Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

45 emaitza sahets bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
uzkaili.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en López y en autores posteriores a mediados del s. XIX. Al Sur lo emplean autores del s. XX. La forma más extendida es uzkaili. Hay uzkaildu en Zubiri, uzkaldu en Etchepare de Jatsu, uzkali en Prop, Othoizlari, Ibiñagabeitia y Arradoy (uzkaltze- en AR), ixkuili en E. Salaberry (junto a ixkuli ), en ejs. de Prop (junto a ixkauli ) y en Herria (junto a ixkuli ).
sense-1
1. (L-ain-arcang, BN, R; Dv, H), uzkali (L-côte, B, BN-baig, S; VocBN ), uzkaldu (B, BN; H), uzkaldi (BN-arb), ixkuili, ixkuli, uxkaili (BN-arb; H), ixkauli. Ref.: A (uzkaili, uzkali, uzkaldu); Satr VocP; EAEL 61; Gte Erd 149.
Volcar(se); derribar, echar abajo, abatir (sdos. prop. y fig.). "Renverser" VocBN. "Verser, en parlant des voitures" Dv. "Renverser, mettre, coucher par terre. [...] Eramatzik orgak emeki edo uxkailiko dituk, conduis doucement la charrette [...], ou bien tu la verseras" H. "Volcar, derribar" A. "Uzkali dugu zezena xikitatzeko (B), hemos derribado el toro para castrarlo" Ib. "Volcar" Satr VocP. "Uzkaldi da otoa (BN-arb)" Gte Erd 149. v. irauli.
Itxasoko unzi bati ezpazako behar den pizugallia ezarten, unzia uzkaltzeko lanjerrian baita aizerik ttipienian. AR 414. Uzkaili zituen orgetako arrodak eta osinera eramanak ziren. "Et subvertit rotas curruum" . Dv Ex 14, 25. Ez beraz gerorat egon. Erran eta egin. Orai beretik has gaitezen. Uzkail traba guziak. Dv LEd 212s. Yaunaren ainguru bat zerutik yeutsi zen eta yin zen uzkaltzera hil hobiaren sargian zen harria. SalabBN Mt 28, 2 (He aldaratu, BiblE biratu). Gure untzia, sahets baten gainera erdi etzana, noiz nahi uzkailtzera bezala zoan. Prop 1884, 140. Noiz nahi uzkaltzera zoatzin gure orgak eta urhats oroz nere alkhiaren gainean jauzika ari nintzan. Ib. 35. Konstituzioneko biltzarreak, uzkaili zuen Frantziako tronua. Elsb Fram 105. Oro uzkailia, Eliza eder hori funditzera dohalarik, heltzen da gizon erromes bat eta bere sorbaldez xutik atxikitzen du. Arb Erlis 399. Untziak jo zuken harroka muthur bat edo bertze eta ordu berean irauli edo ixkuili ziteken. Prop 1892, 236. Azkenaren buruan, igan behar jargia haren gainerat, eta hitz darotzut eztela lanik errexena horren egitea jargia hura irauli edo ixkauli gabe. Prop 1897, 58. Orgek alde baterat uzkaltzerat egin ahala, gu bertze alderat etzanka. Uzkali gabe, Mericoten ginen ilhundiriko. Prop 1900, 61. [Gure untzietan] eztiteke urik sar, gure hauk ezin anbil edo ixkuil ditezke. Prop 1904, 19. (1905, 46 untzia amildu edo ixkuili zitzaion) Eta baso [...] ezpainetaraino betheak, altxatzen direnean gora [...] eta elgar jo dutelarik, behar den alderat uzkaltzen [...]. Lander RIEV 1911, 594. Asarrean mahaina uzkaildurik, baxera guzia puskatu [zen] . Zub 107. Kausitzen dute gizon bat, orgak uzkailirik, belauniko Jainkoari othoitzean orgak altxa zetzon. Barb Leg 62. Ostikada indartsuz uzkaili eban mai biribilla. TAg GaGo 20. Ez, ordea, ortik atera idazlanen ondasuna neurtzeko aria. Ez, ez. Aztertu, uzkaili barrendik gain lanak. TAg Y 1933, 21. Zenbat ergi ta zekor uzkaili zituen Camargako xaki-aldietan! Or Mi 48. [Beorrak] yauzi bizkor ustekabekoz, uzkailli dite gañekoa. Ib. 45. [Moxal basatiak] ezlaria uzkailita, amar legoako bidean [...] igesegiten? TAg Uzt 213. Gurenda eresia abesteko zirala, [Tzeuk] sua egotzi ta uzkailli zitun. 'Rechaza con su rayo a quien se disponía a gritar victoria' . Zait Sof 165. Uhin eskerge batek, [...] [gizona] jo eta uzkaili zuenean ere. Mde HaurB 104. --Ez dela afaitekorik! --Eltzea uzkaili da. GH 1955, 101. Nahi gabetarik [...] bere lan-mahaineko krisailua uzkaili zuen. Lf ELit 203. "Velomoteur" batean heldu zelarik, bizikleta erroda bat oto batetik atheratzen zenak, uzkaili du. Herr 24-4-1957 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Eize adar-ederrak loturik zekartzin. Batzuei lepazurra autsi, bestetzuei buruz gora uzkailita (irauli) lepo-egin eta bizkar ezurra austen zien. Zait EG 1957 (3-4), 24. Errege!... iñork Alkitik uzkail ez dezakena. 'Que nadie puede destronar' . Or Poem 548. Botoen bidez lege tzarrak uzkailtzeko; baña gudarik ez pizteko. Or QA 77. Luis Handia agertu zen, oro bazter-arazi, kanoia terrepente bere ziloetarik ateratu eta han-harat ereman ondoan, uzkaili. Zerb Azk 103. Hiri bat ixkuli zuen lurraren ikharak, etxeak nahas mahas pirripitan erortzen zirela, erhautsiak. SoEg EG 1959 (3-6), 154. Arraintza-untzia Baionako barran uzkaili da, [...] uhain handi batek aurdikirik. Herr 14-4-1960, 2. Prediku-alkia lurrerat uzkaili aizkora ukaldika. Othoizlari 1961, 345. Ohean nintzan tenore hartan, zango bat plastrean. --Ai, nola gerthatua? --Traktur bat uzkaldurik. JEtchep 93. Nunnahi ikhusten dira otoak ixkuiliak bide sahetsetan. Herr 7-2-1963, 2. Aldareak deseginak, sainduen itxurak gain-azpiz uzkaliak edo xintxirikatuak! "Renversées" . Ardoy SFran 126.
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.).
Tronu uzkailia ez zadin berriz altxa. Elsb Fram 81. Eta han leertua kausitu dute karrosa uzkailduaren pean. Zub 61. Orga uzkailiak. Barb Leg 62.
azpiadiera-1.2
Echar (la cabeza, el cuerpo... hacia delante o detrás).
Biritxiak lo zauden, lo xurrungan: aneia [...], arreba haren aldean, belhaunaren gainerat burua uzkailia zagokola. JE Bur 80. Ni, semearen lerro berean nintzan [mahainean] , ez bainezaken ikus aitzinerat edo gibelerat uzkailiz baizik. Ib. 130. Oherat joaiteko tenorearen beha dagoke, burua gibelerat aldi bakotx uzkailirik bere zigarretako khea soailurat ufatuz. JE Ber 97.
azpiadiera-1.3
Arruinar, destruir.
Kasurik egin gabe galtzerat uzten beren mintzaia eta leheneko bizimoldeak, eta azkenean uzkailtzen eta osoki galtzen. Arb Igand 47. Eta gure bethiko etxe xuri eta nasaien orde, non nahi altxatuak hor ditugu aderailuzko jauregi panpina batzu, behin bethikotz uzkaili alhor, landa eta elge maiteez burlatzen ari direla. Barb Sup V.
azpiadiera-1.4
Subvertir, trastornar.
Orai mundua uzkalia da. Lehenago, etxeko nausia norbait zen. Orai, emaztea etxean nausi. Othoizlari 1960, 308.
azpiadiera-1.5
Caer rodando.
Zubi ttipi baten ezkina jo ondoan erreka txar batean beheiti ixkuli da! Herr 25-9-1969, 2.
azpiadiera-1.6
Dulikiako ontziak gal-zorian ezarri zitun onek eta zulo sakonean uzkali omen zitun.'Dulichias vexasse rates et gurgite in alto'. Ibiñ Virgil 49.
sense-2
2. Desviarse.
Bainan zeruko izarrak ez baditazke jalgi bidetik, gizona ixkuil ditake eginbidetik eta lerra urrun. SoEg Herr 27-7-1964 (ap. DRA). Norat doa gure mundua / hain ardura uzkailia. / Norat doa gure mundua / hartu bidetik baztertua. Egunaria 12-2-1974 (ap. DRA).
azpisarrera-1
EZIN UZKAILIZKO. "Inversable" Dv.
uzkaili
<< ubelarazi 0 / 0 xerka >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper