soin.
Tr. Además del gral. soin , se documenta suin en autores suletinos. En DFrec hay 25 ejs. de soin y 8 de soñ.
1. (V, G-nav, AN-gip, L, Ae; SP, Izt 21v, Arch VocGr, VocBN , H, Lh) Ref.: A (soiñ); EI 109; Iz ArOñ (soiña) .
Vestido, vestidura. " Soin bat, un habit à mettre sur le dos" SP. "L'habillement" , "le casaquin" Arch VocGr. . "Mise, vestiaire, tout ce qui couvre le corps" VocBN. . "Vestidura. Soiñak gora (V-oroz?), arremangar los pantalones. Soiña ta oiñaren alde lan egin du (G-nav), ha trabajado a trueque del vestido y del calzado. Urtean amaseikoa ta soiña ta oiña euki eroezan saritzat lenagoko otseiñak (V...), [...] el vestido y el calzado" A. " Soin pollit batez beztitua zen, il était revêtu d'un beau costume" Lh. v. soineko, ESPOS-SOIN. Tr. Documentado en la tradición septentrional (no suletina) desde Dechepare y al Sur desde finales del s. XVII.
Gizonaren probetxuko emaztia bethi da. / [...] Haren eskuz osoan behar soinera eta iatera, / eri denian andre gabe galdu gizon egurra. 'Au vêtement et à la nourriture' . E 119. Gogoaren bortxaz bestitzen baitzen erregiña izan arren soin berregiñ eta aberatsez. Arg DevB IV. [Horrelako zalduna] ederki hari da danzan, ioko guzietan fetxo da, apunki dabilla soinaz, kantari ona da. SP Phil 284s. Umei ez probeditu iana, soina. Harb (ed. 1690, ap. H ). Eguzki dibinala / gauerdi batean / etorri zan lurrera / gizonen soñean. Zubia 139. Euki modestia andi bat begietan, soñean ta ukututean. Oe 110. Inozenziaren soin preziatu hura bere xuritasunarekin begiratzeko. Mih 5. Gitxitu larregia soñean, janean, jokoan. LoraS 32. Bai bere janian ta soinian, bada, San Joseperen aotzijako irabazijagaz bitzi zirian Jesus, Maria ta Jose. fB Ic I 73 (v. tbn. Olg 58). Nai dala semiak ondo aziteko, nai dala eurenzat jan, edan, oña eta soña irabasteko. Astar I 219. Soiñ egokiyak, zapata pollit. Echag 115. Ematen diozka / gero Rebekari / guztizko soiñ ederrak, / ditzan berak jantzi. It Fab 238. Aita santuak bere egunoroko soñaren gañetik, beste zuri luze [...] bat jazten zuen. Lard 84. Buruko eta soin ederrik badabilkate neskatxa gazte zenbaitek. Hb Egia 73. Jauntzi zihoen liho-harizko soin bat. Dv Gen 41, 42 (Ol, Ker, Bibl soineko). Emanen darozkitzuet hogoi eta hamar soin eta bertze hainbertze soinpeko. "Triginta sindones " . Dv Iud 14, 12 (BiblE soineko eta soingaineko bana). Gizon gazte gorputz lerdena, hunat gerriko gorria: / Eta zuk, neskatxa kriketa, laster kaxa soin txuria. Larralde BertsoB 93 (Arch UFH, s.v. kriketa, da la var. laster gorda suin xuria, y traduce "sein"). Zapatatxuak txabolezkuak, / sedazko soiñak gorriyak. Xe 312. Aste-egunetako soña. Zab Gabon 31. Ez dirurik, ez ta ere bi soñ, ez oñetakorik ta ez makillarik. Bv AsL 56. Erantzi zuan soña. Ib. 87. Ainesek jauntzi zuen atseginekin soin hura. Jnn SBi 138.
(s. XX) Jazten ditue zirezko soñak, euria bada. Ag Kr 61. Eskopeta muturrean banderatzat, apaizaren soña ta kapela. Or SCruz 27. Ene soineko botoinen erdiak segurik saltoka joanak. Barb Sup 20. Bere xapela, bere gaineko soina emaiten ditu aldeko kadira baten gainean. Ib. 159. Soin berria jazteko aurrak dute eguna. "Día de estrenar vestidos" . Or Eus 144. Dirua, iana, edana, soiña, etxapea, laguntza. Or Aitork 412. Alkar-maitasun zoriontsua / gorroto-soiñez jantzirik. BEnb NereA 38.

v. tbn. He Phil 333. CrIc 60. AA III 632. JJMg BasEsc 157. Gy 266. Bil 86. Atheka 47. Elzb PAd 28. EE 1881b, 89. EE 1882c, 479. Itz Azald 161. Kk Ab I 45. JE Bur 73. Iraola 121. Etcham 93. MAtx Gazt 83.
"Vêtement de femme, robe" Dv. "Spécialment il s'entend de robe, long vêtement de femmes, d'enfants. Soin eder bat egin daut senharrak, mon mari m'a fait une belle robe" H.
"3.º (BN-arb, R), justillo (prenda de vestir); 4.º (R), chaleco de hombre" A. "El justillo (vestido interior de mujer, sin mangas como el chaleco) (R-uzt)" Iz R 396.
Tirogaiak soinean eta gerrikoan; 70 tiro-gai bazituen soineko zorroan. FIr 139.
2. (gral.; Lcc, SP, Lar, VocBN, HeH Voc, Dv, H, VocB ), suin (S; Gèze, Dv (S)), xuin (Lh) Ref.: VocPir 246; Bon-Ond 140; A (soiñ, suin); Lrq (suñ); ContR 522; Echaide Nav 134; Iz R 405 .
"Ombro de hombre, gizonan soña " Lcc. "Dos" SP. "Hombro" Lar. "Otros la aplican [lepoa] al hombro, y la sinoniman con solbardea, besaburua, soña " Mg in VMg 102. "Partie supérieure du corps, depuis les reins jusqu'aux épaules inclusivement" VocBN. . "Partie du dos d'une épaule à l'autre. [...] Soin ukhaldi batez lurrerat ematea, renverser d'un coup d'épaule" Dv. " Bi soinen gainean ixtakolok zeraman bere semea, [...] sur les deux épaules. [...] Il s'emploie pour extension pour signifier 'dos'. Gazte soin zabal hazkarra, jeune homme fort, à larges épaules" H. "Espalda u hombro, incluso la parte superior de los brazos. [...] Tori egurra soin gaiñera, toma la carga al hombro" VocB. Cf. infra SOINEAN; v. soingain, soinburu, soinegi. . Tr. Documentado en autores navarros y (con menor frecuencia) septentrionales; tbn. lo emplean Lazarraga y Lauaxeta.
Ditxoso begiak, ditxoso oñak, / ditxoso burua, ditxoso soñak. Lazarraga B20, 1193v. Gurutzea Kristo gure Iaunak bere soñetan eramo zuena. "Llevó a cuestas" . Ber Trat 11v (v. tbn. 12v; v. tbn. CatUlz 61 Laugarren misterioa: Jesusek gurutzia soñetan ). Asi bekokitik eta bularretaño, [...] ezkerreko soñetik eskuietako soñera. Ber Doc 96v ( CatB 20, CatUlz 11 ezkerreko soñetik, CatAN 12, CatR 17 ezkerreko soinetik, El 4 soin batetik berzeraño ). Bekhokian emateak / eskua, Iainko aita / señalatzen [...]. / Sabelean emateak / berriz haren semea, / bi soñetan ematean / espiritu emea. EZ Eliç 90 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.). Leku gaitzian egur dagianak soinaz ekarri behar. Saug 152 (v. tbn. 150). Zeinek eskuan matoina / zeinek soina / gasnaz bete daroa. O Po 59 (v. tbn. 49). Behar düzü gogo hunez gaiza orori suña pharatü, erran nahi beita, triballier, eta dolorer. Mst III 35, 2 (Ip gogo hunez egari). Esan zion S. Felipek bere esku leunak soñean ezarzen ziozkala. Mb IArg I 286. Gizonbát dabilála karrikak barna [...] bere soñean daramála korputz il ustelbát. LE ( in BOEanm 50 ). Paratzen diote purpura zatar bat soñetaik. (94). LE-Ir. Khinkillarien suñ hütsak / borthaz bortha dabiltzanak. 'Qui n'ont rien sur les épaules' . Etch 308 (Or Eus 282 kinkillari suñ hütsak, que traduce "los quincalleros bien vestidos"). Egur-zama batez soiña kargaturik. Gy 5. [Karga pezatiuak] izartantei berzen soinetan edo espaldetan. Hual Mt 23, 4 (Echn bizkarrean, Ur (G) sorbaldetan, Samper soñegietan ). [Ezarten dügülarik eskü esküña] eskerreko suñen gañen eta gero esküñeko suñen gañen. CatS 17. Pezu andi baten azkatako lurretik soiniaraino. Mdg 125. [Bihitegirat] igan behar da, soinak ukhurtuz frangotan zurubi hertsiz! Ox 75. Goxa janzkitzat soñuts-ganian. "Sobre su desnuda espalda" . Laux AB 20 (cf. infra SOIN HUTSIK).
v. tbn. Bp I 142. GBidArr 172. FLV 1988, 147 (Ibero, s. XIX).
Ez dut behinere ikusi haren soin-izari oneko gizonik. Zer urrats bizia, bertzalde! Eta zer buru-jasotze ederra! JE Ber 34.
" Soina ou soinak uzkurtzea, litter. baisser les épaules. Cela se dit d'un homme qui se contente de baisser la tête sans répondre" Dv. " Soiñak gora (V-arr-m-gip), soiñak goratu (V-oroz, R-uzt), soñak erts (Sal), soiñak ertsi (Sal, R), soiñak uzkurtu (L), levantar los hombros, como dando a entender que no se tiene o no se sabe nada" A.
(G-nav, AN-5vill-araq; SP, H) Ref.: A; Iz Als; Ond Bac. .
(Como unidad de medida). " Soin bat egur, une charge de bois" SP. "Il se prend pour une charge qui l'on porte sur l'épaule. Soin bat egurren billa ioana da " H. "Hablando de cargas se usa más alde, [...]. Por extensión se le da la significación de 'carga'. [...] Soin bat egur (AN-5vill-araq), una carga de leña; litm., un hombro de leña. Soin bat egur-eske noaia (AN-5vill), voy en busca de una carga de leña" A. " Soin bat maiz, una carga de maíz" Iz Als. .
3. Cuerpo (en contextos relacionados con prendas de vestir o complementos que se lleven en el cuerpo). "Oraindio ere emen esaten degu soiñ egokie, soiñ lirañe eta soiñ ederra. Soiñ egokie doolako, jantzie ondo datorkio. Nere inguruko batzuei ere galde diet eta berak erantzun: oraiñ gorputze esaten degu, baiña leenago soiñe ere esaten gendun. Alderdi ontan soiña ez da sorbalda, ezta sorburua ere, gorputz guztia baiño" JMB At. Cf. A: "Soiñ (c.), cuerpo, hombro. Hoy muchísimos sólo le dan la significación de cuerpo cuando se habla de vestidos". v. SOINEAN, SOINEKO, SOINERA, SOINERAKO, SOINETIK. Tr. Son muy escasos los ejs. documentados fuera de las exprs. soinean eraman, ekarri, eduki..., de uso casi gral., así como de las menos frecs. soineko, soinera, soinerako y soinetik..., que se han descrito aparte.
Tresna ederrak ere iauntzi eskarnioz soñari / bai arantzezko khoroa buru sakratuari. EZ Man II 44 (v. tbn. Noel 100). Emongo deutso janari eta alimentuba, eta soñerako dezenziya. Zuzaeta 134. Sobra emanarazten beren soñari banidadeak. LE-Fag (s.v. igetze). Guztiak biarra egin biar dabee euren etxiak janduteko, soinak jantzteko ta pamelijari zegaz bitzi emoteko. fB Ic II 139. [Gathuak] ihausirik iriñean, / zuritzen du soiña hartan. Gy 249. Burua ez beste soñ guztia estaltzen duan [jantzia] . JMB ELG 70. Soñak estali ta beartuak / gaude egunero jatera. Basarri 184.
(gral.) Ref.: A (soiñ); Etxba Eib (soña) .
Cuerpo (humano o de animales, en contextos no relacionados con prendas de vestir o complementos). " Soñak bere garbitasun eta arduria biar dau, el cuerpo necesita su limpieza y cuidados" Etxba Eib. . Cf. MEIG VII 91: "Gorputz eta soin ez direla eta ez direla izan sinonimoak uste izatea ez da, ikusi denez, ez oraingoa ez [...]". v. GIZA-SOIN. Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX (tbn. en Oxobi y Mirande).
Potiñaren da neure gorputzaren bitartean ipiñi neban [Ikomestxu] , da bere soñari ta potiñari alegiñakaz elduten gelditu nintzan. Ag Kr 91. Soiñ guztia makilla baten gañera eroria zerabillen. Ag G 200. Soina (gorputza), beti bezela, orain ere gaizkabea du. A Ardi 87. Soiñari inguru lokarri berriak josi ziozkaten. Lh Yol 47. Orain beren soñean edo gorputzeko zentzuetan izango dittuen miñaz lau itz. Inza Azalp 116. Bere soin edo gorputza ta anima. Ib. 52 (v. tbn. Munita 136 soin edo gorputza). Ibaira juan zan gure txorija, soña bustitten. Altuna 18. Soin mamirik gabe, / herio jauna jin zen / dailuaren jabe. Ox 125 (v. tbn. 71). Gogoz or... baña soñez emen geratzen naiz. Enb 210 (v. tbn. en contexto similar ABar Goi 62, Mde Pr 149, BEnb NereA 158 so(i)ñez). Bat dala ere, soñak atal asko ditu; atal guziok, berriz, asko dirala ere, soin bat dira. Ol 1 Cor 12, 12 (Ker, IBk, IBe, gorputz ). Baña nik, izkuntza larrekoa, / nai aunat ere noranaikoa: / yakite-egoek igoa, / soña zâr, berri gogoa. Ldi BB 136 (parafraseada en MIH 29). Gaurko gaugiro! / gogo-soiñetan duk / atsegin guri! Ldi UO 28. Soin ustelkor au. Or BM 78. [Sugearen] soiña, Aundi-mendi. "Su cuerpo es como el monte Andía" . Or Eus 255. Aingeru aurpegi-polit bat, emakume soin batean ipiñita. ABar Goi 16. Larunbeko Venusen soñ-irudiak. JMB ELG 102. Gogo ta soña, gorputz eta arima guztiok daukaguz. Eguzk GizAuz 38s. [Txal jaio berriak] edurra baizen zuri din soña. TAg Uzt 30. Jan ondoren soña apur bat otz nabaitzia. Abeletxe ( in EZBB II 9 ). Zarra edo soiñez elbarria dalako. "Por [...] impedimento físico" . EAEg 11-12-1936, 515. Aultasun arrigarria dut belaunetan, eta dardar bezela soin osoa. Txill Let 141. Soin gaixo au so egizazute. Zait EG 1957 (7-8), 47. Noiznai soiña bustiten diarduan zisne arro panpiñaren antzean. Erkiag Arran 9. Bizkaia zarra, fedean zindo, soiñean sendo, Jaungoiko-zale ta langille dirauna. Akes Ipiñ 4. Aragikerilariak, ordea, bere soñarekiko pekatu egiten du. MAtx Gazt 41. Besartian estuturik illdako soña. Etxba Ibilt 488. Aur bat jaio ta ondorenian / oso txikia da soiñez. Uzt Sas 184. Aurpegia ta soiñ guzia ebaki ondo ta seiñalerik gabe. Berron Kijote 32. Sabela eta soiña ondo berotu genduzanian. Gerrika 244.
v. tbn. GMant Goi 55. FIr 177. Laux BBa 98. SMitx Aranz 146. Etxde AlosT 49. Munita 142. JAIraz Bizia 87. Gand Elorri 165. Gazt MusIx 69. Ibiñ Virgil 58. NEtx LBB 267. AZink 106.
(Como primer miembro de comp.).
Soin-sorozkuna, bear zanean ere, gogait zitzaien. Ol Imit I 18, 3. Bere soiñ edertasuna. Lh Yol 15. Gure soin-asmo guziak betetzeagatik bai al degu emakumeok aurrak sortzeko eskubiderik? ABar Goi 34. Liberen soin-edertasunarekikoa. TAg Uzt 314. Biok [...] beren soin-zozkoak zezaketenez [...] etxe-bero eskeñi dizkidate. 'En tanto en cuanto su condición se lo permite' . Zait Sof 118. Zartallu latzez soin-zigorketan / erruki-gabe jo ta jo. SMitx Aranz 154. Soiñ-eunaz ia billus. "Casi desnudo deste corporal velo" . Gazt MusIx 119. Gure baitan, gure lurrezko soin-egoitzetan bada Iainkoaren zer-edo-zer. Zait Plat 86. Soin-miñak akulu yakoz jainkozko arloari guna aterateko. Onaind STeresa 45.
Sabela ethentzen zitzaion, hausten gerruntze konkortua, mustupiltzen bere aurpegi oiesa, burbutzika zartatzen bere soin aberea. JE Ber 79 (descripción de una ola rompiendo contra las rocas).
(Fig.).
Kristautasuna ta euskera elkar-bildurik, ia-ia soin bakar batean mamiturik omen dira. Ldi IL 52. España laterriaren soin barrunean, berjabetasunez janzten dira. "Dentro del Estado Español" . EAEg 9-10-1936, 3.
Cuerpo, sustancia material.
Edozer egiteko bearrezkoak doguzan gaiok, soña edo gorputza euki daroe beti, guk gizonok soin bako gairik eskuartean erabilten be eztakigu-ta. Eguzk GizAuz 47.
Mixto esaten dioten erdi-soin erdi-gauza diran tren oietako bat zan. Ugalde Iltz 45.
4. (AN, L, BN, S ap. A ), suin (S ap. A ).
"Parte media del cerdo" A. "La parte superior del cerdo" Ib.
5. " Soiñ (V-och-gip), tronco de un árbol, parte gruesa de una rama. Soiñik eztauka egur onek ondo landuteko, esta leña no tiene cuerpo para poder se labrada" A.
6. Tronco, talle. v. infra SOIN-ENBOR.
Sabel andi, zangaluze ta soin laburrekoa bide zelakototz . (Quijote IX) "El talle corto" . AIr RIEV 1928, 604.
7. " Suin kilika dago, se dice de un caballo que respinga (Darric)" DRA. .
SOIN-ADAR (L, BN, S ap. Lh). "Extrémité du corps (bras, jambes)" Lh.
Moldegaizki saiatzen zen [...] soin-adarrak higitzen [itsasoan] . Mde HaurB 101. [Alabaren] soin enborra eta soin adarrak zur-zuri baten antzo argal eta medar. Etxde AlosT 54.
SOIN-ALDAKETA. Palingenesia.
Soin-aldaketa [palingenesia] itzez adierazten zuten. Zait Plat 70. Pitagora-zaleek, berriz, argi ta garbi irakatsi zuten gogoen soin-aldaketa ori. Ib. 70.
SOIN-ALDE. "Partie du corps" Lh.
Burniaren gorputza pitzatzen hasten da. [...] Soin-aldeak, mailuaren erasoz, elkarrengandik bereizten dira. " Los miembros se separan" . MEIG IX 121 (en colab. con NEtx; v. tbn. 127 y 139).
SOIN-ATAL. Miembro; parte del cuerpo.
Elbarritutako soin-atalari eginketa biurtzeko egin-bideak. "Miembro paralizado" . Zink Crit 20. [Mari] iñoiz abere-itxuran edo abereen soiñ-atalak dituala (auntz-oñak, sai-erpiak eta abar) agertzen emen da. JMB ELG 51. Soin-atal bakoitzean miñez lertu baño len. Ol 2 Mach 7, 7. Txatxarrenak diruditen soin-atalak obekienik apaintzen ditugu. Ol 1 Cor 12, 23 (Ker, IBk, IBe gorputz-atalak ). Zaldar goriz eta izerdi atsituz soin-atalak betetzen zitzaizkien eta luzaro gabe [...] izurriak [...] gorputz guztia iaten zion. Ibiñ Virgil 105 (v. tbn. 103). Lodia argal baiño geiago, eta soin-atal guztietan ondo egokitu ta erazkoa. Onaind STeresa 12. Soin-atalak lirain ta osasuntsu. AZink 38.
Giza-soin atalak elkarren bearrean dauden eran. Zait Plat 126.
[Hiponako] soinatal edo erliki entzutetsuak. " Célebres reliquias" . A EY III 131.
SOIN-AURPEGI (Pl.). Cuerpo y cara.
Hegiaphaltarren soin-arpegiak are berrituago [arkitu ditugu] . Etxde JJ 214.
SOIN-HAZIERA. Educación física.
Euzkadiko lurraldeko ikastoletan soin-azikera ezarria izan dala. EAEg 31-1-1937, 943. Soin azikearren oñarria zentzuz egindako soinketa da. Ib. 31-1-1937, 944.
SOIN-BULAR. Tórax.
Gizonaren soin-enborrak baditu berdin bi barne, bi estai, bat bertzearen azpian: gainekoa, soin-bularra deitzen duguna, frantsesez le thorax . JE Med 64 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.).
SOINEAN.
a) (G-nav, B; Lar, Aq 693 (G, AN), Añ, VocBN). Ref.: Iz Als (soin); Gte Erd 66. A hombros, sobre los hombros, a cuestas. "Acuestas, soñean, bizkarrean" Lar. "Tomar a cuestas, lepoan, soiñean, bizkarrean artu" Aq 693. "Karga hori eramanen duzu soinean berhala, vous porterez cette charge à dos à l'instant" VocBN. "Gure Xubero-zokoko euskeran banekien suñian esaten zala 'en los hombros' adierazteko" Peillen Egan 1957, 345. v. SOINERA. Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos.
Gurutzea soiñean zenduela Kalbarioko mendira ioan zinenean. Mat 202. Nola soldaduek armak, gerlatik bihurtzean, / gaztelutara itzultzen baitituzte soñean. EZ Man II 92. Kalbariara gurutzea soinean ioaitea. Harb 52. Dolore eta ondiko / halaber zinduen asko, / ikhusi zinduenean / habe pisua soñean. EZ Eliç 418. Uztarri pisua, eta karga handia darabillate soiñean Adanen umek. Ax 476 (V 308). Kurutzia soiñen karreiatu. Tt Onsa 114. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soiñean. O Pr 126 (tbn. en Mg PAb 172). Bekatari guzien zorrak soñean edo bere gain arzea. Mb IArg I 151. Ipintzen dioe soñean gurutzea. AA I 521. Andetan daramate / soñean arturik. FrantzesB II 46. Herioa dathor itxura txarrean. / Bere sega latza daukala soinean. Gy 6. Zakua soiñean. Ib. 4. Hirur alasetako abre largoaren soiñean, / printzesa turko bat hagitz famatua, / bere etxadia oro berekiñ hartua. "Sur l'animal à triple étage" . Ib. 124. Hoben asko ditut soinean. Dv LEd 103. Soñean artu zuan bere oea ta joan zan. Inza Azalp 107. Bildu du soiñean belar. "Ha recogido hierba en su espalda" . Or Eus 173. Gurutzea soñean arturik. Ir YKBiz 202. Nonbait bilatzen badut basurde larrurik, / agertuko naiz hura soinean harturik. Xa Odol 257. Mendirik mendi ta ibarrik ibar ibilli oi ziran neska aietakoak garbitasuna soiñean. "Con toda su virginidad a cuestas" . Berron Kijote 108. Urteak gelditu egiten dira soiñean kargagarri. Insausti 47. "Gogo-erdibiturik" bizi beharko du horrelako ezbeharra soinean daramanak. MIH 262.
v. tbn. Arg DevB 185. SP Imit II 12, 2. Gç 90. Cb Eg II 139. Egiat 159. Ub 84. LE Ong 131v. Arch Gram 73. Balad 228. TP Kattalin 187. FIr 163. Or Eus 173. SMitx Aranz 127. Suinian: Const 32.
(Con posesivo).
Jesus onak Zu zintuen / jasan bere soiñean. EZ Noel 103. Bere soñean gu artu ta ara zuzenzen ginduela. Mb IArg I 151. Ezarri eutsen kurutze astun bat bere soñian. CrIc 174. Zure soinean, ifernuko bidetarik ilkhi nauzu. Dv LEd 246s. Har ezazie ene üztarria zien suñian. Ip Mt 11, 29 (He zeuen gaiñerat, Dv soinera har zazue, Echn zuen gañean, SalabBN zien gainerat, Leon soinean ). Onelaxe gelditzen gera iru gurutze gure soñean ezarririk bezala. Inza Azalp 17.
b) (V-gip, G-azp, BN-arb, S; Urt II 326, Añ, Izt 212v, Dv, H; suñin S). Ref.: Lrq (suñ); Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 179, 199; ZestErret.
(Con verbos como eraman, ekarri, eduki, erabili, etc.). (Llevar, tener, traer un vestido, adorno, complemento) puesto, encima. "Y así es muy común dezir por el vestido soñekoa, y por el vestir y calzar, soñean eta oñean" Ech 14. "Tenerlo vestido, soñean euki" Añ. "Soinean ezartzea, revêtir" Dv. "Athorra soinean izaitea, avoir la chemise sur soi, en être vêtu. Oinekoak, eskularruak, galtzerdiak, burukoa, lephokoa soinean, ayant (sur soi) sa chaussure, [...]" H. "Soñian erabilli, traer encima, vestir. Soñian darabill egunero, daukan jantzirik onena, trae a diario el mejor vestido que tiene" Etxba Eib. "Soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua" Elexp Berg. "Bajatozek, dauzkenak soiñian eta dakixenak miñian" Ib.
Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos.
Orai zuk soiñean darabiltzatzun arropa horiek, zuk baiño lehen erabili zituen bere bizkarrean ardiak. Ax 416 (V 270). Gizon gaste bat, bada, jarraiki zitzaioen mihise bat baizen soinean ez zuela. He Mc 14, 51. Al dituzun apainket eta edergarri guziak soñean artu ta danzez danz [...] ibiltzea. Mb IArg I 72. Soñean daramadan gona au. GavS 6. Indezente soinian daguanari ezin jarri leiteke begira. Zuzaeta 147. Zilizijua soñian, baruba ta baruba. JJMg BasEsc 271. Lutuba soñian, nasaitasuna biotzian. Ib. 272. Nundi, eta zelan oidirian piestarako jantzijak, eta galaak emakume askoren soinian, sobre daki mundubak. fB Olg 58 (v. tbn. Ic III 319). Ohore zaiola soinean ekhartzea medaila xume hetarik bat. MarIl 91. Erropa milla puska / egiña soñean / oñak erdi estali. Echag 235. Bidean ez ezer eraman, ez urrerik, ez zillarrik, ez zizkuetan dirurik [...] au da soñean zeramazkitenak besterik. Lard 393. Galtzak eta athorra bakharrik soinean. Hb Esk 87. Bainan goan zitezen oinetakoak soinean eta bi xamar hartu gabe. Dv Mc 6, 9 (He zapatak oiñetan; v. tbn. Dv Iac 2, 2). Ama, zer da soñean dakarzun ori? Zu orañ ni bezela jantzia zatoz. Arr GB 66. Arropa luze bat soinean, makhila eskuan. Laph 163. Eman zion jantzi bat soñian zerabillen gisakua. Bv AsL 61 (31 soñian eraman ). Espartinak khendurik, zapata eta galtzerdi ederrak soinean ezarri. Elzb PAd 53.
(s. XX) Igandietako jantziak soñean jarri. Arr GB 81. Ta oiek izan dira urtietan, emengo mendi gizonen jakarik politenak. Badira oraindik orrelako batzuek, bizkaitarren soñean batez ere. Ib. 93. Zapata alimale batzu soinean. Barb Sup 48 (v. tbn. Leg 124). Urrezko lunetak soinean, frantses hiztegi bat eskuetan. StPierre 20. [Espetxean] urte askotan soñian burdiñazko lokarrijak [...] eruan ebazan. Kk Ab I 48s. Inguratu da / kanpotar eta erriko, / soñian ongi dotoretuak / beren galtza ta gerriko. EusJok II 88. Gitxi-asko, danok darabilgu soñian biar-biarrekua eztan gauzaren bat [...] edergarritzat. Kk Ab II 16. Karakolak bezala / hek direla bizi, / irabazi guziak / soinean ibilki: / ezkondu nahi, bainan / mutxurdin egoki. Etcham 184. Eskalapoinak soinean / banabil bide hoietan. Ib. 75. Aspaldiko urtiok eta urtiotan beste jantzirik eztogulako erabilli soñian. Otx 118. Perrak baditu soñian bañan / mantxua degu birian. Tx B 158. Oñutsik eta / abitu beltza soñean. SMitx Aranz 123s. Medikua lasterka / Prisa zelakuan, / Zapeta bat soinean / Bertze bat eskuan. LuzKant 107. Soiñean daukanaz bakarrik ara agertu. Erkiag BatB 124. Neska arabiarra txilaba soñean, sudur puntaraño arpegia estalita. Anab Aprika 16. Daukana soinean, dakiena mingainean bizi izan zan. Zait Plat 151. Soñean neuzkan soldadu-galtzak puskatuta baineuzkan. Salav 87. Pobre lan, a(g)udo yan; traje zarra soñean ta sonbrero zarra buruan. (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1594. Grisostomoren jazkera soiñean artu-ta dabiltzanak mendiz-mendi. " Han tomado el traje de Grisóstomo" . Berron Kijote 139. Bañuko galtzak eta elastiku txar bat soiñean artu. AZink 161. Jaietarako jantzi bat, asterako beste bat, eta soñian beste bat. Gerrika 27. Emazteak urerat sartzen zirela biziki zaia arinak soinean. Herr 22-3-2001, 8. Mahonezko atorra daramate soinean. MIH 309.

v. tbn. Gy 24. Bordel 47. Aran SIgn 94. AB AmaE 229. Jnn SBi 91. Arb Igand 43. Azc PB 240. HU Zez 128. JanEd I 24. Echta Jos 340. A Ardi 6. Balad 238. Lh Yol 44. Ox 134. Ldi BB 138. Iratz 12. Or Mi 148. JE Ber 73. Enb 162. TAg Uzt 19. Munita 127. Etxde AlosT 54. Zerb Azk 30. Mde HaurB 37. NEtx Antz 140. Gand Elorri 63. JEtchep 60. Arti MaldanB 199. Lab SuEm 204. Etxba Ibilt 459. Ardoy SFran 237. Balad 117. Ataño TxanKan 200. Ayesta 123.
Soinian ba dabila / sobera urgulu, / jenden murmuratzia / ez da mirakulu. Bordel 145.
(Con posesivo).
Bere soñean basauntzkumearen narrua beste arroparik etzeukan. Arr GB 105. Zelan bere soiñian daukagun ain billox (Bizkaiko Musa). Azc Euzkadi (ap. DRA ). Ez da maiz gertatzen, bertze norbaitentzat egin soinekoa, gure soinean ongi joaitea. Xa Odol 67.
v. tbn. Dh 228.
(V-gip, G-azp). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 168. (Con jantzi). "Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta" Elexp Berg. "Soñian ze jantzirik ez zeukan (G-azp)" Gte Erd 168.
Soinean gonaz ondo janzita, / jupa oria gainean. Lazarraga B33, 1205r. Abitubak soinian janzijak, ta sotania iminita. fB Olg 167. Probinzia onetako jaiotarrak berenez dirala gorputz liraiñ [...] soñean garbitasun andian txukunki jazten diradenak. Izt C 213. Tunika zuri penagarri bat / jantzi ziyoten soñian. Xe 365. Bi alkandora dauzka soñean jantzita. Tx B 104 (v. tbn. B II 214). Lenbizi oiek pentsatzen zuten / ilko giñala guziyak [...] indar aundiko armak dauzkagu / soñian ondo jantziyak. Tx B I 105. Ene Semia, eutsi zapatak, / jantzi eidazuz soñean. SMitx Aranz 145.
v. tbn. Ag Kr 42. Otx 160. Auspoa 142, 117.
Herodesen etxean, / burlaz zutela Mesias / berregindu soñean. EZ Eliç 54. Gorputza besti dadilla, / aberatski guzia [...] daiten aberatskiena, / izan arren soinean, / alabaiñan lehen zena, / da bere izatean. Arg DevB 53. Bat bedera bitartean, / den osoki emana / nondik daiteken soiñean / berzetarik lehena. Ib. 61.
" Iñoiz ez zanetik igerixan, ugarra ez jakon falta soñian, como no se bañaba nunca, no le faltaba roña en el cuerpo" Etxba Eib (s.v. ugarra).
Laster ta atzera baga / gara gu jagiten; / ez dogu ez erbatzik / soñian itxiten. Mg PAb 145. Praka iztarrean dauz atzak igortziten; / orregaitik soñean darabill koipea. AB AmaE 217. Elur ta elur [...] / astindu nai... ega nai... ai, txoria! / elurra beti soñean! Ldi BB 36. Iresten arrats illunak, / dirdira bai det soñean. EA OlBe 37. Arpegia bai eukala ixetuta [...]. Ta azkenean labean baiño be soiñean su geiago. Bilbao IpuiB 166.
Mozkorra soiñian da / pipa ere ortzian. And AUzta 144.
c) "Soñian artu, tomar en brazos, levantar al alda. Soñian artizu umiori, nekatuta dator da, tómale en brazos al niño, [...]" Etxba Eib.
SOINEAN EGIN. Dar de vestir. v. SOINERA.
Bostgarrena, korputza zertzaz estali eztaben pobreari soñean egitea edo janzia ematea. OA 100.
SOINEAN SOINEKOEKIN BIDALI. "Soñin soñekukin bixaldu, mandarle de casa sin nada; por ejemplo a uno que se ha casado no darle absolutamente nada" Etxabu Ond 109.
SOIN EDERREKO. "Prestance extérieur. Soin ederreko gizona, homme de belle prestance" Lh.
SOIN-HEGAL.
Begi belarriek izkuta itzazue zeron soiñ-egalarekin. 'Du tablier' . Or Mi 79.
SOINEKO.
a) (Adnom.). Que se lleva en el cuerpo (ref. a ropa, adornos, etc.). "Soineko tresnak, habits à mettre sur les épaules" SP. "Qui se porte dessus. Soineko athorra eman dio erromes bati, il a donné à une pauvre la chemise qu'il portait sur lui" Dv. v. SOINETAKO; cf. soineko.
Bada soñeko arrokeria ta apainketa berez ez izanagatik gaiztakeria [...]. Mb IArg I 74. Erregeen ta andijeen etxeetako ta soineko urrerija [...] ta perlerija guztia. fB Ic I 48. Zintaz estalirikan / soñeko trajeak. Echag 62. Igual salduko nuke / soñeko armilla, / erositziagatik / zure pantorrilla. Xe 187. Soñeko pitxien azpian [...] zilizio latz bat. Bv AsL 90. Migelek ez zuen bertze athorrarik, soinekoaz bertzerik. Eta soineko hura, garbirik erraiteko, ez zen xuri-purifikatua. Barb Sup 39. Gizona laster bigalduko du / soñeko galtzak kenduta. Tx B I 63. Ez dizkiyo estaltzen / soñeko atorrak. Yanzi 160. Emen dabiltza soiñeko erropa / danak kendu bearrean. MMant 66.
v. tbn. Atheka 46. Echta Jos 342. Erkiag BatB 132.
Bizkitartean, zikinak janak ginen. [...] Eguna buru emaiten ginuen soineko azinden kondatzen. StPierre 23.
Zizpa eta soiñeko-gerriko zorroak erantzi, lurrean utzi eta bas-erreka beiti eman zen. FIr 146.
(Con posesivo).
Bere soineko jantzijagaz estalduko eukiala laster, inok ikusi ez egijan. fB Ic III 310. Bere soineko jantzijagaz estalduko eukiala laster, inok ikusi ez egijan. Dv Deut 22, 12. Deabru gaiztoak eraman deiela / dendari honen jostura / nonbaisten bere hesturik dago / neure soineko txamarra. Balad 140s. Gizona ez da ezautzen / bere soiñeko praketan. BEnb NereA 212.
( Soineko arropa ).
Soiñeko arropetan, irrian eta ibiltzean da ezagun nolakoa eta zertako den bat bedera. Ax 415 (V 270). Eta or dijoa [...] bere soiñeko arroparen joskera-kolore nabarmenakin. Mok 4. Ereman ahal izan dituen gauza guziak dira bere soineko arropak. Prop 1876-77, 22. Erantzi zan bere soñeko arropaz larru-gorriraño. Bv AsL 48. Ken zitzala bere soñeko-arropak. Ib. 155. Soiñeko erropa onak ariñak-arin erantzi, maizago batzuk jantzi ta [...]. Erkiag Arran 130. Antonen etxean atzeman ditugu gapelu, soineko arropa eta botak. Larz Senper 58.
v. tbn. Elsb Fram 146.
Iñoiz bere soñeko soldadu-arropak ere gorde izan zizkioten gaubean. Salav 68.
"Soñeko sapatiegaz yo, expresión muy corriente en riña de mujeres" Ort Voc.
Soñeko sapatiegaz buruen erdidxen yo. Ort Oroig 46.
b) (Adv.). Para cubrir el cuerpo. v. SOINERAKO.
Guri ere biziaren iguzu mantenua, / ahoko eta soñeko behar dugun iustua. EZ Man II 110.
SOINEKO GAZTA. "Soiñeko gazta (Sal), chichón; litm., queso del cuerpo" A.
SOINEKOPE (En casos locales de decl. sing.).
Nere soiñekopean Errege iltzen dut. "Debajo de mi manto al rey mato" . Berron Kijote 17.
SOIN-ENBOR (L ap. Lh). Tronco (del cuerpo). v. SOIN-GERRI.
Gizonaren soin-enborrak baditu berdin bi barne [...]: gainekoa soin-bularra [...]; beherekoa, sabela. JE Med 64. Erantzi-bage lo egiñean, / ez gozatzen soin-enborra. "El cuerpo no se regala bien" . Or Eus 213. [Alabaren] soin enborra eta soin adarrak zur-zuri baten antzo argal eta medar. Etxde AlosT 54.
SOINERA.
a) (Con eman, etc.). (Vestir, poner(se) una prenda) encima.
Eta billuzi zutenean eman ziezoten soinera eskarlatazko manto bat. Mt 27, 28 (Dv eman zioten soinera; He estali zuten).
Jeneralki gure gorputzaren behar diraden gauza guziak: ez solament sabelera eta soinera behar duguna, baina [...]. Ins E 6r.
b) (Con eman, hartu, etc.). (Poner, tomar) sobre los hombros, a hombros, a cuestas. "Soinera hartzea, prendre sur son dos, se charger" Dv.
Arrasta eman bezala / soñera gurutzea / eman zioten. EZ Noel 97. Soñera eman zioten gurutzez erdi lertua. Mb IArg I 109. Zama hau soiñera goititzen lagundu. Gy 6. [Mandoari] ziduritzon aphaltzea. / Mediku bat ere soiñera hartzea. Ib. 139 (268 soiñera hartu ). Hartzen du gurutze dorphea soinera. Dv LEd 13. Ez du balio [laborariak] soinera har detzan gisu-labe egiteko gastuak eta nekheak. Dv Lab 182. Eman zioen [egurra] Isaaki soinera. Dv Gen 22, 6 (Ol leporatu, BiblE bizkarrean jarri ). Tirrittak xinaurria / soinerat du biltzen, / eta hormaren petik / osorik jalgitzen. Etcham 116.
c) SOINERAT. (Dar) de vestir. v. SOINEAN EGIN.
Gose bada jaterat, egarri bada edaterat; bilhuzia bada soinerat eman behar diozu. Brtc 213.
SOINERAKO. Para vestir, cubrir el cuerpo, poner encima.
Beren-jan-edana ta soñerako beharko zutena irabazteko. Mb IArg II 329. Itxasuak, luurrak, ta axiak erre, ta azten dituban erregalubak soinerako, ta sabelerako gitxiegi ditubeela? fB Ic II 278 (v. tbn. III 307). Ez da gutxi galtzerdiyak soñerako're izatia! Sor Bar 60.
v. tbn. AA III 349. Añ EL2 150.
SOIN-ERRO. "(L, BN, S), les membres inférieurs" Lh.
SOIN-ERTZ. Hombrera (?).
Lendakari-aulki atzean lau ate-morroi, soin-ertzak urrez aski apaindurik. Ldi IL 21.
SOIN ETA GOGO. En cuerpo y alma.
Eta orren aurka gudukatzen du soin eta gogo. Zait Plat 152 (v. tbn. 125).
SOINETAKO (Ropa, etc.) que se lleva encima, en el cuerpo. v. SOINEKO.
Beren soñetako txamarra ta gerrikoak. Izt C 254.
SOIN ETA MUIN. "Soin da muin, en cuerpo y alma (G-to, AN-larr)" A EY 270.
Oso ta bizi, soin eta muin ekin zion Platonek irakasteari. Zait Plat 22.
SOINETARA. A hombros de, sobre los hombros de. v. supra SOINEAN.
Ezen karga pizuak [...] biltzen dituzté eta ezarten gizonén soinetara. Mt 23, 4 (He ezartzen gizonen soiñetarat; TB gizonen bizkarrean).
SOINETIK.
a) (Quitar una prenda de vestir, un adorno, etc.) de encima. "Soinetik khentzea, dépouiller un vêtement" Dv.
Usteldu ta urratu ta soñetik erortzen den estalki txarra. Mb IArg I 223. Zoaz eta soinetik khen zazu zure zakhua eta zangoetarik zure oinetakoak. "De lumbis tuis" . Dv Is 20, 2. Soinetik idoki züen bere kapa. Arch Gram 72 (tbn. suñetik idoki en UskLB 56). Yauntzkura eder hori / Khenduko daiat soiñetik. Gy 227. Eta khurutzefika bat soinetik khentzen duela, erraiten dio. Laph 77. Agindu zion kendurik kaputxa soñetik, bota zezala surtara. Bv AsL 187. Berehala kentzen dituzte / Pententak beharritarik, / Eraztunak eritik, / Zapeta xuriak soinetik. LuzKant 20. Jantzi, eta soiñetik ez kendu, arren. Gand Elorri 211. Beraz, puska hek, soinetik kendu berriak zituen. Larz Senper 58. Soiñekoak soiñetik kentzeke [...] lo egiñaz. "Dormir vestido" . Berron Kijote 118. Neska gazteak soiñetik armak eranzten ari zitzaizkion. "Estaban desarmando" . Ib. 47.
(Quitar una carga) de encima, de los hombros.
Bekatuen karga lehergarria / arintzeko, soinetik kentzeko. Iraultza 19.
b) (Llevar, tener una prenda de vestir) encima. v. SOINEAN (b).
Burlaz zutela Mesia berregindu soñetik. EZ Man II 49. Egia hil laite hotzez, / deus ez balu soinetik. Zby RIEV 1908, 757.
SOIN-EHUN-HIZTI.
Soin-eun iztia: Lopez Perez'dar Gotzon. "Histología" . EAEg 18-12-1936, 581.
SOINEZ BATU. Tener relaciones carnales.
Zure aitaren emaztearekin soñez ez batu, zure aitaren aragia da ta. Ol Lev 18, 8 (Ker ezkontzako artu-emonik izan).
SOINEZKO (Adnom.). Del cuerpo.
Goizean egiñak dituzte gogozko yaiak. Gu ordea beti, iñora garaiz iritxienean, soñezkora, sabel-yaiera; ta are ozta-ozta. Yan-ezkero, gañerakoak gutxi axola. Ldi IL 45.
SOINEZ SOIN.
a) (Dv, H, A (que cita Atheka)). Hombro con hombro; uno al lado del otro, uno junto al otro. "Soinez soin goatea, aller de pair, aller côte à côte" Dv. "Tocándose, apoyándose uno en otro como los bueyes uncidos" A.
Bi mula zoazen soiñez-soiñ bidean. Gy 8. [Zubian] andreier bi soiñez soiñ yarririk, / pasa ez bailaizte salborik. Ib. 183. Kofoinek ez dute behar soinez-soin: batetik bertzera uzten da hiru urhatsetako huts-arte bat. Dv Lab 295. Azken ethorriak bazuazin soiñez-soiñ, noizetik noizerat zerbeit elkharri erranez. Atheka 109. Eltzen diote elkarri, iñarrosten dire, makurtzen eta zutitzen dire, oñez oin, soñez soin. Or Mi 58s. Piarres, naitanaiez espatsu gelditu bear berak [Mattin eta osaba] soiñez-soin orrelako salaketarekin joango balitzaie. Etxde JJ 120.
b) "(R-uzt), trasladar cosas entre varios, entregándoselas uno a otro, por ej., tejas, ladrillos" A. (Se trata, obviamente, de una expr. adv., no de un vb.).
Soinez soin eragutan tie gaizak gizon koriek. ' De mano en mano; litm.: cuerpo a cuerpo' . A EY III 270.
SOIN-HEZUR (L ap. Lh; Lar). "Choquezuela, el hueso que juega en la rodilla y hombro, belaunezurra, soiñezurra" Lar. "Soinezur, clavicule" Lh.
SOIN-GAITZ-HIZTI.
Soin-gaitz iztia: Toledo'tar Kepa. "Anatomía Patológica" . EAEg 18-12-1936, 581.
SOIN-GERRI. Tronco, talle. v. SOIN-ENBOR.
Zorrollo-aundi, soingerri-motz eta anka-luzea baitzan. (Quijote IX) "El talle corto" . Ldi RIEV 1929, 209 (Or RIEV 1929, 8 kaizu laburra, AIr RIEV 1928, 604 soin laburreko, Anab ib. 610 lazomotz).
SOIN-GILTZA. "Soin-giltz (R), articulación del hombro" A (s.v. giltz). "Soin-giltz, soin-atalak alkartzen diran une igikorrak; articulación" Zait Sof II 157. v. giltza (2).
Saietsei alderen alde erabat itsatsi ta estutu egin zitzaion txirikon osoa, irudigiñaren eskuz bezela, soin-giltzen arauz. Zait Sof II 86.
SOIN-GOGO (Pl.). Cuerpo y alma.
Soin-gogoak elkartuta sortzen da gizona. Zait Plat 87. Kexka larriak zituzten soin-gogoen garbiketa zala-ta, ianarien aukera zala-ta. Ib. 60.
SOIN-HIZTI. Anatomía.
Abereak [...] baitu bear dirala erabaki al izateko, soin-izti eta atetiko gaitz-izti arauz aztertzea. "Sesiones anatomo-patológicas" . EAEg 28-12-1936, 667.
Giza-soin iztia ta bere ikasketa.EAEg 22-11-1936, 363.
SOIN-JAZKI. Vestidura, prenda de vestir.
Jangai, naiz soin-jazkiak. AZink 14.
SOIN-KARROSA. "Litière" Dv.
SOIN-MANTAL.
Delantal.
Ez aiz lotsatzenn olako soñe–mantal zatar zikiñokin etxeko atean egoten? TP Kattalin 179.
SOIN-MOTX.
a) Corpiño (?).
Igandetan Maria / zinez panpina / zapata xabalekin soinmotx urdina / berak egina. Elzb Po 191.
b) "En algunas partes le llaman [a la criada] soin-motx 'traje (saya) corto'" Camp EE 1899a, 68 A.
SOIN-OINETAKO (Pl.). El vestido y los zapatos.
Izan ere, ez zaie bixkiei soin-oinetakoak elkarrekin trukatzea gaitz gertatzen. MEIG VI 125.
SOIN-SOIN (B ap. A; VocB). "Eraman nazu soin-soin (B), llevadme a cuestas" A. v. SOINEAN.
Neskustasuna soin-soin zuelarik. (Quijote IX) "Con toda su virginidad a cuestas" . Ldi RIEV 1929, 208.
SOIN-TXIBIZTA (Lar; -xibista Hb). "Dragona, cinta o cordón, sointxibista" Lar. "Aiguillette" Hb.
SOIN-TXOKO, SOIN-TXUNKU (R ap. A; Lh). "Sointxunku (R), articulación del hombro" A. "Soin-txunku, [...] paletilla, juntura del hombro" Ib. (s.v. txunku). "Soin-txunku (L) [sic], articulation de l'épaule" Lh. v. SOIN-GILTZA.
SOIN HUTSIK. Desnudo.
Ontzi-puntan soñutzik. "Desnudos en la proa del barco" . Laux BBa 138 (v. tbn. 136; AB 92 sonutzik).
SOIN-ZATI.
Parte del cuerpo.
Andoniganatzen dira zar eta gazteak, soin-zatiak dirala, nai galdutako beste gauza batzuk dirala; areek osasuna ta oneek gauzak aurkitzen dabez. Belaus Andoni 23.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper