OEH - Bilaketa

444 emaitza mutur bilaketarentzat

Sarrera buruan (114)


Sarrera osoan (330)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berdintasun.
sense-1
1. (SP (sin trad.), Urt I 329, Lar, , H, A DBols), bardintasun (Ht VocGr 351, Lar, , Lecl, Dv, H, Zam Voc), bardintarzun (BN, S ap. Lh ) Igualdad; semejanza. "Aequiparatio, igoaltasuna, berdintasuna" Urt I 329. "Parité" Ht VocGr 397. "Égalité" Ib. 351, Lecl y H. "Igualdad" Lar. "Paridad" Añ. "Parité, égalité" Dv. v. 2 berdingo.
Biak bazutian, mendretarzuna gizon bezala, Ienko bezala bardintarzuna eta egoalitatia. Tt Onsa 120. Libertatea, Higoalitatea edo Bardintasuna. Revol 145. Gardatuz bardintasuna / Legetan den zaharrena, / Berek egin daukutena / Bihurtuz bakotxari. Monho 66. Eztute berenaz ariarik eta bardintasunik batere zeruko loriarekin. Dh 171. Gauza guztietan da entero ona ta ederto dirudijana bardintasuna. Baina ezkondubentzat nai ta ezekua legez da. fB Ic III 334. Egiteko bardintasunagaz konszienzijak agiñduten deutsana, alan aberatsakaz, zeiñ pobriakaz. JJMg BasEsc 79. Gauza lotsagarrija da Guraso Kristinau batentzat arpegi obia erakutsi ta dote ona emonik ezkonduten danari, edola bere bardintasunagaz ez lagundutia bere moduban estadu eder, garbi, ta obiaguari jarraituten deutsanari. Ib. 221. Gero asiko dira / egiten etxeak, / ogei ta bosteraño / posible ez obeak: / berdintasunarekin / banaita gabeak. Echag 50. Zuek eskas duzuena halaber estalia izan dadien hekiek nasai dutenetik, eta egin dadien bardintasuna. Dv 2 Cor 8, 14. Geure munduan ezta aurkituten / bardintasunik legean. Azc PB 309. Eta ondo eritxi deutse / bardintasunari, / alan eztalako inor / izango agintari. Ib. 332. Guk nai degu --esaten dute sozialistak-- ludi edo mundu ontako pakea, gizon guztien berdintasuna, alkartasuna, maitetasuna. M. Urreta EEs 1918, 157. Emen, gure etxion, danak gara bardiñak, gora bardintasuna! Euzk 1929, 199. (ap. DRA) Berdintasun oek oraindik aurrerago dijoaz: euskaldunak ere, ariotarrak bezela, osteguna izartegiari [...] opaldu zioten. JMB ELG 76. Espartarren bardintasuna osoagoa izan eiten, jai-egunez gañera illean birritan gitxienez, guztiak batera ta janari bardiñak jan eroezan. Eguzk GizAuz 11. Sozialistak ondasunei buruz gizartean ipiñi nai daben bardintasuna ankaz gora lioake. Ib. 91. Bardintasun osoa ames utsa baño ez ei-da-ta, atzamarrak alkarrekin dauken antzeko bardintasunaz naikotu bear. Ib. 74. Euzkera, gazteleraren berdiñean erri-izkera aitor dala-ta, Euzkadiren esku izango da berdintasun au gorde eraztea. EAEg 11-10-1936, 21. Hor dugu beraz beste berdintasun bat bi hizkuntzen artean, eta linguistek berdintasun hortarik ere jalgipenak atera dituzte heien elkarrekilakoa probatu nahiz. Mde Pr 220. Bere ortzen zuritasun eta berdintasun zoragarria erakustearren. Etxde JJ 27. Gure egunetako feministek jerarkia ori desegin nai luketela, eta bere lekuan diarkia bat sartu, ots, bi sexuen berdintasun osoa. Vill Jaink 163. Emen ere etzaigu olako berdintasunik agiri barneko atsegin-atsekabe eta moralitatearen artean. Ib. 106. Bardintasuna lortu gura da gizonen artean, antzeko samarrak izatea, ondasunetan guztiak esku izatea, zelanbaitean. Erkiag BatB 127. Ez uste izan nik berdintasunaren kasketa dudanik. Hori ez! Beti izan dira, argalak batzuek eta besteak indartsu. Lab SuEm 196. Jateko zortzi eta / ordaindutzeko lau, / berdintasun desberdiñ / txarra ez al zan au? Olea 211. Oraiko aldian zuen ugariak haien eskasia bete beza, haien ugariak ere, egun batez, zuen eskasia bete dezan. Hori izanen da berdintasuna. Bibl 2 Cor 8, 14 (IBk, IBe berdintasun ). Ez da gutxi gailurrik gabeko berdintasunaren uholdean murgildu behar duen gaurko mundu honetan. MEIG I 186. Mutur batean edo mutur batetik hurbil, italianoak leudeke, hitzak, nondinahikoak diren, molde bakar batean moldatu beharrez, berdintasuna gerta dadin nagusi. MEIG VII 180.
v. tbn. Larre ArtzainE 287. Bardintasun: BEnb NerA 250.
azpiadiera-1.1
Inmutabilidad.
Enseiatu behar dugu bihotzeko ardurako eta ezin hautsizko berdintasun baten idukitzera hain berdingabeko gertanzen artean. SP Phil 470. Da kontrapizu bat gure arimentzat hekin idukitzeko bere berdintasun sainduan bizitze hunetako kondizioneak ekhartzen diotzan hainitz manerazko erabilmenduen berdingabetasunean. Ib. 472. Bozik gogoan darabillat Ejiptorat gan behar izan zinduenean, zure arimak zuen sosegua eta berdintasuna. Mih 106.
azpiadiera-1.2
bardintasun Equidad, justicia. "Equidad" . "(Fig.), justicia. Bardintasuna, gizonan merezimendurik onena " Etxba Eib.
Eta emungo deutsa bakoitzari emen bizi zanian irabazi eben saria bardintasun guztizkuakaz. msOñ 11r.
azpiadiera-1.3
"Lisura, igualdad [...]. Ur-geldixan bardintasuna baño bardiñagua " Etxba Eib. Cf. infra (2).
sense-2
2. Terreno llano. " Lurreko berdintasuna, nava, tierra plana" VP 56v.
berdintasun
<< belarri 0 / 0 berotu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper