Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

358 emaitza osorik bilaketarentzat

Sarrera buruan (6)


Sarrera osoan (352)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atsegintasun.
sense-1
1. (SP (sin trad.), , H), atsegindasun (H), atsegindarzun.
Placer, deleite, dicha, contento. "Deleite sensual, aragizko atsegintasuna " . "Plaisir, état de satisfaction" H. v. atsegintza, atsegin.
tradizioa
Tr. Documentado en unas cartas de finales del s. XVI, en Axular y en Pouvreau, y a partir de finales del s. XVIII en autores guipuzcoanos y vizcaínos.

Nere ondraren gainean aseguratzen dut eztela oiekin artean beste pensamenturik baizin atsegindarzunik. (c. 1597). FLV 1993, 459. Atsegindasunaren fina eta ondorea atsekabea da. "Extrema gaudii luctus occupat" (Prov 14, 13). Ax 356 (V 236). Halako suertez, ezen ezpaita posible bekhatutan dagoenak, hala dagoeiño, atsegindasun osorik ahal dukeien. Ib. 432 (V 281). Non esperantza hunekin [...] eta atsekabeak ere atsegintasun eta plazentzia iduritzen baitzaizkigu. Ib. 493 (V 319). Begira zaite, Philotea, debekatuzko atsegintasun suerterik utztetik sartzera. SP Phil 251s (He 254 atsegin). Atsegintasun abrezko eta erhoa. Ib. 254. Etzituen alabaña gogotik utzi lurreko aberastasunak ta atsegintasunak. Ub 118. Zer da Zeruba? Da atseren andiz ta atsegintasunez beteriko leku zoragarri bat. CrIc 37. Ondasun eta atsegintasun guziak beti gozatzen egongo gerala. Gco I 470. O atsegintasun guztien Yauna!EL2 175. Ikusle guziak atsegintasun aundian jostaldiatzen zituztela. Izt D 16. Usai ta atsegintasun espiritualaz. Echve Dev 166. Zabilza zu ardura bage munduko atsegintasun likits [...] eta erokeria galgarrien billa. Jauregui 236. Munduko ondasunak, / Ta atsegintasunak. MSIgn RIEV 1931, 349. Guraso ta anaiak / nola esplikatu / zer atsegintasuna / gaur dutena artu? Afrika 153. Orduko San Joseren / atsegintasuna! Xe 157. Kantetea bai, dalako bere / Gure atsegintasuna. AB AmaE 464. Nok esan ondo gazte bien biotzeko atsegintasuna? Ag AL 126. Biotza atseginatsunez beteta. RIEV 1907, 324. Atsegintasunez beterik arkitzen nitzan. Alz Txib 88. Guzien zorion gaia berdiña izango da; atsegingai berak izango dittuzte; baño ez zorion edo atsegintasun berdiña. Inza Azalp 114. Xamurkeri ta limurkeri aritzen zitzaion alkarrekin zebiltzanean atsegintasunari bereak eta bost xurgatuz. Etxde JJ 89. Zerua bera baitzan ura zerua izatekotan. Ura atsegintasuna! Txill Let 114. Aberats ori bizi zan munduko atsegintasun danakin kantzauta. And AUzta 61.
sense-2
2. Carácter agradable.
Bazun gorputzarena baiño doai ederragorik gure Mayanak, alegia, bere gogo-xalotasuna, atsegintasuna eta oroentzako ezpañetako irri-par gozoa. Etdxe JJ 214. Jatorrizko atsegintasunaz gaiñera ezagun zun ezi-legea nonbait edoski zuna. Ib. 84.
azpisarrera-1
ATSEGINTASUNEKO. Placentero.
Ni izandu naizen parte artan ezta deus propositorik atsegindarzunekorik baizen. (c. 1597). FLV 1993, 451.
azpisarrera-2
ATSEGINTASUNEZKO. Placentero; de placer.
Eri urrikarri anitz eta anitz, zeintzuk ikusi izan diran asko aldiz beren etxeetara doazela atsegintasunezko pozkida bete betean. Izt C 99. Kontrabandoko ibillaldiak atsegintasunezko emoziño mozkorgarri bat sortu oi zien biotzondoan. Etxde JJ 39. Atsegintasunezko maite-kantetan ordituta. Ib. 35.
atsegintasun
<< atsegin 0 / 0 aupa >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper