OEH - Bilaketa

515 emaitza pixka bilaketarentzat

Sarrera buruan (8)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
haurkeria.
sense-1
(G, AN, B, L, Sal, BN, R, S; Urt I 216, Lar, VocS , , Lecl, Dv, H) Ref.: A; Lrq; Iz Ulz; Izeta BHizt2 .
Niñería, pequeñez, tontería; puerilidad. "Niñada" , "puerilidad" Lar y Añ. "Niñear [...]; aurkeriak egin, aurren gisa ibilli " Lar. "Caduquez, agurearen edo atsoaren aurkeria " Ib. "Vétille, haurkeria " VocS . "Enfantillage" Lecl, Dv. "Enfantillage, puérilité" y "Chose futile, puérile, de rien" H. "Niñería" A. " Aurkerí bet, una niñería" Iz Ulz. " Etzazule olako aurkerik in " Izeta BHizt2. .
Ekusten du gure arganako aurkeria, ekusten du gure esker-gabetasuna. Mb JBDev 48. Ba dakizu, aurkeriak dirala Mezaren aldean zezen ta jostatze guziak. Ib. 99. Aurrak bezala agitz nai zion bere txakurtxo oni; egun oro nai zuen ekusi bere gelan ta egiten ziozkan an bere aurkeri-fest eta kariño-moduak. Mb IArg I 231. Guzia largatzen nuen! Ai ta zergatik? Aurkeria ta ezerez bategatik. Cb Eg II 128. Etxeko mirabe edo neskatxa gazte batek Monikaren aurkeria onen berri bazekien; baña nola asko nai zioten [...] isillik estalzen zuen. Cb Eg III 365. Aurkeririk, aurra zalarik, ezertan erakusten etzuen. Cb Josefa 3. Zuri akáso idurizaizu inportadéla zerbáit erakústea zeure búrua, danboreain soñáze, danzátze ta aláko aurkériak ikástea. LE Prog 118. Zer ahalge maiz haurkeria batzu, ezteuskeria batzu gatik, bortxa pixka bat bere buruari ez nahiz egin. Birjin 312. Galdu ditut ogei erreal aurkeria bategatik, kontu piska bat ez idukitzea gatik. Mg CC 233. Batzuek diote maitea, pakea... beste batzuek, maitia, pakia; [...]. Aurkeriak dira oek, ta gizon aituak ez dira geldituko ustekeria oetan. VMg 91. Ezagutzen det, nere Kristauak, zeñ erraz gure gogo ta biotzak munduko arazo, kontu ta aurkerien ondoren dijoazen. AA III 317. Au onela izan eta oraindañoko gure urteak igaro ditugu munduko gauza zirzill eta aurkerien ondoren? Ib. 479. Eta ez erresuma bat-gatik, bainan haurkeria batentzat. Dv LEd 219. Heriotzean ez da yosteta edo haurkeriarik. Hb Egia 121. Haurkeria bat egin du [anaia Batixtak], egia da; bainan ez dut uste huts handi bat egin duen. Laph 236. Ukatu Mariaren Semearen jaungoikotasuna eta ezagutzea Beragan dagoala soberandia, kalaeziña, betikoera, da naaspillezko txerko bat, berez aurkeria eta parragarria. Otag EE 1884a, 311. Gaztetasuna bertze haurtasun suerte bat da; haur handiek egiten dituzte haurkeria handiak. Arb Bok 325. Denbora guzia zorakerietan, aurkerietan, jostaketan eta pekatuan galdu det! Arr May 33. Saindu hunek auhendatzen zuen bere haurkeria hori, zahartu ondoan ere, urrikizko sentimendurik bizienekin. Jnn SBi 59. Huna gure errepublika hunen bertze haurkeria bat. Elsb Fram 146. Duel joko hori nehon den jokorik zoroena eta itsusiena da. Haurkeria bat litake, ez balitz astokeria. HU Zez 24. Zer ditake haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino? Ib. 77. Oraintxe ezagutzen / dut zinez egia / beranxe auhendatzen / ene haurkeria. Balad 233. Bere aizkideai ainbeste parreragiten ziezten aurkeriak. Zink Crit 14. Axulaiko Andere, Birjina Maria, / Ahantz, othoi, lehengo ene haurkeria. Ox 25. Haurkeriak utzirik, erradazue zonbat neskatoko zirezten herrian? Lf Murtuts 44. Theresak susmatzen zukeen haurkeria bat zela esatera zoan gertakizuna. Mde HaurB 58. Batek bakarrik arbuiatzen zitun edo beñepein aurkeri etsitzen ipui zoragarriok. Etxde JJ 96. Zure bakarraren gorputz bakar dan Elizak [...] etzitula aurkeriak maite. Or Aitork 131. Utzkitzu haurkeria horiek. Errazu zure zerbitzua nahi duzula egin, etzirela beldur. JEtchep 94. Ziñez, gizadiak bere baitan daraman sentipen larri au ezin diteke arinki arbuiatu, aurkeria bat balitz bezala. Vill Jaink 101. Pentsatzen dut ez zaitudala sobera narda arazi ene haurkeriekin. Xa Odol 293. Haurren arteko haurkeriazko josteta batean izan zen hatxemana apeza. Larre ArtzainE 137. Haur nintzenean, haurrari dagokionez hitz egin, haurrari dagokionez uste, haurrari dagokionez asmatzen nuen. Gizondu orduko, berriz, haurkeriak utzi ditut. MIH 31.
haurkeria
<< haur 0 / 0 hausnar >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper