Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4831 emaitza t bilaketarentzat

Sarrera buruan (63)


Sarrera osoan (485)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
antzu.
sense-1
1. (gral.; Lar, Añ, Dv, H; anzu SP, Lar, Aq 267 (AN), Añ, VocBN ), antxu (G-goi, L, BN-baig, S, R), auntzu (G-nav; -nz- Aq 110 (G)A), antzi (V; (+ anzi)). Ref.: A (antzu, antxu, anzu, aunzu, antzi); Lrq; AEF 1955, 77; Satr VocP (ardi); Iz ArOñ (artántxu , arto-kirtena), Ulz, R 300, Als (auntzuba); Ond Bac ; Etxba Eib ; Elexp Berg .
Estéril, seco; estéril, improductivo. "Emazte anzua, defota, femme stérile (Ax)" SP. "Anzua, qui a eu du lait & qui n'en a plus" Ib. "Seco, aplicado a los pechos de la mujer" Lar y Añ. "Pechos de mujer [...] enjutos" Lar. "Estéril en los animales, aunzua (G)" Aq 110. "Machorra y mujer estéril (AN)" Ib. 267. "Oveja que ya no pare, ardi anzua, anzia" Añ. "Pecho enjuto que no da leche, bular antzua, antzutua, (V) antzia" Ib. "Qualifiant toute femelle quadrupède qui n'est pas pleine" VocBN. "Stérile. Femelle d'animal qui n'est pas en gestation" Dv. "1. stérile, qui ne porte pas de fruit (se dit actuellement principalement des animaux, mais a été et est parfois encore dit des personnes) [....]; 2. [...] qui ne donne plus de lait" H. "1.º (gral.), estéril, hembra no preñada (se dice de los animales), [...]. Antzu (BN, R) es oveja que por estéril no ha procreado [...]; 4.º (Sc, R-uzt), infructífero, estéril (vegetal)" A. "(V) bei antzia, bei antzua, vaca desprovista de leche" Ib. (s.v. antzi). "Antxu [...] 2.º (G-goi, L, S), estéril oveja, [...]; 4.º (R), mujer estéril" Ib. "Femelle qui n'allaite pas actuellement. (Mais non pas 'stérile', qui se dit idortuik)" Lrq. "Ardi antzua, la oveja estéril" Iz ArOñ (s.v. artántxu). "Arto-antzuak, las mazorcas sin formar grano" Id. (s.v. arto-kirtena). "Ántxiak, las ovejas estériles (R-uzt)" Iz R 300. "Piñu-zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak" Elexp Berg. v. agor (2). Cf. antxu.
Nahiago zuela emazte haur gabea, esterila, defota, antzua eta haltza oihanaren bista bezala, fruitu gabea, ezen ez hordia eta arno edalea. Ax 407 (V 265). Jakinezazü beretzat osoki dagonera, dremendena eztiala ihurentzat haren adiskidegoak habiarik [...] antzü bizi da, ta antzü hiltzen. Egiat 213. Orrá zure Isabel / ere, naiz zartúa, / orái dago sabel- / dúna, antzu deitúa. LE Kop 32. Orra zure lengusu Isabel, bere zarzaroan, oraindaño anzu edo aurrik izan bagea, sei illabeteko aurdun dago. Gco I 161. Ez dezu ekusten, siniste au dala siniste antzua? AA III 327. Konfesioko Sakramentuak eskatzen duan ontzeko asmoa ezta asmo antzua edo legorra. Ib. 512. Onelako bekatarien negarrak izan oi dira anzuak eta obretan agertzen ez diranak. Ib. 14. Eta etzuten aurrik, zergatik Elisabet zan antzua. Oteiza Lc 1, 7 (Brunet anzu; steril, He, TB, Dv, Leon, IBk, IBe agor, Ol legor, Ker sabel-agor). Kastero dena gatik saintü, Maria Solt antzü zira zü. Etch 422. Beste ogeiak lagatzen diralarik antzu eta illurtu gertatzen direanentzako. Izt C 169. Iru bei txaaldun, bat anzua eta bi zerri gizenduak. Ib. 181. [Beia] antzua edo ernaia dezu? Sor Bar 104.
( s. XX.) Beia jeisten eztakienarentzat, bei guziak dira antzuak. Urruz Zer 121s. Egoarriak [...] bururik antzuenai, ernalerazita, mundua pozez ta arrigarritasunez betetzeko umeak eragiten dizkiete. A EEs 1916, 301. Orko izerdia, arra ezpada ere, erdi antzua bai, ala jaina! A Ardi 6. Errematian artuiko / bei baltz txiki ori, / antzue dalakuan / urten dau ernari. Noe 97. Ijituetan gutxi izaten / dirade berriz antzuak, / naturalezaz kasta gogorrak / ta gañera umetsuak. Tx B II 65. Beste bat asia dizut Virgiliren 2.000 garrenaz, baiña antzu samar nago, zail nago. Or, carta a Ldi 6-5-1930 (ap. DRA). Atzetik gibel-saldoa; antzu, urgun, ortzik bageko, ezin gainkatuzko aari, elbarri, adarrak eta ederra galduak. Or Mi 42s. Zure lagun auzoko neskazar antzua. MendaroTx 230. Gogamenaren ezkon ez-antzu, / eztei-ondoko bide diñagu. / Otoi, Yauna, ibilgo-buru, / maitasun-edermen-zitu, / aur begi-argirik anitz bekargu. Ldi BB 136. Ardi antzuren bat. Lek EunD 29. Ernal-iturria nigan daukadala / Iainkoaz hain antzu, Nondik naiz ibili? Or BM 126. Antzu naiz ernal ote ziteken [ardiak]. Or Eus 74. Isil itzuliz, neskak itz aundirik ez du; / baiñan iduripena ez darabil antzu. Ib. 105. Mendi aldapeko lur idor, elkor eta erdi-antzuan. Eguzk GizAuz 52. Antzuak diran beiak. EAEg 17-10-1936, 68. Dardarka nagokizu: ezpaitu iñoiz alperrik yauzi egiten, ezta zoritxarrez antzu ere. Zait Sof 147.Tamalgarri dena, hainbeste borondate on eta talentu borroka antzu batean higatzen ikustea da. Mde Pr 44. Kabale guziek... larri edo xehe, antzu edo ernai, eznadun edo ezne gabe. Gazte 1958 (5), 8. Lendabiziko zantzu ta susmoak, uskor ta antzu ta arnalgabe itzuli oi dira. Erkiag Arran 178. [Alaitasuna] antzu ta urri bada bururapenetan. Txill Let 74. Batzuk usteko zuten bezain agor eta antzu ezta beraz izan Baztango lur eder hau, euskara idatziarendako. AIr in Izeta DirG 12. Adar garratzak, zeru antzura, / ez lora bat et'ez orri. Gand Elorri 143. Esnea daukaten ardiak zuek ere oso zaintzen dituzue. Baiña antzuak uxo egin eta trabatik kendu, besteak jaixteko [...]. Eta aberatsak dituk esnedunak eta gu antzuak gaituk. And AUzta 102. Ardientzako larrerikan ez, / etzan izan belartsua. / Artzaiak ala esaten zuten: / "Auxen dek urte antzua! / Gu baño obeto egongo al dek / zeruan dagon atsua! And Egun 119. Platanondo antzuek sagar adar azkarrak daramazkite. Ibiñ Virgil 84. Ez lurrik utzi egonean antzu. Ib. 83. Ta zer dek ik, mutil zar antzu orrek, parregarririk, euskaldun guraso kristauoi arpegira botatzeko? NEtx LBB 120. Antxu elki da. 'Ha salido vacía (no preñada)'. ZMoso 63. Jetzi bearrik ez dala izaten / bistan da ardi antzua, / artzaiarentzat iñoiz bada-ta / oraintxen da deskantsua. Uzt Sas 64. Ardi antziak. Etchebarne 38. Ganadu antzuai emateko. BAyerbe 25. Arbolak berak ere noiznai igartu eta noiznai antzu. Insausti 51s. Ez iduri arren, mandoa beti antzu (AN-larr). Inza NaEsZarr 403 (que explica "jende zikoitzagandik ezin deus iritxi";

v. tbn. Zait Plat 40). Nere buru antzu onek, zer sortu zezaken. Berron Kijote 17. Baldin euren aurrak azitzeko bularrik ez badute, antzu badira. T. Mujika in Etxabu Kontu 183. Erti-jainkesarik antzuenak ere ernari daitezen. Ib. 17. Behi antzuak. Larre ArtzainE 15. Garbitasuna antzua da hemen ere: ez du umerik izaten. MIH 164. Haren lana, halaz guztiz, ez zen arras antzua eta elkorra izan ondorengoentzat. MEIG V 105.
azpiadiera-1.1
Privado (de).
Maitasuna erosten dutenak diru-truk / biziren bizirako pakez-antzu dituk. "Vivirá privado de paz" . Or Eus 38. Alkarkizunetarako bear dan lanari trebe eta laguntzallez antzu geldituko litzake Gudaroztea. "Carecería" . EAEg22-5-1937, 1687. Izan ere zabiltza / gizabidez antzu. Insausti 154.
sense-2
2. Esterilidad.
Atzerrian, nunbait, olerti-antzua nabaitzen da. Olerti iturria agortu edo olerkariak aitu diralako. "Se advierte cierta esterilidad poética" . Aitzol in Laux BBa IV.
azpisarrera-1
ANTZU-MIN. Esterilidad.
Uri-Aberesendatzalle Ikuslariak beia ikustatzea eta antzu-miñaren zergatia adieraziaz agiri bat ematea. EAEg 17-10-1936, 68.
antzu
<< 2 antzoki 0 / 0 anuntziazio >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper