Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

36 emaitza taiu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zio.
sense-1
(V-oroz ap. A ), zijo.
Motivo, causa, razón. v. arrazoi.
tradizioa
Tr. Documentado en textos vizcaínos y guipuzcoanos del s. XX. Al Norte sólo lo emplea Mirande. La forma general es zio. Hay zijo en Otxolua y Enbeita, y ziyo en Lauaxeta. En DFrec hay 12 ejs. de zio, meridionales.

Zein zio dago, Kostantzi nigaz ez ezkontzeko. Echta Jos 224. Emakume guztiak zeukaten mingaña erabiltzeko zio ta gaia, guztiak zerbait agertu bearra. Ag G 344. Orra XVI garrengo eunte-ospetzearen zioa (motivoa). EEs 1913, 210. Norbere ospea eta orrelako beste ziyoak izparringiari eragozten diete askotan alako zeaztasun batzuetan sartzea. "Motivos" . Zink Crit 58. Geure gauzai deutsen gorrotu biziaren zio ta zergaitia argiro erakusten dauskue . gorriak. Belaus LEItz 109. Ara or ertilari gustiak euren idazkietan erakusten daben ituntasun gozoaren zioa. GMant ib. 58s. Al nuan nik uste ona izateko ziorik? Anab Usauri 27. Andra gaxuak, zijo bat ezeze, milla be euki dittubez nire aurka asarre eragoteko. Otx 29. Semiok zeure aldez jarteko / Ez al da zijoik naikua? Enb 46. Juale otsak entzuten dozuz [...]. / Euren ziyua ez dazau baña / zeure barneko alaitasunak. Laux BBa 84. Lege orrek gizartearen ona baño beste zio, oñarri ta eustazpirik eleuke eukiko. Eguzk GizAuz 181. Madrilgo agintariak, baserrietako maizterrai azken urteokaz ugazabak, zio berezi barik, jaso dautsen etxe-errentea. Ib. 125. Euskaldunok pozik egoteko zioak ba-ditugu. Lab EG 1951 (11-12), 13. Gutariko bakoitzak mila eta milaka zio badauzka gaiztagin bihurtzeko. Mde Pr 156. Zorion-irritsa da, bai, nere kezkaburua; bakarrik egotera ekarri nauen zio ezkutua. Txill Let 24. Gizonen eritziak era ta mueta askotakoak izan oi dira, ta bakoitzak norbere errezoi, zio ta susterrak erakusten daki. Erkiag Arran 17. Beren hogenak pagatzeko honako mundu honetan, okasiorik, edo ziorik, nik eznien batere eman. Arti MaldanB 197. Garbi itzeginda aitortuko al didazu konfianza-eza izateko zioak ba ditugula. Lab SuEm 172.
v. tbn. Ag G 125. Ayerb EEs 1912, 154. KIkV 71. Ldi IL 113. A Y 1934, 12. TAg Uzt 303. Zait Plat 11. Vill Jaink 196. Onaind in Gazt MusIx 146.
azpiadiera-1.1
Circunstancia; aspecto.
Arkibidean sarturik arkitzen diran abereei buruzko zio aldaketak. "Cambios de datos de existencias" . EAEg13-6-1937, 1936. Oroagindu oien zenbait zio argitu bearrean arkitzen dirala-ta. "Conceptos" . Ib. 19-2-1937, 1108. Ezartzera goazen zioak egizturik gelditzen dira. "Particulares" . Ib. 7-4-1937, 1452.
azpisarrera-1
DELA ZIO (V-oroz ap. A), ZELA ZIO, ZIRELA ZIO (etc.). A causa (de), por causa (de), debido a. "Au zala zio, asarratu zirean, se enfadaron, siendo éste el motivo" A. v. DELA KAUSA.
Bakanderea asper gura ebilkijon Betolda'ri andrai egiñiko iruzurkerija zala zijo. Otx 32. Sekulako eztabaidak izan ditut bulegoan, buruzagi eta lankideekin, larunbatean izan dugun euskarazko telefon-elkarhizketa dela zio. Mde Pr 57. Aita besoetakoaren laztan arinak zio zirela, lokartu zen Theresa. Mde HaurB 44. Zer zala zio eratsi ziñan arantz gogorren erdira. Gand Elorri 142.
azpisarrera-2
ZIO GABE. Sin razón, sin motivo.
Gauza itxuragabea da gaztetxoak zio gabe zigorpean erabiltzea. TAg GaGo 19. Ni bakarrik nauke euren arerio bat legez, ezetariko zio baga. Echat Jos 237.
azpisarrera-3
ZIO GABEKO. Inmotivado, absurdo.
Ezta ez zio bakoa, ain zuzen, taiu ori. Erkiag BatB 201.
azpisarrera-4
ZIO GABARIK. Sin razón, sin motivo.
Zio barik, niri kaskarrekoka ta ule-tiraka ziarduen. Or Tormes 21.
zio
<< zatitu 0 / 0 zirriborrodun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper