OEH - Bilaketa

810 emaitza zabaldu bilaketarentzat

Sarrera buruan (15)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
kalte.
tradizioa
Tr. Hallamos galte (alternando con la más frecuente kalte ) en una divisa heráldica vizcaína y en Lazarraga, Voltoire, y Lizarraga de Elcano; hay un ej. de kalta en RS, en el compuesto vbal. kalta artu (por lo demás siempre se encuentra kalte ). En DFrec hay 171 ejs. de kalte .
etimologikoa
Etim. Quizá de *galdu-te .
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN; Volt 70, SP, Urt I 62, Ht VocGr 407, Lar, , Izt, Lecl, VocBN , Dv, H), galte (R; Lcc) Ref.: A (galte, kalte); Iz ArOñ; Elexp Berg .
Perjuicio, daño. "Pérdida" Lcc. "Perte, dommage" SP. "Malheur" VocBN . " Kaltea gordea da (BN-mix), inesperadamente llega la desgracia" A. Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos, salvo en suletino.
Ihes egin peril eta kalte huni. Act 27, 21 (He kalte, TB galze ). Oi eta bardin onela bada, / andia jatort kaltea. Lazarraga A24, 1195v. Konsolatan naiz da / konsola zaitez [...] / galterik asko jatort <-orc> / neure bearrez. Ib. B8, 1171v. Neskea ta eskea, nekea ta kaltea. RS 274. Zure ethortzeak erremediatu zituen kalte hek guztiak. Mat 277. O, Adamen hazi kalte / handian eroria. EZ Noel 29. Guarda nazazu / kalte eta laidotarik. EZ Eliç 219. Inkuntru gaitzaren kaltetarik begiratu nauzunagatik. Harb 285. Kalte guztien gaiñeko kaltea. Ax 44 (V 28). Urean ito edo suan erra, da kalte bera. O Pr 460. Kalte espirituala ahantzten zaiku. SP Imit III 44, 2 (Ip arimaren galtziak, Ol gogo-kaltea ). Nork pensa dezake kalte bat / hau den baño handiago? 182. Pekatuaren kalteak. Cb Eg II 12. Gainerako kalte, atsekabe guziak besarkatuko ditut. Brtc 105. Besteen kalte, irrisku ta gaitzetatik ikasi bear degula. VMg 77. Irten zuan leoiak kalte gabe, ta esaten dio: [...]. Ib. 22. Irabaztekó kalteetán ére, nauzu árte onbát? LE Ong 74r. Gorde zituan suaren kalte guzietatik. AA I 410. Beartuta zaude egindako kalteak desegitera. AA II 176. Beste onako kalte andiko ta probetxu bagako pensamentubak. fB Ic III 369. Naiago zeban jabeak kalteak pagatzea. Izt C 194. Eta ankas bizirik balu dainaturen, / bere arimaz luke kalte pagaturen. Hb Esk 206. Gordeko jatzubela [...] zeuben libertade edo aukerak, beste Españako lege edo zuzenbideen kalte bagarik. " Sin menoscabo" . (1856) BBatzarN 175. Mihi tzarra da denen / zikhintzailea / eta kaltea. Zby RIEV 1909, 106. Lagun, kalte aundiyak / ditu erariyak. JanEd II 134. Suak egiñiko kaltea. Erkiag Arran 176. Berandu dek, berandu! / Ire okerren kalte aundiak / orain damuz garbitzeko. NEtx LBB 377. Gerrateko kalteak. (In MEIG VI 39 ). Gainerako Euskal herriari ez zion deus eskaini, kaltea baizik. MEIG VI 76.
azpiadiera-1.1
(Con verbos como ekarri, hartu, etorri, sortu...; cf. infra KALTE HARTU, KALTE EKARRI, etc., compuestos verbales). " Hara joaiteak kaltea ekarriko dako (BN-arb)" Gte Erd 190.
Eztakión gure gaitz erraiteaz bere onetan ez bere famán kalterik ethor. Ins D, 7v. Ze kalte ekhartzen deraukute bekatu benialek? Mat 166. Hartarakotz bada hartu dugun kalte handiaz, / Pazienzia iguzu arren zeure graziaz. EZ Man II 136. Gerotik gerora egitekoen luzatzeak zenbat kalte dakharkeien. Ax 10 (V 5). Bizio higuiñ huntarik sortzen diren kalte eta gaitz guziak. He Gudu 146. Jangoikoaren serbitzuko naginzatik datoz anitz kalte. Mb IArg I 79. Iñori kalte egiten dionak erakarriko duela kaltea bere burura. VMg 45. Ondorengo txarrik edo kalte andirik ezpadakar pekatu benial izan oi da. Gco II 58. Baziñakie nolako kalteak datozen aurrak eskolara ez bidaltzetik! AA I 438. Edanean igarotzeko makurtasunetik jaiotzen diran ondoren gaisto ta kalte andiak. AA III 366. Zerren Angeruak jasoko ebela, minik ta kalterik artzetik gordeko ebela. GGero 105. Ordikerijak dakarzan kalte eta gatxak. Astar II 128. [Gurari txarrei] darraikuezan kaltiak. fB Ic II 278. Kalte andijak etorten edo dira luikaretatik. Ur Dial 120. Osotutia eurai [...] euki ditubezan kaltiak. (1866). BBatzarN 223. Zenbat gaitz eta kalte erakarri litzakean berak. Arr GB 138. Erlisione sainduari ahal bezenbat kalte erakharriz. Elsb Fram IX. Zenbat kalte datorren arimarentzat olango gertaldietatik! Ag Kr 175. Mesede-ustez asi zan eta / etorri zaio kaltia. Tx B I 180. Ortixek etorri dira ainbat kalte. Eguzk GizAuz 20. Gaztañaren gaitz senda-eziñak oker ta kalte aundiak zekarzkiola erriari. FLab ( in Munita 8 ). Mendiak ainbeste soiltzeak dakarzkian kalteak. Munita 19. Bioren aita ez da il baña / jazo da kalte sobria. (V-m). Balad 58. Zuretzat kalte aundiagoa letorke Piarresentzat baiño. Etxde JJ 129. Uste ez dala kalte aundiak / ekartze'itu zartzarako. Uzt LEG II 98. Ortik kaltea etorkien arrantzaleai. Etxabu Kontu 64. Diruak zer kalte ekartzen dituan. AZink 133. Etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzea. MIH 34. [Etxekoek] kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari. MEIG VIII 46.
azpiadiera-1.2
(Tema nudo, con destinativo). "Modo adv., en daño, en perjuicio. Aberastia, kalte arendako " Etxba Eib. " Euretako, neuretako, zeuretako... kalte. Peor para ti. Zigarrua erretzen bok euretako kalte " Elexp Berg.
Guk probetxurik ez ta / beretzako kalte. Arrantz 34. Orain guztiontzat kalte. Xe 273. Lan ori izandu da / zuretako kalte. Yanzi 92. Zijoala Prantzira nai bazuan arrantzan, beretzat kalte! Anab Poli 36. Ez gera konpondu, ta / geuretzako kalte. Olea 209.
sense-2
2. (Tema nudo usado como posposición, tras gen.). En perjuicio de; en contra de. v. KALTEAN, KALTEZ.
Miiak ze bez buruen kalte. "En perjuicio de la cabeza" . RS 271. Gure kalte asmatu duten kiskilkeri berri baten jabe egin naiz. Etxde AlosT 73. Usoa ta bere kalte zebiltzalakoan. Ib. 91. Emakumeak jokatu nai ez / bere buruaren kalte. Olea 107. Orrela jarraitzea / ez da gure kalte. AZink 178. Ixilaldixe zanien tiroak urteten eben gure partetik. Barriro asten ziran, eta geure kalte dana. Gerrika 75.
azpiadiera-2.1
(Tras tema nudo).
Bizkai-kalte biar-egitteko bere arerijuak eta seme gaiztuak emon yeustek diruba. AG 457.
sense-3
3. (Como segundo miembro de compuestos, con valor adj.). " Osasun-kalte, antihigiénico" Bera. " Lege-kalte, antilegal. Kistar-kalte, anticristiano" BeraLzM. "Insalubre, osasun-kalte " T-L. Cf., con valor sust. , etxekalte, forukalte.
Osasun-kalte diran lurrak zuaitzak ontzen ditu. Munita 138.
azpisarrera-1
ETXEKALTE, ETXEKO KALTE. v. etxekalte, etxeko.
azpisarrera-2
KALTEAK HARTU. Resultar perjudicado, sufrir daño. v. KALTE HARTU.
Hala dela, Iainko ona, / Askotan dut frogatu, / Ustekabean kalteak / Noiz ere bainau hartu. EZ Eliç 321. Hanbat zuri itzulzeko / Eskerra handiago / Zenbat baitugu kalteak / Hartzeko perillago. Ib. 25.
azpisarrerakoSense-2.1
Eta ezazula egin are handiagoak, kalteak, / Iauna, har gaitzan, ezen ez lehengoak. EZ Man II 140.
azpisarrera-3
KALTEAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) (Precedido de gen.). En perjuicio de. "Bere kaltean" Izt 91r. v. KALTETAN. Tr. Documentado en autores meridionales; hay tbn. ejs. en Etcheberri de Ziburu, en el bersolari Mattin y en algún refrán.
Gomiz Gonsalutx bertan zan, / beragaz Presebalen kaltean / Joanikok eta beste askok / eudela parte bertan. Mondr 34ss. Sar dina geben lekuan bere kaltean. RS 209. Neskeak iru itz egunean ta biak bere kaltean. Ib. 374. Gertha eztakidan neure / arimaren kaltean. EZ Eliç 69. Oien kaltean zuk ondo bizitzen ta ondo illtzen ikasi ezazu. Cb Eg III 237. Gure kaltean diran bekatu benial barkagarri ta uts ariñak. Ub 162. Onelakoak ziran Ebanjelioak aitatzen duen maiordomoak artu zituan medioak bere nagusiaren kaltean. Gco II 84. Guzurrian artuten badau bere kaltian izango dabelako. JJMg BasEsc 57. Zetakoira indar-putzak lurrean / izango baira norberen kaltean? Zav Fab RIEV 1907, 543. Alferrik eta gure kaltean nekatuko gera. NecCart 5. Gorrotua ta deungetasunak, / osasunaren kaltean. Echta Jos 368. Desafiyuak izaten dira / projimuaren kaltian. Tx B I 101. Ori neure sakelaren kaltean da. Erkiag BatB 131. Aztu eziñikan nabil, / oi nere kaltean! NEtx LBB 354. Etsairik asko oraiñ-aldian / badabiltz gure kaltean. Olea 180. Herriko bozak izan gintuen / zorionaren kaltean. Mattin 65. Gorputzaren kaltean izan oi dira. Uzt Sas 22. Katallinek hiru hitzaldi egunean, biga bere kaltean. EZBB II 34. Bere buruaren kaltean dala jakiñik. BBarand 8. Kenka txar horretan, gainera, irakurlearen kaltean jokatu ohi dugu gehienetan. MEIG III 100. Euskararen onean, ez kaltean, izango den moduan erabil dezan hizkuntza. MEIG VII 77.
v. tbn. VMg 54. AA III 499. Añ EL2 150. Itz Azald 105. Ag G 167. KIkV 91. Or Eus 170. Eguzk GizAuz 166. Etxde JJ 211. AZink 155. Ostolaiz 99. Kaltian: fB Ic II 188. CatLlo 74. Xe 366. Ud 79. AzpPr 75. Sor Bar 54. MAtx Gazt 64. Etxba Ibilt 480.
azpiadiera-1.1
(Precedido de -ko ).
Zere animako kaltean. Mg CC 170. Etxeko kaltian dan ezkontzaren bat. Mg PAb 108. Zelan uts egiten dabeen onetara lagunduten deutseenak bere arimako kaltian! JJMg BasEsc 279.
v. tbn. CatBus 32
azpiadiera-1.2
(Precedido de -rako ).
Zurekin aserretzen banaiz etxerako kaltean izango bait-da. Berron Kijote 228.
azpiadiera-1.3
(Precedido de destinativo).
Apustu ori izango zala / bilbaotarrentzat kaltian. EusJok II 89. Etortzen bazerade zeretzat kaltian. Xe 86. Zuen disputa / ori biyontzat kaltian. PE 56. Beste batekiñ aldegiñ ziran, / anbat beretzat kaltian. Tx B II 132. Beti idor bada ere / ororentzat da kaltean. Mattin ( in Xa EzinB 114 ). Gerra zar ori etorriko zan / guztiontzako kaltean. FEtxeb 49.
v. tbn. MMant 79. Kaltian: JanEd I 37. Ud 101.
azpiadiera-1.3.1
Mundu onetako arrokeriya / animentzako kaltian. Xe 317. Batzuentzako mesedean da / bestientzako kaltean. EusJok 59.
azpiadiera-1.4
(No precedido de compl.). (Ser, etc.) perjudicial.
Nere izena zuk jakitea / etzendukela kaltean. (In Alkain 98 ). Beorrak ume bat urtean; sarriago kaltean. EZBB I 66. Esanez: "Etzan izan kaltean / gure asarre-aldia". Ostolaiz 51.
azpisarrerakoSense-3.2
b) A interés. "Dar o tomar dinero a daño, kaltean artu edo eman dirua" Lar. "Usure, kaltean dirua atheratzea, emprunter à usure, intérêt. Kaltean dirua emaitea, prêter de l'argent à intérêt" H.
azpisarrera-4
KALTEAREKIN (Tras gen.). En perjuicio de. v. KALTEAN.
Sekulako bere kaltearekin ekusi zuen hau Torkuato zeritzan gizon bataiatu batek. Mb IArg I 73.
azpisarrerakoSense-4.1
( Kalte handi(a)rekin ).
Gure bizién ere peril eta kalte handirekin izanen dela. Act 27, 10. Artzekoak, zordun pobrearen kalte andiarekin, eperik eman bage, gogorkiro kobratuaz. Gco II 85. Zenbat gisatara maneatzen dan gezurra animen kalte andiarekin. AA II 216. Geienetan usatzen diran itzak, erdaratik artuak, euskara ederraren kalte andiarekin. Legaz III.
azpisarrera-5
KALTE HARTU.
azpisarrerakoSense-5.1
a) (kaltartu H). Resultar perjudicado. "Éprouver du dommage, préjudice, tort, de la perte" H. v. KALTEAK HARTU. Cf. kaltartu; cf. tbn. supra (1) ejs. del tipo kalteak hartu, etc.
Adiskide barriagaiti zarra ukatu balidi edo len edo gero kalta artu leidi. "Tomaría daño" . RS 510. Guziarekin ere kastitatearen lore freskoak bethi dainu eta kalte handik hartzen du. SP Phil 258. Ohartuago gizona, eta beldurtiago duzu jan-edan soberatik kalte har. JE Bur 91.
azpiadiera-1.1
kaltartu Lar). "Escarmentar" Lar.
Besteen buruan kaltartu edo eskarmentatu, ta nerea libratzeko. Cb Eg I 80.
azpisarrerakoSense-5.2
b) (Lar). (Part. en función de adj.). "Perjudicado" Lar.
azpiadiera-2.1
(kaltartu Lar). "Escarmentado" Lar.
Baserritar gaixo kalte artuak / egozten deutsaz ostera eskuak. Zav Fab RIEV 1909, 209.
azpisarrerakoSense-5.3
c) (Part. en función de sust.). Escarmiento.
Artu bear dira gogoan / zar jakintsuen esanak / kalte-artuz (por experiencia del daño) eman diranak / ez utzi iñoiz alboan. Mg ( in VMg 94 (Zav Fab RIEV 1909, 33 kalte-artuak emonak ) ).
azpisarrera-6
KALTE-DAMU. "Atrición" Añ. v. BELDUR-DAMU.
--Atrizioaren izenaz zer aditzen da? --Aditzen da kalte-damua. CatAN 49.
azpisarrera-7
KALTE EGIN.
azpisarrerakoSense-7.1
a) (gral.; Lar, Añ, Dv, H). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 127 y 129. Perjudicar, dañar. "Damnificar" Lar y Añ. "Egiten darotzut kalterik?" H. "Perjudicar, hacer daño. Arboladi orren keriziak kalte eitten detsa soluari" Etxba Eib. "Iñori kalterik egin gabeak ziren (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 127. "Galdetzeak ez du kalterik egiten (BN-arb)" Ib. 129. Tr. Documentado desde Leiçarraga, es de uso gral. excepto en suletino.
Haién botherea zen gizonei kalte egitea borz hilebethez. Apoc 9, 10 (He kalte egiteko, TB gaizgitea, Ip ogen egiteko ). Eztagiezuela kalterik lurrari, ez itsasoari. Ib. 7, 3. Iainkoa lagun deunari nihork ezin kalterik egin dezakeio. Volt 151. Arren zuk libra nazazu / neure etsaietarik / kalte egin nahiz hurbill / darraizkidanetarik. EZ Eliç 306. Zeure buruari egiten diozu kalte. Ax 333 (V 221). Niri kalte egin nahiz. 45. Bere ondasunetan kalte egiten zaiola. Ub 179. Ez dau onezkero kalterik egingo erriko orma barru oneetan. Mg PAb 214. Lagun urkoari bere onra eta izen onean kalte egitea. AA II 209. Ez eutsan inos bere kalterik egin. fB Ic I 102. Badira elkharri kalte egiten diotenak [belharrak] . Dv Dial 49 (It, Ur kalte egiten; Ip ogen egiten ). Amets, amets zoroa! Hik egin nauk kalte. Elzb Po 216. Bertze gaitz bat badugu are gehiago hedatzen dena eta eskuarari kalte egiten. Arb Igand 22. Arimei kalte egin zezoketen irakaspenak eta urratsak. HU Aurp 113. Job deunari kalte egin nai zionean. Inza Azalp 43. Kalte dagijanak bixarra lepuan. Otx 32 (v. tbn. Erkiag BatB 169). Nondik kalte egingo / bizi dan piztia. SMitx Aranz 151. Ez daukagu iñork iñori bide-gabe kalte egiteko eskurik. Munita 26. Iñorreri kalte egin baño lenago edozer gauza egingo luken gizona. Ugalde Iltz 18. Gehienetan eztiote inori kalterik egiten, eta bai askotan fabore haundia. Arti Tobera 278. Zuk kalte egiñak / begi txarrakin zu ikusita / estutuko ditue agiñak. And AUzta 151. Mixiolarien jokabide orrek kalte egin zigun. Vill Jaink 20. Gauza gatxa da mesede egiten / iñori kalte egin barik. BEnb NereA 113 (v. tbn. 206). Zuekin ibiltzeak / ez dit egin kalte. Uzt Noiz 59. Batek besteari kalte egingo lioke. PMuj ( in MEIG I 96 ). Geiegi janak kalte eginda. Etxabu Kontu 169. Esproina-pean zutitzen den zaldiak kalte egiten deie bere sahetseri. EZBB I 102. Bere arima osasunari kalte egioen gauzak ziñez iguingarri yakozan. Onaind STeresa 55. Etzigun gizon arek mesede besterik egin, eta ez genduan ari kalte egiteko asmorik. AZink 62.
v. tbn. SP Phil 388. He Gudu 113. Dh 235. Astar II 160. Añ MisE 149. CatLlo 46. Legaz 30. Ag AL 85. CatJauf 82. Echta Jos 76. StPierre 35. EusJok 174. KIkV 20. KIkG 57. Inza Azalp 151. Kk Ab II 25. Etcham 205. Yanzi 201. Anab Usauri 21. Ir YKBiz 305. Eguzk GizAuz 34. Etxde JJ 22. JAIraz Bizia 74. Mde HaurB 89. Or Aitork 68. Ibiñ Virgil 105. Larz Iru 36. Ardoy SFran 173. Xa Odol 270. Berron Kijote 125. MMant 144.
azpiadiera-1.1
(V-gip ap. Elexp Berg; Dv, H). Hacer daño, sentar mal. "Kaltegin, faire du mal, en parlant des choses nuisibles à la santé" Dv. "Gutxiegi ianak kalte egin dautza" H. "Atzoko atunak kalte ein zostan" Elexp Berg.
Baldin zerbait heriotarakorik edan badezate eztraue kalterik eginen. Mc 16, 18 (He, Dv, Ol, IBk kalterik; TB gaitz, IBe, BiblE gaitzik ). Osasunari kalte egiten dioten eta espiritua ere trabatzen duten iakiak. SP Phil 320. Ihintz handiak luzara kalte egiten dio gizentzekotan ez den ardiari. Dv Lab 273. Ardoak askorekin kalte egin aldu. AB AmaE 399. Jan hark kalte eginik / zela eri egon. Zby RIEV 1908, 763. Bainan kalte egiten zion kanpoko edanak. HU Zez 185. Okelarik ez jatea, kalte egin leikean edaririk ez artutea. Itz Azald 190. Maiean atsegin da Leon ikustea. Ezertxok ere eztio kalterik egiten. A Ardi 30. Neri kalte egiten diranak ez ote dio ari ere kalterik egiten. FIr 175. Elurrak kalte egin dezaioke-ta. Munita 152. Mendiko aizeak eztigu kalterik egingo. NEtx LBB 59. Orrela ez digu keak kalterik egingo. Berron Kijote 75. Nik berbena jarri diot ta kalte egin dio. Ostolaiz 130.
azpiadiera-1.1.1
Erregalorik iñork ez digu ekarri, / kalte egiñ bearko diogu poltsari. AB AmaE 406.
azpiadiera-1.2
(Con determinantes o modificadores). "Kalte bat egitea, faire, causer un dommage, un tort" H. "Arrixak kalte aundixak eittu Riojan" Elexp Berg. "Basaerrekak kalte aundia egin dute (AN-5vill)" Gte Erd 190.
Kalterik batre ezin baitaidigute haren konjitarekin baizen. Ins G, 2v. Zerren egin da / oi asko kalte andirik. Lazarraga A28, 1203r. Kaltea dagianak bizarra lepoan. (Divisa de la famila Guecho). TAV 3.3.1, 169 (170 lepoan galtea dagianak ). Prokuratzen duela aldagien kalte guzia egitera. Ber Doc 98r. Hetan ere kalte handiak egiten dituela. Ax 270 (V 181). Kalte geiago egiten dio bere buruari zuri baino. SP Imit III 36, 3 (Ch kalte, Mst, Ip damü ). Zer gaitz, zer kalte egin diezu gizonai? Lar SermAzc 49. Ez dago kristinau errijetan kalte geijago egiten dabenik. Mg CO 7. Ill eban Tiberio Gracco Errepublikiari kalte erdi bat egin eutsalako. Mg PAb 213. Eurak nire ariman egin dituezan kalte gogorrak. EL1 152. Kalte gutxiago egingo dezu esanarekin. AA III 559. Errian kaltea besterik egiten ez duana. Ib. 469. Guzurragaz lagunari egiten jakon kalte agirija. fB Ic II 176. Goseteak lenengo egunetik kalte andiak egiten zituen. Lard 542. Eta zer kalteak eztituzte egiten ogi-bihian! Dv Dial 33 (It, Ur zenbat kalte; Ip zer ogen ). Miletan kalte gutiago egiten diotela erlisioneari. HU Zez 201. Zigarruak bi kalte egiten ditu. Moc Damu 28. Zeinbat biurtu bear da? Jaubeari kalte egin izan jakon beste. Itz Azald 108. Orrelako esanak [...] jende ez-jakiñen artean kalte aundia egiten dute. Munita 71. Baina zer kalte egin zien hark sekula. Mde HaurB 78. Lanak sarri egiten / bai digu kaltia. (In Uzt Noiz 119 ). Onek kalte aundia egin lezake zintzurreko bideetan. Ostolaiz 22. Aixe gogor batek kalte ikaragarriak egin zituan baso edo mendietan. Gerrika 118. On baino kalte gehiago egingo lieke horrelakoei. PMuj ( in MEIG I 97 ). Azken boladako huelgak kalte ikaragarria egin diote Chileko ekonomiari. (In MEIG VIII 37 ).
v. tbn. ReinEusk2 148 (Aézcoa, 1600). Cap 72. ES 183. Cb EBO 11. Brtc 103. Gco II 68. VMg 67. Astar II 24. Legaz 30. Jnn SBi 155. Elsb Fram 157. CatJauf 82. Inza Azalp 43. Zub 82. Or QA 173. MAtx Gazt 77.
azpisarrerakoSense-7.2
b) (Uso sust.). Daño, perjuicio.
Zure lagunekin errekontziliatu bazare, kalte eginak erreparatu baditutzu. Brtc 168. Artu zuten asmoa biurtzeko ostuak, kalte eginak edo irabazi bide gaiztokoak. Mg CC 183. Sinistuten ete dabee parkatuten dala pekatuba biurtu baga ostuba edo kalte egina? Mg CO 73. Zuk zer deritzazu, onegiñak eta kaltegiñak gogoan artuta, sutautsa asmatzea bear zana edo bear ez-zana al da? Anab Usauri 104. Fortunatoren hamaikatxo kaltegin ahal nuen hobekien jasan nuen. Mde Pr 15.
v. tbn. fB Ic I 104. EZBB II 47.
azpisarrera-8
KALTE EGINARAZI. Hacer dañar.
Konseilu gaixtorik eman denetz bertzei kalte egin-arazteko. CatJauf 16.
azpisarrera-9
KALTE-EGINERA. Modo de perjudicar.
Besteri ez bezalako kalte-egiñera bat gogoratu zitzaion. Lard 142.
azpisarrera-10
KALTE-EKARLE. "Pernicioso" Añ.
azpisarrera-11
KALTE EKARRI. Perjudicar. Cf. supra (1) ejs. del tipo kalte handiak ekarri, etc.
Sekulan ezin demakegula hetan afekzionerik debozioneari kalte ekharri gabe. SP Phil 85 (He 87 debozioneari kalte egiñ gabe). Ez da deus egin behar legen kontra denik, / ez erakutsi ere kalte dakharkenik. Hb Esk 209. Basek ikasiak direnei kalte dakartela. JE Bur 196.
azpisarrera-12
KALTE-EMAILE. Pernicioso.
Alde guzietáik dá gaixto ta kalte-emálle úztea gizónak atzendurík ta atzerát bere Jangoiko Jauna. LE Ong 19r.
azpisarrera-13
KALTE ERAGIN. Provocar daño.
Errazu ala iakiara eta kalte eragiteko ala berzela. EZ Eliç 156. Gure artean hainbeste kalte eragin duen bikaintasun nahiarekin batean. (In MEIG VI 43 ).
azpisarrerakoSense-13.1
(Con determinantes).
Hala gorphutzetan, nola arimetan kalte gehiago eragiten duena. ES 183. Ainbeste kalte negargarri Israel-en eragin zuena ere. Lard 105.
azpisarrera-14
KALTE GABE, KALTERIK GABE, KALTE GABERIK (Precedido de gen.). Sin perjuicio de, para. "(Sin daño de) barras, iñoren kaltebage" Lar.
Badira gezurrak besteren kalterik bage esaten diranak. Mb IArg I 265. Agur jauna, agur andria esaten jakee lotsiaren kalte baga andikijai bere. Mg PAb 160. Iñoren kalte bage bada pekatu beniala berez izan oi da. Gco II 23. Egin zuan bere garbitasunaren kalte bage. AA II 50. Jaiorik bere Amaren donzellatasunaren kalte baga. JJMg BasEsc 36 (Añ EL2 244, CatLlo 21, Itz Azald 30 kalte baga; Gco I 463, Legaz 16 kalterik gabe). Aintzat artuta dagozan legen kalte bagarik, emon ezkero ezkontzako berbia. fB Ic III 359. Ezpadago beste ondo bateatuten dakianik gurasoak baño, bateatu leike onek ezeren kalte baga. CatBus 53. Ez bakarrik seme alaben kalte gabe, baita ere aien zorionari begiratuaz. Ag G 42. Langilleen osasunaren kalte barik. Eguzk GizAuz 165. Baña ez bere emaztian kalte barik. Etxba Ibilt 472.
v. tbn. Muj PAm 28.
azpisarrera-15
KALTE-GAITZ (Pl.). Perjuicio(s), daño(s).
Osasunak ezeze, askozaz kalte-gatx andiagoak eroan bear izaten ditu garbitasun edo honestidadeak. LoraS 162. Kalte-gaitzak desegiteari eta alargunak babestu ta neskak zaintzeari. "Deshacer agravios" . Berron Kijote 108.
azpisarrera-16
KALTE IZAN. Ser perjudicial, malo.
Kalte da gure bihotzeko lurrean hain afekzione banaloriazkorik eta erhorik ereitea. SP Phil 84. Ez da kalte mintza gaiten, berriz ere, aphur bat. Lg I 330. Biziyo txarrak engañatzia / animarentzat kalte da. Xe 346. Gorputza gaizki ibillitzia / animarentzat kalte da. EusJok 106. Bedorren bisita ezta / Usurbillen kalte. Ud 163. Ez litake nehorentzat kalte. HU Zez 28. Modu txarrian itzegitea / kristauarentzat kalte da. Tx B I 33. Usteltzea kalte da, ta ona ttipitu ez baleza, ez luke kalterik. Or Aitork 171.
azpisarrerakoSense-16.1
(Aux. trans.). " Arnoa kalte du, le vin lui est nuisible" Lh.
Donostian egona / ez genduen kalte. Echag 258. Ur hormatua kalte dute. Dv Lab 229. Askok kalte izan du / zure pikardia. Ud 161. Juan bear dubenak egotea kalte izaten du. Moc Damu 5. Aire bustia, hala nola baita toki uspeletan, kalte du. JE Bur 187. Argatik batek eta besteak ere beren egitteko ortan zabartzen dittuan guzia kalte dute. Inza Azalp 126. Guk ez ginikek ez kalte / Hik, Mattin, dukana maite. Ox 47. Aize-tokia bada, ez luke kalte izango eusgarritzat makilatxo bati lotzea. Munita 42. Pixkat atakatzia / harek eztu kalte. Mattin 143. Saiua akabatzia / ez genduke kalte. (In Uzt Noiz 120 ).
azpisarrerakoSense-16.2
(Aux. intrans. bipersonal).
Gure idurimena zaigu kalte emen. Or QA 152. Ez zaigu batere kalte izango [...] ikastaldi hau astiro irakurtzea eta entzutea. MEIG III 73.
azpisarrerakoSense-16.3
(Con determinantes). " Oiñtsuengo euri aundixak kaltia izan dira eraiñentzat " Etxba Eib.
Zinez izanen da kalte handia Iainkoaz beraz gabeturik iartzea. Ax 576 (V 369). Bekhatu bada edo kalte handi baliz haren konsentitzea. SP Phil 363. Gaiztoari egiten zaion mesedea, / Egillearentzat da kaltea. VMg 10.
azpisarrera-17
KALTEKO (Tras gen.). Perjudicial para. v. KALTEZKO.
Animaren kalteko etsaiak bezala andik aienatu. Cb Eg III 257. Bai-ta nola-naizko gezur guziak ere, batez ere lagun urkoaren kalteko diranak. Ub 180. Arimiaren kalteko berbarik. Mg CO 170. Osasunaren kalteko alimentubak eureen erruz emonagaz. JJMg BasEsc 26. Etxeen ondagarri eta kalteko diran geiegikoak. Lard 416. Asko mesede zuten / beste erreinuak / gu onela izanaz / geren kaltekuak. Afrika 132. Lagundu eutsen españarreri marruekotarren kalteko gudian. Bizkaitarra 1895, n. 29 (ap. NeolAG ). Zori gaiztoko politik'au da / gure kalteko eskola. MendaroTx 143.
azpisarrerakoSense-17.1
(Tras sust. en caso absoluto det.).
Aztu bai dabe, euron asabeak Bizkai au sortu ebela euren odola jarijonik españarra-kalteko gudaetan? AG 544.
azpisarrerakoSense-17.2
(No precedido de compl.).
Izan ere kalteko / dana norberetzat / gaizki dago egitea / beste norbaitentzat. Insausti 186.
azpisarrera-18
KALTEKO IZAN (Aux. trans.). Ser perjudicial (para).
Pazientziya artuko banu / anbat ez nuke kalteko. Tx B II 61. Pazientzia artutzia're / guk ez genduke kalteko. Uzt Sas 75.
azpisarrera-19
KALTE-ORDAINTZA. Indemnización.
Dagokion kalte-ordaintza zuritu. EAEg 1-11-1936, 186.
azpisarrera-20
KALTE-ORDEZKO. Indemnización.
Untzia ere, kalte-zaiñak kalte-ordeazkoa emon ezkero... Erkiag Arran 167.
azpisarrera-21
KALTEPE (Izt) (En casos locales de declinación, en sing.). "Eximirse, salir, librarse de lo perjudicial, kaltepetik urten, atera" Izt.
Aror bada otseintxuak / on ekarri bearrean / buruari, kaltepean / parau dituez buruak. Zav Fab, RIEV 1907, 97.
azpisarrerakoSense-21.1
(Con adj.).
Kaltepe anditik atera ta zerura igan nai duenak ibilli behar du egungo errege onen eran. Mb IArg I 159.
azpisarrera-22
KALTE-PENA (Lar, Añ). "Pena de daño" Lar, Añ. v. KALTEZKO PENA.
azpisarrera-23
KALTERA (Tras gen.). En perjucio de.
Eta, baldin alkar ondo artuko ezpadira, euren kaltera etorriko liteke. GGero 234. Izketa pranko ibilli dute / lagun urkuen kaltera. EusJok 124. Aita on batek ez dau egingo / ezer sendian kaltera. BEnb 186. Sekulan ere jokatu gabe / beste iñoren kaltera. Olea 39.
azpisarrerakoSense-23.1
(Tras destinativo).
Lan au egiten ni ez naiz jardun / iñorentzako kaltera. EusJok 50. Automobillen autsa ta kia / ziran bientzat kaltera. MendaroTx 361.
azpisarrera-24
KALTERAKO (Precedido de gen.). Para mi (tu, su, etc.) mal; en perjuicio de.
Guk uste arren gatxak edo gure kalterako diriala, sarri eztira onak baño. Astar II 266. Bere salbazinoiaren kalterako. Ib. 266. Adalbaldoren ezkontzea Euskalerriaren kalterako dator. Ag AL 138. Zu sui eramatia / nere kalterako. PE ( in Tx B 111 ). Ta bere kalterako balitz? ABar Goi 27. Nire kalterako ditekenean enaiz biotz-xamurbera. Etxde JJ 225. Joakin! Zure kalterako ezagutu niñuzun. NEtx Antz 98. Elburu eta eretxi ez bardiñetan diardue; alkarren kalterako, ziur asko. Erkiag BatB 184. [Malkoak] ixurtzen dira gaurko munduan / gure kalterako. Olea 198. Etxian egotia da / geure kalterako. (In Uzt Noiz 124 ). Alkarriako ta Extremadurako erregiñen kalterako izaki. "Tan en perjuicio de" . Berron Kijote 64. Batasunaren kalterako ez denean erreztasuna behar dugu bilatu. MEIG IX 53.
v. tbn. CatLlo 76. Itz Azald 56. MAtx Gazt 65. BEnb NereA 263. Etxba Ibilt 456. Gerrika 152.
azpisarrerakoSense-24.1
(Tras destinativo).
Jaten baldin badu, beuretzat kalterako izango du. Ostolaiz 78.
azpisarrerakoSense-24.2
(Sin compl.).
Gaztetan ez nuan asko edaten. Gaur errezago sartzen det, baiñan kalterako. BBarand 148. Baiñan izan ditezela [gereziak] ongi onduak. Bestela, kalterako du. Ostolaiz 47. Ez dakit onerako edo kalterako izango zituan. Insausti 221. Ez bekit esan maitasun hori kalterako izan daitekeenik. MIH 269.
azpisarrera-25
KALTERIK. Desgraciadamente, por desgracia. v. damurik.
Luzuriagan jaio zinean, / Langarikan zaoz kalterik. Lazarraga A27a, 1201r. Oi ta erre dau / Jandoneanez kalterik, / kanpaak bere / txapitelagaz arturik. Ib. A28, 1202v.
azpisarrera-26
KALTETAN.
azpisarrerakoSense-26.1
a) (B ap. A; SP, Lecl, Dv, H). (Precedido de gen.). "Ene kaltetan, à ma perte" SP. "À perte" Lecl. "Gure kaltetan eginen duzu" H. "En perjuicio de, contra" A. v. KALTEAN. Tr. Usado por autores septentrionales y navarros; en el XX tbn. hay algunos ejs. más occidentales.
Ez naiz zuen kaltetan nagi izanen. 2 Cor 12, 14 (IBk ez natzaizue nekagarri izango ). Hainitz bere kaltetan geroko begira egoiteak traditu du. Harb 134s. Baldin egiten ezpazaitza, bere kaltetan faltatzen dute. Ax 315 (V 209). Zoroa da, bere kaltetan, argi bilha dabilena gauza ilhunetan. O Pr 439. Barurak beldur zarete / diren zuen kaltetan, / ez, debotak, ezdirate, / baiñan ontasunetan. Arg DevB 128. Zer probetxu du ezen gizonak mundu guzia irabaztea ere, bere burua galtzen badu eta bere kaltetan hari bada? He Lc 9, 25. Apartatuzíre batzúk Jesus onagánik berén galtetán. LE Ong 14v (118r neure kaltetán ). Azken urhatsean ethorriko da bethiko sententzia, prestuen onetan eta gaixtaginen kaltetan. Dv LEd 272. Oro sakelaren eta osasunaren kaltetan. HU Zez 27s. Bere buruaren kaltetan ariko litzake. Ir YKBiz 162n. Geroago eta begirune gehiago irabazi behar zuen hizkera honek gizarte-maila guztietan, normandiar frantsesaren kaltetan, baina bai tokiko hizkelkien kaltetan ere. Mde Pr 252. Dan-dana Marzelaren fede garbi ta izen onaren kaltetan. Berron Kijote 158. Neure buruaren kaltetan izan dira guztiak. Gerrika 171. Ez dut erranen hunen kaltetan izan zela Betharrameko hautu hori. Larre ArtzainE 108. Edozein batasun saio zenbait euskalkiren kaltetan egingo dela. MEIG VII 171.
v. tbn. Volt 259. EZ Noel 123. Mat 253. SP Phil 353. Ch I 19, 2. Monho 136. Dh 112. Laph 119. Zby RIEV 1908, 766. Auspoa 97, 60. Or Aitork 416. Xa Odol 271.
azpiadiera-1.1
(Con adj.).
Ene galte handitan. "À mon grand dommage" . Volt 191. Bere kalte aunditan diran makurrak. Zait Plat 18.
azpiadiera-1.2
(No precedido de gen.).
Kaltetan edo ez, eta agian ez kaltetan, huna egun batez izan nuela [...] bikari nagusiaren bisita. Larre ArtzainE 291.
azpiadiera-1.3
"S'emploie pour signifier contre. Aitaren kaltetan, contre son père" H.
Hasi ziren elkharrekin aditzen Iesusen kaltetan. HeH Mt 12, 14 (Lç, He, Dv, SalabBN, IBk, BiblE kontra, Ol aurka ). Lotsagabe batekin bildu ta bizittu zan Eleiza Ama Santaren aurka edo kaltetan jeiki ezkeroz. Inza Azalp 96.
azpisarrerakoSense-26.2
b) "À usure, à intérêt, à perte" H. v. KALTEAN (b).
azpisarrera-27
KALTETAN IRTEN. Salir perdiendo.
Zazpi milla errialen saldu giñun, / ez giñan erten kaltetan. Arrantz 125.
azpisarrera-28
KALTETARAKO (Ser, etc.) perjudicial.
Neurriak artzea ez diagu kaltetarako izango. Berron Kijote 205. Beste pruitu sekatuak debekatuak iduki arren, kaltetarako baidira gaiñontzekoak. Ostolaiz 54.
azpisarrera-29
KALTEZ (Bera, BeraLzM) (Precedido de gen.). En contra de; en perjuicio de. v. aurka (3).
Jagon egik ire odola [...] Bizkaia-en aldez ta azurbaltzen kaltez erijoteko. (1895). AG 624. Iñundik direan berba txarrak esaten, Masima ta senarraren kaltez. Echta Jos 177. Bere kaltez (kontra) jeiki izandu dira bakaldunak. EEs 1913, 161. Liburutxoak eta orriak zabaldu edari galgarrien kaltez. Ayerb EEs 1916, 47. Araudi onen kaltez egindako zer-edo-zer. ForuAG 249. Edale ta zoroak / dabiltz bide batez, / Euskalerrian beintzat / amaikaren kaltez; / ardandegiak nunai / egunez ta gabez. JanEd II 112. Txantxetan bederik gezurrik esan al dezu? Ta iñoren kaltez? ArgiDL 28. Bat-egin biar genduke, / ibilli barik alkarren kaltez / bata bestiaz burruke. Enb 62. Kontrabandistaen kaltez urrutizkiña jarri nai izan zutenean. Anab Usauri 69. Erderaz ta euskaldunen itsusiz ta kaltez idazten duan eusko gazte bat. Ldi IL 50. Lotsatzen ez aiz ire odolekoen kaltez beti onela itz egiten? ABar Goi 72. Maritxuren kaltez itzegitera etorri baaiz bauake. Ib. 56. Neure buruaren kaltez, azpi-suge iduri, ari zala atzeman baitut. "Contra mi persona" . Zait Sof 75. Txoriak legez / txarrik ez egin besteren kaltez. BEnb NereA 231. Arerioen kaltez eratuten dituen ziriak. Erkiag BatB 68. Jan-edanari neurri artuaz / ez ibilli zeure kaltez. Ostolaiz 40. Ez dakit ongi gure hizkuntzaren alde ala kaltez mintzatzera ote noan orain. MEIG I 212. Aita Manuel handiaren omenez edo kaltez zertxobait itzuri zitzaidala luma liburu horretan. MEIG III 84.
v. tbn. EEs 1918, 86 y 155. Kk Ab II 42. EA OlBe 99. Eguzk GizAuz 88. Gazt MusIx 97. AZink 101. Insausti 238.
azpisarrerakoSense-29.1
Zure baño bere kaltezago diardu. Ol Imit III 36, 3 (SP kalte gehiago egiten dio bere buruari ).
azpisarrerakoSense-29.2
(Precedido de tema nudo).
Zu etsai kaltez / poz eta indarra, / gizadiaren / Ama bakarra. GMant Goi 107.
azpisarrerakoSense-29.3
(Precedido de destinativo).
Ez degu ezer esan / iñorentzat kaltez. Tx B II 163. Ardi-korotzez bete / danontzako kaltez. Ayesta 32.
azpisarrerakoSense-29.4
Iduri-egiñ oek ordia kaltez izaten dira nola bait Uribatzarrean edo Zergadurubatzarrean gora ta bera jotzen badute ordainen bat. (1919). ForuAG 279.
azpisarrera-30
KALTE-ZAIKI (Tener) asegurado.
Nunbait ere kalte-zaiki edo galordepe euki izango eban Jonek suaren arriskutik. Erkiag Arran 157.
azpisarrera-31
KALTE-ZAIN. Compañía de seguros.
Untzia ere, kalte-zaiñak kalte-ordeazkoa emon ezkero... Erkiag Arran 167.
azpisarrera-32
KALTEZKO. Perjudicial.
Zarraturik idukozu tormentari ahoa / eta aparta ezazu fortuna kaltezkoa. EZ Man II 146. Kaltezko ta mesede bagako gurari asko etorten jakuela. fB Ic II 267. Korta orren ain kaltezko ixakera ori aldatuten. ForuAB 107. Esan degu ankak luzatzeko igidura kaltezkoa dala. EEs 1919, 188. Simaurra ukulluan luzaro eukitzea kaltezkoa da oso. Oñatibia Baserria 24 (ap. DRA). Olaxe gerta ziran / ainbeste aberi / ta kaltezko peri. Insausti 93.
azpisarrerakoSense-32.1
(Precedido de gen.). Perjudicial (para); contrario (a), desfavorable (a). v. KALTEKO.
Errelijioaren kaltezko beste oben guztiak debekatzen dizkigu lenengo aginduak. KIkG 48. (KIkV 61 kaltezko) Gure animen kaltezkoetatik askatzeko eskatu bear degu negurririk jarri gabe. Inza Azalp 153. Alper etsaien gure kaltezko / zemai ta zitalkerija. Enb 173. Bere ixakerearen kaltezko beste mizkeri askorik jan ixan ezpaleu. Otx 108. Norbere buruaren kaltezko edo aurkako zer bat. Erkiag Arran 62. Noren aldekoak eta noren kaltekoak. MEIG V 90.
azpisarrera-33
KALTEZKO PENA. Pena de daño. v. KALTE-PENA.
Oni dei egiten jako kaltezko penia, zein dan andiena ta latzena. CrIc 35. Zer da kaltezko pena? Legaz 55 (Itz Azald 41 pena kaltekoa).
kalte
<< kale 0 / 0 kanpo >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper