OEH - Bilaketa

18 emaitza jabetasun bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
jabetasun.
sense-1
1. (V-gip; Añ, Dv; ia- SP (sin trad.), H; ya- Ht VocGr 410), jaubetasun ( (V)), jabetarzun Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg .
Propiedad, posesión. " Jabetasunak, esaten da, arrixak urre biurtzen dittuala " Etxba Eib. . "Patronato, tutoría. Jabetasunik bako umia, erozer izateko bidian agertzen da " Elexp Berg. . v. jabetza.
Orduan gehiago laudatuko da aberastasunen mezprezioa, ezen-ez munduko tresor guzien iabetasuna eta posesionea. Ch I 24, 6. Eta hala ere ez zuen egin hemen funs garaben jabe, ez eta ere pausu bat lurren ere; baiñan agindu zioen emanen zioela huntako jabetasuna, eta haren ondoan haren leinuari. He Act 7, 5 (Lç posesionetan eman, Dv gozamenetan eman ). Lurreko ontasun guzien jabetasuna ardietsi. Brtc 154. Neure eskuban dot, bere jaube naz, baña gura dot igaro zugana daukadan jaubetasuna. Mg PAb 211. Ibai onen jabetasunaren gañean sarriro gertatu oi ziran eztabaida guztiak. Izt C 123. Zugaztau diran mendijak Udalen jabetasun osuan geratuko dira. ForuAB 127. Tellak jabetasuna adierazten dualako. JMB ELG 66. Gizonok geure gauzetan daukagun jabetasuna, bakotxari kendu ta gizarteari emon nai dautse. Eguzk GizAuz 7. Noiz irarriko zuen haragi eta arima horietan bere jabetasunaren azkenengo ikurra. Mde HaurB 73. Karta bat egin eutsan bere etze orren yaubetasuna garbitasunen bitartez erakutsi eien. Akes Ipiñ 15. Ardi aren jabetasuna epaillearen aurrean erabaki bearko zala. AZink 37. Han zen, akita deitzen zuten dokumentuan, gure etxeetako kabalen jabetasuna xuxen ekarria. Larre ArtzainE 21. Bihotz bihotzean daramazki iltzaturik [kezkak]: nork ukatuko dio, bada, jabetasuna? MIH 300.
v. tbn. He Act 7, 5. AB EE 1896b, 20. Inza Azalp 135. Anab Usauri 42. Lab SuEm 190. Iabetasun: Ibiñ Virgil 31. Yabetasun: Gy 233. Jaubetasun: Ag AL 207. Enb 47.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de comp.).
Nik lanean ler egin etxe-jabetasuna ik jasotzeko? Etxde JJ 29. Piarresek gauza guzien gañetik bere etxe jabetasuna maite zun. Ib. 268.
azpiadiera-1.2
(Ref. a la propiedad intelectual).
Jaubetasuna dauka. Itz Azald 2. Argitalduko diran idaztiyen jabetasunik eztubela izango, jabetasun ori idazlien aldez geldituko dala. EEs 1916, 235.
sense-2
2. Pertenencia, posesión, objeto poseído.
Grazia liberala da, hark eztu nahi iabetasunik, balsan nahi ditu gauzak. Ch III 54, 10 ((III 54, 5) SP eztabilla munduko gauzarik bilha, Mst deüsere theporalik eztü txerkhatzen . Kendu eutsazan bere aita zeken gogorrak berari etorkion ondasun, jabetasun ta senipartea. MisE 35. Soñian arabakiz beterik zeramazkin jazki zarpaillak beste jabetasunik gabe. Etxde JJ 247. Noizpait jabetasun aiek oro bereak izango ziran ustetan. Ib. 268.
3. (Lar, Añ), jaubetasun (Vc ap. A). Soberanía, autoridad. "Dominio" A.
Beste gauza guztien ondoren egieban gizona, ta oni emoeutsan jaubetasun ta esku osoa. Mg PAb 184. Jesu-Kristok bere izatez duen jabetasuna bere Amari graziaz komunikatu izan dio. Gco I 459. Autortuten dogu Jangoikoak gizon guztietan ta gauza guztietan daukan jauntasuna, jabetasuna, poderioa, aala [...].MisE 57. Egiten deutsaz kurutze asko, diabrubak euki ez daijan jaubetasunik arima agan. JJMg BasEsc 49. Jaungoikoak baldiñ badauko menpea edo jabetasuna kriatura guzietan. Kortazar Serm 34. Ezkondu ezkero, ez senarrak ez emazteak dauka bere gorputzaren jaubetasunik. Garita-Onandia Veni mecum 135 (ap. DRA). Ontasun bai edertasun, / indar eta bothere, / nausitasun, jabetasun, / guziak ditu bere. Zby RIEV 1908, 203. Iñok be ezin ukatu izango daust irakaskintza-arazo batzuetan, izkera gaietan, Euskaltzaindi onen eskubide ta yaubetasun yaioa. Belaus LEItz 116. --Kondeak ez al ditu, ba, bere eskubideak gorde bear? --Bereak bai, baña ez besterenak. Zergatik ibilli bear du jaun orrek erriaren jabetasuna zapaltzen? NEtx Antz 45. Gabontzaren diruak emoniko jabetasun ta jauntasuna apaldu ta ezereztu bidean dago. Erkiag BatB 171. Jaubetasuna erakusteko,
alkate ta juezak "bastoiak tente" eroaten ei zituen. Etxabu Kontu 220.
v. tbn. HeH VII. Alkain 59.
Dominio (que se sufre). "Protección tutela, cuidado. Iñoren jabetasunik barik, hablando de la situación del muchacho que se encuentra emancipado de toda tutela" Vill (comunicación personal).
Batzuek beragañ ta jabetasun gabe bizitzea nai due. Ag Serm 440.
sense-4
4. Entereza, dominio (de sí mismo), control.
Aztu ete zaree leenagoko egun zorionekuetan agertuten zenduben bijotzen jaubetasun ta bildurrik ezaz? Mg PAb 206. Zuben urte eder loratubak, zuben biotzetako prestutasun ta jaubetasunak, neu bizkortu ta sututen nabee. Ib. 207. Unetik unera bere ezagueraren jabetasun galtzen ari zala igarri zion, sukar kiskalgarri batek gorputz osoa alderik-alde igaro balio bezala. Etxde JJ 243. Asarrerik gabe, izan leikian modurik onenian, esan zetsan [...]. Andra koittauak, ikusirik señorian jabetasun arrigarrixa, eta eziñ ukaturik egixa, asi zan parka eskeka. Etxba Ibilt 466.
azpiadiera-3.1
(Precedido de norbere, bere buruaren ).
Mingaiñak berriz, nekez gordetzen dizu ixilpekorik zentzuak norbere jabetasuna galdu dunean. Etxde JJ 187. Larrialditan, bere buruaren jabetasuna ikaragarrizkoa oi zan. Ib. 39.
sense-5
5. + jaubetasun (A). Independencia. v. burujabetasun.
Biak andiz maite dabelako euren iaubetasuna. A Ezale 1897, 135b (es una adaptación vizcaína de un poema de Elissamburu: libertatea en el original). Gaur bere buruaren yabe dira [txeketarrak]. Baña yabetasun ori ezta iritxi lau egunean. Ldi IL 162. Jabetasuna galdu dulako / dago erri au damutan. / Lurra galdurik, erritasuna / egizu galdu ez dezan. Or Eus 252. Jauntxopetik askatutako beste uri askoren jabetasunari gorasarre bat izan nai dizu. SMitx Aranz 65. Asi da begien irikitzea, ikusteko nola [...] herri batzuek beren etnia-nortasunaren errespetua irabazi duten, izan dadin politika jabetasunarekin edo gabe. Mde Pr 44. Antxe zan amai eguna / ta gure yaubetasuna. "Nuestra soberanía" . Atutxa Mugarra 40.
azpiadiera-4.1
(Precedido de norbere, bere buruaren, etc.).
Orrako Arbola misterijotsu, lur orretako aukera, eskubide eta euren buruben jaubetasuneko irudi argitsu ori. "Símbolo insigne de la independencia y de las libertades" (1866). BBatzarN 233. Bere buruaren jaubetasunik, anditasunik ez onrarik ez daukan erri arek. (1866). Ib. 227. Askatasunera irixteko, norbere yabetasunera igotzeko, yakintza berria sortu bear. Ldi IL 164. Bene benetan aundia baita / nor bere jabetasuna. Basarri 20. Bertako erritarrekin bat eginda, Sirakusako Ieronek, gudu lazgarri baten ondoren, [...] bere buruaren iabetasuna iritxi zuen. Zait Plat 75. Gizonak badu liberum arbitrium delako ori, askatasuna, bere eskuko izatea edo bere buruaren jabetasuna deritzaion almena. Vill Jaink 75. Gizonak badu arrokeri bat / lanera asten danian, / bere buruen jabetasuna / batek artzen duanian. Uzt Sas 185.
azpiadiera-4.1.1
(Precedido de bere ).
Egon dedilla [Elexa] eta iraun dagiyala bake atsegin, aukera eta bere yaubetasun osoan. Ur BulaAl 56. Odolez bere yabetasuna idatzi dun erriik ez du guda-eresi edo poesi epikarik atera. Or LEItz 39.
azpisarrera-1
JABETASUNA HARTU. Tomar posesión.
Guri zeruko ateak idigi eta zabalduteko eta bertako jaubetasuna artuteko [igon eban zerura] . Itz Azald 36.
azpisarrera-2
JABETASUNEKO. Poseído.
Khanbiatü gabe dagolarik jabea nor den erakhusten dien hitza, jabetarzüneko gauza izanik ere ar edo eme. "La chose possédée" . Arch Gram 22.
azpisarrerakoSense-2.1
Propio, que es en propiedad.
Emen ez genduan ezagutu jaubetasuneko illobirik. Dana zan bardin danena. Gerrika 183.
azpisarrera-3
JABETASUNEZ. "Autorizadamente, jabetasunez" Lar.
jabetasun
0 / 0 BURUAREN JABETASUN >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper