OEH - Bilaketa

174 emaitza madarikatu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
asmazio.
sense-1
1. (A Morf), asmazino (V-gip), asmazinoe.
Invención, cosa falsa inventada; cosa ficticia, imaginada. "Invención" A Morf 15. "Invención. Ori ezta egixa. Orrek zure asmaziñuak die " Elexp Berg.
Badira zenbait anima komuniatzalle beldurti, beren gain gezurrezko asmazio bat aditzen ba dute, tristuraz betetzen diranak. Mb OtGai III 217. Ez dezu esango lagun urkoaren gain gezurrezko lekukotasun, asmazio edo testimoniorik. Ub 27. Ez dezu zure lagun urkoagatik gezurrezko asmazio edo testimoniorik esango. Lard 78. Liburu orren azalaren ganera tantaka jausi da asmaziño dongen adurra. "La baba de la calumnia" (1864) BBatzarN 207. Gezurrezko asmazio itsusia somatu zioten eta bere goimallatik lotsagarri bota zuten. Arr May 149. Golok bereala gezurrezko asmazioz betetako karta batzuekin Kondeari mandatari bat bialdu zion. Arr GB 17. Kantetan dodazala iduri eta asmaziño askoren artean egiak bere asko. AB AmaE III. Ikasleak burutsuak dirala-ta, ateraldi, "asmazio" izugarriak dituztela esan omen da. E. Larrañaga EEs 1922, 207. Orain, ostera, oieratu, ta berantetsita narabilte milla asmaziok eta milla kezkak naragite. Txill Let 36. Betiko lillurak, betiko okerrak, beti betiko asmazio ero berbera. Ib. 100. Lamiak eta sorginak, eta gizonen asmazio eta imintzio guztien nahasketa bat. Arti Ipuin 24. Gure izpirituaren asmazio uts bat ote da, edo gugandik kanpora ere ba al du izateren bat? Vill Jaink 147. Gezurrezko asmazio bat besterik ezta, amets bat. Ib. 121.
azpiadiera-1.1
Invento, creación. "Invento. Gure mutikotan bizikletia asmaziño aundixa zan " Elexp Berg. .
Zerutik edo Jaungoikoaganik, gizonen asmazio gabe, orien gañeko gauza bezala etorri zala Euskarak berak [...] esaten edo adierazotzen du. Cb EBO 5. Eta asmazio madarikatu onetan [teatroan] dagoan okerrena da, txoro buru-ariñak obeto engañatzeko, deabruak zeruko Aingeruaren itxura artzen duala. Donce 14. Zer da Euskal-Esnalea? Lo dagoana esnatzeko asmazioren bat? Urruz Zer 131. Asmazio horietan [...] ez zuen [Larramendik] beti, ezta gehienetan ere, bestelako arazoetan maiz agertua zuen esku trebea erakutsi. MEIG V 104.
azpiadiera-1.2
Ocurrencia.
Guk egin degu asmazio izugarria! Pentsatu degu katuari jartzea zintzarria. And AUzta 83.
azpiadiera-1.3
Ardid.
O deabruaren asmazio anima asko galdu dituana atzeratuaz konfesio generala egitetik! Mg CC 175 (CO 260 asmo). Milla asmazio egiten ditu erakarteko bekatura, ta indarrez bezela irtetzen du bereaz. Ib. 132. Ai zenbat asmazinoe daukazan Luziferrek arimaak itxutu ta Sakramentubeen grazijaak galerazorik, katigatuteko geijago. JJMg BasEsc (ed. 1845) 260. Bertako zirku zurkuloetan, ze deabruzko / Asmaziñoek sortuta dogu oraiñ gerra? AB AmaE 448.
sense-2
2. (Lar, ), asmazino ().
"Pronóstico" Lar, Añ.
sense-3
3. Excusa.
Zeinbat asmazino ta atxakija emon ez darue? Mg CO 139 (CC 99 asmazio ta aitzakia).
sense-4
4. Plan, proyecto. v. asmo.
Jainkoak bere asmazio miragarriak egiteko itsutu zuelako [Errege Naas] . Lard 157.
sense-5
5. Imaginación, inventiva.
Jaungoikoak gizonok ez ginduen egiñ, / Asmazioan eta adimentuz berdiñ. AB AmaE 398.
asmazio
<< 1 aski 0 / 0 1 atso >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper