OEH - Bilaketa

10 emaitza odoljario bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harrezkero.
tradizioa
Tr. Usado en textos meridionales (no alto-navarros) desde el s. XVI. La gran mayoría de los autores usan -kero; hallamos (h)arrez gero- en Arrue, Olabide, Oskillaso y algún texto recogido en Auspoa.
sense-1
(V, G; Lar (+ -keroz), ), harrez gero, arreizkero (G), arrezkeo (G-azp), arrazkero Ref.: A (arrezkero, arreizkero); Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret ( harrezkeo ) .
A partir de entonces, posteriormente. "Desde entonces" , "después acá" Lar y Añ. "Posteriormente" . v. GEROZTIK, ordutik, ORDU EZKERO, HANDIK HARA, HANDIK AURRERA.
Arrezkero oi dadukat [neure amorea] / neure biotzean barruna. AzkPo III. Oi arrezkero nik ez dot zerren / estudiadu danzea. Lazarraga A24, 1195v. Ilabete ez egian ama bereaen ugatzetan; / arrezkero ene semea eztakust neure begietan. Ib. A25, 1197r. Ondatu bezela egin zan, arrezkero arkitzen ez-dala iñon-ere. Lar SAgust 11. Gure gizona Plaza gizon eginzagu, eta arrezkero pakea zer dan ezdakigu. Cb Eg III 369. Erbestetuak eta aienatuak izan ziran heren errietatik [...], ta arrezkero [...] bizi dira guziz urrikari ta on-behar egiñak. Ub 112. Ez deutsu esan arrezkero Konfesoriak, ez eragiteko lengo gauzai ta largateko bere kontura? Mg CO 236. Pakea zuen animentzat arkituko dezue, eta arrezkero nere legearen uztarria biguiña eta ariña izango dezue. Gco II 3. Juduak beren gañean artu zuen Jesusen odola, eta eriotza, eta arreizkero badarraite Jaunaren madarikazioa. AA I 421. Gustijak bardinduko ditu eriotziak. Ez da izango arrezkero beste desbardintasunik, justu ta pekatarijeena baño. JJMg BasEsc 265. Arrapaka legez, saldu zirean liburu guztiak, ta arrezkero bere bakerik emon gura izan ez deuste, eske ta eske. EL2 6. Oraiñ ogei ta amasei urte izan nintzan ni Donostiñ. Arrezkero diferentzi egin du! Sor Bar 97. Arrezkero dabiltzaz / Beti emen gerran. AB AmaE 353. Orduan deadarka negarrari eman zitzaion, ez arrezkero damuzkoari, ezpada poz atsegiñezkoari. Arr May 90. Lo sor txar batek ezereztu eban / neure usain gozo laztana: / baina arrezkero, ai zer zoria! / barriz eldu da neugana. Azc PB 171. Lekeitioko uriak, bai orduan da bai arrezkero, kale luze luze bat dauko. A BeinB 83.
( s. XX) Arrezkero ogi bedeinkatua bezela irakurri oi zuan, igandietan, kertenkeriz ornituriko paper purtzill bat. Ag G 219. Luze eritxi jataz arrezkero igaro direan urte biak. Echta Jos 148. Geroztik beiñ baño geiagotan igaro naiz Irundik Endarlatzara arrazkero egindako zalpurdi edo kotxe bidean. Urruz Zer 55. Arrezkero, Bakaldungaiak ezeukon edertasunik, ez ezer. Altuna 24. Gobernuari Karlistak aurrenetik bildur eman ba zioten ere, arrezkero etzegoan bildur-biderik. Or SCruz 22. Bada, arrezkero, Mitxel ez da gurekin etortzen. Lab EEguna 74. Jauntxu egin ziran eta arrezkero langilleen lepotik polito bizi dira. Eguzk GizAuz 108. Lantegitxo bat jarri zun Zarautzen. Zoriontsu bizi da arrezkero bere lanaren eta irabaziaren jabe. TAg Uzt 36. Zuen anai ttikiena ekarkidazute; eta, arrez gero, zuen [beste] anaia itzuliko dizuet eta bazterralde auetan ibilli zaitezkete. Ol Gen 42, 34 (Ur gero, Dv handik aitzina, Ker orduantxe). Lenbizi, mutillak aldegin arte, ezkutu egongo gaituk. Arrazkero, bosten artean gizon bakarra errez menderatuko diagu. NEtx Antz 16. Harrezkero Kornubiako Keltak ez dira behinere nausi izan beren herrian. Mde Pr 249. Arrezkero zintzoki hartzen zuen Theresak [sendagailua], bera konturatu ahal izan zenaz. Mde HaurB 14. Diztira utsa biurtu da dena arrezkero. Txill Let 61. Arrezkero ez zan giro izango erekingo artu-emonetan. SM Zirik 29. Ogei ta amar iauntxoen buru bilakatu zan. Arrezkero, ango gizonik gorrotogarrien gertatu zan. Zait Plat 9. Sei urte luze edo iragan dira-ta, ez dogu arrezkero alkar ikusi. Erkiag BatB 176. Laster izanen dira azkeneko azterketak, batxilleratoa bukatzeko. Harrez gero, ezta egonen gehiago ikastetxera ethorterik. Osk Kurl 212s. Tomasek etzuan arrezkero egun onik izan. NEtx LBB 56. Makiña bat bidar ibili naz arrazkero Bidasoako errietatik ziar, baiña Elizondon bein be ez barriro. Alzola Atalak 90. Harrezkero bien gorputzak uztarturik zeuden. Lasa Poem 67. Ezkondu giñan eta ai zenbait / bearkizun arrazkero! Olea 101. Arrezkero emon dituen albistietan esan dabenez. Gerrika 287. Haren oroitzapenak alaitu omen zion harrezkero bizia. MIH 248.

v. tbn. Auspoa 24, 60. Otx 49. JMB ELG 98. Ir YKBiz 307. EA OlBe 9. SMitx Aranz 55. Bilbao IpuiB 151. Akes Ipiñ 13. Ibiñ Virgil 43. Azurm HitzB 33. Berron Kijote 145. Onaind STeresa 37. AZink 48. Etxabu Kontu 141. Arrez gero: Gerrika 119.
azpiadiera-1.1
(Tras ablativo).
San Pedrorik arrezkero izan dirian [...] Aita Santu guztijak. Canala Jesucristo 65 (ap. DRA). Zortzi urte igaro zirean ezkondu zireanik arrezkero, ta oraindiño ezeuken umerik. Echta Jos 13. Aurreko urteko atunetatik arrezkero, zorra besterik ez eben untziak egin. Erkiag Arran 113. Aita geisotu zanik arrezkero, ez ebezan etxe artan entzun, leenago oi ziran kanta samur atsegingarriak. Ib. 147.
azpisarrera-1
HARREZKEROAN.
A partir de entonces.
Arrezkeroan, izakiakaz eukazan lotura guztiak eten oi ebazan. Onaind STeresa 60.
azpisarrera-2
HARREZKEROKO. Posterior.
Jesu Kristok emon eutseela Apostolubai (ta euretan emoten jakee arrezkeroko konfesoriai) absolbietako eskuba. Mg CO 9. Dira gure naigabe / arrezkerokoak / sinistau eziñak, / negargarrizkoak. Echag 259. Oraiñ azaldu nai dot arrezkerokoa, / Dalako mundu dana arritutekoa. AB AmaE 230. Ta, arrezkeroko olerkari-lanai oartuz, ikus nabaroki aren eragin izkutua. Markiegi ( in Ldi IL 8 ). Berak sortutako ikasguak mila urte aunditan iraun zuen ortxe-antxe, [...], ta arrezkeroko asi-orrazietan eta gore-beretan aren ioerak buru izan dira aldiz-aldizka. Zait Plat 6. Oiñetakoak, egin zituenean izan ziran garbiak; arrezkeroko guztian ez eben aek betunik ezagutu. Erkiag BatB 42. Len jaten nengon etxe artako / neskatxakin esposatu, / arrezkeroko egun guziak / berakin ditut pasatu. Uzt Sas 205. Arrezkerokoa da jarrita [musika] jotea. Etxabu Kontu 32.
azpisarrera-3
HARREZKEROKOAN. Desde entonces.
Arrazkerokuan / laiñeza gaiztuan /nabil pekatuan. MendaroTx 38.
azpisarrera-4
HARREZKEROTIK. Desde entonces, a partir de entonces.
Euren umiak aiñ estimatu / an utzi biar bizia, / arrezkerotik dago lutuaz / Erandioko erria. Arrantz 143. Arrezkerotik lili eder au / Aloña mendi gañean / bere kutunak zaintzeko dago / Eusko-errien erdian. GMan Goi 76.
azpisarrera-5
HARREZKEROZ (Lar). Desde entonces, posteriormente. "(Después) acá" Lar.
Arrez geroz Kondea aituaz eta urtuaz zijoan, eta laster arenak egingo zuela, etsi zuten. Arr GB 99. Sudur-bekañetatik odol-jario bide bazterrean utzi niñuan. Arrezkeroz, nire arenganako gorrotoa anpatzen ari duk. Etxde JJ 43. Jaun Zerukuak sortu arrazkeroz / munduan bat bakarrikan / ez da izandu bizi-moduan / besteren bear ez danikan. MendaroTx 170.
azpisarrera-6
HARREZKEROZKO. Posterior.
Ill onen asieran / lenengo jaiean [...] / iñudeak aurrakin / zebiltzan kalean [...]. / Beste zenbait badira / arrezkerozkoak, / festa eder egoki / Donostiakoak. Echag 187. Etziran noski makalak izan / arrezkerozko urteak. SMitx Aranz 88.
azpisarrera-7
HARREZKEROZTIK. Desde entonces.
Arrazgeroztik ezertxo ere / ez da logratu onian. MendaroTx 122 (128 arrazkeroztik, 245 arrezkeroztik). Arrezkeroztik, aititak esan eustanez, esku-zabalagoa ei zan. Bilbao IpuiB 191. Arrezkeroztik kartzelatik atara ete daben? Nik neuk ez dakit. Ib. 206. Arrezkeroztik, beti kezka orrekin ibili nintzan nere gerra-denbora guztian. Salav 78. Arrazkeroztik zenbat atsegiñ / eman izan dizkidazun! Olea 68. Harrezkeroztik daramat / kanta beharra niregan. Azurm HitzB 29. Ta harrezkeroztikan darit / arima, bertso iturri. Ib. 29. Da arrezkeroztik Jerusalen-en gia dabil. Gerrika 249. Harez [sic] geroztik euskal poesiaz mintzatu garen gehienok ez garela dilettanti gorri batzuek baizik Francisque Michel-en aldean. MEIG III 87.
v. tbn. AZink 57. Zendoia 221.
harrezkero
<< hankapetu 0 / 0 ireki >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper