OEH - Bilaketa

1163 emaitza obra bilaketarentzat

Sarrera buruan (5)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arnegu.
sense-1
1. (V, G, L, B, BN, S ap. A ; Ht VocGr 333, Lar, Hb, Dv, Gèze, H).
Maldición, blasfemia, juramento. "Blaspheme" Ht VocGr. "Blasfemia" , "reniego" Lar. "Imprécation, juron. Arnegu se prend le plus souvent pour paroles blasphématoires, cris outrageux, imprécations, malédictions, affreux jurons" Dv. "Blasphème. Ahoan du maiz arnegu itsusia, il a souvent à la bouche le vilain blasphème (EZ Man I)" H. v. ernegu.
Eta kontra hisiatzen da faltan damnatua, / Zeñak baitu maiz ahoan itsusi arnegua. EZ Man I 118. Iainkoa, Birjina eta sainduak arneguz edo niholazko hitz gaixtoz aiphatzea da mortal. Harb 169. Gezurrak zinik ezpa arnegurik gabe erranak edo nihori daiñurik ekharten eztiotenak, benial dira. Ib. 163. Edirenen dugu, ezen presuna arnegariak [...] anhitz inkontru gaitz izaiten duela, eta arnegu hek direla kausa, anhitz bertze bekhatutan ere erortzen dela. Ax 264 (V 176). Zu ifernukoetarik zara; zeure mintzatzean, arneguetan, burhoetan eta maradizionetan ezagun zara. Ib. 260 (V 173). Begietan izanen tiat / Ene urguillutasunak, / Ene arnegu, ene herra, / Ene bekhatu lizunak. 177. Zin, arnegü, borhau gaiztoen üzteko, zer egin behar da? Bp I 90. Senaxeribek arnegü baten gatik 180 mila gizon galtzen. Egiat 201. Oren gutirik barnean burhorekin eta arnegurekin hartaz ukhatu zuen. Dh 213. Ematen zaitzu tristea, burho, yuramentuka, [...] Zakiskien arneguak / [...] erran ondoan guziak [...]. Gy 132. Arnegu eta madarizione eskandalosak dariola. LuzSerm 279. Erre nadila, ez badu horrek erretzea merezi! Jainkoaren tronuraino igain zen arnegu hori. Laph 90. Hirur aldiz ihardetsi zuen, ez zuela ezagutzen, eta juramentu eta arneguz gauza bera segurtatu zuen. Lap 254 (V 115). Bazekiten gure euskara au gauza zerukoa dala, iñork ez baitezake euskarazko birau edo arnegurik erabilli-ta. Lh EEs 1915, 243s. Unaiak zebiltzan arneguak esaten: / Nundik etorri zara, haragi-jalea? / Madarikatua izan zaitez betiko! Arti MaldanB 200. Galdetu nion ze moduz, / arneguaren podesuz, / hegaz eginik igan liteken / zeruetara Berzebud. Ib. 216.
v. tbn. Tt Onsa 21.
sense-2
2. Juramento, promesa solemne.
Obra on bat egiteko arnegua konpli ahal badeza, ez konplitzea da mortal, ezin konpli ahal badeza, da benial. Harb 164. Gezurrak zinik ezpa arnegurik gabe erranak edo nihori daiñurik ekhartzen eztiotenak benial dira. Ib. 163s.
sense-3
3. (L, BN, S; SP, Urt, Dv ( A), Hb, Gèze, Lrq) Ref.: Lh; Lrq .
Renuncia. "Reniement" SP, Hb. "Abjuratio, arnegua " Urt I 27. "Renoncement" Gèze. "Apostasie" Dv. "Action de renoncer, reniement" Lrq.
azpisarrera-1
ARNEGU-EGILE (L, BN, S ap. Lh; Dv), ARNEGUGILE (Urt). Blasfemo. "Blasphemus, arnegatzaillea, arnegugillea" Urt III 360. "Arnegu-egile ou arnegukari ou arnegulari, celui qui lance des imprecations" Dv.
Manamendu hunen kontra bekhatu egiten dute... Arnegu egileek, juramentu gezurraren gainean eta egiaren gainean premiarik gabe egiten duten guziek. Brtc 57. Blasfemio edo arnegü egilia harrikaldüstatürik. CatS XII.
azpisarrera-2
ARNEGU EGIN. (L, BN, S ap. Lh; H).
a) Maldecir, blasfemar; jurar. "Arnegu egitea, blasphémer" H.
Ahoa doi idekitzen du eta idekitzen duzu, eta guztiarekin ere arnegu eta iuramentu egiten hari zara. Ax 94 (V 145).
(Con -rik o determinantes).
Bigarrena: arnegurik, zinik edo iuramenturik banoki eta premia gabe eztagigula. Mat 7. Zerorrek ere, zeure gezurrak sinhets arazi nahiz, hanbat arnegu eta iuramentu egiten duzu. Ax 266 (V 177). Anhitzetan, zer mintzo zaren eztakizula, arneguak eta iuramentuak egiteintuzu. Ib. 91 (V 142). Ezta arnegurik, iuramenturik, eta ez falseriarik, emaztetan itsutua dagoen batek eztaidikeienik, eta ez gezurrik ere erran eztezakeienik. Ib. 351 (V 458). --Errazu Jainkoaren bigarren manamendua. --Arnegurik, zinik edo juramenturik banoki eta premia gabe eztakigula. Edo berzela bersutan: Juramenturik zuk eztuzu, ez zinik eginen banoki. CatLav 112 (V 62). Arneguak eginen ditutzu, ixildu gabe huzkurki. Igande egunetan lan egizu, Mezarat yoan gabe ederki. Hb Egia 127. --Kuia hoik ebatsiak ditu, Jauna! Lephoa utz nezake. --Ago ixilik, Piarres, eta arnegurik ez hola egin. Barb Leg 70.
b) (Dv). Renunciar. "Arnegu egitea, apostasier, renoncer" Dv.
Orai-beretik nere buruari arnegu egiten diot, eta saldu-erosia banintz bezala, neror nerea ez dut izan nahi, neure burua ez dut nahi maithatu. Dv LEd 97.
c) Mendekantzak ditu / hamar mila musu, [...] / Eta nik bat bakarra behar dut hautatu. / Gizon guztiek arnegu egiten dute: Adizu! / Zure maitea mendekatzeko / gura bakarra dakarzu, / edo naiago duzu dirutan / egin duguna kobratu? Arti MaldanB 220 (Interpr?).
azpisarrera-3
ARNEGUZ. Maldiciendo, blasfemando.
Ifernuan daudenak, hango dolore handiak direla kausa, hek ezin pairatuz, bethi daude arneguz, iuramentuz, burhoz eta maradizinoz. Ax 260 (V 346). Iuramentu anhitz egitea, bethi burhoz, arneguz eta maradizinoz egoitea eta minzatzea, ifernuko usantza da. Ib. 259 (V 173). Aiphatzeaz beraz ere errabiatzen da, erratzen da, arneguz eta iuramentuz hasten da. Ib. 302 (V 201). Hura orduan hasi zen arneguaz eta juramentuz erraten: Ez dut ezagutzen ere zuek diozuen gizon hori. He Mc 14, 71 (Lç maradikatzen eta arnegatzen, Dv arneguka eta zinka). Düdan zagoelarik belhagilia arnegüz zereitzoan hitzemana berritü ta gaiza hen artetik ürrhünago etzela joanen. Egiat 172. Mirenen bila joan behar dut arneguz. / Hau da nire gurutz / pisuena! Jesus! Arti MaldanB 230.
azpisarrera-4
ARNEGUZKO (Adnom.). Blasfematorio.
O Euskaldunak! Ez daiela, sekulan!... Mendibururen lur ontan, blasfemiazko edo arneguzko pekaturik egiñ. Arzac EE 1882c, 91. Oen kutxa miragarria da Ama Euskera, zeñaren barruan arkitzen eztan itz arneguzko edo blasfemiazkorik. A. Arzac EE 1884a, 37. Arneguzko hitzak. OrdUs 4.
arnegu
<< arnasbide 0 / 0 1 aron >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper