Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

36 emaitza taiu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berezko.
sense-1
I . (Adnom. y adj.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lar, Añ, Dv, H, VocB ). Ref.: A; VocB ; Etxba Eib.
(Ref. a una 3.ª pers.).Natural, propio por naturaleza; natural, espontáneo. "Innato" , "genuino" Lar y Añ. " Berenazko, berenezko (le guipuscoan berezko est plus régulier), naturel, qui vient de nature" Dv. "Naturel, que la nature dicte. Gaitzetik iges egitea berezkoa da [...] (Echev)" H. "De por sí" VocB . "Natural, espontáneo" A. " Mendiko berezko perretxikuak, obiak zimaurtzan zeregiñan puruan artzen diranak baño " Etxba Eib. " Berezko gauzak, gizonan eskutikuak baño ederraguak " Ib. "En el hombre distingue el saber popular los aspectos natural (berezko) y supernatural (aidetikako). Así, hay enfermedades que se deben tratar con remedios naturales y las hay que sólo se curan mediante la magia o mediante el conjuro y la plegaria" JMB MitV 413. v. BERENEZKO (s.v. berenez).
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XVIII; tbn. lo hallamos en algunos septentrionales modernos como Mirande o Larre (ArtzainE 75).

Eta zeren kontuak, nere gustoko, ta berezko ango Euskeraren grazia andia duen, Bizkaitarra baninz bezala, aien gisa kontatuko det. Cb EBO 42s. Arte gabeko edo berezko Erretorika naturala nola dan, obeto erakutsiko dizute estudio ta eskola gabeko Emakume bik. Ib. 41. Arteak bere erreglakin akabatzen duen guzia Naturalezatik edo berezko izatetik asitzen dala. Ib. 40. Ezta berezko gauza, diot, horrekin batean maiz izan dadin ber-amaz erasiaz xafarratua. "Naturel" . Birjin 398. Norgan iraun zuan lege naturalak edo berezko argiak ta Jainkoaren ezaguerak? Ub 19. Oek ta lege naturaleko edo lege berezko [sic] mandamentuak berebat ziran. Ib. 27. Hizkunz bakoitzak ditu, hitzegiteko, berezko ta bere etxeko hitzak. Ib. 3. Beste batzuetan aserretasuna sortzen da bakoitzaren humore txaker gaiztotik edo bizitasun natural edo berezko batetik. Gco II 49. Naturalezaren berezko mugida edo abiadura batekin bere artean aserratzen eta estutzen danean. Ib. 48. Dantziak berezko izatian daukazan asmo utsai jarraituta. fB Olg 9. Gose danak jan nai izatia, berezkua ta geure izatiak eskatuten dabena da. fB Ic II 254. Biloxik daguanak, zer jantzi euki gura izatia, berezko gurarija da. Ib. 254. Beñere nola esan ez dirazun zer jatorri edo asiera izandu zuban zure eskuko gaitzak, ez dakit, edo berezko, edo golpe edo biorketaen batean egiña ote-dezun. CartAnd 397. Zeña [iturria] Kondairatzalleak aipatu izan duten maiz aski, berezko egikera eta griña guztiz miraritsuak dituelako. Izt C 87. Eta berakin [borraja loreakin] egiten dan goxo gordegarria izanik aiñ bikaña, eramaten dute Españako Erresuma zabalaren tokirik geienetara, zeintzubetan ezagutzen dabeen ondo berezko guritasun ezadetsutik. Ib. 161. Bitartian, zenbat eta denpora geijago zagozan konfesau bagarik, ainbat eta barrurago sartuten ditu sustraijak pekatuak zure ariman, arik eta ekandua arturik, berezko legez egin ta alkartu ditezen artian. Ur MarIl 81. Jainkoak biotzera emandako berezko argiak edo . lege naturalak erakusten ziena egiñaz, bizitutzen ziran. Lard 12. Emazteari [Mariari] , lengo berezko ontasun eta doai ederraz gañera, berri pare gabe au artu zuen ezkero, zein begi onakin begiratuko zion esatea, erraz ez da. Ib. 366. Gizonaren berezko griña txar guziai. Ib. 393. Berriz beretarrai kontra egin bearrean arkitu zan, ta garaiturik aien berezko ateraldi ta erasoak [...] aienatu zan. 'La contra que los suyos le hicieron nacida del amor de la sangre' . Aran SIgn 86. Gauza au alegiya azkeneraño txit bere ta berezkoa izan zuen. Ib. 44. Gizonak zetan daukan berezko modua, / Atantxe bear leuke artu enpliua. AB AmaE 225. Zugaztietan inoz badira irudituten, / Lantza ta kasko antzeko taiu berezkuak. Ib. 448. Egia da eliz-gizonak erakutsi eutsezala gauzaren batzuk, baiña berezkoa zan geiena. Ag AL 61. Bere barruko dolamen, errenkura edo inkesa bat legez, guztiz erraz da berezkoa zan alargunaren asierea. Ib. 102. --Baña au da, errazoiak ezagutu eta ulertu ezin leikeana. --Eta berezko gauzea da, alan izatea. Itz Azald 25.
( s. XX.) Berezko argia eban Mañasik gauza danak errez ikasteko. Ag Kr 116. Berezko bizigureak emoteutsen azkortasunagaz. Ib. 198. Berezkoa da emakuma batzuetan, amazortzi urtegarrenean senargura ez izatea. Echta Jos 182. Berezkoak eta onak direan askatasunak galarazo ezkero, adiskide direanari, birbiztu egitten jakezala egunaro alkarren biotzetako su-txingarrak. Ib. 239s. Erbesteko izate au berezkoa da gizonentzat, edonun ezpada, lekurik geienetan. Erbestekoa da, ez bakarrik . alemana Españian edo Zamorakoa Euskalerrian; baita ere Donostiarra Bilbon. Ag G 328s. Berezko zaletasuna eta apeta ona zala esan oi zuan, ez ordea naikoa. Ayerb EEs 1915, 261. Birigarroak beren txioketa bezela, Patxikok berezkoa zuen gizabidea. A Ardi 66. Gizonaren berezko argittasun utsaz ez dittezkelako iritxi ta beren egia nola dan ezin adittu. Inza Azalp 89. Berezko bertsolariak izketarako duten erraztasuna galtzen dutela, ez diteke beintzat ukatu. Inza in Jaukol Biozk VI. Oneri bere egitasunaz akatzik jarri balezaioteke, bere egillea arabitarra izan izatea da, ango endakoek berezkoa dute gezurtiak izatea-ta. (Quijote IX). Anab RIEV 1928, 610. Enbeita orrek eztarria du piña, gañantzean, bertsolaria? ez izan nunbait berezkoa. Lab EEguna 97. Yakiña, neurtitzak eztu berezko, ez bearrezko oskidetasun ori. Ldi IL 36. Gauzak berezko bideetatik atera nai dituzute. Ib. 109. Jaun onen eretxiz, gauzak erabilteko dauken balioa, . valor en uso, berezkoa dabe. Eguzk GizAuz 51. Gizon bakotxak zerbaiten jabe izateko daukan berezko eskubideari eutsi egin bear yako. Ib. 172. Euria mardul, orria gogor, / ots ori berezkoa da. Or Eus 264. Basoak soildu egingo zaizkigu zearo; berezko zugardiak ere galduaz. EAEg 17-1-1937, 827. Ekin zion Eñautek asarre bizian, berezko baretasunak gañez egin baitzion Xalbaten azkeneko itz lotsagarriak entzunda. Etxde JJ 166. Berezko argitasuna andeatu etzezan. Or Aitork 137. Itzok alkarregaz jostea ez zan lanbide argia izan lenengotan. Baiñan, emakumeen berezko zerak ulertu-erazoten ekian, arranotan. Erkiag Arran 151. Eleako irakasleek sortzezko edo berezko erlijioaren berri irakatsi zioten Platoni. Zait Plat 100. Ori dela ta, sen batek edo joera berezko batek erakutsirik, aldi oro senarraren autoritatea aitortua eta ezagutua izan da. Vill Jaink 163. Kondairak badu berezko bide bat, martxa bat, gizonen alegiñak gora-bera. Ib. 169. Jainkoaren ezagutza berezko du gizonak. Ib. 30. Berezko irakurpidea [= 'Método de lectura natural'] . Tít. de un libro adaptado por J.L. Alvarez Enparantza (Donostia, 1972). Ibillerea ez zan berezkoa, alako ritmokoa baiño, oinkada bakotxean alde batera ta urrengoan bestera asko okertuaz. Etxabu Kontu 85. [Txantxangorriak] berezkoa dik ori. Ataño TxanKan 22. Gutxi ezagutu ditut mundu ontan lanerako berezko gogo bizia izan dutenak. AZink 28. Berezko bertsolaria eta / enbor oneko ezpala. Zendoia 296. Berezko kobazulo aundi bat zan. Gerrika 77. Ez dut esan nahi horren arrazoia gipuzkerak berezko duen birtute berezi batean datzanik. MIH 123. Literaturaren kondairak berezko dituen eskariak eta galderak. MEIG IV 92. Badu beste titulua ere, berezkoagoa, baina ez naiz gauza ezta irakurtzeko ere, japones erara idatzia dagoenez gero. Ib. 112.

v. tbn. EA OlBe 52. BEnb NereA 72. Basarri 32. Onaind in Gazt MusIx 149. Olea 280. Berron Kijote 80.
azpiadiera-1.1.1
(No ref. a una 3.ª pers.).v. GEUREZKO (s.v. geurez), NIREZKO (s.v. ni).
Gorrotoren pizkarik ez dot iñorentzat; / Maitasun berezkoa baizik geutarrentzat. Enb 177. Ikasteko bearrenik ditugu berezko erreztasuna ta ekina. Zait Plat 119.
azpiadiera-1.1.2
Propio, que sale de uno mismo.
--Zeruetara zelan igo eban? --Bere berezko Birtutez. Cb CatV 27. --Zeruetara nola igan zen? --Bere berezko bertutez. CatAN 24. Otoitza izan ditteke berezkoa edo elizlegezkoa. Berezkoa deitzen zaio batek bere gogoz, gogoak ematen dion garaietan eta edozein kristauk egitten duana. Inza Azalp 121. Berezko ikas-naia obe dala bortxazko bildurgarria baiño. "Liberam curiositatem" . Or Aitork 28. Giza-saldoan sartzea ontzat hartu zuen, areago ez zedukan berezko olde ez oldarrik izateko zuzenik eta haren otoitz piadosa izan beharko zen handik aurrera: "Besteen nahia egin bedi, zeruan bezala lurrean ere!". Mde HaurB 17.
azpiadiera-1.1.3
"Auto de cajón, erabaki, bitezarri berezkoa, jakiña " Lar; cf. DAut: "Vulgarmente se llama el que pone conforme a la fórmula ordinaria el Escribano o el Relator".
azpiadiera-1.1.4
(V-gip).
"Interno, no traumático" Garate 2. ªCont RIEV 1933, 96.
azpiadiera-1.2
2. (A, H).
Especial, particular. "Particulier, distinct, propre" H. "(V), especial" A (que cita el ej. de Mg PAb 49). "(G; Mg CC 61), formal" Ib. (parece que el ej. de Mg CC puede incluirse en este apartado). v. berezi, BEREGAINEKO.
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en autores vizcaínos de principios del s. XIX; tbn. se encuentran algunos ejs. dudosos en Argaignarats e Hiribarren, y más modernamente en Mirande.

Gure Prinzesa handia, / Berezko Mirallean, / Ikhusten zen guzia, / Hillik gathabutean. (Interpr?). Arg DevB 163. Argi berezko bat bear da Jangoikoak emana bekatu ezkutukoak ezagutzeko. Mg CC 168. Baña Proposito formal (izen au ematen die Jakitunak) edo berezkoak, eskatzen du gogo bana banako bat ez geiago bekaturik egiteko. Ib. 61. Baña estatubetako kargubak eskatuten dabee berezko edo aparteko Esaminia. Mg CO 19. Ez deutsazu oniritxi edo berezko kariñorik artu danzara atera zaitubanari? Ib. 137. Odola ateratia gaiti ez leukee zubek legezkuak diru berezkorik eruan biarko. Mg PAb 49s. Gorputzeko gatx bakotxak dituan legez bere medizina osagarriak, alan Arimeko gatxak bere dituezala euren sendagarri berezkoak. LoraS 14. Jaungoikuak euren batzukaz miserikordija berezko edo partikular bat ezpadauka. Astar I 2. Onetarako jakin biar dogu, mezako sakrifizijuan dagozala frutu bi, bata da berezko edo espeziala, bestia guztijena, guztijenzakua edo jenerala. Astar II 213. Orregaitik dinogu Jaungoikua leku guztijetan badago bere, guztiz edo espezialmente edo berezko moduban daguala zeruban eta Altarako Sakramentuban. Ib. 252. Eta onelangoak izan daroe berezko gatza, gazigarria ta uia, gogoa yoteko, begizkoa egiteko ta errazago oratu ta erantsiteko. Zav Fab RIEV 1907, 92. Bainan othe da nihon herri berezkorik, / Eskaldun Elizekin parezkatzekorik? (Interpr?). Hb Esk 200. Itxas zabala berezko anditasun bakar eta neurribageagaz. Ag Ioan 158. Beste berezko batzar batek egingo ditu esan diran lan guziak. ForuAG 289. Eginbearrak bi zatitan beteak izan bitez. Batetik, Ogasunarenak, berezkoak diran lanak. "Dirección propia de Hacienda" . EAEg 2-2-1937, 963. Bazirudien berezko jomugarik gabe eginik izan zela. Mde Pr 113.
azpiadiera-1.2.1
(Nombre)propio.
Berezko izenak balira legez, ikasi zituan umetxoak berba txarrok. MisE 216.
azpiadiera-1.3
3. Auténtico.
Baña Libru oni, Ignazioren obrari bezala eztiozu begiratu bear. Orren Egille edo Autore berezkoa Espiritu Santua izan zan. Cb Eg I 14.
azpiadiera-1.4
4. Independiente, autosuficiente.
Orra, orra ori, Jangoikoz baliatzen ez den ta berezkoa dirudien gizona edo emakumea! Mb IArg I 73.
azpiadiera-1.5
5. (Agua)natural, pura.
Onezaz ostian, edozein ur berezko da asko, ta da ona, seina batiatuteko. fB Ic III 39. --Zein da bateoaren geiya? --Berezko ura, bai euritik arturikoa, bai errekatxuetakoa, bai iturrietakoa, bai pozuetakoa eta beste onelango ur garbiak. Itz Azald 130.
azpiadiera-1.6
6. Diferente, distinto. " Berezkoa edo distinta (Astar)" H.
Dinogu diriala iru persona berezko edo distinto. Astar I 6.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (V-gip; ).
"Genio" . "Disposición natural, don innato para alguna cosa [...]. Berezkua dakar ume onek dantzarako " Etxba Eib. "Don natural, predisposición. Familixa orrek berezkua dauka dantzarako " Elexp Berg.
Korrikarako naparrak beti / izan dute berezkoa. MMant 99. Biarren bizibideari eusteko, goitik beera berezkorik ez dator eta. Gerrika 173. Baiña Joxe Migelek, nere iritzirako, berezko ikaragarria zuan, eta bearko gaiñera. Insausti 207.
azpiadiera-2.1.1
Naturaleza propia, constitución natural.
Gizentzeari buruz amaika gauza esaten da; eta bat, jan gabe ez dala gizentzen; janda flako egon bai. Baiña au ere asko berezkoan dago. Insausti 226.
azpiadiera-2.2
2. (V, G, AN-larr). Ref.: A; Garate 2.ªCont RIEV 1933, 96; Iz ArOñ (beresko bat), UrrAnz; Asp Leiz; Elexp Berg (berezkua).
"Grano maligno de la piel" A. "Panadizo" (V-gip) Garate 2.ªCont RIEV 1933, 96. "Beresko bat, un tumor, aundittu, que sale por sí" Iz ArOñ. "Panadizo" Asp Leiz. "Decíase de los granos y eccemas malignos y duraderos. Txikittatik berezkua dauka iztarrian" Elexp Berg. Cf. Arin AEF 1980, 65 berezko koskorra (G-goi), 'hinchazón'.
azpisarrera-1
BERE-BEREZKO (Intens. de berezko). a) Propio, natural.
Orduan, bere-berezkoa badu zaldun ibiltariak amuruztua izan bearra. Berron Kijote 147. Bere-berezko kezka propioak bazituen, noski, guztiok ditugun bezala. MEIG V 135. (No ref. a una 3.ª pers.).
Gizonak bere-berezko argitasunaz ezagutu dezakegu bai, badala Jaungoikoa. Inza Azalp 30.
b) Independiente.
Anima utsik ezta gizona, gorputza utsik ere ez; bakoitzak bere-berezko izatea gordetzen duala. Inza Azalp 53.
berezko
<< berdingabe 0 / 0 bihotz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper