Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

21 emaitza talka bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bigarren.
sense-1
1. (gral.; SP, Urt Gram 49, Ht VocGr 422, Lar, Aq 1437, Añ, VocBN , Dv, H, Zam Voc), bigerren (S; Gèze, H), bigarnen . Ref.: Bon-Ond 154; A; Lrq /bígeRen/; ContR 515 y 529; Holmer ApuntV ; Iz ArOñ ; EAEL 185; Gte Erd 45, 63.
Segundo. "Suelo primero, segundo, lenbizi[k]o, bigarren solairua, ganbara" Aq 1437. "Deuxième, second" H s.v. bi. En R, Sal y algunas hablas alto-navarras la forma det. es bigarna, por un fenómeno de síncopa frecuente en estos dialectos: "Bígarna, el segundo" ContR 515 y 529 (Isaba y Uztárroz); en EAEL aparece bígarna en Urrizola, bigárna en Usi, Juarbe y Esparza de Salazar, y bigarná en Uztárroz; en Olza y Goñi (ap. Bon-Ond 154), bigarna es la forma det. correspondiente a bigarren. v. birden; BIGARRENGO.
Tr. De uso general. Los suletinos (excepto Belapeire) emplean bigerren, forma que tbn. se encuentra en ocasiones en CatLan. En los textos roncaleses aparece siempre bigarnen. En DFrec hay 714 ejs. de bigarren. Se coloca normalmente delante del nombre al que acompaña, rara vez detrás: hallamos ejs. de este segundo tipo en Leiçarraga, Vicenta Moguel (73), Aguirre de Asteasu, Goyhetche (46) o Soroa. Sin embargo, cuando va con un nombre propio se coloca casi exclusivamente en esta posición (Isabel bigarrena, etc.); por contra, suele anteceder al nombre propio cuando significa 'semejante a otro anterior', q.v. Aparece además pospuesto cuando se refiere al día siguiente a una fiesta, o en algún ej. en el que tiene un valor más de calificativo que de ordinal (v. Lar SAgust 4: oriek dirade argi bigarrenak beste lenbiziko batetik egiñak eta prestañiak, donde parece significar 'secundario').
Bigarren egia. E 41. Ezteietara mersede egiguzu etorri, zerau lenbizikoa, Mikolau bigarrena. (Eraul, 1564). FLV 1991, 288. S. Paul Apostoluaren Thesalonizeanoetaratko Epistola bigarrena. Lç 2 Thess tít. Hori duk Iainkoaren zerbitzuaz minzo ginenean egin izan zen dibisionearen bigarren punktua. Lç Ins D 2r. Zeinzuk, bigarren egunean, zerbait jan da, loak artu zituan. Lazarraga 1153r. Lenaengo andrea da emazte, bigarrena senikide, arena gatx ta kalte. RS 376. Lelengoa da Bautismoa. Bigarrena, Konfirmaziñoa. Bet 13. Hirur presuna hetarik bigarrena (zein baita Semea) haragiz beztitu zela. Mat 39. Bigarren gurutzearen señalea egiten du agoan. Ber Trat 55r. Lehenbiziko liburuaren bigarren partea, gizonaren azken finez. EZ Man I 41. D. Domingo Hegiko, balerosoa, / beutso erregeagaiti laztan osoa, / bigarrena Hespaña gustiagaiti, / irugarrena, barriz, neuk zeugaiti. EgiaK 88. Erran nuen zahartzean onduko nintzela, orduko zen lehen ephea. Baiña har dezaket bigarren bat ere. Ax 193 (V 130). Eta lehenbizikoak gaizki eta bidegabeki beretakotu zuena eta satisfatu gabe utzi, hala bigarrenak, hirurgarrenak eta zazpigarrenak ere utzi baitzuen. Ib. 246 (V 166). Igaro bidi bigarren partera. Cap 115. Eta dirudielarik bigarren kolerak lehenekoa khentzen duela. SP Phil 237. Zu izan zara bigarren / Hari behar orduan, / Illhun orde argiaren / Emateko Munduan. Arg DevB 206. Lehen bortzak, Misterio ioiosak; bigarren bortzak, Misterio dolorosak. Tt Onsa 48. Bigarrenak [aginetan dau] ez juramenturik eiten. VJ 12. Inspiratuko darok batek / Zeruko amudioa, / Bigarrenak erakutsiko / Dolore estraiñioa. Gç 141. Bat bereengoa, zein dan kondenaduak dagozana; bigarrena, zeinetan dagozan Purgatorioan Arimak (1691). ConTAV 5.2.11, 150. Errazü bi garren Elizako mania. Bp I 108 (ib. 36 bigarren). Bigarrenak, juramentu alferrik ez dezagula egin. OA 4. Lehena komuztatzen da berbo sustantibo singularekoarekin [...], eta bigarrenak, bera singularra delarik, darauntsa pluralera. ES 89. Bigarren gauza bear dabena. Arz 38. Medizina bat arren indazu nere bigarren leioan. LasBer 576. Jesu-Kristoren Imitazionea. Bigarren liburua. Ch II tít. Bi-garren Katixima, komuniatzera preparatzen diren haurrenzat. CatLav 17 (V 15). Bigarren mandamentuaren gañean. El 50. Guazen bigarrena zeña dan zer eskatu bear dan jakitea. Iraz 21. Arzen badet jorrai txiki bat, bigarren zotalean agertuko dizuet. Lar Cor 183. Behar duzu beraz bigarren aldi batez borroka hari. He Gudu 84. Jesü Kristen Imitazioniaren bigerren libria. Mst II tít. Etzuen etsi etsaiak eta egin zion Jesusi beste bidez bigarren tentaldia. Mb IArg I 228. Anaia ill ta bigarren egunean. Cb Eg II 182. Jangoikoen Seme bigarren Personea Birjina Amaen sabel garbian Espiriu Santuen graziaz Gizon egin ta jaio zala. Cb CatV 95s. Erregek egorri zuen bi-garren aitzindari bat: mintzatu zitzaion profetari lehenbizikoa bezala. Lg I 364. Bigarren bataio bat gelditzen zaitzue. Mih 6. Zoin da Paterreko bigarren galdeitza? CatLan 70 (ib. 7 bigerren). Bigerren haurra ama beno lehentsiago ere hilik ediren zian. Egiat 161. Bigarren Meditazionea bekhatu mortalaz. Brtc 94. Da Trintateko bigarren persona dibinua. CatUt 44. Kristau-Dotriñaren bigarren parte edo zatia. Ub 121.
(s. XIX). Baña ona Ebanjelijoko bigarren exenplu bildurgarrijagua. Mg CO 115. Etorri zitzaien Egaztien bigarren errierta odoltsurako, len berekin iduki ez zuten Arranoa. VMg 49. Dotriñako bigarren parte edo zatia. Gco I 383. Ditu bórtz létra, bórtz prénda: lenbizikoa, sendátzea gaitz-mota guzi guzíak: bigarrena, sendátzea istántean osóki. LE Ong 13v. Ekusirik etsaiak aurreneko pelean etzuala ezer atera, ekiten dio bigarren aldian beste alde batetik. AA III 547. Patriarkaren beraren seme bigarren zan Onan. AA I 571 (cf. bigarren seme ib. 101, Lg I 274, Lard 50, Barb Leg 64, NEtx LBB 19). Bigarren manamendu hau lehenaren iduriko da. Dh 247. Bigarren egunian edo istantian egin zituban Zerubak. fB Ic I 11. Bigarren ta irugarren eskatuten jakuzanak dira damu egiazko ta propositu sendua. JJMg BasEsc 58. Iru gurutze egitea, lenbizikoa kopetan, bigarrena agoan, irugarrena bularretan. CatB 19. Lehen sozietateko presuna ezkontzen direnak, handik lekhora, pasatuko dire bigarrenera. JesBih 404. Bigarrena, zein baita Semea. CatLuz 12. Memento aphezak bigerren aldin erraiten dianian. UskLiB 48. Bizte lorios haren bi garren pribilioa. Jaur 367. Bigerren plata agertü zeneko / nitzaz bestiak jarri ziren franko harro. Etch 324. Lehenbiziko pena / zepuan sartzia, / bigarrena, esperantza / galtzeko bizia. Bordel 46. Au ikusi ondoren, / bigarren mandoak / esan omen zituen / itz onelakoak. It Fab 134. Bigerrena huillantu zen. Arch Fab 115. Bigarren hilabethian. Ib. 197. Urteten dau argira bigarren aldiz. CatBus 1. Uste eban bigarrenak, beragaz bere, beste ainbeste egingo ebala. Ur MarIl 25. Egia erran zuen: badu antze asko / gure yaun Mitisek, bigarren aldiko, / hek yoka eta trunpatzeko. Gy 249. Eta bigarren aldikotz sartzen da ohean barna. Hb Egia 15. Rakel bere bigarren alaba emaztetzat emateagatik zazpi urtean serbituko zuela. Lard 36. Azpiko andana laburtuz eta bigarren andana arrasatuz, zura bortxaz garbitzen eta luzatzen da. Dv Lab 363. Goitzen diana, ezta hunkirik izanen bigerren heriotziaz. Ip Apoc 2, 11. Bigarnen kapitulua. Hual Mt 2, tít. Baditeke, dio bigarren batek. Laph 99. Bigarren bizitzara / juan zaitia billa. Bil 149. Bigarren egunerako abiatu zan Amari eskutik tiraka. Arr GB 59. Kristioen Dotrinaren bigarren partea. CatSal 33 (CatR 33 bigarnen). Lena, karitatea. Bigarna, bakea. Ib. 67. Leina, batixatia. Bigarna, konfirmatia. CatR 53. Bigerren Maniaz. CatS 44. Galdetu omen ziyoten bere bigarren deituraz. Sor Bar 81. Iruditegi bigarrena. Sor AKaik 113. Bigarren legia zan egin zeiotela ofiziuan orazio berezi bat San Pedro ta San Paulo Apostoluai. Bv AsL 201. Altxatu zuen ezkerraz bi-garren basoa. Elzb PAd 33. Aita lehen presuna, / Semia bigarrena. Zby RIEV 1908, 204. Eta bigarren aldian ikusi zuen aree gehiago miretsi zuena. Jnn SBi 94. Bigarren errepublika, 1848koa. Elsb Fram 131. Bigarren goizeko, jaikitzean, orai bezen garbi nuen hemengo larrua, beha zazu. HU Aurp 185. Bigarren ezkontzako / seme nagosiak. Azc PB 217. Kai-aldean bata, gaurko uri-etxeari dautsala bigarrena, bestea Ate aldean. A BeinB 83. Bigarren aginduaren kontrako pekatuak. Itz Azald 87.
(s. XX). Jainkoaren bigarren manamendua CatJauf 77. Bigarnen alteko lein elizionetarik. Mdg 128. Nik betik xinetsagotanion bigarna. Ib. 149. I-gaz esaten dana lenengoa, zu-gaz esaten dana bigarrena ta irugarrena berori-gazkoa. Ag Kr 10. Bigarren aldian etzitzaion miñaren arrastorik ere gelditu. Goñi 56. Lentabizikoa kopetan, bigarna aguan. CatUlz 11. Horra Egiaren bigarren itxura. JE Bur 165. Bigarren ikastarua amaieran. Kk Ab I 112. Bi hitz entzuten nituen maizenik: Kapitalist eta kaput. Lehenbizikoak erran nai du sosduna; bigarrenak erran nahi du hila, funditua, lehertua. StPierre 13. Gure Jesus maitea bigarren aldiz erortzen da. ArgiDL 92. Bigarren tiro bat gehiago igurikatu gabe, badoa punpeka. Barb Sup 30. Bi aldetara, dio, zirikatzen digu aragiak. Aurrena onetik atzeraziz ta bigarrena, gaiztora makurtuz. Inza Azalp 149. Bigerren aldikotz Santa Grazialat bikari igorri zien. Const 27. Bigarren aldi ontan, lengoan bezelatsu edo okerrago gertatu zitzaion. Or SCruz 37. Bainan, bigarren andrea biziki gaixtoa athera zen neskatxarentzat. Barb Leg 67. Salbatierrabideko bigarren lurmallan. JMB ELG 74. Bigarren enderritartekoa Parisen sortu ta jaio zan 1888garren urtean. Eguzk GizAuz 69. Arek artu zun biotzean bigarren eztenka zulagarria! TAg Uzt 32. Behin onegi izatea, paso; bigarren aldian astoak gintazke. Lf Murtuts 42. Emen bigarren oetzaz zerbait esango degu. Munita 149. Bigarren tiroak ere uts egin zion. Etxde JJ 156. Berritz gibelat itzulia hogoibat urratsetarik beha zagon bigarren kontrabandixta. Zerb Azk 102. John eta Charles Wesley bi anaiek Elizaren bigarren eraberritze bezala sorturiko "methodismus" delako igikundeak. Mde Pr 254. Olako janariak eragindako bigarren arrautzea ederragoa izango zalako. Bilbao IpuiB 257. Bigarren egunetik harat. JEtchep 104. Maiatzeko bigarren egunean. Izeta DirG 108. Bigarren ala irugarren kamionan. Anab Aprika 73. Begiratu egin ei-eutzan bigarren aldiz olatuen artean kantetan ebillenari. Alzola Atalak 41. Bigarren abes-aldian, eresia bakarrik asi bedi itzik gabe. NEtx LBB 383. Bigarren itsas-untzi bat gelditu zela Hiradoko portuan. Ardoy SFran 220. Len esan dedan bigarren ura / sendira zetorrenean, / bai al dakizu nolako poza / zegon gure barrenean? Uzt Sas 205. Nahi ez duenak ez beza sinets, bainan eni bigarren [dohain] hori eskastu izan zaut beti. Xa Odol 58. Arreba zaharrenak hemezortzi urte, bigarrenak hamasei. Etchebarne 19. Bigarren edo irugarren bueltan asarretu dira. BBarand 12. Bigarren aldiz
be laster juan biar izan eban. Gerrika 207. Lehen agerralditik bigarrenera, besteak beste, gauza gauz bihurtu zen, eleiza eleiz eta neskatxa neskatx. MIH 171.
(En números superiores). Berrogoi eta bigarren kapitulua. SP Imit III 42, tít. Hogei eta bigarren kapitülia. Bp I 89. Milla sei ehun eta berrogoi eta bigarren urthean. ES 147. Ogeta-bigarren eguna. Añ EL1 53. Irurogei ta bigarren erakusaldia. AA I 609. Ogei ta bigarren jolasa. It Dial 108. Maiatzeko illaren ogei ta bigarren egunean. Izt C 460. Ogetabigarren eguna. Ur MarIl 84. Jesu-Kristoren irurogeita bigarrenean asita, lau urtean jardun zuen Jerusalengo karrikaz-karrika, itz oiek bakarrak esaten. Lard 538. Hogoi eta bigarren solastaldia. Dv Dial 108. Ogeita bigarren burutza edo kapitulu guziyan jardun zuen. Aran SIgn 115. Milla bosteun ta bigarren urtean. Zab Gabon 89. Milla-eun ta larogeita bigarren urtian. Bv AsL 23. Aizta beroa Irailean / ogetabigarrenean. Azc PB 288. Hogoi eta bigarren kapitulua. CatJauf 128. Azken garilaren ogeita bigarneko kartan. Mdg 142. Milla ta zortzireun da irurogeita bigarren urteko ilbeltzaren emezortzian. Goñi 105. Berrogetabigarren egunean, azukrez zamaturik, urten eban Santander-erako. Echta Jos 148. Milla urte ta bederatzi eun / ogei ta bigarrenian. MendaroTx 357. Illaren ogei ta bigarrenez bero danian, gaztain asko izango dala esan nai du. In EZBB II 51.
(Con nombres propios). Cf. Zerb IxtS 75: Seleucusen ondotik, bigarren Antiochus bat erregetu zen.
Egun hunekin har zezan Mahomet bigarrenak Constantinopleko hiria, 1453. Lç Cal a 5r. Henri izen hartako bigarrenaren denboran. Tt Onsa 3. Alemani bereko Enperadore Ferdinando bigarrena. Mb IArg I 197. Plinio bigarren edo gazteena. Cb EBO 4. Clotaire bigerrena Fredegondaren semia. Egiat 275. Españako errege Felipe bigarrena zegoan beñ Meza enzuten. AA I 532. Isabel bigarrena, / aingeru maitea, / Erregiña gurea, / berdiñikgabea. Echag 212. Erregiña maitea, / bigarren Isabel, / salbe Donostiarrak / salbe milla bider. Ib. 215. Felipe bigarren eta irugarrenaren denporan. Izt C 456. Errege sarthu laster, haren izeneko / Theobald bigarrena, sorthua gerlako. Hb Esk 70. Gregorio bigarren aita saindu zela. Ib. 52. Bigarren Likurgek eman zituen Lazedemonen bortz ehun urthe iraun zuten legeak. Hb Egia 70. Isabel bigarrena, / gure erregiña. Afrika 49. Españiako errege Felipe bigarrenak erria eskudatzeko egiña. Zab Gabon 86. Enperadore Federiko bigarrenak koroatu zuan. Bv AsL 106. Malentxo dasaiote umeari Bidaurretako izebaren oroimenean. Malentxo bigarrena da Zabaletako jostallua. Ag G 367. Jose bigarren zeritzan Austriako erregek. Ldi IL 163. Herode ori Herode bigarrena zan, Yoan Bataiazalearen iltzalea. Ir YKBiz 487. Beste [arri-jasotzaille] bat, arrigarrietan arrigarria, Goenatxo bigarrena. Insausti 99. Felipe bigarrenaren invenciblek eta gainerako istiluek hemengo arrantza [...] lur jota utzi zuten. MEIG IV 66.
Segundo en importancia. v. BIGARREN MAILAKO.
Badakizu zer esaten dan gure artean: lenena bada gizon ondradua, bigarrena odol garbia (Azpeitia, 1622). ConTAV 5.2.9, 125 (cf. infra (2) ). Hiri hura zen inguru hek guzietako bigarrena. Lg II 87. Gurian ezta lenengo ta bigarren mairik; otseiñak bere geugaz iminten ditugu mai baten. Mg PAb 111. Bigarren saria eman zidaten sariketa aretan. NEtx LBB 211. Beste zazpirok bigarren sariaren billa gogor egin genduan. Insausti 22. Venezian bigarren Zilarrezko Lehoia eraman du aurten. MEIG I 142.
Segundo en la escala de mando. "Alkate bigarrena (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 63 (opuesto a bigarren alkatea 'segundo alcalde, posterior a otro'). "Erretore bigarrena (G-azp)" Ib. 63 Cf. Echta Jos 186 bigarren agintaria edo pillotua.
Israelko Errege izango zala, eta Jonatas bera aren bigarren. Lard 173.
Semejante, comparable a otro anterior. "Bigarren, doble, copia o réplica de una persona. Gure aita bigarrena dirudi gizon orretxek" Gketx Loiola.
Hartarakotz bada orai ezta ikhustea baizik hunek [Axularrek] egin zuen liburu ttipi handia, bigarren Thomas a Khempis Eskual-herrikoa. ES 145. Zu bakarrik zera paregabekoa ta gizonen artean bigarrenik ez dezuna. Cb Eg III 296. Behatzen diote mundu huni bi-garren Jeriko bati bezala. Lg I 192. Etxe gaizto ta bigarren infernu onetan ipintzen zaituzte alako kristau madarikatuak. Mg CC 249. Hura bigarren Manresa santuari zeritzaion. Aran SIgn 93. Ez da antxiñako ta ain gitxi gaurkorik, / bigarren Okendorik billau leitekenik. AB AmaE 95. Denboraz izan biar zuan Golgota bigarrena beretzat. Bv AsL 150. Onek bete zuen bere birtute andiaz, Juan Capella, Judas bigarrenak, egin zuan uts-unia. Ib. 104. Munduan erregina / Ninfa guztiena / eta Olinpo-ganean / Venus bigarrena! Azc PB 294. Burua zuri ta mintzoa garbi, gorputza lerden ta gogoa zuzen, beiñ baño ere azkarrago, zarrago ta obeago, Joanes bigarrentzat artu dezakegu. Ag G 364s. Ara gixonak: a dok Krone ta Jonandon bigarren Krone. Kk Ab II 153. Italin dezu Alberni, / bigarren Golgota txiki. SMitx Aranz 114. On-izate ortan aurren, eta doakabe izate artan guzian bigarrenik gabea. Berron Kijote 150.
(G-azp, AN-gip-5vill). Día siguiente a una fiesta. "Eguerri bigarrenin il zen (AN-gip-5vill), eguerri biaramunin il zen (AN-gip-5vill, B), eztai bigarrenean alde egin zuten (G-azp)" Gte Erd 63. v. biharamun.
Eta gertatu zan Sapatu bigarren batean, aurrenekoa. Oteiza Lc 6, 1 (cf. BIGARREN LEHEN). Gertaera au izandu zan 1521-garren urteko Maiatzaren ogeiyan, eta alabearrez Espiritu Santuko Pazkoa-bigarrenean. Aran SIgn 9. Xipiene astelehena zen egun hura, herriko eta elizako phesta bigarrena. JE Bur 23. Ortakoz autu dute Euberri-bigarren. Or Eus 135. Astelen-iaute (Gipuzkoan "Astelen-ieta") = Iñaute bigarrena. Ib. 166n. Ordu gutxitan errauts biurtu / Gabon-gau bigarrenean, / ainbeste nekez euskal-fedeak / jaso zuna anbat urtean! SMitx Aranz 94. Pazko bigarrenean, joateko esan eustan. Etxabu Kontu 23. San Fermin bigarrena zan. TxGarm BordaB 105. Garizuma pasa ta Pazko bigarrenez ospatzen da egun ori. BAyerbe 113. Maiatzeko Pazkoa bigarrenean festak izaten dira. BBarand 76.
(Referido al segundo día del mes).
Haur eman da Mauleko hirian Apirillaren bigarrenian. Bp II 6. Otsillaren bigarrenian. CatLan 9. Zezeilla bigarrena / nabuak ekarteko / solotikan etxera / idijarentzako. DurPl 67. Maiatzeko hilaren bigarrenian / errebolta izan dugu Madrillako hirian. FrantzesB I 25. Maiatzaren bigarrenean. Or SCruz 31.
(Precediendo a una frase relativa o a un participio). "Segundón [...] bigarren jaioa" Lar y Añ.
Bigarren jakin bear dena da zer intenzioreki bear den ofratu. Ber Trat 70r. Bigarren emen ikusi bear dezun Dotrina da, pekatua zer dan ikustea. Cb Eg II 169. Itz auek bigarren esan nai zutena, au da. Bv AsL 42.
"Bigarren urtean dago ilik (AN-5vill), hace dos años que murió" A Apend.
Elizaren bi ta irugarren aginduak. KIkG 61. Daktiloaren bi ta irugarren silabak. Lek SClar 126.
sense-2
2. (Tema nudo).En segundo lugar, en segundo término. v. BIGARRENA, BIGARRENGO (b), BIGARRENEKORIK.
tradizioa
Tr. Documentado sólo en autores meridionales, se encuentra ya en Betolaza.

Korporalak dira onek: Lelengoa bisitetea gejoak. Bigarren jaten ematea gosetu danari. Bet 14. Aldatu biar dozu buruti biatzetara; lenengo alkandoria, bigarren jake zuri bat, ta gañetik gerrestuba. Mg PAb 117. Zeinbat nagusiago zarean, ainbat geiago humildu bear zara: . lenengo, goitura, arrotasun ta andi-usteaz geiago galduko zendukelako: bigarren, gagozalako argaltasunez ta doakabaz beterik. Añ LoraS 166s. Bi gauzagatik, dio San Buenabenturak nai izan zuala Jaungoikuak izan zezan San Franziskok duda au. Lenen: [...]. Eta bigarren: izan zedin [...] gai berri bat umiltasunian are geiago sendotutzeko. Bv AsL 98s. Iakin eikezu, lenengo, euskaldun au eztala gizon gudaria; gomutau zaite, bigarren, euskaldunen artean zagozala. Ag AL 146. Lenengo, Jaungoikoaren grazia geitzeko; bigarren, izandako bizitza okerraren aztarna ta kutsuak eta gañerako pekatu ariñak kentzeko. KIkG 77. Diruba biar da lenbizi, diruba bigarren, diruba beti... Alz Txib 104. Lendabizi: Garagarrillaren azkenean arpidea itxi, ta bertatik iragarri ala egingo dala. Bigarren: guziok bateratuko al-gera erruki egintza ontarako! Ldi IL 106s. Zergatik? Lenbizi [...]. Bigarren, ondasunak gure biotza beren ondotik arrastaka eramaten dutelako. Ir YKBiz 131. Ortaz auxe agintzen det: Lenengo. [...] Epailletza berezia sortu-erazten da [...]. Bigarren. Goieneko Epaille mallan ipìñiaz [...] Rasche Lopez de Brilas'dar Pantzeska izendatzen da. EAEg 28-10-1936, 158. Lenengo ta bein, eguna euren esku artu, jarei ta libre, buztarri ta loturarik bage. Bigarren, andik alde egin, alde eskolatik. Erkiag BatB 19. Lenbizi norberak ondo prestatu bear du, kirolari guziak bezela, marka egiteko. Bigarren, korritzeko lekua ea nola dagoan. Albeniz 164. Bi arrazoigatik: errazago delako hitzak itzultzea [...] eta, bigarren, komeni delako erdaldunek ere hiztegira sarrera izatea. MEIG VII 77.
v. tbn. CatLlo 48. Etxba Ibilt 455. NEtx LBB 280.
azpisarrera-1
BIGARRENA. En segundo lugar. (Solo incluimos aquí los ejs. en los que no tiene un claro valor adjetivo).
Lehenbizikorik aditzen dut Eliza dela saindu, zeren haren buruzagi ikusten eztena [...] Saindua baita; Bigarrena, zeren fedea eta legea baititu sainduak. Mat 69. Bigarrena esaktzen diogu etorri bedi zure erreinua. Ber Trat 91v. Lenengo oriek ondo azi, ta ezitzeko ejenplo ona, ta bigarrena dotrina ona eman bear die. Cb Eg III 360. Gerta diteke au era askotara. Lenengo lekuan Sakramentua artzen bada, munduaren begietan onaren iduria egiteko. Bigarrena, komunioko denboran gogoa badauka batek bere naiez munduko aurkerietan. AA I 440. Juramentubak ona izateko bigarrena euki biar daben gauzia da arteztasun, edo justizia. Astar II 58. Tatxa bat du desperra, / esain dut zergatik, / zankua ariñago / altxatziagatik; / bigarrena gorra da / belarrietatik. Noe 40.
v. tbn. Ax 99 (V 68). LE Ong 31v. Gco II 395. Añ GGero 92.
azpisarrera-2
BIGARREN ABENDU (Ae, Sal; b. abendo Sal; bi. abentu R; bigarnabentu R). Ref.: VocPir 336; A (bigarren abendu, abentu); EI 319; ContR 515. Diciembre. v. abendu.
azpisarrera-3
BIGARREN AITAJAUN (aitta- V-gip). "Bisabuelo" Elexp Berg.
azpisarrera-4
BIGARREN AMA. Nodriza. "Don.-ek argitu digu aberats-etxeko umeari ematen zionari esaten zitzaiola iñude. Auzoko andra batek inoren umeari eman ezkero bigarren ama edo" Elexp Berg s.v. iñude. Cf. ejs. no lexicalizados de bigarren ama 'segunda madre' en A Ardi 28, JAIraz Bizia 119, JAzpiroz 48.
azpisarrera-5
BIGARRENEAN. (Urt, Lar, Añ, H).
a) La segunda vez; por segunda vez. "Iterare, [...] bietan, bialdiz, bigarrénean" Urt I 426. "(Primera, segunda, tercera) vez, lendabizian, bigarrenean, hirugarrenean [...]" Lar. "À la deuxième fois. Lehenean xedea huts egin, bigarrenean-bigarrenean yo du, à la première fois, il a manqué le but, à la seconde, il l'a touché" H.
Zuregatik utzi zuen / Iaunak mundu gaixtoa, / bigarrenean hondatu / gabetarik salboa, // esperantzarekin ezen / zure exenplu onak / onera ganbiatuko / zituela gizonak. EZ Noel 173. Lehenbiziko deitzen eta thiratzen gaituenean ihardesten badiogu, hurbiltzen bagatzaitza, gero bigarrenean bizikiago eta sendokiago deitzen eta thiratzen gaitu. Ax 102 (V 69). Utzi zuenean, hasi zen berriz bigarrenean egur egiten eta bere leheneko zamaren handitzen. Ib. 85 (V 58). Amudioak dik mundurat / berriz Jesus erakhartzen, / eta hire bi eskuetan / bigarrenean itzatzen. Gç 201. Bigarrenean S. Luis aserre bezala etorri ta esan zion bereala, bereala erremediatzeko. Cb Just 71. Egin zioten bigarrenean galde bera. Lg II 175. Bigarrenian erantzuten jakue: Abadiak eta Prailiak bere pekatu egin legijeela. fB Olg 167. Txanton baiño senar egokiagorik topa-orduko, edo neskazartu edo bigarrenean iaio bear izango eban Maripak. A BeinB 43. Bigarrenean kondenatua zelarik [Dreyfus], libratu zuten. HU Zez 91. Bigarrenean ororen ustez, errexki nausituko. Ib. 91. Bigarrenean ots egin ebanean bere, txakurrak bakarrik erantzun eutsen. A BGuzur 146. Len be esan dot eta bigarrenean diñot. Ag Kr 99. Bigarrenean dirautsut ezteizula barre egin. Echta Jos 320s. Per omnia sekula sekulorunean, / ezeutsan entzun baten ez bigarrenean. Enb 163. Lenenguaz be asetu ezin, / an duaz bigarrenian. Ib. 36. Belarriz erne, zangoz ez nagi, / ez du dei bigarrenean. "No ha tenido necesidad de llamarle por segunda vez". Or Eus 83. Leenean barka, bigarrenean urka. Anab Usauri 78.
b) (SP; bigerrenean S ap. Lh). En segundo lugar. v. BIGARRENIK, BIGARRENEKORIK.
Lehenik iakin behar duzu urthe hartako epaktaren kontua. Bigarrenean, zenbatgarrena den martxotik kondatzen hasirik halako illhabethea. EZ Eliç XXXIs. Lehenbizirik [...]. Bigarrenean, orhoit zaite Iainko amolsu hark berak halarik ere batzutan, [...] edekiten deraukula konsolazionetako ugatza eta eztia. SP Phil 496. Baruraren finak dira hirur: Lehenik barura ordenatu da [...]. Bigarrenian barura ordenatu da Zeluko gauzen hobeki kontenplatzeko. Tt Arima 62s. Lehenik, Jinkoaren adoratzera [...]. Bigerrenian, hona bildü zireie, pürgatorioko penetan diren arimen ürgaztera. FPrS 29s. Pensau egizu leleengo: [...]. Pensau egizu bigarrenian: Zeinbat Praile ta kristinau on egozan orduban Jaungoikua alabeetan. fB Olg 162. Lelengo: Gurasuari kontu emon bagarik, ezkontzia egitia, al izan ezkero, pekatu dala. Bigarrenian: Guraso elduben ta Jaungoikozkuen eskubetan itxi daikela umiak, euren estaduko laguna aukeratutia ta ezkontzia egitia. fB Ic III 354. Lehenian [...]. Bigerrenian, haren kolera jüstuaren amatika eraziteko. UskLiB 32. Bigerrenin, ofritzen daizüt, nihauren eta mündü ororen bekhatiez zuri pharkamentü galthatzeko. Ib. 43.
c) (Tras un sust. que expresa tiempo). A los dos (...), al cabo de dos (...).
Ordubigarrenean sei oin igo ebazan urak, eta orduan bota ebezan itxasora batel nagosi biak. Echta Jos 280. Illebigarrenean, Karlosi begia oso sendatu orduko, etorri zan albistea. Ib. 55.
azpisarrera-6
BIGARRENEKO ( (Dv)). A) (Adnom.).
a) Segundo. "Qui est de second rang, ordre, qualité" Dv.
Egiazko alhargunak nihoiz ere bertzeak eztituela gaizki erran eta ez baiatu behar, zeren bigarreneko edo are hirurgarreneko eta laugarreneko ezkontzetara iragaiten diren. SP Phil 422s. Zazpieun emakume Erregiñaen izenarekin edo lenengo mallako emaztetzat artu zituen, eta beste irureun bigarrenekoak. Lard 215. Irugarren mallan zortzi [asaba], bigarreneko lauen aita-amak. Kk Ab I 89. Lehen saileko hizkuntzek k-keltara edo Goidelera eratzen dute [...]; bigarrenekoek, aldiz, p-keltara edo Britaniara. Mde Pr 215. Badirudi lehenbizikoen apaltasuna baño bigarrenekoen harrokeria ahalgegarriago litzakela. Osk Kurl 159. Bigarreneko xurrutadeak etzuan egin lehenbizikoak baño gehiago. Ib. 178. Hiru 'mundu' bereizten ditu [...]. Sentierak, halaz ere, irudipenak, oroitzapenak, pentsaketak eta horien gisakoak bigarrenekoak genituzke. MEIG VI 116.
(Uso sust.). "Tienen diverso nombre [los layadores] según el puesto que cada cual ocupa en el campo. a) Barreneko (G-to) [...], el que está mas abajo. b) Bigarreneko (G), bigarren zoi (V-ger), el segundo" A s.v. laiari.
B) (Uso adv.).
a) Para la segunda vez.
Zeren baldin behin libreki ikhusten badut, beldur naiz bigarreneko gathiba nadin. Ax 394 (V 257).
b) (Tras sust. que expresa tiempo). Para el segundo. v. BIGARRENGO (c).
Egun bigarreneko esango dozu, oñetako orreek obiaguak diriala zuben zapata asmo barrikuak baño. Mg PAb 118.
c) Por segunda vez.
Eta berehala io zuen oilarrak bigarreneko. HeH Mc 14, 72 (Lç berriz, He, Dv bigarren aldiko, Leon bigarren aldikotz, Ol, IBk bigarren aldiz).
azpisarrera-7
BIGARRENEKOAN. "À la deuxième fois" H s.v. bigarrenean.
azpisarrera-8
BIGARRENEKORIK (Dv, H; bigerrenekorik S ap. Lh; Gèze). En segundo lugar. "Secondement, deuxièmement" Gèze, H y Lh. v. BIGARRENEAN (b), BIGARRENIK.
tradizioa
Tr. Documentado en textos septentrionales desde principios del s. XVIII.

Bi arrazoinez daritzat herri huni hain izen hautua eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia eta situazino arraia eta arinaren kariaz; eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa. ES 156. Lehenbizikorik, gizon bezala sofritzeko gai izatea gatik. Bi-garrenekorik, bere dolore eta sofrikari guziei Jainko bezala prezio bat eta baliostasun bat emaitea gatik infinitua. CatLav 48. (V 31) Eta bigerrenekorik / nula izan zen martirisatü. StJul ms. 17r. Bigarrenekorik egitzu zure lan guziak Jainkoarentzat. Brtc 191. Lehenbizikorik Jainkoari eskerrak eman behar zaizko [...]. Bigarrenekorik, barkhamendu eskatu behar zaio. Dh 103. Bigarrenekorik. Egun oroz, khanbara hartan, bakhotxak bakharrik edo konpeinian familiarekin, bihurtuko diozka Maria dibinoari bere homaiak. MarIl 12. Nahi du, bigarrenekorik, bethi eskuetan ekhar ditzaten lanpak phiztuak. Jaur 412. Hori bi gauzetarik dathor: Lehenbizikorik, [...]. Bigarrenekorik, bihi bat bakhartasunean ezartzen duzunean, poxelurik ez du inguruan. Dv Lab 38. Bigarrenekorik, Erreboluzionea da Elizaren kontrako errebolta. Elsb Fram IX. Lehenik [...] eta bigarrenekorik Aphezak komuniatu-eta Sakramenduko itxurak laster desegiten direlakotz. Arb Igand 95. Lehenik, gure mintzaia delakotz [...]. Bigarrenekorik, gehiago dena, kendu nahi daukutelakotz eskuara. HU Aurp 205. Otoa bi lekutarik balaz zilatua: lehenik handik abiatu eta berehala, eta bigarrenekorik Ziriako erresuman sartzean. Etchebarne 116.
azpisarrera-9
BIGARRENEKOTZ ( (SP, Dv)), BIGARRENEKOZ. "Pour la seconde fois" SP. "Bigarrenekotz heldu da hunat, il vient ici pour la deuxième fois" Dv. v. BIGARRENEZ.
Oroi Bildotsa, bigarrenekoz, / laztantzen Gurutz gogorra. SMitx Aranz 127.
azpisarrera-10
BIGARRENERAKO. En segundo lugar.
Bigarrenerako, or da emen jakiten alegindu giñan postien ordaiñe zenbat oitzen zan. Gerrika 137.
azpisarrera-11
BIGARREN ESKUKO. De segunda mano, usado.
Bigarren eskuko "Daufin" bat erosi eban. Gerrika 161.
azpisarrera-12
BIGARRENEZ (V, G ap. A EY III 348; Añ, Dv (V)), BIGARRENAZ. a) Por segunda vez. "Segunda vez, (c.) bigarren aldian, bigarrenez" Añ. "Retoñar, biterne, bigarrenez erne" Ib. "De nouveau, pour la seconde fois" Dv.
Tr. Además de en Capanaga (en la forma bigarrenaz), se documenta en autores meridionales --generalmente vizcaínos-- desde principios del s. XIX.
Aek gati negar eta penitenzia bigarrenaz egiten dabeela. "Haciendo segunda vez penitencia". Cap 89. Emen bigarrenez jausi zan Jesus Krutzeaz. Añ EL1 193. Esku-liburua [...]. Urteten dau bigarrenez. Añ EL2 1. Egija da bigarrenez be konfesau zala ta artu zituzala onduteko asmuak. Ur MarIl 32. Esan eutsan bigarrenez besteak. A BeinB 91. Bigarrenez lengo lekura etorrela. A BeinB 86. Eta euren bizitza guztian bigarrenez, bata bestearen aurrean ez egon bearrak naigabe apur bat emoeutsien. Ag Kr 173. Bigarrenez urrengo igandean irakurri bear izan nizkioten zure berriak. A Ardi 13. Bigarrenez eskonduriko emakume bat. Kk Ab I 6. Bigarrenez ta len baño gogorrago jo eben. Altuna 66. Josu bigarrenez jausi zanekua. Enb 102. Lênen-talka motxa da --illago du soiñu-- / ez baitira aurrenetik jauzi buruz-buru. / Bigarrenez, lerroa beaute zuzendu. Or Eus 30. Ausleak, lenengo aldiz, berreunda berrogeitaamar laurleko ordaindu bearko dituzte diru-nekez; bigarrenez, bosteun laurleko. EAEg 19-2-1937, 1108. Bein esan duzu ta bigarrenez entzun bearrik ez dut. Zait Sof 140. Besarkatu zitun etxeko danak bana-bana eta bere emaztea ere bigarrenez danan bixtan. Etxde JJ 256. Bere ume denporako eskoliakin gogoratu zan, leziñua ezekianian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin. SM Zirik 86. Nor zaitut? --esan neban bigarrenez. Bilbao IpuiB 107. Bigarrenez jaioko balitzonaz. Erkiag Arran 109. Iztarrarteko zauria bigarrenez txautu eban. Erkiag BatB 99. Ola aundi batera daroaz Nikanor-ek bigarrenez burdiña txatarrak. Ib. 127. Bigarrenez egin ebenak ez eukan atxakirik. Etxabu Kontu 141.
b) "En segundo lugar" Bera.
Horrenbestez, eta ekidinen jatortasunaz gainera, heldu gara bi punturen ezaguerara. Aurrenik, nabari da ekidin aditz izena dela [...]. Bigarrenez, aditz iragankorra dugu, inolaz ere. MEIG I 236. Lehenbizikoz [...], gure helburuak eta jomugak zehazki finka ditzagula [...]. Bigarrenez, berriz [...], saia gaitezela bestetango berriak diren bezalatsu azaltzen. MEIG VIII 117s.
azpisarrera-13
BIGARRENGO. (Lar, Añ).
a) (Adnominal). Segundo. "Secundario" Lar y Añ.
Tr. Propio de la tradición meridional; se documenta desde comienzos del s. XVIII.
Bigarrengo konfesioan konfesatu ditzake beste Mandamentu baten kontra egin zituanak. OA 142. Bigarrengo Mandamenduan. Ub 173. Bigarrengo erremedioa da orazio edo eskaera humilla sarritan eta konfianza oso batekin Jaungoikoari berari Jesu-Kristoren izenean egitea. Gco I 419. Aurrenekoak ez due aditzen Jainkoaren itza: bigarrengoak ez dieze biotzean tokirik ematen. AA III 593. Esau lenbizikoa, / eiztari andia; / Jakob bigarrengoa, / ona ta eztia. It Fab 240. Bigarrengo aldiya det / modu ortan aurten. Ud 158. Lenbiziko idiki aldiyan letu zituzten itz oek: [...]. Bigarrenguan berriz beste itz oek. Bv AsL 60. Ozinbeltzera egin eban bigarrengo ostera edo ioan-etorrian. Ag AL 93. Etxe artan, goi-beak maisterrai utzirik, bigarrengo bizitzan arautu zuan bere kaiola. Ag G 219s. Aurrenekua dakit / billauba ez dala, / eta bigarrengua / txit prestuba dala. JanEd II 68. Eun da bigarrengo bueltan / Egaña ori zan gelditu. EusJok 163. Gizon ill guzien bigarrengo piztuera. Inza Azalp 109. Bigarrengo Abarrak. Kk Ab II 3. "Lauaxeta"renik ez omen dezu irakurtzen, eta ark atera lenengo urteko olerki-saria... Nik bigarrengoa atera ta oraindaño irugarrenik ez izan. Ldi IL 111. Igaz, Domitxi Irurteko, / arturik beor-ostiko, / ez zan agertu plaza agerira; / aurten or da bigarrengo... "Es el segundo". Or Eus 178. Gaiñekoak diote: "Ark ba dik itzala; / andik bigarrengoak ba dik ere ezpala". "Qué forzudo el subsiguiente". Ib. 18. Maider-ek bere lenengo ta bigarrengo Jaunartzeak egin zitun egun gogoangarriak. Etxde JJ 231. Konziertu batian, musikia bigarrengo gauzia da. Modia, modia; modara jantzi ta modara ibilli. SM Zirik 85. Olloak illietan be ez eutson ipinten bigarrengo arrautza ori, eta askenez ezta bat bera be. Bilbao IpuiB 258. Iñork pentsatzen ezpazun ere / zu bigarrengo iritxi. Basarri 98.
Pagoda batera iritxi ta "Lenengo zeruko atea" jartzen omen zuan izena; bigarrengora iritxi ta "Bigarrengo zeruko atea", ta andik aurrera irugarrena, laugarrena... pagoda guzietan. A. Zavala in Goñi 13. Eskolastiko izkeran mintzatzeko, "causae secundae", bigarrengo kausa urbillak deitzen diren oietan gelditzen gera. Vill Jaink 170. Zazpietatik bigarrengoa / gaur guk ospatzen doguna. Ayesta 58. Bigarrengo auek erdi aztuta neuzkan. BBaran 65. Bigarrengo adabakiak. MEIG I 255.
(Tras tema nudo). Día siguiente (a una fiesta). "Eguarri bigarrengoz il zan (G-azp)" Gte Erd 63.
b) (Tema nudo). En segundo lugar. v. supra (2).
Leneengo bizitzan, da bigarrengo eriotzako peligruban. ZBulda 31. Bigarrengo zeinzuk? Arz 54. Lenengo: gogo edo pensamentubagaz. Bigarrengo berbaz, eta irugarrengo egitez edo obraz. Astar II 133. Lenengo; mundua, Jainkoak ezer-ezetik egin, eta ainbeste gauza on ederrekin janzi ezkero, giza-seme eske zegoan [...]. Bigarrengo; lurra berri eta garbia zegoan. Lard 7s. Ara or [...] Mariak bigarrengo erakusten digun birtute osasungarria. Ag Serm 261. Lenengo, irakatsirik langintzen bat edo biargintzen bat, zeñegaz irabazi al dagien biziteko bear dabena; eta bigarrengo, emonik eurai eretxiona. Itz Azald 98. Lelengo, nire zangoen bildurrak, gosez auldurik neukozan-da. Bigarrengo, neure buruari esaten neutsolako. Or Tormes 43. Bigarrengo. Maiztarraren gain geldituko da piñudia zaintzea. Munita 109. Lenengo, azala kendu labana rasketa batekin; bigarrengo, azala, berde ori egiten duen ori, kendu. Ostolaiz 70.
c) (Tras sust. que expresa tiempo). Para el segundo. v. BIGARRENEKO (B, b).
Zu ikusitzera nik joan nai; / libre banengo / or nintzake egun bigarrengo. Izt Po 80. Ezkondu eta ondo / izanik lenengo, / osoro aspertua / urte bigarrengo. Urruz Zer 103. Andik illa bigarrengo, andiki bat lez bixi zan. Kk Ab I 109.
azpisarrera-14
BIGARRENGOAN ( (Lar)). Por segunda vez. "(Primera, segunda, tercera) vez ., lendabizikoan, bigarrengoan, hirugarrengoan" Lar. v. BIGARRENEAN.
Baña Balaanek bigarrengoan erantzun zien, urrezko eta zillarrezko etxe bat ematen bazioten ere, Jaunaren itzik ezin autsi zezakeala. Lard 101.
azpisarrera-15
BIGARRENGOZ.
a) En segundo lugar. "Secundariamente" Lar.
Hauxe esango dut aurrenik [...]: biziro alaitzen nau [...] liburu hori euskaraz idatzia ikusteak [...]. Eskerrak zor dizkiogu Txillardegiri bigarrengoz axaleko itxurakeriei dien lotsa eskasarengatik. MIH 334. Ez dut uste, lehendabizikoz [...], Larresoro eta bion iritzien arteko desberdintasuna behar bezain nabarmen azaltzen denik [...]. Ez naiz sekula, bigarrengoz, estrukturalistegia izan. MEIG VIII 39.
b) Por segunda vez.
Garagarrilla zazpi / garijak batzeko, / artua bigarrengoz / guztiz jorratzeko. DurPl 69.
azpisarrera-16
BIGARREN GUSU ( (H)), BIGARREN KUSU. Primo segundo. "Bigarren kusia, gusua, cousin au 2.ème degré, second cousin" H. v. BIGARREN KUSI.
Medelen aitona nere amaren bigarren kusua zan. A Ardi 33.
azpisarrera-17
BIGARRENIK (bigerrenik S ap. Lh). En segundo lugar. "Secondement, deuxièmement" Lh.
Bigarrenik lagundu bear dire elkár ta prinzipalkiágo arimain gauzetán. LE Matr5 297. Bigarrenik: Pikondo zahar handi bat zegoan etxe aurrean eta piko ezti ederrak jateko, aski zuan adarretik gora igon eta han gerizpetan exeri. Osk Kurl 92. Lehenik barka, bigarrenik marka, hirugarrenik urka. (BN). EZBB II 47. Gainerakoan ere, hortik landara eta bigarrenik, begiak lausotuxe ditudalako. MEIG VII 27.
azpisarrera-18
BIGARREN KUSI (BN-baig; H). Primo segundo. "Por kusi se entienden los primos, en general. Lehen-kusi es el primo hermano, de cualquier sexo que sea. Bigarren kusi equivale, incluso literalmente, a segundo primo" (Valcarlos). Satr CEEN 1969, 182. v. bestengusu.
azpisarrera-19
BIGARREN LEHEN (Referido a un Sabbath).
Gertha zedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereinzetan gaindi. "Au jour du Sabbath, second premier". Lç Lc 6, 1. Sabbato egun batean zeini erraten baitzioten bigarren lehena. He ib. Errepausuko egun bigarren lehenean. TB ib. Larunbat bigarren-lehen batez. Dv ib. Eta gertatu zan zapatu egun bigarren lenengoan. Brunet ib. Cf. Oteiza: Sapatu bigarren batean, aurrenekoa. En otras versiones se traduce simplemente larunbat batez, o similar; Ol traduce lenbigarren larunbatean, y añade en una nota: "Lenbigarren larunbata zein zanik ez dakigu ziero. Paska ondokoaren urrengoena?".
azpisarrera-20
BIGARREN LEHENGUSU. Primo segundo. v. BIGARREN KUSU.
Zeren S. Tiagoren ama izan ze Ama Birjinaren lengusia, eta arla izan ze Jesu Kristoren bigarren lengusu. SermAN 3v.
azpisarrera-21
BIGARREN LEKUAN. En segundo lugar. v. BIGARRENEKORIK.
Jangoikoaren esanak besteren esankizun eroagatik egiten ez dituenak galzen du bigarren lekuan animako atseginz eta atsedete andi bat. Mb IArg I 161. Eta izanik txikiak, zantarrak ta prestuezak lurreko gauzak, edo ez eskatu eurok, edo eskatu bigarren lekuan. LoraS 45. Jaungoikoaren etxea da bigarren lekuan beraren Itza enzuteko leku berezia. AA I 529. Au da bigarren lekuan ekusi bear deguna. AA II 39. Bigarren lekuan Aginte onek agintzen diguna da gutxi itzegitea. Ib. 217. Bigarren lekuban Santo Tomas, Eleisiaren Erakusla Andia dakarree testigutzat dantzarijak, eureen olgeeta nasaijak oinian eukiteko. fB Olg 155. Ta au da bigarren lekuban esango deutsudana. fB Ic I 101. Zein da, bigarren lekuan eskatu bear dogun gizonaren azkena? Itz Azald 64.
azpisarrera-22
BIGARREN MAIATZ ( (R)). Junio. "Enéro, Febréro, Mártxua ., Máiatza, bigàrren Máiatza" (R-is). ContR 515. v. arramaiatz.
azpisarrera-23
BIGARREN MAILAKO. Secundario; inferior, de segunda clase.
Ismael ere, bigarren mallako emazteagandik izana bazan ere, berea zuen. Lard 23. Beste amar emazte bigarren mallakoak. Ib. 197. Ezpaitzuen adimenaren ulerbidez azaltzen, bigarren mailako zioz edo zergatikakoz baizik. Zait Plat 87. Oietan banatzen baitira obekienik azentuak, batez ere bigarren maillakoak: zortzi zatiko eta amaikakoa. Or in Gazt MusIx 22. Robinson beheratzeari ekin dio, bigarren mailako giza-sinbolua, merkatarien neurrikoa, dela eta. MEIG I 153. [Garbitasuna] gainetik eta gaingiroki neurtzen genuen guk, esaldien axalean ager zitezkeen erdaratikako hitz eta esaeren, azken hauek txit bigarren mailako zirelarik, arabera. MEIG VII 38.
azpisarrera-24
BIGARREN MAILAN. En segundo lugar, en lugar menos importante.
Ondo jantzi ta ondo agertu, / [...] bigarren mallan daudenak dira: / sukaldea da lenbizi! Basarri 140.
azpisarrera-25
BIGARREN URRI (V-oroz-gip ap. EI 316). Octubre.
azpisarrera-26
BIGARREN ZOI ( (V-ger)). "Tienen diverso nombre [los layadores] según el puesto que cada uno ocupa en el campo [...]. Bigarreneko (G), bigarren zoi (V-ger), el segundo" A s.v. laiari.
bigarren
<< berehalaxe 0 / 0 bukatze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper