Pisotear, despreciar.v. ostikopetu. Gauzarik bikañena ta ederrena ere, Euskararen izenekoa baldin bada, ostikoperatzea geiago bage bera azaletik bedere ezagutzen ez duten txoriburu puztuak. IztC 215.
Bizikai maitagarri au España barruko jendeak ostikoperatzen badu ere. Ib. 28.
Bere goimallak eta bere aideak begietaratzen ziozkaten aldapa, eragozpen eta begiramentu guziak ostikoperatu, eta biotz prestu deseagarriaz asmo au bereala bete zuen. ArrMay 169.
Bertutea ta santutasuna berriz ostikoperaturik aurkitzen dira. KortazarSerm 422.
Errukia zer danik be eztakienak; zuzentzea ostikoperatzeko kezkabakoak. LarrakEG 1958 (3-4), 257.