Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

67 emaitza taka-taka bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
askatasun.
sense-1
(H, A), azkatasun, askatutasun (Izt) Libertad, independencia; libertad, relajación (tbn. en sdo. peyorativo). "Soltura, desembarazo, desenvoltura" Izt 112v. "Relâche, aise" H. "Soltura, garbo" A (que cita el ej. de Lardizabal, que en realidad parece significar 'libertinaje' o 'descaro'). v. libertate.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional, antes de finales del s. XIX lo hallamos en Moguel y J.J. Moguel (que utilizan askatutasun, var. que sólo encontramos posterioremente en D. Agirre), y en Lardizabal. En el s. XX compiten askatasun y azkatasun, var. esta última debida a Arana Goiri --que tbn. es el impulsor del sdo. especializado de 'independencia (de un país)'--; desde mediados del XX azkatasun va perdiendo terreno al decrecer la influencia aranista. En DFrec hay 456 ejs. de askatasun (11 de ellos septentrionales), y 4 de azkatasun .

Izan oi dituzte aldi askotan [komunioan] lurreko jende eroak beren olgantza guzietan arkitu oi duten baño atsegin geiago. O nolako negar samurrak! Nolako nasai aldiak, ta biotzeko olgura, ta askatutasunak! Mg CC 226. Barriz neskatilla arro, ta dantzarijetan ez dot ikusten alako modestijarik, ezpada askatutasun andi bat. JJMg BasEsc 137. Zeintzubak etxian edo biargintzeetan agertuten daben askatutasun andi bat eureen jantzi ta oni jaokazan gauzeetan. Ib. 194s. Odolezko malkuakaz negar egitekua da, ezkondu askoren askatutasuna ta honestidadiaren kuidadorik eza. Ib. 201. Herodes eta gañerakoen aurrean txit askatasun andiarekin dantzatu zan. Lard 398. Lenago, ixentau dan urtian [1876], galdu eban Bizkaiak nagusijena: bere ixakerea, bere askatasuna (1895). AG 650. Azkatasun-eguzkija / Basotik urtenda, / Bere argija edonun / Arin zabaltzen da (1897). Ib. 2405. Goi-amerikarrak azkatasuna (independencia) Filipiñoai aginduarren. A Ezale 1899, 47b. Baña itxi daiogun alde batera euskaldunen geurekortasun da askatutasunari. Ag Kr 96. Berezkoak eta onak direan askatasunak (libertad) galarazoezkero, adiskide direanari, birbiztu egitten jakezala egunaro alkarren biotzeko su-txingarrak. Echta Jos 239. Bene-benetan damutu jaken askatasun geiago emon ezeutselako Josetxogazko ibiltaldietan. Ib. 292. Bertako erritarrak aserre zireala euren askatasuna gurarik, eta ezbaian egozala gudu arazoetan asiko ete zirean Españarrakaz. Ib. 334s. Beti berekoi ta buru ariña, askatasunari eder ta nagikeriari ondo iruditurik. Ag G 298. Beste bizikera bat daukate uri gañean: benetako askatasuna, egiazko nagusitza. Ib. 373. Ta bere morroi baltzari azkatasuna emon eutson. Kk Ab I 85. Euskal-erriak bere antziñako lege, oitur zar ta libertade edo askatasunari diyen maitetasun irazekiya. A. Pagoaga Itzald II 129. Jopu errukarri bat baño enaz. Baña azkatasuna emongo dautzut zeuri. Altuna 106. Batasun baten alkartzen ziran / Azkatasuna zaintzeko. Enb 48. Ene zori-txarra! / Nok alai abestu / azkatasun barik, beti / baldin badau estu? Ib. 56. Gabetan, ostera, karlista mutillak Bilbo-barrura taka-taka sartzen ziran, eta emen ibilten ziran azkatasun guztian eguna sumatu artian. Kk Ab II 46. Bizi bedi azkatasuna! bizi beitez gizonaren eskubideak! Ib. 116. Azkatasuna lortu arte onela ibilliko gaituzte. Lab EEguna 108. Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez. Laux BBa 136. Eta etzeguala munduban norberen azkatasuna ordaintzeko urre naikorik. Otx 92. Azkatasunagaz eta lotsabakotasunagaz berba egin. Ib. 144. Oi, zein maite dudan askatasuna! Ldi BB 28. Askatasun-egunaren / urratzea ez dan bezelakoa. Ib. 28. Kataluñarrek ez omen ditute beren buruak españitarren anaitzakotzat [...]; argatik estatutoaren muin izkutua askatasun-asmoa izatea. Ldi IL 24. Elerti-gaietan, ori da nik guzientzat eskatzen dedan askatasuna. Ib. 115. Azkatasun-goxalderuntz / sugarra dira basuak. Laux AB 52. Dana emon biar yako / matte dan azkatasunari. Ib. 53. Azkatasuna barriketea baño besterik ezta, Largo Caballerok oraintsu esan dauanez. Eguzk GizAuz 106. An langilleak naien daben lana aukeratzeko azkatasunik eztauke. Ib. 116s. Euzko azkatasunen adierazle dan Gernikako zugaitzaren oroipena. "Las libertades vascas". EAEg 21-10-1936, 100. Bein-beingo azkatasunik gabe [...] arkitzen diranen izen-abizenak. "No sujetos a libertad provisional". Ib. 30-1-1937, 937. Ta berrogei ta amargarren urtea deunetsiko duzute lurraldean, artan bizi diranentzat askatasuna aldarrikatuz. Ol Lev 25, 10 (BiblE askapen, Bibl librantza, Ker askatze). Azkatasunarren amaika lor yasan dituzu, noski! Zait Sof 52. Bazkari ontan ospa dezala / Oñatik askatasuna. SMitx Aranz 100. Askatasun osoa beraz lan ontan. NEtx Nola 8. Kornubitar akok beren askatasuna galdu zuten Saxon buruzagien jopu bihurturik. Mde Pr 250. Erriak berak askatasunean aukeratu zituelako. Ib. 34. Non dago gizonaren askatasuna, geroa engoitik oraina aurretik eralduta badago? Ib. 328. Espainiko Askatasun-gudua [='Guerra de la Independencia'] bukatu. Vill EG (1-2), 68. Nere azkatasuna zegok guzien gañean. Txill Let 85. Alkarregazko azkatasuna! Olako zorionik! Bilbao IpuiB 146. Erriak askatasuna ta bere buru-iabetasuna galduak zeuzkan. Zait Plat 31. Baiña jagolen kontrako sentimentua bakarra da guztiengan, gizonaren askatasun-egarria, bardinkoia dan lez. Erkiag BatB 193s. Ara ta ona askatasunez ibilteko. Ib. 49. Gizonak ba-du liberum arbitrium delako ori, askatasuna, bere eskuko izatea edo bere buruaren jabetasuna deritzaion almena. Vill Jaink 75. Zuk, gaztetxo guztiak bezela, askatasun aundia nai zenduke. MAtx Gazt 34. Barruko poza eta bakea, / or dau aberastasuna, / ori lortzeko bearreko da / gizonen askatasuna. Ib. 218. Titirek nola erromaratu zan esaten digu askatasuna iristeko, iopu baitzan. Ibiñ Virgil 31. Sazerdotiak eskeiñi zien / urte askoz osasuna, / da alkarrekin lo egiteko / bazuten askatasuna. Uzt Sas 106. Behar bada, pertsulari batzuek ere atseginekin entzun dute ateraldi hori, askatasun horrek arint lezakelakotz gure lanaren zailtasuna. Xa Odol 58. Giltzapekoai askatasuna / eta itsuai ikusmena iragartera. Ker Lc 4, 18 (IBk askatasun; larganza, He, TB libran(t)za, Brunet, Oteiza libertade, Dv berrerospen, Ol yareikuntza). Askatasunean bizi aal izateko aukeratu nuan landetako bakardadea. Berron Kijote 160. Ez du entzun nai [...] zakurrak daukan eginkizunik, animali orren askatasuna baizik. MMant 34. Jagi zala [...] lege guztiz eta askatasun guztiz erriak aukeratu eban Gobernuaren kontra. Gerrika 57. Librantxa edo askatasun bat utzi zen [...] Jainkoaren hitza bakotxak berean ongi adi ahal izan zezan. Larre ArtzainE 287. Ez zebilen bera [Bruto] agin-nahian, ez zuen Cesar gorroto, bai ordea askatasuna Cesar baino maiteago. MIH 315. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Ib. 339.
v. tbn. P. Etxeberria EuskOl 1933, 20. Anab Poli 47. Gand Elorri 175. BEnb NereA 156. Etxabu Kontu 65. Ataño TxanKan 231. Azkatasun: Jaukol Biozk 67. Osk Kurl 39. Erkiag BatB 199.
askatasun
<< antxintxikalari 0 / 0 astegun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper