Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arkupe.
sense-1
(V-gip, G, AN-larr, B, R). Ref.: Asp Leiz; Etxba Eib; Elexp Berg.
Soportal. " Arkupiak. Soportales. Arkupian jartzen ziran Konsejuko erabagixak. En los soportales (del ayuntamiento)" Etxba Eib. "Por antonomasia, los soportales del Seminario y del Ayuntamiento. Arkupetan etxoingotsut. [...] Bakarra denean, singularrean. Elgetako arkupian aize ederra egongo da " Elexp Berg. Cf. VocNav: "Arcupe. Atrio; pórtico de una iglesia (Roncal)". v. arkuazpi.
Iruñako eliz nagusiko arkupean. T. Arburu EEs 1917, 72. Ta atzenean billatuko duzu arkupe batean illobi bat, arrizko bi gudu-nagusirekin. Or Mi 43. Sanjuanetan zagi-ardoa ipintzen dute arkupetan, bezpera-ondoan. Munita 125. Elizak arkupe bat du sarreran, iru begi dituana. Manzi GPatroi 11. Bazakien Port-Neuf karrikan bazirela muntrak saltzeko. Hoberenetarik. Arkupetan sartu zen bere haurra eskutik. JEtchep 29. Merkatu estalia, arkupea, [...] Foruen plaza, eliza polita. Anab Poli 76. Bai plaza zabal eta polita. Ura arkupe-errenkada luze ta zuria. Anab Aprika 36. Plazaren lau alboak arkupezkoak, zuri-zuriak, tarteka leio txiki bakarrarekin. Ib. 53. Merkatua ta arkupea jendez beteak. Ib. 79. [Plazan] aurrean, etxe zuri polit bat [...]. Aldeetan, ango errietan oi dan bezela, arkupe zuriak. Ib. 86. Plaza uts-utsa zegoan. Baztarretan, arkupean, amar edo amabi txapel-gorri, ta militar bat edo beste. Ugalde Iltz 17. Deitu zion Ordiziko arkupetako ogiegille edo panaderoari. BBarand 101. Giro ona bazan kanpoan eta / euria bazan arkupen. Insausti 114. En DFrec hay 3 ejs.
arkupe
<< arkume 0 / 0 arla >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper