Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

36 emaitza taiu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atalondo.
sense-1
1. (-th- SP, Urt, Dv), atari-ondo.
(En casos locales de decl. sing.).Lugar junto a la puerta. " Athal ondoan dago, il se tient derrière la porte" SP. "Asistere ad fores, athean, atharian, athe ondoan, athal ondoan egotea " Urt II 478. " Kendu ditu athalondoko harri guziak " Dv. v. ATE-ONDO.
Otsoa atal ondoan. RIs 74. Lehendabiziko ezean eta errefusean eztezagun etsi, baiña athal ondoan dagoen eskalea bezala, erdiets arteino, gauden buthoituak. Ax 460 (V 299). Urthe batez, biaz eta hamarrez, athal ondoan igurikitzen du. Ib. 555 (V 355). Pobrerik iñoiz etortzen bazan / eskian atal ondora, / bere ogia ari emanta / deboziyua gogora. Xe 371. Euren iaiotetxean arrotz-etsaiaren oiña sartu baiño lenago, banan banan atari ondoan illotzik geldituko dira. Ag AL 49. Begoan Riktrudis atari ondoko iarri-lekuan eserita. Ib. 61. Elizako atari ondotik aurreratzeko bildurrez dago, ez du biotzik begiak lurretik jasotzeko. Inza Azalp 127. Atzenik etorri zan nagosia atal-ondora. Or Tormes 89. Nekazariek noizipein begi ematen zioten eguzkiari, arratsa noiz etorriko, beren emazteek atal-ondoan eserita ikusteko. Or Mi 53. Atalondoko etxol-alboan zegoan zakur zaungalaria baño koskalariagoak, milikatu besterik eztituan egiten aur samur aien aztal sendoak. Garbiz EEs 1930, 68. Eskale bat ere ba-zan aberats aren atalondoan zauriz yosirik etzanda. Ol Lc 16, 20 (Lç borthán, He, TB, Dv, Leon athean, Brunet, IBe ate ondoan). Ordu ta erdiyan atal onduan / etzan gustora egondu. Tx B I 148. Gizonik ezta atal onduan / modu ontan edukitzen! Ib. 149. Batzarkide guziak beltzez ta taiu berdinean yantziak agertzen ziran eta batzartegian sartu-orduko ezpatatxoak atalondoan utzi bear izaten zituzten. A Y 1934, 6. Gaurko egunean ere atalondoan galtzairuzko aizkora jarri oi da auaz gora. JMB ELG 83. Lerden atal-ondoan / irastor-zugatza. "Ante la puerta" . Or Eus 366. Lazaro zeritzan eskale bat ere, aberats aren atalondoan zauriz josirik etzana, aberatsen maietik jalki apurrez asenaiekoa. (Lc 16, 20) "Ad ianuam" . Or MB 212. Salomonek beure zugur-itzetan orrela agertzen baitu atalondoan eseririk, au esanka. "In foribus" . Or Aitork 63. Gure laztantxua kalean dabil / aideak konbidatutzen / egun bat edo geiago / atalondoan sartutzen / beste arenbeste edo geiago / eskaleretan igotzen. Balad 53. Erteerakoan atalondoan egon giñan. JAzpiroz 168.
azpiadiera-1.1

(Como sust. pleno).
" Atalondo (AN-larr), athalondo (BN), portal, vestíbulo" A.
Etxe aurreko ate-alboak lizar-adarrez, elorri zuriz eta ezpataz apaindu oi dira toki askotan. Atalondoa berriz, ezpataz, milluz, doniban-loraz eta beste. JMB ELG 118.
sense-2
2. "(G-to), contribución que por una casa paga su dueño" A Apend.
Atalondoa baiño besterik eztu etxe-yabeak pagatu bear. (G-to) A EY III 265.
atalondo
<< abeslari 0 / 0 atondu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper