorrotza da bere luma. Ib. XIII.
azpisarrera-44
ALDI GUZIZ. Siempre. v. ALDI ORO.
Aldi guziz aurreko erabakian goizik eta atsalderik gabe. Or Aitork 420. Gure lana, berria egitea da, txarragoa bada ere. Bertzenaz ez luke entzuleak aldi guziz gure ganat jiterik. Xa Odol 63. Hainbertze gai ukaiten dituzu aldi guziz berdintsuak. Ib. 63.
azpisarrera-45
ALDI IGARO. Tiempo pasado.
Ostenduko zara ta aldi igaroa oraetan gaxta [= gatx da] . "Y el tiempo pasado" . RS 144. Gaurko hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik. MIH 85.
azpisarrerakoSense-45.1
(Pl.).
Gaurko izaerak eta egoerak, aldi igaroetan dutela erroa eta oinarria. MEIG III 52.
azpisarrera-46
ALDI IRAGAN. Tiempo pasado.
Aldi iraganaz jakin ditzakegunak, kondairakoak eta kondaira-aurrekoak, zientzi-bidez bildu eta lantzen dituena. MEIG VIII 61.
azpisarrerakoSense-46.1
(Pl.).
Zer negurtzen dut, beraz? Aldi iraganak ez-baiñan, iragaitean? "An praetereuntia tempora, non praeterita" . Or Aitork 331.
azpisarrera-47
ALDI-HITZ. Palabra que expresa tiempo.
Gainerako etsenpluak . aldi-hitzetan agertu zaizkigu, nolabait ere denbora adierazten dutenean. MEIG VII 105. Diodanaren arabera, . ko atzizkiak batipat, baina baita ere tik eta bestek, aldi-hitzetako n-ak zenbait aldiz uxatu dituzte: oraingo, oraiko. Ib. 108.
azpisarrera-48
ALDI JOAN. Tiempo pasado.
Aldi joana bio[r]retan gasta [= gaitz da] . "Tiempo ido" . RS 118. Azkar izkutatuak, aldi joanaren leize-zulo ondargabean! Mok 5. Aldi joana ez da itzultzen. Zerb GH 1936, 115. Era lotsagarrian jokatu dugula maiz euskaldunok aldi joanean. MIH 280. Zein zehazkiro biztu duen Douglas Sirk-ek aldi joana. MEIG I 142.
azpisarrerakoSense-48.1
(Pl.).
Ez zuen aldi joanen errotarriak eho haren oroitzapena. MEIG VII 34. Aldi joanetara eramango gaitu bilaketak. MEIG VI 103.
azpisarrera-49
ALDIKO ( (V-gip, AN-larr)). Ref.: A Morf 396; Asp Leiz2; Elexp Berg.
A) (Adverbial). a) Cada vez. "(V-gip), por cada vez" A Morf 396. "20.000 mille kilo arri aldiko eramatten dittuen kamionak ikusi dittugu" Asp Leiz2. "Aldiko bat, alde bakoitzean bat. Orrek mozkorrak aldiko bat arrapatzeittu" Elexp Berg. "Pastillak aldiko bat artu bia die" Ib. v. ALDIAN.
Eta aldiko gauza arin edo gutxi bat baizik ostutzen ezpadu, pekatu mortalik egiten ote du? Gco II 258. Ez bezate sobra lan besarka aldiko. Hb Esk 166. Goan ethorria urez egiteko da eta aldiko gostatzen da hogoi libera. Prop 1907, 47. Milla urtetik milla urtera aingeru bat zerutik jetxi ta aldiko ondar izpi bat bakarra eramango balu. ArgiDL 32. Gazte-jenteari jaten ematen zitzaien erretillua deitzen zitzaion fuente edo ontzi batetik. Aldiko seirentzako, seiko bakoitzentzako jartzen zan erretillua. And AUzta 70. Bi gerriko lurrean gurutze-moduan jarri eta oien gaiñean egin bear da dantza ori. Aldiko batek bakarrik egiten zuan. Vill ib. 84n. Izkuntza arrotzean mintzatzen delarik, aldiko bi izan daitezela, edo gehienez hiru, mintzo direnak, eta txandaka. IBk 1 Cor 14, 27 (Lç bigez, He aldian bia, TB biez, Dv bia). Aldiko iru bukoi sagardo eramaten zituzten karroan. BBarand 98. Zozketaz egiten zuten permiso ori, aldiko lagun batzuk bialduz. AZink 97. Zortzi bertsolari-edo bi taldetan banatu eta talde bakoitzak jaiero-jaiero edo larunbatez zintan artuaz jaian botatzeko, aldiko bik egiten genduan. Insausti 22.
b) Cada cierto tiempo.
Orduerdi bateko bidean otsoa bere atzetik zijoan aldiko bokau bat jaten. And AUzta 66.
c) Por cada período de tiempo.
Antxe arkituko zuala soldatarekiko guzi-guzia, aldiko ainbestean morrontz-denbora guzikoa. Berron Kijote 225.
B) (Adnom. o adj.). a) Temporal. Cf. LzG: "Guarda [...]. 'Aldicos que enbio a guardar los campos (Marquinez, 1764) [...] 'embiar persona para el exercicio de aldico a el referido pastor' (Marquinez, 1760) "; cf. tbn. Francisco José de Saralegui, Diario de Navarra 28-3-1965: "Figuran en una lista del párroco de Iturgoyen don Arsenio Irigoyen: 'Rol de alchirukis (archiduques) exentos de aldicos y autzalan'".
Eta oben-nekeaz gañera, beste ezetara, aldiko nekien zor au ordaindu ete-geinke? KIkV 101. Pekatuen aldiko neke-zorra. KIkG 77. Oraingo gauzok okerregi gura ba-dozuz, betikoak eta zerukoak galduko dozuz. Aldikoak erabilli; baña betikoak gura egizuz. Pi Imit III 16, 1 (Ch munduko, Ol oraingoak). Engraziren kezkarik aundiena etzan ain zuzen ere etenaldia, aldiko urratze onek Xalbati zekarkiokean beraganako oztasuna eta emazteaganako zuzen-gogoa baizik. Etxde JJ 199. Zezenketa zaletasuna egoanean, egundoko torilla edo zezenplazea egin eben gutarrak; eta orain aldiko zaletasunari eutsi eziñik, toton egin ete dabe gure diru-toixa ta ziskuok? Erkiag Arran 17. Mugatua ta mugabagea, iduria ta izana, balizkakoa ta noraezekoa, aldikoa ta betikoa bi dira. Zait Plat 42.
b) De cada momento.
Aldiko neu bakoitzaren arnas apur bat baiño ez dalako [itza]. Gand Elorri 224.
azpisarrera-50
ALDIKO BATEAN. "Aldiko (V-arrig), temporada, época. Aldiko baten, en una temporada" A.
Ori be aldiko baten ez zan ain ondo ibili. Zam Man 4.
azpisarrera-51
ALDIKOZ. De momento; provisionalmente.
Atorkit geldi-geldia, / uztagun, aldikoz, Euskalerria. Ldi BB 134. Guda mendean dago lurraldez kanpora aldikoz bizi al ziateko baimena. "Transitoriamente" . EAEg17-10- 1936, 69. Izpien osotasun guztiez joango da, / urten gabe, aldikoz, urten dauan Begira. Gand Elorri 94. Irabazten, aldikoz, Santo Tomasen irakas-maia. Gazt MusIx 57.
azpisarrera-52
ALDI-NEURRI. Fecha.
Zalantzik etzen eskutitza ene osabarena zela. Bretaiñako erri batetik egiña zegon eta Luzaron bere illetak egin baiño amar urte geroagokoa aldi-neurriz (fecha). Etxde Itxas 100 (ed. 1984, 153 hamar urte geroago fetxatuta).
azpisarrera-53
ALDI ORO. (Ae, Sal, R; aldiro V, G, AN; aldiero AN-ulz, B). Ref.: A (aldioro, aldiro); A Apend (aldiero); A EY III 336; Izeta BHizt2 (aldiero).
a) (Precedido de oración de relativo). Todas las veces que, siempre que. "Todas las veces", "cada vez, a cada rato" A. "Eldu den aldiro (AN), siempre" A EY III 336. "Todas las veces. Kusten dugun aldiero irriz asten da" Izeta BHizt2.
Akonsejatzen duen aldioro. El 63. Bere milagroz mundu guzia betetzen zuena ta nai duen aldi oro bete dezakena. Mb IArg I 187. Tristatzen ziran aditzen zuten aldi oro. Ib. 323. Jangoikoaren esanak egiten ez dituen aldi oro. Ib. 161. Ta zerén ofratzendén / Jangoikoari egunóro, / ta guri ere ematendén / guk naidúgun aldióro. LE Kop 156. Cupidok eritzen nau / fletxakin berriro, / neregana jiratzen / dituen aldiro. Bil 59. Ikusten zaitutan aldiro aztutzen zaizkit beste gauza guztiyak. Ib. 161. Zenbeit obrein eiten asten giren aldioro. "Siempre que comenzáremos alguna obra". CatAe 16. Zomait obraren egiten astan gren aldioro. CatR 17. Bat erortzen den aldioro bekatu mortalean. CatSal 57. Bekatu larrian erortzen den aldiero. Legaz 43. Euskal-Esnalearen sariketan sartu dan aldioro garai atera dira onen olerkiak. Inza in Jaukol Biozk XV. Maiz, orde, etxetik alde / dut oroimen aula, / etxera dan aldiro / lotsaz gorri naula. Or BM 96s. Ille-motza, arkaitz-eran, beira dagokio; / aren kalparra apartuz jotzen dun aldiro. Or Eus 31. Ama zan gaixo negon aldiro / gau t'egun zaintzen niñuna. EA OlBe 8. Ara urbiltzen diran aldioro, olioz betetzen dutela. Or QA 117. Badira ere zenbait buru-langile galesez mintzatu behar dutenak egokitzen zaien aldiro. MIH 185.
(Precedido de part. o rad.).
Etorrialdióro aurkibalezáte berendáko doblonbát. LE Prog 98. Ordutik eta oroitu aldiro "Jainkoa baitan bego" zion. FIr 133. Ikasteko gutun eta bertze ek guziak ikusi aldiro nigarra eldu zitzaien. Ib. 132. Egundaño Jaunak egin dizkion berexkuntza guziak, itz oiek entzun aldiro gogoratzen zaizkio. Inza Azalp 155. Zedenaren otsa gabez entzun-aldioro, sugea irudi yakon kutxa-zura yaten. Or Tormes 55. Nagosia ostera, barreka nire burutapena gomuta-aldioro. Ib. 89. Ugiña lêr-aldi-oro. Or Eus 386.
(Precedido de sintagma vbal. con suf. -(e)nean).
Zomait obraren egiten asten grenean aldioro. CatSal 17.
(Tras -tuz).
Nork itzegin naiko luke, naigabea edo bildurra aipatuz aldioro naigabetsu edo bildurti baledi? "Quotiens . totiens". Or Aitork 262.
(Precedido de sust.).
Aiots aldioro. Urrupa aldioro (307 etc.). LE-Ir. Bazkal-ondotik kanta-aurreraiño / morkots-aldiro jaso du. "La ha levantado a cada paso". Or Eus 87.
Todas las veces.
Noizean bein, bada, zere gauz bakoitza egiten astean ta zere tentaldi guzietan begir egiozu Jangoiko andi Trinitate Irurz santari; eska zagozu aldi oro bere laguntza ta grazia. Mb IArg I 386. Golpe emanzirénak / itzeen frinkátzen, / entráña amarénak / aldióro ikarátzen. LE Kop 44. Langáu egunóro / Jesúsek itendú, / eta alá aldióro / penak berritzentú. Ib. 102. Baña kuidatubeardéna dá ez kostúnbres konfésa komekátzea aldátu ta mejoratugábe, baizik aldióro doáien bekála egiterá múnduan dén gauzarik inportazioskoéna. Prog 106. Beretertegitik Elizara-bidean "erdu pekataria" oiukatzen ginjoazenetan, txapela buruan zuela, aldiro egoten zan, zakarra alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Nai danean otoitz au esanda, aldiro urtebeteko barkapena irabazi leike. ArgiDL 85. Augatik makilla-muturragaz ikutzen nindun aldioro garondoan. "Siempre con el cabo alto del tiento me atentaba el cocodrilo". Or Tormes 23.
Siempre, todo el tiempo; en todo tiempo.
Izarrez gañetiko atsegiñak, barriz, / Zorun-egaizkiñetan aldioro dabiz! Enb 152. Algustidunak beren / Lagi-jagolari / Aldioro damotsez / Eskarrak ugari. Ib. 98. Bilkoiak eta dirua aldioro guda-oñera eramatea. "Servicio normal de correspondencia". EAEg 28-11-1936, 407. Europatik toki oietara joatean aldiero agertzen dira gauza ikusgarrik. JAIraz Bizia 48. Beste bi liburuetan [...] beste bidetik doa aldioro. Or QA 156. Ezpaiñak bere, eztira aldioro muker ta zimel agertzen. Erkiag Arran 175. Sen batek edo joera berezko batek erakutsirik, aldi oro senarraren autoritatea aitortua eta ezagutua izan da, naiz ta erri atzeratuetan gizonaren agintea bidegabekeri izugarriekin nahasia izan. Vill Jaink 163. Lenago gazte giñadenian / [Izarraitz eta Agirora] juaten giñan aldiro. Uzt Sas 54.
(Con reduplicación intensiva).
Aldiro-aldiro aldatzen eta aberasten ari den hizkuntza hori jakitea. MEIG I 112.
b) (Precedido de numeral). Cada (...) sílabas.
Lerroan berean dagon utsarte edo etenak egiten du neurtitza. Lerro auek bina eten ditut, naiz sei aldioro, naiz bost aldioro. Or Poem 518. Etena 6 aldioro. 'Cesura cada 6'. Ib. 536. Iruko ahapaldi ori beratzitan emateko egon naiz, etenik gabe, J.S. Bach-enarekin egin nuna: 3, 6, 9garrenetan puntua, eta puntudun lerro oiek sei aldioro etena. 'Con cesura cada seis sílabas en los versos rimados'. Ib. 519. Gurean ezin liteke mintzatu, iru aldi oro doiñua aldatu gabe. "En más de tres sílabas". Or in Gazt MusIx 34.
azpisarrera-54
ALDI OROKO. Cf. aldiroko. a) De todas las veces que.
Irabanz, Jangoikoaren esanen egin aldi orokoak eta aldi oro (berez) andiago ta andiagoak. Mb IArg I 161.
b) Eterno, de siempre.
Aldioroko legez, hizkuntza ere besarkatzen duenez, ez ditu inork [...] beregandu dituen usteak, gogoak eta asmoak burutzeko bidean ikusiko hurrengoen egitez. MEIG VI 185.
azpisarrera-55
ALDI OROTAN. Cada vez que.
Ala zion berak, sukaldean arkitzen zun aldi orotan. Etxde JJ 109.
azpisarrerakoSense-55.1
Siempre.
Otoi, ba, euzkotarrak, / Aldi orotan otoi. Enb 50. Nire maitia Euzkerea da, / Beti nabil bere billa; / Nai dodalarik aldi orotan / Neurekin ixan dedilla. Ib. 144. Zarata gitxi... ta lan askogaz, maitez laguntzen Amari, / Aldi orotan euzko-eredu ikusten dan gixon ori... Ib. 148. Gurasoek ba dituzte eginbide batzuk elkarrekiko aldi orotan ezagutuak izan direnak. Vill Jaink 163.
azpisarrera-56
ALDI OROZ (Sal, S, R ap. A; Dv). (Precedido de oración de relativo). Cada vez que, siempre que.
Gehiago erran den Konfrai eta Konfraisak edireiten diren aldi oroz. Mercy 7. Bekhatu mortalean erortzen den aldi oroz kofesatu behar dea berheala bekhatua barkatzekotz? CatLuz 23. Meza erraiten dian aldi oroz. UskLiB 33. Ahal den aldi oroz behar da deithü aberen atxeterra. Ip Dial 80 (It al dan guztian, Ur al dan guztijan, Dv ahal den guzian). Gurhia egiten den aldi oroz zolak hurez xahatü behar dü. Ib. 83. Eskribitan daudan aldioroz. Mdg 128.
azpisarrerakoSense-56.1
(Precedido de rad. vbal.).
Etxenko bestik ere, ikhus aldi oroz / hari enzün nausetzaz, eni injürios. 'Chaque fois qu'ils me voyaient' . Etch 174.
azpisarrerakoSense-56.2
Cada vez, todas las veces.
--Konbeni dea ardüra komüniatzia? --Bai, ahalik arrangüroskiena preparatzen bagira ber aldi oroz, segitzen dügülarik kofesor prüdent baten abisa eta errana. CatLan 137. Ez da dudarik, zeren aldi oroz nitrea gutituz baitoha eta su gehiago behar baitu. Dv Dial 117. Azpiak atheratzen direnean ere bai; eta orduan jatsaz nahi dira ontsa garbitu aldi oroz, eta urez ere bai noizean behin, udan bereziki. Dv Lab 217. Sakrifizioari berenaz datxeikon eginbidea da Mezaren entzulek aldi oroz komunia dezaten. Arb Igand 110. Aldi oroz Ajia eküratzen zen Apez-jauzkagian. Const 37. Elgarrekin gainez gain ardura gabiltza / Gure pean ikusiz Haltsuko zelaia / Aldi oroz baitzauku arintzen bihotza. Iratz 51. Tiroak hiltzen baitu hatzemanez geroz, / bederen zaurituko gaitu aldi oroz. Xa Odol 136.
azpisarrera-57
ALDIRAKO. Cada vez. v. ALDIKO.
Ura irakin erazi, ta ara bota tomillo-osto ta lore, amar minutuan iduki ta tazakada bat artu aldirako. Ostolaiz 150.
azpisarrera-58
ALDIRIK ALDI. A través del tiempo.
Esan izan dut Artearen Kondaira, eta Eskulturarena batipat, gizon bakar batek egiten duela, aldirik-aldi izena aldatzen duen gizon batek. MEIG I 110.
azpisarrera-59
ALDITAN. a) (Con numerales o cuantificadores). En (...) ocasiones. v. ALDIZ.
Zenbat ebatsi edo oostu deban, eta zenbat alditan. OA 163. Danzan, danz-ondoan ta beste anitz alditan gogoz, eskuz edo nolerebait zikinzen diranak. Mb IArg I 95. Zenbat alditan agertu da askoren begietan aurtxo ederraren irudi edo itxuran? Mg CC 204. Ta asko alditan gezurra da sariztatua ta egia zapaldua. VMg 74. Ez bein bakarrik, baña bai asko alditan. Echag 217. Hola hola hanitz alditan, / Txipienak besterenzat lanetan / Ari gira. Arch Fab 225. Asko alditan esan digute. PE 22. Ikustera joanda, o! zenbat alditan, / Pentsetan zan lakorik etzan aurkietan. AB AmaE 308. Gaiztoekin zer egingo duan asko aldittan esan zuan. Inza Azalp 83. Iru alditan / Ni jausi ba-naz. Enb 103. Asko alditan aitu izan det / txit ona dala berori. Tx B 163. Gazte ez gera izango / iñor bi alditan. Lopategi in Uzt Noiz 57. Asko alditan, atsegingarri / zuentzat izan beharrez, / alaiarena egiten dakit. Xa Odol 345. Neroni ere ordu oietan / pranko alditan jarduna. Uzt Sas 244.
v. tbn. CrIc 159. Xe 320. BEnb NereA 147.
En (...) turnos, en (...) sesiones. "Lau saiotan (G-azp, AN-gip), lau ekinalditan (G-azp, AN-gip), lau alditan (BN-arb)" Gte Erd 273.
Eztela beharrik [eserzizaren bigarren puntu] hura oso egin dezazun aldi batez, bainan hainitz alditan. SP Phil 509. Begiratu eikiezu gaur iru biderreko alditan zeure eskuai. Añ EL2 69. Esnea bi alditan jatzia bada, txit ongi nastu bear da. It Dial 90. Laguntasun ori iru alditan emongo da. ForuAB 145. Bertsolari gudua edo jarri nai genuke. Bi alditan. Bata bazkari garaiean ta bestea berriz enparantzan. Lab EEguna 97.
b) A veces, en ocasiones.
Alditan izateko bere soldadu edo gudari; alditan gure biotz ta oitturak lantzeko nekazari, ta beti zeru aberatsa erosteko merkatari. Inza Azalp 11. Alditan bere gogoraldiak gertaera ezerezenetatik artzen ditu. Inza in Jaukol Biozk XII.
azpisarrera-60
ALDI-TARTE. Intervalo de tiempo. Cf. aldiarte.
Burruka ua, aski zitzaion aiña aldi-tartean egin eta bukatu zan. "Per suum quippe spatium temporis quod ei sufficeret" . Or Aitork 328. Ez dalarik, ez da egunik, ez eta aldi-tarteen aldakuntzarik. "Vicissitudo spatiorum temporalium" . Ib. 346.
azpisarrera-61
ALDITIK ALDIRA ( (Dv)). a) Cada cierto tiempo. "Par intervalles, à tour de rôle, de temps en temps" Dv.
Eta grazija orreekaz aztu ezgaitian, bialduten deuskuzuz aldirik aldira misiolari jaunak entzun daigun euren agotik zeure berbia. Canala Jesucristo 35.
b) "Cada vez más. Alditik aldire gure besta orrek errekiste geio du" Izeta BHizt2.
azpisarrera-62
ALDI-HURRENKA. Alternándose.
Sei pila-ardatz-buru ziran, aldi-urrenka jo ta jo alako dunbotsa sortzen zutenak. "Con sus alternativos golpes" . Berron Kijote 226.
azpisarrera-63
ALDIZ. (V-gip, G-azp-goi, AN-gip-5vill, BN-ciz-arb, S, R; SP, Urt I 487, Ht VocGr 340, Lar, Añ, VocBN, Dv). Ref.: Lrq; Iz ArOñ, R 392; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 221. Cf. aldiz.
a) (Con numerales o cuantificadores). "Zenbat aldiz? combien de fois? [...] Bortz aldiz, cinq fois" SP. "Hañitz aldiz" Urt I 487. "Combien de fois?, zenbat aldiz?" Ht VocGr 340. "(Muchas) veces, [...] asko aldiz, anitz aldiz" Lar y Añ. "(Cien) veces, eun bider, eunetan, eun aldiz" Lar. "(Dos, tres) veces, bi, iru bider, aldiz" Añ. "Anitzaldiz, à plusieurs reprises" VocBN. "Zenbat aldiz? combien de fois?" Dv. "Ehun-aldiz, cent fois" Lrq. "Aldi, sénbat áldiz, cuántas veces; bat aldiz, beiñ aldiz, una vez (V-gip); zenbat aldiz? bat aldiz (G-goi), bein aldiz (V-gip)" Iz ArOñ. v. ALDITAN, bider.
Tr. Poco documentado en la literatura vizcaína, al menos hasta mediados del s. XX.
Iuduetarik rezebitu ukhan dut borz aldiz berrogeira kolpe. Lç 2 Cor 11, 24. Hanbat aldiz borreroék eskuak butxatuak ukhan baitituzté. Lç Ins F 7v. Iustuena dela erortzen egun oro zazpitan, / Orhoit dadin zenbat aldiz erori den gaizkitan. EZ Man I 51. Eta erraten du bedratzi aldis, irur aldis Aitari, eta irur aldis Semeari, eta irur aldis Espiritu Sanduari. Ber Trat 41r. Hirur aldiz abisatuz geroz. Harb 440. Ezta nehor ere hain gaixtorik, zenbait aldiz, bere gaixtakerien utzteko gogoa ethortzen etzaikanik. Ax 49 (V 32). Ikus nola, zer, zegatik eta zenbat aldiz. Hm 198. Hirekil' aldiz, / Bederak' aldiz, / Bazter lekutan baturik, / Nonbait banago. O Po 9. Hañitz aldiz egiñagatik / Hañitz biaia handizki. Gç 204. Frota zazue idia bizpahirur aldiz. Mong 592. Edo hirur aldiz bostna Pater. Bp I 149.
(s. XVIII). Zeina bere edertasuna zela kausa bi aldiz izan baitzen erauzia. ES 155. Batek egin zebala pekatu kastidadearen kontra lab aldiaz emakume libre batekin, eta beste amar aldiaz beste emakume libre batekin. OA 135. O zenbat aldis gertatzen zaigun guri berze ainberze! SermAN 2. Baldiñ zenbeit aldiz iduritzen baizazu zure borondatea flakoegia dela. He Gudu 91. Züre ezpiritia zunbait aldiz bat-batetan zelialat igaiten balin bada. Mst III 6, 3. Esaten dio bere ardi edo anim on bakoitzari bein, askotan ta anitz aldiz. Mb IArg I 312. Zenbat aldiz au enzun det eta alerik sentitzen ez det! Cb Eg II 20. Sarthu zen, zazpi aldiz, ur hartan. Lg I 371. Egun bakotxean zazpi aldiz Yaunaren laudorioak kantatzetik. Mih 110. Behar handiak dütü zonbait aldiz apaleraziten. Egiat 212. Ala bi aldis diskurritu beárda erran báño lén itza. LE Prog 120. Zenbat aldiz ez darotet erran bekhatuak hunat nindakharkela! Brtc 152. Ordea eginbide hau betetzeko eta kunplitzeko, noiz ta zenbat aldiz komulgatu behar da? Ub 185.
(s. XIX). O oilar fanfarruna!! / Gure oiloak bi aldiz / Alargundu tuana. Monho 44. Berein aldiz adierazo eustan neure konzienziak. Añ EL1 58. Baña gogozko komunioa egin diteke egun oro eun edo berreun aldiz. AA I 474. Noiz-nahi ta nahi bezenbat aldiz. Dh 90. Eman genuben itza / lenago bi aldiz, / etorriko giñala / iñoiz edo berriz. Echag 79. Egunean hiru aldiz erran izatu badire hiru Gloria Patri hek. JesBih 472. Orhit zite Jundane Pethirik hirur aldiz bere etsaien aitzinian ükhatü ziala. UskLiB 55. Badiruri zenbeit aldiz Meditazionea gure eginbideen artean azkena dela. Jaur 109s. Naiz bere itza eman dezala / milla eta milla aldiz. It Fab 141. Jainkoak ainbeste aldiz itzegin zien hura. Lard 151. Erregek lau aldiz deitzen du Zoroaster profeta, eta aldi bakhotxean, hor non zango bat yalgitzen den zalditik! Hb Egia 76. Hain errezki eta hanbat aldiz. Dv LEd 69. Atxeterrek janerazten die zunbait aldiz barazkal aitzinian. Ip Dial 11 (It askotan, Ur batzubetan, Dv batzuetan). Hainbertze aldiz aurthiki dugu, eta bethi alferretan. Laph 216. Baña zenbat aldiz aurrerazi, anbat bider jaiki zitzaien kontrako aizea. Aran SIgn 38. Egunean bi aldiz / ejerzizioa / egingo baldin balitz, / au bai lezioa! Xe 326. Aitatu det beñ baño geiago aldiz kontaira honetan. Bv AsL 209. Gaur arte joan bajakez bere / Asko gizaldi luziak, / Millaka aldiz uda eder ta / Negu ekatxez betiak. AB AmaE 35. Gero oihuz hasten da / bortz edo sei aldiz. Zby RIEV 1908, 767. Bainan zenbat aldiz ez dugu entzun Canboko familia batzuen laudatzen. HU Aurp 110. Amaika aldiz esaten dedan gauza! Moc Damu 7. Zeinbat bidar edo aldiz izango diran parkatuak begiratu baga. Itz Azald 133.
(s. XX). Gaiza bat erran dazaudan bi eta obro aldiz. Mdg 132. Ia ba, Antonigaz be bi aldiz ibilli da ta. Ag Kr 194. Madrilla eraman zuten iru aldiz Sagastari enplastuak jartzera. Iraola 90. Etzen bazter ikusi nahia: merkaturat zenbeit aldiz, elizarat maiz. JE Bur 66. Zeintzuk egin aute Leaburuko alkate bein ta bi ta iru aldiz? A Ardi 37. Bigarren txandan amaseña aldiz / berdiñean zuten jaso. EusJok 60. Gutartean ere badire, zonbeit aldiz, eskualdun arnegatuak. Barb Sup VI. Ez bietan, hamar aldiz! Ox 52. Entzün zian gertakari hori aipatzen hanitx aldiz. Const 39. Urtian bi aldiz agertzen zan Luzaiden. Zub 25. Amaika aldiz ibilliya det / artuta nere ertzian. Tx B I 173. Larrain-ingurua iru aldiz ibillarazten dite, aspertu gabe esetsiz. Or Mi 48. Amaika aldiz lurpera gizonek gizonak... Ldi BB 100. Makiñatxu bat aldiz entzunda ninyagokon. Otx 179. Iru ukatze aien ordañetan, beste ainbeste aldiz aitortzen du orain Yesus maite duela. Ir YKBiz 538n. Karta bera bi aldiz baliaturik. Lf Murtuts 16. Onelakoak bein bakarrik ez, ainitz aldiz, ordea, zinkuriñatuz, betazalak urratu zitun. Zait Sof 93. Berrogeitabost urte bakarrik dauzkat eta ez ditut bi aldiz izango. JAIraz Bizia 76. Huna ixtorio bat mila aldiz supazterrean aditu dioguna. Zerb Azk 39. Makiña bat aldiz [...] zizpuru eta inkesak soiñu egin dabe. Erkiag Arran 183. Iru aldiz atera zan bizirik. Anab Poli 49. Ingrid Bergman urtian zenbat aldiz ezkontzen dan. SM Zirik 85. Eztazut bi aldiz erranen. Izeta DirG 107. Amarretik bederatzi aldiz, zorionaren lekuan beronen aurkakoa besterik ez idorotzea. Vill Jaink 120. Ez bi aldiz esan. MAtx Gazt 32. Hiruzpalau aldiz joan behartu zitzaion afera zonbaiten xuritzerat. Ardoy SFran 47. Beiñ edo bi aldiz izan ezik. Etxba Ibilt 480. Den justuena erortzen baita / zazpi aldiz egunean. Mattin 63. Egunean hiru aldiz mainuak eman. Etchebarne 58. Orain makiña bat aldiz botatzen dit aurpegira. Zendoia 21. Ez zan andrarik, esateko moduz, ortik pasau barik; eta baziran bi eta iru aldiz egon ziranak. Gerrika 16.
v. tbn. Etchart 3.1v. SP Imit IV 14, 2. Arg DevB 143. Tt Onsa 48. INav 49. Ch III 29, 2. CatLan 137. AstLas 15. Gco I 433. CatB 21. EgunO in Arb Igand 184. CatLuz 25. MarIl 15. Izt C 93. Bordel 33. Arch Fab 165. ECocin 21. CatAe 60. CatSal 17. CatR 17. CatS 29. CatJauf 120. Arr GB 126. Sor Bar 56. Urruz Urz 31. Elzb PAd 29. Elsb Fram 119. Jnn SBi 42. Goñi 97. Ill Testim 15. StPierre 15. KIkG 83. Inza Azalp 6. ArgiDL 76. FIr 146. Alz Ram 92. Etcham 83. TAg Uzt 208. Iratz 22. EA OlBe 68. SMitx Aranz 107. Munita 150. Lek SClar 103. Mde HaurB 15. Etxde AlosT 52. Txill Let 112. Anab Poli 24. BEnb NereA 214. Basarri 82. JEtchep 95. Osk Kurl 77. Larz Iru 56. Ibiñ Virgil 56. Lab SuEm 167. Uzt Sas 339. Xa Odol 127. Etxabu Kontu 182. Ataño TxanKan 167. Aldis: El 63. CatUt 35.
(Ref. a cantidades o magnitudes). "Argentina Frantzia baño bost aldiz handiagoa da (AN-5vill)" Gte Erd 79. AxN explica ehunetan (-ago) (510) por eun aldis.
Hañitz aldiz merezitu tuken pena larriak / Hañitzetan kita detzan erran tresor handiak. EZ Man I 25. Eta egin zuen eskatu zuena baño arranz-aldi lau aldiz andiagoa. Mb IArg I 328. Jesusek erantzun zion: ez zazpi aldiz, baita irurogeita amar aldiz zazpitan ere. Lard 410. Eta ile-izarrak iduri du asko aldiz den baino hertsiago. Dv Lab 247. Eta obe dezu eun aldiz, / biyar goizian juan egun argiz. Bil 79. Eun aldiz geituko zala [dirua]. Bv AsL 130. Diuria bi aldiz. HerVal 255. Den baino ere hamar aldiz laburrago iduritu zitzaitzan bide hori. Elzb PAd 34. Ez othe dudan mila aldiz arrazoi. Elsb Fram 150. Sokratek, Platonek [...] bere adimendu xoilaz jakin ahal izan duten baino mila aldiz gehiago. Lap 12 (V 8).
(s. XX). Elizea bi aldiz aundiagoa izan balitz be. Ag Kr 216. Lurra baño milloi eta berrogei milla aldiz aundiagoa da eguzkia. Inza Azalp 33. Ondo zaudelako itxura egite arren, egiaz gaizkiago jartzea, milla aldiz okerrago izango litzake. Alz Ram 67. Zerok baño zazpi aldiz gaixtoagoa. Ir YKBiz 400. Gure intxaurrik aundienak bañan bost aldiz zabalagoa. JAIraz Bizia 12. Or doaz aleun aldiz aleun Aingeru, aleun aldiz aleun Goiaingeru. Or QA 207. Naiago dut milla aldiz. Txill Let 21. Ezlitzateke izanen nahikoak behar bada, egungo muttiko batentzat hamar peseta, ikus ezazu! ehun aldiz gehiago! Osk Kurl 160. Zenbatekoa gertatzen da, beraz? Ez ote lau aldiz onenbeste? Zait Plat 66. Au baino bi aldiz lerro aundiagoak. Ib. 65. Zortzi beserdiko azala ez ote au bi aldiz eta aren erdia? Ib. 66. Bultzatu ginduan sentimendua milla aldiz aundiago zelako. Vill Jaink 134. Madarikatua milla aldiz, pekatu egiten erakutsi zizuna. MAtx Gazt 24. Lau ehun mila arima nunbaitan [Parisen], oraino baino hamabi aldiz gutiago. Ardoy SFran 85. Diren baino hamar halako ardandegi gehiago irekiko balira [...] ez lirake hordiak hamar aldiz gehituko. MIH 326.
b) (Con ordinales). "Bigarren aldiz egiten da ikastaro hau, [...] (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 82.
Bigarren aldiz egin dau geure Yesus lurrera. Añ EL2 198. Beste ainbeste egiten da irugarren aldiz. Ur Dial 105 (It irugarren aldian). Erroman bigarren aldiz. Aran SIgn 96. Azkeneko aldiz adios. Arr GB 32. An giñala ezkondu zan bigarren aldiz tropako mediku batekin. Sor Gabon 57. Anai Bernardo lenbiziko aldiz Boloniara juan zanian. Bv AsL 86. Nun Erroldanek lenengo aldiz isuri eban, / Bere gerretan orduan odol tantakea. AB AmaE 453. Osaba! Osaba! deitu zion bigarren aldiz illobak. Apaol 70. Lenengo aldiz txakolintegi atara ioanak. A BeinB 43. Eladitxo zan lenengo aldiz, / Zure begiko kutuna. Echta Jos 232. --[...]. Orraztu bear naun. --Bai, azkenengo aldiz... Illearen ugaria! Ag G 336. Gure Jesus maitea irugarren aldiz erortzen da. ArgiDL 94. A. Justomari Mokoroak irugarren aldiz bere gisaz euskeraz antolatua. Mok 1. Jainko-Semia Kurtze astunak / Bota dau bigarren aldiz... Enb 102. Lehenbiziko aldiz ikusi nuenian. Zub 118. Aurreneko aldiz ordun ikusi nun nere nagusi Santa Cruzen etsaia. Or SCruz 93. Bigarren aldiz bendeziño ori artu ba-dagi, segurutik eztau irugarrenez artuko. Kk Ab II 157. Amaren sabelera berriz sartu ta bigarren aldiz yaio ote diteke? Ir YKBiz 61. Lenengo aldiz bere bizia ezpataz babestu bear izan zun. Etxde AlosT 102s. Orduraño bein bakarrik malkoak ikusi nizkan, eta orduan bigarren aldiz. JAIraz Bizia 27. Ez dauka erne jarri besterik bigarren aldiz ere. Munita 115. Bigarren aldiz eman zioten beste txurrutaldi batekin pizkortuago. Etxde JJ 262. Amerikar sendagilea ohartu zen lehenengo aldiz. Mde Pr 325. Etzait au, gañerantzean, lenengo aldiz gertatu. Txill Let 96. Bere bizitzan lenengo aldiz, ez ezagun ta ez senide diranen teillatupen datza. Erkiag BatB 110. Fraide gazteari irugarren aldiz begiratu eginerazotearren. Alzola Atalak 41. Lehenbiziko aldiz, o adiskidea, / kantuz ikusi zaitut [...]. Xa Odol 127. Lendabiziko aldiz / Donosti partian / aurten da eroria [loteria] / euskaldun artian. Uzt Sas 274. Kijote buru-argiak bere erritik lenengo aldiz egindako irteera. Berron Kijote 41. Gaur ogeigarren aldiz bildu naiz / Ernioko gurutzean. MMant 138. Dantzan aurreneko aldiz ikusi ta lagun eginda gelditzen giñan. BBarand 85. Iraillaren 16an, Santa Eujenian, lenengo aldiz lagundu neutsan andrageiari. Gerrika 40s.Badatorkigu laugarren aldiz. MIH 167.
v. tbn. CatBus 1. JanEd I 97. Goñi 106. Inza Azalp 29. EusJok 32. FIr 186. Alz Ram 106. Lek EunD 48. ABar Goi 55. TAg Uzt 245. EA OlBe 17. SMitx Aranz 83. Anab Aprika 44. Salav 52. NEtx LBB 91. Lab SuEm 177. Etxabu Kontu 127. Ataño TxanKan 271.
c) Cada vez.
Lau aldiz ganbiatu zen gorphutzez. Ikusi zen aldiz lohi, nigarti, bele, izkiribatzaile. Lau buruekin agertzen dute. Hb Egia 54. Egur banak epai bi dituan ezkero, / bana dute zotzean aldiz epaitzeko. "Como cada tronco tiene dos cortes, a cada uno le toca uno, el que ha escogido en suerte". Or Eus 150.
d) (Precedido de posesivo). A su (mi, etc.) vez, por su (mi., etc.) parte. v. ALDIAN (b).
Orduan, bere aldiz, gure gizona emaiten da alegia eta hasarre, hura ere bere andrearentzat. "À son tour, notre homme". Barb Sup 133. Honek ez balu bere aldiz haurraren gorputz xiki malgu hura oro luzaro eta sakonki ferekatu. Mde HaurB 89. Arima, bere aldiz, / ernegu da bizi. 'A su vez'. Gand Elorri 158.
e) (Precedido de gen.). En vez de. v. ordez.
Garazik berak dio, irunez ta josiz, / oge zuria gaitu lêngo aren aldiz. Or Eus 357.
azpisarrera-64
ALDIZ-ALDI. A lo largo del tiempo, a través de las épocas.
Baina ez da asko, zernahitarako izateko, hizkuntza bat herriz herri ibiltzea: aldiz aldi eta garaiz garai ere ibili behar du. MIH 164.
azpisarrerakoSense-64.1
Aldiz-aldi, mukuluak bere ertzak hausten ditu. "De etapa en etapa." MEIG IX 126 (en colab. con NEtx).
azpisarrera-65
ALDIZ ALDIZ. v. aldiz.
azpisarrera-66
ALDIZ ALDIZKA. v. aldizka.
azpisarrera-67
ALDIZ AT.
"Aurora" itxas-ontziaren gizonei, aldiz-at, illabeteko lan-saria opatuaz. "Con carácter extraordinario" . EAEg10-1-1937, 769.
azpisarrera-68
ALDIZ ATEKO. Extrordinario, que se sale de lo acostumbrado.
Sendiaren aldiz-ateko bearrizanai be arpegi emon al izateko. Eguzk GizAuz 182. Aldiz-ateko zer-nolaz inguraturik bizi bear onek ez-bearrez inguratzen ditu Bazkunetako banakaritza lanak. "Las anormales circunstancias" . EAEg28-5-1937, 1715. Uri-Batzordeen aldiz-ateko Batzar Nagusiak. "Asambleas generales extraordinarias" . Ib. 1-6-1937, 1739.
azpisarrera-69
ALDIZ AURRE (En la expr. aldiz aurrea hartu 'adelantarse a'). v. alde-aurre.
Elade Aundiko iri eder eta dirdaitsuetan agertu zan Pitagora, onbearrez bere burua laztuta, geroko lekaide bat bailitzan, Platon-i aldiz aurrea arturik. Zait Plat 60.
azpisarrerakoSense-69.1
Ni aldian zatitu naiz ez dakit nolako aldiz-aurrera.
(Interpr?).
"In tempora dissilui, quorum ordinem nescio." Or Aitork 335.
azpisarrera-70
ALDIZ AURRETIK. Previamente; antes de tiempo. v. ALDEZ AURRETIK.
Agur, agur, adiskide. Beldur nauk zaartzen asia ote naizen... Aitontasunaren xamurra ote zebilkidak barruan, aldiz-aurretik? Ldi IL 19. Ta batzarre ori nortzuk osatuko luteke?... Edozein unetan --aldiz-aurretik bear-deia bota ezkero-- bilduko liraken idazleak, gutxi nai asko? Ib. 100. Ahal zutelarik beñepein ez ikusi egiten zuten aldiz aurretik burua saiestuz. Etxde JJ 266.
azpisarrerakoSense-70.1
Ni, ire urteak baiño aldiz aurretik ere, komentu barrura sartzeko gai ez nintzala igarririk naiengonan.Erkiag Arran 107.
azpisarrera-71
ALDIZ AURRETIKO. Previo.
Jesukristo gure Jaunagan betetako iragarkizun eta aldiz-aurretiko esanak. KIkV 28. (KIkG 19 aldez aurretiko) Aldiaz aurretiko zor-eskubidea aitatu nai dau. Erkiag BatB 157.
azpisarrera-72
ALDIZ AURREZ. Previamente.
Emakumeok gure etorkizunari begiratu bearra degu aldiz aurrez. NEtx Antz 34.
azpisarrera-73
ALDIZ KANPOKO.
Aldiz-kanpoko azterketak. "Exámenes extraordinarios" . EAEg26-1-1937, 903.
azpisarrera-74
ALDIZKO. Cf. aldizko. a) Ocasional.
--Aski deia bethi Igantez, edo aldizko Meza apal baten entzützia? --Ez, bat bederak [...] Parropia Meza enzün behar dü hirur igantetarik batez, eskümüküren penan. Bp I 108 (Inchauspe, en su ejemplar, corrigió en aldizka, no del todo descartable pero poco probable; v. Pello Agirre, nota 368 de su edición).
b) (aldiazko Lar, Añ). "Alternativo" Lar. "Vecero" Lar y Añ.
c) Temporal; temporero.
Eriotza, erabateko edo aldizko elbarritze eta zauritzeei. EAEg 10-11-1936, 261. Aldizko elbarriak. "Incapacidad temporal". Ib. 30-12-1936, 682. Aldizko marinel bezala egin nun nire lenen ibillaroa Liverpooletik Habanarakoa izan zen. Etxde Itxas 69.
d) (Precedido de numeral). De (...) veces.
Eta berrogei aldizko biraldia egin ondoren, bere gogo-ausnarreari ekin zion berriro. TAg Uzt 250. --Ez al diezu eman leen olloai, beiai eta txerriai jatekoa? --Gaur jaieguna da-ta, bi aldizkoa ere merezi dute- erantzun dio bigunki otsein leialak. Ib. 29.
e) Ordinario.
Batzar onek [...] aldizko bere batzaldi baten [...] erabagi eban. (1917). ForuAB 93. Goi Batzordearen aldizko Batzar Nagusia. "Asamblea general ordinaria". EAEg 1-6-1937, 1739. Ezarriko zaizkion aldizko edo aldiz-ateko orduetan. "Horas ordinarias y extraordinarias". Ib. 4-4-1937, 1431.
f) (Adverbial). Alternadamente.
Hunela bethi hasten dira Matutinak; baina ondoko salmoak aldizko hango egun seinalatuen arauaz. Hm 40s (tal vez errata por aldizka).
azpisarrera-75
BERE ALDIKO. v. berealdiko.
azpisarrera-76
LEHENGO ALDIAN (Añ, Izt 38r). "Días pasados, lengo baten, lengo aldian, aurtemein, orain urrean" Añ.
Lengo aldian bati / Entzun neutsan, aita, / Etxe asko erre, ta / Zituela bota. AB AmaE 353.
aldi
0 / 0 1 atxiki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper