OEH - Bilaketa

113 emaitza otsein bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 zera.
sense-1
1. (V-gip, G, L; SP, H, Zam Voc), zea (G-azp) Ref.: A; Elexp Berg; Gte Erd 109; ZestErret ( zea ) .
(Det.). Esto... (denotando vacilación en lo que se va a decir). " Zera da, zerak dio " SP. "Chose! terme dont on se sert quand quelque chose échappe de la mémoire. Zera! nola deitzen da bada? " H. " Erosidazu zera, zigarro pakete bat! " Elexp Berg. . Cf. zer (8). Tr. La forma zea se documenta sólo en Lekuona.
Etxeko otseiñ batek zerbait ostu dabenean, ezeri aitu baga, ateretan da etxetik kanpora. Niri zer deust, esan oi da, jentea oñoten egon arren? Baldin nire ondasuna gordetan badot, esan daiela, aora jatorken guztia. Bada alan, adigarri da, bere zera dala, kanpokoen bildurrez ateretan eztanean etxetik arako mutil edo emakume maitea? Bai. Ta zein izango da? LoraS 26. Badakizue zera... Deroulede, Charente departamenduko jaun deputatu kartsua? Nola izan den hamar urterentzat desterratua? HU Zez 91. Noren falta? --Zerarena... Chinako enperadorearena naski? HU Aurp 129. --Martiñek ez al diote ezer ekarri? --Zera, jateko gogoa galanta. Ag G 235. --Ekarri dozu bonbillia? --Zera? Argi eitekoa? Bai... ara. Kk Ab I 71. --Auxe dok zera, bakana! "What a remarkable phenomenon" . Altuna 18. Idatzi, zerari... eskribitzeari esaten ziotek. Ldi IL 17. Zea; alegie: andrea artzea zoazela eo etzoazela eo... Lek EunD 34. Goierritik geiena atsegin zaidana da... zera, sagarra loretan. Lab EEguna 73. --Baña zuk, zer dala uste dezu... zera... ezin gogoratu nai izenaz, Pilemon jaunaren semia? Alz Bern 52. Ez da ori nik esan dizutana... zera, Xixili, esan nai nizun, zera, alegiya... Alz Txib 104. Lo... zera. Len baño okerrago. Anab Usauri 85. Zera... trena uts egin dot eta mesedez [...]? Erkiag BatB 167. --Egunon. Zera... zu, emengo maletaria al zara? Ib. 187. --Bai. Eta zera, ba al dakizu zeuk jakin, ibilten? Ib. 74. Zer duzu or, bidoi oietan? --Nik? [...] Zera!... lozioa. Ille-lozioa. Lab SuEm 188. Orixe... zera... zeruak etziela seme-alabarik eman. NEtx LBB 47. Aita, ara ba... zera... Lasueneko Txaro det nere biotzaren jabe. Ib. 124. Esan nahi dut, badutela talde bat eta zera, egin behar dute hau, hori eta bestea. MEIG IX 75. Alderdikideak ez zeudela batere zera, batasun horren alde. Ib. 76.
v. tbn. Muj PAm 41. Enb 167. Zait Sof 182. MAtx Gazt 67.
azpiadiera-1.1
Mutil bat nexka bati, izketan asmatu eziñik, "zera" ta "zereko" asten zaionean, zein gaitz dakarren igartzea, ezta oso nekeza.NEtx Nola 28. "Zera" ta "zereko" beaz?... [...] Nik orañarte irakurri ditudan nobeletan, eztet orrelako maite-kartarik ikusi. Nik, izan ere, erderazkoak bakarrik irakurri, ta "zera" ta "zereko" oitura ori, euskaldunen artekoa izan nunbait. Ib. 29.
azpiadiera-1.2
" Zera! Interjección. --Zer daroyazu or ezkutuan? --Zera! Ontzako urriak! " Etxba Eib. .
Ori mutillak esan bear dezue. --Zer gero? --Zera! ... Zuen arro-aizeak noizean bein [...], ederki galtzen dituzuela. NEtx LBB 146s.
sense-2
2. (V-gip, AN-gip) Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 307.
(Det.; empleado como catáfora, para introducir algo que se va a decir a continuación). " Zera esan dosta: oian egoteko ta pastilla onek artzeko " Elexp Berg. . " Zera esaten bait zuen (AN-gip), olakoak esaten bait zituen (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 307.
Kornubitar autonomizaleek eskatzen dutena zera da: [...]. Mde Pr 264. Zerak arritzen nindun: [...]. Or Aitork 157. Bereala kupitu ziran beren illobaz eta zera agindu zioten, alegia bere gurasoakin mintzatuko zirala. Etxde JJ 108. Norgaitik ete diraustan?Zeragaitik. Oraintxe bere, burua ondo orraztuta datorren Jontxu eneagaitik. Erkiag Arran 24. Eta zerbait adierazo deutsa. Zera, sabaian beste ostatari bat izango dauala lagun. Erkiag BatB 114. Matxineri zerbait adierazo deutse. Zera, nonor dabillela onen galdez, an kai-ganean. Ib. 196. Mutikoaren gogoa ta maisuaren ustea, ez etozan bat, beraz. Beste zerbait egoan burutan artua, alargunaren seme txikerra. Zera, eskolarik naikoa ei ekian. Ib. 27. Esangura batean, ibaiak berak irauten du, iraun ere: bestean, ordea, bestetara aldatuz doa etenbage. Zera, on izan diteke gaindegi batetik ikusita, ta txar, beste gaindegi batetik begiratuta. Zait Plat 33. Eta ongia esaterakoan, zera, atsegiña esan nai dute. Vill Jaink 100 (v. tbn. 164). Ongia, berriz, zera da: gizonaren ziurtasunetatik lehenbizikoa. Ib. 90. Berriz ere Don Kijotek zera, mesede egiteko bai ta, andik aurrerakoan "don" aurre-itza artzeko. Berron Kijote 56. Zera alegia gogoratu zitzaion, zaldun-armatzea beregan artu gabe zegola eta [...]. Ib. 41. Aren argazkiak zera agertzen badigu ere, begi batetik itsu dala alegia eta [...]. Ib. 64. Zera bait-zion, eta oso ongi esana, ez zietela gurasoek bere [...]. Ib. 138. Galde-egin nion ea zergatik eta zera erantzun zidan: [...]. Ib. 108. Eta oiñazeagatik kejatzen ez ba naiz, zeragatik da: ez bait-dagokie zaldun ibiltariei iñolazko zauriagatik kejatzerik. Ib. 97 (v. tbn. 206 y 222 zeragatik). Zerak, baiña, geien-geiena mintzen zuan, zaldun-armak artzeke egoteak. Ib. 48. Albiste bat zabaldu zan etxe guztian, zera Kristok iragarri eutsola larter iltekoa zala. Onaind STeresa 109. Nire solfeo zaletasunaren agergarri au esango dot, zera: [...] fabrikatik urten egiten neban amaiketan solfeora joateko. Etxabu Kontu 20. Zera, Anbroxio: beste aldera jira adi ta zuzen-zuzen etorriko aiz. JAzpiroz 105. Hori, zera da, uste izatea nork bere eritzia eta postura zeratzen zituela. MEIG IX 69.
sense-3
3. Nada de eso, qué va. Cf. BAI ZERA.
Ez eutsen bape jaramonik egin bere eritxiari. Zera egingo eutsen! Bilbao IpuiB 102. Ba ete dakizue, irakurleok, istu bizitea zer dan? [...] Zera jakin bear dozue! Ib. 115. --Izan ere, alkar ez diagu artzen da... --Guk zera artuko diagu batak bestea, engañatzen gabiltzek eta! BBarand 11.
sense-4
4. (Para designar aquello que no se sabe, no se acierta o no se quiere nombrar). v. zer (8) .
Eta bueno, orduan beharbada bai, zera bat e, bueno, borradore moduko zerbait edo [...]. MEIG IX 85. Baina ez inodik ere zera batean, holako zentro batean. Ib. 73. Nik esana? Zuk esan nahi duzu zera hartan, ezta? Ib. 82. Besteak beste, pisua dute zera horiek, argitasun horiei pisu bat eman behar zaie. Ib. 75. Nik urte gehiegi galdu ditut alferrik zera horietan, hau da, zeraren kontra eta kontra eta kontra. Ib. 83 (éste y todos los ejs. anteriores corresponden a las respuestas de una entrevista). Perpaus guztiek agertzen dituzten zera bereziak: halako edo honelako neurria, [...]. MEIG IV 105. Baina, halere, [...] badu teatroak halako "zera" bat, hemen aurkitzen ez duguna. MEIG I 155.
azpisarrera-1
BAITA ZERA ERE. "Baita zera be! Frase cínica" A Apend.
--[...] Donostiarrak nagusi gera, dantzan, abestietan, estropadetan ta Saski-Naskin"... --Baita zera ere! Saski utsean bearko! Lab EEguna 83. Don Pedro gelditu? Baita zera be! Bere egin bearrari leña ekion: kiski ta kaska, emonalean... Bilbao IpuiB 148. Mundu guztiaren aurrean saldu bear dan gauzea, orrelan ostu? Baita zera bere! Erkiag BatB 30. Ez natorkizu lan billa, ez. Baita zera ere! Aitzitik! Burrukarako gogo guzia galdua dizut. Lab SuEm 168. Egia da bestalde, gure seminarioetan eta elizaren asmoetan euskerak eztuela begiko zakarrak baiño garrantzi geiagorik. Geiago diñot? Baita zere ere... Edozein izkuntza arrotz euskera baiño aintzatago izan dute. Ibiñ Virgil 22.
azpisarrera-2
BAI ZERA (AN-gip ap. Gte Erd 156). "Bai to (AN-gip), bai zera (AN-gip), ia, ia! (V-m-gip), ara, ara! (V-gip, G-azp)" Gte Erd 156. Qué va, nada de eso. "Gorrotoa al zion? [...] Bai zera! Bestera, oso maite zuen (G-azp, BN-arb)" Ib. 203. Tr. Documentado al Sur desde finales del s. XIX. Al Norte lo emplean Hiriart-Urruty y Larzabal.
--Edo nik lañoak ditut begietan edo beroi da... Baña... bai zera... Ura ez zan ain... Apaol 107. Eta lehen kominioneko liburuño hura, amitxiren orroitzapena, eskuaraz? Ba zera! HU Aurp 203. --Zu ere donostiarra izango zera. --Bai zera! Nongoa izango naiz, Alegrikoa! Alz STFer 114. Baña etzirean ixilldu. Bai zera! Ezieben. Ag Kr 135. Ona bixitten etorri? Bai, zera! Altuna 83. Ustekoban [...] bardin dauzela / Baña bai zera! / Aldatu dira beste / gauzen antzera. Enb 168. Baxo erdiya aiek? Bai zera! Upela oso-osorik atzaparretan artu ta zanga, zanga! Alz Burr 40. Errege ikus? Bai, zera! Badu bertze egitekorik goiz huntan! Barb Leg 135. Zuk olakorik ezer iragan? Bai zera! Monjak beti dabiltz libre. Erkiag BatB 199. --Eskual-Herrian, bertze edozoin eskualdetan bezenbat gizon hiltze gertatzen dela. --Ba zera! --Egia hola duk. Larz Senper 20. Orra guzia esan... Baiña, bai zera! Ori ezta guzia. Ori, matazaren asiera besterik ezta. NEtx LBB 86. --Andoainera zuzen al goaz? --Bai zera! Oso oker zabiltzate. Alkain 22. Jokabide orrek ez ei zituan baretu mutrikuarrak --bai zera!--, ta egundoko jipoia emon ei eutsen gure erritarrai. Etxabu Kontu 222. Pozik? Bai, zera. Ez hurrik eman ere! MIH 141.
v. tbn. A BeinB 61. Moc Damu 15. Echta Jos 233. Goñi 50. Iraola 70. Urruz Zer 95. Laux BBa 76. Kk Ab I 112. Muj PAm 74. TP Kattalin 187. Otx 134. Or Mi 104. Lab EEguna 67. Lek EunD 43. ABar Goi 57. TAg Uzt 161. EA OlBe 23. Zait Sof 32. SMitx Aranz 25. JAIraz Bizia 7. Or Aitork 93. Etxde JJ 181. Bilbao IpuiB 274. Txill Let 98. SM Zirik 121. Anab Aprika 58. Ugalde Iltz 57. Osk Kurl 135. Gand Elorri 93. Vill Jaink 123. MAtx Gazt 26. Alzola Atalak 47. Ataño TxanKan 199. Onaind STeresa 8. JAzpiroz 141.
azpisarrerakoSense-2.1
(Seguido de part.).
--Kendu izak bizar oiek [...]. --Bai zera kendu! Ondo egoki dauzkat. Ag G 118 (v. tbn. 347). Pernando gizarajoa txoratuko zala uste izan zuten amezketarrak. Baña, bai zera txoratu! Muj PAm 58. Joango ete zirean gero aurrerantz? Bai zera joan! Atze-atzeka ebilzan. Bilbao IpuiB 61 (v. tbn. 162). Bestela amak... emon emonak egingo daustaz. --Bai zera jo! Erkiag Arran 122.
azpisarrerakoSense-2.2
Lenago ezaundu baño / uste duei guziak / Nerone bat zerala / bai zera estiak / dulze ta gozo / zugatik gauza gustiak / izten dut oso. Gamiz 203.
azpisarrera-3
EZ ZERA. "Ez, zera! (V, G, L, BN), ¡como no!, yo lo creo, litm. ¡no, la cosa!" A s.v. zera. "(V-m, G-azp), ¡yo lo creo!" A EY III 267.
--Txilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. --Bai zera! --Ez zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. A BeinB 61.
azpisarrera-4
ZERA ETA BERA.
" Zea ta bea, norbait erretolika botatzen ari denean mozteko esan ohi zaio. Bai, ta zea ta bea! " ZestErret.
zera
<< zaramatikari 0 / 0 zerbitzari >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper