Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

12 emaitza ugaritsu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amildu.
sense-1
(V-ger-gip, G, AN, L, BN; Lar, Lar in Aq 1464, Añ (G, AN), Dv, H), anbildu (S; SP, Lar, Dv, H), anbeldu (B). Ref.: A (amildu , anbildu , anbel); Iz ArOñ (amílddu), To .
Despeñar(se), precipitar(se) (sentidos prop. y fig.; empleado tanto con complemento inesivo como con alativo). "Précipiter, culbuter, en roulant" SP. "Despeñar", "rodar, cayendo y dando vueltas" Lar y Añ. "Derrumbar" Lar. "Derrocar, amildu, amilka botatu" Ib. "Tumbar, caer rodando, amildu <amul->, amilka erori, jausi, beratu" Lar in Aq 1464. "(Transitif et intrans.), rouler en tombant, précipiter" Dv. "Précipiter, se précipiter, tomber du haut en bas, roulant sur soi" H. "Derrumbarse, precipitarse, derrocar" A. "Despeñarse. Amilketan dia, se despeñan" Iz ArOñ. "Amildu da, se ha despeñado; amildu det, lo he despeñado" Iz To. v. amilperatu, amilkatu, amilarazi.
Tr. Documentado al Sur desde mediados de. s. XVIII, si bien está poco atestiguado en la literatura vizcaína, donde sólo se encuentra en autores como Uriarte, Azkue, Arrese Beitia y Otxolua (cf. infra el ej. de Mg PAb 155s). Los escasos ejs. septentrionales (Harizmendi, Duvoisin, Prop y Casenave), corresponden todos a anbildu(-tü) (con h- en un ej. de Prop; cf. tbn. anbiltze en Joannateguy), casi siempre con aux. trans. (tbn. hallamos anbildu en unos versos lesacarras del s. XX). Al Sur, el uso transitivo se documenta sobre todo en textos del s. XX. Hay amil, con aux. indicativo, en algunos ejs. de S. Mitxelena y N. Etxaniz. En FDrec hay 8 ejs. de amildu.
Beraz ez naiz izituko, / Iharrostean lurra: / Ez mendiok anbilzean / Ez piztean gerra. Hm 54. Bide limurietan irristatuko, zingiradietan ondatuko, arkaitz-erpiñetan amilduko gera. Lar SAgust 15s. Nork ordea? Autsetik arestian odeietara diranak, eta biar goitikan amildu ta, autsetarako diradenak? Lar Fueros 48. Ez al zaitu antusteak amilduko. Lar, carta a Mb 277. Amilzen dira zenbait [ardi] eta ustelzen azpiko lezean edo errekan. Mb IArg I 311. Orien bidez dabiltzanetatik anitz azkenean an [suleze izugarrian] amiltzen dirala. Mb IArg II 13. Bere zearrez jaitsiz ta malkortuz edo amilduz zebillen. Mb OtGai II 359. --Eseri zaite, amildu gabe. --Zer esan dozube? Zer da eseri zaite amildu gabe? --[...] Esan gura deutsube, jarri zaitiala jausi baga, labandu edo larrapastadaren bat emonda. Mg PAb 155s. Neke oetan amildu oi dira, Jaunaren dei eta borondateari begiratu gabe. AA I 595. Amilduaz dijoa bekatuaren mallatik mallara. AA III 567. Kristaua, jan-edanera itsutu ezkero bat, erraz amiltzen dala ordikerian, itzegite loietan. Ib. 605. Ekusi zituala animak infernura amiltzen. Ib. 283. Zer [izango da], mendiaren erpiñetik amiltzen asi dan arriarekin gertatzen dana baizik? Ib. 451. Begiratu batean idurin badute ere aldats oek, amiltzeko zorian daudela zinzilika erori naiean. Izt C 25. Iturri ugaritsu oen bidez egiñeratzen dira bertako mugapean erreka pizkor anitz, zeintzuk amiltzen diran Urolako ibaira. Ib. 82s. Zardai andiakin erasotzen diote [gaztañadiari] goien bean dinbi danba portizki [...] amiltzen diozkatela urdurikerian lurrera morkots mardul ale gizenez ondo beteak. Ib. 151. Mendietatik amiltzen diraden urakin loditu eta pizkortzen dabelarik bere joaira [Bidasoak]. Ib. 120. Salbau gura zenduke ta zabiltz beti estropezuko lekuetan erraz jausi ta amildu ziñaitekezen lekuen inguru ta ur urrian. Ur MarIl 91. Moisesek eskua itsasora luzatu eta urezko mendi goien eta bean gelditu ziranak amildu eta Ijito guziak ondatu eta ito ziran. Lard 74. Aberatsa ere il zan; eta infernura amildu zan. Ib. 419. Aingeru gaixtoak bezala, zerutik ifernura anbiltzen gaitu. Dv LEd 108s (Cb Eg II 57 botatzen). Bada, hara [infernura] nere burua, hanbat aldiz anbildu izan dut. Ib. 255 (Cb Eg II 143 bota det). Eta harri handi bat anbildu zuen hobiaren ahora, eta goan zen. Dv Mt 27, 60 (y no "S, Mt" [= Ip] como dice A; Lç itzulirik, He irauli, SalabBN inguruka ezarri, Ip ützülikatü;
v. tbn. Dv Lab 335). Irristatu ta amildu zan, an bertan ez atzera eta ez aurrera geratzen zala. Aran SIgn 88. Tentazio gogor batek edo ustegabeko beste perillen batek gutxien uste degunean amill gaitzake. Arr May 36. Bere edertasun eta donario paregabeen bidez anima asko infernura amiltzen zituen, Florenziako neskatxa gazte batek. Ib. 178. Desleialkeri eta erejiako pekatura amildu nai zukean Ib. 155. Bigaramon goizean Jose Mari gaixoa arkaitz batean beera amildua, eta an guzia purrukatua [...] topatu zuten. Arr EE 1882a, 99. Eskall-burutik amildu eta / goitikan beraño zuzen. Xe 269. [Beiak] amildu egin zaizku / arkaitzetik bera. Ud 101. Amilduta osin-zulo / batera sartu zian, / luzaro egon gabe / laiste irten zian. Ib. 102. [Franziskoren semien biotzak] amildu ez ditezen arrisku betiko galerako onetan. Bv AsL 210. Troketan barriz odol erreken artean datoz, / Armak, kaskoak, gerrako tresnak amilduten. AB AmaE 450. Euskaldunak mendiak beera amiltzen dituzten arkaitzen ots izugarriak. F.I. Arrue EE 1887a, 199. Gizonak obe luke / ez jaio mundura, / arduak galdutzekoz / bere ezaguera; / noiz-nai amilduta / erreka-zulora, / igual sartuko da / sukaldeko sura. JanEd I 38. Iaurti ta amildu eizu [sorgiña] guztion artean ortik beera. A BeinB 79. Espantitzeko da nola errekak behera ez ginen hanbildu. Prop 1897, 246. [Errekak mendietatik bera] ekaiz egunetan amiltzen diran gisara. Ag Serm 409.
(s. XX). Gizon bat arkaitzik arkaitz, bilinbalaunka, amiltzen ikusi zuten. A Ardi 131. Lau gizonen artean mukurru (bulto) andi bat mendian beera amildu zuten. Ib. 130s. [Sozialismoak] agintariak lurreratu nai ditu, bakaulkiak, erreinuak, amildu. Urreta EEs 1918, 157. Zeruko Aingeru ta Santuak infernura amilduko balira, aundia izango litzake kaltea. ArgiDL 30. Betbetan itsasaldi batek ixurkiaren ondarreraño amiltzen gaitu. Or Mi 130. Arri-nabarrezko Yauretxeen itzalpera amiltzen da erri oldartua. Ib. 132. Ta xulogune estuan txorialdi yostalaria naierara eziñ egon da egaldika ta aztalka asi zen, eta irrixtaka amiltzen itzul-irauli kilikagarrietan. Ib. 23. Oin-muturrez arri biribillek amiltzen zituten. Ib. 54. Ene! atzematen bai aun berekin amilduko aun zurrunbilloan. Ib. 104. Asi ziran zabu-zabuka, ta bata emen jausi, bestia an erori ta urrengua arago amilddu. Otx 156. Gorengo jezarten dana, bera jausteko be urrien dago, ta batta amiltzeko be. Ib. 14. Irurogei ta amasei urte, / garaia da umiltzeko, / bultza bearrik ez nadukake / goitik bera amiltzeko. Tx B II 267 (268 maldan bera amiltzeko). Baña, amets-goi urdiñetik be arre-zakarrera amildu bearrik gera, onuzkero. Ldi IL 72. Jaungoikoak, inpernura amilduaz zigorkatzen ditu gaiztoak. KIkG 11 (KIkV 16 inpernura jaurtiaz). Urdalde osoa aldapabera itxasora amildu ta uretan ito zan. Ol Mt 8, 32 (Or, Ker, IBk, IBe amildu). Mendi tontorrera eraman zuten, andik amiltzeko. Ol Lc 4, 29 (Ir YKBiz 80 andik bera amiltzeko;egotzi, TB aurthiki, Oteiza, IBk bota, HeH amilkatu, Dv arthiki, Ker jaurti). Eta ori, nere burua osin zulora amiltzea litzake. Zentzudunak ori ezin dezake egin. Goen Y 1934, 96. Ori eztek amilduko sorotik beera (G-azp). A EY III 322 (refrán referente al perezoso). Noraño amildu ete-zitekean irristaka gazteño burugaldua? TAg Uzt 109. Aitzgañetik amiltzen dan ur-jarioa. Ib. 203. Neskatxa ederra zorigaitzean amiltzen ez ikustearren. Ib. 169. Gintzak amiltzeko arriskuz inguraturik izaki. "Derrumbamiento de la industria". EAEg 27-11-1936, 399. Oraingo zenbait sasi-jakintsu, / gaizto guzien antzera / itxu daude-ta sarri litezke / amildu negar-lezera. EA OlBe 23. Naiago nuke, naiago, / nere burua bertan amildu / zure mende lotu baño. SMitx Aranz 20. Oraingo ontan erreta amil zan / eliz-komentu guzia... Ib. 102. Zori txarra aren gain amildu da-ta. Zait Sof 64. Aspalditik Labdakidarren lor zarrak ildakoen lorren gañera amiltzen dirala ba-dakusat. Ib. 178. Lurra bear bezela zuaitzez jantzia balego, ez lirake ikusten diran ainbeste lubizi ikusiko. Or billatzen ditugu nun-nai bideak itxita, soroak ondatuta eta iñoiz baita etxeak amilduta ere. Munita 130. [Jainkoak] ez zaitu maldan bera amilduko. JAIraz Bizia 57. Leizean amil-bildur [nindagon]. Or Aitork 131. [Eskaileretako] beheko lehen mailaraino amildurik, hantxe lepo-hezurra hautsi eta puskatu zuen. Mde Pr 184. Amiltzean harria ez da gorolditzen; / gizon ibilkariak zer ez du ikasten. "Hitz zuhurren kantuak" (ap. DRA). Ardi batek anka-ezurra autsi zun bart amilduta. Etxde JJ 12. Baiñan, seme bat okerka ta saieska dabillenean, ez ote obe gurasoen babesean eta kerizpean iraun-eraztea, iñori lotsik zor ez dion urrutietan ziaro amiltzen uztea baiño? Ib. 100. Ezta gauza erreza beroni barkatzea, / osin ilun batean hamildu [sic] baikaitu. Arti MaldanB 210 (Ipuin 29 amildu). Eztu il nai, eztu ezerezean amildu nai. Vill Jaink 112. Oiek ere bi ordutan katiatuta egon ondoren, zoro-gisa amiltzen dira jolas-lekura. Ib. 140. Kamioi batean Madrid aldera zijoala, kamioia amildu eta iztarra ausi zuala. Salav 73. Zenbaitan maldan anbildu eta / pusken erdiyak galduak. Auspoa 77-78, 296. Bere burua amiltzea erabakitzen du maitearen azken opaz. Ibiñ Virgil 54. Nere egazkiña, / egak ausita, / gogo-leizean zait amil. NEtx LBB 245. Zotz-arten baten amildu, / gorputza dana odoldu, / gizonak ola penatutzeko / arrazoirik al du? Uzt Sas 70. Zutik ibiltzen ikasitzen da / mundu ontan amilduaz. Ib. 63. Ur-soiñu aundi bat nabaritu zutenean, burkaill-gaiñetik beera amilduko balitz bezelakoa. Berron Kijote 215. Bost girade behera han / anbiltürik izan basan, / Lau gütarik orobatkoz / ehortzirik elhür pian. Casve SGrazi 116. Txoritokietako muturretik amil zak errota-arri bat Astigarraga aldera. Ataño TxanKan 239. Badago zelai ederrik. Emen ez dago malkarrean amildu bildurrik. TxGarm BordaB 145. Baditugu, gainera, gazteak berrogei urteen gaindegitik behera amiltzen hasiak direnak. MIH 374. Desarroizko bideetan barrena amilduko zela. Ib. 377. Ez da harritzeko beraz Ulyssek Poseidonen estatua itsasora amiltzea film honetan. Ib. 324. Nola ez ba, erdararen hosinean amiltzen ere da. Ib. 345. Eta esan daiteke gehiegikerietan amildu gabe, Donostia izan zela [...] eragile nagusi. MEIG IV 128. [Liburu honek] ez zaitu pekatu malda limurietan behera amilduko. MEIG III 43.
(Part. en función de adj.). "Rodado", "derrocado" Lar.
Aizeak eragiñak, itsasorantza bultzatzen zituen bere ugiñ arreak, itoka, beitalde amildua bezala. Or Mi 83. Ugiñen gandorreraiño igo ondoren, [ontzia] ur-zokondora oldartzen zan batbatean, oinpeko salairua zartatu zaion abere amildua bezelaxe. TAg Uzt 135s.
(amilddu G-azp ap. EI 267 y 274; Mg Nom). Caer. "Amildu (G), jausi (V), caer" Mg Nom.
Jokalariek txandaka makhil zorrotz bana jaurtitzen zuten puntaz behera indar guztiaz, ahalik sakonen sartu, ta bide batez beste makhilttoren bat kirtenan jo eta erorarazteko. Makhil bat amildu ezkero, bereaz jo ta urrunera botaten zuan. Osk Kurl 74. Bere zama ta guzti / seko amildu zan [beorra]. Zendoia 24.
(Trans.). Derribar.
Erdera emen agertzen bada / zezendurik tamaiñian, / adarrak lotuz amildu daigun / Euskera Aman oiñian. Ayesta 91.
Hundir(se) (en el agua).
Bertze eskualdetako untziak taulaz eginak dire [...] eta halako untziak errexki anbiltzen ahal dire. Prop 1904, 19. Theresa uretan hamildu zen. Olatuek haren ikusmenetik kendu zuten. Mde HaurB 101.
Precipitar(se), abalanzarse (a hacer algo, tras algo).
Etzaitezte amildu mundu onetako irabaziakgatik gauza gaiztoak egitera, zeren zuen gañera eternidade guziko kastigu izugarria eroriko dan. Arr GB 36. Bere adur gaiztoak jendearen errukitik jan bear izateraño amildu zun. Etxde JJ 238. Bere nai osoarekin amiltzen da on orren ondoren, indar guziarekin eltzen dio. Vill Jaink 113. Piztiak eztaki bere buruari esaten: "Ederra zegok ori!", itsu itsuan zerbaiten gaiñean amiltzen bada ere. Ib. 147.
azpisarrera-1
AMILDU ERAGIN. Hacer caer, precipitar. v. amilarazi.
Ogasunetan amildu eragin eta neskatxaren matrail leunetan atustan kokatzen aizen maitasun ori! Zait Sof 183.
azpisarrera-2
AMIL-MUGA. Borde de un precipicio. v. amilburu.
Amil-mugan, bekaitz zimelak artu du; / amorruz damakio odei-sail bati su, / ta, aren argiz gaua galazi-ustean / murgil yo du buruz sarkalde-leizean. Ldi UO 21.
amildu
<< amaiera 0 / 0 arintxo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper