Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

21 emaitza talka bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berehalaxe.
sense-1
1. (V, G, AN), berialaxe (V-gip), berealaxen, berialaxen, berielaxen, berealaixen, beelaxen, beilaxe, belaxe (V-gip, G-azp), belaxen. Ref.: A; Etxba Eib (berialaxe); Elexp Berg (belaxe); Gte Erd 244.

(Intensivo de berehala ).
"En seguida, lo que se dice en seguida" Etxba Eib. "Enseguida. Itxoidazu puxkat, belaxe nator eta " Elexp Berg. " Iruretatik belaxe etorri zan (G-azp)" Gte Erd 244.
tradizioa
Tr. Documentado por primera vez en Etcheberri de Sara, aunque no vuelve a aparecer en textos septentrionales; al Sur, en el s. XVIII sólo se encuentra en Gavon sariac, y es a partir de principios del s. XIX cuando se hace más frecuente. En DFrec hay 32 ejs., meridionales.

Eta berehalaxe banohatzu Agustin Elizako Dotor handi eta Sainduarekin errepustaren emaitera. ES 384. Berehalaxe eman zioela haren semeari konseillaritasuneko arropa edo kargua. Ib. 168. Ikasi nai deban guzia ez dauka ni gana etortzea baño, ta nik berealaxe <-aje> erakutsiko diot. GavS 7. Berak emanik argitasuna / Mesias jaio danean, / berealaxe sinistu dute / biotz osotik fedean. Echag 246. Ala gertatzen da, zergatika, / ozta dirade irteten, / berealaxe asten dirade / gogotik ostoa jaten. It Fab 161. Esan zak: baldin uzten badet ister au nik, / ez dek berealaxen artu ta jango ik? Ib. 255. Eta zeren bidez jarri dedan au guzia, berealaixen dezute ikusia. Izt C 131. Gizonik elduenetako bana edo biña alde bakotxetik ifintearekin, berealaixen daukate zuzendua okerbide guztia. Ib. 228s. Orduan Jesusek ots andi batekin esan zuen: . Lazaro, atoz kanpora: eta berealaxe obitik irten zan. Lard 426. Au erabaki ezkero, beren gogoz berealaxe ilko zuten. Ib. 447. Karta aiek ikusita bere esposa berealaxe hill zedilla aginduko zuela, seguru zegoan. Arr GB 18. Eta zere aserrean eta itsumustuan eman dezun epaia berealaxe urratu eta desegiñ zazu. Ib. 90. Berialaxe bota dizkate / ama-umiak alkarri. Ud 69. Ta or zelan diran trintxerak bete, / Berealaxe, / Jente gazte armaduaz. AB AmaE 371. Gili esan zion Franziskok: "Emaiozu kapa emakumetxo orri". Berialaxen eman zion. Bv AsL 61. --Aizak, mutill, jaiki ari. --Bai, bai; berealaxe. Urruz Urz 37. Eta nola buru aundiya baitetan, berialaxen ikasiko ditut. Moc Damu 9. --Ioadi, ioadi: an nazala biar gaberako. --Berealaxe, beste zeregintxu bat egindakoan. Ag AL 25.
( s. XX.) Iritzi bat gure buruan ernetzen bada, berealaxe biraltzen ditu sustraiak biotzeraño. Ag G 32. Alkateari berealaxe agindu zion eman zezala onako bando au. Goñi 72. Orko nekazariak emen, lan orren luze neketsuak eginezkero, berealaxe aberastuko lirake. A Ardi 6. Berialaxe bigurtu zan etxera. Kk Ab I 44. Gizonari Jaungoikoak esan zionaz beste aldera itzegin eta gizona Jaunaren esanetatik atera zuan berealaxe. Inza Azalp 62. Ordun, esan zion belaxe neskatxoak, arraultzetik jaio gabeko olloen bat izandu da? Ib. 36. Belaxe beste artzai-mutillen ondoan / asi nintzan poz-pozik nere artzaingoan. Jaukol Biozk 97. Bat osoa ataratea etxat komeni, berelaxe oartuko da ta. Or Tormes 47. Santa Cruz an zegoalakoa barratu zan belaxe, ta an bildu ziran zeuden etsai guziak. Or SCruz 45. Berialaxe usteltzen dan lez / Arima bako gorputza. Enb 144. Biyotzeraño sartu zitzaion / nik egin nuen marrua: / berialaxe lajatu zuen / bere jeniyo arrua. Tx B II 174. Txakurbide batetik berealaxe jetxi gindezke. Anab Usauri 12 (v. tbn. ib. 137 beilaxe, en boca de un navarro). Berialaxen erdi negarrez / au da erantzun zirana. MendaroTx 92. Egun aietako esturen ondotik, belaxe izango dira ezaupideak eguzkian ta illargian ta izarretan. Ir YKBiz 411s. Ari-talka etzaie bêlaxen âztuko. Or Eus 146. Erosi nai dabenak asko ta opatzen dabenak gitxi badira, berealaxe salneurria goruntz doa. Eguzk GizAuz 54. Eta, Arek jarritako legetik irten naiko balue, ondamendira ta triskantzara lijoazkeala berealaxe. TAg Uzt 251. Berealaxe, izu-laborritan, opari-arriko sendorrari sua ezarritzeko aztatu nun. Zait Sof 189. Beltranek bere masallaz alaba gaxoaren kopeta ikutu zunean, sukar aundi baten mende zegola berealaxe antz eman zion. Etxde AlosT 54. Iaiki zadiela ta ioan belaxen / aizpa laguntzera etxeko lanetan. Ir EG 1956 (7-8), 7. Berialaxe bota biar dot nere burua ibaira. SM Zirik 120. Berealaxe artzen dituzte / tokiz aldatu usteak. Basarri 136. Baiña laster... berealaxe bukatu egingo zaigu. MAtx Gazt 14. Bañan berealaxen beste batzuk, eta aiek ere berdin: eskuak gora jaso eta gelditzeko. Salav 62. Beude ementxe, berealaxe aterako ditugu aulkiak. NEtx LBB 60. Pentsatu zazu gerra txar batek / ekarri leiken galera, / berialaxe artuko baitu / naziuen zabalera. Uzt Sas 125. Berialaxen pronto giñan gu / lanera juateko. Ib. 69. Ekin da berealaxe egiña zegok. JAzpiroz 206. Berehalaxe, eskaileretan behera lasterka bizian zetorrela ikusi zuen semea agure elbar batek. MEIG I 180.

v. tbn. Aran SIgn 99. Zab Gabon 80. Ill Testim 10. KIkV 98. Ol Mt 25, 15. Lek EunD 18. Ldi UO 40. JAIraz Bizia 119. Osk Kurl 158. Lab SuEm 213. Berron Kijote 56. TxGarm BordaB 37. Berialaxe: Ag G 3. Alz Bern 50. Altuna 82. BEnb NereA 100. Berealaxen: Ag Serm 334. Berron Kijote 58. Berialaxen: Ud 135. EusJok II 163. Auspoa 39, 36. Berielaxen: MendaroTx 361.
sense-2
2. beralaxe. Del mismo modo. v. berehala (2).
Ez al dezu ikusi izan zakurrak nola iges egitten duan bein jo zion makillagandik? Beralaxe ba, dio Zirilo doatsuak, iges egitten dula etsaiak gurutzetik, oroitzen baita orrekin garaittu zula Jesukristo Gure Jaunak. Inza Azalp 17.
azpisarrera-1
BEREHALA-BEREHALAXE. "Beriela-beielaxe, en seguida" Iz ArOñ.
azpisarrera-2
BERE-BEREHALAXE. Intensivo de berehalaxe.
Urak joanak zirala / Noek ikusirik, / bere-berealaxe / irten zan kutxatik. It Fab 227. Bere-berealaxen / tximu-familia / goitik bera saltoka / jaisten da guztia. Ib. 77.
berehalaxe
<< baldin 0 / 0 bigarren >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper