Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

142 emaitza sagardo bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
gogoratu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos desde el s. XVII. En los textos septentrionales, hasta la segunda mitad del s. XIX, se encuentra sobre todo el part. gogora ; desde entonces el uso de gogoratu en autores septentrionales es más frecuente. Al Sur hay testimonios de gogoratu ya desde VJ (10); se documenta gogora en Mendiburu y Aguirre de Asteasu, V. Moguel y tbn. en autores del s. XX. En DFrec hay 173 ejs. de gogoratu .
sense-1
1. (gral.; Ht VocGr 399, Lar, Mg PAbVoc 229, Añ, Arch VocGr, VocBN , Dv, H), gogora (SP, H), gogaratu (Lar, ), gogoalatu, gogu(a)latu, goratu, go(h)atu. Ref.: A; EI 341; Iz ArOñ (gogóaketia); Gte Erd 139.
(Con aux. intrans. bipersonal).Venir a la mente, ocurrirse; venir a la memoria. " Gogora zait, m'est venu à la pensée" SP. "Ocurrir, ofrecerse al pensamiento alguna especie" Lar. "Acordarse" , "ocurrir algo a la memoria", "considerar" Añ. "Ocurrir, venir una idea a las mentes" A. " Orain gogoratzen zait or zaudela (B), haren izena ez zait gogoratzen (AN-gip-5vill)" Gte Erd 139. v. bururatu, oroitu.
Gehiago gogorako zaizko bere lagunak, / Zeñak baitaramatzate dohatsuki egunak. EZ Man I 99. Gogoratu zaiztenean zeñi bere eginak. Ib. 85 (tal vez 'cuando se les ha recordado'). Gogora zaizkan pensamendu gaixto hek. Harb 159. Gogora baitzait gutizia bat, iragan behar dut gutizia hura. Ax 51 (V 33). Iainkoa gogoratzen bazaitzu munduko egitekoen eta banalorien artean. SP Phil 514. Argatik gogoratu zaizka alako itzak. Lar SAgust 15. Gogora zitzaidan euskaldun on Bikario jaun ark len esana. Mb IArg I 52. Ez zitzaien sekulan gogoraturen bere pasioneaz, heriotzeaz eta bitzteaz mintzo zela. Lg II 171. Orregatik bein-ere gogoratu etzitzaien, heren buruak gordetzeko gaitzgilleai erasotzea zillegi zanik. Ub 118. Sendatu zan berriz belar motzekoa, / ta gogora zitzaion arto sorokoa. Mg in VMg 99. Jangoiko santua! dedar egiten dot gogoratuten jatan bakotxean gertaldi au. LoraS 108. Ondásun, gústo, konténtu, nolakorík ez ikúsi, ez aitu ta niori ezin gogorátu den adiña. LE Ong 80r. Askotan gogora zitzaiola Kristau egitea. AA I 531. Nai ta ez gogoratuko zatzu. AA III 438. Orduan beraz gogorako zaizkit nere bizi guzian egin dituzkedan bekhatu guziak. Dh 127. Gauza bat orain zaidak / gogoratu niri. It Fab 28. Oraiñtxe zait gogoratzen, / Behiñ batez nindoala / Phentze bat bera bezala. Gy 159. Filistintarrai gogoratu zitzaien, alde bakoitzetik gizon bana ipiñi, eta garailari irteten zana, bazaren jabe izan zedilla. Lard 164. Gaur gabon degu eta gogoratu zait gabonak ematia. Sor Gabon 40. Non ezpaizitzaioten gogoratu ere, ian, heia hartan sartzea etzen, hekientzat, aphalegi jaustea. Jnn SBi 16. Zerbeit mirakulu gogoratu balitzaio bezala. HU Zez 55. Ta Kontze galantena / gogoratu iakan. Azc PB 131. Niri oindiño iñogaz eskontzerik etxat gogoratu. Ag Kr 106. [Aratoste egunetako jazokunak] euren bixitxa guztijan pozarren gogoratu yakez. Kk Ab I 58. Berari galdetzea gogoratu balizait bizi zala! Mok 3. Goatze'al zaizu noiz saldu nizun / zazpi urteko zekorra? Tx B II 187 (217 goatze'al zera). Ilun-nabarra urbiltzen zela gogoraturik, atsedentzen eta pozten asi zen. FIr 147. Nola etzaioten aitzindarier gogoratu, ixter erditarainoko tunika bat aski zuketela? JE Ber 73. Bena bertan gogulatzen zaio bazila papuan gazna bat esküko harrien heñxuxeko. GH 1932, 508. Buruko sukarra [...] suaz bertzerik ez zitakela garbi zitzaioten gohatu. Larz GH 1936, 404. Bizipide bat orai nihori gogoratzen etzaiona; betizoen haztea. Zerb Azk 46. Euretariko bati gogoratu jakon tranparen bat egitia. SM Zirik 92. Gaztelu zaarreko lo-zulo maitea gogoratu zitzaion, noski. Anab Poli 43. Orduantxe bertan aita gogoratu zitzaidan. Ugalde Iltz 15. Auxe gogora zait. Ibiñ Virgil 53. Orduko ango gertakariak / ondo goatzen zaizkigu. AZink 47. Beste jazoera au be, bat-batian gogoratzen jatan ezkero, esan biarrekua da. Gerrika 118. Galdeño bat ainitzi zaie gogoratu. Larre ArtzainE 337. Hona, bada, zer gogora zaidan luzaroan gai hori gora eta behera neure baitan erabili ondoan. MEIG VIII 98. (VI 152 gogoratu)
v. tbn. VMg 53. fB Ic III 263. Dv LEd 147. Hb Egia 14. Bil 157. Arr GB 20. Xe 180. PE 19. Zab Gabon 44. Bv AsL 213. AB AmaE 296. Moc Damu 5. Echta Jos 32. A Ardi 20. Inza Azalp 64. Barb Sup 39. Zub 50. Yanzi 206. Ir YKBiz 142. Iratz 171. Mde Pr 321. Etxde JJ 251. BEnb NereA 161. Auspoa 39, 59. Gand Elorri 101. Osk Kurl 162. MAtx Gazt 93. Salav 13. Alzola Atalak 85. Uzt Sas 217. Berron Kijote 88. Gogora: ES 175. Bordel 94. Mok 14. Etxde JJ 244. Or Aitork 348. Erkiag Arran 177. Xa Odol 270. Etxabu Kontu 215. Ataño TxanKan 93. Gogoalatu: GH 1930, 418. Gogualatu: D. Béhéty GH 1932, 404. Goatu: EusJok II 71. Goratu: JanEd II 90.
sense-2
2. (V-gip; Dv, H).
(Con aux trans. bi- o tripersonal).Hacer pensar; recordar (algo a alguien). " Gogora ezozu nola lagundu zinuen " H. "Recordar [...]. Gogoratu detsat zenbat Eibartar giñan autu artan " Etxba Eib. .
Deabruak gogoratzen dioena. EZ Man I 50. Eta tentatzaillea ere eztatza behin ere lo: hark eraikitzen du erbia, pitzten du sua, gogoratzen du bekhatua, iratzartzen du haragia. Ax 403 (V 263). Zeruko gauzetan gogoa dudanean haragiak milla fantasma eta llilluramendu gogoratzen baitarozkit. Ch III 48, 5. Graziaren eskatzeak gogoratuko digo [Birjiñari] bere dolore guzien asiera ta jaiotza. Lar SermAzc 46. [Krisma sainduak] gogoratzen darozkigu mansotasuna eta humiltasuna. He Phil 230. Gogoratuten deutsa karidadez bere pekatuba. fB Ic II 208. Han adoratu zen idiak gogoratu behar zuen lehenbiziko Egiptoarrak laborariak zirela. Hb Egia 69. Horra zerk zion gogoratu holakotan beren burua hobekienik agertzen zuteneri prima edo ohorezko garhait sarien ematea. Zby RIEV 1908, 89. Zoaza, mintzatüko zitzaikü Ezpiritu Saintak gogoalatzen deizunaz. ArmUs 1896, 114. (ap. DRA) Gordelariak gogoratzen deuskue ateak itxiteko sasoia dala. Ag Ioan 268. Zerren batak bestea oi deust gogoratu. Enb 163. Aren bekoki zerutarrak, gabez artzaiei argiegiten dien izarra gogoratzen digu. Or Mi 123. San Martzialek [=San Martzialen kaperak] gogoratzen dauzkit [...] Iruneko jaiak. JE Ber 93. Zabal zabala zare, muga gabekoa: / gogoratzen dautazu gure Jaun Goikoa. Iratz 56. Profeta horri Jainkoak gogoratu ziozkan eta erran-arazi ethorri behar zen Salbatzailearen izan molde eta gertakariak. Zerb IxtS 68. Zer gaitz zar gogoratzen didazu? Zait Sof 86. Gizon jakintsu batek esana gogoratuko diet artzaiai. Munita 130. Emakume arrek Miren gogoratu ziolako. JAIraz Bizia 26. Heriotze mota horrek [...] Galian usantzan zegoen giza-sakrifizio bat gogoratzen du bitxiki. Mde Pr 188. Pesimistek ere orixe gogoratzen digute. Vill Jaink 138. Pio XII-garrenaren itzak gogoratuko dizkitzut. Gazt MusIx 89. Hor dugu gure kantatuenetarik bat, Plumagaineko zorigaitza gogoratuko daukuna sekulakotz. Larre ArtzainE 222.
sense-3
3. (V, BN, S; SP). Ref.: A; A Apend.
(Con aux. trans. bipersonal).Pensar en, considerar, llevar a la mente; recordar. " Gogoratzea, venir ou faire venir en pensée" SP. "Considerar, reflexionar" A. "Recordar (V-m)" A Apend. .
Eztu [munduaren dohakabetasun] hori gogoratzen. SP Phil 37. Eta nik zergatik hunein gutitan gogoratzen zaitut? SP Phil 122. Xoriak kantatzen aditzen ditutzunean gogora zazu Parabisua. He Gudu 139. Urrikalmendurekin gogoratzen ditu gizonek handi, izantsun billakatzeko yasan behar dituzten kexaguneak. Mih 19. Gogoratu dozue zer dan Jesusen laguntzatik erbesteturik egotea?LoraS 116. Abisoak ezagutzen ezpadituzu edo gogoratzen ezpadituzu. Gco I 386. Onetarako batzuek, beñ gogoratzen due Jaungoikoa itsaso andi bat baliz bezala. AA III 319. Ez egizuz gogoratu, Jauna, neure ez jakinak. fB Ic II 259. Eren artean gogora zuten Mikaela deskuidatu egingo zala. Apaol 82. Zer da, Sakramentu guztien ganean gogoratu bear doguna? Itz Azald 125. Maria ordian dülüratü, / eta bere beithan gogaratü. (Interpr?). UNLilia 4. Ezeben gogoratu itxagorea zala. Echta Jos 34. Bertzerik ez du gau et'egun gogoratu. Ox 109. Jaunak egiña dala / gogoratu daigun. Enb 59. Oraintxe gogoratu eban sagardo barrikea idigita itxi ebala. Bilbao IpuiB 167. Ebanjelioko pasadizu ura gogoratu baizik eztugu. Vill Jaink 104. Gogoratu zazu len zer esan degun. MAtx Gazt 70. Erreminta geienen izenak ezin gogoratuz ibiltzen zana. Ataño TxanKan 98. Periko, berriz, ez det gogoratu nai. TxGarm BordaB 99. Alkate jaunan berba / gaur dot gogoratu. Ayesta 32.
v. tbn. Goñi 24. Ag Kr 152. Kk Ab I 28. ArgiDL 50. Zub 81. Ir YKBiz 386. Zendoia 97.
azpiadiera-3.1
" Gogoratu, imaginar que, hacerse idea de que, gogora zazu au euzkiya dela " BU Arano.
4. (V-gip, G-azp), guatu (G-to), goatu. (Con aux. intrans. unipersonal; como complemento aparece un sintagma nominal en instr. o sociativo, una oración completiva o una interrogativa indirecta). Acordarse; pensar en, venir a la mente. "Gogoratu naiz, zelan izan zan gauzia, alperrik urte asko bittartian" Etxba Eib. "Guatu naiz, me he acordado" Iz To. "Pekatuaz gogoratu zan (G-azp)" Gte Erd 139.
Tr. Exclusivamente meridional.
Gogoratzen bazerate nola Jaungoikoagatik zuen buruak bezela zuen proximoak amatu eta estimatu bear dituzuen. Gco I 432. Agaz gogoratu ta gomutaturik, emoten ditu zizpuruak. GGero 85. Eta zu ez bakarrik ez zara gogoratuten zeure jatorri goratuagaz. Ur MarIl 15. Gogoratu zan Santua [...] onena izango zala Aita Santuari lenik adia ematia. Bv AsL 177. Gogoratuko zera ni zein naizen? Iraola 133. Lagun onaz beti gogoratzen nak ni. ABar Goi 57. Aietako batean ill ba zan iñor ez zan beretzaz gogoratuko. JAIraz Bizia 36. Santa Garaziko adiskide batez gogoratu zen. Etxde JJ 189. Supituan, aspaldian ikusitako eztaiaz gogoratu naiz. Txill Let 81. Geruau geiau gogoratzen naz / neure baserri politaz. BEnb NereA 44. Urabayen idazle naparrakin be gogoratu nintzan. Alzola Atalak 72. Bera're asko gogoratzen da / urte onak datoztela. Uzt Sas 185. Ontaz gogoratutzen / naizen bakoitzean. Zendoia 76. Jazokera bategaz gogoratu nok. Gerrika 225.
v. tbn. (Con instr. o sociativo): Apaol 60. Ag Ioan 275. Iraola 15. Ill Pill 5. JanEd II 27. Altuna 49. ArgiDL 67. Alz Ram 87. Otx 170. Anab Poli 119. And AUzta 148. Lab SuEm 197. Uzt Sas 165. Etxabu Kontu 216.
(Con completiva): Ag AL 161. Itz Azald 76. Alz Ram 40. Enb 99. Zait Sof 89. Etxde AlosT 75. Mde HaurB 11. Ugalde Iltz 23. Zait Plat 78. Alzola Atalak 85.
(Con interrogativa indirecta): Añ GGero 125. Alz Bern 51. Ill Pill 19. Enb 154. Anab Aprika 46. And AUzta 78. Salav 29. NEtx LBB 135. Alzola Atalak 66. Uzt LEG 165.
(Sin compl. explícito): MendaroTx 224 (goatu). TAg Uzt 120.
(Con compl. en caso absoluto).
Gogoratzen da bada guraiziakin lana egitia. Iraola 71. Ni gogoratutzen naiz / [amak] egin oi zuana. Uzt Sas 34.
sense-5
5. (Part. en función de adj.).Recordado, (persona) en la que se piensa a menudo.
Agur, andre gogoratua. NEtx Nola 21. Itziar gogoratua. Ib. 28.
azpisarrera-1
GOGORATU ERAGIN. Hacer recordar. v. gogorazi.
Konfesoriak bere ez dauka ainbeste neke ezagutu eragiteko pekatuba, mundukuen pagu gaistotik gogoratu eragiten deutsanian. Mg CO 246. Beraganako gure eginbearrak gogoratu eragiten deuskuzana. Itz Azald 10. Antxiñetako ipuñen batzuk alkarri gogoratu eragiñaz. Ag Kr 49.
azpisarrera-2
GOGORATZEKE. Sin recordar.
Asko etxerik gogoratzeke / pasatzen ziran egunak. Uzt Sas 147. Gogoratzeke, gaiñera, askori gerta oi zaiola, illagitara joan-ta norbera ille-moztuta etortzea. Berron Kijote 87.
gogoratu
<< gazi 0 / 0 guante >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper