Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

119 emaitza udare bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harritsu.
sense-1
(gral.; SP, Urt, Ht VocGr 402, Lar, Añ, Dv, H), harrizu (gral.), hartsu (L-ain; Dv). Ref.: A (arritsu, hartsu); Elexp Berg.
Pedregoso. " Harritsua, pierreux" SP. "Cliuosus" Urt V 223. "Pedregoso" Lar, . " Petrosus, pierreux" Dv. "Lieu pierreux" H. " Arritsu, harritsu, harrizu (c.), lugar pedregoso" A. "Pedregal" A Apend. "Pedregoso. >Riojako patata-lurra oso arritsua da " Elexp Berg. .
Eta batzu erori izan dirade lekhu harrizuetara, non ezpaitzuten heuragi lurrik. Mt 13, 5 (TB, Dv, Leon, IBk harritsu, SalabBN harrizu; He legartsu; Echn kaskallu leku, Ur, Ur (V) arritza, Ip hartoki, Samper, Hual arridoi). Arradoia da Garaziko mendi xut eta harrizu bat. O Pr 506. Ezin bildu ere leikeala [laborea] toki ain labur eta arritsuan. Izt C 31. Lur harritsua baduzu, hauta zazu lur harritsuko ogitik; buztintsua baduzu, buztintsukotik. Dv Lab 47. Belhauniko dagolarik, ohartzen da mendi harritsu bati. Laph 40. Bere inguru legor eta artsuetan askotan ibilli nitzan onek. Zink Crit 64. Ara, gaixoak! Oiñutsik ziyoazek ibai-ertz arrizura. Or Mi 63. Toki izenek, leku bereartako zerbeitetik artzen dituzte gaiak, [...]; urtsu edo arritsu, lepoa edo meaka, axiarte edo arlepo. FIr 166. Ohantze harritsu itxuxi batean koskatuz, bidearen sahetsetik gurekin badoa beheiti lats mehe bat. JE Ber 17. Beste azi-alde bat toki arrizuan, lur mea zuen tokian erori zan. Ir YKBiz 171. Gurdibide arritsuan gora dijoa. TAg Uzt 238. "Zurriola"-tik beren aterpe / artsuetara dijoaz [kaioak] . EA OlBe 66. Toki arritsuetan, erreka-inguru ta lur lasai ta erabilietan oso ondo ematen du. Munita 54. Bat pazka leku aski aberatsa bezen murritz eta harritsua bertzea. Zerb Azk 33. Bere burua, ala urmaeleko ondo arritsua ikusten ote zuen, ezin esan dezaket. Txill Let 29. Emakumetxu bat bide estu, medar, aldapatsu, arritsu batean gora yoian. Erkiag Arran 183. Bat pazka leku aski aberatsa bazen, murritz eta harritsua bertzea. JEtchep 33. Kantari jarri jatan, / joranak artuta, / fede-kaltzada arritsuan. Gand Elorri 125. Pedekarretako lur arrizuek, ozta eman oi ditue erleentzako izkaroa eta elar apala. Ibiñ Virgil 86. Indietako bide harritsu edo lohitsuetan. Ardoy SFran 327. Etxe gañeko aldapa arritsu batean segan ari zan. Ataño TxanKan 9. Soro bat baldin bazan aldapan ta arritsua. BBarand 38. Mendi arritsu oien azpitik datozen iturritxo garbi oiek. Zendoia 184. Hemen bazterrak hertsi eta xuhur eta harritsu baitira. Larre ArtzainE 78. Nor atzera itzul urteen buruan, hartaz kanpora, oso eta bizi [...], bere jaioterri harritsura. ? MIH 323.
azpiadiera-1.1
"Qui a des concrétions pierreuses, en parlant de fruits: udare harritsua, poire pleine de pierre" H.
harritsu
<< hainbeste 0 / 0 igerileku >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper