Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

40 emaitza lagunarte bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
lagunarte.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en Oihenart y modernamente en Larre, en autores meridionales es usado en el s. XIX y, sobre todo, en el XX. En DFrec hay 32 ejs., meridionales.
sense-1
1. (V-gip, G-azp; Izt). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
Grupo de amigos, de compañeros. "Diversiones, bailes, lagun artera urten, lagun artean ibili, salir a los bailes, diversiones" Izt. "La peña de los amigos. Lagunartian milla ipoiñ erabiltzen dittugu, jan da eran bittartian " Etxba Eib. "La cuadrilla, la compañía y el ambiente de los amigos. Ondo bizi ei da Ameriketan, baiña emengo lagunartia falta i jako " Elexp Berg. "Andriai iges eiñ da lagunartera joaten da" Ib.
Lagun artean, / hel nadinean / [...] hi beti, beti aut gogoan. O Po 9. Ez du nai festetara, dantzara, lagun artera joan. AA III 551. Lagun artean ipui edo kontu garbiak gatzarekin esatea. Ib. 619. Edozein lagun artetan esaten ditubeela berba desonestubak. fB Olg 60. Lagun arte baten milla guzur lotsarizko [...] esateko. fB Ic II 178. [Konfesoreak] eragotziriko etse, lagun arte, yolas. EL2 133. Plaza inguruko lagun-artetara beñere jatxi bagekoa. Izt C 248. Goliat, [...] lagun-artetik irten eta [...] deadarka ziardun. Lard 164. Lagun artera juanik, [...] asi zan [...] txit gaizki itzegiten. Bv AsL 136. Ana Manuela lagun-artean / egon da isilik entzuten. Azc PB 127 (v. tbn. en contexto similar PE 36, Kk Ab I 51, A Ardi 83 lagun artean). Eztau bere [...] txabolatik lagun-artera urteten, gertaldi andi batean ezpada. Ag AL 30.
( s. XX.) Lagun arterako beta egokia, jan edanerako epe gozoa. Ag G 79. Zortziko batzubetan / guaz agertzera, / gure lagun artean / pasatubak dira, / kontatu bear degu / geren gertaera. JanEd II 130. Ara ez juatia / neretzat kaltia, / orrela galdutzen da / lagun-artia. Imaz Auspoa 24, 132. Ire lagunarteko neska oriek. Anab Usauri 85. Nere lagun-artea, "langille-artea" duk. Lek EunD 18. Zer egin nai degu "Euskaltzaleak" bazkun ontaz? Lagun-arte ugaria egin nai genduke. Ldi IL 144. Etxerako, lagun-arterako [izkera] . Ib. 137. Nora? Kasinora? Lagun artera? Jaien batera? ABar Goi 45 (v. tbn. en contexto similar Erkiag BatB 24 lagun artera). Orretara zetorren Iñazio Erromara Lagundia sortzera. Ordurako nolabait sortuta zegon; baño oraindik lagunarte bat besterik ez zan. Manzi GPatroi 162. Eliza Lagunarte aundi bat din. Or QA 117. Geroztik etzan lagunartera len bezela azaltzen. Etxde JJ 267. Lagunartetik oles egin zion Piarresek. Ib. 33. Izan be, aren lagun artian ez zan iñor urik edaten ebanik. SM Zirik 43. Arritzen nok lagunartera be ez etortzia. Ib. 43. Zinetan, dantza-tokietan, liburuetan, lagun-arteetan. MAtx Gazt 23. Azeria lez lagun artera / agertuko iaku mantso. BEnb NereA 262. Lagunarte ugariak ageri ziran edozein tokitan ari ziran iztun goratuak. sofiste zeritzaten. Zait Plat 111. An ez dezute iñoiz izango / emengo lagun arterik. Basarri 137. Seme-alaba gazteak poliki-poliki lagunarte berriak arkitu zituzten. NEtx LBB 50. Erriko lagunarte batean baiño geiagotan aipatu izan da au. "En más de un corrillo en el pueblo" . Berron Kijote 138. Lagunarte guzietan bezela, bagenin bat tartean, mutil [...] arro oietakoa. Ataño TxanKan 131. Ez eukela guztia eskuetan, baña lagun artian aurkituko ebala. Gerrika 132. Airos da kantaria ostatu xokoan / Lagun artean ala heiekin jokoan. Larre ArtzainE 336. Giroa ere halakoa da, gero. Denak laguntzen baitu: irakasleak, hizkuntzak, lagunarteak. MIH 148. Utz ditzagun itxurakeriak, lagunartean behintzat. Ib. 209.

v. tbn. Lab SuEm 197. Etxabu Kontu 61. AZink 128.
azpiadiera-1.1
Grupo de gente.
[Euskera] orainarte abarka ta txapeldunen artetik ezta berezten izan; orain [...] beste lagunarte batzuetara eroango dogu. A EEs 1916, 109.
azpiadiera-1.2
Reunión de amigos, de compañeros.
Au ere tratatu zan / lagun arte ortan. Olea 210. Ai zer nolako lagun-artia / igaro bear deguna! Uzt Sas 107. Egun batian barrikotia, / bestian lagun-artia, / orrelakorik iñon bazegon, / beti bagendun partia. Ib. 149. Lagun-artiak eder askuak / egiñak zitun gazterik / [...] lagun egiten txit erreza zan / gero etzegon uzterik. Ib. 130. Era ortan izaten ziran gure lagun-arteak. MMant 35. Gure lagunartea an egin oi genuen. Zendoia 44.
sense-2
2. Compañía.
Lagunarte galgarriak eta [...] ikuskari periltsuak [utzi] . Arr May 68. Gero maian, etxekoen lagunarte atsegina. Ldi UO 26. Beste lapurren lagunarte gaiztoa zun maite. Or Aitork 49. Berez zan txerakor, gizartetsu eta lagunarte bearrekoa. Etxde JJ 266. Asi zen malkorran behera, mozkorkeri ta lagunarte txarretan murgilduz. Ib. 33. Ezin ba ukatu lagunarte ederrenean nengoala europatarrekin. Anab Aprika 79. Lagunarte-bearrak [...] piztu du zugan kanpora irtetzeko gogoa. Vill Jaink 140. [Sokratek] gazteok laztan zituen [...] eta aien lagunarte gozo ederrari toki eman zion. Zait Plat 103. Bakarrik aspertu egiten zera, lagunartea nai dezu, jolasen ibilli. MAtx Gazt 101. Bidean egoki etorri zitzaion euskaldunaren lagunartea. NEtx LBB 29. Bere jauregian artu zituan, lagunarte gosea bai zuan. Ib. 70. [Irugarren mailako gelan] moldatu bearko zuten [...], beste beartsu-jendearen lagunartean. Ib. 33. Mendiotako arbolak dira nere lagunarte. "Son mi compañía" . Berron Kijote 160. Exeri zaite ementxe nere ondoan ta jende prestu onen lagunartean. Ib. 123. Maiteago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. MIH 136. Lagunarte ederrean irten naiz plazara. Ib. 89.
sense-3
3. "(L, BN), société. Lagunartean ez da holakorik egiten, cela ne se fait pas en société" Lh.
Garai artako lagunartea, begiko zikina baino ezin ikusiago zuen Platonek: agintariak eta olerkariak ezer gutxian zeuzkan. Zait Plat 117. [Protagorak] lagunarterako antolaketa zuen bere irakas-gairik beinena. Ib. 119.
sense-4
4. (G-goi ap. JMB At ; Izt).
Sociedad, asociación.
Beste erri askotan guri, gai onetan, aurrea artu digute. Orretarako, lagunarte ugari eta aldizkingi asko dituzte. JMB LEItz 89. "Old Cornwall Societies" horiek arkeiologia eta historiako lagunarte batzuk dira. Mde Pr 258s. Lagunarte artan amar bat gizon baikiñan. 'Los que habíamos de formar tal sociedad' . Or Aitork 149. Badire idazlari aski onak gure lagunartean sartuko lirekenak. Izeta DirG 107 (v. tbn. 47 y 48). Ezkontideek lagunarte bat, gizarte txiki bat edo sozietate bat osatzen dute. Vill Jaink 163.
sense-5
5. Amistad.
Gure lagunartea geiago estutu bear genuke bion onerako. NEtx LBB 82. Eten zuan, ba, bere lagunarte ura ta [...] joan zan soldaduzkara. Ib. 125. Dana zan orduan pake, lagunarte, biotz-batasun. "Amistad" . Berron Kijote 125.
azpisarrera-1
LAGUNARTEKO.
a) (Adnom.). De entre compañeros; de entre amigos.
Lagun arteko tratu ta artu emon. fB Olg 200. Ze gauza txarra dan, miinagaz lagun arteko bakia [...] galdutia. fB Ic II 205 (v. tbn. en contexto similar AA II 114 lagunarteko pakea). Lagun arteko gastuei [...] etziokan begiratzen. Bv AsL 26. Bigira bat, lagun-arteko etxe-biltzarre bat. RIEV 1907, 168. Lagun arteko irakaspen gaiztoak. Ag G 218. Lagun arteko jan-batzar alaiak. Ib. 349s. Otoitza izan ditteke bakarkakoa ta lagunartekoa. Inza Azalp 120. Lagun-arteko jan-edanetara jotzen du. Lab EEguna 92. Lagun arteko kartak. NEtx Nola 22. Lagunarteko solasatik apartatzen saiatu zen. Etxde JJ 148. Lagunarteko goizaparia. Erkiag Arran 120. Lagun arteko gauzak ari giñala izketan. Ugalde Iltz 48. Arroputza, bere buruaz artuegia, etzan lagunarteko gizona. Zait Plat 30. Lagun arteko / pozezko egunak. BEnb NereA 215. Etengabeko kanta-jaia du / lagun arteko legea. NEtx LBB 286. Egunoroko lagunarteko hizkera arrunta. MEIG VII 173s.
b) (Uso adj.). "Sociable" A Apend.
Mutil adimen argiduna, oso lagun-artekua, lagun maitekorra. Kk Ab I 107.
c) (Uso sust.). Compañero, perteneciente al grupo o círculo de amigos.
Atera oi zen etxetik bere lagunarteko batzukin. Etxde JJ 202. Lagunartekoen burubidez iru Aita gure ta Kredo bat esan zituzten. Ib. 263. Aren lagunarteko [izandakoak]. "Todos aquellos que se llamaron sus amigos". Berron Kijote 159. Gure lagunarteko bati kantaeraziko diogu. "Un compañero nuestro". Ib. 126.
Socio.
Claudet yaunak erabaki zuen Leblanc eta bere Lagunartekoei gaztigatzia, denak entzun zezaten Franzisen aitorpena. Izeta DirG 122s.
azpisarrera-2
LAGUNARTE-ZALE. Sociable.
Ludiko xomorroetarik lagunarte-zaleenak, txindurriak eta txindurtzuriak dira. Ldi Y 1933, 85.
lagunarte
0 / 0 LAGUNARTE-ZALE >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper