Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

119 emaitza udare bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
salatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma con aspiración (-lh- ) es mayoritaria en la tradición septentrional. En DFrec hay 220 ejs., 6 de ellos septentrionales.
sense-1
1. (V-gip ap. Elexp Berg ; Urt I 234, Dv, H; -lh- SP, Sb-Urq, VocS 132, Dv, H).
Revelar, contar, descubrir, desvelar, confiar (un secreto, una idea, intención, noticia...); hacer (una confidencia). " Mandatu baten salhatzea, faire un message" SP. "Rapporter, déceler" Dv. " Hori egiten baduk, amari salhatuko zioat, si tu fais cela, je le dirai à ta mère" H. " Xori batek salatu daut, un oiseau m'a révélé" Lf Gram 263. "Denunciar; pero sobre todo contar alguien a otra persona lo que no conviene saberse. [...] Gauza bat jakitteik komeni eztana: Arek salatu zotsan ari " Elexp Berg. . El ambiguo "déceler" de SP y VocS podría incluirse tbn. en la 2. ª acepción.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde la primera mitad del s. XVII. Al Sur lo emplean Lizarraga de Elcano, Lardizabal, Echeita, Orixe e Iraizoz.

Sauli non zen salhatu zioten, zeakitelarik hill nahi zuela. EZ Eliç 205. Nihoren sekeretuak [...] salhatzea da mortal. Harb 177. Salhatu sekeretu baliosa. Harb (ed. 1690) ap. H. Adiskidearen sekeretuak biluzten, agertzen eta salhatzen dituenak [...]. Ax 538 (V 346). Herodesen gaiski egin nahiak nola jakin zütien? --Aingürü batek hurak salhatü zeritzon Josef saintiari amets batetan. Bp II 32. Etzion nihori salhatu [...] zer erran zion profetak. Lg I 266. Ez darotazue bada erran nahi nor den traidore hura ene berriak salatzen diotzana Israelgo erregeri. Ib. 374. Bada Israelen profeta bat salatzen diotzana Israelgo erregeri zuk zure kabinetean erraten ditutzun hitz guziak. Ib. 374. [Ametsak] gaiza helgeiak dütiela salhatzen [dio] . Egiat 271. Sekretóak ez salátu, / ez in juizio gaixtorík. LE Kop 206. Nagusiari joan zitzaiozkan zer gertatzen zan salatzera. Lard 411. [Siriako Erregearen] asmo gaizto guziak [...] salatzen ziozkan. Ib. 242. Hitz hoik guzien arabera, Mesiaz Yainkoa da. Noren baithan gerthatu dire? Behar da yakin salhatzekotz. Hb Egia 48. Etxenko berriak kanpuan oro salhatzen dereitzü. ChantP 350. Aita ministroak gauza zen bezala salhatu zion Aita Iñaziori. Laph 236. Hitzeman zion ez zuela nihorri haren izenik salhatuko. Ib. 106. Zer egin gogo duzun ez dautazu salatzen. Ib. 24. Ene laguner ez othoi salha, nola nabilan trumilka. Canc. pop. (ap. H). Zuk orori salatuko diozute ene balentria. HU Zez 56.
( s. XX.) Buru-austen nor izan ete zan amari ain arin salatu eutsana Josetxogaz egon zala. Echta Jos 239 (v. tbn. más ejs. en la misma pág.). Mihi gaixtoek salhatu baitadate [...]. JE Bur 145. Jainkoa da bakarrik geroaren berri dakien hura, eta Jainko horrek badakike segur, zertako ez daukun biharko berri horietarik salatu. Barb Sup 76. Etxeko biziaz deus handirik ez daukunaz geroz salhatu Oxaldek, gauden gu ere ixilik. Ox 207. Badut hainitz nahigabe, / salhatzeko naiz herabe. Ib. 45. Tolosan zeuden gobernu-mutillei salatu egin zioten pulpitutik gobernuaren kontra ari zala [Santa Kruz] . Or SCruz 25. Eta oro ikusirik beraz, oro salatu ziozkan Erregeri. Barb Leg 69. Segereturik ez sala. Etcham 139. Ago <e-> trankil, eztiat salatuko hire izena. Zub 63. Agindu zien ikusi zutena iñori ez salatzeko. Ir YKBiz 243. Beldur [nago] bihotza zapart eginik ez naizen, / penak salatu gabe, hemen flakatuko. Iratz 85. Ez zazuela nehori sala gaurko ixtoriorik. Lf Murtuts 24. Ezpeletar batek salatu daut hori beharri xilorat. Ib. 1. Salatu dit txakurrek nazka ematen diotela. Mde Pr 101. Bere segeretua salatzen dio. Ib. 174. Etxe batean, ez dugu salatuko zointan [...]. Zerb Azk 96. Eta nik ere jakin nahi nuke, zure ahotik [...] zer egin goragoko gradorat igaiteko. --Oi, Jesus, ez da holakorik salatzen! JEtchep 88. Errusitarren eta ipar-amerikarren tresnek salatu dute lurrak udare baten irudia duela. Zait Plat 58. Eta, hire familian bahakie nola hizan? --Nekez! Eta hik othoi ez zakela deus sala! Larz Iru 114. Hik [...] aspalditik bahakien, hori zela hobenduna, zertako ez duk phitsik salatu? Larz Senper 118. Paper batek ere ez dauku salatu hor gaindi dela edo ez dela Frantses iragan. "Ne nous révèle" . Ardoy SFran 84 (v. tbn. 53). Huntan gelditzen niz, zueri salatu gabe zoin maite zituztedan. "Sans vous dévoiler" . Ib. 294. Gogoa beti alhan, salatu zion azkenean bere Xinarat joaiteko amentsa. "Finit par confier son rêve" . Ib. 248 (v. tb. 109). Ez bazitzaion segurik Jainkoak beharri xilorat berria salatu. "À moins que Dieu ne lui eût soufflé la nouvelle à l'oreille" . Ib. 199. Nundik datortzen salatutzeko / gure ordez or dago zai [Loiola irratia] . Olea 245. Beren ustean ongi eginak / zituzten gauza guziak, / ez bazituen oro salatu / emazte mihi luziak. Mattin 38. Mutxurdinak zer salatzen dio / maizenik konfesorrari? Xa ib. 70. Baratze harek bazuen bada amodioaz zer sala, / nola pentsa nik bi gazteak han irriskuan zabiltzala? Xa Odol 321. Guk salatu ere behar ez gindukeen egia hau. Larre ArtzainE 246. Oihenartek ez digu bihotzeko izkutu hondarrik salatzen, ezagutu ere ez zituen eta. MIH 245. Honela deitu beharko dugu egilea, bere izena salatzea debekatua daukagunez gero. MEIG III 92. Izkutukorik salatu gabe, esan dezakegu [...]. Ib. 76.

v. tbn. Salhatu: CatLav 120 (V 66). Brtc 66.
azpiadiera-1.1
Buruko bilo hori / urhea bezain hori, / bana gordatzen du, eta / salhatze' ezta zori.'Mais elle la cache et il n'est pas permis de le révéler'. O Po 32.
sense-2
2. (Izt 35v; -lh- Dv, H).
Delatar, descubrir, poner de manifiesto, dejar al descubierto (a alguien o algo). "Descubrir quién era él, eneban nik salatu bera nor zan " Izt 35v. "Rapporter, déceler. Oharkabean bere burua salhatu du, il s'est découvert, trahi lui-même, sans s'en douter. [...] Zure mintzaiak salhatzen zaitu, votre manière de parler vous trahit" Dv.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en autores de todas las épocas, y al Sur en autores del s. XX.

Gogoa miak salatu. "El pensamiento la lengua descubrió" . RIs 39. Denbora luzez ordean / etzituzten iduki [haurtxoak zokholutan], . // Ezen salhatu zituzten / oihuz bere buruak. EZ Noel 76. Zeruek salhatzen dute, / Iainkoaren loria: / haren obrek deklaratzen, / bere moldalaria. Hm 43. Hire mintzoak salhatzen hau nor aizen. ES 87. Jende latz, kanpotik ageri diradianak barnetik dirade ezti ta botz gogorrak ardüra bihotz hona salhatzen. Egiat 266. Amoros batek salhatü dizü kurrunkaz bere büria. 'S'est dénoncé en ronflant' . Etch 416. Egiazki hi ere horietarik haiz; ezen hire hizkuntzak salhatzen hau. Dv Mt 26, 73 (HeH, Ip salhatu; He zure hitzkuntzatik seiñale zare, TB, SalabBN ezagutarazi). Mihiak du salatzen / bihotz barnea. Zby RIEV 1909, 106.
( s. XX.) Ezpainek erran aitzinean, begiek urrunerat salhatzen: ba, hemen nuk. JE Bur 92. Jazkera-moldeak salatzen die garbi, urrutiren batetik eldu dan basagizona. Mok 4. Hik heure burua / nola ez duk ttipitzen! / Hihaurk duk heure zentzua / funtsik fabe agertzen / eta bihotz eskasia / perrentean salatzen. Etcham 53. Mintzoak sala dezake. "Su tono la denuncia" . Or Eus 82. Mintza bearrik ez du; bera da salatu. Ib. 134. Atea ere kirrinkari dut; / harek salatuko gaitu. Ib. 27. Gure gizonen ukaldiek bere buruak gorderik non zauden salatzen. FIr 145. Naigabea ta atsekabea salatzen zun alde guztietatik aren joerak. TAg Uzt 272. Eskuartea bazun, itxuraz. Ala salatzen zun, beintzat, zegian bizitza lasaiak. Ib. 66. [Iritzi onen aldekoa da] oraingo Erkala [...], argitaldu-erazi zituan Aginduak salatzen duten lez. "Como se advierte" . EAEg3-3-1937, 1194. Aleman jatorrikoa zan beintzat bere abizenak salatzen digunez. Etxde JJ 271. Zure arpegiak nire odoletikoa etzerala salatzen du. Ib. 242. Nere abotsak edo beste zerbaitek salatuko niñuke. NEtx Antz 91. Haren irrinoak salatzen zion gizonari jadanik barkaturik zegoela. Mde HaurB 52. Irri horiek dute salatuko zonbat bozkario, zorion [...] eta fidantzia duten sorrarazi. JEtchep 117. Blasfemoena / da onen pena / salatu du bere aotik. Balad 237. [Liburuaren azken olerkiak] salatzen baitigu ederkienik zer-nolakoa dan liburu ontako olerki-tankera. Vill in Gand Elorri 13. Aur-jolasak sentimendu bat salatzen digute: panpiña-jolasaren atzetik amatasunaren sentimendua. Vill Jaink 133. Itzek bestela esanarren, egiñak salatzen dutena beti egiago. Ib. 141. Baiña zerbaitean beti salatzen da gizonaren ezin ase ori. Ib. 141. Pisuak salatzen du lur aztuna, baita lur ariña ere. Ibiñ Virgil 87. Xalbadorrek salatu du / oraiko puntuan / frango abila dela / letxero kontuan. Mattin in Xa EzinB 103. Biak [...] ezkonberri, lehen behakoak berak salatu zautan bezala. Larre ArtzainE 181. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. MIH 353. Hizkerak berak salatuko luke garbiro horien jatorria. MEIG VII 51.

v. tbn. Ir YKBiz 479.
azpiadiera-2.1
Aldian dodazan belarri luziak astotzat salatuten banabe.Otx 121.
sense-3
3. (gral.; Lar, Mg Nom 68, Añ, Izt 5r, VocBN (-lh-), H (+ -lh-), Zam Voc ). Ref.: A; Lh (salhatu); Iz ArOñ; Satr VocP; Elexp Berg.
Denunciar, delatar, descubrir (a alguien); (en algunos autores meridionales) acusar. "Delatar" , "fiscalizar" Lar y Añ. "Acusar" Lar, Añ y A. "Querellarse, kerellatu, salatu " . "Acusar, delatar" Mg Nom 68. "Accuser, imputer une faute, un crime" H. " Autoridadiak eskúa dako saláketako " Iz ArOñ. Resulta ambiguo el equivalente francés "dénoncer" que da VocBN.
tradizioa
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s XVIII. Al Norte se encuentra en Pouvreau, en autores de la segunda mitad del s. XIX y en Larzabal (Iru 84).

Berak ezin estal dezake nahi zuen nik estal nezan gauza; aitzitzik berehala salhatu nau, saldu nau eta bere burua ere salhatu eta ioan da. SP Imit III 45, 4 (Ch bere buruari eta niri hitza faltatzen daroku). Uste deu gure urliak (aditzen nazue nori nagokan, begira, ez ni salatu) badakiela dana. Lar DT CCIV (v. tbn. Cor 153). Egin bear dezu guk nai duguna; bestela salatuko zaitugu ta esanen dugu mutil batekin emen arkitu zaitugula. Mb IArg I 383. Konfesoreak salatu leike penitentea, edo Inkisiziñora akusadu? Cb CatV 83 (Oe 134 salatu lei penitentea Inkisiziñoera?). [Gezurrezko lekukotasuna] beti da bekatu, eta gaitzik egin ez duana salatzea debekatua dago. Ub 181. Ez nazazula sala, / nere aitametara, / eta are gutiago / Utsuko kondetara. Balad 180. Salatu eizala euren umiak agintarien aurrera. CrIc 67. Ni salatu nai banute, garbi nezake burua. Mg CC 259. Ez arren ni salatu, ez esan [eizariari] zein bide artu dedan. VMg 66. Ipui onek salatzen ditu lurreko asko. Ib. 73. Barkazioa iristeko salatu bearko du bere burua Obispo Jaunaren aurrean. AA II 18. Zalatu edo akusetan dabe gizon bat. Astar II 181s (I 203 zalatu). Bada testigu okerrakaz salatu eben, Yaungoikoaren kontrako berbaak esan izan bailituzan legez. EL2 218. [Yesus] guzurrez salatuten ebeenean, ixi-ixilik egoteari obe eretxi eutsan. Ib. 218. Jaurtigija izan dalako geure anaijen salatzallia, salatuten zituzana geure Jaungoikuaren aurrian egunaz ta gabaz. Ur Apoc 12, 10 (Ol, Ker, BiblE salatu; He, TB akusatu, Dv iratxiki). Demonioa aurrian [eguala] salatuten ebala Marija Gauza bi gaitik. Ur MarIl 39. Anaiak, [...] nere biziaz doha, / othoitzten zaituztet arren ez nazazuen salha. Gy 89. Yeloskuan bizi dela / nexka gazte anitz, / nik ez nitzazke sala / publiko ez balitz. Bordel 168. Elizako aintzindarier izan zare salhatua. Laph 84. Irugarren burua. Jenobeba errugabe salatua. Arr GB 14. Toledoko inkisizio edo fedazaitzan salatu zuten [Ignazio] . Aran SIgn 56. Eta gaiza segret uste düdan artian, berak eztiro ixil edüki eni gomendatü segretia eta bera eta ni salhatürik badoa. Ip Imit III 45, 4 (Mst bere büria eta ni salhatü unduan; v. tbn. Ip Hil 83). Polikarpek ere jakin zuen girixtino gazte batek salhatu zuela. Jnn SBi 157.
( s. XX.) Bear ez dan bezela artzaintza egiteagatik norbait salatzen badute. ForuAG 313. Zer da gezurretan salatzea? --[...] egin ez duan gaizkiren bat norbaiti ezartzea. KIkG 58. (KIkV 71 guzurrezko salakuntzea) Ikasi zuen ere, meatzeko burua salatua izan zela La Yeskako buruzagieri. FIr 148. Jaungoikuarren ezegixala salatu, bestelan urkamendira biar ebela ta. Kk Ab I 26. Zabalik utzi du Liburua / sorgiña sala-bearra. "Ha dejado abierto el misal que es el que va a denunciar a la bruja" . Or Eus 333. Iñor gudaritzatik aldendu naiean balebil, edonork salatu dezake. EAEg 22-3-1937, 1341. Gogor salatzen nuan Zure Eliza. Or Aitork 131. Emazteak legeari salatu bildurrez iges egin ote zun mendira? Etxde JJ 146. Guardiazibillei gure erritarrak salatzen! Ugalde Iltz 69. Iru sailetan salatu zuten Sokrate ta gaitzetsi. Zait Plat 104. Inkisiziora salatzen. Gazt MusIx 57. Kartzelako gizajo ura nork salatu zuala uste dek? NEtx LBB 84. Gero jakin ginuen nork salatua izan zen [ene anea] . Etchebarne 47. Nok egin zituan bagenkixen, eta ez genduen salatu nai. Gerrika 55. Errudunak salatzeak, hor dago koska, ez baititu makurrak zuzenduko. MEIG IX 28.

v. tbn. AB AmaE 225. Sor AKaik 127. HU Aurp 138. Itz Azald 85. Zink Crit 58. Ir YKBiz 18. BEnb NereA 210. Lab SuEm 193.
azpiadiera-3.1

(Part. en función de adj. o sust.).
"Acusado" , "delatado" Lar.
Salatu edo akusauta daguanen bati bere buruba garbietako bide zuzenak kendubaz. CrIc 89. [Gobernadoreak] salatzalleak eta salatua bildu zituen. Lard 525. Salatuarenganako erabakiera barkaziozkoa [eman zuen Aita Santuaren bialkiñak] . Aran SIgn 92. Agintaritz Izparkariaren bidez gaztigatu zitzaion salatuari [...] Zaingo onen aurrera azaldu zedilla. EAEg 3-11-1936, 205.
azpiadiera-3.2
" Txakurrak gogor salatu dotzu, le ha ladrado fuerte el perro" Iz ArOñ. . " Txakur onek ondo salatzen du jendea, azienda... (G-azp, AN-5vill, B)" Gte Erd 304.
azpiadiera-3.3
(Con complemento con suf. -tzat).Acusar de.
Lapurtzat salatuko naute. Ur Gen 30, 33. [Karta bat bialdu zion] Jenobeba emazte desleial, gaizto, infame treshonragarritzat salatuaz. Arr GB 17. Zeiñ zuetakok salatuko nau pekataritzat? Otag EE 1884a, 310. Ura ere, lurperatze onen egilletzat salatzen baitut. Zait Sof 174. Otxanda [...] aurraren amatzat salatuz [...] jarraitu zun bere il-kanta. Etxde AlosT 99. Baña agintari gaizto arek / kristautzat salatu zuan. NEtx LBB 367.
azpiadiera-3.3.1
(Con complemento instr.).
Beltranek susmoz bakarrik salatu zun bere emaztea izorkeriz. Etxde AlosT 90. Usoa il nai izateaz ere salatzen aut [...] jende guzien aurrean. Ib. 104. Au baitegian sartuko balute Piarresen eriotzaz salaturik, orduan [...]. Etxde JJ 146. Izan ere, amatxorentzat lotsagarri litzake alabatxo bat zuzentasun eske joatea, latz edo xamur bere txarkeriaz salatzea baita. Ib. 246.
sense-4
4. (H).
Denunciar, delatar (alguien algo).
Alde aietako [...] unaiak Isidrori kontu eman, ta andrea gaizki, edo pauso gaiztoetan zebillela salatu zuten. Cb Eg III 345. Nor zuben arteko azartuko, pekatu daukadala salatuten. Astar I app. XXIV. Agintarijok agindu austerik txikarrena be salatu dagijela. ForuAB 151. Araudi onen kaltez egindako zer-edo zer jakingo dan ezkeroztik bi illabete igaro ta gero, salatzea alperrik izango dala. ForuAG 249. Ta zuek onen aurka salatzen dituzuen gauza guzi oietan eztiot obenik arkitu. Ir YKBiz 489. Gezurra da Yuduak salatzen duten ori. Ib. 485. Izendatu ditugun oker oiek salatuko ez lituzketen agintariak. EAEg 6-11-1936, 229. Guzien aurrean beren dollorkeriak orruka salatzeko gogoa etorri zitzaion. Etxde AlosT 94. Galdegitez ikasi bear nukena salatuz niagolako, zoroago ta gaiztoago nintzan. "Accusando dixeram" . Or Aitork 130. Ate-leioak ixten ditugu, gure gaiztakeriak salatuz datorkigun argiak gugan aterperik arki ez dezan. Etxde JJ 210. Badakigu zer jokabide artzen duten erlijioaren etsaiek: ainbeste erlijioen ta Jainko-motaen ezberdintasunak salatu ta ezberdintasun oiei bakar-bakarrik kasu egin. Vill Jaink 24s. Eta gizon zuurrak, jakiña, jarri dezaioke draga izatearen griñeri. Baiña ori ezta izatearen guraria ukatzea, salatzea baizik. Ib. 142. Atenaiko gazte zindoak bide onetik okerrera eramaten iakinaren gainean ekin ziola salatzen zutenek, egiarik etzuten esaten. Zait Plat 103. Jauntxo aberatsen egoera lasaia [...] salatzean. Zarate ELit 37. Huts eta beltzuneak ahalik argi eta garbien ikustea eta salatzea. MIH 67. Gainera baluke, haatik, salatariak beste betebeharrezko baldintza bat [...]: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea. MEIG I 258.
azpiadiera-4.1
Beste aldean bere pekatu izugarriak salatzen ziozkaten etsaiak zeuden.Arr May 180.
azpiadiera-4.2
"Confesar sus pecados, bere bekatuak esatea, salatzea " Lar (tbn. en Añ). "Acúsome de todos mis pecados, salatzen ditut nere pekatu guziak " Ib. " Ezta barkhatzen bekhatua non ezten garbiki salhatua, [...] à moins qu'il ne soit confessé clairement et sans ambages" H.
Salhatüren zitit ene bekhatiak, nihauren kuntre. Mst III 52, 2 (Ip salhatü; SP nahi naiz neroni akusatu egin ditudan bekhatuez, Ch ene bekhatuez akusatuko naiz). Hemen dut salatu behar ene "bekatua". Larre ArtzainE 170.
salatu
<< sagarrondo 0 / 0 San >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper