OEH - Bilaketa

23 emaitza zaildu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barrendu.
sense-1
1. (SP, Lar).
Introducir. "Mettre dedans" SP. "Remeter, meter adentro" Lar. v. barreneratu.
Zure arnasa barrendu zeunstan / lur ori ontan, Jaungoiko. / Eta, ai!, arnasak niregan baiño / zeure barruan naiago. Gand Elorri 87s. Zugaitz bat landatuko nuke lurrean sakon, aritza esate baterako, sustraiak Tartaroraiño barrentzen dituen neurrian adarrak eguratsean goi-gora eraikitzen dituena. Ibiñ Virgil 88.
sense-2
2. (Lar, , Hb).
Adentrarse, introducirse. "Entrar" Lar. "Encarnar, entrar por la carne, aragian barrendu, barrutu " Ib. "(Entrar, hacerse) dentro" , "penetrar" e "internar, internarse" Lar y Añ. v. barrenaratu, barreneratu (2) .
An sartu ta laster [...] utzi zituen irurez beste bere Apostoluak; eta irurei, irurekin zerbait geixeago barrendurik arkitu zenean, erran izandu zien. Mb OtGai II 264. Jentilen erri edo zokoetaraño Ejerzizio santuen, edo Ignazioren argi edo sugarrak allegatu ta barrendu dirala. Cb Eg I 7. Naitasun fiña guztizko zoro / barrenduba zan biyotz nerera. Iraola Kontu 145. [Euzko-Ikaskuntzaren] egikixunetatik geure erri maite onen errai ta zustraietara [...] barrenduko dan eznia. ForuAB 159. Lurbira osoa betetzen dun eta izakietan barrendurik dagon itzala aditzera emateko. Gazt MusIx 166. Bigarrenean, ostera, barne-barneraiño doa; gogo utsaren zokoraiño barrendu. Onaind ( in Gazt MusIx 149 ). Iratxoak ere, gau ixilean lapur-antzera barrentzen diren aurpegi nahigabetuak, ez zebilzkion urruti. MEIG IX 98.
azpiadiera-2.1
"Engolfarse, itsas-barrendu, itsas-barrutu " Lar.
sense-3
3. (Lar, (G, AN), H), barrentu (Lh).
Profundizar, hacer más profundo. "Profundar" Lar, . " Barnatzea, barrentzea, barrutzea, approfondir, creuser. Zilho bat, putzu bat barnatzea, barrutzea, barrenatzea [sic], rendre profond un trou, un puits" H. v. 1 barrenatu.
sense-4
4. (Hb, H).
Comprender, captar el sentido. " Gauza bat sustraietarik iakitea, ta dan bezala barrentzea, savoir une chose par la racine, l'approfondir (la découvrir) telle qu'elle est (Cb Eg)" H. "(G, Añ), profundizar, penetrar, comprender" A (tal vez de "profundar" de Añibarro).
Lurrean beñere ezin ondo barrendu ta aditu oi dan egia andi au. Cb Egan I 250s. Berari [Jainkoari], milla esker, zeren Aita Larramendiri berezkirozko bear ziran argi andiak eman ziozkan, Gramatikak dituen bazter guziak ondo barrendu, eta bere Arte preziosoan Euskaldunai agertzeko. Cb EBO 30. Bada ondo aditu edo barrendu ezkero, Jaungoikoari eskatzea libra gaitzala gaitzetik, da eskatzea gorde gaitzala tentazioetatik. Gco I 447s. Jakintza-gai au ain garrantzi andikoa ixan arren, eztago ondiño bear dan beste barrenduta. ForuAB 157. Orretarako biderik onena asabak eta euren gauzak biotzean ondo barrendu ta eurakin gogo ta biotzez bat-egitea da. Eguzk LEItz 128. Baiña Andra Mirenen sen zorrotz-argia! / Ikusi orduko barrendu guzia... Loram Y 1933, 252. Neri behintzat, egia aitortu behar badut, gaitzago zait sarritan oraingo idazki franko barrentzea hamaboskarren mendeko kanta zaharrak baino. MIH 334. Gongora irakurtzea bezalaxe zen hasieran, hieroglifiko edo hitz nahastuei antzematen ari denaren jolasa. Hobeto barrentzen dut orain. Ib. 149. Oraingo artea ulertzen ez duenak ez du ulertzeko askatasunik; axalean gelditzen da, ez da nor ikusten dituen gauzarik gehienak barrentzeko. MEIG I 109. Letraz letra irakurri ondoan ere, geldi daitezke, geldituko dira, hizkuntzaren aldetik barrenduko ez ditugunak. MEIG V 89.
sense-5
5. (Hb, Dv).
Traspasar; penetrar (una cosa). "Percer, approfondir" Dv.
Orma lodi burdinik gogorrenak barrenduko ezin duena. Mb (ap. Dv). Gure izaera osoa biltzen eta barrentzen duen hizkuntza, barrengo mintzabeharrari hitz-iturri luzea ematen diona. MIH 22.
sense-6
6. Profundizar (en un tema), estudiar a fondo.
Besarkatzen, eskutantzen [sic] eta begiztatzen dituzten bazterrak barrenduz, suma-ala sumatuz, berezko ioera ori zeatz eta meatz azaldu zuten sasi-iakintsuek. Zait Plat 125. Ezkontza ere laiko biurtu nai dute, alegia. Baiña barrendu dezagun urbillagotik eta berariaz puntu au. Vill Jaink 158. Ez, egin behar dugulako egiten duguna ez da deus erraztea eta eskurakoitzea; barrentzea eta sakontzea da, nahiz eta hola erraz ziruditenak zaildu eta zuzen ziruditenak bihurritu. MEIG VI 128.
azpiadiera-6.1
Oyarzabal jaunaren esanak betetzeko asmoak, goiz artan barrendu ziran.Zubill 94.
azpisarrera-1
BARRENDU-EZIN. a) "Incomprensible" Bera y BeraLzM.
b) "Impenetrable" BeraLzM.
azpisarrera-2
BARRENDU-EZINEKO.
Adoremenak, barrua barrendu eziñekoa duten odietatik dabillen lobel ezkutudun bat bezela dira. "Impermeable" . Zink EE 1920, 83.
azpisarrera-3
EZIN BARRENDUZKO. a) "Insondable" Dv.
Ene solasak atheratuko diotzat Jainkoari, zeinak egiten baitu gauza handi, ezin barrenduzko, harrigarri eta nonbre-gabekoak. Dv Iob 5, 8s (Ol adikaitz, BiblE ulermena gainditzen duten).
b) "Impénétrable, qu'on ne peut approfondir" Dv.
barrendu
<< banaka 0 / 0 bekoki >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper