Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

35 emaitza harkaitz bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harkaitz.
sense-1
(V-gip, G, AN, L, BN, S; Lar, Hb, Dv (+ a- G), H (ark- V, G)), arkatx. Ref.: A; Elexp Berg.
Peña, roca grande. "Peña" , "risco", "berrueco" Lar. "Dádivas quebrantan peñas, emaitzak austen ditue arkaitzak " Ib. "Grand rocher" Dv. "Rocher" H. "Roca, peña. Saturraranen arkaitz izugarrixak dare. Gutxi entzuten da; aitz esanagoa da" Elexp Berg. v. haitz, 1 arroka.
tradizioa
Tr. Documentado desde Larramendi, lo emplean sobre todo autores guipuzcoanos (a partir de Arrese Beitia aparece tbn. en algunos vizcaínos); entre los septentrionales, se documenta en el Duvoisin de LEd , Oxobi, Zubiri, Jean Etchepare, Iratzeder y, más modernamente, en Mirande y Lafitte. Duvoisin y estos dos últimos emplean la forma con aspiración inicial. Encontramos ejs. no ambiguos de arkaitza con -a constitutiva en Goñi (36 arkaitzara joan, 73 arkaitzarako sarrera ), y hay arkatx, junto a arkaitz en Otxolua. En DFrec hay 16 ejs. de (h)arkaitz .

Bide limurietan irristatuko, zingiradietan ondatuko, arkaitz-erpiñetan amilduko gera. Lar SAgust 15s. Ala Indietako Apostolo San Franzisko Xavier bat jentilen erri, edo basoan, eta arkaitzen artean, bakarrik, Sakramenturik gabe, nork lagundu etzuela ta desanparaturik iltzan. Cb Eg III 320. Ez ote daude gure biotzak emengo izanai itsatsiak, olagarroa arkaitzari itsatsia dagoan eran? AA II 623. Eman dizazutela / arkaitzak eztia, / eta basoko larrak / berriz madaria. It Fab 196. [Maskorra] milla puska egin zan / arkaitza jotzean. Ib. 149. Belate eta Elizondoko arkaitzetan Gipuzkoatarrak Franzesa porrokatu zutenean. Izt C 496. Beraren jaio tokia arkitzen da aomen andiko Aitz-zulatuan, zeñari komunkiro esaten zaion San Adriango portua, beraren izeneko arkaitzaren zatia dalako. Ib. 114. Eta David arkaitz batean jarri zan, gogor egiteko asmoan. Lard 173. Harkaitz guziak baino dorpheagoak dira [bekhatuak], eta ja ifernuko itsaso ondargabean hondatzen naute. Dv LEd 64. Alabearrez aldameneko arkaitz batek ematen zuen ur garbizko iturri bat. Arr GB 43. Egonik au [...] Erromako Aita Santuen fede, aitormen eta lenentasunean, arkaitz gogor batean bezela, sendo ezarrita. Aran SIgn 6s. Lapurra zegoan lotan arkaitz baten gañean. Zab Gabon 81. Amildu egin zaizku / arkaitzetik bera. Ud 101. Juan zan eta, bein ere urik izan etzan arkaitz legorrian, arkitu zuan iturri ederra. Bv AsL 146. Orregatikan, nai det nik erri onetan, / Nere bizi laburra azken arte eman, / Bere arkaitz ta mendi eta ibarretan, / Bizirik gurasoen oitura zarretan. AB AmaE 287. Baga indartsuak arkaitz gogorrakaz burruka bizian ebiltzan egunero. Ag Kr 77. Zuen . sasoian aterako nuan nik ipurditik Anbotoko arkaitza bera ere. Ag G 18. Egun batean bururatu zitzaion Masabiellko arkaitz aiek guziak erri-lurrak zirala. Goñi 72. Onetarako izan bear al zuten gure Leonen organu ta ingeles-ikasketak? Arabako arkaitzai belarriak gozatzeko? A Ardi 97. Obi berria da, arkaitzean zulatua, ta arri lodi batek ixten du bere sarrera. ArgiDL 99. Hobia berria zen, harrokan egina; / Etzen hortan oraino ehortzirik nehor, / Arkaitz batek hetsia zaukan athe gaina. Ox 80s. Eta gau artan naiko lan izan zuten Aritxulegiko arkaitzera igotzen. Or SCruz 51. [Allpinako] arkaitz amil izugarriak. Or Mi 100. Arkaitz bageko egi batean, alleluia! ontzia legorretara da. Ib. 131. San Pedro berriz arkaitz gañian / zegon beso bat autsiya. Tx B I 83. Eta gainak arkaitzez brokatuak, doi-doia xutik egoiten ahal direnak iduri. Zub 30. Mendixka batzu ditugu orai eskuin ala ezker, zuhatz bat gabe, ttutturruan ala mazeletan arkaitz zurpail izigarri batzuek khabarrotuak. JE Ber 18. Mahain bat bezala ordokitzen den arkaitz gora baten gainean. Ib. 82. Alde aretan basua ta larra ta aldatz oikak eta arkaitz ixugarrijak baño besterik ez ikusirik. Otx 105. Mendirik-mendi, arkatxik-arkaitz eta arrurik-arru ibilttia. Ib. 130. Nik esaten dizut: Zu zera Pedro (. Arkaitza) eta arkaitz onen gañean goratuko dut nere Eliza. Ir YKBiz 237s. Arkaitz ta sasi besterik ez zan / itsas-egi murritzera. Or Eus 202. [Balendinek] erasoko lieke ukabilka bazterreko arkaitzai ere. TAg Uzt 42. Mendigañeko arkaitzaundi larrugorritu aiek, Jaungoikoak asarrealdian errotik ateratakoak eta ostikoka irauliak dirudie. Ib. 95 (v. tbn. 42 arkaitzaundi). Zure deiak arkaitzak inarros detzala. Iratz 41. Arkaitz gallenak zaillak baziran, / zaillago euskal-fedea! SMitx Aranz 85. Ekaitz erasoak legorretik itxasora eramango ditu lur oiek, arkaitzak gorri utzita. Munita 146. Bene-benetan be, ia arkaitz batetik burua botateko egoan. Bilbao IpuiB 51. Arkaitzak eurak be ikaratuteko moduko orru izugarri bat. Ib. 53. Nolatan ez ditu bere begirada otoitsuak arkaitzak berak beratzen? Txill Let 34. Bota dira naiko tiro / arkaitz gogorrok austeko. Gand Elorri 57. Arkaitz zulatu batetik pasatzen da antziñako kaltzada zaarra. Vill in And AUzta 79n. Estrimorko desertuan arkaitz aundi baten itzalpean negar egin omen zuen. Ibiñ Virgil 117. Arkaitz baten atzean gordeta, an zeuden iru kontrario, bat fusil-ametralladorarekin eta beste biak fusillakin ederki armatuta. Salav 97. Erronkarirako bide hertsi bat iragaiten baita horko harkaitz latz batzuen artetik. Lf in Casve SGrazi 15. Gezaltzako baserrien atzeko aldean arkaitz ikaragarri bat dago, zuloduna gaiñera. And AUzta 85. Arkaitz aundi batzuen oiñean zegon zelaia, eta ainbesteko ur-pilla aundia zetorren amilka arkaitz-gaiñetik beera. Berron Kijote 226. Dinamitakin tiroa eginda, arkaitza puskatu. JAzpiroz 56. Murumendiko arkaitzean, zulo batean, dama bat egoten zala. BBarand 23. Mitoek berek, zein eta beharrezkoak zaizkigun, gehiago iraungo dute arkaitz gogor horren gainean eraikiak izan badira, hondar higikorretatik urruti. MEIG III 119.
v. tbn. Sor AKaik 111. JanEd II 130. Inza Azalp 70. Etxeg in Muj PAm 29. Jaukol Biozk 84s. Ldi IL 145. EA OlBe 57. Zait Sof 105. Mde Pr 113. JAIraz Bizia 81. Vill Jaink 31. Anab Aprika 101. Gazt MusIx 137. NEtx LBB 265. Uzt Sas 163. Azurm HitzB 43. BEnb NereA 72.
azpiadiera-1.1

(Como primer miembro de compuestos).
"Castillo roquero, arkaitz gaztelua " Lar.
Gora begiratzen du / eta du akerra / ikusten arkaitz-puntan, / dan bezin ederra. It Fab 146. [Etxea] erori etzan, arkaitz-gañean egiña zalako. Lard 385. Dabid arkaitz-tontor artatik irten eta Engadira joan zan. Ib. 173. Arkaitz iturriko ur garbi garbia. Ag G 6. Arkaitz-gaineko txoritoki artan. A Ardi 119. Arkaitz-mokor batzuek. JE Ber 14. Zeu zara [...] Ama danetan onena [...] Zeu Zubiritar Bernartetxuri / arkaitz-leiotik urtena. Enb 111. Eta han, arkaitz kaskoko muturretan dabiltza arranoak beren kafien eta ohantzen ondoan egaldaka. Zub 118. [Jentillak] etxia baño aundiagoko arkaitz puskak atzaparretan artu ta kanikak balira bezela, beren aiekin jostatzen ziran. Alz Burr 40. Arkaitz dorre tartean. Or Mi 54. Kuzkurtu zaitezte zuloetan, gaiztagiñak [...]. Arkaitz muturretan tinka zaitezte. Ib. 76s. Bausko arkaitz-esian, arrabioa maiz dabillen tokian. Ib. 70. Artzen ditu arkaitz-irrikitutik iru aldaska. Ib. 72. Ermo darrai itxasoak arkaitz-erroetan aztaparrakaz atzamarka. TAg Uzt 69. Mollarriko arkaitz-muga jo zuenean, tink egin zuen arraunlariak. Ib. 136. "Zertzuk iaten?", eta, "igaliak eta arkaitz-eztia, eskuarki". Or QA 121. Begiak jaso nituen, eta bazegoen gizon bat harkaitz erpinean. Mde Pr 119. Arkaitz-gañeko argi-etxea. Anab Poli 70. Negurri guztietako arkaitz zathiak ikusten dira bean, kilo batzukoetatik, hanitz toneladarainokoak. Osk Kurl 105. [Arrantzalea] dagoan arkaitz gañera inguratuta. Basarri 25. Arkaitz gaiñeko elorri. Gand Elorri 143. Bere Odola, euria arkaitz-gañean bezela, meza-entzule askoren biotz gogor eta legorretan labainduko da. MAtx Gazt 97. Arkaitz-artesi ta arbol-zuloetan egiñ oi zituzten beren erresumak erle zuur maratzek. Berron Kijote 124. Arkaitz-tontorrean. Ib. 159. Arkaitz-utsune batean amabi tabako-landare aldatuak zeuden ondo-ondotik. Ataño TxanKan 146. Eguraldi ona denean, itsas-ertzeko arkaitz-mutur batera joango zaizkizu. MIH 310. Han daude nonbait kuzkurtuak pixti itxurako arkaitz-zurrunbiloak, lamiak, Tartalo gizon-jalea. Ib. 323.
azpiadiera-1.2
(Como segundo término de comparación, para resaltar la idea de dureza).
Gogorrak dira menditarrak --ziñuan zaurituak-- euren mendietako arkaitzak baiño gogorragoak. Ag AL 144. Badakizute zertara ekarriazi zaituztean; barkatuko nion, bañan arkaitza baño gogorroa da; bada sokaz ondo lotu eta, ostikopean eraman nere begian aurretik. Ill Testim 23. Burua Erretzuko arkaitza bezin gogorra ote duk? Etxde JJ 17. Mendian nunai ikusten dira / ardiak eta beorrak, / oso aundiak ez dira baño / arkaitza bezin gogorrak. Uzt Sas 169.
azpiadiera-1.3
(a- Hb), arkatx (V-gip ap. Etxba Eib). "Ravin" Hb. "Arkatxa, acantilado, escarpa. Eibarren Arkatxa esan jakon Isasiko alde batari, etxiak eiñ baño len arkatxa zalako ibai aldera" Etxba Eib.
azpiadiera-1.4
Rocoso (?).
Zonbait kilometra pastu ondoan, agertzen zaizkigu mendi arkaitzak eta ezpeldunak. Zub 117.
azpisarrera-1
HARKAITZ-ARTE, HARKAITZ-TARTE. v. harkaitzarte.
azpisarrera-2
HARKAITZ-AHUNTZ (Lar, Hb (a-)). "Rupicabra, arkaitzauntza" Lar.
azpisarrera-3
HARKAITZ BIZI. Roca viva, desnuda de tierra. v. HARKAITZ GORRI, HARKAITZ SOIL.
Sinismenak eraman du ara kurutza ta arkaitz bizian errotu. TAg Uzt 91. Torrea lerden, erroak tinko, arkaitz bizia oñarri. SMitx Aranz 93. Ala jakin zuan bi eratan azaltzen zala [urrea] . : arkaitz biziaren barrenen, [...] edo [...]. JAIraz Bizia 62. Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziran arkaitz bizi baten alboan. Berron Kijote 149. Ez da behinere axaletik, gaingiroki, ari, hondarpeko arkaitz biziaren bila baizik. MEIG III 86.
v. tbn. Ibiñ Virgil 108.
azpisarrera-4
HARKAITZEZKO (Adnom.).
Itz gozo bat ez, begirada bigun bat ez anaiarentzat. . Ez Malenek, ez beste iñork. Arkaitzezkoa zuten erraia. Ag G 277. Goian izarrak bizitza zuri, / aztoreak mendian harkaitzezko. / Gizonak, aldiz, munduan / bizitza gizonezko. Azurm HitzB 60.
azpisarrera-5
HARKAITZ GORRI. Roca viva, desnuda de tierra. v. HARKAITZ BIZI.
Goiko arkaitz gorrietan [...] sapelaitz egal-zuriak eguzkitan dirdaika gora doazi. Or Mi 20. Orizune mendiko arkaitz gorrietan / Zeru zolatik hurbil. Iratz 44. Harrokaz-harroka, / Leizeri gora dagon arkaitz gorriraino. Ib. 145. Baso gaitzak barna ara ta ona, arkaitz gorri gain. Zait Sof 70. Ote, txillar, sasi eta arkaitz gorriz estalitako mendiak. Munita 56. Arkaitz gorriko gorrian urteroko ta lorazko itxaropen betiko bat bizi dau elorri zaarrak. Azurm in Gand Elorri 27. Arkaitz gorrian laga ditu. "Silice in nuda conixa reliquit" . Ibiñ Virgil 32.
azpisarrera-6
HARKAITZ-KARRAMARRO. "Arkaitz-karramarru (AN-gip), cangrejo de entre peñas" A.
azpisarrera-7
HARKAITZ SOIL. Roca viva, desnuda de tierra. v. HARKAITZ BIZI.
Bein batez ikusi ninan bide-ondoan arkaitz soillean errotutako pikondo bat. Or Mi 26.
azpisarrera-8
HARKAITZ-TXOLARRE. "A rkaitz-txolarre (petronia petronia), gorrión chillón" MItziar Txoriak 178.
azpisarrera-9
HARKAITZ-TXORI. "Arkaitz-txori (tichodroma muraria), treparriscos" MItziar Txoriak 139.
azpisarrera-10
HARKAITZ-ZOZO. "Arkaitz zozo (monticola saxatilis), roquero rojo" MItziar Txoriak 114.
azpisarrera-11
HARKAITZ-ZULO, ARKAITZULO, ARKAITXULO. Cavidad en la roca; gruta.
Arkaitz-zuloetan bizi dan otsoari. Ag AL 15. Arkaitz zuloetako egazti arraparien kabia. Ag G 2. Bazekizkian [...] bide inguruko arkaitz zulo ta aterpe denak. Ib. 4. Arkaitz zulo artan batek biño geiagok gaba pasatzen zuten. Goñi 47s. Arkaitzuloko iturritxoa / zir-zirrioka dijoa... / Arkaitzuloko iturri ontan / edaten det nik naikoa. T. Garbizu EEs 1927, 203. Auntzen oin-bidetik, bata besteari elduz, apoka, arkaitzulora arte. Or SCruz 51. Laster degu itzal pixka bat billatu-eziña, lur zulo edo arkaitz-zuloren batean ez bada. Munita 13. Massabieleko arkaitxulo batean Ama Birjiña [...] agertu jakon neskatxo bateri. EgutAr 10-2-1957 (ap. DRA). Ardiak arkaitz-zulora, musin, / aldeko dabe larretik. Gand Elorri 168. Altza aldeko jendeak, . arkaitz-zulokoak esaten ziguteken len; orain los cavernícolas esango zigutek noski. Ataño TxanKan 91. [Ardiak] muturrak arkaitz-zuloan sartu. Insausti 249.
v. tbn. Alz EEs 1924, 92.
harkaitz
0 / 0 ARRANO-HARKAITZ >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper