Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

46 emaitza udal bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berritu.
tradizioa
tradizioa
Tr. De empleo general salvo en la tradición vizcaína, donde sólo encontramos algún ej. moderno. En DFrec hay 110 ejs. de berritu y 3 de barritu .
sense-1
I . (Vb.).
azpiadiera-1.1
1. (G, AN, BN ap. A ; SP, Lar, , Lecl, Arch VocGr , Gèze, VocCB , Dv, H, VocB ), barritu (V ap. A ; Lcc, Mic, Lar, ).
Renovar; reformar. "Enmaderar casa, zurez barritu etsea " Lcc. "Maderar con madera, zurakin barritu " Ib. "Innovar" , "renovar", "refrescar, renovar" Lar y Añ. "Embonar, onzia adobatu, berritu " Lar. "Renouveler" SP, Arch VocGr, Gèze. "Remettre à neuf, en son premier état. Bere tresna zaharrak berritu ditu, il a remis à neuf, réparé ses vieux outils" H. "Renovar" VocB. v. berriztatu, berriztu (2), erreberritu. .
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga; es relativamente más usado por los autores septentrionales.

Zeren gure rejenerazionearen lehen hatsea baita, gure naturaren mortifikazionea: eta fina, Iainkoaren Spirituaz berrituak garén. Ins F 2v. Bertzeren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. "Celui qui refait" . O Pr 560. Berak bere burua bere Sakramenduaz kaxeta eta sigillu bat bezala ezarten duela zure bihotz berrituaren gainean. SP Phil 78. Eta duzu egun huntan / Lege zaharra berritzen. 65. Itxe bera ongitzeko, berritzeko edo berriro jasotzeko. Mb IArg I 221. Ezin deüs berritzen dükeie Konfrarian, ez khanbiorik egiten statüts edo manü eta reglamentü hoietan. Mercy 43. Ganbiatu eta berritu behar du ene bihotza, eta ez xoilki ene hizkuntza edo kanpoa. Brtc 166. Egin hainitz eliza, zaharrak berritu. Hb Esk 65. Iduritu zitzaion graziak, garbitu ziola, berritu ziola arima. Laph 24. Far ark kanpo aiek guziak berritu eta edertzen zituela oi zeritzan. Arr GB 51. Aurtengo primaberan / iru urte ditu, / indarretan sartu da, / odolak berritu. Noe 63. Gañera Jesukristok agindu zion berritu zezala bere etxia. Bv AsL 44. Hango edo hemengo eliza zaharraren berritzeko zenbeit diru pozi ardietsi badu ere bere kidekoen ganik. HU Aurp 144. O gai desiratia, / Argia düzü phiztü, / Harek mündia oro / Behar beitü berritü. UNLilia 11. Lurreko jende guztiak berritu ziran Kristoren legea dala bide. Etxeg in Ag AL 5. Agintariak [...] Erroma barritu naian dabiltzanean. Ag Ioan 219.
( s. XX.) Hazkurriak odola berritu dautzu: edarien indarra zainetan badabilkizu, bero bezain erne. JE Bur 93. Ordu ori sumatzean berritu zitzaion Ana Joxepari Malentxorentzat gordeta zeukan maitetasuna. Berritu, ezetu, esnatu edo orrela zerbait. Ag G 290. Araudia berritzeko. "Reforma" . ForuAG319. Zallago dan bezala ezer ez danari izatea ematea, zarturik dagoana berritutzea baño. Inza Azalp 111. Indarrak ez dakigu nola berrituak. Zub 38. Oialtxo ajatua / gaitza da berritzen. MendaroTx 278. Semea lagun, bordaz borda zabillen, saski zarrak eta otzare zulatuak berritzen. 'Racommodait' . Or Mi 4. Jende ala abere, oro lo ditazke, indarrak biharamuneko berritzen daieztela loak! JE Ber 102. Jauregiko eskalerak zedra taulaz berrituak izan dira, hala-nola zureriaren bertze zati asko. Ib. 57. Leengo errotiko muskillez bear baitu erri bakoitzak bere ertia berritu, naiz iñongo txertorik ere edergarritzat artu. Ldi IL 126. Eskola berriak egiteko laguntza; elizak berritzeko almena. Munita 112. Bere lenen semearen bitartez senar-emazte arteko laguntasuna berritzea. Etxde JJ 107. Antzera egin zindun Iainkoaren ezagueran berritu zeran gizon ori. Or Aitork 412. Batzu etxe zaharrak erosi eta berriturik, bertzeak egoitza berriak eginik. Zerb Azk 29. Zein ongi berritu duzun erloju zaarra. Izeta DirG 121. Baserri au etxe zar zabal baju xamar bat zan, gaur berritu eta aundiago eginda dagoan arren. Salav 26. Xaberriko gaztelua, azken mendetik hunat berritua. Ardoy SFran 80. Aditua bederen duke goizik mundu hau ari dela zabaltzen eta berritzen. Ib. 284. Idek errexak dira / baserri xaharrak, / ate leioak askotan / berritu beharrak. Mattin 54. Oilarandoin goiti eta Leizpartzetik behera / zuk berritu duzu ere Urdozeko kapera. Xa Odol 158. Bi hitz, aintzineko arrotz horietaz, hobeki erakusteko nola Ziberotarrek beretu dituzten eta hein batean berritu. Lf in Casve SGrazi 8. Ba nituen orduko Gasnategiko pentze horietan anitz murru berriturik. Etchebarne 49. Mandioa berritzen ari giñan osaba Patxiku argin da ni peoi. JAzpiroz 65. Ura dagon kasuan / bidea barritu. Ayesta 21. Artikulutxo bat Santamaria jaunak eskatu zidanean . Jakin berrituaren sail berri baterako. MIH 191.

v. tbn. Urruz Zer 118. ArgiDL 24. Anab Usauri 55. SMitx Aranz 185. MAtx Gazt 58. Olea 237. Ataño TxanKan 144. Larre ArtzainE 66.
azpiadiera-1.1.1
Renovar, sustituir por otro nuevo.
Orai behar beitütügü depütatiak berritü. Etch 580. Bainan goldea hautsi neguan, ogi-egitetan, eta berritu ez baduzu artho-egitetako, horrek erran nahi du gizon ez-axola zarela. Dv Lab 140s. Molde horrez lau urthetarik kofoin guzia berritzen da. Ib. 300. Herakialdikal hura berritu behar beitzaiko. Ip Dial 116s (It ur berria bear duelako, Ur bota biar jako ur garbija, Dv ur garbia behar baitu). Beraz berritu behar du aireak ardura, eta izan kutsurik gabea. JE Bur 186s. Lumea berritzen dagoan txori baten gisa. Ag G 143. Mitra gutti berritu zen, egun hartan, Ahatsa-Lekumerrin. Barb Sup 93. Aldare aurrean egoten ziran amabi ogi: larunbatoro berritu bear ziran, eta apaizak yaten zituzten zarrak. Ir YKBiz 111. Egun-argia sartzeko eta aizea berritzeko toki arek egokitasun obea bait-zuan. JMB ELG 45. Baimenak berritu bearrean dira. EAEg 31-10-1936, 178. Beraz, erromes soñekoa egin ez-eze, Mayik, barrengo erropa guzia ere berritu zion. Etxde JJ 212. Etxeko jaunaren morroin zaloinak, habanak ilaundu-arau berritzen eta edan-ontziak hustu-arau betetzen zizkien. Mde Pr 134. Aize orrekin or egin dira / piñotei danak gorritu, / oyen puntarik ez dakit geyo / egingo al dan berritu. Auspoa 39, 31. Emaztea otoaren gidatzen uztea da otoa edo emaztea berritu nahitua izatea. Egunaria 24-12-1960 (ap. DRA). Oraintxen ari da ostoak berritzen ain xuxen, beti bezela udaberrian. Ostolaiz 117. Etxe aldaketa tristiak: bere jaioterria, etxia, lagunak itxi eta nunbaiten aurkitu daben zuloren batera. Leen euki dituen guzti orrek guztiz barritu biar. Gerrika 52.
azpiadiera-1.2
2. (H).
Repetir; hacer (decir, sentir, etc.) de nuevo. "Réveiller un sentiment plus ou moins éteint. Haserrea, oinhazea, higuintza berritzea, renouveler, réveiller les sentiments de colère, de douleur, de répugnance" H. v. berriztu, berrirotu.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XVII.

Eta hunela galduei penak zaizte berritzen, / Eta pausurik eztute nihoiz ere aurkhitzen. EZ Man I 112. Berritzen ar' iz, Xuria, / Nitan, egun guziez, / Noizten begiez / Egin erautan zauria. O Po 24. Besta buruak heldu direnean berritu behar dira eserziza onak. SP Imit I 19, 6. Zordun natzaitzu hañitz onez / Egundaiñotik egiñez, / Bañan beregainki natzaitzu / Egun berritu dohaiñez. 58. Lehen eman ontasunak / Hemen ditu Jesus Jaunak / Orai berriz berritzen. Ib. 111. Halaber egüerdi ondo hetan bezperen ordüxiari berritü othoitziak. Bp I 107. Orhitü gure batheyiaz, eta hartan Jinkoari hitz emanak berritü. Bp II 30. Amaren izenaz aunditu ta berrituko ziauzkan bere miñak. Lar SermAzc 53. Aditzen ta ekusten zuenarekin arinzen ziran zerbait aren neke ta naigabe andiak; baña berritzen ziran bereala ta anditzen puntu oro. Mb IArg 189. Behar da akabatü . Kofiteorra, atenzionerekin inzün Konfesorrak emaiten tien abisak, berritü kontrizionia. CatLan 149. Bere bürüzagiren zauriak hala berritü nahiz. Egiat 173. Hartakoz berritzen zereioalarik khümita. Ib. 159. Il eztaike [Jesus], ta eztú yago / penarik yá sentitzén, / alaere oráño dago / pasatúak berritzén. LE Kop 141. Bada Israeldarren alde berritu zituan Jainkoak hoen gurasoai egindako eskeñi, aginde ta itzak. Ub 30. Ta gurutzeko Sakrifizio andi onen oroizmen edo memoria berritzen du. Ib. 200. Ontasun guziz balios, / Dohain preziatua, / Instant eta mement oroz / Guretzat berritua. Monho 102.
( s. XIX.) Eta eztakigu ziertu, pekatua barkatu zakun ala ez: eta ala, seguru jokatzeko, berritu bear degu damutasuna eta eskatu barkazioa. Gco I 432. Berrítus bere pásio ta eriótze pasatuzuéna bein. LE Ong 35v. Lenbiziko komunioa egiteko berritu bear ote dira arterañoko konfesioak? AA I 486. Era onetan berritzen da Jesusen gurutzeko eriotzaren oroipena, eta gisa berean berrituko da munduaren bukaeraraño. Ib. 496. Obligatua gelditzen da berritzera konfesio gaisto guziak. CatB 68. Laster berritu ziran / etxeko malkoak. Echag 166. Jesusaren jaiotza / Onentzarokoa / urtero berritzea / ez da oraingoa. Ib. 198. Gehiago bekaturik ez egiteko propositua berritu. CatLuz 35. Berritu ziren deihadarrak: Biba! Biba! Hb Egia 17. Soldadu-tzar gogorrak soñekoak kendu ziozkaten, bere zauri guziak irugarren aldian berritu. Lard 459. Etzion geiago itzegiten utzi, esanaz, beste batean itzketa hura berrituko zutela. Ib. 525. Baldin obra berritu hau izaten bada zonbait arima hiratuen gozagarri eta bertze zonbaiten onerat bihurrarazle. Dv LEd VII. Nahia bethi desegiten eta berritzen hariko da. Ib. 222. Anziñako eremutarren gogorkizunak beregan berritu zituen. Aran SIgn 23. Danak berritu zituzten boto oiek berak urrengo bi urteetan ere. Ib. 74. Bere dotriña eriozko eta blasfemi izugarriak an bertan berritu ondoan, bere jauregira biurtu zan. Arr May 166. Ama errukitsuak bere erreguak leia andiagoaz berritu zituen. Ib. 128. Jesus Jaunak ere berritu bide zion bere Aita Eternalari lehenago ere egina zion eskaintza. Jnn SBi 40. Horra zertako Jainkoak berritzen zioten noizetik-noizera Patriarkei lehenago Adami egin zion agintza hura bera. Ib. 2. Anhartian Jinkoak berritzen zütian bere hitzemaitiak, eta ere figüratzen edo üdüriazten zütian. Ip Hil 8. Eta gure etxean nola amak baitituben galtzak, eta bestetik berriz, nola bainitzan gaztetxoa, ez niyon geiago gauz orren gañean ezer ere berritu. Moc Damu 10.

( s. XX.) Gehiago bekhaturik ez egiteko xedea berritu. CatJauf 44. Jaunak arrigarri aundia egin bazuan neskatx garbi, ezin garbiagoak Jauna bere baittan sortzekoan, arrigarri ura berritu bear zan Jesus aurra jaiotzekoan. Inza Azalp 57. Izketa ori berritu degu / lenago iñoiz bezela. Tx B I 78. Sor Maria Anjelika: Birjiñaren oñetan nere otoitza berritu zazu. Alz Ram 132. Aguro berritu zitzaizkien lengo miñak. Anab Usauri 121. Bainan, xo! ez ditzagun hemen lehengo zauriak berri... JE Ber 28. Nere adiskide Urliak, serio-samar yarrita, errez-zaleen ta gaitz-zaleen auzia berritu du. Ldi IL 82. Bere kideko agure zârrik / topa baleza atarian, / zârrak berrituz ez du bukatzen / bakoitzez ordu erdian. Or Eus 236. Ipui, asmakari, kanta, Arta-zuriketa oetan iraultzen zuten, agoz-ago urtero berritzen zirala. Ib. 46n. Auek berritzean nere oroipenez egizute ola. Or Poem 537. Nere berri jakin izan bazenute, zure gaitza berritu zitekean, Joakin. NEtx Antz 98. Bazekin, berriz ere lengo auzi zaharra berritu bearra zeukala. Etxde JJ 66. Berriz ere antziñako indarrarekin berritu zitzaion griña gaizto au. Ib. 162. Baiña Iainkoaz oroitze bakoitzean ez ditugu berritzen argibide oriek bakoizka. Or QA 128. Belaunez belaun berritzen dira utsak, eta beti gertatuko da berdin mundua mundu deño. Txill Let 100. Nere lagun zar baserritar bat / ikusi nuan lenguan, / kontu zar pranko berritu ere bai / oso itz duna zeguan. Olea Auspoa 39, 136. An nintzan neu be pekatuz, / pekatu luze barrituz. 'Repetidas' . Gand Elorri 98. Grezian beiñola gertatu zena ikusten dugu gure aroan berritua. Vill Jaink 34. Izketa askatuan gertatzen diran mintza-iokorik ederrenak arturik ere, aiek beti berritu ezkero, nekagarri gertatzen dira. Or in Gazt MusIx 20. Orduan bere naigabea berritzen baitio eta tristeago ezartzen. Izeta in EZBB II 138. Oi, egun eder hori berrituko balitz! / Zuk nahi duzunean gu prest gira berriz. Xa Odol 140. Apika nere lepotik jolas egiteko gogoa berrituko zaie mamueri. Berron Kijote 205. Horazio Etxeberriak esana berrituko degu. Alkain 19. Jarri giñan biok lasai. Zenbat kontu berritu ote genduan? BBarand 147. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun: hona orain biztu eta berritu zaigun hauzia. MIH 87.

v. tbn. Laph 139. Bv AsL 191. AzpPr 109. ForuAG 363. Ir YKBiz 445. ABar Goi 70. SMitx Aranz 115. Zait Plat 32. MAtx Gazt 90. Olea 158. Ataño TxanKan 177.
azpiadiera-1.3
3. (Part. en función de adj.).Nuevo, no habitual.
Ez ditu erituko / belar berrituak / artaldean dituzun / ardi azunduak. "Non insueta grauis temptabunt pabula fetas" . It Fab 181.
azpiadiera-1.4
4. (G-azp-to, AN-larr, L; Hb, Dv), barritu (V-gip). Ref.: A (ileberritu, lumaberritu, zolaberritu); Gketx Loiola (aize-berritu); Iz ArOñ (ostrobarrittu); Asp ANaf (solasberritu) (Como segundo miembro de compuestos, tras sust.
). " Minberritu, envenimer, renouveler le mal" Hb. " Moldeberritu, changer de forme, transformer, se transformer" Dv. " Ileberritu (L-ain), mudar de pelo el ganado" A. " Lumaberritu (G-to), renovarse de pluma (las gallinas)" Ib. " Zolaberritu (B), echar suelas. Zenbatean zolaberrituko dituzu zapata ok? ¿Por cuánto echará usted nuevas suelas a estos zapatos?" Ib. " Aize-berritu, ventilar, orear. Oxigenarse. Koartoa a.-b. Aize berritzera al dijoaz beoiek? " Gketx Loiola. " Ostrobarrittu da, se ha cubierto de hoja nueva" Iz ArOñ. "Solasberritu, cambiar impresiones. Komeni da baserritik karrikara jestea, solasberritzera bertzerik ez bada ere" Asp ANaf. Cf. PT 484: "Tenemos buenos medios en la composición nombre + verbo para suplir lo que vamos a considerar una deficiencia. En parte, al menos. // De formas documentadas como hotzarritu, gogoeritu, etc., que acaso podrían no quedar aisladas, paso a considerar los compuestos de berritu, de los que en este momento se me ocurren biziberritu (en la liturgia pascual, por ej.), eraberritu, gogoberritu, indarberritu, zaharberritu. ¿No serían, aunque con un saludable matiz propio, algo así como re-vivir, re-formar, y así sucesivamente?".
Ia ostatutzen dan [arbola] / mentu berrituta. PE 129. Aitaren berri on onek poztu ta alaitu zituan ikaslien biotzak ta indar-berritu. Bv AsL 65. Pala bat agoberriturik. HerVal 226. Len izan ziran anaidi edo Kofradi, Elkarte eta beste orrelako gizarte-bazkunak, pizkortu, bizi-berritu. EEs 1918, 160. Etxolak etxetu zuzten, / larreak lur-berritu. Etcham 110. Biotz gori guziek bereolaxe zoazin arnas-berritzera. Or Mi 137. Vallée bretoizale jakintsuaren lanari eskerrak, garbitu ta txukuntzeaz batera zar berritu ta aberastu zan. Lab Y 1933, 254. Gizona kantuz lizar-ostoa kimatzen, / saski naiz alkiari ipurdi-berritzen. Or Eus 130. Berak biotza loraberritu ta zartzaroa irozoko dizu. Ol Ruth 4, 15 (BiblE suspertu). Lur jota zegoan eta "Baso-beltz" zeritzan mendiari, D. Inozenziok zugaitz-berritu ta piztu arazi zualako, izena aldatu ta ordutik erri-paperetan izango da "Munita-baso". F. Labayen in Munita 9. Pattar traguak txuspertu ta gogo-berritu zun gure gaztea. Etxde JJ 259. Arrezkero zainberritu ta odolberritu naizala iduri zaidan. Or QA 123. Alda zaitezte gogo berrituz, ez zuen arira. Or Aitork 404. Gero ta sutsuago ekin eutsan emakume arek mutil gaztearen adore galdua indarbarritzen. Erkiag Arran 159. Zugaitzak ostoberritu dira, / or daude berdez jantzirik. Basarri 72 (v. tbn. ostoberritu Ibiñ Virgil 89, Uzt Sas 185). Teresa deunakin da Donibane Gurutzakin zar-berritzen dan kantetako olerti-joera orrek prantziskotarren jatortasuna du sorburu. Gazt MusIx 162. Eta, neronek batere uste gabe, nere soldata "puja-berritu" egin zan. Salav 39. Lau nexka ta bi mutil, etxea aide-berritu zutenak. NEtx LBB 54. Donostia da aurten / diru-berritua. Uzt Sas 274. Berez ez zan ez oso saltariña baiña indar-berritu-ta noski esku-zartaka asi zan. Berron Kijote 225 (v. tbn. indarberritu Or SCruz 132, AEmil AndreM 25, Etxde JJ 259, AGoen Agurea 15, TxGarm BordaB 122, PMuj in MEIG I 9). Zure begiei gustoa eman, / gorputza arnas-berritu. MMant 65 (tbn. arnas-berritu Olea 40). Nai badezute zugaitz-berritu. Ostolaiz 119. Otoitz egiten ere elgarrekin eta gure apez-lanetara arraberoturik eta aireberriturik itzultzen handik. Larre ArtzainE 256s. Erriak diktaduraren azpitik urtenkeran udal barritzen asi ziranian. Gerrika 63. Otxandiarra izan zitekeen, bere [Campion-en] ustez, hilaginean zegoen euskarak behar zuen sostenguetarik bat, poesiaren arnasaz biziberrituko zuena. MEIG IV 132. Orrenbeste izakiren izaera itxuraberritu zuen izpirituaren gardena eta garbia! MIH 175.
azpiadiera-1.5
5. Renovar, confirmar.
Oitura zan bezela, andik iru urtera beste iru urtetarako berritu ginduzten. JAzpiroz 69.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
Renovación, reforma.
Basarriari berritu ederra eman genion. TxGarm BordaB 179. Berritu ederra artu zuan Segurak, bera alkate egon zan denboran. Insausti 158.
azpisarrera-1
BERRITU-ALDI. Renovación, reforma.
Ikulluak artuko zukean berritu-aldi bat. TxGarm BordaB 172.
azpisarrera-2
EZIN BERRITUZKO ( (Dv)).
a) Irreparable, (lo) que no se puede renovar.
Ene gorphutza, philda tzar baten pare, joana da alde orotarik, eta ezin berrituzko heinera heldua. Prop 1884, 263.
b) Irrepetible.
Geure bizi bakar ezin-berrituzkoa galbidean jarri ez ezik, galdu ere egingo dugu. MIH 21s.
berritu
<< beikuntza 0 / 0 bilabide >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper